Joxe Mari Korta

12
Familia, lagunak, lanerako grina, nork moztu digu, baina, hire jardun fina, gailen daitekenez, gaur, neke eta ezina, zabal hakiguk denoi, ene lagun mina, hire bizitza ederra egin dun dotrina . "Ez nian nahi horrela mundutikan alde" zergatik erahil hauten ez hakidak Balde ; bizitza ez duk, baina, eman hik debalde, pire oroitza bihur dakigun sortalde segituko diagu bakearen alele . Bonben mende ez zegok, zorionez dena, mezo hauxe zeukeat hiretzat azkena; datorren bitartean EGUN HA UNDIENA, arintzen joango duk dadukagun pena,, beste inor ez balo izaten hurrena . Eskerrikasko, Joxernai, lagun izan haugun guzti-guztion izenean! Jesus Mari Mujika

description

Joxe Mari Kortaren hilketari buruzko gehigarria

Transcript of Joxe Mari Korta

Page 1: Joxe Mari Korta

Familia, lagunak,lanerako grina,nork moztu digu, baina,hire jardun fina,gailen daitekenez, gaur,neke eta ezina,zabal hakiguk denoi,ene lagun mina,hire bizitza ederraegin dun dotrina.

"Ez nian nahi horrelamundutikan alde"zergatik erahil hautenez hakidak Balde;bizitza ez duk, baina,eman hik debalde,pire oroitza bihurdakigun sortaldesegituko diagubakearen alele .

Bonben mende ez zegok,zorionez dena,mezo hauxe zeukeathiretzat azkena;datorren bitarteanEGUNHAUNDIENA,arintzen joango dukdadukagun pena,,beste inor ez baloizaten hurrena .

Eskerrikasko, Joxernai,lagun izan haugunguzti-guztion izenean!

Jesus Mari Mujika

Page 2: Joxe Mari Korta

--W .-

Kronologia argazkitan

Abuztuak 8, eguerdiko 12:20 . Atentatua .

ETAk Jose Mari Korta hil zuen auto bonbaz eginiko atentatuan .

Gorostiaga poligonoan bere enpresaren aurrealdean aparkatuta

zeukan autoa hartzera zihoala lehertarazi zuten aldamenean

zegoen autoa . Eztanda entzunda kanpora atera ziren langileak,

tartean Kortaren semeak . Anbulantzia eta suhiltzaileak deitu

zituzten . Adegiko lehendakaria ez zen momentuan hil eta hura

berpizteko saioak egin zituzten 25 minutuz . Alferrik izan zen,

ordea .Korta hil zela jakin zen unetik epaileak gorpua altxatzeko noiz

aginduko zain egon ondoren, arratsaldeko 16:10ean iritsi zen

agindua, atentatua gertatu eta la lau ordura . Polloeko hilerrira

eraman zuten autopsia egiteko .Bitarte horretan, senideak, politikari batzuk eta hainbat herritar

hurbildu ziren Gorostiaga poligonora .

Abuztuak 8, arratsaldeko 20:00. Kontzentrazioa

Pertsona ezaguna eta estimatua zen Jose Mari Korta herrian . Atentatuaren berri izatean sinestu ezina zen jendearen lehen

erreakzioa, eta ulertu ezina bigarrena . Arratsalderako, eta inolako deialdirik izan gabe, herriko taberna eta denda guztiek itxita zituzten

beren ateak . Honela, jendetza bildu zen zortzietan magnolioaren aurrean egin zen ordu laurdeneko kontzentrazioan .

Abuztuaren 8ko gaua . Senideak hil kaperan .

Ilundu ondoren, hamarrak aldera iritsi zen Jose Mari Kortaren gorpua zekarren autoa . Udaletxeko batzar aretoan jarri zuten hil kapera,

baina hurrengo egunera arte ez zituzten ateak ireki, senideek nahiago izan baitzuten azken agurra emateko gaua eurentzat gordetzea .

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan zen sartu zen politikari bakarra . Jaime Mayor Oreja eta Nicolas Redondo bertara azaldu arren ez

ziren barrura sartu .

Page 3: Joxe Mari Korta

2000-kronologia argazkitan

Abuztuak 8, arratsaldeko 17:00. Plenoa .

Udaletxeko batzar aretoa leporaino zegoen beteta alkateak

atentatua gaitzesteko deitu zuen bilkura berezian . Adierazpen

intituzionala, EAJ, EA eta PSEko zinegotzien botoekin onartu zen .

EHko zinegotziek ez zuten parte hartu bilkuran, plazaratu zuten

ohar batean esaten zutenez "giroa gehiago ez gaiztotzearren" .

Alkateak irakurri zuen adierazpena. Hilketa gaitzesi eta senide

eta lagunei udalaren elkartasuna adierazi zien . Kortak

Zumaiaren garapen ekonomikoan izandako garrantzia eta Euskal

Herriarekin zuen konpromisoa ere azpimarratu zituen .

Adierazpena amaitzeko hiru eguneko dolua deklaratu zuen, eta

negarrari eutsi ezinik, herritarrak kontzentrazio eta manifestazio-

etara deitu zituen .

Kortaren langileek euren oharra irakurri zuten alkateak bukatu-

takoan . Senitartekoei euren laguntza eta elkartasuna adierazi

ondoren hiru galdera egin zizkioten ETAri : "Zergatik? Zertarako?

Abuztuak 8, arratsaldeko 20:00. Kontzentrazioa

Alkateak eta zinegotziek eutsi zioten pankartari, baina haien atzean ordezkari politiko ugari izan ziren, hainbat enpresarirekin batera .

Bertan izan ziren, besteak beste, PPko Carlos Iturgaitz eta Carmelo Barrio, EAJko Joseba Egibar, IUko Javier Madrazo, EAko Gorka

Knór eta Eusko Jaurlaritzako Josu Jon Imaz eta Sabin Intxaurraga . Enpresarien aldetik Confebaskeko Roman Kn&r eta Adegiko Jose

Maria Ruiz de Urtxegi.

Abuztuak 9. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:30etara . Hil kapera .

Ehunka herritar hurbildu ziren udaletxera Kortari azken agurra ematera . Lore sorta eta koroa ugari ere pilatu ziren atarian.

Page 4: Joxe Mari Korta

2000K0 IRAILA .

Kronologia argazkitan

Abuztuak 9, eguerdiko 12:00 . Kontzentrazloa .

Atentatua eta ondorengoak portada z¡ren komunikabide guztietan, eta hauen presentzia nabarmena izan zen herrian ekitaldiek iraun

zuten bi egunetan . Argazkilari, kazetari eta kamerak dozenaka zebiltzan lanean .

Abuztuak 9, arratsaldeko 7:00 : Elizkizuna .

Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak eman zuen meza . Berarentzat egindako bertso batzuk ere abestu ziren eta Oier ilobak

familiaren adierazpena irakurri zuen, manifestazioaren amaieran errepikatuko zuena .

Eliza beteta zegoen eta baita inguru guztia ere . Une batzuetan entzuten ez bazen ere, elizkizunaren zati batzuk megafoniaz entzun

ziren kanpotik .

Abuztuak 9, arratsaldeko 8:00. Manifestazioa .

Hamar minutuko atzerapenarek¡n has¡ zen manifestazioa mugitzen . Kaleak txiki bildu zen jendetzarekin . Udaltzainen kalkuluen arabera

10 .000 lagun inguru .

"ETA aski da . Herriak du hitza" zioen pankartaren leloak . Erribera kaletik Basad¡, Aita Mar¡, Estazioa, Patxita Etxezarreta eta Beheko

plaza ibili zituen manifestazioak, isiltasunean, buruan senideak eta atzerago politikariak zituztela .

Page 5: Joxe Mari Korta

2000rco R~iLa,

kronologia argazkitan

Abuztuak 9, eguerdiko 12:00. Kontzentrazioa .

Eguerdian udaletxean egin zen kontzentrazioan ere aurpegi ilunak eta isiltasuna . Ekitaldi guztietan ez zen oihu bat bera ere entzun etaez zen inongo liskarrik egon .

Abuztuak 9, arratsaldeko 7:00 . Elizkizuna .

Elizatik irteterakoan txalo zaparrada handia jaso zuten senideek . Batzuek manifestazioko pankarta hartzen zuten bitartean besteekArroako hilerrira jo zuten ehorzketa egitera . Azken ekitaldia baino lehenxeago egin zuten bat manifestazioarekin .

Abuztuak 9, arratsaldeko 9:00 . Manifestazio amaierako ekitaldia .Beheko plazako kioskoan jarri ziren senide guztiak aurreanpankarta zutela . Alkatearen ondoren Oier, ilobak, hartu zuenhitza, herritar guztiei eskerrak eman eta familiaren adierazpenairakurtzeko . Jose Marik bere herriari zion maitasuna eta inguru-koekin erakusten zuen eskuzabaltasuna gogoratu zituen .Zumaiako ikastolan egindako lana, enpresarekin zuen konpro-misoa eta bere zintzotasuna aipatu zituen negarra eta minar¡eutsi ezinik . Familiak atentatuaren aurrean sentitzen dueninpotentzia eta ulertu ezina adieraziz bukatu zuen .

Page 6: Joxe Mari Korta

~ZUUadierazpen politikoak

Alderdi Politikoen komunikatuak

Joxe Mari Kortaren hilketa gaitzesteko

izandako udalbatzan bi komunikatu

irakurri ziren : bata Udalbatzak berak

onartutakoa, "Kortaren hilketa basatia"gaitzetsiz eta hiru eguneko doluofiziala deituz . Rikardo Peña alkatehunkitu batek irakurritako agirian,Kortaren izaera goraipatzen zen :

"Euskaltzale porrokatua, bere herria-

rekin konpromiso nekaezina zeukan ;adibidez, Zumaiako Ikastolarensortzaileetariko bat izan zen . Abertzalepetoa, Jose Marik konpromiso sakonazuen bakearekin, eta elkarrizketa

aldarrikatzen zuen gure herriko

gatazka konpontzeko" .

Beste agiria berriz Korta enpresakolangileen komunikatu mindua izanzen. Honetan euren nagusiarenalargunari, semeei eta senitartekoeieuren laguntza eta elkartasun guztia

adierazi ondoren, hiru galdera eginzizkieten hilketa egin dutenei :"Zergatik hil digute Joxe Mari gure

nagusia? Zertarako? Zer irabazi du

ekintza honekin Euskal Herriak?" .

Udalbatza honetan ez ziren EHkoordezkariak izan, haiek ere berenaldetik beste komunikatu bat kaleratuzuten, ordea . Bertan esan zutenez,"EHk ez du parte hartu giroa gehiagoez gaiztotzearren" . Atentatuareninguruan, berriz, Kortaren senide eta

ingurukoei elkartasuna adierazi zien,eta baita Boluetan hildakoen senideeiere . «Heriotza hauek bizi dugunegoera dramatikoa islatzen dute, etaoinarri politikoa duen gatazkarenondorio dira», dio EHk. Ondoren,irtenbide politikoa eskatzen zen.Komunikatu honek harrera txarra izanzuen herrian, bertan hilketarengaitzespenik agertzen ez zelako batezere . Ondorioz, beste hiru komunikatukaleratu ziren berehala, lehena EHberak kaleratu zuen aurreko komuni-katua argitu nahian-edo . Honekinbatera, EAJ eta EAk ere komunikatubana kaleratu zuten EHren agiriarierantzunez eta gertatutakoa gaitzetsiz .

Page 7: Joxe Mari Korta

2000K0 iaaILA .

adierazpen poitikoak

PSE izan da Udalbatzako komunika-tutik kanpo beste agiririk kaleratu ezduen alderdi bakarra .

EHren bigarren komunikatuaBost puntuz osatutako komunikatuakaleratu zuen EHk, bere lehenkomunikatuaren jarraian . Bigarrenkomunikatu honetan, Joxe MariKortaren sendiarekin eta lagunekinbat egiten du berriz ere, "horrelakorikinorentzat nahi ez duela" adieraziz .Gainera, Joxe Mari Kortaz honakoa

dio : "Joxe Mari Kortak herriko hainbatarlotan eginiko lanaren onarpena eginnahi du" . Honetaz gain, EHk "herrian

beti azaldu duen jarrera gogorarazi

nalh du une hauetan, han da, tentsio-

namendu soziala ekidin eta

elkarrizketa eta elkarlanaren aldekoa"

eta ¡Ido beretik "erantzuleak bilatzeko

orduan arazo politiko honen irtenbi-

derako borondate eza agertzen ari

direnen erantzukizuna azpimarratzen

du" . Bestelako jarrerak salatu dituzte,jaso dituzten mehatxuak direla eta

esanez EH "ez dagoela prest ezdagokion ardurarik leporatzenuzteko" . Hilketaren gaitzespena delaeta honakoa diote : "uste dugu nahikoaargi eman ditugula gure azalpenak,hitz horrek atzetik duen joko politi-koaren eztabaidan hasi gabe ( . . .) etaez genuke nahi gaitzespenareneztabaida antzuak herritarrei zuzen-duriko adierazpenak estaltzerik" .

ETAren agiriaAldi berean, Zumaiako EAJk ere agiribat kaleratu zuen EHren lehenkomunikatuari erantzunez eta hilketahan gaitzetsiz . EH Udalbatzara agertuez izena "bere burua herri honetakoalde teinkatzaile gisa onartzea da,gertatutakoaren at ez egonez etabestetik ETAren aurrean dutenkoldarkeria eta menpekotasunaadierazten du" . Azken egunotanegondako bost hildakoei (Joxe MariKorta eta Boluetan hildako lauekintzaileak) doluminak azaldu izanarihonakoa dio : "Boluetan hildako laurakezin dira Joxe Mari Kortarekin

bateratu ; lehenak hiltzera zihoazen eta

bigarrena hil egin zuzen" . Ondoren,

arazoaren aurrean EHk duen ardura

salatzen du agiriak honakoa esanez :

"arazoaren irtenbidea politikoa izan

behar dela uste baduzue, zergatik ez

zarete zuzenean ETAri esaten

ausartzen? Zergatik ez du EHkerantzun euskaldunon gehiengoaespero bezala, hau da, bide politi-koaren aldeko apustu garbia eginezeta ETAren babes makabroa aldebatera utziz?" . Gainera galdetzen du"Nork utzi du aldera batera bide

demokratikoa? Noiztik dira bonbak,

garondoan tiroak eta kale borroka

tresna demokratikoak? Nola eraikitzen

da herri bat, edo zer herri eraiki

daiteke, herri honengatik eta herri

honentzako lan bestetik egin ez duten

Jose Mari Korta bezalako gizonak

hilez?" . Komunikatua Korta familiaren

agiriak egiten dituen galderak errepi-

katuz amaitzen da, eta galdera

hauetako askoren erantzurlak EHk

izan ditzakeela dio .

EAk ere a irlaZumaiako udaletxcko hirugarren

alderdi abertzaleak, EAk, ere bere

aldetik beste agiri bat kaleratu zuen.

Agiri han 98ko udan ETAren su-

etenaren ondoren sortutako egoeragogoratuz hasten da, haren hausturak

ekarri duena adieraziz . Ondoren, JoxeMari Kortaren hilketaren ondoren EHkkaleratutako "komunikatu iraingarrieta lotsagarria" dela diote . "Norberak

bere ardurak onartzeko garaia heldudela" adierazten dute, "PPk Madrilgogobernutik ez dio arazoari zentzuta-sunik jarri . Guk egin behar dugu hau,

98ko udan apustu garrantzitsu bat

eginez, ilusioa pizteko gai izanginenok" . Horregatik, EHri galdetzen

dio "non daude EHko agintariek

tregua garaian agertzen zituzten

jarrerak? Non dago ETAren erantzu-kizuna? Uste al du EHk ETAkjarraitzen duen bidea onargarria dela?

ETAri suetena eskatzeko prest al dago

Zumaiako EH?" . Galdera hauenostean, hurrengo plenoan EAk

aurkeztuko duen mozioko puntuak

azaltzen dituzte . Mozio honetan Joxe

Mari Kortaren hilketa gaitzesteaz gain,

ETA eta PPri beraien ardurak onartu

eta mugitzeko dei egiten die .

Amaitzeko Joxe Mari Kortak herri

honen alde egindako lanarengatikGorostiaga industrialdeari izenaaldatzea proposatuko du EAk, "Joxe

Mari Korta industrialdea" izenaren-

gatik" .

Bestelako erreakzioak

Alderdi politikoen erreakzioa ez da izan bakarra . Zumaiako herriaren erreakzioa

nabarmen izan da manifestazio, kontzentrazio eta antzekoetan . Baina kaleetan bizi izan

da Joxe Mari Kortaren hilketaren salaketa garbiena . Hilketaren eguna eta hurrengo

egunean ere, Zumaiako denda eta taberna guztiak itxita egon ziren, baita Inpernupe

taberna ere . Kanpotik zetozen kazetariek aipatzen zutenez, ez zuen horrelakorik ikusi

inoiz beste herrietan, benetako arazoak izan baitzituzten bazkaltzeko toki bat aurkitzeko .

Beraiek ziotenez, antzeko ekintzak gertatzen ziren herrietan beti aurkitzen zituzten

jatetxeak zabalik .Bestelako erreakzioak ere izan dira : Zumaiako hainbat tabernaren eta EHko zinegotzi

baten telefono eta helbideak argitaratu zituzten Internet-en eta ondorioz telefono

bidezko mehatxu eta irainak jasan dituzte egunotan .

Page 8: Joxe Mari Korta

2000Ko IRAILA .

iritzia

Nora goaz?JOSEBA OSSA

Ez da erraza honelako egoeren aurrean idaztea . Ez da errazahainbeste sufrimendu eta egoera absurduren aurrean ideiakargitzen saiatzea .

Min izugarria eman dit hilketa honek . Min sakona eta amorrugalanta eragin dit hurbileko hilketa honek . Hil baino hilabetebat lehenago izan nintzen aurreneko aldiz Joxe Marirekin .Arroa-Beheko auzoaren Historia Liburua egiten ari ginen, etaberarengana jo genuen, laguntza eske. Auzo apal batenproiektu apal bat zen, baina ateak parez pare zabaldu zizkigunJoxe Marik lehen unetik. Berehala esan zigun baietz,lagunduko zuela, eta halaxe egin zuen .

Hil baino bi aste lehenago egon nintzen azkenekoz berarekin .Eta berriro eskuzabal hartu gintuen . Bere gizatasunaerakusten duen beste detaile polit bat zen hura, milaka detailepolit zituen gizon baten bizitzan . . .

Bai, sentimenduen aldetik esan beharra daukat m¡n sakona etaamorru galanta eragin didala atentatu honek . la-¡a hurbilekolagun edo senide bat hil balute bezalaxe .

Gogoetarako aukeraBizitzako gatazka guztietan bezala, Joxe Mariren erailketaikuspuntu askotatik ikus daiteke, ikuspegi desberdinetatik .Eta batzuetan gauzak oso nahasiak izaten dira . Bainaoraingoan, nire ustez, edozein ikuspuntutatik ikusita ere,gauza bat dago garbi : astakeria galanta egin dutela .

Jende askorekin hitz egin dut harrezkero, galdera batierantzun nah¡an : Zergatik hil dote? Eta noski, ez dut eran-tzunik aurkitti .

-"ADEGIko buru zenez, zerga iraultzailea" izan omen daitekearrazoi bat . Hala baldin bada, iruditzen zait ETAren alderikilunenetako bat geratzen dela agerian . Diruagatik inor hiltzeaoso zekena da, eta batez ere halako gizon ona hiltzea .

-"Fronte guzt¡etan sufrimendua zabaltzea" baldin badaarrazoia, oso tristea eta oso okerra iruditzen zait . Horrela,Euskal Herria eraiki beharrean "hondamendi nazionala"bultzatzen ari dira . Geure arteko zatiketa areagotu, Lizarrapikutara bidali, Udalbiltza eta bestelako ekimenak aldapa gorajarri, presoen eskubideen aldeko borroka ahuldu, presoen etasenideen egoera latza arintzen lagundu beharrean, larritu,PPri oxigenoa, botoak eta aitzakiak eman bere politikarekinaurrera jarra¡ dezan . . . Hori al da "Eraikuntza NazionalaT

-"EAJri egurra eman, berriro ere bide soberanistara itzuldadin" ere esan dote . Baina itsuak ere ikusten du hori ereastakeria galanta dela . Abertzaleen arteko batasuna bultzatubeharrean, zatiketa eta gorrotoa besterik ez da indartzenhorrela . Eta gainera, nor da ETA besteei zer egin behar dutena£!intzekn"

Euskal Herriak su-etena behar duNire ustez inoiz baino garbiago geratzen ari da Euskal Herriakbeste su-eten bat behar duela, eta su-eten iraunkorra . ETArenekintzak izugarri kaltegarriak dira guztiontzat, baina batez ereeuskaldunontzako .

Asko hitz egin dut horretaz EHko jendearekin, eta iruditzenzait barro-barruan EHren boto-emaile gehien-gehienak ereados daudela horrekin, dinamika ero ponen bukaerarenbeharrarekin . Baina gero hori ez da ikusten . Nire ustez, koali-zioko buruzagiek ez dote garbi adierazten baseek benetan nah¡dutena .

Oso tristea iruditzen zait oraindik ETArekiko dagoen menpe-kotasuna edo "errespetua" . Badirudi ezin dela ETA kritikatu .Zergatik?

-Beren bizitza arriskuan jartzen doten "militante konprome-tituak" direlako? Horrek ez die, ordea, arrazoi gehiago edogutxiago ematen . Gainera, garai batean zuten giza maila etaduintasuna lokatzaren pare geratzen ari da aspaldian .

-"Euskal Herriaren askatasunaren alde" jokatzen dutelako?Agian helburu hori izango dute, baina benetan zer egiten aridiren ikusita, ezin dugu inongo arazorik izan kritikatzeko,zeren juxtu kontrakoa lortzen ari dira .

-"ETAren ekintzak kondenatzea alferrikakoa dela" ere esatendote . Zer gertatzen da, ordea, ETAkoak euria edo eguzkiabezalakoak direla, gure eskutik kanpo dagoen fenomeno"naturala", ala? Hori gezurra da . Beraiek ere pertsonak (lira, gubezalaxe, eta guk esaten dugunak eragina izan beharko lukeberaiengan, batez ere EHk esaten duena . Badirudi gutxi axolazaiola besteek zer esaten duten, ez zaiela gehiegi axola EuskalHerriaren gehien-gehienak borroka armatuaz pentsatzenduena . Baina gutxienez EHren iritzia aintzat harto beharkoluke, ezta?

Eta apustu egingo nuke EHren boto-emane gehienek nahidutela ETAk lehenbailehen su-etena aldarrikatzea .

Nire ustez ezker abertzaleko buruzagiek argi eta garbi eskatubehar diete ETAri beste su-eten bat emateko, publikoki edoisilean, baina eskatu, Euskal Herriko biztanle gehien-gehienekhorixe nahi dutelako eta geme herriaren onerako izango litza-tekeelako .

Testu han idazterakoan gehienbat EHko mundua izan dutgogoan, baina honekin ez dut esan nahi nire ustez egoera latzponen errua EHk duenik . Hemen, la beste toki guztietanbezala, denok dugu errua . Eta gehiago esango dut : poztukonintzateke ezker abertzale indartsu bat izateaz . Nire ustez,Euskal Herriak ezker abertzale sendo baten beharra du, bainaez du indarkeriaren beharrik . Indarkeria sobera dago, eta osokaltegarria gertatzen ari zaigu mana guztietan euskaldunoi .

Joxe Marik egiten zuen bezala, beste dei bat egin nahiko nutreelkarrizketaren alde eta armak behingoz ixiltzearen alde,gizatasunagatik eta Euskal Herriarengatik .

Page 9: Joxe Mari Korta

2000K0 IRAILA .

soslaia ~-

Joxe Mari, gizalegezko gizonaPELLo ETXABE .

Joxe Mari Korta, aspalditik ezagutzen nuen . Ezaguna eta

adiskidea nuen bera . Atsegin zitzaidan berarekin hitz

egitea . Nahiz eta gai bati buruz pentsaera eta ikuspuntu

ezberdinak eduki eta eztabaida bat izan, amaieran

irribarrez agurtuko zintuen hurrengoan gaiari berriz

heltzeko bidea erraztuz . Pertsona atsegina eta leiala

benetan, aurrez aurre jokatzen zuena eta ez atzetik . Beno,

lagundu behar zenean bazekien atzetik eta zalaparta

haundirik atera gabe lan egiten ere .

Ez zen distira haundiko pertsona horietakoa, baina

ezagutu genuenontzat bazuen halako erakargarritasun bat .

Enpresa txiki-ertain bateko bazkide eta arduradun nagusia

eta Adegiko lehendakaria izanik, apala eta zintzoa zen, eta

herriari atxikia . Hor ikusiko zenuen, betarik zuenean, bere

emazte Marianekin paol bidean paseatzen arratsaldearen

azkenengo orduak aprobetxatuz edo igande goizetan

bizikleta gamean herriko beste bizikletazaleekin batera

errepidean edo mendian, edo baita ere, oraindik pare bat

aste bezala, gazteen bizikleta lasterketa batean `eskoba-

kamioia' gidatzen . Euskal Herria maite zuen, abertzalea

zen eta euskara zuen bere lehen hizkuntza .

Zumaiako Ikastolan ere izan zuen partaidetasunik, nik

dakidanez ez ikastolaren sorreran, egun hauetan esan den

bezala, baizik eta orain dela hogei bat urte . Ikastolako

lehendakaria izan zen eta gogoan ditut elkarrekin pasatako

orduak batzordeko bileretan, diru arazoak, gelen eskasia,

irakasleen soldatak eta aseguruak eta beste ha¡nbat gai

zirela medio . Baina bereziki gogoan ditut Zumaiako

Ikastolak Larraulen erabiltzen zuen baserria txukuntzeko

garai hartan egin genituen lanak . Larunbatetan joaten

ginen, eta Joxe Mar¡ ere han izaten zen egin behar zirenak

egiteko prest eta beti ala¡ eta umoretsu . Ikastolen

Elkarteko batzorde bateragileko partaide ere izan zen .

Sortzez baserritarra izanik, enpresa-gizona bihurtu zen.

Neurri haundi batean bere kabuz egindako enpresaria .

Bere anaiek sortutako tailer txiki bat aurrera ateratzeko

eta gaur egun Korta enpresak duen mailara iristeko

-mundu zabalean saltzen ditu bere produktuak- Joxe

Mariren buruzagitza eta gidaritza erabakigarria izan da .

Langile porrokatua zen eta beti gauza berriak ikasten eta

aurrera begira .

Bere jaiotetxean, Arroa Beheko Erkizketa baserrian,

martxan jarri zuten tailer txiki hura, orain dela hilabete

gutxi ezkeroztik Gorostiaga poligonoan kokaturik dago

eraikin berri eta moderno batean, Narrondo auzoan urte

askoan egon ondoren . Joxe Marik, aspaldiko amets bat

errealitate bihurtua ikusi izan du, baina tamalez ez du

denbora luzean horretaz gozatzerik izan .

Elkarrizketazalea zen eta bere adierazpen publikoetan ere

elkarrizketa gomendatu eta eskatzen zien politikariei

`euskal arazoari' konponbidea bilatzeko . Baina, azkenean

konponbiderik aurkitu baino lehen, eta gauzak zailago

jartzen dituen atentatu batean, Joxe Mari hila izan da .

Zer estrategiaren barnean kokatzen da horrelako ekintza

bat? Joxe Mari Korta bezalakoen heriotzak Euskal Herriak,

hor daukagun Europan, bere askatasuna eta lekua lortzeko

bidean aurrera egiteko balio al du? Abertzaleen artean

gero eta sostengu eta legitimitate politiko gutxiago duen

borroka armatuak zer norabidetan garamatza?

Joxe Mariren gomendio eta eskaerei erantzunez gure

politikariek, eta bereziki abertzaleek, mugarik eta etenik

gabeko elkarrizketak has¡ behar lituzkete gutxienezko

akordio batzuetara iritsi arte, lehenbailehen `arazoaren'

konponbideetan sakontzen hasteko egoera normalizatuago

batean .

Han izango litzake Joxe Marirentzat omenaldirik onena,

eta zumaiar cta euskaldun gehiengo haundi batek bihotzez

eskertu lukeen berria .

Agur, Joxemai, adixkide en, hik eginndako haziak eman

dezala uztarik oparoena .

Page 10: Joxe Mari Korta

2000"o IRAILA .

soslaia

"Gizon zintzoaizan zen beti"

Norbaitek Joxe Mari ondo

ezagutzen bazuen, hori Joxe

Atxega da. Mutil koskorrak

zirela ezagutu zuten elkar

Arroan, eta ordutik beti izan

dira lagun minak. Kirol-

zaleak biak, ordu asko pasa

dituzte elkarrekin Euskal

Herriko zein kanpoko errepi-

deetan. Joxe Mari nolakoa

zen azaltzeko eskatu diogu

Joxeri, eta bere etxean hartu

gaitu.

"Mutil koskorrak gúlenetil: ezagutzennuen Joxe Mari, Arroan eskoaan has¡ginenetik" has¡ zaigu kontatzen . "Beranormalean ba¡no beranduago jaitsi zeneskolara, baserrian hainbeste anai-arrebaizarrda maistra baitzuten bertan . Zazpiedo zortzi urterekin jaitsiko zen . Mutilkoskor bihurri samarra zert, jert¡o bizikoa .Pilotan-eta jokatzen genuenean betibilrotza piztuta jokatzen zuen, bíteresguzt¡a jartzen zuen kirola egitengenuenean . Bihurria zentm horretan, ezgaiztokeriak egiten zituelako, jerbohanclia zuelako . Gero, Arroatik Zestoarajoan giren eskolara, eta handik sem¡na-riora joan zen Joxe Mar¡ . Urte haletan ezgenuen elkarrekin ibiltzeko aukerahandirik, baina haticlik atera eta ezkonduzenetik harreman handia izan genuen" .

Joxe Mari kirolzale zunorratua izan ornenzen, betidarúk : "Gu tabernetako giroanoso gutxi ibili izad gara . Kirola egil ekoelkartzen giren gu . Behin martxoairisten zeneart bizikleta hartzen genuen,iraila bukaera arte gutm gorabehera .Jaiero bizikletart ibiltzen giren, etabatmetan aste barrean ere ha¡, Oikiaaldean askotan. Azkenaldian utzitageneukan, baina pilotan ere askotzutibiltzen giren . Unían has¡ eta

santelmoak arte asteleheriero pilotanjarduten genuen, palaz . Eta han ere,topera . Nomnaleau berak anaiarekinjokatzen zuen eta iúk Zubizarretarekin,eta dena ematen zuen. Kirola egitenzuenean sufritzea gustatzen zitzaion" .Pirúúotara eta Alpeetara joan izan (liraurtero : "Ztunaiako ziMoturistekin ibiltzengara igandero, eta gero urtero zortzi-hantar laguneko koadrila joaten garaPiritúotara edo Alpeetara . Azkenurteotan itztailear joan izan gara. AurtenAlpeetan egon gara, baila Joxe Mari ezúrizan zen joan, koinatua gaizk-i zuelako,baina bestela urtero joaten zen. Beraienkanúoia eramaten genuen biz¡Metak-etaeramateko . Cluri bizikletari ibiltzeagustatzen zitzaigun, baina gehiegi ibil¡gabe, aspertu gabe . Bizikletan ibiltzeazgain, hamaiketakoa egiten genuen, etalagtnt arteko giroan jarduten genuen. Guizan giren lehenengoak bizikletarekinhas¡ ginenak, eta ora¡ridik jarraitzendugu" . Lagtmarteart ha¡, baina hor eredenak ematen zituen Joxe Marik : "Nibera baino bost egun zaharragoa naiz,bahía bizikletan hari jarrailuko ziorúk ezzegoen . Ni nekatzen has¡ onluko lagaegiten nuera, baila Mark ez, hark lurreralehertuta erori arte jarraitzer zuen .Zituen denak ematen zituen" .

Antolatzaile petoahirolmle ni ~ ic n rat iiw gaúr, antolatzailepet oa zen Joxe Mari : "Planea bat eginbehar bazen bera beti prest . Parran-darako ez zuen astirik, baina zerbaitantolatu behar bazen, zerbait bere karguhartzen bazuen boli orado aritolatzen

zuen dena. Lagunartean, farn¡lian, taile-rrean, beti izan du gauzak ondo aritola-tzeko joera . Atentatuan aurreko lartm-batean, txiri-irldularitza proba izan zenZumaian eta bera han ibili zen kanrioia-rekin kotxe-eskoba lanak egiten . Bestebat zen joatekoa, habla etortzerik ezzuela eta azkenean bera agertu zenprest . Furgoneta eramatearekin nahikoaizango zela esan nion, baina berak ezetz,kanúoia erarnango zuela, denak erreti-ratuta ere guztientzako lekua izateko .Ikastola sortu zenean ere, lehen pausoakeman zirenean bera han sartuta ibili zen .Mutil koskotrak tx¡kaak zituen orduan .Lehendakari bi urtez edo izan zen, etagero batzorclean denbora asko egon zen.Joxe Mar¡ sartzen zen lekuan denakorado funtzimatzen zuen . Segituanasmatzen zuen gauzak nola antolatubehar ziren, eta guzt¡ak bilzekogaitasuna zuen" .

Denekin oradoMundu guzt¡arek-m orado konpontzen zengizma izan zen : "Lehendakariarekúl etaherriko pertsona apalenarekin ibiltzenzekien Joxe Marik . Guztiekin moldatzenzen orado . Berak hain zuzen ,jokatzenzuen beti guztiekin, ezin zuela pentsatlinotk múúk egúrgo ziorúk . Txikitarlpilotarako zuen jenio berbera zuenlmerako, beharrezkoa baita aurreraegúlgo baduzu . Baina pertsona zuzena

zen gttztiekúl . Ez zuen irtor baztertzen

bere ideia politikoengatik. "Nik ez clatrkatinolako arazorik eclozeinekir ibiltzeko ;besteek n¡rekút ibiltzeko badute . . ."esaten zuen . Azken linean, guzlion

Page 11: Joxe Mari Korta

2000"o IRAILA .

soslaia _-"---

artean oso ezberdintasun gutxi zegoelaesaten zuen . Nik ez nion inoiz entzunbeldurra zuenik . Komentatzen zuenenpresariak ere kezkatuta zeudela, banna

bera nik ez nuen beldurtuta ikusi.

Guztiekin ongo moldatzen zen, ez zuenarazorik sortzen, eta beti giro ona jartzenzuen zegoen lekuan . Beti gizon zintzoaizan da, bizjmodu arrunta egin du . Ez

genuen inork pentsatzen horrelakozerbait egiteko kapaz izango zjrenik" .

Azken hitzakJoxek atentatuaren bezperan hitz egin

zuen azkenekoz Joxe Marirekin:

"Bezperan hondartzan ibili ginen .

"Abuztuan lana egin behar dekela eta, ze

ordu dituk hauek", esan nion nik adarra

joaz . "Seirak hamar gutxitan atera nauk,

hamar nminutu lehenago", erantzun

zidan. "Premia ederra daukak", esan

nion, azkenaldian zizko eginda

baitzegoen, neka-neka eginda . "Bai, la

asti pixkat hartzen deten" . Astebetekooporrak hartu behar zituen . Hurrengoegunean bazkaria zuela andrearelán eta

beste bi bikoterekin, baina segituanbueltatuko zela eta la bizikletan ibiltzerajoango ginen . Ez baitzen bazkalondoansolasean lasai egoteko horietakoak . Ezzuen edaten, ez erretzen, eta kafea erebizikletan ibiltzen ginenean bakarrikhartzen zuen . Horretan gelditu ginen" .

Agur aita

Guretzako nahi genuen maitasuna

eman zenion zure herriari

zure Euskal Herriari

zuk maite zenuen herriari

zuk amesten zenuen pakezko herria

bihurtua ikusi nahi zenuen pakezko herrian

nork du askatasunaren neurria?

Nork nahi du bere semeen odolarekin

eraikitako aberria?

Zure maitasuna lapurtu digun aberria?

Zure argia,

gure bizitzaren euskarria

betirako itzalia

Hemen dezu zure semia

eta hau bere azken eskaria

zuk merezi dezun agurra izatia

ANDOITZ, IBA¡ ETA LANDER .

Osaba erail ondoren .

Baleikekoek ez zuten gure sentsibilitatea mindu nahi . Hori dela eta Joxemariren hilketaren ondoren, gerta-

tutakoari ze ikuspuntu eman oso zaila egiten zitzaiela esan ziguten. Ez dakit non dagoen zailtasuna, egin

ziezaguketen mina egina dago, gure sentsibilitatea minduta, kaltea egina.

o Ikuspuntuak asko daude. Bat aukeratu dute . Izeko Marianei ze ikuspuntutatik ikutzen duten gaia, ezer

gutxi inporta zaio jadanik. Bazkaltzera joateko prest zegoen Joxemairi merkealditan erosi zion polo berria-

rekin zain : sopa beroa, kroketak frijitzeko zartaiaren aldamenean . . . telefono deia :

- Marian banoa, listo egon joaten naizenerako . Ez zen iritxi .

Kotxe bonbak segundu batzuetan dena eraman zuen : planak, ilusioak, etorkizuna, BERE GIZONA .

Joxemai ez zen iritxi ; Andoitz, Iba¡ eta Lander bai, aita zerraldo utzi ondoren,

- Eutsi aita, eutsi -(zeri eutsi behar zion?)- .

Sopa beroa, amaren kroketa goxoak . . . Mina, mina, mina . . . besterik ez .

Zergaitik?

Burua lehertzear, bihotzean mina eta tripan korapiloa .

Zergaitik?

Egun hauetan bizi izan dugun "parafernalia politiko guzti" honetatik at, omenaldi bat egin nahi diguu,

"korbatarik gabe" .

Guk ez dugu parafernaliarik bizi izan . Korbatarekin eta korbata gabe, gizon bezela ezagutu dugunok

badakigu ze pertsona zen. Ez zuen inongo kortinarik erabiltzen . Guk, ezagutzeko pribilegioa izan dugunok,

badakigu nolakoa zen; ez dugu inongo omenaldirik behar. "Mundu hau handia da, jende asko bizi da eta

klase askotakoa" entzun izan diot askotan baserritar bati ; Joxemariren klaseko gutxi batzuk gehiago

baleude mundu honetan, ez ginateke bizi garen honetan biziko, baina bai klase askotakoak, korbatarekin,

gabe, pajaritarekin . . . denontzako egongo litzateke txoko bat. Pistolak, bonbak dituztenentzako ez, faborez

hoientzako ez, hoiek ez ditut nahi ez korbatarekin, ezta korbatarik gabe ere.

Korbatadun gizona hil nahi izan dezue, PERTSONA HANDI bat akaatu dezue .

ZERGAITIK? ZERTARAKO?

Amama Kontxak konejuak golpe bakar batez akaatzen zituen, bi begien artean golpe bakar, lehor batekin,

trebetasun handiarekin eta makil soil batekin. Zuek estrategia, armamentu eta prestakuntza guztiarekin

eta ez dakit zenbat kilo amonal edo dena delakoarekin lagunduta ere ez zarete gai izan azkenengo uneko

sufrimendu hori ekiditeko.

" Erabili beharreko ikuspuntuak baino gehiago, beste gauza askok kezkatzen gaitu orain. Garrantzi gehiago

dute guretzako adibidez : Baleikek irakurle asko ditu, beraien arteko batzuek kezkatzen gaituzte eta hauek

ordezkatzen dituzten 4 zinegotziek: Zer pasa zaie? Non zaudete?

ZERGAITIK?

Ezin gara erantzun honekin gelditu : Joxemariren "HERIOTZA", EUSKAL HERRAK BIZI DUEN GATAZKA

POLITIKOAREN ONDORIOA DA (-baina asko sentitzen dugu-)

Nola egiten diozue aurre Euskal Herriak bizi Buen gatazka politikoari zinegotzi jaun-andreok?

Zer gatazka?

Batzuek bonbak jartzen dituzten bitartean, osaba zaintzen ari ziren

bitartean, bera lanera, hondartzara,

bizikletan ibiltzera zihoan, pistolik gabe . . . ez zuen ezer gainean defendatzeko . Ze motatako gatazka?

Gatazka EROSOA batzuentzat behintzat: lana, kotxea, poteoa, etxea, afariak, lagunak, familia . . . Zer

gatazka bizi dezue? Gatazkarengatik zer eskeini edo galtzeko prest zaudete?

Zer gatazka? ZE INKOHERENTZIA, ze pena ematen didazuen zinegotzi jaun-andreok . . . ETAren diktadu-

rapean bizi zaretenok, ASKATASUNA hitza erabili eta eskatzen dezue, DEMOKRAZIA eta ERRESPETUA

eskatzen diguzue. ZUEK GURI?

ETAren helburuekin bat zatozten guztioi omenaldi hau ez irakurtzeko gomendatzen dizuet, ez baitzaizue

komeni, korbatadun gizonarekin geratu zaitezte, zuen sentsibilitatea minduta suertatu daiteke eta.

ETAren helburu eta hartutako bidearekin bat ez zatozten EHko guztioi, faborez hitz egin, esan pentsatzen

dezuena,zeren, noren beldurzarete? HITZ EGIN .

Zumaiako herriak asko sufritu omen du egun hauetan, alderdi guztietakojendeak. Nola ez? Ezagutzen zuen

edonork, etxeko katuek ere bai. Baina ez da NAHIKOA. Esaiguzue, esaiezue esan beharrekoei gaizki egin

dutela, ez dela bidea. MESEDEZ. Erabilitako ikuspuntuak baino askoz gehiago kezkatzen gaitu guzti honek.

Barkatu gaizki esandakoak edo norbaiten sentsibilitatea mindu baldin badu nere ikuspuntuak . Baina

bihotza minduta, tripak korapilo batekin eta burua lehertzear duen pertsona batek idazten dizue.

Page 12: Joxe Mari Korta

Jose Mari Korta zenarenetxeko eta sendiartekoenidatzia

Joxemariren etxe-etxekoek eta bere sendiarteko den-denok,negar malkotan bustitako hitzak besterik ez ditugu zuei eskain-tzeko. Baina, gure negarrarekin bat egin dezuten adiskide,lagun, lankide, herritar eta atzerritar, euskaldun eta erdaldunguztioi, gure eskerrona adierazi gabe ez dugu geratu nahi .

Gure Joxemari, sinismen eta esperantza haundiko gizona izanda, eta asko maite izan duena .

- Gizon-emakumeon onerako joeran sinisten zuen . Okerrena erehobetu zitekeela, txarrena ere bide onera ekarri zitekeelasinisten baitzuen .

- Arroako Erkizketa baserritik mundu zabaleraino bidea egin etaeuskaldun izaten jarrai genezakeela sinisten baitzuen .

- Eta sinistu ez ezik, bere bizitzan erakutsi zuen, hitzez bainogehiago egitez, hainbat urtetan Zumaiako Ikastolako Gurasoenordezkari burua izan baita eta Euskararen Aholku Batzordekokidea .

- Herri txiki bateko enpresa txiki batek mundu zabalean aukerazueneko esperantza egiaztatu zuen, langile onak izanez etaburuzjokatuz .

- Maitatzen zekien, besteen onagatik bere buruaz ahazten etabere esku zegoena egiten .

Joxemari gizon ona eta garbia izan da, bere sentipenetan, berepentsaeran eta bere jokabideetan . Ez da bidezkoa inor akatzea,ezta gizakirik gaiztoena zigortzea ere, zor zaion epaiketa zuzenaeskaini gabe . Nori egin dio kalterik Joxemarik? Zertan huts egindio bere herriari? Euskarari eta Ikastolari laguntzean? Lanpostuberriak sortu eta sendotzean? Hainbat herri ekimenei laguntzaeskaintzean? Kirolzaletasuna bultzatzean? . . . Zertan huts egindio?

Gure Joxemari era¡¡ dutenek, zeren bila ote dabiltza? Zer nahiote dute? Joxemari era¡¡ dutenek, harek bultzatu duen gizale-gezko herrigintza era¡¡ nahi dute .

Geure esku dago, erailtzaileen eta herrizaleon arteko aukeraegitea .

Zumaia, 2000-08-09