Mari Errauskin

4
MARI ERRAUSKIN Aspaldi-aspaldian, Mari Errauskin izeneko neskatila behartsu bat bizi zen bere amaorde eta ahizpaorde birekin. Mari Errauskinen amaordea eta bi ahizpaordeak gaizto eta jeloskorrak ziren. Hirurek ere bere edertasunaren inbidia izaki, neskametzat zeukaten. Etxeko lan guztiak eginarazten zizkioten, eta tximiniako errautsen alboan lo egiten zuen; horregatik deitzen zioten Mari Errauskin. Mari Errauskinek ordea, lanik astunenak ere irribarretsu egin ohi zituen. Animalia guztiak zituen adiskide, neskatxak ez baitzien egundo kalterik egiten. Goiz batean, erregearen morroia agertu zen etxean, eta bando bat irakurri zuen. Bertan, herrialdeko neska gazte guztiei Printzearen ohorez egingo zen festara gonbita egiten zitzaien. 1

description

MARI ERRAUSKINAspaldi-aspaldian, Mari Errauskin izeneko neskatila behartsu bat bizi zen bere amaorde eta ahizpaorde birekin. Mari Errauskinen amaordea eta bi ahizpaordeak gaizto eta jeloskorrak ziren. Hirurek ere bere edertasunaren inbidia izaki, neskametzat zeukaten. Etxeko lan guztiak eginarazten zizkioten, eta tximiniako errautsen alboan lo egiten zuen; horregatik deitzen zioten Mari Errauskin.Mari Errauskinek ordea, lanik astunenak ere irribarretsu egin ohi zituen. Animalia guztiak zitue

Transcript of Mari Errauskin

Page 1: Mari Errauskin

MARI ERRAUSKIN

Aspaldi-aspaldian, Mari Errauskin izeneko neskatila behartsu bat bizi zen bere amaorde eta ahizpaorde birekin. Mari Errauskinen amaordea eta bi ahizpaordeak gaizto eta jeloskorrak ziren. Hirurek ere bere edertasunaren inbidia izaki, neskametzat zeukaten. Etxeko lan guztiak eginarazten zizkioten, eta tximiniako errautsen alboan lo egiten zuen; horregatik deitzen zioten Mari Errauskin.

Mari Errauskinek ordea, lanik astunenak ere irribarretsu egin ohi zituen. Animalia guztiak zituen adiskide, neskatxak ez baitzien egundo kalterik egiten.

Goiz batean, erregearen morroia agertu zen etxean, eta bando bat irakurri zuen. Bertan, herrialdeko neska gazte guztiei Printzearen ohorez egingo zen festara gonbita egiten zitzaien.

Amaordea eta bere bi alabak, erregearen gonbitarekin pozik, soineko ederrak agindu zituzten. Ordutik aurrera, Mari Errauskinek lan bikoitza egin behar izan zuen, gauean oso berandu arte egoten baitzen festarako soinekoak josten.

Iritsi zen festa eguna, eta amaordeak eta haren alabak,

1

Page 2: Mari Errauskin

luxuzko arropez jantzita, jauregirantz abiatu ziren, zalgurdi eder batean. Mari Errauskin gaixoa negarrez gelditu zen, ez baitzioten joateko baimenik eman.

- Zein zoritxarrekoa naizen! –esan zuen negarrez.

Une horretan, bere Maitagarri babesleak, agertu eta esan zion:

- Xuka itzazu malko horiek, zu ere joango baitzara dantzara, merezi duzu eta! –lasaitu zuen maitagarriak—. Ekarri lorategian dagoen kuiarik handiena.

Mari Errauskinek kuia lurrean utzi bezain pronto, Maitagarriak hagatxoarekin ukitu eta luxuzko zalgurdi bihurtu zuen. Gero, zortzi sagu hartu, eta zortzi zaldi eder bihurtu zituen; eta sugandilak gidari lirain izan ziren.

- Eta, orain, zure txanda da –irribarre egin zion Maitagarriak.

Eta berehala, Mari Errauskineren jantzi zaharrak soineko eder-eder bihurtu zituen. Mari Errauskinek ezin sinistu ikusten zuena!

- Prest zaude –esan zion orduan Maitagarriak—. Baina, gogoratu: gaueko hamabietako azken kanpai hotsarekin, dena lehenera itzuliko da.

Horrela, dotore-dotere, egundoko arinen iritsi zen Mari Errauskin erregearen jauregira. Dantza gelara sartu orduko, solas guztiak eten eta denak hasi ziren ea halako printzesa zoragarria nondik norakoa ote zitekeen galdezka, amaordea eta ahizpaordeak izan ezik.

Erregearen semeak ere erreparatu zion, noski, etorri berriari, eta gau osoan ez zuen beste inorekin dantzarik egin.

Mari Errauskin zoriontsu zegoen, ez zen gauerdira arte gogoratu maitagarriak esandakoaz. Orduan, lehen kanpai-hotsa entzutean, korrika irten zen jauregitik. Eta hain korrika irten zen, eskaileratan galdu zuela kristalezko zapata. Presaren presaz ez zuen

2

Page 3: Mari Errauskin

jaso. Printzea ahalegindu zen atzetik harrapatu nahian; alferrik, ordea, eta laster galdu zitzaion begien bistatik.

Printzeak zapatatxoa aurkitzean, haren jabearekin bakarrik ezkonduko zela esan zuen. Haren zerbitzariek erresumako neskatxa guztiei probarazi zieten zapatatxo hura, baina inori ez zetorkion neurrian.

Halako batetan, printzearen mandatariak Mari Errauskineren etxera etorri ziren. Bi ahizpaordeak saiatu ziren zapata ederra janzten, baina hanka handiegiak zituzten.

- Zure txanda da orain! –esan zion zerbitzarak Mari Errauskineri.

- Ezta pentsatu ere! –oihu egin zion amaordeak—. Garbitzailea baino ez da.

- Agindua erreinuko gazte guztientzat da –gogoratu zuen zerbitzariak.

Eta Mari Errauskinek zapatatxoa oinean sartu ahal izan zuen; ezin hobeto gelditzen zitzaion. Eta gero beste zapata haren parea sakeletik atera zuen, emakume ezezaguna zela egiaztatzeko. Topatu zuten azkenik zorioneko printzesa ezezaguna!

Handik gutxira, Mari Errauskine eta Printzea ezkondu egin ziren, eta ezerk ez zituen aurrerantzean elkarrengandik banatu.

3