JCLIC

6
ZER DA JCLIC? Jclic hezkuntza jarduera ezberdinak (buruhausketak, elkarketak, testu ariketak, hitz gurutzatuak…) burutzeko balio duten aplikazio informatikoen multzoa da. Jarduerak ez dira bakarrik aurkezten, proiektuetan baizik, non ariketa eta sekuentzia ezberdinak dauden. Jclic “Java” izeneko plataforma batean dago garatua: kodigo irekiko proiektua, inguru eta sistema operatibo ezberdinetan funtzionatzen duena. Web orrialde honetan, JClic proiektua erabiltzeko bi modu eskaintzen dira: - Jarduerak applet batean ikustarazteko: Applet: web orrialde batean sartuta dagoen objetu bat da. Era honetan ikusten diren proiektuak ez dira ordenagailuko disko gogorrean gordetzen, behin erabili ondoren ezabatu egiten dira. - Jarduerak ordenagailuan instalatzeko:

description

GIDA TRESNA

Transcript of JCLIC

Page 1: JCLIC

ZER DA JCLIC?

Jclic hezkuntza jarduera ezberdinak (buruhausketak, elkarketak, testu ariketak,

hitz gurutzatuak…) burutzeko balio duten aplikazio informatikoen multzoa da.

Jarduerak ez dira bakarrik aurkezten, proiektuetan baizik, non ariketa eta

sekuentzia ezberdinak dauden.

Jclic “Java” izeneko plataforma batean dago garatua: kodigo irekiko proiektua,

inguru eta sistema operatibo ezberdinetan funtzionatzen duena.

Web orrialde honetan, JClic proiektua erabiltzeko bi modu eskaintzen dira:

- Jarduerak applet batean ikustarazteko:

Applet: web orrialde batean sartuta dagoen objetu bat da. Era honetan

ikusten diren proiektuak ez dira ordenagailuko disko gogorrean gordetzen, behin

erabili ondoren ezabatu egiten dira.

- Jarduerak ordenagailuan instalatzeko:

JClic-ek jarduerak deskargatu eta “proiektuen liburutegian” gordetzen

dituen asistente bat dauka. Liburutegi hau JClic martxan jartzen den lehenengo

aldian sortzen da, eta honetarako beharrezkoa izango da JClic deskargatu eta

ordenagailuan instalatzea.

Page 2: JCLIC

EZAUGARRIAK

JClic proiektua “Clic 3.0” izeneko programa batetik dago sortua, multimediazko

aplikazio diaktikoak sortzeko tresna. Hezitzaile asko izan dira programa hau urtetan

erabili izan dutenak, jarduera interaktiboak sortzeko, haur hezkuntzatik bigarren

hezkuntzara.

Honako hauek dira proiektuaren helburuak:

- Multimediazko hezkuntza aplikazioak erabili ahal izatea, internetetik zuzenean.

- Clic 3.0-ko aplikazioekin bateragarritasuna mantentzea.

- Datuen gordeketarako formato estandar eta ireki bat erabiltzea, beste

aplikazioekin erabili ahal izateko.

- Estatu eta kultura ezberdinetako hezitzaile eta eskolen arteko materialen

elkartruke eta kooperazioa zabaltzea, bai programaren eta baita sortutako

jardueren itzulpena eta egokitzapena errazteko.

- Erabiltzaileek bidalitako hobekuntza eta zabalkuntzen iradokizunak jasotzea.

- Programazio ekipo ezberdinen arteko lan kooperatiboari esker programa

zabaltzen joan ahal izatea.

- Jarduera sortzaile indartsuago, sinpleago eta intuitiboago bat sortzea,

erabiltzailearen egungo inguruaren ezaugarrietara moldatuz.

DESKARGA ETA INSTALAZIOA

JClic Java aplikazio bat da, WebStart teknologiaren bitartez antolatzen dena.

Web orrialde honen loturetan klikatzen den lehenengo aldian deskargatu eta instalatuko

dira programak. Behin hori lortuta, nahi den guztietan jarri ahalko dira martxan

aplikazio guztiak.

Page 3: JCLIC

JCLIC-EN GARAPEN PROIEKTUA

JClic software libre bat da, eta “Licencia Pública General de GNU (GPL)”

terminoen arabera banatzen da.

JClic-en garapen proiektua LaFarga.org portalean aurkitzen da, Kataluniako

Unibertsitate, Ikerkuntza eta Gizarte departamentuan. Proiektua bertan parte hartu nahi

duten guztientzako irekita dago eta honen erabilera hobetzeko eta errazteko bolondresak

behar dira.

JARDUEREN BILAKETA

Jarduerak bilatzeko honako pausu hauek jarraitu behar dira.

1. Jardueren irudian klikatu

2. Ondoren jarduerak bilatzeko aukeraren gainean klikatu

Page 4: JCLIC

3. Bi aukera daude bilaketa burutzeko:

a. Eskaintzen diren aukera ezberdinen bitartez (arloak, hizkuntza, maila, izenburua, egilea, deskribapena…), ondorengo irudian ikus daitekeen bezala.

b. Jarduera guztien zerrendaren bitartez, ondorengo irudian ikus daitekeen bezala.

Page 5: JCLIC