JAI HERRIKOIAK Eraldaketa sozialerako tresnaBilboko Konpartsak, ekonomia soziala bultzatzen 1978an...

6
2014KO EKAINAREN 29A 4 ASTEKO GAIA JAI HERRIKOIAK Festa parte-hartzaileak, parekideak, jasangarriak eta euskaltzaleak bultzatzen dituzte jai herrikoien aldeko mugimendu indartsuenek. Eurengana gerturatu gara, eskuartean dituzten erronkak konta diezazkiguten. Jai eredu honen aldeko olatua geldiezina da Euskal Herrian, eta zein auzo eta herri bustitzen dituen ere jakin nahi izan dugu. Eraldaketa sozialerako tresna | MIKEL GARCIA IDIAKEZ | JAIA ERRITUARI LOTUTA ageri da gizakiaren historian, eta talde-poza adieraztea dago mui- nean. Hala azaldu digu Markel Ormazabal soziologoak. “Kolektiboki adierazitako pozek askoz indartsuago kohesionatzen dute taldea, edozein ideia, sinbolo edo diskurtsok baino. Egun, ordea, antolatuta adierazten dugun poz hori poz pertsonalaren batuketa soil gisa iru- dikatzen da sarri, muturreko indibidualismoa- ren isla. Ez alferrik, gizarte gatazkak jaietan ere errepikatzen dira, jaiak gizartearen zati erauztezin diren heinean. Areago, jaietan age- rian geratzen dira gizartean oraindik ere oso sustraituta dauden joera eta mugak”. Hala, jaia kontzeptu erabat politikoa dela dio Ormazabalek, komunitateak zerbait lortze- ko baliabidea baita politika oina- rrian, eta “festek gizartea, komunitatea indartu dezakete. Gizarte zibilaren antolakuntza da bizitza kolektiboaren erai- kuntzarako eta eraldaketa sozia- lerako bidea, eta jaiak apropo- sak dira horretarako, malgutasun, auto-antolakuntza eta transgresiorako ematen duten aukeragatik”. Zentzu horretan, kontsumo, hedonismo eta ludikotasun hutsera mugatzen diren jaietatik harago, beharrezkoak dira balio askatzaileak sustatuko dituzten festa herrikoiak. Ormaza- balen hitzetan, “herrigintzaren logika, gaur inoiz baino gehiago, kontrajarrita dago dugun gizarte ereduan nagusi den logikarekin. Horre- xegatik, auzo eta herriak bizirik mantentzeaz gain, indarrean dauden joera eta balioak eral- datzeko baliatu behar dira herri mugimendutik jaiotako ekimenak: ikuspegi kritikotik landuta- ko jarduera kolektiboak izan daitezen, sortzai- leak, antikapitalistak, ez-patriarkalak, autokriti- koak, ekologistak, bestelako kontsumo ereduen aldekoak, kultur anitzak”. Norabide horretan fin dabiltza ondorengo kolektiboak. Gora Iruñea: generoa eta eraso sexistak aztergai Duela 12 bat urte desagertu ziren txosnak Iruñean, “Barcina alkate sartu eta berehala”, dio Xabier Garcia Gora Iruñea plataformako kideak. UPNk etengabe jarritako oztopoei aurre egiteko batu eta 2006an sortu zen Gora Iruñea. Auzoetako jai batzordeek osatua, urtean zehar hainbat jai kudeatzen dituzte eta horiek aurrera eramateko talde iraunkor bat dago, baita Sanferminak eta Iruñeko Eguna antolatzera bideraturiko lantaldea ere. Aur- tengo Sanferminetarako jaigunea prest du plataformak. Jai herrikoien balioak bere eginda, bereziki parekidetasuna ari dira orain lantzen. “Zoritxa- rrez, gainera, eraso sexista batzuk izan ditugu berriki Txan- trea eta Iturrama auzoetako jaie- tan”, gogoratu du Garciak. Bate- tik, jai parekideak izateak zer esan nahi duen definitu eta iriz- pideak finkatu dituzte, bai festen egitarauan bai barne-antolakun- tzan –jaiak prestatzen dabiltzan gizon eta emakume kopuruan– parekidetasuna zainduz. Bestetik, eraso sexis- ten gaiari heldu diote. Prebentzioa eta kon- tzientziazioa sustatu dute, “euskarri ezberdinen bidez ligoteo sanoa zer den eta zer erasoa adie- raziz”, eta autodefentsa feminista tailerrak antolatu dituzte, eraso sexisten aurrean nola jokatu azaltzeko. Protokoloa ere prest dute dagoeneko, hogei bat orriko txostenean jasoa, erasoen aurrean jendarteak zein neurri har ditzakeen eta plataformak hori salatzeko eta horri aurre egiteko zein urrats emango dituen zehazte aldera. Banatzen eta zabaltzen ari diren protokoloa auzoetara ere hedatzea da asmoa. “Iazko Sanferminetan txupinazo unean atera- Parte-hartzea eta aniztasuna sendotuko dituen antolaketa ereduan murgilduta dabiltza Donostiako Piratak (irudian, Abordatzea). “Kolektiboki adierazitako pozek askoz indartsuago kohesionatzen dute taldea, edozein ideia, sinbolo edo diskurtsok baino” Markel Ormazabal, soziologoa

Transcript of JAI HERRIKOIAK Eraldaketa sozialerako tresnaBilboko Konpartsak, ekonomia soziala bultzatzen 1978an...

Page 1: JAI HERRIKOIAK Eraldaketa sozialerako tresnaBilboko Konpartsak, ekonomia soziala bultzatzen 1978an abiaturiko espirituari eusten diote Bil-boko konpartsek, herritarrek antolatutako

2014KO EKAINAREN 29A4 �

ASTEKO GAIA

JAI HERRIKOIAK

Festa parte-hartzaileak, parekideak, jasangarriak eta euskaltzaleak bultzatzen dituzte jaiherrikoien aldeko mugimendu indartsuenek. Eurengana gerturatu gara, eskuartean dituztenerronkak konta diezazkiguten. Jai eredu honen aldeko olatua geldiezina da Euskal Herrian,

eta zein auzo eta herri bustitzen dituen ere jakin nahi izan dugu.

Eraldaketa sozialerako tresna

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

JAIA ERRITUARI LOTUTA ageri da gizakiarenhistorian, eta talde-poza adieraztea dago mui-nean. Hala azaldu digu Markel Ormazabalsoziologoak. “Kolektiboki adierazitako pozekaskoz indartsuago kohesionatzen dute taldea,edozein ideia, sinbolo edo diskurtsok baino.Egun, ordea, antolatuta adierazten dugun pozhori poz pertsonalaren batuketa soil gisa iru-dikatzen da sarri, muturreko indibidualismoa-ren isla. Ez alferrik, gizarte gatazkak jaietanere errepikatzen dira, jaiak gizartearen zatierauztezin diren heinean. Areago, jaietan age-rian geratzen dira gizartean oraindik ere ososustraituta dauden joera eta mugak”.

Hala, jaia kontzeptu erabat politikoa deladio Ormazabalek, komunitateak zerbait lortze-ko baliabidea baita politika oina-rrian, eta “festek gizartea,komunitatea indartu dezakete.Gizarte zibilaren antolakuntzada bizitza kolektiboaren erai-kuntzarako eta eraldaketa sozia-lerako bidea, eta jaiak apropo-sak dira horretarako,malgutasun, auto-antolakuntzaeta transgresiorako ematenduten aukeragatik”.

Zentzu horretan, kontsumo, hedonismo etaludikotasun hutsera mugatzen diren jaietatikharago, beharrezkoak dira balio askatzaileaksustatuko dituzten festa herrikoiak. Ormaza-balen hitzetan, “herrigintzaren logika, gaurinoiz baino gehiago, kontrajarrita dago dugungizarte ereduan nagusi den logikarekin. Horre-xegatik, auzo eta herriak bizirik mantentzeazgain, indarrean dauden joera eta balioak eral-datzeko baliatu behar dira herri mugimendutikjaiotako ekimenak: ikuspegi kritikotik landuta-ko jarduera kolektiboak izan daitezen, sortzai-leak, antikapitalistak, ez-patriarkalak, autokriti-koak, ekologistak, bestelako kontsumoereduen aldekoak, kultur anitzak”. Norabidehorretan fin dabiltza ondorengo kolektiboak.

Gora Iruñea: generoa eta eraso sexistakaztergaiDuela 12 bat urte desagertu ziren txosnakIruñean, “Barcina alkate sartu eta berehala”,dio Xabier Garcia Gora Iruñea plataformakokideak. UPNk etengabe jarritako oztopoeiaurre egiteko batu eta 2006an sortu zen GoraIruñea. Auzoetako jai batzordeek osatua,urtean zehar hainbat jai kudeatzen dituzte etahoriek aurrera eramateko talde iraunkor batdago, baita Sanferminak eta Iruñeko Egunaantolatzera bideraturiko lantaldea ere. Aur-tengo Sanferminetarako jaigunea prest duplataformak.

Jai herrikoien balioak bere eginda, berezikiparekidetasuna ari dira orain lantzen. “Zoritxa-

rrez, gainera, eraso sexistabatzuk izan ditugu berriki Txan-trea eta Iturrama auzoetako jaie-tan”, gogoratu du Garciak. Bate-tik, jai parekideak izateak zeresan nahi duen definitu eta iriz-pideak finkatu dituzte, bai festenegitarauan bai barne-antolakun-tzan –jaiak prestatzen dabiltzangizon eta emakume kopuruan–

parekidetasuna zainduz. Bestetik, eraso sexis-ten gaiari heldu diote. Prebentzioa eta kon-tzientziazioa sustatu dute, “euskarri ezberdinenbidez ligoteo sanoa zer den eta zer erasoa adie-raziz”, eta autodefentsa feminista tailerrakantolatu dituzte, eraso sexisten aurrean nolajokatu azaltzeko. Protokoloa ere prest dutedagoeneko, hogei bat orriko txostenean jasoa,erasoen aurrean jendarteak zein neurri harditzakeen eta plataformak hori salatzeko etahorri aurre egiteko zein urrats emango dituenzehazte aldera. Banatzen eta zabaltzen ari direnprotokoloa auzoetara ere hedatzea da asmoa.“Iazko Sanferminetan txupinazo unean atera-

Parte-hartzea eta aniztasuna sendotuko dituen antolaketa ereduanmurgilduta dabiltza Donostiako Piratak (irudian, Abordatzea).

“Kolektiboki adierazitako pozekaskoz indartsuago kohesionatzendute taldea, edozein ideia, sinboloedo diskurtsok baino”

Markel Ormazabal, soziologoa

Page 2: JAI HERRIKOIAK Eraldaketa sozialerako tresnaBilboko Konpartsak, ekonomia soziala bultzatzen 1978an abiaturiko espirituari eusten diote Bil-boko konpartsek, herritarrek antolatutako
Page 3: JAI HERRIKOIAK Eraldaketa sozialerako tresnaBilboko Konpartsak, ekonomia soziala bultzatzen 1978an abiaturiko espirituari eusten diote Bil-boko konpartsek, herritarrek antolatutako

JAI HERRIKOIAK

2014KO EKAINAREN 29A6 �

tako eta mundura zabaldutako irudiak lotsaga-rriak iruditu zaizkigu eta instituzioek ez dituztesalatu ere egin”, kritikatu du Garciak.

Sanferminak denen artean antolatu ahalizatea da plataformaren desioa, eta horretara-ko Udalak mahai bat antolatzea, Udalakberak eta herritarrek parte hartuko dutenmahaia. “90eko hamarkadan hala zen, zine-gotziak, peñak eta herri mugimenduetakoeragileak biltzen ziren egitaraua erabakitzeko.Egun, aldiz, Udalak lehiaketara ateratzen dituplaza publiko gehienak,enpresa pribatuek beren gainhar dezaten jaietako egita-raua. Hori ez da bidea”.

EHZ, jasangarritasunareneredu19. edizioa egin du aurtenEuskal Herria Zuzenean festibalak, Lekor-nen. Barnealdea dinamizatzeko eta jendeamusikaren inguruan batzeko xedez jaio zen,hainbat baloreren bueltan: antikapitalista,ezkertiarra, feminista… “eta batez ere, osoezberdin egiten gaituena: logorik gabeko fes-tibala izatea, inongo jantzi edo edari markakbabestu gabe. Enpresa edo marka pribatubatek jaialdia finantzatzen duenean, publizita-tea du helburu, eta interesa galtzen duenean,finantzaketa mozten du. Gure proiektuaberriz, herritarrek egiten dute, eta herritarrekfestibala hartzen eta beren beharrei erantzute-ko erabiltzen duten heinean, gure biziraupenaez da interes pribatuen menpe egongo, intereskolektiboen zerbitzura bai-zik”, zehaztu du EnekoEtxegarai elkarteko lehenda-kariak.

Duela hiruzpalau urtetik,beste balore bat indartzekoere ahalegin handia egin duEHZk: jasangarritasuna.Hogeitik gora komun idoreraiki dituzte adibidez, eta birziklapena etahondakinen gestioa primeran dute antolatua.“12.000 lagun biltzen dituen jaialdiarenostean, lurrak eta ingurua aurretik zeudenmoduan uztea, eragin ahalik eta txikiena iza-tea, hori dugu helburu”. Lortzeko egindakoatxosten batean ari dira batzen, “gure esperien-tzia elikagarri izan dadin beste herri mugi-mendu eta ekimenetarako”. Halaber, bertakoekoizleen janaria banatzen dute jaialdian, kali-tate onekoa eta herritar guztien diru-poltseiegokitua. “Bertako ekoizleen produktuekinhainbeste laguni jaten ematea izugarrizkozeregina da eta hasieran zaila izan zen saretzelana, baina lortu dugu eta oso positiboa da,inguruko ekonomia biziarazteko aukera pare-gabea”. Horrez gain, aurten, jai herrikoien

aldeko beste hainbat kolektiborekin elkarla-nean, bi txosna mugikor eraiki dituzte, EuskalHerriko ekitaldi batetik bestera eraman dai-tezkeenak. Festibaleko zurgin batek egin dituplanoak, eta auzolanean burutu dute dena.

Administrazio kontseiluak, lantalde sateli-teek, komisioek, laguntzaileek… eta guztiakbatzen dituen biltzar nagusiak ateratzen duteaurrera EHZ. Bestelako ekimenak ere antola-tzen dituzte urtean zehar: “Balore batzueninguruan, jendeak proposatzen dituen ekime-

nak aurrera ateratzeko bitar-tekoak jartzen ditugu. Azkenfinean, hiru egunetan irudi-katzen, bizitzen eta praktikanjartzen duguna da biharkonahi dugun Euskal Herri etagizarte eredua”, dio Etxega-raik.

Bilboko Konpartsak, ekonomia sozialabultzatzen1978an abiaturiko espirituari eusten diote Bil-boko konpartsek, herritarrek antolatutako etaherritarrek parte hartzeko jaiak oinarri. Festahauen bueltan ari diren lagunen aniztasunaeta aniztasun horren baitako elkarbizitza dakonpartsen indargune handienetakoa, ItziarVillafañez bozeramaileak dioskunez. Kon-partsa bakoitzak bere antolakuntza modua dueta arlo oso ezberdinetako aldarrikapen,kezka eta mezuak zabaltzen dituzte pankartaeta ekitaldietan (euskalzaletasuna, feminis-moa, ingurumena…).

“Herri mugimendu indar-tsua gara Bilbon, proposa-men interesgarri asko iristenzaizkigu eta beti dauzkagufronte ugari zabalik. Delaedalontzi erabilgarriengaian, bazterketa soziala edomenpekotasunen bat jasatendutenen laguntzan (Etorkin-

tza Fundazioak proposatuta), edo erasoeiaurre egiteko neurrietan. Eraso sexistak nahizxenofoboak edo arrazistak, jaiak guztientzatdirelako. Denon integrazioa modu positiboannola gauzatu garatzen hasi gara; etorkinelkarte bat ere etorri zaigu konpartsa bat sor-tzeko asmoz eta horrek erraztuko du, ziurre-nik, ildo horri serioago heltzea”, kontatu duVillafañezek.

Ekhi Bizkaiko txanpona erabiltzea izangoda aurtengo apustua, bertako ekonomiarenalde. “Ekonomia soziala bultzatzen dutenerakundeekin eta bertoko ekoizleekin harre-mana sendotzen ari gara. San Joan jaian bana-tzen dugun txokolatada egiteko, esaterako,bidezko merkataritzatik lortutako txokolateaeta Esnetik Kooperatibaren esnea erabili

Ekhi txanpona erabiltzea da BilbokoKonpartsen aurtengo erronka.Ekonomia soziala oinarri dutenerakundeekin eta bertoko ekoizleekinharremana sendotzen ari dira

Autodefentsa feminista tailerrakantolatu dituzte Gora Iruñeakoek,eta protokoloa prest dute, erasosexisten aurrean nola jokatu jakiteko

Page 4: JAI HERRIKOIAK Eraldaketa sozialerako tresnaBilboko Konpartsak, ekonomia soziala bultzatzen 1978an abiaturiko espirituari eusten diote Bil-boko konpartsek, herritarrek antolatutako

ditugu”. Esnekiak ekoizteko eta kontsumitze-ko irabazi asmorik gabeko kooperatiba mis-toa da Esnetik, Aiaraldeko eta Durangaldekobaserritarren esku.

Donostiako Piratak: auzolan erraldoia2003an Donostia abordatzea erabaki zutene-tik, hiriko jai eredua biratu dute Piratek. Aurre-tik aipatu ditugun baloreak bere egiten dituzte,besteak beste Zero Zabor filosofia, autoges-tioa, parekidetasuna, euskalduntasuna… etaespiritu kritikoa (Irrikitaldia herri-parodianikus daitekeenez). Aitor Alberdi Piraten koor-dinatzailearen arabera, auzolana da dutenaltxorrik handiena: “Gure jaiak auzolan erral-doi baten isla dira. Bakoitzak ahal duen neu-rrian laguntzen du, boluntarioki, Aste Nagusiaaurrera ateratzeko, eta jaietatik harago doantresna da gainera. Adibidez, Martutenen uhol-deak izan genituenean, beste herri mugimen-duetako kideekin batera auzoa garbitzera joanginen, auzolanean”.

Egun, parte-hartzea eta aniztasuna sendo-tuko dituen antolaketa ereduan dute jarritaarreta. Hala, hemendik aurrera Kofradiakizango dira Donostiako Piraten baitan herri-tarrak antolatzeko eta egitaraua osatzeko sub-jektua: auzoz auzo eta taldez talde, jendeakofradietan biltzera deitu dute (dagoenekozortzi kofradia osatu dira), mugimendua aha-lik eta gehien hedatzeko eta ahalik eta donos-tiar gehienek izan dezaten erabakitzeko etaeragiteko aukera. “Aste Nagusi Pirata ezberdi-nen arteko elkarlanaz osatutako jai gisa uler-tzen dugu, egitarau ugariz osatutako egitarauhandi bat. Kofradiei esker gerturatzen ari denjende eta aniztasun honek guztiak mugimen-dua elikatzen du, eta baloreei eta jai ereduariburuzko eztabaida denon artean garatzen joa-teko baliagarria zaigu”, azaldu du Alberdik.

Gasteizko Blusak eta Neskak,gizarte-laguntzarako tresna50eko hamarkadan sortu eta urteetara emaku-meen parte-hartzea gehitu ostean, GasteizkoAma Zuriaren jaietako arima dira Blusak etaNeskak. Iaz, 24 koadrilen artean Udalak egita-rauan txertaturiko 30 ekitaldi baino gehiagoantolatu zituzten. Kritika politikoa, kulturala,soziala… ez da falta pankartetan, eta koadri-lek aniztasuna dute ezaugarri; bakoitzak bereindependentzia mantentzen du.

Sozialki egiten duten ekarpena nabarmendunahi izan du Luis Izaga batzordeko presiden-teak: “Proiektu ugari laguntzen ditugu, minbi-zia duten umeez arduratzen den Aspanafoha,etorkinei babesa eskaintzen dien elkarte gas-teiztar bat, aterpetxerik ez dutenekin dihardu-tenak… Ekitaldiren bat prestatzen dugu esate-rako, eltzeitsua jarri eta bildutako diruahaientzat. Pintxo solidarioa ere egiten dugu”.

Gasteizko festetan, azkenik, ezin ahaztu 30urte pasatxo herri mugimenduen ordezkaritzabiltzen daramaten Gasteizko Txosnak. Jaigiroan, esparru ugari ukitzen dituzte: ikaslemugimendua, komunikazio alternatiboa, inter-nazionalismoa, borroka feminista, euskararendefentsa, errepresioaren kontrako jarduna…Guztira 13 kolektibo eta 12 txosna dira.

Euskal Herrian festa herrikoien aldelanean ari diren elkarte hauek guztiak ezdabiltza bakarrik. Esperientziak partekatu etaelkarlana sustatzeko, hiriburuetako jai batzor-deen bilgunea sortu zen duela bost urte. Lantinko eta emankorra egiten ari direnik ezinuka, “bestelako gizarte bat sortzeko tresnainteresgarria direlako jai herrikoiak –dio Pira-tetako Aitor Alberdik–, eta horren isla dahainbat agintarik jai eredu honen aurka buru-tzen dituzten erasoak”. Guztia, jakina, algara,lagunak eta giro ona tarteko.

Goitik behera, ezkereskuin: GoraIruñearen jaigunea,Gasteizko Blusak etaNeskak (GasteizHoyren argazkian),Bilboko Konpartsak,eta EHZ.Esperientziakpartekatu etaelkarlana sustatzeko,hiriburuetako jaibatzordeen bilguneasortu zen duela bosturte.

Page 5: JAI HERRIKOIAK Eraldaketa sozialerako tresnaBilboko Konpartsak, ekonomia soziala bultzatzen 1978an abiaturiko espirituari eusten diote Bil-boko konpartsek, herritarrek antolatutako

�8 2014KO EKAINAREN 29A

JAI HERRIKOIAK

AlternatibaBarañainen txosna gunea jartzeko Udalaren oztopoak jasan izanditu herriko jai batzordeak, baina urteak daramatza festa herri-koien aldeko lanean. Aurtengo herri programa hamarnaka kolekti-boren artean prestatu dute eta kamisetak jarri dituzte salgai, bizila-gunek osatutako batzordearen egitaraua diruz laguntzeko.

Baionako Besta Alternatiboak prestatzen ditu Gazte Asanbla-dak, beste hainbat kolektiborekin elkarlanean.

Lasarte-Oriako Udalaren Sanpedrotako jai egitarau zurrunarialternatiba eman nahian, herritarrek Sorgin Dantza indartu zutenduela urte batzuk. Egun, dantza horren bueltan sorturiko SorginJaiak egiten dituzte herrian.

Kritika eta parodiaBaztandarren Biltzarrak oztopo ugari jasan ditu berehistorian, 1963an jaio zenetik, baina bizi-bizi jarraitzendu. Baztango herritarren bilgune izan nahi duen festahonetan, gurditan ateratzen dira, eta eskualdeko bizila-gunen kezka eta aldarrikapenak adierazteko erabiltzendituzte gurdiok. Urtean zehar, bestelako kultur jardue-rak ere antolatzen dituzte Baztango herrietan.

Uztaritzen ospatzen den Lapurtarren Biltzarrakere, aukera ematen die lapurtar gazteei elkar hartu etagurdi ibilbidearen bidez dituzten arrangura eta aldarri-kapenak plaza publikora ekartzeko. 1979an sortu zenbesta.

Santa Ana jaietako parodia egiten dute Lasarte-Orian, urtean zehar herrian gertatutakoa modu umore-

tsu eta kritikoan jorratzeko epaiketa antzeztua. Epai-leek, Santa Anak, San Joakinek, Basajaunek eta lekuko-ek hartzen dute parte eta 64. edizioa du aurtengoa.

Auzo giroaBilboko hainbat auzotako jai batzordeenelkarlanetik sortu zen Auzotarrok mugi-mendua, 2000. urtean. Herri jaien antola-kuntzan izan ditzaketen behar eta arazoeierantzun bateratu eta koordinatua ema-ten, azpiegiturak partekatzen, kalitatezkokultur eskaintza zabalagoa ahalbidetzenedota auzoetan jai herrikoiak bultzatzendihardu ordutik.

Zaharraz harro jai autogestionatuakegiten dituzte Gasteizko Alde Zaha-rrean, Jaiaz eta aldarrikapenaz Alde Zaharrabizi lelopean.

Nortasun handia duten edota jaietaneredu herrikoia bultzatzen duten auzoakasko eta asko dira Euskal Herrian. Horienadibide dira, esaterako, Errekaleor auzo-ko festak (Gasteiz), Bagatza-Beurkoko-ak (Barakaldo), Moskuko Besta autoges-tionatuak (Irun), Egiako Porrontxoak(Donostia), Iruñeko Txantrea edo Arro-sadiakoak, Azken Portu (Zarautz), Abe-txuko (Gasteiz)…

Balore aurrerakoiakJaiakbultzatuz.eu webgunean, festa herrikoien eredua eta baloreakbultzatzearen aldeko manifestuarekin bat egin dute hainbat erakun-dek, elkartek, pertsonek (ezagun askok) eta 75 jai batzorde ingu-ruk, tartean orriotan dagoeneko aipatu ditugun gehientsuenek etahonako herri eta auzoetako jai batzordeek: Gasteizko Txagorritxu,Aranbizkarra eta Adurtza, Kanpezu, Aguraingo txosnagunea, Lau-dioko txosnak, Amurrioko Korroska txosnen batzordea, Aramaio,Izarra, Abornikano, Goiuri, Oiardo, Urbina, Zalduondoko Txis-pak, Barrundiako Gazte Batzordea, Bilboko Santutxu, Uribarri,Errekalde, Altamira, Buia, Solokoetxe, Zorrotza, Zurbaranbarri etaDeustuko Erribera eta Zorrotzaurreko Txitxardin jai batzordea,Ajangiz, Gernika-Lumo, Itzubaltzeta (Getxo), Algorta (Getxo),Sopela eta Larrabasterrako txosna batzordea, Santurtziko txosnagunea, Santurtziko Mamariga eta Kakul Kabiezes, Barakaldokotxosna batzordea, San Bixente (Barakaldo), Astrabudua, Basaurikotxosna batzordea, Arrigorriagako txosna batzordea, Ugaoko txos-na batzordea, Zeberio, Maritxu Teilagorri Leioako txosna batzor-dea, Foru, San Gabriel (Trapagaran), Erandio, Arrasateko MaritxuKajoi eta Santamas komisiñua, Donostiako Amara Berri, Intxau-rrondo Zaharra eta Gros, Donostialdeko auzo eta herrietako jaikoordinadora, Oreretako txosna komisioa, Iruñeko Alde Zaharra,Donibane, Etxabakoitz, Sanduzelai eta Errotxapea, eta Antsoain.

BAZ

TA

NG

OH

AIZ

EG

OA

RE

NA

RG

AZ

KIA

K

Parrandaz gain...

Page 6: JAI HERRIKOIAK Eraldaketa sozialerako tresnaBilboko Konpartsak, ekonomia soziala bultzatzen 1978an abiaturiko espirituari eusten diote Bil-boko konpartsek, herritarrek antolatutako

2014KO EKAINAREN 29A 9�

JAI HERRIKOIAK

Herri olinpiadakHernanin, 1988. urtean eginzuten lehen edizioa, herriko gaz-teak harremantzea, euskara susta-tzea eta bestelako aisialdi ereduaeskaintzea helburu. Edizio gutxiegin zituen, baina 2010. urteanberreskuratu dute herritarrek eki-mena eta indartsu mantentzen da,jolas kooperatiboen bueltan.

Hondarribian, 1980kohamarkada bukaeratik 1996raarte iraun zuten olinpiadek. Aur-ten abiarazi dituzte berriro, koa-drilen arteko lotura indartzekoeta jendea lokaletatik kalera atera-tzeko xedez. Izan duen arrakastaikusita, bigarren edizioa ziurra da.

EuskaraTuterako Beterri peñak “Erriberakopanorama euskaltzalean erreferentzia”izateko egiten du lan.

Euskaraz besta egin nahi dut lelopean,jaietan euskara bultzatzeko moduak lan-tzen ari dira Ipar Euskal Herriko hain-bat besta komitetan, tartean EuskararenGizarte Erakundeen Kontseiluak hela-razitako neurriak eta txostena baliatuz.

Feminismoa eta askatasunaJai ugaritan parte hartzen duen Legazpiko Sustraiak Dantza Taldeak gogo-aren eta beharraren arabera tartekatzen ditu neska-mutilak dantzetan, ezrolaren arabera. Mutilen dantzatzat hartu izan direnetan ere (Ezpata dantza,esaterako), neskak aritzen dira.

Sagardo denboraldian, kalee-tan festa feminista zabaltzen ibiliohi da Hernaniko BrigadaFeminista, baita “nazkanterik,babosorik eta maromorik gabe-ko” espazioak aldarrikatzen.Berdin Baionako bestetan; ber-tan poteo feminista antolatzendute PAF eta Altxa Neskatxatalde feministek.

Zarautzen, herriko festetansexualitatea, harremanak, ligoteo osasuntsua… jorratzeari eskaintzen dioteegun bat, eta horretarako, urteotan muxu-katea, lesgaytrans antzezlana,Gona Festa (txosna gunera denak gona jantzita gerturatzera gonbidatuz,genero rolak puskatzeko), manifestazio koloretsua… egin dute.

Akelarrea festa askatzailea da –sarri baita sexu joerei dagokienean ere–, kri-tikoa eta transgresorea. Besteak beste, Hernanin, Leioan etaBarañainen egiten da, eta Zugarramurdin, Sorginaren Eguna.

* Daudenak badiren arren, ez daude diren guztiak. Internetekobertsioan gehitu ditzakezu aipatu ez ditugun jai herrikoiak. n

IngurumenaAmikuzen dago Bizi Toki baserria, esko-laren alternatiba izan nahi duen proiektupedagogikoa, eta bertan antolatu ohidituzten jai eta ospakizunak inguruari etalurrari oso lotuak egoten dira. Horrenlekuko, basalandareen inguruko Sorginenbiltzarra, hazien ezagutza eta ekoizpenariburuzko Hazitik hazira, eta erlezaintzazantolatutako Erlezaleen biltzarra.

AldarrikapenaLizarrako Festa-Giro jai batzor-deak sustatuta, festa herrikoienaldeko aldarria eta hainbat ekin-tza burutu dituzte aurten bizila-gunek, herriko Puy auzoko jaie-tan UPNk txosnak jartzeagalarazi duelako.

Irunen, Jaiak herrian, ez Fico-ban lelopean, Sanmartzialetakojaigunea Mosku hirigunetik Fico-ba eraikinera eraman izana salatudute herritarrek. Udalak iritzizaldatzea ez dute lortu, eta egita-rau alternatiboa prestatu duteIrungo jaietan Mosku bizirik! man-tentzeko.

Erandion ere txosnak berres-kuratu nahi dituzte Sanagustine-tan. Duela urte batzuk, Udalakherrigunetik Tartangara aldatuzituen eta aurten, enegarrenez,jarrera aldatzeko eskatu diotebiztanleek, Txosnak herri erdira!kanpainaren bidez. Toki alterna-tiboa ere proposatu dute.

AniztasunaDuela sei urte jaio zen Lonje-ro Eguna Trapagaranen,gazteak lokaletatik atera etaelkarren artean ezagutu zite-zen. Herriko ekimenetan gaz-teriaren parte-hartzea handi-tzea, gizarte sarea indartzeaeta herritarren nahasketa etaaniztasuna lortu ditu ekime-nak. Ekainean ospatzen dute.

San Fausto jaiak abiapuntuhartuta, jendea lokaletatikatera eta kaleak gaztetzekohelburuz jaio zen, baita ere,Durangoko Zapaburu kon-partsa. Urte osoan antolatzendituzte ekitaldiak.

Jatorri aniztasunaren ingu-ruan eta aniztasun horrek eus-kal gizarteari dakarkion abe-rastasunaz hausnartzen duEH 11 Kolore elkarteak. Lan-keta horren baitan, jai propio-ak antolatu ditu (Donostianedo Iruñean, adibidez), etahainbat festetan hartu duparte, aniztasuna aldarri(EHZ edo Euskal EskolaPublikoaren Jaia lekuko).

ASI

ER

PER

EZ

-KA

RK

AM

O/

O. B

. HIT

ZA

G. I

RO

Z/

KA

ZE

TA

.LN

FO

EH

BIL

GU

NE

FEM

INIS

TA