Izurrite beltza

7
IZURRITE BELTZA Egileak: Ibai Barrenetxea eta Javi J. West.

Transcript of Izurrite beltza

1. IZURRITE BELTZA Egileak: Ibai Barrenetxea eta Javi J. West. 2. IZURRITEAREN HEDAPENA

  • XIV. Mendearen hasieran uzta txarrak izan ziren, eta honek goseteak eta desnutrizioa eragin zituen. Higiene baldintzak oso txarrak izateakIzurrite BeltzaEuropara iristea erraztu zuen.
  • Izurritea 1347. urtean heldu zen Europara, Krimeatik iritsitako itsasuntzi batetik marinel kutsatuak lehorreratzean. Gaixotasun hau oso arin hedatu zen Europa osoan zehar.
  • Izurrite hau oso arin hedatu zen hirien hazkunde kaotikoa eta merkataritzagatik.
  • Nekazari asko matxinatu egin ziren leku ugaritan: Gaur egungo Katalunian, Marsella eta inguruan, Parisen, Londresen, Cambridgen, Brujas eta Ganten, Danimarkako iparraldean, Suediako hegoaldean eta beste leku batzuetan.

3. GARAIKO TRATAMENDU ETA PROFILAXIA

  • Epidemia hau hain arriskutsu egin zuen faktoreen artean garai hartan bere transmisioa ez ezagutzea eta sintomen ikusgarritasuna azpimarratu behar dira.
  • XVI. mendearen hasieran Pizkunde medikuek jantzi bereziak erabiltzen hasi ziren izurriaz ez kutsatzeko:
  • -Intsentsudun makila : Pizturik zegoen kutsaturiko airea "garbitzeko" balio zuen eta itzalirik zegoenean gaixoa manipulatzeko. Gorriz margoturik egon ohi zen.
  • -Lihozko tunika : Gorputz osoa estaltzen zuen eta argizariz estali ohi zen "atomo pozointsuek" irrista zitezen.
  • -Maskara : Arnasteko hodi metaliko luzea izan ohi zuen belar usaintsuz betea "aire kutsatutik" babesteko. Maskara larruzkoaizan ohi zen, kristalezko lenteekin.

4. IZURRI MOTAK

  • Izurri Bubonikoa:Germena arratoien odolean zegoen. Arratoiek kosk egitean izurria kutsatzen zieten. Egun gutxien barruan hiltzen ziren.
  • Izurri pneumonikoa: Arnasketaren bidez kutsatzen zen. Bi egunetan hiltzen ziren gaixoak.
  • Izurri septizemikoa: Odolaren infekzioak eragiten zituen. Ordu gutxiren barru hiltzen ziren gizajoak.

5. JAINKOAREN ZIGORRA?

  • Garai hartako gizarteak medikuntzaren arloko ezagupen handirik ez zuenez, jende asko uste zuen izurritea Jainkoak ezarritako zigor bat zela.
  • Zigortzaileakizeneko sinistun batzuk herriz herri eta hiriz hiri ibiltzen ziren beren burua zartailu batekin minduz, honekin jainkoen barkamena lortu nahi zuten. Honekin izurritea gehiago hedatu zuten.

6. GERREN ONDORIOAK

  • Goseteak, uzta txarrak eta izurria ez ezik krisia larriagotu zuten guda ugari jasan behar izan zituzten. Adibidez Ingalaterra eta Frantziaren arteko 100 Urteko Guda

7. Eskerrik asko entzuteagatik!!

  • Mila esker entzuteagatik eta espero dugu aurkezpen hau zuen gustukoa izatea.
  • (Banda Sonora reproducida por: Msica del Renacimiento - Branle de los caballos)