Izua hemen. Joxemari Iturralde

9
Izua hemen Joxemari Iturralde Gerraren gordinkeriatik babesteko Euskaditik Errusiara bidalitako umeen egoeraren berri jakitea zen Keparen ardura. Ez zuen, baina, lortu haraino iristea. Finlandiatik Errusiarako muga gainditu ezinik, Finlandian bertan ostatu hartzera kondenatzen du bere burua. Hasieran behin-behineko erabakiz, geroago eta iraunkorrago, azkenean bere burua betiko etxetik urrun onartzeraino. Hernani, Udal Liburutegia, 2010 ekaina www.libhernani.blogspot.com

description

Liburuari buruzko dossierra. Idazleri buruzko bizitza, idazlanak. Liburuari buruzko bi kritika

Transcript of Izua hemen. Joxemari Iturralde

Page 1: Izua hemen. Joxemari Iturralde

Izua hemen

Joxemari Iturralde

Gerraren gordinkeriatik babesteko Euskaditik Errusiara bidalitako umeen egoeraren berri jakitea zen Keparen ardura. Ez zuen, baina, lortu haraino iristea. Finlandiatik Errusiarako muga gainditu ezinik, Finlandian bertan ostatu hartzera kondenatzen du bere burua. Hasieran behin-behineko erabakiz, geroago eta iraunkorrago, azkenean bere burua betiko etxetik urrun onartzeraino.

Hernani, Udal Liburutegia, 2010 ekaina

www.libhernani.blogspot.com

Page 2: Izua hemen. Joxemari Iturralde

Joxemari Iturralde Uria (Tolosa, 1951)1

Iruñean amaitu zuen lizentziatura Filosofia eta Letretan, Lenguas Románicas sailean, 1973an. 1975etik hasita zenbait Institututan aritu da irakasle gisa klaseak ematen. Euskara eta Euskal Literaturako Katedraduna da "Orixe" Institutuan, Tolosan.

1977an Bilbon, Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera POTT Banda osatu zuen. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna eman du ezagutzera, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.

Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du urtetan: Arteleku-ko Zehar aldizkarian, Argia aldizkarian, Xaguxarra, Akademia sekretua, Garziarena aldizkarian, Emak bakia baita argitaletxeko proiektuetan, egunkari askotan, Egunkaria eta Mugalari gehigarri kulturalean eta abar... Bestalde, liburu ugari euskaratu ditu beste hizkuntzetatik egindako itzulpenetan.

Hainbat musikari eta abeslarirekin ere egin du lan zenbait proiektu musikaletan eta bere poemak hainbat abeslarik eta abesbatzak abestu eta grabatu egin dituzte.

Bibliografía

• HAUR ETA GAZTE LITERATURA

o Zikoinen kabian sartuko naiz (1986, Pamiela)o Londresen nago aitonarekin (1987, Erein)o Ijitoak dauzkat etxean (1988, Pamiela)o Bederatzi gutun t'erdi (1992, Erein) o Lau bizikleta urrutira joateko (1994, Erein) o Sute handi bat ene bihotzean (1994, Pamiela) o Lehen amodioa Suedian (1997, Ibaizabal) o Espaloiak biltzen (1998, Aizkorri) o Kaliforniako neskak (2000, Ibaizabal) o Marmokiñe (2000, Elkar) o Risky eta bere lagunak (2000, Elkar)o Zak zikoina (2000, Elkar)o Ke gorria botatzen zuen tximinia (2000, Gara)o Ni ez naiz umea (2001, Erein)o Pikondoaren ondean (2001, Gara)o Poloniako lautada izoztuak (2001, Igela)o Risky, zaude geldirik! (2001, Erein)o Riskyren bihurrikeriak (2001, Elkarlanean)o Azken urtea lizeoan (2002, Ibaizabal)o Riskyren barrabaskeriak (2002, Elkarlanean)o Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed (2007, Elkar)o Santiago bidean (2007, Ibaizabal)

1 Hemendik hartuta [kontsulta 2010-04-28]: http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php

Page 3: Izua hemen. Joxemari Iturralde

o Jack destripatzailearen arrastoa (2009, Ibaizabal)

• NARRAZIOA

o Dudular (1983, Erein)o Pic-nic zuen arbasoekin (1985, Erein)o Hamasei urte bete nuenean hiriko argiak iraungi ziren (1986, Eusko

Jaurlaritza)o Filipinetan bizi den idazlearen kontuak (1993, Pamiela)o Nora noa? (2001, Erein)

• NOBELA o Nafarroako artizarra (1984, Elkar)o Izua hemen (1989, Erein)o Kilkirra eta roulettea (1997, Erein)o Euliak ez dira argazkietan ateratzen (2000, Erein)o Hyde Park-eko hizlaria (2006, Pamiela)

• ITZULITAKOA

o Amb l’avi a Londres (katalanera) (1989, Ediciones B)o Izua hemen / Pelko Täällä (finlandesera) (1997, Pohjoinen)o Red smoke (2000, Gara)o By the fig tree (2001, Gara)o The mexican friend (2002, Gara)o Las moscas no salen en las fotos (2003, Erein)o The dream pilot (2003, Gara)o Euliak ez dira argazkietan azaltzen (finlandesera) (2005, Lurra/Editions

Kustantamo)

• ITZULPENA

o Agurea eta itsasoa (Ediciones B)o Lur eremua (beste egileekin) (Hordago)o Errebeldeak (Desclée / Alfaguara)o Kaleko legea (Desclée / Alfaguara)o Makinaz idatzitako ipuinak (Desclée / Alfaguara)o Bakarka legal egiten (Desclée / Alfaguara)o Matilda (Desclée / Alfaguara)o Ez ezazu sardinarik eskatu garaiz kanpo (Desclée / Alfaguara)o Konrad (Desclée / Alfaguara)o Kez egindako erretratua (Igela)o Rubaiyatak (Erein)o Bravo anaien altxorra (Elkar)o Jimmy Potxolo (moldaketa abesbatzentzat)

Page 4: Izua hemen. Joxemari Iturralde

Izua hemen

Liburuaren atzealdean...

Gerrate Zibilaren ondoren, eleberri honetako protagonistak Errusiaraino bidaiatzeko enkargua du. Gerraren gordinkeriatik babesteko Euskaditik Errusiara bidalitako umeen egoeraren berri jakitea zen Keparen ardura. Ez zuen, baina, lortu haraino iristea.

Finlandiatik Errusiarako muga gainditu ezinik, Finlandian bertan ostatu hartzera kondenatzen du bere burua. Hasieran behin-behineko erabakiz, geroago eta iraunkorrago, azkenean bere burua betiko etxetik urrun onartzeraino. "Aita" deituz hitz egiten dion semeak, Telemako gaztea balitz bezala, ez du ez aitarik ikusiko, beharbada haren aholkuren baten beharrean ere gertatu bazitekeen ere: ETA, torturak… Kepak, bizitzaren eta egoeraren amarru maiz sahiestezinak medio, ez da etxera itzuliko; urrunetik ezagutuko ditu, hango, etxe aldeko hainbat gauza. Beste emakume, beste lur batzuk; baina Ulises euskaldunak bere buruan…

Memoriaren ezinbesteko galbehera2.Josu Landa / Argia, 1990-03-11

Gogoeten poderioz findutako asmoak eta zirkunstantziek baldintzatutako idealak, eguneroko praktikarekin uztartzea kontraesanetan murgildutako zeregina da. Kontraesan horiek are latzagoak izan daitezke norbere adorea eta bizitzak erakarritako baldintzen arabera. Bi faktore horiek izua eta patua bezala definiturik azaltzen zaizkigu Joxemari Iturralderen “Izua hemen”, bere azkeneko nobelan.

Bertako protagonista, Kepa Zenika, halabehar misteriotsuek darabilte alde batetik bestera, bizi beharrak gauza gehienekin konformaeraziz. Nazionalek okupatu berriko Bilbon sentituko du aurrenik izua, eta hari eskapatzearren neurrian bide datorkio EAJk agindutako ezkutupeko manatua: SESBetara joan eta hara exiliatutako milaka haur euskaldunen kargu hartzea. Bidaia bera burutu ezinik, Finlandian deserrotuko da betiko, Bilbon ere deserroturik bizi bait zen. Deserrotze hori, baina, ez da oso prolematikoa gertatzen. “Izua hemen”eko pertsonaia, bere arruntean, zernahiren aurrean moldatu egiten da. Nobela hain garai tragikoetan kokatua badago ere, ez dago heroerik, ezta erromantizismo txikiena ere, suizidioaren tentazioa urrun da.

Beldurraz bakarrik da beldur, izua delako ikaragarri bakarra, beste ezerk ez du datorrena aldaerazteko beharrik sortzen. Kepa burges soila bait da, zu eta ni bezalakoa. Bizimodu konforma erraz hori aldian behin iraultzen duen indar bakarra memoria da, baina nobelan oroitzapenen itzala ameskaiztoak besterik ez dira, lantzean behin datozen bezala desagertzen direnak.

Alde horretatik, “Izua hemen” nobelaren haria fatalismoz kutsaturik dago, gertatu beharra eta inpotentziaren artean. Bidaiaren helburua betegabe gelditzeak ez du

2 Hemendik [kontsulta 2010-04-28]: http://kritikak.armiarma.com/?p=3296

Page 5: Izua hemen. Joxemari Iturralde

aparteko axolik, gorabehera sentimentalak ia akzidente huts modura ageri dira… guzti hori urruntasun objetibo batez ikusia da, eta Keparen gogoetetan isladarik ez duten bitartean, egitura nobelistikoa osatzeko baino ez dute balio.

Atenporala izan daitekeen auzi hori kokatzeko, Joxemari Iturraldek urruntasuna aukeratu du, bai denbora aldetik bai geografikoki, eta ingurune hori aukeratzeak eskatzen duen dokumentazio lana ederki bete du.

Istorioa garatzeko modua ez da batere lineala, eta esan daiteke irregularra ere badela. Histori liburu batetik hartuak izan zitezkeen orrialdeekin batera, ordenu haundirik gabeko gogoetak irakur daitezke. Halere, nobelaren erdi aldean jaso daitekeen nahasketa eta desordenu inpresioa desagertuz doa piskanaka bukaera hurbildu orduko. Finean, primeran lortzen du Iturraldek protagonistaren nostalgia fatalista hori irakurleari itsastea. Oroitzapenak galdu diren unean berreskuratu beharretik sortutako memoria liburutzat jo genezake “Izua hemen”, inongo irakurketa tragikorik gabe, agian kontrako indarrik egitea ezinezkoa zelako.

Izua hemen3 Amaia Iturbide / Euskaldunon Egunkaria, 1995-07-16

(...) Gaurko, nire irudiko bere lanik umotuenetariko bat aukeratu dut: “Izua hemen”. Baina eleberriari eutsi baino lehen eman ditzadan idazle honi buruzko beste bi datu, bere zeregin literarioarekin harreman estuak izango dituztenak. Alde batetik, Bilbon sortu zen Pott bandaren partaideetako bat izan zen Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Manu Erzillarekin batera. Ezaguna denez, talde literario haren bereizgarrietariko bat ironiaren bidez ordurarteko euskal literatura eta euskal kultura inarrostea zen. Jarrera kritiko honekin kanpora irten beharra adierazi nahi zen, eta horrela espresionismoan egin zuten ostatu, Praga sinbolotzat hartuta. Ez da harritzekoa, bada, Kafka bezalako idazle batek Sarrionandia, Atxaga eta Iturralderengan izango duen oihartzuna. Bigarren datua “Henry Bengoa Inventarium” ikuskizunean Atxaga eta Ordorikarekin batera parte hartu izana da, Pott banda deseginaren lagun batzuen arteko adiskidetasun trinkoa eta adiskidetasunari loturik gustu literario batzuen bermatzea baitakartza.

Espresionismoak errealitatea moldatzen du adierazkortasunez eta indarrez. Gizakiari dagozkion beldurrak, amesgaiztoak edo arazo existentzialak, hala nola ezereza eta heriotza errepresentatu nahitik jalgia da zentzuaz gordindutako mugimendu urratu, garratz eta eragile hau. Introspektiboa den aldetik, biologikoa eta instintiboa da, senaren primitibotasunari eta aberetasunari datxekie. Horregaitik, barne erraietara jotzen du eta errealitatea, auzitegiko mediku batek egingo lukeen bezala, disekzionatu. Izan ere, Rafael Argullol-ek “Territorio del nomada-n” Edvard Munch-i buruzko saiakerari “Edvard Munch: arimaren fisiologia bat” izenburua jartzen dio.

Aipatutako ezaugarriok pintura espresionistari badagozkio ere, beste horrenbeste gertatuko da mota honetako literaturarekin. Idazleak Oskar Kokoschka-k zuen bezalako X izpidun begiradaz errealitatearen radiografia egingo du.

3 Hemendik [kontsulta 2010-04-28]: http://kritikak.armiarma.com/?p=3296

Page 6: Izua hemen. Joxemari Iturralde

“Izua hemen-ek” bi edizio ezagutu ditu eta bietan azalean E. Munch-en irudia izan du. Liburu honetan Iturraldek protagonista ibiltari bat aurkezten digu. Ibiltari hitzak modernitatera garamatza, deserrotuaren puntura, anonimatoarenera. Baina nahiz eta leku batean zein bestean egon, izua bere baitan sustraitua darama, tumore gaiztoa bezala abarreztatuko den zuhaitz beltza. Eleberri honetan zehar Iturralde gaur eguneko gizartearen eta gizakiaren arazoak buzeatzen eta erretratatzen dizkigu, edo hobeto esanda, arazoetako bat, izuarena, errealitatearen jabe den prosa baten bidez.Izua hemen dago eta gizona bere bakardadean

Joxemari Iturralde Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

Aierbe, GalaMarmokiñe / Gala Aierbe, Joxemari Iturralde ; marrazkilaria Jokin Mitxelena

(2000)

ANGEL Garrafa : catalogación de la obra escultórica : 1972-1993 / [textos, Josemari Iturralde...(et al.)]

(1993)

Aragüés, Tomás (1935-)Jimmy Potxolo [Música impresa] / Tomás Aragüés Bernad

(1998)

Atxaga, Bernardo (1951-)Henry Bengoa inventarium [Soinu-grabazioa] / Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Joxemari Iturralde

(2004)

Azkune Mendia, Iñaki (1945-)

Inguratzen gaituen mundua : O.H.O / egileak, I. Azkune, I. Irazabalbeitia ; irudiak, Josu Ibarguren ; argazkiak, I. Irazabalbeitia, J.M. Iturralde eta artxiboa

(1989)

Ballinger, Bill S. (1912-1980)Kez egindako erretratua / Bill S. Ballinger ; itzulpena, Joxemari Iturralde

(2008)

Bidegileak / [zuzendaritza Mikel Atxaga] (2003)

Dahl, Roald (1916-1990)Bakarka hegal egiten / Roald Dahl ; Joxemari Iturralde-ren itzulpena

(1990)

Dahl, Roald (1916-1990)Matilda / Roald Dahl ; Joxemari Iturralde-ren itzulpena ; Quentin Blake-ren marrazkiak (1990)

Euskal ipuinen bilduma [Soinu-grabazioa] = Collection of basque tales / Bernardo Atxaga...[et al.]

(2000)

Euskal ipuinen bilduma 4 [Ordenagailuko fitxategia] = Collecion of basque tales 4 (2002)

Euskal ipuinen bilduma = Collection of Basque Tales. 2 [Archivo de ordenador]

(2000)

Euskal ipuinen bilduma. 5 [Bideoa] (2003)

Hegalez hegal 1: Abril 1981 / dirección de Leopoldo Zugaza

(1981)

Hemingway, Ernest (1899-1961)

Agurea eta itxasoa / Ernest Hemingway ; itzultzaile, Joxemari Iturralde (1986)

Hinton, S. E.Errebeldeak / S.E. Hinton ; Joxemari Iturralde-ren itzulpena

(1989)

Page 7: Izua hemen. Joxemari Iturralde

Hinton, S. E.Kaleko legea / S.E. Hinton ; Joxemari Iturralde-ren itzulpena (1989)

Iturralde, Joxemari (1951-) Kilkirra eta roulottea / Joxemari Iturralde (1997)

Iturralde, Joxemari (1951-)Euliak ez dira argazkietan azaltzen / Joxemari Iturralde (2000)

Iturralde, Joxemari (1951-) Nora noa? / Joxemari Iturralde (2001)

Iturralde, Joxemari (1951-)Lau bizikleta urrutira joateko / Joxemari Iturralde ; marrazkiak, Antton Olariaga (1999)

Iturralde, Joxemari (1951-)Pikondoaren ondoan = By the fig tree / Joxemari Iturralde ; [marrazkiak] Jokin Mitxelena

(2001)

Iturralde, Joxemari (1951-)Ni ez naiz umea! / Joxemari Iturralde ; marrazkiak, Iñaki Martiarena "Mattin" (2001)

Iturralde, Joxemari (1951-)Poloniako lautada izoztuak / Joxemari Iturralde ; marrazkiak, José Manuel Mata

(2001)

Iturralde, Joxemari (1951-)Adiskide mexikarra = Our mexikan friend / Joxemari Iturralde, Elena Odriozola ; [ingeleserazko moldaketa, Punto.mas S.L.]

(2002)

Iturralde, Joxemari (1951-) Izua hemen / Joxemari Iturralde (1989)

Iturralde, Joxemari (1951-)Espaloiak biltzen / Joxemari Iturralde ; marrazkiak, Belén Lucas (1998)

Iturralde, Joxemari (1951-) Dudular / Joxemari Iturralde (1983)

Iturralde, Joxemari (1951-) "Pic-nic zuen arbasoekin" / Joxemari Iturralde (1985)

Iturralde, Joxemari (1951-)Ke gorria botatzen zuen tximinia = Red smoke / Josemari Iturralde, Ion Zabaleta ; [ingeleserazko moldaketa Diana Draper]

(2000)

Iturralde, Joxemari (1951-)Las moscas no salen en las fotos / Joxemari Iturralde ; [traducción, Bego Montorio] (2003)

Iturralde, Joxemari (1951-)Zak zikoina / egilea, Joxemari Iturralde ; marrazkilaria, Elena Odriozola

(2000)

Iturralde, Joxemari (1951-)Ni ez noa berriz Lourdesera / [testua] Joxemari Iturralde ; [marrazkiak] Iñaki Martiarena "Mattin" (2003)

Iturralde, Joxemari (1951-)Amets baten barruko pilotua = The dream pilot / [testuak] Joxemari Iturralde ; [marrazkiak] Cristina Fernández

(2003)

Iturralde, Joxemari (1951-)Hamasei urte bete nuenean hiriko argiak iraungi ziren / Joxemari Iturralde Uria (1986)

Iturralde, Joxemari (1951-) Lau zaldun / Joxemari Iturralde (2003)

Iturralde, Joxemari (1951-)Kärpäset eivät näy valokuvissa / Joxemari Iturralde ; suomentanut, Tommi Ingalsuo ja Sirkka Aulanko

(2005)

Iturralde, Joxemari (1951-)Argitxo inauterietan / egilea, Joxemari Iturralde ; marrazkiak eta maketazioa, Lorena Martínez ; koordinazioa, Nagore Amondarain

(2005)

Iturralde, Joxemari (1951-) Argitxo eta etorkinak / egilea, Joxemari Iturralde ; marrazkiak eta maketazioa, Lorena

(2005)

Page 8: Izua hemen. Joxemari Iturralde

Martínez ; koordinazioa, Nagore Amondarain

Iturralde, Joxemari (1951-)Argitxo udalekuetan / egilea Joxemari Iturralde ; marrazkiak eta maketazioa Lorena Martínez ; koordinazioa Nagore Amondarain

(2005)

Iturralde, Joxemari (1951-)Risky, zaude geldirik! / Joxemari Iturralde ; marrazkiak Jon Zabaleta (2005)

Iturralde, Joxemari (1951-)Bederatzi gutun t´erdi / Joxe Mari Iturralde ; marrazkiak, Antton Olariaga

(1993)

Iturralde, Joxemari (1951-)Filipinetan bizi den idazlearen kontuak / Joxemari Iturralde (2006)

Iturralde, Joxemari (1951-)Londresen nago aitonarekin / Joxemari Iturralde ; marrazkiak, Antton Olariaga

(2006)

Iturralde, Joxemari (1951-) Hyde Park-eko hizlaria / Joxemari Iturralde (2006)

Iturralde, Joxemari (1951-) Nafarroako Artizarra / Joxemari Iturralde (2006)

Iturralde, Joxemari (1951-)Zikoinen kabian sartuko naiz / Joxemari Iturralde ; azala J. M. Mata, Luis Martorell ; marrazkiak J. M. Mata

(1986)

Iturralde, Joxemari (1951-)Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed / Joxemari Iturralde ; marrazkilaria, Iñaki Martiarena "Mattin"

(2007)

Iturralde, Joxemari (1951-) Santiago Bidean / Joxemari Iturralde (2007)

Iturralde, Joxemari (1951-)Sute handi bat ene bihotzean / Joxemari Iturralde ; [azala eta marrazkiak, Pedro Osés]

(2007)

Iturralde, Joxemari (1951-)Riskyren bihurrikeriak / Joxemari Iturralde ; marrazkilaria Iñaki Martiarena "Mattin" (2007)

Iturralde, Joxemari (1951-)Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed / Joxemari Iturralde ; marrazkilaria, Iñaki Martiarena "Mattin"

(2008)

Iturralde, Joxemari (1951-)Ijitoak dauzkat nire etxean / Joxemari Iturralde ; marrazkiak, Pedro Osés (1988)

Iturralde, Joxemari (1951-)Azken urtea Lizeoan / Joxemari Iturralde ; [marrazkiak, Javier Erostarbe]

(2008)

Iturralde, Joxemari (1951-)Lehen amodioa Suedian / Joxemari Iturralde ; [barruko marrazkiak, Marcos San Blas] (2006)

Iturralde, Joxemari (1951-)Risky eta bere lagunak / Joxemari Iturralde ; marrazkilaria, Iñaki Martiarena "Mattin"

(2006)

Iturralde, Joxemari (1951-)Kaliforniako neskak / Joxemari Iturralde ; [barruko marrazkiak, Marcos San Blas] (2008)

Iturralde, Joxemari (1951-)Azken urtea Lizeoan / Joxemari Iturralde ; [marrazkiak, Javier Erostarbe]

(2009)

Iturralde, Joxemari (1951-)Riskyren barrabaskeriak / Joxemari Iturralde ; marrazkilaria, Iñaki Martiarena "Mattin" (2008)

Iturralde, Joxemari (1951-)Riskyren ipuin politenak / Joxemari Iturralde ; marrazkilaria, Iñaki Martiarena "Mattin"

(2009)

Iturralde, Joxemari (1951-)Jack Destripatzailearen arrastoa / Joxemari Iturralde (2009)

Lionni, Leo (1910-1999) Munduko etxerik handiena / Leo Lionni ; (2008)

Page 9: Izua hemen. Joxemari Iturralde

itzulpena, Joxemari Iturralde

Martín, Andreu (1949-)Ez ezazu sardinarik eskatu garaiz kanpo / Andreu Martín, Jaume Ribera ; Joxemari Iturralderen itzulpena

(1991)

Martínez de Pisón, Ignacio (1960-)

Bravo anaien altxorra / Ignacio Martínez de Pisón ; itzultzailea, Joxemari Iturralde

(1997)

Milabidai (1994)

Nöstlinger, Christine (1936-)Konrad edo Kontserba poto batetik atera zen haurra / Christine Nöstlinger ; Joxemari Iturralde-ren itzulpena ; Frantz Wittkamp-en marrazkiak

(1992)

Omar KhayyamRubaiyatak : Omar Khayyam-en Rubaiyaten bertsioa / Omar Khayyam ; egokitzailea, Joxemari Iturralde ; marrazkilaria, Álvaro García Lema

(2001)

Rodari, Gianni (1920-1980)Makinaz idatzitako ipuinak / Gianni Rodari ; Joxemari Ituralde-ren itzulpena ; Fuencisla del Amo-ren marrazkiak

(1989)

7 kontakizun / Harkaitz Cano [et al.] (1999)