Itzulpen automatikoa, oximorona ote? - eizie.eus · Ero-keriatzat joko luke, hain segur. Artikulu...

14
Duela hilabete batzuk, itzulpen automa- tikoaz geniharduelarik SENEZko ardura- dunetako batek eta biok, hark esan zidan, Groucho Marx parafraseatuz, itzulpen au- tomatikoa oximoron bat zela ‘inteligentzia militar’ bikoaren moduan. Bistan da, gure enpresaren negozioetako bat horixe izanik, ez natorrela bat adierazpen horrekin eta ez horrexegatik soilik hain zuzen ere. Itzulpen automatikoa oso baliagarria da bizitzaren kasu askotan eleaniztasuna kudeatzeko. Asko dira itzultzaile jendearen artean itzulpen automatikoaz iritzi negatiboa dute- nak. Egia esan arrazoiak izan ditzakete hori pentsatzeko. Itzulpen automatikoak espe- rantza asko piztu eta zaputz gehiago sortu ditu. Doako sistemetan emaitzak, oro har, ez dira oso kalitate handikoak izaten. Hala- ber, aurrerakuntza teknologikoekiko izuak eta kezkak egon daitezke jarrera horren atzean: lana kenduko digu! Itzulpen-memo- riak agertu zirenean ere, itzultzaile batzuk uzkur agertu ziren hasiera batean. Gero, os- tera, jarrera aldatu eta ezinbesteko tresna- tzat jotzen dituzte. Itzulpengintzaren alor batzuetan, itzulpen administratiboan etsen- plurako, itzultzailerik ba al da egun itzul- pen-memoriak usatu gabe lanean jardun nahi duenik? Alabaina, itzultzaile horietako inork ez lituzke memoriak baliatuko Primo Leviren Sistema periodikoa itzultzeko. Ero- keriatzat joko luke, hain segur. Artikulu honetan itzulpen automatikoa- ren laudorioa egiteko asmoa dut, garbi utzi- ta itzulpen automatikoaren erabilgarritasuna lortu nahi den helburuaren araberakoa dela. Kasu batzuetan oso erabilgarria izango da; are gehiago ezinbestekoa. Beste batzuetan, aitzitik zentzurik ez luke izango. Zenbaitzuk dituzten aurreiritziak uxatu nahi ditut; itzul- pen automatikoaren oximorontasuna erabi- leran legoke ez izaeran. 111 Itzulpen automatikoa, oximorona ote? INAKI IRAZABALBEITIA Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL

Transcript of Itzulpen automatikoa, oximorona ote? - eizie.eus · Ero-keriatzat joko luke, hain segur. Artikulu...

Duela hilabete batzuk, itzulpen automa-tikoaz geniharduelarik SENEZko ardura-dunetako batek eta biok, hark esan zidan,Groucho Marx parafraseatuz, itzulpen au-tomatikoa oximoron bat zela ‘inteligentziamilitar’ bikoaren moduan. Bistan da, gureenpresaren negozioetako bat horixe izanik,ez natorrela bat adierazpen horrekin eta ezhorrexegatik soilik hain zuzen ere. Itzulpenautomatikoa oso baliagarria da bizitzarenkasu askotan eleaniztasuna kudeatzeko.

Asko dira itzultzaile jendearen arteanitzulpen automatikoaz iritzi negatiboa dute-nak. Egia esan arrazoiak izan ditzakete horipentsatzeko. Itzulpen automatikoak espe-rantza asko piztu eta zaputz gehiago sortuditu. Doako sistemetan emaitzak, oro har,ez dira oso kalitate handikoak izaten. Hala-ber, aurrerakuntza teknologikoekiko izuaketa kezkak egon daitezke jarrera horrenatzean: lana kenduko digu! Itzulpen-memo-

riak agertu zirenean ere, itzultzaile batzukuzkur agertu ziren hasiera batean. Gero, os-tera, jarrera aldatu eta ezinbesteko tresna-tzat jotzen dituzte. Itzulpengintzaren alorbatzuetan, itzulpen administratiboan etsen-plurako, itzultzailerik ba al da egun itzul-pen-memoriak usatu gabe lanean jardunnahi duenik? Alabaina, itzultzaile horietakoinork ez lituzke memoriak baliatuko PrimoLeviren Sistema periodikoa itzultzeko. Ero-keriatzat joko luke, hain segur.

Artikulu honetan itzulpen automatikoa-ren laudorioa egiteko asmoa dut, garbi utzi-ta itzulpen automatikoaren erabilgarritasunalortu nahi den helburuaren araberakoa dela.Kasu batzuetan oso erabilgarria izango da;are gehiago ezinbestekoa. Beste batzuetan,aitzitik zentzurik ez luke izango. Zenbaitzukdituzten aurreiritziak uxatu nahi ditut; itzul-pen automatikoaren oximorontasuna erabi-leran legoke ez izaeran.

111

Itzulpen automatikoa,oximorona ote?

�INAKI IRAZABALBEITIA

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL

Itzulpen automatikoa egiteko sistemak

Egokia izan daiteke itzulpen automati-koaren erabilgarritasunaz aritu aurretik ar-tearen egoera zein den azaltzea, labur badaere. Hurrengo paragrafoetan jardungo duthorri buruz, baina gehiago sakondu nahiduenak jo beza Deustuko UnibertsitatekoJoseba Abaitua irakaslearen weborrira nonaurkituko duen informazio gehiago eta, ha-laber, ikuspegi historikoaz jabetu ahal izan-go da. Halaber, BAT aldizkarian Ixa talde-koek oraindik orain idatzitako artikuluanere informazio interesgarria aurkituko dute.

Itzulpen automatikoa egiteko sistemakbi multzo handitan banatzen dira:

– Arauetan oinarritutako sistemak(RBMT). Hauek arau gramatikalaketa hiztegiak usatuz burutzen dituzteitzulpenak. Horrelakoa da, esaterako,Matxin gaztelania-euskara itzultzailea(www.opentrad.com). Horrelako sis-temek zuzen-zuzenean egiten duteitzulpena iturburu hizkuntzatik hel-buru hizkuntzara. Dena dela, badiratartean hizkuntza guztien artean ko-muna den tarteko adierazpen bakarbat usatzen duten metodoak. Adieraz-pen horri interlingua esaten zaio.

– Corpusetan oinarritutako sistemak.Sistema hauek jada egindako itzulpe-nak dituzte oinarrian. Nagusiki bidira: adibideetan oinarritutako itzul-penak (EBMT) eta estatistiketan oina-rritutakoak (SMT). Lehenari buruzartikulu argigarri bat argitaratu zutenIXA taldekoek Senezen 25. alean(Ikus, Diaz de Ilarraza et als.)

Atzen urteetan corpusetan oinarritutakosistemetan egin izan da ikerketaren zatirikhandiena, nahiz eta paradoxikoa bada ere,sistema komertzial guztiak arauetan oinarri-tzen diren. Horrelakoak dira Systran eta Me-tal sistema ezagunak. Bestetik, bi sistema-multzo hauek konbinatuz sortzen dirensistema hibridoetan ere ikerketa asko egitenari da. Horixe ikusi ahal izan da 2008komaiatzaren 19an eta 20an Berlinen itzulpenautomatikoari buruz eginiko TranslingualEurope Conference delakoan.

Elekan, Ixarekin eta Elhuyar Fundazioa-rekin batera sistema hibridoak garatzendihardugu gure I+G proiektuen baitan(ikus Alegria, et als.). Era berean, EuskoJaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaileautomatikoa erosteko egin duen lehiaketan,entregatu beharreko sistemak hibridoa izanbehar du.

Itzulpengintza automatikoaren helbu-ruari erreparatuz gero bi multzo handi egindaitezke:

– Hedapena. Kalitate handiko itzulpenada helburua, enpresa eta erakundeetanbaliatua izateko. Honelakoa da, adibi-dez, Opentrad sistema katalan-gazte -lania edo galego-gaztelania bikoteenkasuan. Edonola ere emaitza publika-tzekoa bada, pertsonek zuzendu behardute aldez aurretik. Postedizio esatenzaio prozesu horri. Horrelako sistemekitzulpena egiteko behar den denboraasko laburtzen dute, % 70era irits dai-teke gaztelaniatik katalanera eginikoitzulpenetan etsenplurako, eta ondo-rioz kostuak asko murrizten dira.

– Asimilazioa. Kalitate txikiagoko itzul-penak dira eta itzulitako testuak gutxi

112

Senez 35

gora-behera zer dioen jakiteko baliodu. Hartara, informazioa iragaztekousa daiteke, dokumentu-multzo bate-tik itzultzeko zein izan daitekeen inte-resekoa erabakitzeko edo ezagutzen ezduzun hizkuntza bateko komunikabi-de digital batean nabigatzeko. Horre-lakoak dira sarean doan dauden siste-ma gehienak.

Noiz eta nola?

Baieztapen batekin hasiko naiz: itzulpenautomatikoa erreminta eraginkorra eta era-bilgarria izateaz gain, komunikazio proze-suetan dirua aurrezteko edota bestela iritsi-ko ez zatekeen bezeroengana iristeko baliodu. Horrek ekarri du itzulpen automatiko-arekiko interesa emendatu izana atzen urte-otan, nahiz eta jauzi teknologiko nabarme-nik ez den gertatu.

Bi fenomenok eragin dute ondorio hori:digitalizazioak eta globalizazioak. Erakun-deen barneko dokumentazioa, lehen ez be-zala euskarri digitalean gordetzen da. Egunez da ezer paperean sortzen. Halaber, Inter-netek eta komunikazio-sistema elektroniko-ek ez dira inoiz paper izango eta lehenak,halaber, erdaraz idatzitako makina bat in-formazio jarri du internautaren eskura. In-formazio hori guztia baliabide teknologiko-en bidez tratatua izateko bazka da. Bestalde,mundu globalizatuan salerosketak non-nahiegiten dira, usu produktuak jatorria duentokitik oso urrun eta hizkuntza arrotz bate-an. Bezeroak bere hizkuntzan jaso nahi du

erosi behar duen produktuari buruzko in-formazioa.

2006an Common Sense Advisory aholku-laritzak eginiko azterketak argi eta garbi era-kutsi zuen hori. Can’t Read, Won’t buy: WhyLanguage Matters izeneko txostenak nazio-artean web bidez produktuak eta zerbitzuaksaltzeko hizkuntza zein inportantea den era-kusten du. Hiru kontinenteetako eta 8 es -tatuetako 2.400etik gora erosle galdekatuzituzten. Estatuak hauek izan ziren: Alema-nia, Brasil, Errusia, Espainia, Frantzia, Ja-ponia, Turkia eta Txina. Txostenak infor-mazioa ingelesez soilik eskaintzen dutenwebguneekiko erosleen jarrerak hartzenditu kontuan. Txostenak hainbat ondorioargigarri ditu:

– Jende gehienak nahiago du bere hiz-kuntzan erosi. Hau ez da harritzekoa.Jarrera hori Frantzian eta Txinan area-gotu egiten da. Jakina ingeles mailatxikia dutenen artean norberaren hiz-kuntzarekiko atxikimenduan areagotuegiten da.

– Erosketa inportanteak edo baliotsuakegiteko unean gehien-gehienek %85,3k, bere hizkuntzan jaso nahi duteproduktu edo zerbitzuari buruzko in-formazioa.

– Bertako hizkuntza erabiltzea baina ha-ratago joan behar da, eskaintza itzulieta lokalizatu behar da: kreditu-txarte-lak, moneta, …

– Erosleak ontzat jotzen ditu itzulpenerdipurdikoak1; bere hizkuntzan in-

Itzulpen automatikoa, oximorona ote?

113

1. Quick and dirty translation txostenean.

formaziorik ez izatea baino nahiagoditu. Alegia, itzulpen automatikoakeman dezakeena nahikoa zaie. Elka-rrizketatutakoen erdiak baino gehia-gok jo izan du itzulpen automatikoaegiten duten sareko baliabideetara sal-tzailearen weborria bere hizkuntzanjartzeko.

Bestetik, itzulpen automatikozko siste-mak ezartzeko kostuak asko murriztu dira.Erakunde batean horrelako sistema batezartzeak ehunka mila eurotako kostua iza-ten zuen. Egun milaka euroko kostuan egindaiteke. Garai batean ordenadore ahaltsuakbehar ziren itzulpen automatikozko progra-mak egikaritzeko. Egun mahai-gaineko or-denadoreak nahikoak dira. Era berean, ezdago jada zertan sistema bezeroaren pro-dukzio-fluxuan integratu beharra eta webbidezko itzulpen-zerbitzuek asko merkatzendute itzulpen automatikozko zerbitzuaezartzea.

Gorago aipatu den legez, merkatuarenikuspegitik ere aldaketa nabarmenak jazodira, itzulpen automatikoaren erabilera sus-tatu dutenak:

– Produktuen bizitza-ziklo laburra.Kontsumo-produktu askoren bizitza-zikloa laburtu egin da oso; adibidez,kontsumoko elektronikazko produk-tuena. Horrek ekartzen du produktuhorrekin lotuta dagoen informazioa-ren bizitza ere laburtu egiten dela.Hots, mp3 irakurgailu baten argibide-liburuxkaren balio komertziala labu-

rragoa da. Eredu berria ekoizten etamerkaturatzen denean erabilera-argi-bideak ere aldatu egin behar dira eta,gainera, produktua salduko den mer-katuetako hizkuntzetan jarri beharkoda. Zenbait herritan, gainera, hori sal-batzerik ez dago bertako legeriak halaeskatzen duelako. Pertsona bidezkoitzulpenaren bidez jarduteak atzerapenhandiak ekar ditzake produktua mer-katuratzeko momentuan. Adibide bat.Hardware batzuen bizitza urtebeteralaburtu da. Horrekin batera doan soft-warea, laguntzak eta argibideak lokali-zatzeak merkatu batean produktu horimerkaturatzeak 8 aste atzeratzen badu,saltzaileak produktuaren bizitza-ziklo-aren % 15 galdu du. Itzulpen automa-tikoak lagun lezake lokalizazio-epeamurrizten2.

– Informazio-bolumen handia. Edo-zein salgaik gero eta informazio gehia-go darama berarekin batera, direla ar-gibide teknikoak, erabilera-argibideakedo bestelako informazioa. Gorago ai-patutako bizitza-zikloaren laburtzeare-kin lotuta eta kostuak gehiegi ez haz-teko, fabrikatzaile batzuk hasi dirajada produktuarekin batera doan in-formazioaren zati bat bakarrik itzul-tzen. Itzulpen automatikoak hori ger-ta ez dadin lagun dezake.

Oraindik orain aipatutako arrazoiak me-dio, itzulpen automatikoa usatzeko zioakagertu dira zeharbidez bada ere.

114

Senez 35

2. Bizitza-zikloak horrenbeste laburraraztearen inguruan bestelako kontsiderazio batzuk egin daitezke jasangarritasunaren ikuspe-gitik, baina hau ez da horretarako tokia.

– Kostuak murriztea. Pertsonek eginikoitzulpenen kalitatea ematen duenitzulpen automatikozko sistemarik ezda egundo sortu. Kalitaterik gorenanahi bada, makinak itzulitako testuapertsonek posteditatu (zuzendu) be-har dute. Horrela ere, itzulpenarenkostua % 20 eta % 70 bitartean mu-rriztu daiteke hainbat faktoreren ara-bera: testu-mota3, jatorrizko originala-ren kalitatea4, hizkuntzen gertutasunlinguistikoa, etab. 2007ko urrian Eus-ko Jaurlaritzaren Justizia Sailak antola-tuko Euskara Justizia Administrazioanizeneko jardunaldian Translendiumenpresako (www.translendium.com)arduradun Juan Alberto Alonsok ema-niko datuen arabera, ingelesetik gazte-laniara edo frantsesera eginiko itzulpe-netan % 33 murriztu daiteke prozesua(automatikoki itzuli eta zuzendu) bu-rutzeko denbora; frantsesetik gaztela-niara % 60 eta gaztelaniatik katalane-ra % 75).

Emaitzaren kalitatearekin ere jokadaiteke kostuak murrizteko momen-tuan. Bistakoa da zenbait erabilereta-rako makinak egiten duen itzulpenanahiko izan daitekeela eta postedizioasoberan dagoela. Horrelakoak dira bi-

zitza laburra duten informazioak,agerkari digitaletako berriak adibidez.

– Denbora aurreztea. Hau neurri bate-an kostuak aurreztearen beste ikuspegibat da. Dena dela, azpimarratu nahiditut hemen bi alderdi. Batetik, infor-mazio efimeroa, ordu batzuk edo egunbat iraungo duena, kudeatzea posibleegiten du itzulpen automatikoak.Ordu batzuetako bizitza duten datufinantzarioak (burtsaren gorabeherakadibidez) itzultzea alferrikako ahale -gina izango litzateke itzulpen auto -matikorik gabe, pertsonak itzulpenabukatu baino lehen informazioak per-tinente izateari utziko bailioke. Beste-tik, informazio inportantea ahalik etaazkarren erabiltzailearen esku jartzeaere inportantea da. Beherago ikusikodugu Ford-ek nola aplikatzen duenitzulpen automatikoa fabrikazio-pro-zesuetako eskuliburuak ingelesetikbeste hizkuntza batzuetara aldatzekoeta atzerriko produkzio-plantek auto-ak egiteko argibideak ahalik eta azka-rren jaso ditzaten.

– Bezeroa gogobetetzea. Kasu honetanbezeroa barnekoa zein kanpokoa izandaiteke eta, bestela, itzuliko ez litzate-

Itzulpen automatikoa, oximorona ote?

115

3. Itzuli nahi diren testuak eremu konkretu batekoak badira eta itzultzaile automatikoa horretarako prestatu bada, emaitzak ho-beak izango dira eta zuzenketa beharra txikiagoa. Adibidez, banketxe batean erabiltzeko sistema batek finantza munduko ter-minologia, esapideak eta enparauak izango ditu inplementatuta eta gaztelaniara itzuli nahi den euskarazko testu batean ‘korri-tu’ hitza topatzen badu, ordaina ‘correr’ aditza ez dela ‘rédito’ izena baizik jakin beharko du. Halaber, alferrikakoa da literatura,esapideak edota hizkuntza anbiguoa itzulpen automatikoak ganoraz itzuli nahi izatea.

4. Sarri ahaztu egiten da itzulpen automatikoan makina batek egiten duela lana eta ez duela pertsonok ditugun ahalbide berak in-formazioa osorik izan gabe edo okerra izanik emaitza zuzena emateko. Horrela, automatikoki itzuli nahi den testuak akasgabeaizan behar du azentu, akats ortotipografiko zein puntuazioaren erabilera egokiaren ikuspegitik. Etsenplurako, itzulpen-motorbatek gaztelaniazko ‘esta’ edo ‘está’ azentuaren arabera desberdinduko ditu beti. Pertsonak, aitzitik, beti izango du gaitasunaazenturik gabeko ‘estar’ aditzaren forma identifikatzeko.

keen edo partez soilik itzuliko litzate-keen dokumentazioa itzultzeko mo-dua ematen du. Horrela, esaterako,bezeroen dudak bideratzeko enpresekdituzten on-line zerbitzuetan eskaerahandia duten dokumentuak soilikitzultzen dira pertsonen bidez. Enpa-rauak, automatikoki egiten dira. Mi-crosoft-ek eta SAP-ek egiten dutehori. Multzo honetan sar daiteke tu-rismo-bulegoen kasua. Gauza jakinada turista katalan asko etortzen delaEuskal Herrira eta beren hizkuntzare-kiko atxikimendu berezia dutela. Zen-bat euskal turismo-bulegok eskaintzendu informazioa katalanez beren web-guneetan? Urri batzuk. Zenbatek or-dain dezake webgunea katalanez man-tentzeak dituen antolaketa- etaekonomia-kostuak? Itzulpen automa-tikoak posible egingo luke.

– Merkatu berrietarako sarrera. Goragoaipatu dugun Can’t read, Won’t buytxostenak beste arrazoi bat ematen du.Internet bidezko salmentan dihardu-ten asko enpresa txikiak dira eta web-gunea hainbat hizkuntzatan izatea ara-zo ekonomikoa da haientzat. Itzulpenautomatikoak bide ematen die, beste-la iritsiko ez liratekeen merkatuetaraberen hizkuntzan iristeko kostuakmurritzagoak direlako. Arazoa arekonplikatzen zaie enpresa horiei sal-tzen duten katalogoa sarri aldatzenbada.

– Informazioa ulertzea. Interneten da-bilenak askotan sentitu izan du etsipe-na webgune itxuraz interesgarri baterairitsi eta ezin jabetu bertan esandako-

az, hizkuntza ulertzeko gai ez delako.Itzulpen automatikoak etsipena gain-ditzen lagun dezake. Datu bat emate-arren, www.opentrad.com weborrikoerabiltzaileen % 40ak nabigatu etaitzuli aukera baliatzen du.

Kalitatea arazo?

Munduko itzulpen automatikozko siste-marik onenak ere ezin du itzultzaile on batenlanaren kalitatea eman. Nahita azpimarratudut on hitza. Izan ere, hizkuntzak elkarren-gandik oso gertu daudenean itzulpen auto-matikoaren emaitzaren kalitatea oso-oso onaizan daiteke testuinguru batzuetan,

Itzulpen automatikoa juzkatzen denean,maiz, lupa handia erabiltzen da. Profesiona-laren begi zorrotza usatzen da eta, horrek,noski beti aurkituko ditu akatsak. Kasu ho-rietan ez zaio bezeroaren edo erabiltzailea-ren pertzepzioari jaramon egiten.

Gorago aipatu dudan Berlingo konfe-rentzia horretan EBko Itzulpenerako Zu-zendaritza Orokorreko zerbitzu informati-koetako buru den Josep Bonet-ekazpimarratu zuen itzulpen automatikoarenkalitatea juzkatzeko erabiltzailearen begiakbaliatu behar direla. Etsenplu argigarri bateman zuen. Txernobilgo erreaktore nuklea-rrari buruzko informazioa zela eta, automa-tikoki itzuli zuten hainbat informazio erru-sieratik ingelesera. EBko itzultzaileenarabera itzulpena ez zen onartzekoa. Infor-mazioa baliatu behar zuten teknikariak po-zik saltoka zebiltzan dokumentuek zuteninformazioa entenditzeko gai zirelako. Le-zioa agerikoa da.

Gorago aipatu dudan turismo-bulegoenkasuan, informazioa katalanez eskaintzeak

116

Senez 35

ematen duen satisfazioak gainditu egiten dutestuan aurki daitezkeen akatsek eragin le-zaketen etsipena.

Bonetek beste datu interesgarri batzukere eman zituen. Esaterako EBren itzulpenautomatikoaren erabiltzaileak gehiago dira,% 55, gainerako Zuzendaritzetako pertso-nak Itzulpen Zuzendaritzako itzultzaileakbaino. Halaber, gainerako zuzendaritzetakoerabilpenen erdia ez zen itzulpenak egiteko,baizik eta beste hizkuntza batean dagoendokumentu bat ulertzeko. Askotan, gero,dokumentu horren itzulpen ofiziala jasokobada ere5.

Arrakasta kasuak

Atal honetan itzulpen automatikoarenerabilpenaren hainbat kasu aurkeztuko di-tugu. Kasu horietako bakoitzak erabileraposibleen esparru bat ordezkatzen du. Ala-baina, kasuok ez dute ordezkatzen erabileraposibleen sorta osoa.

1. Esparru komunikatiboa. La Voz de Ga licia.

La Voz de Galicia (www.lavozdegalicia.es)Galiziako egunkaririk handiena da. Bereprodukzioa, paperezkoa zein digitala, gazte-laniaz idatzi eta publikatzen da. 2006anedizio digitala galegoz ere publikatzea deli-beratu zuten. Egunkariaren zuzendaritzakargi eta garbi zeukan galegoz publikatzekoez zegoela prest inbertsio handiak egiteko,alegia, edizio digitalaren erredakzioa handi-tzeko galegoz erredaktatuko zuten pertso-

nak kontratatuta. Itzulpen automatikoarenbidez egingo zutela erabaki zuten. Opentradsistema aukeratu zuten. Bidenabar, hau izanzen Opentraden lehen ezarpena.

La Voz de Galiciaren galegozko ediziodigitala 2006ko maiatzean hasi zen publi-katzen. Horretarako, Opentrad moldatuegin behar izan zen La Vozen ezaugarrie -tara. Batetik, Opentrad egunkariaren pro-dukzio-fluxuan integratu zen, horretarakobeharrezkoak izan ziren moldapen informa-tikoak eginez. Bestetik, Opentraden hizte-giak handitu eta moldatu egin behar izan zi-ren. Opentraden jatorrizko hiztegiak 8.000sarrera inguru zituen, La Vozerako prestatuzena 28.000 hitzetara iritsi zen. Hiztegiarrunta osatzen egin behar izan zen lanarengain, izen bereziak eman zuten lan handia.‘Pilar del Castillo’, ‘El Loco de la Colina’,eta antzeko izen bereziak identifikatu eginbehar ziren eta, ondoren, sisteman arauakegin horiek itzul ez zitzan, hots, ez zezala‘Alicerce do Castelo’ egin.

Hortaz, La Vozen edizio digitala osorikgaztelaniaz idazten eta publikatzen da. Ga-legozko edizioa automatikoki sortzen daunean-unean internautak eskatzen duen aldioro. Sistema oso azkarra delako egindaiteke hori. Dena dela, orrialderik eskatue-nak, sarrera-orria adibidez cachean gorde-tzen dira sistemaren lastertasuna berma -tzeko. Ondorioz, irakurleak Opentradenemaitza gordin-gordina ikusten du inongozuzenketarik gabe. Akatsak a posteriori zu-zentzen dira, irakurleek edota erredaktoreekdetektatu ostean.

Itzulpen automatikoa, oximorona ote?

117

5. Itzultzaile automatikoaren erabileraz datu esanguratsua eman zuen Berlingo konferentzian Generalitateko Baliabide Linguisti-koen ataleko buru den Mónica Pereñak geroago komentatuko ditugunak.

La Voz digitalaren galegozko bertsioanargi eta garbi adierazten da automatikokiegina dagoela eta aurkitutako akatsen berriemateko eskatzen da (ikus irudia). Egia esanitzulpenaren errore-tasa oso txikia da, %2koa baino, txikiagoa. Egunkariak akatsakposteditatzeko sistema bat ezarrita dauka.Hasiera batean, zalaparta nahikoa handiaegon zen Galizian itzulpen automatikoausatu izanagatik. Jende bat akats bila ibili

zen eta horiek barregarri uzten aritu zenblogetan eta antzeko foroetan. Hasierakoolde horren ostean auzia baretu egin da etaegunkarietako galegozko edizio digitalakautomatikoki egitea ohizko bihurtu da Ga-lizian. La Vozen ondoren, beste egunkaribatzuk ere, El Progreso de Lugo edo El Dia-rio de Pontevedra adibidez, hasi dira berenedizio digitala Opentraden bidez galegozpublikatzen.

118

Senez 35

2008ko maiatzaren 27ko edizio digitalaren lehen orria.

Hedabideen itzulpen automatikoarenbestelako erabilera baten adibidea bada Ga-liziako egunkarien artean. El Correo Galle-goren, galegozko ‘bertsioa’6 den Galicia

Hoxe egiteko Opentrad baliatzen da agen-tzietako berriak gaztelaniatik galegora itzul-tzeko eta informazioa erredaktatzeko lehen-gai moduan.

6. Bi-biak ez dira El Periódico de Catalunyaren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioen kasuan bezala, bata bestearen itzulpen zu-zena. El Correo gaztelaniaz sortutako egunkaria da eta Galicia Hoxe galegoz sortzen da hasieratik.

2. Esparru produktiboa. Ford.

Enpresa multinazional askok usatzendute itzulpen automatikoa beren prozesue-tan hizkuntza desberdina duten herrialdee-tan egoteak ekartzen duen eleaniztasunakudeatzeko beharrari konponbidea emate-ko. Kasu horretan daude Xerox, Caterpillar,Ford, SAP, Bosch edo Symantec.

1998az gero ari da Ford itzulpen auto-matikoa baliatzen autoak muntatzeko argi-bideak ingelesetik alemanera, gaztelaniara,nederlanderara eta portugesera itzultzeko.Itzulpen automatikozko sistemak Systra-nen sistema du oinarrian eta hizkuntzakontrolatua usatzen du. Hizkuntza kon-trolatuak dira hiztegi eta sintaxi mugatuausatzen dutenak hizkuntza arruntaren an-biguotasunak gainditzeko eta semantikokiahalik eta hizkuntza zehatzena izateko.Forden kasuan Standard Language du izenaeta 5.000 hitz ditu, akronimoak, laburtza-penak, izen propioak eta Forden termino-logia espezifikoa barnean duelarik. Stan-dard Language hau ez da fosil bat, etengabealdatzen ari den hizkuntza bizia baizik.Emaitzen ikuspegitik, ingelesetik alema-nerako itzulpenetan % 95eko zehaztasunalortu da. Beste hizkuntzetan ez dira ho-rren zehatzak, baina hobetzea espero dutesistemaren hiztegiak eta glosategiak hobe-tzen dituzten heinean. Etorkizunean itzul-pen automatikoa produkzio-prozesuarenbeste alor batzuetara hedatzeko asmoa duFordek.

Atal honetan aipatzekoak dira Translin-gual Europe Conference delakoan SAPekoStephen Johnson-ek emaniko erabilera da-tuak. SAPek alemanetik ingeleserako itzul-pen automatikoa baliatzen du bezeroenarreta-zerbitzuan besteak beste. Zerbitzuhorrek 125.000 itzulpen-eskaera izan zi-tuen 2007an eta 7,7 milioi hitz itzuli zirenautomatikoki. SAPek Lucy teknologia era-biltzen du.

3. Administrazio publikoa. Generalitat deCatalunya.

Kataluniako Generalitatea itzulpen au-tomatikoaren bultzatzaile sutsua da. Helbu-ru argia du: katalanaren eta munduko hiz-kuntza nagusien artean zubiak egin behardira eta horretarako itzulpen automatikoabaliagarria da.

Generalitateak on-line zerbitzu bat duhiritarrek testuen eta web-orrien itzulpenautomatikoa egin dezaten7: http://traduc -tor.gencat.cat/. Orri horretan katalana-gaz-telania, katalana-frantsesa, katalana-ingele-sa eta katalana-alemana bikoak eskaintzendira. Translendium teknologia baliatzendute. 2008aren bukaerarako katalana-okzi-taniera eta okzitaniera-gaztelania bikoteakere eskainiko dituzte Opentrad teknologia-ren bidez8.

Zerbitzu horrek izugarrizko arrakastadu. 2007an 8 x 106 itzulpen eskaera egonziren eta 1.300 x 106 hitz itzuli ziren.

Itzulpen automatikoa, oximorona ote?

119

7. Eusko Jaurlaritzak gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa garatzeko egin duen lehiaketan zerbitzu-eredu horixe proposatzen da.

8. Kontuan hartu okzitanieraren aldaera den aranera hizkuntza ofiziala dela Vall d’Aranen.

4. Barne-bezeroen gogobetetzea. Gipuz-koa-Donostia Kutxa.

Kutxak bulegoak Euskal Herrian izateazlandara, Katalunian, Galizian, Valentzianeta estatuko beste hainbat tokietan ere badi-tu. Bulego horien arteko komunikazio-hiz-kuntza, hots, lingua franca, gaztelania da.Alabaina, kutxako zuzendaritzak komuni-kazio eleanitza bermatu eta bere langileeiaukeratzen duten hizkuntzan jarduteko au-kera eskaini nahi die, hori posible den hei-nean, helburu horrekin bere intraneteanitzulpen automatikoaren bidez katalanezeta galegoz jarduteko aukera izan dezaten.

Opentrad aukeratu du Kutxak eta ezar-tze-prozesuan dago une honetan (2008komaiatza). Ezarpenak bi alderdi ditu: Open-trad kutxaren sistema informatikoan ezar-tzea eta hiztegian terminologia finantzario-ra egokitzea. Bigarren ataza hau burututadago eta termino finantzarioak osatzekoKutxak berak duela urte batzuk argitaratu-

tako Kutxan Euskaraz liburuan biltzen zire-nak hartu dira oinarri moduan.

Ezarpena 2008ko udazkenean burutukoda. Zerbitzu berriak erabiltzaileen aldetikharrera ona badu, gerora kutxaren zerbitzupublikoetan ere ezarriko da itzultzailea.Kontuan izan, kutxa.net weborria euskarazeta gaztelaniaz soilik dagoela.

5. Itzulpen-zerbitzuak. Europako Batasuna.

Europako Batasunaren Itzulpen Zuzen-daritzak 1976tik erabiltzen du itzulpen au-tomatikoa eta egun itzulpen-prozesua kon-trolatzeko baliatzen duten Euramisplataforman dago integratuta. Alegia, EBkoitzultzaileek itzulpen automatikoa lan-erre-minta dute. EBren sistemak Systran du oi-narrian eta 18 hizkuntza-bikote maneiatzenditu. Emaitzaren kalitatea bi faktorerenmende dago: hizkuntzen arteko urrunta-sun/ hurbiltasuna eta hizkuntza bikotearengarapen-epea.

120

Senez 35

En Nd Fr Gr It Pt Es DeEn X X X X X X XNdFr X X X X X XGr XItPtEs X XDe X X

EBko itzulpen automatikoz itzulitako hizkuntza-bikoteak.

EBren itzultzaile automatikoaren balia-tzaileak hiru multzotan banatzen dira: zer-bitzuko itzultzaileak, EBren administrazioa

eta hainbat administrazio estatal. 2005eanitzuli ziren 860.000 orrialdeetatik 287.000itzulpen-zerbitzuak eskatu zituen.

Ondorio gisa

Irakurleak honaino iristeko pazientziaizan badu, espero dut, honez gero garbiizango duela itzulpen automatikoa hizkun-tzen arteko langa gainditzeko erremintaegokia izan daitekeela eta helburua ondo

aukeratzen bada konponbide egokiena izandaitekeela (eta batzuetan bakarra). Irakurleaondorio horretara iritsi ez bada, ez da itzul-pen automatikoaren oximorontasunarenondorio, idazle honen argibide eta prosa ka-mutsaren kausaz baizik.

Itzulpen automatikoa, oximorona ote?

121

BIBLIOGRAFIA

Abaitua, Joseba, Itzulpengintza Automatikoa. Hamar orduko sarrera.http://paginaspersonales.deusto.es/abaitua/konzeptu/ta/mt10h_eu/mt10h-1eu.htm

Aizpurua Ugarte, Ibon; Ramirez Sanchez, Gema; Pichel, Jose Ramon eta Waliño, Josu, Open-trad: bringing to the market open-source based Machine Translators. Lang-tech 2008.Rome. Poster Session. (www.langtech.it/en/poster/12_UGARTE.pdf )

Alegría Loinaz, Iñaki; Arantzabal; Forcada, Mikel L.; Gómez Guinovart, Xavier; Padró, Lluis;Pichel Campos, Jose Ramon eta Waliño, Josu OpenTrad: Traducción automática de códi-go abierto para las lenguas del Estado español. Procesamiento del Lenguaje Natural, 37,2006 (http://webs.uvigo.es/sli/arquivos/ot_sepln2006.pdf )

Alegria, Iñaki, Casillas, A., Diaz de Ilarraza, A., Igartua, J., Labaka, G, Lersundi, M., Mayor,A., Sarasola, K., Saralegi, X. eta Laskurain, B. Mixing Approaches to MT for Basque: Selecting the best output from RBMT, EBMT and SMT MATMT2008 workshop: MixingApproaches to Machine Translation. ISBN 978-612-2224-7.(http://ixa.si.ehu.es/Ixa/Argitalpenak/Artikuluak/1200656503/publikoak/pdf )

Alegria, Iñaki; Diaz de Ilarraza, Arantza; Labaka, Gorka; Lersundi, Mikel eta Sarasola, Kepa,Itzulpen automatikoa: aukerak, arazoak eta erronkak, BAT, 66, 2008.

DePalma, D, Sargent, B.B. eta Beniatto, R.S., Can’t Read, Won’t buy: Why Language Matters onGrobal Websites, Common Sense Advisory, 2006

Diaz de Ilarraza, Arantza; Mayor, Aingeru eta Sarasola, Kepa, Adibideetan oinarritutako itzul-pen automatikoa, Senez, 25, 2002

Lonnroth, Karl-Johan, Translation tools and workflow, European Commission,http://ec.europa.eu/dgs/translation/bookshelf/tools_and_workflow_en.pdf.

Translingual Europe Conference, www.euromatrix.net.

122

Senez 35

Itzulpen automatikoa, oximorona ote?

123

La literatura vasca en castellano: traducción, autotraducción,versiones…

Los entornos bilingües son siempre un campo de observación privilegiadopara la traducción, más aún si se trata de traducción literaria y los propiosautores traducidos conocen a la perfección ambas lenguas. Para analizarlos diversos aspectos de este fenómeno, SENEZ ha reunido a tres escrito-res vascos que también han vertido al castellano obras propias o ajenas.

En su doble condición de traductores y escritores Jon Alonso, Har-kaitz Cano, y Juan Luis Zabala reflexionan en esta mesa redonda sobre al-gunas de las características de la traducción de la literatura vasca al caste-llano en el momento actual. Al hilo de la conversación, plantean, entreotras, cuestiones tan controvertidas como la auto-traducción y sus límitesy la relación autor-traductor.

La littérature basque en espagnol: traduction, auto-traduction, versions…

Le monde du bilinguisme constitue toujours unchamp d’observation privilégié pour le traducteur etcela est encore plus vrai s’il s’agit de la traduction lit-téraire et si les auteurs traduits connaissent parfaite-ment les deux langues. Afin d’analyser les différentsaspects de ce phénomène, SENEZ a réuni trois écri-vains basques qui ont traduit en espagnol leursœuvres ou celles d’autres auteurs.

Au cours de cette table ronde, Jon Alonso, Har-kaitz Cano et Juan Luis Zabala nous font part, en tantque traducteurs et écrivains à la fois, de leurs ré-flexions sur les caractéristiques de la traduction ac-tuelle d’œuvres littéraires basques en espagnol. Ilsabordent, au fil de la conversation, des sujets contro-versés tels que l’auto-traduction et ses limites ainsique les rapports auteur-traducteur.

Basque Literature in Spanish: Translation,Self-Translation…

Bilingual environments are always a privileged fieldof observation for translation, all the more so in thecase of literary translation when the authors them-selves know both languages perfectly. To analyze thedifferent aspects of this phenomenon, SENEZbrought together three Basque writers who have alsotranslated their own works or the works of othersinto Spanish.

In their double capacity as translators and writ-ers, Jon Alonso, Harkaitz Cano and Juan Luis Zabalareflect in this round table discussion on some of thecharacteristics of contemporary translation of Basqueliterature into Spanish. Following their initial conver-sation, they raise controversial issues such as self-translation and its limitations and the relationshipbetween author and translator.