ITUN FEDERAL BERRIA - federalistak.euspticoA4-ok-EUS... · Identitate eta pertenentzia sentimendu...

1
Eibarren bildu gara, gaurkoan, Espainia osoko federalistak, 1869ko ekainaren 23an hiri honetan bertan federalista euskalnafarrek sinatu zuten ituna oroitu eta omentzera. Haien gogoa ziren askatasun demokratikoen, eta espainiarren eta lurraldeen aniztasunari egokituko zitzaion lurralde autonomiaren ezarpena. 150 urte eta gero, gaur, 1869 hartako gogo federal hura berreskuratu nahi genuke. Gure aitzindariek Eibarren, eta baita Tortosan (maiatzaren 18an), Córdoban (ekainaren 11n), Valladoliden (ekainaren 15ean) edo A Coruñan (ekainaren 18an) egin zuten bezalaxe, guk ere aldarrikatzen dugu Itun federala, ororen gainetik, ideal demokratikoen adierazpen sakona dela, hauen gauzatzerik onena. Identitate eta pertenentzia sentimendu ezberdinak elkarrekin bizi diren gizarteetan botere politikoa artikulatzeko erarik hoberena da federalismoa. Bake politikoaren bermea da, libertatea aberastu egiten baitu nor berea eta besterena, norbanakoa eta kolektiboa, elkartuz. Egun haiek ospatzeak ez du oroitzea soilik esan nahi, adierazpen federala berritzea eta eguneratzea baizik. 1978ko Konstituzioak lurralde autonomien sistema sendo eta iraunkorra ezarri zuen, mundu demokratikoan tradizio luzea duten herrialde federalen tankerakoa. Bere adierazpenik nabarmenena autogobernuaren euskal esperientzia da. Hala ere, lorpen historiko itzel horren aitortzak, ez digu eragotzi behar egun dituen funtzionamendu arazoak antzematea. Aurre egin eta konpontzeko auzi garrantzitsuak dauzka baldin eta porrot egin behar ez badu. Eta hori egiteko bidea Konstituzioaren aldaketa premiazko bat da, aldaketa federala. Federalismoa bide oparoa da, bideragarria eta integratzailea. Aldaketak, arrakastatsua izateko, esperientziarik hoberenetan dauka non ikasia. Bertan dauzkagu politikoki hurbileko ditugun herrialdeetan, eta haietaz balia gintezke antzeko erronkei, egonkortasun politikoarekin, dibertsitatez bezala integrazioz, aurre egiteko erakutsi duten kaudimenagatik. Orain 150 urteko Eibarko itun federala inspirazio iturria da demokrazia, autogobernu eta solidaritate konpartituzko gune baterako bidean aurrera egiteko. Urteurrena ospatzen dugu, bere burua anitz eta dibertsitatedun aitortzen eta bere ituna leialtasunean eta ekitatean oinarritzen duen komunitate horretan integratzearen aurrepauso legez. Horretan ari gara. BERRITU DEZAGUN ITUN FEDERALA! Eibar, 2019ko ekainak 22. ITUN FEDERAL BERRIA Eibarko Itun Federala (1869-2019) oroituz

Transcript of ITUN FEDERAL BERRIA - federalistak.euspticoA4-ok-EUS... · Identitate eta pertenentzia sentimendu...

Eibarren bildu gara, gaurkoan, Espainia osoko federalistak, 1869ko ekainaren 23an hiri honetanbertan federalista euskalnafarrek sinatu zuten ituna oroitu eta omentzera. Haien gogoa zirenaskatasun demokratikoen, eta espainiarren eta lurraldeen aniztasunari egokituko zitzaion lurraldeautonomiarenezarpena.

150urteetagero,gaur,1869hartakogogofederalhuraberreskuratunahigenuke.GureaitzindariekEibarren,etabaitaTortosan(maiatzaren18an),Córdoban(ekainaren11n),Valladoliden(ekainaren15ean) edo A Coruñan (ekainaren 18an) egin zuten bezalaxe, guk ere aldarrikatzen dugu Itunfederala, ororen gainetik, ideal demokratikoen adierazpen sakona dela, hauen gauzatzerik onena.Identitateetapertenentziasentimenduezberdinakelkarrekinbizidirengizarteetanboterepolitikoa

artikulatzekoerarikhoberenadafederalismoa.Bake politikoaren bermea da, libertateaaberastuegitenbaitunorbereaetabesterena,norbanakoaetakolektiboa,elkartuz.

Egunhaiekospatzeakezduoroitzeasoilikesannahi, adierazpen federala berritzea etaeguneratzea baizik. 1978ko Konstituzioaklurralde autonomien sistema sendo etairaunkorra ezarri zuen,mundudemokratikoan

tradizioluzeadutenherrialdefederalentankerakoa.Bereadierazpeniknabarmenenaautogobernuareneuskalesperientziada.Halaere,lorpenhistorikoitzelhorrenaitortzak,ezdigueragotzibeharegundituenfuntzionamenduarazoakantzematea.Aurreeginetakonpontzekoauzigarrantzitsuakdauzkabaldinetaporroteginbeharezbadu.EtahoriegitekobideaKonstituzioarenaldaketapremiazkobatda,aldaketafederala.

Federalismoa bide oparoa da, bideragarria eta integratzailea. Aldaketak, arrakastatsua izateko,esperientziarik hoberenetan dauka non ikasia. Bertan dauzkagu politikoki hurbileko ditugunherrialdeetan,etahaietazbaliagintezkeantzekoerronkei,egonkortasunpolitikoarekin,dibertsitatezbezalaintegrazioz,aurreegitekoerakutsidutenkaudimenagatik.

Orain150urtekoEibarkoitunfederalainspirazioiturriadademokrazia,autogobernuetasolidaritatekonpartituzkogunebaterakobideanaurreraegiteko.

Urteurrena ospatzen dugu, bere burua anitz eta dibertsitatedun aitortzen eta bere itunaleialtasuneanetaekitateanoinarritzenduenkomunitatehorretanintegratzearenaurrepausolegez.

Horretanarigara. BERRITUDEZAGUNITUNFEDERALA!Eibar,2019koekainak22.

ITUN FEDERAL BERRIA EibarkoItunFederala(1869-2019)oroituz