Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa (2014) - Oinarriak

4
‘ Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa ’ Oinarriak Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Irunabar -ek (Irungo bertsoaren bilguneak) ‘ Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa ’ antolatu dugu, elkarlanean. Nori zuzendua Irungo ikastetxe guztietara zabaldu nahi dugu deialdia, eta Irungo ikasle guztiei eskaini parte hertzeko aukera. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloari eta DBHko ikasleei bereziki zuzenduta badago ere, adin guztietako haur eta gazteen bertsoak onartuko ditugu, bertsoak aurkezteko orrialdean bertan adina eta ikastetxea argi eta garbi zehazten baldin badira. Egin beharreko lana Lau argazki eman ditugu dokumentu honen azken orrialdean. Lehiaketan parte hartu nahi duen ikasleak haietako bat gai gisa hautatu eta bi

Transcript of Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa (2014) - Oinarriak

Page 1: Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa (2014) - Oinarriak

‘ Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa ’

Oinarriak

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Irunabar-ek (Irungo bertsoaren

bilguneak) ‘ Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa ’ antolatu dugu,

elkarlanean.

Nori zuzendua

Irungo ikastetxe guztietara zabaldu nahi dugu deialdia, eta Irungo ikasle

guztiei eskaini parte hertzeko aukera. Lehen Hezkuntzako hirugarren

zikloari eta DBHko ikasleei bereziki zuzenduta badago ere, adin guztietako

haur eta gazteen bertsoak onartuko ditugu, bertsoak aurkezteko

orrialdean bertan adina eta ikastetxea argi eta garbi zehazten baldin

badira.

Egin beharreko lana

Lau argazki eman ditugu dokumentu honen azken orrialdean. Lehiaketan

parte hartu nahi duen ikasleak haietako bat gai gisa hautatu eta bi bertso

idatzi behar ditu, nahi duen neurri eta doinuan. Doinua zehaztea

ezinbestekoa da.

Zenbat bertso aurkez daitezke?

Nahi adina argazki hauta daitezke eta nahi adina bertso aurkeztu; baita

argazki berari nahi adina bider bertsoak idatzi ere. Baldintza bakarra,

honakoa: Bi bertso idaztea hautatzen den argazkiko; ez gehiago, eta ez

gutxiago.

Page 2: Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa (2014) - Oinarriak

Bertso sortak nola eta noizko aurkeztu

Bertsoak aurkezteko hainbat bide:

Dokumentu honen azken orrian dagoen txantiloia inprimatu,

bertsoak orriaren atzealdean eskuz idatzi eta eskolan bertan

entregatu. Gu pasako gara eskoletatik bertso sorten bila.

Txantiloia ordenagailura jaitsi eta [email protected] posta

elektronikora bidali.

Ezinbestekoa da egilearen izen-abizenak, eskola eta maila zehaztea.

Bertsoak aurkezteko azken eguna apirilaren 1a izango da.

Sariak:

Sari guztiak Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik jasotako material

didaktikoa eta jokoak izango dira. Modu batera edo bestera saritutako

bertso guztiak http://irunabar.wordpress.com web gunean jarriko ditugu

ikusgai.

Edozein zalantzarekin, idatzi lasai [email protected] helbide

elektronikora.

Page 3: Irungo eskolarteko I. bertso-paper lehiaketa (2014) - Oinarriak

Irungo bertsopaper lehiaketa

Ikaslearen edo ikasleen izenak:

Ikastetxearen izena:

Maila eta gela:

*Aukeratu irudi bat eta irudiari buruzko bi bertso idatzi, orriaren atzealdean.