Iratxe Ibarra, Mikel Laboaz

2
1.- Abenduaren lehen egunez ahotsa isildu zuri tradizioa, esperimentua jaso ta emona guri euskal kantagintzaren irudi lotu zenduazanak mundu bi iraganetik urduri etorkizunera zubi. 2.- Etxekoaren zale bai baina kanpoak zugan oihartzun Kataluniarrak ta Atahualpa ere eginak ezagun izarron hautsa jasota lagun barruan zenbat aberastasun filtroa pasauta txukun geuretzako itxi zendun. 3.- Zure filtroa euskera zanez bera bihurtuz zan patu gure idazle kuttunen letrak eta Xalbador kantatu gero aurrerantz danak maitatu bide hori hura bada onartu edo barri bat urratu bada nori begiratu.

description

Iratxe Ibarrak Mikel Laboaren omenez idatzitakoa Euskal Kulturgintzaren Transmisioan.

Transcript of Iratxe Ibarra, Mikel Laboaz

Page 1: Iratxe Ibarra, Mikel Laboaz

1.- Abenduaren lehen egunez

ahotsa isildu zuri

tradizioa, esperimentua

jaso ta emona guri

euskal kantagintzaren irudi

lotu zenduazanak mundu bi

iraganetik urduri

etorkizunera zubi.

2.- Etxekoaren zale bai baina

kanpoak zugan oihartzun

Kataluniarrak ta Atahualpa

ere eginak ezagun

izarron hautsa jasota lagun

barruan zenbat aberastasun

filtroa pasauta txukun

geuretzako itxi zendun.

3.- Zure filtroa euskera zanez

bera bihurtuz zan patu

gure idazle kuttunen letrak

eta Xalbador kantatu

gero aurrerantz danak maitatu

bide hori hura bada onartu

edo barri bat urratu

bada nori begiratu.

Doinua: Izarren hautsa

Bat-batean: Iratxe Ibarra