1.- Abenduaren lehen egunez
ahotsa isildu zuri
tradizioa, esperimentua
jaso ta emona guri
euskal kantagintzaren irudi
lotu zenduazanak mundu bi
iraganetik urduri
etorkizunera zubi.
2.- Etxekoaren zale bai baina
kanpoak zugan oihartzun
Kataluniarrak ta Atahualpa
ere eginak ezagun
izarron hautsa jasota lagun
barruan zenbat aberastasun
filtroa pasauta txukun
geuretzako itxi zendun.
3.- Zure filtroa euskera zanez
bera bihurtuz zan patu
gure idazle kuttunen letrak
eta Xalbador kantatu
gero aurrerantz danak maitatu
bide hori hura bada onartu
edo barri bat urratu
bada nori begiratu.
Doinua: Izarren hautsa
Bat-batean: Iratxe Ibarra