Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Helduak

8
APIRILAREN 1etik MAIATZAREN 31ra, HERRIKO LIBURUTEGIAN I R a K U R K e T A GiDa 2016 H e L D U a K

description

 

Transcript of Irakurri, gozatu eta oparitu 2016. Helduak

APIRILAREN 1etik MAIATZAREN 31ra,

HERRIKO LIBURUTEGIAN

I

R

a

K

U

R

K

e

T

A

GiDa

2016

H

e

L

D

U

a

K

ASWANI, Alaa al Jakobian eraikina

Nobela errealista, ia errealitatetik hurbilegia, kanpoan gelditzen den kontalari batek emana, baina sortutako mundu horretan gaurko Egiptoko gizartea berehala Eraikina bera hantxe dago oraindik —garai batean Suleiman Baxa zeritzon kalean, gaur Talaat Harb, 34an—, nahiz

nobelan azaltzen dena ez izan ez garai batean izan zen bezalakoa ez eta gaur den bezalakoa ere. Eraikina 1930etan altxarazi zuen Hagop Jakobian handiki armeniarrak Kairoko Hirigunean —alderik mendebaldarrenean, nobelan bertan ondo azalduko denez—, bere ospeari oinarri sendoa eman nahian.

N ASW

DOLHARE-ÇALDUMBIDE, Katixa Biribilgune

Irakasle lapurtarraren lehenengo nobelea da Elkar argitaletxeak, Elkar Fundazinoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen daben Gazteluma bekearen bidez plazaratutakoa. Polizia Nazionaleko agentea da liburuko protagonistea, eta Legez Kanpoko

Immigrazino Errepresiboaren zerbitzu batean egiten dau behar. Polizia nobela generoaren parodia dala dino egileak.

N DOL

Altsa

suko

Lib

uru

teg

i Pu

blik

oa

1

B

iblio

tec

a P

úb

lica

de

Als

asu

a

IZAGIRRE, Ander Beruna patrikan

Pélissier, 1923ko Tourraren irabazlea, araudiaren gogortasunaren aurka hasi zen protestan: «Laster beruna jarriko digute patrikan». Robic txikiak, 47ko irabazleak, berunez zamatzen zuen bizikleta, mendateak

azkarrago jaisteko. Tourrak dakarren sufrimendua berunezkoa da, baina txirrindularien ahalegina ere halakoxea da.

N IZA

IRASTORTZA, Tere Mundua betetzen zenuten

BESTE inon ez, igual, baina toki batzuetan, adibidez hemen, eta orain ere, oraindik ere, hartu italianoko kafea,Gasteizen elkarrekin erositako katilu zurieder hartan. Pottoka beltzak agertu baitzaizkit mendi-magal hartara, ame-tsetan bezala, eta moxalak ere maitagarriago egiten direlako Kantikarik Ederrenaren ostean… Eta behar bada, gozatu ka-

fea ere, ezeren beldurrik gabe eta ametsetatik ekarri gozoa testuetara –garbigailua isiltzen den bitartean– gau guztiakedozein gau baitira lotaratu aurretik, gauerdirako orduerdi baizik falta ez bada ere, adibidez, pottoka beltzak betazalpe-ra trostan agertzen direnean.

N IRA

Altsa

suko

Libu

rute

gi P

ub

liko

a 2

Bib

liote

ca

blic

a d

e A

lsasu

a

IRIGOIEN, Joan Mari

Bi urtetako kronika fakultatiboa

Joan Mari Irigoienek gaixotasun neurologiko endekatzaile batekin

elkarbizitzeko borrokan dihardu azken urteetan, eta berau irakurlearekin elkarbanatzeko ausardia bilduta idatzi du liburuxka hau. Prosa neurtuan, hotz bezain samur, ukitu zientifiko batez baina bere azal propiotik mintzo da eutanasiaz, depresioaz, ezinaz, lehiaz, maitasunaz, suizidioaz eta hotzikara eragiten duten beste zenbait errealitatez. Irakurri beharrekoa zinez, eskaintzen digun

irakaspenagatik.

P IRI

JAIO, Karmele Orain hilak ditugu

Karmele Jaiok arrakasta lortu du bere eleberri eta ipuin-bildumekin.

Trebezia erakutsi du artikulugintzan ere. Eta orain arlo berri bati heldu dio: poesiari, hain zuzen ere. Orainhilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itza ltzea, egunerokotasunaren gazigozoak…poesiak behar duen estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin.

P JAI

JIMENEZ, Edorta Baleen berbaroa

XVI: mendeko Euskal Heriko itsas-giroko Mundatxan kokaturiko thriller

historikoa dugu Baleen berbaroa. Mundatxa herri lasaia astindu egin du bertako uretan agertutako balearen ehizak. Ekite horretan izandakoen arteko istorio zaharrak berbiztuko ditu harrapaketa-nahiak, baita arrantzale baten hilketa misteriotsua eragin ere. Lurpean dagoena, gorpu ala hazi? lelopean ekingo dio Sebastian gazteak jakin-grinari, harik eta Ingalaterrako Jornadarako Armadan enrolatu

beharrean aurkitu arte.

N JIM

Altsa

suko

Lib

uru

teg

i Pu

blik

oa

3

B

iblio

tec

a P

úb

lica

de

Als

asu

a

JIMENEZ, Irati Nora ez dakizun hori

Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ma hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak...

Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.

N JIM

MADARIAGA, Juanra eSPdizioa

Gailurrarekin amets egiten du mendira doanak eta, hala, bada, guk amets egiten dugu: George Mallory ingelesak Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera liburua eraman zuela Everestera 1924ko

espedizioan; Fritz Luchsinger alemanak Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak zeramala 1983an Shisha Pangman hil zenean; Stuart Alexander Lowek James M. Caanen Postariak bi aldiz deitzen du beti zeukala aldean elur-jausi batek irentsi zuenean. Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia handietan txikiena den Shisha Pangmara eraman bazuen eraman zuen.

Hortaz, liburu horretako protagonista, Lucas, bidaide izan zuen; harekin konpartitu zituen espedizioko beldurrak, maldan gorako literaturaren plazera, lilura baten merkantilizazioagatiko kezka, naturaren basak eta bakardadeak sortzen duten poesia eta, finean, gailurrera bidean egindako barne bidaia.

N MAD

MEABE, Miren Agur Kristalezko begi bat

Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe: Emakume baten mintzoa adituko duzu liburua zabaltzeaz batera: begi bat galdu nuen nerabezaroan; minbiziz hil zitzaidan ama; dibortziatua naiz eta seme bat daukat; enkarguzko lanak idaztetik ateratzen dut bizibidea; berriki utzi egin dut maite-laguna eta harrezkero gaixotuta nago... Hausturak eragindako minetik ihesi, bolada baterako alde egingo du

adiskide batzuek Landetan laga dioten etxera. Eta han, idazten hartuko du sosegua, bizitzako galerei, bere izateari, desamodioari eta askatasunari, idazkuntzaren zentzuari buruzko gogoetak paperera ekarri ahala.

N MEA

Altsa

suko

Libu

rute

gi P

ub

liko

a 4

Bib

liote

ca

blic

a d

e A

lsasu

a

MONTOIA, Xabier

Gasteizko hondartzak

Gustura irakurri nuen Xabier Montoiaren liburu hori, Gasteizko hondartzak. Garai batean Gasteizen bizi izan nintzen eta beraz, liburuan zenbait egora kokatzen diren leku batzuk ezagunak nituen. Liburuan zehar aipatzen diren lekuak, oso ezagunak eta Gasteizen adierazgarriak dira: Dato kalea, Plaza Berria, Florida

parkea, Goya gozotegia, Zaramaga aldea, Santiago eta Txagorritxu ospitaleak, …

N MON

Altsa

suko

Lib

uru

teg

i Pu

blik

oa

5

B

iblio

tec

a P

úb

lica

de

Als

asu

a

MUÑOZ, Jokin Bizia lo

EUSKADI LITERATURA SARIA 2004 Bost kontakizun biltzen ditu Jokin Muñozek liburu honetan. 60ko urteetan jaiotako belaunaldiari bizitzea egokitu zaion giroari eta bizipenei oso lotuak bostak ere. Entzunez baino ezagutzen ez duen gerraosteko giroan murgiltzen da autorea aurreneko ipuinean, eta fikzio futurista alegiazkoan sartuta bukatzen du liburua. Tonu errealista da nagusi.

Kontakizun biluziak dira, apaindura askorik gabeak. Gordin kontatuak daude, baina epairik eman gabe. Irakurleak atera beharko ditu ondorioak, eta ez dira beharbada oso baikorrak izango. Neguan bizia lo dago Lizardiren begietan. Ez dira autorearenak lo egon kontakizun indar handiko hauek idazterakoan. Euskal gatazkaren hariak bizi-bizi ageri dira agertokiaren atzeko

oihal, baina ez da gatazkari buruzko liburu bat. Arazo horrekin ere bizitzen ikasi dugun gizakiei buruzkoa baizik.

N MON

OÑEDERRA, Lourdes Eta emakumeari sugeak esan zion

Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri

batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala. Barne-bidaia da, baina, nobela honetan abentura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne-bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desa...

N OÑE

URIBE, Kirmen Bitartean heldu eskutik

Bitartean heldu eskutik izenburua “Bisita” poematik harturikoa da. Gogora dezagun poemaren gaia: ama eta neba droga hartu

ondorengo gaixotasunez hiltzera doan drogazale gazte baten ohe ondoan dira ospitalean. Aspaldian ez da protagonista itzartu eta azkeneko hitzak horrexek zan ziren.

P URI

SARRIONANDIA, Joseba

Kolosala izando da Gerra hor dabil edonon oraindik, bizitzaren eta ederra eta samurra den guztiaren aldamenetik, baina laster helduko da zirkoa.

Munduaren ordu agoniko hauetan etorriko da, eta kolosala izango da. Zirkoa Alemaniatik helduko da. Letrero handi honekin: Cirque Krone. Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin. Globo saltzaileak ere etorriko dira euren koloretako planetekin. Kalaportura iritsiko dira guztiak. Kolosala izango da.

N SAR

Altsa

suko

Libu

rute

gi P

ub

liko

a 6

Bib

liote

ca

blic

a d

e A

lsasu

a

1. HARTU EUSKARAZKO LIBURU BAT liburutegitik, eraman etxera eta..., gozatu bidaiaz. 2. Irakurritakoan itzuli, IRAKURLE-FITXA BETE ETA JASO ZURE EROSKETA- TXEKEA liburutegian. 3. Erosi beste liburu bat %35 MERKEAGO zure txekea erabiliz. 4. OPARITU EROSITAKO LIBURUA: senide, lagun, lankideren bati,... edo zeure buruari, merezi duzu eta.

Hileko parte hartzaileen artean 30€ko erosketa-txekea zozketatuko da liburutegian.

APIRILAREN 1etik MAIATZAREN 31ra, HERRIKO LIBURUTEGIAN

Tel. 948 564 834 [email protected] www.bibliotecaspublicas.es/altsasu/ www.bibliotecaspublicas.es/alsasua/

Altsasuko Herri Liburutegia