Ipuinak-5.maila B

22
ARANTZABELA IKASTOLA 5.MAILA B IPUINAK 2011KO URRIAREN 25A

description

Unibertsoari buruzko ipuinak

Transcript of Ipuinak-5.maila B

Page 1: Ipuinak-5.maila B

ARANTZABELA IKASTOLA

5.MAILA B

IPUINAK

2011KO URRIAREN 25A

Page 2: Ipuinak-5.maila B

2P2HKK-REN SALBAZIOA

Bazen behin,10.999. urtearen bukaeran(K.A.), Ekain izeneko sarjentu espazial bat: ile motza zuen,ikatza bezain beltza. Begi berdeak zituen, eta Teletobic bezain altua zen. Beti kamuflajez janztenzen eta beti bi ezpata zituen.Egun batean Longo Plopopongok, Ekainen nagusiak, esan zion:-Ekain, gaur ez duzu zulo beltz batean sartu behar, edo planeta bat suntsitu behar...-momentuhorretan Ekainek moztu zion:-Baina hori nire lana da! Ez badut hori egiten, zer egingo dut?-Ibai hil-esan zuen Longok-. Hamar estralurtar arraza suntsitu ditu, eta hurrengoa Argal arrazaizango da.Ekain asko haserretu zen, Unai, bere lagunik oberena, Argal arrazakoa zelako. Longongok datugehiago eman nahi zizkion, baina ordurako Ekain 2P2HKK planetara joan zen.1.000.000 argi urtera zegoen planeta, eta bi asteroide multzo saihestu zituen,eta munstro erraldoi batakabatu, baina azkenean iritsi zen. Espazio-ontzitik ateratzean Unairi hurbildu eta esan zion:-Unai, arriskuan zaudete, Ibaik zuekin akabatu nahi du!-Eta, zergatik? Guk bideojokoak egiten ditugu!-Erantzun zion Unaik.Bi minutu geroago, Unairen hirira iritsi, eta jarraian esan zuten:-Aizue! Utzi egiten zaudetena eta armak prestatu!Ibai dator!!!-Eta zergatik? Zer egin diogu guk?-Galdetu zuten hirukoek.Ekainek eta Unaik ez zuten erantzun, eta armak hartu zituzten. Bi ordu geroago, Ibai iritsi zen, etaesan zuen:-Errenditu, edo planeta hau suntsituko dut!Guztiak beldurtuak zeuden, baina gerran hasi ziren.2P2HKK planetakoek galtzen zihoazenean,Ekainek txiste bat kontatu zuen:-Badoaz bi eta erdikoa erortzen da.Mundu guztiak barre egin zuen, eta, orduan,Ibairen lagun guztiak hil zituzten,Momentu horretan Ibaik esan zuen:-Mesedez, ez hil, mesedez...-Zuk ez duzu bizirik egotea merezi.Hori esan zuen Ekainek, eta burua moztuzion.Ibairen hilketa ospatzeko merendola bat eginzuten. AMAIERA

Egilea: EKAIN 5.B

Page 3: Ipuinak-5.maila B

ZULO BELTZA ETA ASTRONAUTEN AMAIERA1687.urtean munduko lehen astronauta espaziora bidali behar zuten. Amalur zuen izena,berelaguntzaileekin joan arren beldur handia zeukan .Amalur ez zen oso beldurtia .Amalur errubia zen, begi marroiak ,argala eta oso azkarra zen. laguntzaileak espaziora iritsi zirenean dena oso polita zen. Izar multzoak zeuden,planetak , kometak …Amalurrek harriturik esan zuen.-Zein polita !!!Hemen denetarik dago!Segidan kezkaturik galdetu zion Amalurrek laguntzaile bati.-Baina zer da hori?-Ez dakit,baina oso arraroa da, eta dena irensten du.-Erantzun zion laguntzaileak.-Kriston beldurra daukat!, eta gu irensten bagaitu?-esan zuen Amalurrek-Goazen espazio-ontzira bada ezpada.-Erantzun zion beste laguntzaile batek.-Ezin dut! Indar handia dauka gauza orrek.-Oihukatu zuen Amalurrek.-Badakit zer den! ZULO BELTZA!-esan zuen laguntzaile batek oso kezkaturik.-Akabatuta gaude!-Esan zuen Amalurrek beldurturik.-Gero eta gehiago hurbiltzen ari gara, irentsi egingo gaitu!-esan zuen laguntzaile batek.Eta banan-banan denak irentsi zituen.

EGILEA :Uxue Agirre.

Page 4: Ipuinak-5.maila B

BLAND MARTIAR ARRAROABazen behin duela 15.000 urte Narten Bland Martiar bat .Bland berdea zen, handia, asko luzatuahal dena eta begi gorriak zituen. Egun batean Bland bere lagunekin eta bere O.H.E. A-arekinMartetik atera zen eta pizkat urrundu eta izar iheskor bat beraien kontra jo egin zuen eta O.H.E.apizkat puskatu zen. Baina kontratu ostean zulo beltz batean sartu ziren eta askoz gehiago apurtuzen O.H.E.a Blandek bere gurasoei deitu zien eta hau erantzun zuten:-Bland suta tebratoraro simet simuneta. Eta Blandek erantzun zion:-Titarao tebrinoto blindamo simet tatinonoutinato abrintanino.Bitartean Blanden familia bere O.H.E.a hartu eta beraiengana Joan ziren. 10minutu geroago besomekanikoak atera zituzten eta Blandek eta bere lagunak atera zituzten eta geroago etxera joan zireneta pizza espaziala eskatu zuten.2minututan bukatu zuten janaria, telebista ipini eta O.H.E.akkompondu eta ohera joan ziren eta asko jolastu zuten. Hurrengo egunean martiar-futbolean jolastuzuten. Egilea IBAI

Page 5: Ipuinak-5.maila B

ESPAZIOAN GALDUTABaziren behin5 ume,Iupopotamia planetan galdu zirenak.Iupopotamiako erregea Galaxar zen: Galaxar itsusia eta handia zen.Bat-batean pistola batekin Unai seinalatu zuen eta, informazio eman zion:Unaik 10 urte ditu,argalada eta bideo-jokoak gustatzen zaizkio. Ricardok 10 urte ditu eta bere lagunekin jolastea gustatzenzaio. Landerrek 10 urte ditu eta bideo-jokoak gustatzen zaizkio .Ekainek 10 urte ditu bideo-jokoakasko gustatzen zaizkio eta memoria ona du. Josebak 9 urte ditu,eta kirola egitea gustatzen zaio.Unaik esan zien:-Planeta hau aspergarria da. Goazen informazioa bilatzera Lurrera bueltatzeko.Galaxarrek hori entzutean esan zuen.-Hemendik ez zarete inora joango.Baina ordurako informazioa bilatu zuten. Unaik esan zuen:-Gose naiz.Eta Ricardok babarrun lata bat eman zion.Landerrek oihukatu zuen:-EZ DAUKAGU ESPAZIONTZIRAKO GASOLINARIK!!-Berdin da.-Esan zuen Ekainek.-Zoazte espazio-ontzira denak Joseba izan ezik.-Esan zuen Ekainek.Eta espazio-ontzira joan ziren.

Kableak aldatu zituzten eta espazio-ontzia abiatu egin zen.Lurrera iritsi zirenean asko poztu ziren eta merendola egin zuten.

EGILEA:Unai

Page 6: Ipuinak-5.maila B

Estralurtarra Marten1968ean estralurtarra bati nabea apurtu zitzaion eta Marten gelditu behar izan zuen. Estralurtarraberdea eta buruan antenak zituen. Estralurtarra H2O izena zuen.H2Ok izar iheskor bati deitu zioneta izarra laguntzera joan zen.H2O nabea konpontzen ari zenean estralurtar bat hurbildu zen:

– XOXOPPPPP(Nor zara zu?)-esan zuen estralurtarrak-.– Zeeeeer?-esanH2Ok-A– O.H.E. duzue?– XOP(bai)-esan zuen estralurtarra-.– Zein ondo!– Agur eskerrik asko-esan zuen H2Ok-.– XOXO(agur)-esan zuen Estralurtarrak

Ez zekien nabea konpontzen izar iheskorra joan zen eta H2O bakarrik gelditu zen. O.H.E nabeahartu zuen baina ez zekien pilotatzen eta estralurtarrari galdetu zion H2O-k -Nola pilotatzen da O.H.Ea?-esan zenH2O.- -XOXOGGHCRF(hartu mandoa eta gora eraman)-esan zuen estralurtarrak-. -Eskerrik asko-erantzun zionH2Ok-.H2Ok nabea hartu zuen eta Jupiterrera ,bere planetara, joan zen. -XOXO(agur)-esan zuten estralurtarrak,denak batera-.Jupiterrera iritsi zenean festa bat egin zuten .

EGILEA:Beñat Hernandez.

Page 7: Ipuinak-5.maila B

JOSU ETA NORA EZPAZIOAN

Bazen behin neska bat Nora deitzen zena eta mutil bat Josu deitzen zena. Oso lagunak ziren.Nora eta Josu Gasteizen bizi ziren. NASAkoek esan zieten Ilargira joan behar zutela. Norak ilebeltza eta begi marroiak zituen, Josuk berriz ile motza, marroi kolorekoa zuen eta bere begiak urdinkolorekoak ziren.

Egun batean NASAkoek esan zioten Josuri:-Ezin zara joan Ilargira.-Zergatik ezin naiz joan?-galdetu zion Josuk.-Oso txiroa zarelako.-Bale! Niri ez zait inporta ez joatea Ilargira.Norak entzun zuen esan zutena eta erantzun zuen:-Josu ez bada joaten Ilargira ni ere ez.-Nora zu joan lasai, niri ez zait inporta- esan zuen Josuk.Azkenean iritsi zen eguna. Nora Ilargira joateko eguna, Nora kohetean sartu zen eta bidaiari ekinzion. Norak ikusi zuen zulo beltz erraldoi bat. Ilargira iritsi zenean kohetetik atera zen eta saltoka hasi zen Ilargian, biraka eta biraka hasi zen eta ezin zuen gelditu, Norak oihu egin zuen:-Laguntza laguntza!Eta biraka zegoenean harri erraldoi batekin eman zuen kolpe galanta buruan eta lurrera jauzi zen.Beranduago esnatu zen eta korrika sartu zen kohetean.Ilargitik atera zenean zulo beltz batean sartu zen eta esanzuen:-Laguntza behar dut!!!Lehenengo negarrez hasi zen eta gero laguntza eskatuzuen.NASAkoek esan zioten Josuri:-Josu mesedez joan zaitez Noraren bila.-Bale bakarrik Noragatik.-esan zuen Josuk.Azkenean Josuk Nora ikusi zuen eta azkenean salbatu eginzuen.Azkenean Josu eta Nora salbu etorri ziren.

Egilea:Goizane

Page 8: Ipuinak-5.maila B

KRIPTONITAREN SEKRETUA

Bazen behin 4.000 urtean hiru neska-mutil espaziora joan nahi zutenak: Naia,Jon eta Martin.Egun batean espazio-ontzi bat lapurtu eta espaziora abiatu ziren. Unibertso erdian zeudelakonturatu bezain laster bateriarik gabe geratu zirela ohartu ziren, eta Naia pentsatzen hasi zen.Gaua heldu zenean ohera joan ziren. Hurrengo egunean Kriptonitaz betetako planeta bat ikusizuten eta esan zuen Martinek:-Goazen planeta horretara! horrela bateriak kargatu ahal izango ditugu.-Ideia ona!-esan zuen Naiak.Eta horrela abiatu ziren. Iritsi zirenean Kriptonita bilatzeari ekin zioten..Ordu bat pasa ondorenkobazulo bat aurkitu zuten, baina kartel bat zegoen ( EZ SARTU ) hala ere Martinek esanzuen :-Hoberena ez sartzea izango da.-Ez esan lelokeriarik!-esan zuen Jonek.Azkenean kobazulora sartu ziren. Kriptonita aurkitu zuten baina froga asko pasa behar izanzituzten hori lortzeko.Etxera heldu zirenean oso aberatsak egin ziren eta oso enpresa handia kontrolatu zuten. Badakizue zergatik bihurtu ziren aberatsak? Han kriptonita oso garestia zelako. Eta pozik bizi izan ziren beti.

Egilea:Irati

Page 9: Ipuinak-5.maila B

MARTEN

Bazen behin txakur estralurtar bat Bufi izenekoa.Bufi, Lur planean bizi zen, 8 urte zituen eta asko gustatzen zitzaion izar iheskorretan igota joatea.Bufik bi antenatxo zituen buruan, bi beso txiki eta horiek baino beherago hiru hanka luze. Txakurra berdea zen. Asko gustatzen zitzaizkion izozkiak. 1985.eko egun batean, Bufi izar iheskor bateanigota zihoala, hara non ikusi zuten kometa handi bat eta esan zion:-Kaixo kometa! Nora zoaz hain azkar?-Ihesi noa!- Erantzun zion kometak.-Zerengandik ihesi?-Han, hurbil,zulo beltz handi bat dago goseak amorratzen eta inguruan dagoen guztia irensten arida. Zuk ere hemendik joan beharko zenuke.- Gomendatu zion kometak.Hori entzutean, izar iheskorra desagertu egin zen eta Bufi, Martera erori zen. Hortik Martiar piloaaurkitu zituen.Hasieran, lotsa eta beldur pixka bat sentitu zuen baina denboraren poderioz, ohitzen hasi zen.Lagunak egin zituen eta etxebizitza ezberdinak zeuden: txikiak, handiak...Oso polita zen Marte: paisaiak, arroka gorriekin, kaktusekin...zeuden.Lagunak:Woofi, Larri, Miti eta Woldziren, baina Woofi zen jatorrena Bufiren ustez. Guztiek baterapasa zuten egun osoa korrika eta saltoka, hemendik hara, gora eta behera. Ezkutaketetan,harrapaketetan... jolasean, oso motza iruditu zitzaien eguna eta azkar pasa zen. Azkenean, Bufi Lurplanetara itzultzeko ordua ailegatu zen eta pena handiz esan zuen:-Beno lagunak, itzultzeko ordua iritsi dela uste dut.Denek pena aurpegia jarriz, lurrera begira gelditu ziren. Orduan Woofik erantzun zion:

– Gelditu gehiago! Oso ondo pasatzen ari gara eta.-Bufi pentsakor gelditu zen une batez etaisiltasun handia egon zen. Azkenean, Bufik erabakia hartu zuen eta hala hitz egin zuen:

– Lur planetan bakarra naizenez eta hemen gustura nagoenez eta lagun onak egin ditudanez...-isil une bat egon zen- Hemen geldituko naiz.- Denak oso pozik jarri ziren.

– Bai, bai- oihu egin zuten guztiek.Festa handi bat egin zuten, Bufiri etxe bat eraiki gauzak erosi... Eta denak oso pozik biziizan ziren betiko.Egilea: Nerea.

Page 10: Ipuinak-5.maila B

MARTIARREI LAGUNTZEN Baziren behin hiru astronauta Mikel, Sara eta Pepe izenekoak. Mikel, lehen sukaldaria zen eta orainastronauta, 25 urtekoa. Sara, lehen bakarrik etxekoandrea zen eta orain astronauta da, 25 urtekoa.Azkenik Pepe, lehen padel egiten zuen eta orain astronauta, 25 urtekoa. Orain hirurak elkarrekinegiten dute lan. Bere lehenengo egunean NASAn sartu ziren eta NASAren agintariak esan zuen:-Ongi etorri NASAra! Atzo probak egin zenuten eta gaur zuentzako lehenengo misioa daukagu.Irakur dezan Sarak-Ilargira joango zarete eta hiru egun pasa ondoren bueltatuko zarete -irakurri zuen Sarak. Hurrengo egunean 8:00 gutxi gorabehera espazio-ontzia bota baino lehen NASAren agintariak esanzuen:-10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, 0 despege.Hiru minutu beranduago:-Atmosfera pasatu dugu- esan zuen Pepek. -Orain ipini ilargirako norabidea-esan zuen NASAren agintariak. Egun bat pasa eta gero ilargiraailegatu ziren. Mikel eta Sara jaitsi ziren eta Pepe kohetean geratu zen. Sarak bi martiar txiki aurkituzituen eta ondoren Peperi eta Mikeli etortzea esan zien:-Zer gertatzen zaizue?- esan zuen Pepek-Ilargian galdu ditugula gure aita eta ama.-Guk eramango zaituztegu etxera- esan zuenSarak-Eskerrik asko- esan zuten Martiarrek-Huston arazo bat daukagu!-esan zuenMikelekHiru egun beranduago Martera iritsi ziren,lurra hartzeko asteroide ezezagunak pasatubehar zituzten.Mikel laguntzera jeitsi zen baina:-Ai ai ai ¡asteroideaaaaaaaaaaaaaaa! Puuf-esanzuen Mikelek. Jarraian lurra hartu zuten eta martiarren amaketa aitak esan zuten:Eskerrik asko gure semeak ekartzeagatik, nahiduzuenean etorri.-Gu joango gara ¡agur!- esan zuen Pepek.10 egun ostean Lurrera iritsi ziren heroiak

bezala. AMAIERA Egilea:Lukas Sergnese

Page 11: Ipuinak-5.maila B

MORGAN ETA TXAKURRA

ESPAZIOAN

Orain dela asko bazegoen neska bat, Morgan izena zeukan. Parisen bizi zen bere lagunarekin,txakur bat dela.Egun batean, erabakitzen zuten basamortura joatea. Iristen zirenean harritxo bat erori zen justu bereaurrean eta Morganek erabakitzen du hartzea .

– Elur, hartuko dut harria, bale? Esaten du Morganek.– Guau guau.-erantzuten dio Elurrek.– Ba hartuko dut.-Berriro Morganek.

Eta gure Morganek erabakitzen du hartzea. Hartzerakoan harrian zerbait idatzita dagoela ikusten du.Neskak irakurtzen du altuan:-Norbaitek edo zerbaitek ez banau harrapatzen espazioaz apoderatuko naiz. Eta neskak: -Atxilotu behar diogu.Eta Elurrek:

– Guau guau.Korrika joaten dira espazioko geltokira.Azkenean iristen dira, baina ez dute ezer ikusten. Bat batean agertzen da errobota handi-handi bat.Neskak justu kableak artuko zituen baina bat-batean artzen dio errobota Morgani orduan txakurrabaliente-baliente egiten du Morgaren truko egiten du: hartu zituen bi kable bereziak, bat eramanzutela zerbait gertatzen bazen orduan hartzen ditu kableak eta biekin batera ikutzen dio kablekin etaerrobota erortzen da etsita. Eskolara joaten denean inork ez dio sinesten baina berdin zaio.

Adrian C.C. 5.B

AMAIERA

Page 12: Ipuinak-5.maila B

Non nago???Bazen behin Laura izeneko neska bat. 12 urte zituen. 2011eko uda zen, eta horrek esan nahi zuen:hondartza, lagunak, ikastolarik ez, ...eta bere urtebetetzea!!! Oso urduri zegoen (denagatik) .Maleta egiten hasi zen eta ohera sartu zen. Ezin zuen lorik hartu eta balkoira atera zen. Bat-bateanargi-izpi berde bat sartu zen bere leihotik.Ispilua zeukanez, logelan argiak sartu zenean kolpe bat eman zion Laurari “Pok!” Laurak oihu eginzuen :-AMAAA!!!Gurasoak ziztu bizian joan ziren logelara , baina beranduegi zen :-Laura ! -egin zuen oihu amak.-Non zaudee?-erantsi zion aitak.-Non sartu ote da?-Ez dakit.-Bueno – saiatu zen lasaitzen ama-txantxati bat da , ezkutatu egingo zen.-Egia da , -kontsolatu zuen aitak-goazen bere bila!-Bai!-oihukatu zuen amak...Bitartean Laura planeta ezezagun batean zegoen. Lurrean baino hotz handiagoa zegoen,baina bainabueno ez zen izozkailua . Negarrez hasi zen:-Amaaaaaaa! Non nago ? Non zaude ? Etorri!Gosea sartu zitzaion eta poltsikotik gozoki bat erori zen eta jan egin zuen . Momentu bateankalanbre bat sentitu zuen.Bat-batean negarrari utzi zion:-MARTEN NAGO!!!! lurrera iritsi behar dut...Baina , zer?arnasa hartu dezaket!Ibiltzen hasi zen eta asko ibili ondoren argi-izpi berde bat ikusi zuen:-Lehengoa da , ikutu nauena...horregatik nago hemen ! ikutzen badut lurrera itzuliko naiz....Asko ibili ondoren bi argi berde ikusi zituen : bata bere eskuinean eta bestea ezkerrean .-Zein hartuko dut? Biak berdinak dira!...Eskuinekoa hartu zuen . Eta ohean agertu zen.Aita eta ama iritsi ziren :-Laura !-esan zuten biak batera-Kezkatuta geunden...Baina Laura lo zegoen iadanik.Egilea: Ainhoa E.

Page 13: Ipuinak-5.maila B

POLIZIAK, UGLI ETA LAPURRA.POLIZIAK, UGLI ETA LAPURRA.POLIZIAK, UGLI ETA LAPURRA.POLIZIAK, UGLI ETA LAPURRA.

Bazen Behin,2011n Saturnon estralurtar bat Ugli izenekoa. Ugli kolore urdinekoa zen eta berebegiak berdeak ziren, bere ilea bezalakoa.Ugli kalean paseatzen zebilela gizon batek maskara bat jarri zion,eta pultzera, belarritakoak etb. Orduan poliziak etorri ziren: -Mutilak hartu ! Esan zuen komisariako nagusiak.

Ugli gizajoak korrika zebilen eta erori zen.

Ugli altxatzerakoan harrituta geratu zen:-non nago? Zer gertatu zait!esan zuen Uglik.-Komisaldegian zaude lapurra!-Nola lapurra? Nik ez dut inoiz lapurtu! Esan zuen Uglik.

Baina bat-batean berriro lapurtu zuten eta Ugli ez zen izan.Polizia bati giltzak erori zitzaizkion eta Uglik hartu zituen. Kartzelatik atera eta dendara korrikajoan zen..Poliziak denda horretan zeuden eta Uglik ailegatzerakoan esan zuen:-Itxoin! Baditut probak! Nik ez dut inoiz lapurtu!-Begira hemengo kamerak grabatu zuten den- dena, hartu eta ikusi -esan zuen Uglik. Poliziek ikusizuten grabazioak eta Uglik egia kontatu zuenez poliziek barkamena eskatu zioten eta lapurrarekinjoan zen. EGILEA: GARAZI

Page 14: Ipuinak-5.maila B

SOLIN GALAXIAKO

TIKI IZARRA!! Bazen behin izar gazte bat Tiki izenekoa. Espazioan bizi zen Solin galaxian, ez zuen inorkezagutzen, beste galaxiekin konparatua oso txikia zelako. Bakarrik Tiki-ren familia eta lagunakezagutzen zuten. Tiki izar gazte bat zen, kolore horixka zeukan. Egun batean 1999.urtean Tiki buelta bat ematera atera zen eta Esne-Bidea galaxiara joan zen.Eguzki-Sistemara iritzi orduko Lurra-ren grabitateak erakarri zuen eta Lurrera erori zen. Hortiklagun talde bat pasatzen zen, eta Tikik esan zien: -Kaixo!! Ni Tiki naiz Solin galaxiakoa! Esan zuen Tikik pozez txoratuta. -Kaixo!! Zer nahi duzu? Galdetu zuten. -Mesedez Solin galaxiara eraman behar nauzue,bestela gaixorik jarriko naiz!!- erantzun zuen. Lagun taldeak pentsatu eta esan zuen: -Nahi baduzu lagunduko dizugu!!Orduan plan bat prestatu zuten. Hurrengo egunean NASA-ra joan ziren, eta hango lankideeidistraitu eta espazio-ontzi bat hartu zuten .Orduan despegatu zuten, baina bidean gasolinarik gabegeratu zen espazio-ontzia, eta motorra gelditu zen. Baina Tikik bazekien bidea eta eskerrak emaneta hegan egiten abiatu zen poz-pozik Solin galaxiara.

Egilea: Jone

Page 15: Ipuinak-5.maila B

UNAI ETA RICARDO 5. ASTRONAUTA

2023.urtean bi mutiko Unai eta Ricardo izenekoak New York-en bizi ziren,Unai oso argala etabromazale zen ,Ricardo berriz pixka bat potoloagoa eta berritsua. Biak NASA-n lan egiten zutenbegirale moduan.Egun batean NASA-ko agintari nagusiak galdetu zion Ricardori:-Kaixo mutiko,astronauta izan nahi duzu?-bai,baina nire lagun batekin joan al banaiz-bai noski!Hurrengo egunean Ricardok Unairi kontatu zion eta bi asteetan espazio-ontzian zeuden. Egunhorretan entzun Unaik entzun zuenean despege dardarka hari zen. Ilargira iritzi zirenean kaseta jarrieta hasi ziren saltoka. Berriro lurrera joan behar zirenean ikusi zuten ez zeukatela gasolinarik etaegon ziren 3 urte han.Unaik ipurdia gorrituta zuen eta beheko partea txizatuta bezala eta galdetu zion Ricardori:-Zer egiten ari zara?-Irakurtzen ari naiz GA-SO-LI-NA-DE-RE-PU-ESTO-Unai gure salbazioa.Eta horrela lurrera iritzi ziren. Amaiera

Egilea:RICARDO

Page 16: Ipuinak-5.maila B

UNIBERTSOANBazen behin hiri handi bat. 2006Ko Otsailaren zazpian Aitziber hamalau urteko neska azkarra bizizen. Ile gorriduna zen eta ile luze luzea zuen, aurpegian orbanak zituen eta altu samarra zen. Igorberriz ile beltz eta motzeko mutil argal eta bromazalea zen. Biak irratian berriak entzuten ari zireneta bat-batean zera esan zuten:-Gaur arratsaldeko 17:30etan Markel astronauta ezpaziora doa.Markel ile horiko astronauta famatua zen eta Igorri ikaragarri gustatzen zitzaion,horregatikAitziberri esan zion:-Eta zergatik ez goaz gu ere Markelekin?Aitziberrek erantzun zion:-Zoratuta zaude ala?nola joango gara gu ere?Ikusiko duzu-esan zuen Igorrek.Arratsaldeko 17:30 baino lehen Aitziber eta Igor espazio-ontzian zeuden jantzi espazialekin.Segidan Markel iritsi zen eta guztiak kontatzen hasi ziren.Hamar,bederatzi,zortzi,zazpi,sei,bost,lau...eta espazio-ontzia espaziora urrundu zen.-Zirraragarria!-egin zuen oihu Igorrek, Aitziber berriz beldurtuta zegoen,bat-batean kolpe batsumatu eta ezkutalekutik atera ziren. Markelek ikustean ikara aurpegia ipini zuen baina Aitziberrekdena azaldu zion. Ondoren kolpea zer zen ikustera joan ziren eta...Ez!! Marterekin kolpe bat hartueta espazio-ontzi zeharo apurtu zen.-Nola aterako gara hemendik?-esan zuen Aitziberrek.-Ez dakit- esan zuen Markelek.Bat-batean martiar bat agertu zen eta zera esan zien.-Kaixo ni Berdetxo naiz. Lagunduko dizuet hau konpontzen?-.-Bai mesedez-esan zuten.Berdetxok zulo beltza zetorrela esan zien eta ahalik azkarren konpontzeko. Konpondu zuten bainaAitziber zulo beltzera erori zen.-Ez!-esan zuten,Aitziber zulo beltzean zegoela izar distiratsu bat ezagutu zuen eta berak atera zuen hortik.-Eskerrik asko- esan zuen Aitziberrek eta guztiok etxera itzuli ziren. EGILEA:Oihana

Page 17: Ipuinak-5.maila B

UNIBERTSOKO ZULO BELTZA

Egun batean astronauta batek zulo beltz batean sartu nahi zuen. Astronauta hori Wally deitzen zeneta NASAN lan egiten zuen. Egun horretan Wallyk NASAKO jabeari esan zion:-Zulo beltz batean sartu nahi dut!-Burutik jota zaude? -erantzun zion jabeak-Ez, eta gaur joan nahi dut!-zuk nahi duzun bezala- esan zion jabea.Wally ezpaziontzian sartu zen eta zulo beltz batean sartu zen, ez zion ezer gertatu.Zulo beltz barruan planeta bat zegoen, planeta hori Esperikitokus deitzen zen eta jendea zegoen,jende normala. Pertsona batek esan zion Wallyri:-Zulo beltzak irentzi gintuen! Eta zuen planetara (Lurra) meteorito erraldoi bat eroriko da!-Ba orduan sakrifikatuko naiz!- esan zuen Wallyk.Wallyk bere espaziontzia hartu zuen eta paper bat hartu zuen eta idatzi zuen:hau idatzi dut meteoritobatengatik sakrifikatu naizelako, agur eta zulo beltzan bizitza dago!.Wally beteoritoarekin talka egin zuen eta papera Lurr planetara erori zitzaion. NASAKOEK irakurrizuten eta orain ilargi-betea dagoenean panpin astronauta bat eskegitzen dute ezpaziontzi batean beremeteoritora joateko. Wally famatua egin zen eta orain jendea bizirik egotea nahi zuten AMAIERA egilea:Lander

Page 18: Ipuinak-5.maila B

UNIBERTSOKO EZTANDA

Duela 1.000 miloi bat urte inguru unibertsoan eztanda bat sortu zen. Unibertsoanplanetak,izarrak,kometak,etab... agertu ziren. Marte izeneko planeta bat zegoeneta hor 13 martiar zeuden. Horietako bat Walli deitzen zen eta bere aita betizalbatzen zuen zerbait gertatzen ba zitzaion. Wallik begi bat zuen,6 hankaeta 4 beso. Antena bat zeukan eta bera berdea zen.Unibertsoan galaxia asko sortu ziren eztanda eta gero. Walli bere lagunekin jolasten zegoen eta esanzien:-Soinu hori entzun duzue?-Bai.-Esan zuten besteek.-Bat-batean meteorito bat ikusi zuten Marten sartzen.Walliren aita oso ausarta eta oso indartsua zen.Meteoritoa gelditu nahi zuen.Walliren aita bere familia salbatzeagatik meteoritoak aplastatu zueneta pentsatzen zuten hil zela.Walli negarrez hasi zen eta bere lagunekin egon eta gero jolastenhasi zen.Unibertsoari argazkiak atera zizkioten.Beraien imajinazioarekin,planetak,Esne bideakonstelazioak,eta gauza asko ikusi zituzten.Walliren aita ez zegoen hilda baina pixkat aplastatutabai eta azkenean denak poz-pozik jolastera joan ziren.Lurrean etzan ziren eta konztelazioak eta izarrak ikusten zeuden.Gauean festa handi bat egin zuten.

Egilea:Nora.M

Page 19: Ipuinak-5.maila B

ZULO BELTZABazen behin, neskatxo bat Maialen izenekoa,10 urte. Bere ilea motza eta marroia zen, begidistiratsuak zituen, zilarra bezalakoa, grisak.Bera bihotz onekoa zen, baina batzuetan bihurrikeriak egiten zituen..

Egun batean,Maialenek katu bat aurkitu zuen eta etxera ailegatzean katuak hauxe esan zion:-Kaixo nor zara zu?Maialenek pixka bat beldurtuta geratu zen baina erantzun zion:-Ni Maialen deitzen naiz,eta zu?-Ni Lirin naiz eta zuri lagunduko dizut .-Zertan?-galdetu zion Maialenek harrituta. -Edozein gauzetan.Orduan momentu horretan, zerua berdez pintatu zen, hodeiak grisak zeuden eta tximistak botatzenzuten, bat-batean zulo beltz handi bat egin zen zeruan, eta den-dena hasi zen tragatzen:farolak,kaleak, etxeak, pertsonak...Orduan, katuak esan zion:-Pozoi bat egin behar dugu, korri, hartu pozoia daukan lore gorri bat,korri! Etxera ailegatzean, Maialenek eta katuak pozoi bat egin zuten eta bukatu zuten:karamelu modukobat zen, eta katuak esan zuen zulo beltzak hori irentsi behar zuela.Orduan Maialen joan zen eta zuloaren ahora bota zuen karamelua, eta dena, bat-batean lasaitu zen.Orduan denok oso ondo bizi ziren betirako eta Maialen katuarekin geratu zen.

Egilea:Luana

Page 20: Ipuinak-5.maila B

Zulo beltzaren abentura Urte asko barru, etxe txiki batean Aitziber izeneko neska bat bizi zen 13 urtekoa, bere aitonaesperimentuekin egiten du lan baina xoroa dago. Bere anai txikia Jon 8 urte ditu, bere gurasoak beti lanean daude eta bera Eneritzekin, bere lagun onena, bere etxe ondoan bizi dena. Biak osoantzekoak dira: ile luzea,altuak, dibertigarriak,animaliak gustatzen zaizkie eta abentura zaleak dira.Jon, berriz, beti haserre eta triste dago.Egun batean Eneritz eta Aitziber parkean geratu ziren baina Jonek atzetik jarraitu zien.-Kaixo Aitziber! Gauza bat ekarri dizut-esan zuen Eneritzek -Benetan? Eskerrik asko!-erantzun dio Aitziberrek.-Eta niri?- entzuten da bat-batean. Segidan lurra mugitu zen eta Jon Aitziberrengana joan zen azkar.Aitziberrek errieta bota ondoren, korrika batean aitonari esatera joan zen. Aitonak esan zuen bereuztez zulo beltzak gure galaxia jan zuela eta berehala mundua jango zuela.Arrazoi zuen bat-batean zulo beltz batek Lurra jan zuen eta beste dimentsio batean sartu ziren,etorkizunaren dimentsioan. Eneritzek mezu bat jaso zuen:“Ezkerrera joan eta labirintoan sartu” .Hori egin zuten. Nahiko zaila izan zen labirintotik irteteabaina lortu zuten, gero Jon putzu batera erori zen eta hor gelditu zen. Aitonak bere truku batzukerabili zituen makinak gelditzeko eta azkena izan zen txakur erraldoia. Aitziber kokotaraino zegoentxakurrekin, hezur bat eman zion eta lasaitu zen. Orduan kutxa txiki batean eraztun bat zegoen, zulobeltz baten antzekoa zen eta hori jarri eta desio bat eskatu al zuten, Aitziberrek esan zuen:-Aitonak eskatuko du berak labirintotik atera gaitu eta tranpetatik -Ez!ni zaharregia nago-esan zuen aitonak. Aitona eta Eneritzek esan zuten momentu berean -Ez Aitziberrek munstrotik atera gaitu!!!Aitziberrek eskatu zuen desioa eta lortu zuten zulo beltzetik ateratzea.Egilea:Saioa

Page 21: Ipuinak-5.maila B

ZULO-BELTZA

Bazen behin, 2036ean, bi zientziari zulo-beltzak aztertzen ari ziren. Bi zientzialariak oso lagunakziren, bata 32 urtekoa, altua, argala eta bizarduna zen eta Aitor deitzen zen; bestea, 28 urtekoa, ezoso altua, potxoloa eta Beñat deitzen zen. Egun batean Beñatek espaziora joan behar zuen, zulo-beltz bati argazkiak ateratzera. Hilabete bat geroago Beñat oraindik ez zen itzuli eta Aitor kezkatzenhasia zegoen, orduan deitu egin zion eta Beñatek erantzun zion:

-Zer gertatzen da?-Galdetu zion Beñatek.-Zergatik ez zara oraindik itzuli?-Aitorrek, galderari kasurik egin gabe.-Gauzak ez zaizkidalako ondo joan-Erantzun zion Beñatek.-Ah, bale!beno, ondo segi!Aitor lasaiago geratu zen, eta bere gauzekin jarraitu zuen.Beste hilabete bat pasa zen, eta Aitor oso kezkatuta zegoen eta deitu egin zion, ez zuen hartzen.Berriro,ezer ez .Orduan kamera piztu eta, ez zegoen espazio-ontzian!15 metrora ikusten zen,lurrean eztanda, baina, nola? Planeta batean erori al zen? Baina, zulo-beltz bat ikusten zegoen!orduan, frogak egin ondoren, zulo-beltzean bizi ahal zela esan zuen, baina inork ez zion kasurikegin. Orduan bere lagun irrintzilariei deitu eta laguntza eskatu zien. Beraiek lehenengo ezetz esanzioten, baina azkenean lagundu egin zuten, espazio-ontzi bat eraiki eta Aitor espaziora joan zen etazulo-beltz berdinean erori. Lehenengo ez zen oso ondo sentitu, baina beranduago ondo sentitu zen.Gero laguna bilatu eta aurkitu, eta ondoren Lurrera itzuli ziren.

AMAIERA Egilea: Joseba

Page 22: Ipuinak-5.maila B

Jonh-en mendekuaZientzialariek 1920.urtean Laika txakurra eta beste animali batzuk espaziora bidali zituzten planetamisteriotsu eta txiki batera.Laika, duela urte asko espaziora bidali zuten txakur handi, gorrixka eta oso azkar bat zen.Egun batean, Laika bere txabolatik atera zen eta kamera bat ikusi zuen. Berehala konturatu zen gizakiek bidalitakoa zela, baina...beranduegi zen: Laika eta bere lagunak egun osoan zehar grabatuzituen. Laika kamerak grabatutakoa borratzen saiatu zen (gogo handia zuen Lurrera bueltatzeko,baina, bueltatzen bazen espazioko beste toki batera bidaliko zutela pentsatzen zuen) baina, horrenordez paper bat atera zen. Planeta horretako animalia guztiak kamerara urbildu eta tximu batekpapera hartu, Laikari eman eta Laika irakurtzen hasi zen:”AKABATUKO ZAITUT LAIKA!”.Laika eta bere lagunak izutu egin ziren eta hitz egiten hasi ziren:-Nor izango ote da?-tximu batek.-Ez dakit... duela asko gizaki bat ikusten ez dudala.- Laikak -BADAKIT!-Zer?-tximuek-Esan, esan!-Kameraren bidez jakingo dugu nor den gizaki hori.-AURRERA!Laika, gizaki horren informazioa bilatzen hasi zen:-Orain hemen sartu, ondoren...HEMEN!-Irakurri, Laika!-Bilatzen ari garen gizakia:Jonh izena du,astronauta da. Espaziora joaten lehen gizakia izan beharzen, baina, Laika izeneko txakur batek...Hori ni naiz!-moztu zuen Laikak - Aaaa...Badakit zergatikidatzi zuen:”AKABATUKO ZAITUT LAIKA!”.-Zergatik?-Ni bidali ninduten espaziora eta protagonismoa kendu nion, eta, ikusten denez asko molestatu zionhorrek.-Aaa!-tximu batek-Begira Laika!Beste paper bat ateratzen ari da kameratik!-Egia da!Irakurriko dut :”Protagonismoa kendu zenidan eta ezin izan naiz Ilargira joan!”.-Jonh da!-esan zuen tximuak.-Mezu bat bidaliko dugu N.A.S.A.ra Jonh espaziora bidaltzeko eta gu bakean uzteko.Hori egin zuten, Jonhek bidai izugarria izan zuen eta bueltan Laika eta bere lagunak Lurrera eramanzituen.

Nora P.