Intsumisioa epaitegietara - Euskaltzaindia · seliza daude Sa: n Miguel Arti, - zakoa eta San...

8
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko maiatzak 29 / II. urtea / 26. zenbakia Intsumisioa epaitegietara Hamabi intsumiso epaituko dute heldu den hilaren 2an Iruñean, ordezko zerbitzu sozialari uko egiteagatik. Hauen atzetik beste hainbeste etorriko dira, eta udazkena, prozesuek hartu duten martxari eutsiz gero, beroa izan daiteke. Kontzientzi Eragozpenarako Mugimenduaren (KEM-MOC) aldetik, baina, baikortasuna badago, batez ere gizartearengandik jaso den aldeko jarrera dela eta. Iñaki Subiza KEMren abokatuak dioenez, «espero genuen bidetik abiatzen ari da intsumisioa». Barnean OINARRIAK BARDEAK Festa giroan euskararen agerraldia larunbata Iruñean / m Bostgarren martxa asteburu honetan ospatuko da/vii Zubian Barne BINGEN AMADOZ A rturo Kanpiongo izena euskararekin bateginik dugu behin betirako. Txa- pitelako gure idazle erromanti- koak hau bezalakorik etzuen ino- laz ere asmatuko, are gutxiago bere bizitzaren azken urteetan: alegia, zenbateko garrantzia iza- nen zuen bere izenaren babes- pean sorturiko euskaltegi batek euskararen birreskurapenean. Arturo Kanpion bezalako ai- tzindari ideolojikoei ez die gutxi zor Iruñeko euskaltzalegoak. Bere izeneko euskaltegiak gai- nera praktikara eraman du Arturo Kanpionen garaiean ametsa besterik etzena. 20 urte daramazki Konpania, Jarauta, Komedias kaleko eus- kaltegiak sekulakoak eta bi egi- ten, euskarak Iruñean izandako toki nagusia berriz ere izan de- zan. Emaitzak, nahiko genituzke- nak baino murritzagoak, bainan ez horregatik eskasak. Asko saia- tu dira ikasten. Bukaeraraino ez dira, ordea, denak iritsi. Bainan, dagoenekoz, hazten ari dira Ar- turo Kanpion euskaltegiak sor- turiko euskaldunberriengandik jaio diren euskaldunzaharrak. Hauek ez dute arazorik izaten, beren gurasoek, asko kostata ika- sitako nor-nori-norkak erabil- tzeko orduan. Ez diete iadanik Iruñea erdal- dun batetan giroturiko Juanito Imotz beza'lakoek mespretxurik agertzen herrietako Ramonika- ren antzeko euskaldunei. Harro sentitzen dira Iruñeko euskaldunak, euskara dakitelako eta geroz eta gehiago, apal et lotsati ageri dira elebakarrak. Zenbat aldatu da ipuina Arturo Kanpion jauna! Euskaltegiak 20 urte bete ditu eta zorionez ez ditu hasierako bakardadean bete. Bere maga- lean hazitako euskaldunek han hemenka sortu dituzte beste eus- kaltegi ugari Imñerrian bama eta egun bi koordinakunde ezberdi- netako zentmetan milaka lagun ditugu gure hizkuntzaren ikasle. Zorionak A.Kanpion euskal- tegiari eta egiazko etsairik ezagu- tzeiretzaion Sagrario Aleman, aspaldi honetan guztien adosta- sunez, zuzendari dugun etxale- kuar maitagarriari. L

Transcript of Intsumisioa epaitegietara - Euskaltzaindia · seliza daude Sa: n Miguel Arti, - zakoa eta San...

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko maiatzak 29 / II. urtea / 26. zenbakia

Intsumisioa epaitegietara Hamabi intsumiso epaituko dute heldu den hilaren 2an Iruñean, ordezko zerbitzu sozialari uko egiteagatik. Hauen atzetik beste hainbeste etorriko dira, eta udazkena, prozesuek hartu duten martxari eutsiz gero, beroa izan daiteke. Kontzientzi Eragozpenarako Mugimenduaren (KEM-MOC) aldetik, baina, baikortasuna badago, batez ere gizartearengandik jaso den aldeko jarrera dela eta. Iñaki Subiza KEMren abokatuak dioenez, «espero genuen bidetik abiatzen ari da intsumisioa».

B a r n e a n

OINARRIAK BARDEAK

Festa giroan euskararen agerraldia larunbata Iruñean / m

Bostgarren martxa asteburu honetan ospatuko da/vii

Zubian Barne

BINGEN AMADOZ

Arturo Kanpiongo izena euskararekin bateginik dugu behin betirako. Txa-

pitelako gure idazle erromanti-koak hau bezalakorik etzuen ino-laz ere asmatuko, are gutxiago bere bizitzaren azken urteetan: alegia, zenbateko garrantzia iza-nen zuen bere izenaren babes-pean sorturiko euskaltegi batek euskararen birreskurapenean. Arturo Kanpion bezalako ai-tzindari ideolojikoei ez die gutxi zor Iruñeko euskaltzalegoak. Bere izeneko euskaltegiak gai-nera praktikara eraman du Arturo Kanpionen garaiean ametsa besterik etzena.

20 urte daramazki Konpania, Jarauta, Komedias kaleko eus-kaltegiak sekulakoak eta bi egi-ten, euskarak Iruñean izandako toki nagusia berriz ere izan de-zan.

Emaitzak, nahiko genituzke-nak baino murritzagoak, bainan ez horregatik eskasak. Asko saia-tu dira ikasten. Bukaeraraino ez dira, ordea, denak iritsi. Bainan, dagoenekoz, hazten ari dira Ar-turo Kanpion euskaltegiak sor-turiko euskaldunberriengandik jaio diren euskaldunzaharrak. Hauek ez dute arazorik izaten, beren gurasoek, asko kostata ika-sitako nor-nori-norkak erabil-tzeko orduan.

Ez diete iadanik Iruñea erdal-dun batetan giroturiko Juanito Imotz beza'lakoek mespretxurik agertzen herrietako Ramonika-ren antzeko euskaldunei.

Harro sentitzen dira Iruñeko euskaldunak, euskara dakitelako eta geroz eta gehiago, apal et lotsati ageri dira elebakarrak.

Zenbat aldatu da ipuina Arturo Kanpion jauna!

Euskaltegiak 20 urte bete ditu eta zorionez ez ditu hasierako bakardadean bete. Bere maga-lean hazitako euskaldunek han hemenka sortu dituzte beste eus-kaltegi ugari Imñerrian bama eta egun bi koordinakunde ezberdi-netako zentmetan milaka lagun ditugu gure hizkuntzaren ikasle.

Zorionak A.Kanpion euskal-tegiari eta egiazko etsairik ezagu-tzeiretzaion Sagrario Aleman, aspaldi honetan guztien adosta-sunez, zuzendari dugun etxale-kuar maitagarriari.

L

G u r e a u k e r a k

ERAKUSKETAK f i Angel Kuberak pintura era-kusketa aurkeztuko du Axularren datorren igandean eguerdiko or-dubatetik aurrera. Axular elkar-teak antolatzen duen aste kultu-raleko ekitaldien barruan.

IKASTAROAK Zanku ikastaroa antolatu du Axular kultur taldeak datoiren asterako. Astelehenean, ekainak 1, hasiko da ikastaroa, eta egune-ro ilunabarreko zortziretatik au-rrera izanen dira klaseak, Axu-larren bertan.

MINTZALDIAK Ama Dablan espedizioaren kideek bere esperientziaren berri emanen dute asteazkenean, ekai-nak 3, Burlatako Axularreko are-toan. Nafar espedizioak Ama Dablan mendia igotzea lortu zuen joan den apirilean, baina saio horretan bizia galdu zuen Jose Joaquin Goñi Azanza espe-dizioko buruak. Duela hilabete itzuli ziren mendigoizale nafa-rrak Iruñera eta esan bezala Ama Dablanen gertatutakoa azalduko dute asteazkenean Axularren.

'CUBA GAUR' deritzan min-tzaldia entzuteko aukera izanen du datorren asteartean, ekainak 2, ilunabarreko zortziretan Axula-rrera hurbilduko denak. Mintzal-dia Axularren aste kulturaren ba-

bespean Askapena erakundeak antolatzen du.

MUSIKA Ruper Ordorika Gaiarre an-tzokian arituko da asteazkenean, ekainak hiru, ilunabarreko zor-tziretatik aurrera. Abeslari oñatiarrak, Elkar disketxearen eskutik argitaratu berri duen

'Bilduma bat' diska aurkeztuko du astelehenean Iruñean, eta esan bezala asteazkenean izanen da Gaiarren.

Negu Gorriak taldea Anaita-suna polikiroldegian arituko da bihar, hilak 30, gaueko hamarre-tatik aurrera. Talde irundarrak aurten Euskal Herrian eskeiniko duen azken kontzertua izanen da larinbatekoa, bere 'Tour 91+1'

dela eta urrirarte mundu osoan zehar ibiliko bait da talde eus-kalduna euskal raparen berri ematen. Irundarrekin batera Masilla Sound System arituko da Iruñeko Anaitasunan.

Ekus taldearen eskutik dantzal-dia izanen da Otxobin herriko jaiak direla eta, gaur, bihar eta etzi, hilak 29, 30 eta 31, gaueko n r d n h a t p . t a t i V a n r r p r a F l a n t y a l -

dietaz aparte, pilota partiduak igandean, eguerdiko ordu batean; mus txapelketa, mozorro dan-tzaldia eta abar luzea izanen dira Otxobin asteburu honetan.

K I B O L A k S . Mountain Bike irteera antolatu du Club Deportivo Navarrak da-torren iganderako, maiatzak 31. Irteeran parte hartzen duten txi-rrindulariek Ollokiatik Auritzera joanen dira. Izena emateko dei ezazue 22 43 24 telefonora.

Haurrentzako mendi ibilal-dien finala igandean jokatuko da Garesen. Froga bertako Kirol el-karteak antolatu du, Nafar Go-bernuko V. Kirol jokoen ekital-dien barruan. Parteartzaileek 10 urte baino gehiago eta 14 baino gutxiago izan beharko dituzte.

Txirrindulari martxa izanen da astelehenean, ekainak 1, Iruñeko Txantrea auzoan bertako AEKk antolatuta. Parte hartu nahi dutenak bere txirrindulare-kin hurbil daitezela Txantreako euskaltegira arratsaldeko sei t'erdietan.

ZINEMA ; j J . 'JFK, caso abierto' pelikula ikusteko aukera izanen da Lei-tzako zineman gaur, hilak 29, gaueko hamar t'erdietan. Igan-dean, hilak 31, 'Rocketeer' filma eskeiniko dute zinema leitzarran.

Itza Zendean ITZAZENDEA

Otxobik bere herriko festak ospatuko ditu asteburu honetan, Iruñerri inguruan ohizkoak diren ekitaldi guztiekin: txarangak, musika, meza eta abar. Itza Zen-dearen barruan, Otxobik jauregi ederra dauka herrian bertan, A-rraizarenarenak. Aitzinalde sen-doa eta xumea, bi dorre dauzka, bi uretara teilatuarekin.

Orobat, herrian bertan hiru ba-seliza daude: San Miguel, Arti-zakoa eta San Martinekoa.

Itza Zendea da iparraldekoena dagoena, eta bertan hamasei he-rri biltzen dira: Aginaga, Alda-ba, Aldatz, Aritz, Atondo, Zia, Eritze, Gulibar, Gulia, Itza, La-runbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa, Saratsate, eta Zuasti. Garia paisaian nagusi, herri la-saiak eta eguzkitsuak dira oso, aproposak asteburu lasaiak, he-rriko plazan pasatzeko, zarata-tik urrun. Herri guztiak txikiak eta argiak, etxe gehienak ha-rrizkoak dira, pendiente gutxi-

ko teilatuekin. Larunben ikustekoa da San

Vicente eliza, XIII. mendekoa, eta oso sarrera dotorekin. Porti-

koa berezi oso da, irudi franko eta ez ohizkoak bait ditu. Hain zuzen ere, bataiatzeko harria bertatik aterata da.

KAZKARROAN

L ^^B «Udaletxe hone-

tan ez daukagu grebei buruz inolako abi-surik».

Alfredo Jaime Iruñeko alkatea

«Atxitarteko auzian, ingu-rugiro edo aldaketa tekni-koak baino askoz gehiago, nork agintzen duen eraba-kitzen ari da».

Federico Tajadura PSN-PSOEko buruetakoa

«HBrekin, azkenean, hitz egin beharko dugu».

Gabriel Urralburu Politikaria

«27 eguna, 25 edo 26 be-zalakoa izan da».

Jesus Garcia Villoslada Espaiitiako Gobernuaren

ordezkaria Nafarroan

Miguellndurain

Txirrindularia

Atarrabiako txirrindularia da, dudarik gabe, asteko pertso-

naia. Italiako Giroko lehendabi-ziko egunetik garbi utzi zuen sa-soi onean dabilela, bigarrena gel-ditu bait zen. Hala ere, txundituta utzi zituen Italiako 'tifossi' eta aditu guztiak asteazkeneko erlo-jupean izugarrizko jipoia ema-tean. Orain, bera da Giroko 'ca-poa', nagusia, eta atzetik gogor jo beharko dute merezimendu oso-ko titulu hori kentzeko. Areriorik nagusienak, hiru italiar: Chiap-pucci, Giovannetti, eta Chioc-cioli, iazko irabazlea. Arrisku-tsuena, sekulan etsitzen ez due-lako, lehendabizikoa, 'ijitua'.

Jose Maria Zirarda

I

Iruñeko artzapezpikua

B e r e karguan etapa luze bat bete ondoren, eta 75 urte be-

teta, bere dimisioa aurkeztu dio Aita Sainduari Bakion (Bizkaia) jaiotakoak. Bere ondotik, postua betetzeko izen garbirik ez omen dago. Nolanahi ere, eta Jose Ma-ria Zirarda jaunak bete duen papera begionez ikusi izan dute bai Erromatik nola Nafarroan bertan ere, eta ordezkoa bilatze-ko gauzak ez dira sobera garbi, ezta errezak ere. Etorriko denak irizpide eta joera oso desberdi-nak batu beharko ditu, eta hori ez da beti izan errezegia. Nola-nahi gisaz, laister ezagutuko da izena.

Ladis Galarza

[ J| Pelotaria

Baraibarkoak, azkenean, txa-pelduna dela erakutsi zuen

joan den igandean Anoetan jo-katutako finalean. Iazko txape-laren ondotik, batzuk ez omen ziren konforme gelditu —pilotak zirela, Retegi oso fina ibili ez ze-la—, eta aurten azken hamar ur-teotako joera itzuliko zela uste zuten. Baina igandean Ladisek garbi utzi zuen egun bera dela indartsuena, eta Juliani igarri zi-tzaizkion sobera urteek ez dutela barkatzen. Baraibartarrak ba-dauka bere aurretik txapela gehiago lortzeko aukera, atzetik, oraindik, ez bait da ordezkorik antzematen.

EUSKALERRIAIRRATIA FM 91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta-ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

XORROXIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 13.00etatik 13.45eta-ra... Informazio Saioa Baztan, Malerreka eta Bortzirietako informazioa. Elizondo, Bera eta Lesaka egunero.

HERRIIRRATIA OM 1134-FM 87.9

Asteazkenan FMn 21.00etatik 22.00etara.... Gautxori irra-tsaio musikala. Narrazioak.

RNE RADIO 1 OM 835

Astean zehar ^20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz Elkarrizketak, erreportaiak, musika.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Euskararen agerraldia, jai giroan ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

Gurdiak, zanpanzarrak, mo-motxorroak, zankuak, txarangak, gaiteroak, eta mota honetako tal-de luze baten laguntzaz abiatuko da bihar larunbata, hilak 30, 'Euskararen agerraldia', Oina-rriak taldeak euskararen inguru-ko ihardunaldiei amaiera emate-ko aukeratu duen manifestaldia. Hain zuzen ere, jai giroan egitea da helburua, taldeak berak beti-danik defendatu duen euskararen normalizaziorako beste aurrera-pausu bezala.

Festa hau desfile moduan an-tolatu du taldeak, eta euskararen inguruan akordio soziala lortze-ko eskaera egingo da bertan. Desfilea arratsaldeko seietan aterako da Imñeko autobus gel-tokitik, eta ohizko ibilbidetik, Gazteluko plazan izango du amaiera.

Partehartzaileen zerrenda, lu-zea, eta haien artean, Txantreako konparsa txikia, Arrosadiako zanpanzarrak, Donibaneko kon-parsa, Lesakako dantzariak, Ba-rañain eta Axular ikastolako zan-kuak, Antsoaingo haur dantza taldea, Paz de Zigandako dantza etakale animazio taldea, Lizarra-ko gaiteroak, Otsagiko dantza-riak, Altsasuko momotxorroak, Duguna taldea, Ziripot txaranga, Arrosadiako kilikiak eta Ortza-dar dantza taldea.

Hauen atzetik, manifestazio modua jendea biltzea espero dute antolatzaileek, Gazteluko plazan amaitu arte. Han, jotero, gaitero eta bertsolariak izango dira, eta dantza taldeek Larrain dantza es-keiniko dute. Ondoren, idazkiren bat irakurriko da.~

ALDERDI Ekitaldi honetara POLITIKOAK agertzeko deia lu-

ALDE zatu dute Batza-rre, Herri Batasuna, Eusko Al-kartasuna, Euskadiko Ezkerra, Eusko Alderdi Jeltzailea, Iz-quierda Unida eta Partido Carlis-

ta alderdiek. Honekin batera eus-kararen egoera larriari aurre egi-teko premia azpimarratzen dute alderdiek kaleratutako dei ba-tean, «Nafarroako identitatea, historia eta kultura ezin bait da eskeintza onenen zain gelditu».

Oinarriak taldea, bere aldetik, oso baikor agertu zen joan den astean burututako ihardunaldien balantzea egiteko orduan, eta be-ren esanetan, jendearen aldetik lortutako erantzuna, «ona baino gehiago, harrigarria izan zen». Izan ere, espero baino entzule gehiago bildu zen mintzaldi guz-tietan, eta lehendabiziko egu-nean, kasu, Nafarroa, Euskal Au-tonomi Elkartea eta Kataluniako Hizkuntza Zuzendariek eman-dakoan, berrehundik gora izan ziren agertu zirenak.

|y§ arunbateko mani-festaldirako deia egi-teaz aparte, euskara-ren egoera larriari aurre egiteko premia azpimarratu dute zazpi alderdiek, «Na-farroako identitatea, kultura eta historia ezin bait da eskaintza onenen eskuetan gel-ditu».

MAHAINGURUEN Jendeaz MAIL gain, partai-

c i e e ^ e r e

mail ona erakutsi zutela azpima-rratu zuten antolatzaileek, eta mahinguruak «oso interesgarriak izan zirela» azaldu zuten. Lehen-dabiziko eguneko mintzaldian azpimarratzekoak izan ziren Es-tebe Petrizan EAko parlamenta-riak egindako adierazpenak, EGUNKARiAk kaleratutakoak. T-Ti7Vnnt7 Pnl i t iL'araVr» 7 i n p n H o r i

ohiaren esanetan, Euskararen Legearen zenbait artikulu, bere-ziki hezkuntza arloari dagozkio-nak, aldatu egingo dira uda pa-sata. Hori berretsi zuen Iñaki Ca-bases Parlamentuko Euskara Batzordeko presidenteak, eta Rodriguez Otxoa Hizkuntz Poli-tikarako Zuzendariak aldaketa hauek egiteko «giro aproposa» zegoela adierazi zuen. Hau izan zen egunik trinkoena, baina hez-kuntza arloko egoerari buruz egin zen mahainguruak ere ha-rrera ona izan zuen. Bertan Eus-kararen Legeari buruz aritu ziren berriro partaideak, euskararen normalkuntzarako honek para-tzen dituen trabak nabarmenduz.

Toponimia eta psikolinguisti-kari bumz mahainguruak San-chez Carrion 'Txepetx' hizkun-tzalariaren partaidetza izan zuen, eta honek Nafarroan dagoen eza-gupena azpimarratu zuen, «Eus-kal Herriko beste zonaldetakoa baino franko altuagoa». Hala ere, plagintza zehatza aurrera era-mateko aterabideak «praktikan ez zirela jartzen» azaldu zuen Txepetxek.

Eskolarteko Bertso Txapelketaren finala datorren ostiralean Iruñean

PATXI ULAIAR / IRUNEA

Nafarroako Eskolarteko Ber-tso Txapelketaren finala heldu den igandean, ekainak 5, joka-tuko da Iruñeko Principe de Via-na institutuan. Zazpigarren edi-zio hau joan den ostegunean, hi-lak 21, hasi zen Etxarri-Arana-taen eta gaur, ostirala, Lesakan izango du laugarren kanporaketa, Leitza eta Elizondokoen ondotik. Hamazortzi urte arteko gazteak biltzen dituen txapelketa hau him modalitatean dago banatuta: ber-tso papera, bertso zaharrak kan-tatzea, eta bapatekoa.

Lau kanporaketak dira oro har, e ta hortik sailkatuak Iruñean jo-katuko den finalera pasako dira.

Pasa den ostegunean, esan beza-la Etxarri-Aranatzen izan zen lehendabiziko saioa, eta bertan Irurtzun, Altsasu, Etxarri-Ara-natz eta Lakuntzako eskola eta ikastolen partaideak bildu ziren. Bostehun haur pasatxo, eta E-txarri-Aranazko zinema bete betea.

Ostiralean, hilak 22, Leitzako zinema jaso zituen bigarren kan-poraketaren partaideak, eta atzo osteguna zen bumtzekoa him-garren kanporaketa, Elizondoko E1 Pilar zineman. Gaur, ostirala, azken kanporaketa izango da Le-sakako frontoian, Bortzirietako partaideekin.

Finala, ekainaren bostean, os-tirala, jokatuko da, goizeko ha-

maiketatik aurrera. Hemen, na-hiz eta finala izan, Imñea maila-koek bertso zaharren lehiaketan parte hartuko dute, eta beraiekin batera, batbatean OHOko beste zonaldetan aukeratutakoak eta OHOtik gorakoak, Bortziriak eta Goizuetakoak.

AZKEN Txapelketa hau URTEOTAKO i z a n ohi da, sortu

I A I 1 7 1 A U H zenetik, bertsola-

ri gazteak eta bertso eskoletan aritu izan direnendako plazara-tzeko aukera ona. Hain zuzen ere, aurtengo txapelketa nagusiko fi-nalean parte hartu duten Estitxu Arozena eta Xabier Silveira le-sakarrek irabazi dute inoiz esko-larteko txapelketa hau.

Oinarrikoek festa antolatu nahi izan dute. JOXE

Arozena eta Silbeirak iraba/.ita dute txapelketa. J O X E / M A N U G O M E Z

.Zazpi urte hauetan, eta Nafa-rroako bertsolaritza bizi ari den jauziarekin lotuta, aldaketa ga-rrantzitsuak izan dira eskolarteko txapelketa honetan, Lontxo Abu-mzak azaltzen duenez. «Orain arte bertso paperei eta bertso

zaharren kantuei ematen genien lehentasuna. Orain salto egin du-gu, eta batbatean kantatzeak du lehentasuna. Iaz, kasu, soilik lauk hartu zuten parte batbatean, eta bost bertso bakarrik eskatzen zi-tzaizkien».

Intsumisoei epaiketa

amabi gazte epaituko dute ekainaren bian Iruñean, or-dezko zerbitzu soziala egiteari

uko egiteagatik. Zazpi epaiketetan ba-naturik, denendako zigorra bera eska-tuko dio fiskalak Juan Carlos Iturri

epaileari: bi urte eta lau hilabeteko gartzela zigorra, alegia. Aurretik Fer-min Azkonari egindako epaiketan zi-gorra hori paratu zuen epaileak, beste zenbait epaiketetan ez bezala. Dudarik gabe, epe berri bat zabaltzen da epai-

keta hauekin intsumisioaren mugi-menduan, ondorioak, oraindik, oso garbi ez badaude ere. Iñaki Subiza abokatuaren ustetan, legea ezartzea gobernuaren kalterako eta mugimen-duaren onerako izango da.

Hamabi intsumisori epaiketak ALBERTO BARANDIARA / IRUNEA

Ekainaren bian egingo den epaiketa hauetan berrikuntza bat baino gehiago izango da, baina askaso azpimagarriena aboka-tuek eskatu duten zenbait lekuko eta peritoen partaidetza. Horrela, Guillermo Mujika eta Jesus Le-zaun teologoak, Iñaki Arredondo Madrilen libre utzi zuten intsu-misoa, Mario Gabiria eta Carlos Vilches soziologoak, Fabricio Potestad psikiatra, Zuzenbide Politikoan katedraduna den Pe-dro Ibarra, Montxo Armendariz zinema zuzendaria, Javier Eder idazlea, Alejandro Arizkun Na-farroako Unibertsitate Publiko-ko errektoreordea, Jesus Gara-tea eta Manuel Burguete sindi-kalistak, Txaro Pardo peñen ba-tzordearen ordezkaria, besteak beste, intsumisioan alde euren jarrera —batzuk— eta txostenak —besteak— aurkeztera azaldu-ko dira.

Hain zuzen ere, horietako lauk peritu-lana egingo dute: Mario Gabiria, Carlos Vilches eta Fa-bricio Potestad. Horiekin batera autoinkulpatu batzuk ere izango dira epaiketetan.

Halaber, KEM-MOC eta Ka-kitzat taldeek 250 pertsonaien si-nadurak jasodituzte, tartean Luis Otero eta Alberto Piris militar ohiak, Bernardo Atxaga, Ramon Irigoien, Jose Luis Sampedro eta Antonio Gala idazleak, Julio An-guita IUko koordinatzaile oro-korra, Javier Sadaba eta Carlos

Paris katedradunak, Euskal He-rriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publi-koko(NUP) 150irakasle, lOObat abokatu, 30 kazetari, Julian Re-tegi pilotaria eta Patxi Bisquert aktorea.

ZAZPI Zazpi epaiketa izan-EPAIKETA g 0 dira oro har, goi-ORO HAR zeko bederatzietatik

aurrera, eta Iruñeko 1 penaleko epaitegian. Sei intsumiso epai-keta berean izango dira, seiek adierazpen bateratua aurkeztu bait zuten bere garaian epailearen aurr-ean.

Bestalde, intsumisoen senide eta lagunen elkarteak ere intsu-misoak ez ezik, intsumisioaren beraren alde ere bazeudela adie-razi zuen, eta «bere ahalegin guztiekin» saiatuko zirela epai-keta hauek sona handia izan ze-zaten. Bozeramaileak azaldu zuenez, «ez dugu uste intsumi-sioa espetxetara eramateko deli-tua denik, eta horretan saiatuko gara».

Epaituko dituzten intsumisoak —Antonio Sanz de Galdeano, Iñaki Carrasquedo Molla, Agus-tin Villava Primo, Koldo Pastor Yerro, Unai Vara Cesar, Ricardo Robles Espinal, Jorge Goñi Mar-tinez, Jose Antonio Artola Lujea, Fernando Saenz de Miranda eta Alfredo Liras Cesar, besteak beste— zerrenda luze baten ha-siera baino ez dira, hurrengo hi-labetetarako beste epaiketa fran-ko zabalduko bait da. Hala ere,

Fermin Azkona. JOXE

Intsumisoak abokatuen aurrean: ohizkoa izango den irudia. JOXE

prentsaurrekoan euren elkarta-suna adierazi zuten gartzelan preso zeudenekin, eta aurrera jarraitzeko asmoa sendoa eraku-tsi zuten. «Ziur gaude epaiketa hauek ez direla bidezkoak ezta zuzenak ere, eta aurrera segitu behar dugu».

Jordi Badet Ka- kitzaten par-taideak intsumisioaren mugi-menduaren gaurko egoerari errepaso egin zion, eta aldeko adierazpen eta jarrera gehiago lortzeko bere itxaropena agertu zuen. «Gaur egun gobernuak daukan gairik garrantzitsuena,

mahai gainean, intsumisioarena da. Hori garbi antzematen da Fiskal Nagusiak bidalitako agiria dela eta, eta gobernuak errepre-siorako bidea hartu nahi duela garbi dago».

Badeten ustetan, «gizarteak epaitu ditu dagoeneko intsumi-soak, deialdi berriaren aurrean intsumisoen kopurua gora egiten ari delako etenganbe. Gobernuak ezin izango du hau ahaztu, eta gure estrategia gero eta errotua-goa dago». Hain zuzen ere, epai-keta hauek direla eta, zenbait mobilizazio iragarri dute KEM eta Kakitzatek. Gaur bertan, ma-nifestazioa izango da Gaztelu Plazan. Erakunde eta alderdi po-litiko zenbaitzuk egin dute jada horretarako deia.

Legea gauza guztien aurretik —

Hamabi intsumisori egun beharreko epaiketa jauzi garrantzitsua da kontzientzi objekzio mugimendurako, garbi erakusten due-

lako fiskalek prozesuarekin aurre Sgiteko erabakia hartua dutela. Egun berean hamabi epaitzea ia anekdotikoa da, baina hurrengo hi-labeteotan egoerak izango dituen aldaketak igarri daitezke.

Nafarroak, Europako intsumiso portzentairik altuenetakoa dauka, eta gizartearengandik jaso den aldeko jarrera oso nabarmena izan da betidanik. Azken epaiketa honetarako erakunde eta arlo guztietako onespena eskuratu da, eta bost alderdietako —HB, EA, EE, IU eta Batzarre— buruzagiek maiz kontzientzi askatasunaren aldeko adie-razpenak egin dituzte.

Hala eta guztiz, berriro ere, justizia ez omen dator bat gizarteak eskatzen duenarekin. Itxaropenerako parada bazegoen. Madrilen gazte bat libre utzi zuten, «kontzientziak behartu bait dezake pertsona bat bere sinismenei jarraitzera» —epaileak sententziak jasotzen zuenez—, eta Donostiako fiskal batek «bere gogoeza sakona» adie-razten zuen zigorra ezartzeko erabakia hartzerako orduan.

Baina Nafarroan ez. Nafarroako fiskalek eta Latorre jaunak legea gauza guztien aurretik paratu dute, eta ez omen dute aldatzeko asmoa. Ahaztu dute gizartearengandik bereizten den justizia ez dela jada justizia.

Epaiketak hasi zirenetik kaleko protestak ugariak izan dira. XOUSE SIMAL

Intsumisoei epaiketa

Subiza: «Espero genuen bidetik abiatzen ari da intsumisioa»

A.B. / IRUNEA

Iñaki Subiza KEM-MOCen abokatua da Nafarroan, eta berak eraman du aurrera talde honetako partaideek orain arte izan dituz-ten epaiketa gehienak. Hurrengo ekainaren bian, intsumiso baten defentsaz arduratuko da eta egun mugimendua bizi ari den mo-mentuaz baikor azaltzen da. EGUNKARIA.— Epaiketa batera-tua egitearena —sei intsumiso epaiketa bakar batean eta beste seiak aparte, baina denak egun berean— zuen ideia izan da, edo epaileak horrela agindu du? IÑAKI SUBIZA.— Hori horrela agindu du epaileak. Izan ere, sei intsumisoek idazki bera aurkeztu zuten, eta hortik atera da proze-dimendua. Gero, epaileak egun berean paratu ditu hamabi epai-ketak, agian, lekukoen lana errezteko. Hala ere, ez dut uste aparteko garrantzirik izango duenik.

EGUNKARIA.— Fermin Azko-naren epaiketaren erabakia orain artekoak baina gogorragoa izan da —bi urte eta lau hilabeteko gartzela zigorra—, fiskalak eska-tzen zuena, alegia. Ustekabean harrapatu zaituzte, edo espero al zenuten?

SUBIZA.— Legeak garbi adie-razten du hori dela zigorra. Kasu honetan, epaileak legea ezarri du, besterik gabe. Horregatik, espe-ro, espero genuen. Hala ere, az-ken hilabetetan zejibait epailek absoluzioak edo sententzia arin-garriekin erabakiak zituzten, eta horrek jeitsi zituen zigorrak. He-men ere antzeko zerbait gerta zi-tekeen, baina ez da horrela izan. EGUNKARIA.— Baina hemen ere kaleko presioa beste tokietan baino indartsuagoa da, eta intsu-misoen kopurua ere askoz altua-goa da.

SUBIZA.— Horregatik, hain zu-zen ere, oinarritu nuen nere de-fentsa gizartearen aldetik zeuden presioan, eta beste epaileek har-tutako erabakietan. Azkenean us-te genuen ontzat hartuko zutela, baina...

EGUNKARIA.— Espainiako fis-kal nagusiak ahalik eta zigorrik altuena eskatzeko eman duen aginduarekin protestaldiak izan dira fiskalen artean, bereziki Ka-talunian. Horrek eragina izan al dezake epaileengan edo epaike-tetan?

SUBIZA.— Prozesu guztiak fis-kalen agindupean hasten dira, baina orain dela gutxi arte ez zuten deus egiten, intsumisio ka-suetan. Berriki fiskal nagusiaren agindua jaso dute, eta bertan gu-txienez hamazortzi hilabeteko ganzela eskatzea agintzen zaie, baldintzapeko askatasuna izan ez dezaten. Izan ere, soldadutzari

Iñaki Subiza Iruñeko bere bulegoan.

intsumiso aurtengo urtarrilaren 1 a baino lehen egin direnei, ute-bete eta sei urte bitarteko gartzela zigorra dagokie. Urtebete jarriz gero, ez da betetzen zigorra, eta horregatik fiskal nagusiaren agindua. Baina hau oso gogorra da, lehendabiziko delitua izanda, normalean, beti ematen bait da baldintzapeko askatasuna. Ezo-hizko neurria da, dudarik gabe. Nafarroan, baina, ez da fiskalen aldetik protestarik aditu, eta «le-

jjjjJ urrengo pausua espetxean gero eta intsumiso gehiago sartzea izango litza-teke, errepresioa ezi-nezkoa izan arte eta legea aldatzera behartu arte. Gandhi edo Luther Kingek egiten zuten bezala. Hemen ez digute beste biderik uzten.

gearekin egokitu beharra, ezta-baidatu gabe» izan da epaikete-tan erabili duten argudioa. EGUNKARIA.— Ekainaren 2ko epaiketa guzti hauen ondotik beste hainbeste prozesu zabal-duko dira Nafarroan. Azkonak jaso duen bezalako epaiketa ba-tek beldurtu al ditzake beste in-tsumisoak edo bide hau hautatze-ko asmoa zutenak? SUBIZA.— Kontzientzi Eragoz-

JOXE

penerako Muigmenduan (KEM) gure estrategia egin genuenean, desobedientzia hautatu genuen bide modura, eta hain zuzen ere, hau zen guk bilatzen genuen on-dorioa: legea martxan jartzea. Gertatu zena kontrakoa izan zen: legea ez zen martxan jarri, eta urte asko horrela eman genuen. Orduan, hau da mugimenduaren barruan fase berri bat, espero ge-nuena. Jende asko pilatzen ari zen, eta indarrean paratu dute legea, jario hau mozteko edo jen-dea pittin bat beldurtzeko. Hala ere, lortu dana kontrakoa izan da, gero eta elkartasun handiagoa dago, debatea ireki egin da berri-ro, eta epaiketak mugimendua indartzen ari dira.

Ez gaude, hala ere, geunden tokitik baino haruntzago. Jen-deak badauzka epaiketak irekita, eta ikusteke dago iragarrita dau-den guztiak egiten diren. Horrela bada, dozenaka izango dira udaz-kenean, eta hori jauzi garrantzi-tsua izango da.

EGUNKARIA.— Eta hurrengo pausua zein izango litzateke? SUBIZA.— Hurrengo pausua izango litzateke gero eta espe-txean jende gehiago sartzea, erre-presioa ezinezkoa izan arte, eta legea aldatzera behartu arte. Gan-dhi edo Luther Kingek egin zuten bezala. Hemen ere ez digute beste biderik uzten. Jendeak pentsa-tzen duenarekin bat ez badatoz, legea indarrean jar dezatela. Hori da, hain zuzen ere, beraiek duten arazoa.

EGUNKARIA.— Fermin Azkonak bi urte eta lau hilabeteko gartze-

lara zigortzen zuen epaia erreku-rritzea erabaki du. Hau KEMek duen jarreraren kontra doa. SUBIZA.— Hasieran bide juridi-ko guztiak agortzen saiatzen gi-rten, legea eta soldadutza bera ere geldiarazteko. Errekurtsoak aur-kezten ziren, baina guzti hori galdu egin genuen, auzitegi na-gusiek gure errekurtsoen aurka

erabaki bait zuten. Hor amaitu zen borrokaren arlo juridikoa. Orduan, intsumisoek bumz bu-ruko borrokara jotzera erabaki zuten. Hau da, legeari muzin egitea. Hori izan da hortik aurre-ko jarrera. Ferminen kasua guztiz pertsonala izan da, baina guk, mugimendu bezala, beste ildo batean gaude.

mintzoak

Orhipean • Aspaldiko kontua da. Pro-bintzianoek modemixmorako berez dakarten joera ergelak hankapetatutako altxor eder asko nafarrek atera izan dute lohitatik. Manezaundi, Larre-ko, Irigarai, Izeta eta abar luzea dugu horren lekuko. Eta, Orhi-peart liburua argitara denetik, Xamar erantsi beharko zaio ze-rrendari.

Baten bati aditua diot. Libu-ru honek ez duela izenburu egokia. Baliteke ezetz. Baina, zerpentsatua franko ematen du. Orhipekoa ez den gauza gehis-ko bizi du gaur euskarak. Er-niopean bukatzen baita jenera-lean euskaltasunaren espa. Probintzianoen izakera xital hori salatzea ere bada, alde ba-tera, liburu honi Orhipean dei-tzea. Baina, liburu honen izena ezik izana ere horretara dator.

Modernoa inkultoa da no-nahi eta beti. Kultura, klasikoa baita izatez. Teknologiak eta merkatuak nahigabean egiten gaitu modemo. Eta kultura, deus bada eta, axaleko moder-nixmo pasakor hori egia zaha-rrez edertzea eta sakontzea da. Honetaz ohartzen ez den eus-kaldun txoro asko dago gure artean oraindik. Eta are okerra-goa dena: euskaltasunaren gi-dariak berak ari zaizkigu, sal-bazioaren izenean, bazter gu-ziak modemixmoz estali behar direla esaka. Jainkoak goarda gaitzala Orhipekoak bederen!

Nere idurikotz, alde hori era-kustera dator, batibat, Xama-rren liburu xarmagarria. Eus-kaltasunaren leloa bezain zaharra deneko huts hori bete-tzera. Leitzeko arina da eta be-gietara atsegin ematen du libu-ruak. Letra du irudien lagun. Imdia letraren argi eta liluraga-rri. Nonahitik begiraturik ere, hagitz lan maitagarria egin du Xamarrek.

Itxura aldetik, artista baten lana. Gai bakoitzaren sarrera, irudi eta esanera propi batez apaindua beti. Gaiari dagoz-kion hitzik funtsezkoenak bel-tzago. Testu nagusiaren bazte-rretara, ohar motx osagarriak, marrazki ttiki argigarriak. Hi-tzik zaileskoen esanahiak. Eta beste hamaika xehetasun gus-tagarri, denak irakurlearen atseginerako.

Mami aldetik, hagitz neurri egokian tratatua du gai bakoi-tza. Ez astunegi eta arinegi. Hitz gutxitan esaten baitu gau-za asko, eta modu gustagarriz gainera. Dena dakizula iruditu arren, gai bakoitzean beti ager-

tuko zaizu ez zenekien kontu berri gustagarriren bat, handik edo hemendik. Nik benpe, ahaztuxetako gauza franko go-goratzez gain, kontu ttiki berri asko ikasi dut.

Honelako dibulgazio libu-ruak hagitz aproposak dira, nomahiri eta batipat haurrari egunero hankapetzen duen lu-rra ez dela mutua erakusteko. Ez dakit zer nolako harreran egin izanen zaion liburu honi eskolatan, baina, ni irakasle ba-nintz, urte guzian gogoan edu-kiko nuke. Baita, gura-so izanik, neronek ika-si ahalean, nere haurrak euskal ani-maz sorgin-du nahiko banitu ere.

Neretzako, euskal animaren enziklopedia ttiki bat bezala hartzeko liburua da. Eta hala-kotzat har ez dezanak, beste nonbaitean darabilke gogoa. Euskaldunok erregalo modura hartzeko liburua da hau. Pa-mielak argitartazen dituen li-buru gehienak bezala, preziorik ez duena. Liburu honek duen alderik merkena, dirukin paga litekena baitu.

Bukatzeko, eta liburua biri-bila dela ez esateko, koxka ba-tzuk ukitu nahi nituzke:

• 1.— Zertara dator Txepetx liburu honen aitzin solasera? Xamarren lagun mina dela-kotz? Askotan nahasten dira pertsonak eta pertsonaiak gure herrian. Hagitz sinale txarra. Bien kaltetako baizik ez baitira izaten lautik hirutan. Ez naiz inor tentatzen ari. Arrazoia be-gien bistakoa da. Neretzako Txepetx guziak ez baitira Orhi-peko?

2.— Euskara beraren eta euskaltasunaren iraupenaren topikoak maizesko egiten diote irrist Xamarri. Ez noski inor itotzeko moduan, baina, fran-kotan errepikatzen da lelo hori. Eta liburu honek ez luke merezi irakurleagan horrelako irudi-penik sor dadin.

3.— Eta bukatzeko, tarteka ageri direnbeste huts ttiki ba-tzuk, gramatikalak lirateke. Ni-ri behintzat, ere batzuk arrotz xamar egin zaizkit, ba- eta egin adizkien hutsa nabaritu dut frankotan. Menpeko esaldi ba-tzuk motz gelditu ote diren im-ditu zait. Baita mendratu hitza-ren azalpen okerra ere ikusi dut nonbait.

| Patziku Perurena Idazlea

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Txantxangorria Erithacus rubecula

Zabaldua iparraldean Bularraldea laranja Migrazioa bakarka egiten du

Oldartsua berez Txantxangorriak euskaldunen

artean duen fama, txori eta ani-mali gutxik izango dute. Kantu, ipuin, eta kontu frankotan aipatua izan da betidanik, eta bere bular gorriak eta bere izakera oldar-tsuak kondaira eta herri sinime-nean toki ongi irabazia utzi diote.

Oso zabalduta iparraldean, hegoalderantz urritzen da nabar-men. Bere gorputza oso sendoa da, lepoa motza, eta bular eta ko-petaldea laranja koloreduna dau-ka. Zuhaitz txikiko basoetan bizi da, bai mendian nola ibar eta ha-ranetan, baina normalean beti 800 metrotik beheiti.

Ederki egiten du hegan, baina gustokoagoa du lurrean aritzea, saltoka. Bere elikadurarako in-sektu, har eta zenbait basafruitu hartzen du.

Ederki gordetzen du bere ere-mua, eta beste espeziekideren bat sartzen bada bertan, liskarra se-gurua da. Hainbeste, ezen batzu-tan heriotzaraino ere hel daite-keela.

Migrazioa egiteko, gabez egi-ten du bidaia, bakarka, beste es-pezietan hain ohizkoak diren sai-lik gabe. Txofrakia oso era ero-soan apaintzen du, eta goroldioa, txotxamarrak, hostoak, sus-traiak, luma, eta artilea ere era-biltzen ohi ditu.

Zazpi ahuntzak eta Robokop JUANMA AMAS

Ameriketako mendebaldean zegoen herrixka txiki batean —populazio aldetik handia eta polit-polita zena—, zazpi ahuntz bere amarekin bizi ziren. Guztiak anai-arrebak ziren, bi neska eta bost mutil hain zuzen ere.

Bi ahuntz nahiko onak ziren, edo hobeto esanda, ondo porta-tzen ziren bi ahuntz ziren. Oso oso jakintsuak ziren, Karl Marx baino jakintsuagoak. Hain ja-kintsuak ziren batek Sokrates eta besteak Aristoteles izena zutela. Bost ahuntzen deskribapena egi-tea falta zait. Bost hauen artean hiru normal xamarrak ziren, ni bezalako 'jatorrak eta majuak'. Falta diren bi hauetatik bat bihu-rri samarra zen, baina bestea 'fir-ma' hutsa zen. Zein bihurri den idei bat hartzeko, hiru dendetan lapurretan harrapatu zuten. Etxe bateko lehio gehienak apurtu, be-

re hiriko hamabi gizon-emakume ala neska-mutil hil eta azkenik bere gizarte irakaslea torturatu.

Josetxo —horrela deitzen zen— herriko porrozaleen tal-dekidea zen. Deskribapen hau bukatzeko, ama ez zen zaharra baina ezta gaztea ere. Hain zuzen ere, 45 urte zituen.

Buruan zuen urre luze hori mototsa polit baten bidez zuen apainduta, eta bere bi itsaso poli-tetan marea beltza zegoela ziru-dien, begi beltzak zituen eta.

Goiz eguzkitsu batean amak erosketak egitera joatea erabaki zuen janaria asko eduki zezaten. Joxetxo berarekin eramaten zuen maltzurkeriren bat egin ez zezan.

Zazpi ahuntzak —beno ez, sei ahuntzak, Josetxo falta bait zen—, jolasten ari ziren bitar-tean... tok,tok,tok, atean jo zuten. Ahuntzak beldurtu ziren. Ez zu-ten ireki nahi. Panba! atean uka-bilez jo zuten. Robokop zen.

Guztiak ezkutatu ziren. Robokop Josetxori buruz galdetu zuen. Ez zegoela, erantzun erantzun zuten ahuntzek. Robokopek ahuntz guztiak bahitu zituen, eta azke-nean joan zen.

Han zegoen Robokop whisky bikoitza edaten eta ahuntz guz-tiak patata zakuetan sartuta. Ama —karateka ona zena—, atzetik u-kabilkada bat eman zion eta eda-lontzia muturraren erdi-erdian sartu zuen baina... ez zitzaion ezer gertatu. Izugarria, ezta?

Jazintak, orduan, hau ikusita, bere jakinduriarekin bere bazo-ka, kañoi moztuta zuena, pun-pun-pun-pun sabelaen erdi-er-dian jo zuen Robokop, eta lurrera erori zen erdi hilik.

Sokrates eta Aristoteles poza-ren pozaz amarengana hurbildu ziren besarkada bana emanez eta eskerrak eman zizkioten amari.

Hortik aurrera, zazpi ahuntz hauek oso ondo bizi ziren.

BASAJAUN

Rioko konferentziaren au-rtean, argi gelditu diren jarreren aurrean, nabaria

da EEBBko jokaera zein izango den. Aurpegi garbitze hutsa, ba-tez ere. Munduko lehenengo po-tentziak bere: interesen alde joka-tu du berriro ere, eta gas isurkinak gutxitzeko nazioarteko akordio bat lortzeko bilerak porrot egin dezake. Noiz arte izango dira interes ekonomikoak ekologi-koak baina arrakastatsuagoak? Nor ote da EEBB beste herri eta nazioen aurrean horrelako irten-bidea bultzatzeko? Zergatik hainbeste kontraesan? Ez al da garrantzitsua, biosferaren egoera behin ezagututa, behar diren neu-rriak hartzea, lehen bait lehen, betirako?

Euskal talde ekologistak txa-lotu behan-ekoak dira gai honen inguruan, jarrera garbia erakutsi dutelako: Rioko burokraziaren aurrean, ikuspundu kritikoa eduki behar da, han ez bait da izango lurrarako espero den au-rrerapen nagusia. Hortik Erreka izeneko plataforma. Haize be-rriak izanen dira euskal ekologis- • ten artean? Nazioarteko tirabira hiprokitak mugimendu ekolo-gista ez dutela geldituko argi uz-teko berrikuntza zoragarria iza-nen denez gero, aurrera joan da-dila espero dugu.

Are pozgarriagoa da denon-tzat, era berean, Lemoizen kon-trako burrukaren amaieratik orain hamar urte direla eta berri-kuntzaren berri ona.

Agurtzeko, ea Rioko konfe-rentzia sorpresaren bat daka-rren...

1 > > i^OOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOO&OOOOOOOOOOOOO^ KAZKARROAN

Uda

Udara etorrita batera galbana (bis) amak esaten digu 'egin ezak lana' gure erantzuna da 'no me da la gana egin beharrekoa pikutara dana' kristoren alper hutsak hori da gerana

Telebistan aurrean patxaran jarrita (bis) kokakola bat eta hiru kilo pipa noizbehinka jasotzeri det amaren bisita 'zer demonio zabiltz hortxe eserita' alperrik izaten da amaren errita

Ohiane Olaberria

KONTRAPASA Erantzunak zehaztuz joan ahala, pasa ezazu letra

bakoitzadagokionlaukira. Behekotaulaosatuondoan

Ezkurran jasotako esaera zahar bat ageriko zaizu.

1. Basa adarduna

2. Solairu euskarriak

3. Tripa

4. Gaueko hegazti

5. Indarkeria

2 3 4 5 6

Zaharrak berri Ilunbetako lana, argitten lotsa. Ilunbetako lana askotan oker egina da.

Areso

Ipurdiko gaitza izan du ho-rrek. Kalte edo ezbehar handia.

Lesaka

—Neka-neka eginda nago. —Egun guztian lotan egon

zara, eta nekatua? —Bai, baina lanean aritu

naizela amets egin dut.

B i z i B i z i a n

steburu honetan izango da Bardee- honen inguruan, baina aurtengo edizioa entrenamenduak bertan egin zitzakeen tako Poligonoaren kontrako bost- hiru gertakarik markatzen dute berezi- berri zabaldu zen; eta, pozgarriena, Eu-

garren martxa, hango batzordeak an- ki. EEBBko Armadak alde egin zuen ropakoparlamentuanezbaiandago'gaia tolatuta. Urtero bezala, aste osoan zehar Bardeetatik, nahiz eta kontratuak inda- ADMAR-Eguzki taldeak egindako la-mahainguru eta ekitaldiak burutu dira rreanegon;Europakogerrarakoabioiak nari esker.

Bardeetako Poligonoaren kontra MATTIN KAPITANSORO / TUTERA

Asteburu honetan burutuko den bostgarren martxa honen aurretik aste osoan zehar zenbait mahainguru eta mintzaldi izan dira Tuteran gai honen inguruan. eta gaur bertan, ostirala, zinema emanaldia izango da bertako Versalles zinematokian, 'La no-che mas larga' ('Gau luzeena') pelikularekin. Astea, berez, joan den ostiralean hasi zen mahain-guru batekin, 'Bardeetako ara-zoa' izenekoa. Bertan Jose An-tonio Gaiarre Bardeetako Ba-tzarraren presidentea, Iñaki Egi-luz biologoa eta Milagros Rubio Poligonoaren aurkako batzorde-koak hartu zuten parte.

Asteartean 'Armadak, zerta-rako?' izeneko mahaingurua izan zen, eta asteazkenean ekologia eta politika internazionalari bu-ruz aritu ziren biologo eta eko-logistak.

Lehendabiziko martxa anto-latu zenetik, gauza franko aldatu da Bardeetako poligonoaren in-guruan, eta garrantzitsuena, aka-so, deusestatzeko beharraz talde eta erakunde gehienen artean iortu den adostasuna. Gogoratu behar hasieran soilik talde ba-tzuek zutelahorren aldeko jarrera garbia, baina, egun, poligonoa-ren kontrako batzordea bateratu eta anitza oso da. Bildu ere, ber-tan biltzen bait dira udal, erakun-de, eta herri mugimenduetatik ateratako ekimenak.

GERTAKARI Aurtenzen-ADIERAZGARRIAK bait gerta-

AURTEN KARJ ESAN_ guratsu izan da auzi honen ingu-ruan. Lehendabiziz, Estatu Ba-tuetako Armadak bere abioiak bertatik ateratzeko hartu duen erabakia. Kalera sona handikoa, praktikoki eta funtsean egoera ez da gehiegi aldatu, poligonoa era-biltzeko Espainiako Armadare-kin lotzen duen kontratuak bertan dirau eta.

Gogoratu behar Jose Antonio Gaiarre Bardeetako Batzordea-ren presidenteak horren inguruan galdera luzatu ziola Espainiako gobernuari hango parlamentuan, egoera berria zertan gelditzen zen ezagutu asmoz. Gobernuak azaldu zuenez, Bardeetako poli-gonoa erabiltzeko hitzarmena mdarrean dago alde eginda ere, eta EEBBko armadak nahi due-nean erabil dezake berriro. Mi-lagros Rubio'poligonoaren kon-trako batzordearen bozeramai-'eak esaten duenez, «euren biga-rcen etxebizitza da oraindik ere

poligonoa, eta alde egitearenak, beraz, ez du funtsezko garrantzi-rik».

Bestalde, aurten ere, Europako gerrarako abioi berriak Bardee-tako poligonoa erabiliko zuelako berria zabaldu zen. Zaragozako zentruan izango ziren abioi hauek, beraz' entrenamendurako toki aproposa izango zuten ber-tan. Berria guztiz konfirmatu ga-be ere, batzordeak Nafarroako herri guztietara bidali zituen or-duan honen kontrako mozioak, «eta erantzuna ezin hobea izan da».

IGANDEAN Aurtengoa BATASUNAREN 'batasunaren

m a o t x a m a r t x a > e r e

izendatu daiteke. Duela urte ba-tzuk poligonoaren kontrako ba-tzordean izandako zatiketari buelta eman zaio, eta martxa ba-karra eta bateratua izango da igande honetakoa, azken urtetan ez bezala. Orduan. ADMAR-Eguzkik beste baterako deialdia egin ohi zuen. Rubiok azpima-rratzen duenez, «batzordeak lor-tu du Bardeen inguruko ekintza guztietarako —herrikoiak, insti-tuzionalak eta pertsonalak—

erreferentzia bakarra izatea». Egunotan, baina, ADMAR-

Eguzki talde ekologistak Euro-pako Parlamentuan aurkeztutako mozioa eztabaidatzen ari dela ka-leratu da. Taldeak duela bi urtez aurkeztu zuen proposamena, be-re aldetik, eta horrek batzordea-ren barruan nolabaiteko hausdu-ra sortu zuen. Egun, baina, hori gaindituta dagoela dio Rubiok. «Proposamena ADMAR-Eguz-kik bere kabuz aurkeztu zuen, baina gaur ez luke horrelakorik egingo. Nolanahi ere, garbi utzi behar da batzordearen barruan

begionez ikusten dela poligonoa deuseztatzeko edozein ekintza, maila guztietan, baina ez litza-teke bidezkoa mozio hori ikustea gauza aparte bezala, duela bi ur-teko kontua bait da».

EUROPAKO Alfonso A-PARLAMENTUAN r a n d a talde

EZTABAIDAGAI ekologista-ren partaideak, bere aldetik, «oso baikor» ikusten du gaia Europara ateratzeko bere taldeak egindako ahalegina. «Gu ekintza guztiaren alde ere bagara, baina martxa 'Bardeetako Birjinaren Eguna' bezalako ospakizun hutsean gel-ditzea ez genuen nahi, jakina. Gainera, bagenekien hemen ez zegoela irtenbidea, Nafarroako Parlamentuak, kasu, ez bait du

| urtengoa 'batasu-naren martxa' ere izendatu daiteke. Duela urte batzuk poligonoaren kontra-ko batzordean izan-dako zatiketari buelta eman zaio, eta martxa bateratua eta bakarra izango da igandean, azken urtetan ez be-zala.

zer esanik hor. Benetan sartaia eskutik helduta dutenengana joatea erabaki genuen».

Hori dela eta EEBB eta lehen-go SESBren enbaxadetara jo zuten lehendabiziz, garai hartan desarmerako elkarrizketak zeu-dela eta, eta ondoren Europako parlamenitariengana jo zuten. «60 parlamentariekin aritu ginen hiz-ketan, eta hogeitamaseik, talde guztietakoak, gure proposamena sinatu zuten. Hain zuzen ere, poz-garria izan da duela bi aste dei-tzea eta jakitea ez direla batere ahaztu gaiaz, eta mahaiaren gai-nean dutela aditzea».

Bardeetako poligonoa behin betikoz deuseztatzeko falta den azken urratsaz, bat datoz bi boze-ramaileak: «Armadarekin egin dugu topo». Rubioren ustez, ekintza herrikoiak dira gaiari au-rrerapausu bat eman diezaioke-tenak. «Presioa indartu egin be-harra dago, ahal den neurrirai-no». Arandarendako, Nafarroako Gobernuak ere areagotu egin be-harko luke bere presioa, «akordio hutsek, bestela, ez bait dute ezer-tarako balio».

Jesus Lopez de Dicastillo ..abenturazalea

esus Lopez de Dicastillo aben-turazale nafarrak Amazonian

I bizitakoari buruz liburua aur-keztu berri du, ' Ayahuasca, heriotza-ren soka' izenekoa. Landare hau —ayahuasca— Amazoniako kultura eta sinismenaren oinarrietako bat da, eta bere inguruan shamanek—hango

azti eta apaizak— errito eta ospaki-zunak antolatzen dituzte. Mundu ho-netan sartzea baliagarria izan zi-tzaion egileari bertan gordetzen den mundua hobeki ulertzeko, eta sala-keta gogorra egin du etengabe era-sotzen ari diren alde horren egoera dela eta.

«Naturarekiko azken lotura Amazonia da» ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

EGUNKARIA.— Nola adieraziko zenuke ayahuascarekin izan ze-nuen esperientzia? JESUS LOPEZ DE DICASTILLO.—

Ayahuascari buruz hitzegiteak, hemen, ez dauka zentzu handirik. Espainiarrak Amerikara heldu zirenean, latinezko Biblia bat eraman zieten hangoei, eta india-rrek ez zuten tutik ere ulertzen. Haiek beste mintzairak zuten...

Liburu honetan nik izan ditu-dan esperientziak kontatu nahi izan ditut, baina inolako interpre-taziorik egin gabe. Interesa duena hara joan dadila. Ayahuasca da Amazoniako kulturaren oina-rrietako bat, baina ezin da inter-pretatu hemengo ikuspundueta-tik, ondorioak beti okerrak izan-go bait lirateke.

Orain modan dago Amazo-niari buruz aritzea. Lurra osoa birrindu eta desegin dugunez, orain oroitzen gara Amazonia-rekin, mundu osoarentzat fun-tsezkoa bait da oxigeno eta lehengaien erreserbak direla eta. Baina garbi utzi behar da Ama-zonia salbatzea ez dela garran-tzitsuena, nahiz eta zuhaitzak eta landareak oso garrantzitsuak izan. Amazonia salbatu egin beharra dago han bizi diren he-rriak naturarekin benetako lotura duten bakarrak direlako. Gu as-paldian urrundu .ginen naturatik, eta Amazonia da gizakiok gure iraganarekin dugun erreferentzia bakarra.

Orduan, ayahuasca argi bat be-zala da, iragan horretara hurbil-tzen duena, garbi, erreala. Erlijio ospakizunen bidez, landare ho-rren zukua hartzerakoan, norbe-ren baitako errealitatea azalera-tzen da. Horrekin ulertzen da be-

netan naturarekin daukagun lo-tura eta uztarria. EGUNKARIA.— Ayahuascaren inguruko erlijio hauek Amazonia osoan aurki daitezke, edo zenbait kulturen ezaugarria baino ez da? LOPEZ DE DICASTILLO.— Aya-

huasca Arnazonia osoan dago, eta hango tribu guztiek ezagutzen dute. Hala ere, jendeak ez du normalean erabiltzen. Bere era-bilera soilik ohianaren maisu eta apaizek —shamanak— kontro-latzen dute. Hauek kontrol eta jakinduria handia dute ohianaren landare eta indarren gainean. Han badaude botanika eta animalia liburuetan agertzen ez diren ma-kina landare eta animalia, orain-dik sailkatu gabeak, eta shama-nek badakite haien erabilera fran-ko. EGUNKARIA.— Izan dira zenbait ahalegin horrelako teknikak ber-tatik ateratzeko. Korellako zen-tru naturistan, kasu, shamanak eraman behar zituztela adierazi zuten. Atera daiteke errito horiek beren eremutik? , LOPEZ DE DICASTILLO.— Nik ez

dut horretan sinisten. Nere ustez hori interes komertzialen menpe dago. Nik errespetu handia diet Amazoniako sinismen eta tekni-ka guzti hauei, eta horregatik oso zaila egiten zait nere esperien-tziei buruz hitzegitea. Hori bai, garbi daukat benetan izugarria dela ayahuascaren kontu hau. Ez dakit zehazki noraino eraman gaitzakeen, baina burua irekitzen digun giltzaren añtzeko zerbait da. EGUNKARIA.— Eta edonor da gai hara joateko eta ayahuasca har-tzeko, edo behar da jarrera bere-ziren bat? LOPEZ DE DICASTILLO.— Pull-capa-ra (Peru) jende asko joaten

Jesus Lopez de Dicastillo Bolivian, 1987an.

da, ez dakit nor edo zeren bila, ayahuasca hartzera. Litro bat ga-ragardo edatea balitz bezala. Ho-rrek ez du ezertarako balio. Ayahuasca hartzea jarrera men-tal bat da. Landareen arima da, eta naturarekin batere harreman edo loturarik ez badaukazu, ez dituzu somatuko landare horrek dituen ondorioak. Umiltasun handiarekin joan behar, norbera naturaren zati bat besterik ez de-lako ustetan. Hara heldu zen nere lagun batek hartu nahi zuela esan zidan, eta lehendabiziz Amazo-niatik zehar bidaia bat egitera eraman nuen, hango atmosfera eta arimaz jabe zedin. EGUNKARIA.— Aipatu duzu Amazonia bera salbatzea baino

garrantzitsuagoa dela bertan bizi diren kulturak salbatzea. LOPEZ DE DICASTILLO.— A m a -

zonia salbatzeko modu bakarra da bertan bizi diren kulturak sal-batzea, horiek bait dira naturaren aurrean jarrera baikorra erakutsi duten bakarrak. Progreso eta ga-rapena aurretik paratzen badugu, akabo.

EGUNKARIA.— Eta oraindik ba-dago esperantzarik? LOPEZ DE DICASTILLO.—• Solu-ziobide bakarra da mundu osoko iraultza sakona. Baina hau ez da utopia. Jendeari jabearazi behar zaio Amazonia salbatzeak mun-du osoa salbatzea dakarrela, bes-te ekosistema txikiagoak salba-tzeko gai izango garelako. Ho-

'"rretarako militarismoarekin bu-katu egin beharra dago; jaiotze kontrol eraginko'rra paratu beharra dago; Ipar eta Hegoaren arteko banaketa zehatza lortu behar da, eta abar. Hau da, gara-penaren modeloa bera aldatu egin beharra dago. EGUNKARIA.— Amazoniaz ari-tzen zarenean, zertaz ari zara, bertan bizi diren kultura guzti horiei buruz, edo haien arteko desberdintasunak loturak baino handiagoak dira? LOPEZ DE DICASTILLO.— Bertan badaude milaka kultura, arraza eta hizkuntza, baina denek dute oinarria bera. Eta, hain zuzen ere, naturari dioten begirunea da haien arteko lotura.