Ingurune klasea

12

Transcript of Ingurune klasea

Page 1: Ingurune klasea
Page 2: Ingurune klasea

2

Aurkibidea

Sarrera…………………………………………………………3

Gaia…………………………………………………………….4

Zuzendutako adina……………………………………….......4

Lantzen diren konpetentziak…………………………………4

Metodologia……………………………………………………4

Inguruneko klase bat………………………………………….5

Klase amaiera…………………………………………………6

Helburu orokorrak……………………………………………..8

Page 3: Ingurune klasea

3

Sarrera

Orain aurkezten dizuegun prestatutako klase berri hau, Inguruneko klase bati

buruzkoa da. Honetan, irakatsi nahi duguna, testuinguruan jartzen dugu,

aurretik eta ondoren jakin beharrekoa zehaztuz. 

Prestatutako klasean, Autonomia Erkidegoen eta Probintzien inguruan hitz

egiten dugu, hauen esanahia eta kokapena azalduz eta lantzen diren

konpetentzia eta helburu orokorrak azaltzen ditugu.

Honetaz gain,  klasea praktikoagoa egiteko bi lotura eransten ditugu, modu

entretenigarriago batean, Probintzia zein Autonomia Erkidegoak hobeto

ezagutu eta mapan kokatzeko. Honekin lortu nahi duguna, ikaslea ikasteko

motibatuagoa egotea da.

Page 4: Ingurune klasea

4

Gaia

Ingurugiroa: Geografian oinarritzen da eta interneteko informazio bilaketarekin

uztartuko da lan hau, bere jarrera kritikoa lantzeko eta sustatzeko. Matematika

zeharka ere lantzen da

Geografiarekin lantzen ditugun aspektua nagusiak; Probintzia eta Autonomia

Erkidegoen ezaugarrien ezagupena, kokapena eta osaketa dira.

Zuzendutako adina

3.Zikloko 5.mailako ikasleei dago zuzendua klase hau, 10-11 urte dituztela.

Lantzen diren konpetentziak

- Elkarrekin bizitzen ikastea

- Autonomiaz lan egitea

- Ikasten ikastea

- Teknologiaren erabilera egoki bat egitea

- Kultura orokorra lantzen da.

Metodologia

a.- Edukiko duen iraupena, gehienez, hilabete batekoa izango da, 7 ordu

guztira

b.- Garatuko diren jarduerak: taldekatzeak nolakoak, zein tresna teknologiko,

nola eramango den aurrera.

Aurreko klaseetan:

Udaletxeen eta eskualdeen antolakuntza eta esanahia landu dugu.

Gobernu motak; diktadura, Republika eta monarkia. Hauen artean, Republika

eta monarkia demokratikoa ala ez demokratikoak izan daitezke

Page 5: Ingurune klasea

5

Inguruneko klase bat

Ikasgelan sartuko gara eta haurrak agurtuko ditugu. Ondoren emango den

klasearen sarrera bat azalduko zaie, kontzeptu berri batzuk ezagutaraziz eta

klasearen laburpen bat egingo dugu.

Lehenik eta behin azaldu behar dugu, Probintzia eta Autonomia Erkidegoen

esanahia eta funtzioa:

Hasteko, Probintziak, Gobernu sistema (Foru aldundiak) bat duten haien artean

muga egiten duten herri multzoa da, eskualdez osatutakoa. Adibidez, Gipuzkoa

edo Bizkaia.

Autonomia Erkidegoak, ordea, Probintziaz osatuta daude, eta Probintzia hauen

artean, ezaugarri kultural, linguistiko eta historia bat dute aman komunean.

Hauek ere, Gobernu sistema bat daukate. Adibidez, EAE (Euskal Autonomi

Erkidegoa) Eusko Jaurlaritza daukagu, Lehendakari batez zuzendua.

Galdetuko dugu, ea dakiten Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiak zer diren eta

nola egiten den hauen osaera. Azalduko dugu ere, Probintzietako eta

Autonomia erkidegoko Gobernuak nola aukeratzen diren. Diputazioa, 4 urtez

behin aukeratzen da biztanlee

n bozketaren bitartez eta bertatik Gobernu bat hautatuko da. Autonomia

erkidegotako Gobernuak Foru aldundien sistema berdina erabiltzen dute

Gobernua hautatzeko.

Espainiako maparen osaera azalduko dugu:

Espainia 50 Probintziaz eta 17 Autonomia Erkidegoz osatuta dago.

Ikasleei galdetuko diegu ea zein Probintziak osatzen duten, zein Autonomia

Erkidego, dakitena dakitela.

Galizia: Lugo, Pontevedra, Ourense, A Coruña

Asturias

Kantabria

EAE: Gipuzkoa, Bizkaia, Alaba

Nafarroa

Errioxa

Ar agoi: Huesca, Zaragoza eta Teruel

Katalunia: Lleida, Barcelona, Tarragona eta Girona

Page 6: Ingurune klasea

6

Valentzia: Castellon, Valentzia eta Alacant

Andaluzia: Huelva, Cadiz, Malaga, Almeria, Jaen Cordoba eta Sevilla

Murtzia

Gaztela Mantxa: Albacete, Toledo, Ciudad Real, Cuenca eta Guadalajara

Extremadura: Caceres eta Badajoz

Gaztela eta Leon: Burgos, Soria, Segovia, Avila, Valladolid, Palentzia, Zamora,

Leon eta Salamanca

Madrid

Kanariak: Las Palmas eta Tenerife

Balearrak

Hiri autonomoak: Ceuta eta Melilla

Orain, mapan erakutsiko ditugu Autonomia Erkidegoak “mirar” aukera hori

erabiliz, hau denon artean egingo da proiektorea erabiliz. Jarraian, “jugar”

aukera erabiliz ume bakoitzak jolastuko du dena asmatu arte.

http://mapasinteractivos.didactalia.net/en/community/mapasflashinteractivos/

resource/Espainiako-Erkidego-Autonomoak-Non-dago-/c85a3a7f-56c5-43de-

91ef-cca3192e2433

Ondoren, Probintzien mapara joko dugu eta urrats berdinak jarraituko ditugu,

lehenik, denak batera ikusiko dugu hauen kokapena zein den eta ondoren,

bakoitzak jolastuz kokatuko ditu Probintzia hauek Espainiako mapan.

http://mapasinteractivos.didactalia.net/en/community/mapasflashinteractivos/

resource/Espainiako-probintziak-Non-dago-/c9a9c960-0bb2-42a5-a88a-

c4f7aaeec3bc

Klasearen amaiera

Hurrengo klaseetan, mapekin jarraituko dugu; Probintzia eta Autonomia

Erkidegoen hiriburuak aztertuko ditugu, orain arteko metodologia berdina

erabiliz, lehenik ikasgelan laguntza bat emango zaie ikasleei aztertuz zein

hiriburu dauden eta non kokatzen diren. Hau ere mapen bitartez aztertuko eta

landuko dugu.

Page 7: Ingurune klasea

7

Espainia herrialde bezala ikustera pasako gara eta bere gobernu sistema

aztertuko dugu.

Europako eta Europar batasuneko ezberdintasunak aztertuko ditugu, ondoren

hauen osagaiak aztertzeko.

Segidan, Europar herrialdeak zeintzuk diren aztertu eta landuko dugu eta

hauetatik zeintzuk diren Europar batasunekoak.

Azkenik, Kontinenteak aztertuko ditugu mapetan kokatuz. Bukatzeko

kontinenteen ezaugarri orokorrenak aztertuko dituzte interneten ikasle

bakoitzak datuak bilatuz.

Page 8: Ingurune klasea

8

Helburu orokorrak

1. Berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kulturataldeetako kide-izatea

onartzea eta aintzat hartzea; norberaren kulturaren ezaugarriak eta gainerako

taldeekiko ezberdintasunak balioestea, gainerako identitate, kultura eta herriak

errespetatzea, eta Giza Eskubideak errespetatu behar direla gogoratzea,

hezkuntzaren kultura arteko dimentsioa sustatzeko asmoz.

2. Talde-jardueretan parte hartzea, betiere erantzukizunaz eta era

konstruktiboan jokatuz; besteei lagunduz eta elkartasunez jokatuz;

funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak aplikatuz; guztion

helburuak lortzeko norberaren eta besteen ekarpenak balioetsiz, eta

elkartasunez komunitatearen alde eginez inolako bereizkeriarik gabe

(generoan, arrazan, kulturan, erlijioan edo beste edozertan oinarritutako

diskriminaziorik gabe).

10. Informazioa lortzeko eta ezagutza trukatzeko informazio- eta komunikazio-

teknologiak erabiltzea; haien eragina aztertzea, eta pertsonen eta haien

ingurunearen ezaugarriak hobetzeko ematen duen laguntza balioestea, zenbait

giza behar asetzen laguntzeko.

11. Gatazkaren existentzia onartzea; ezberdintasunak gainditzeko mekanismo

demokratiko gisa eta taldeen barne-aldaketarako faktore gisa erabiltzea, tratu

txarrak eta jazarpenak eragozteko eta bizikidetza onuragarria lortzeko.

12. Berezko nortasuna eratzea, norberaren lorpen-, esfortzu- eta hobetze-

motibazioa sustatuko duten estrategien alde eginez, gizaki autonomo eta

besteekin harremanean ari den gizartekide gisa garatzeko

EDUKIAK

– Euskal Herriko, Espainiako eta Europar Batasuneko biztanleria. Gaur egungo

munduan migrazioek duten garrantzi demografiko, kultural eta ekonomikoa

aintzat hartzea.

– Autonomia erkidegoko eta estatuko erakundeetara hurbiltzea: besteak beste,

gizarte-, ingurumen-, ekonomia-arazoak konpontzeko duten erantzukizuna.

– Europar Batasuneko politika- eta lurralde-antolamendua.

Page 9: Ingurune klasea

9

– Taldean lan egitearen aldeko jarrera, lankidetzarako eta parte hartzeko jarrera

arduratsuak agertuz; eta elkarrizketa eta eztabaidetan besteen ideiekiko eta

ekarpenekiko ezberdintasunak onartzea errespetuz eta tolerantziaz.

– Euskal Herriko, Espainiako, Europako eta munduko geografia fisiko eta

politikoko elementu garrantzitsuenak kokatzea eta hainbat irudikapenetan

interpretatzea (mapak, planoak, aireko fotografiak eta bestelako

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

5. Zenbait erakundetako aginte-organo nagusiak ezagutzen ditu (udalak,

autonomia-erkidegoak, Europar Batasuna, etab.), bai eta haien funtzioak ere;

ohartzen da parte-hartze demokratikoak eta zerbitzu publikoak kudeatzeak

herritarrentzat garrantzia handia dutela.

5.1. Ea kokatzen dituen lurralde-antolamenduko figurak (gertukoetatik Europar

Batasuneraino) beren mapa politikoetan.

5.4. Ea eskolan ardurak hartzen dituen

5.5. Ea identifikatzen dituen taldeetako bizikidetza arauak eta errespetatzen

dituen pertsonen oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.

9.5. Ea arduraz egiten dituen banakako lanak.

9.6. Ea dakien taldean lankidetzan aritzen, taldekideak berdintasunez tratatuz

eta guztion helburuak lortzeko elkarrizketa eta adostasuna nahitaezko

erremintatzat hartuz.

9.7. Ea behar bezala aplikatzen dituen ezagutza matematiko eta teknologikoak

10. Egoera edo arazo errazei buruzko txosten bat aurkeztea euskarri digitalean

eta paperean; hainbat iturritatik informazioa jasotzea (zuzenekoak, liburuak,

Internet...); lan-plangintzari jarraitzea, eta ondorioak ateratzea.

10.5. Ea era txukunean eta argiro azaltzen dituen lan-plangintza jakin bati

jarraituz egindako prozesua, emaitzak eta ondorioak.