INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira...

28
AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 57 Gazte Geografia. 2 2015 p: 57-83 ISSN 2341-3239 INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA ETNOGRAFIAREN IKUSPUNTUETATIK GORBEIALDE INGURUETARAKO TAILERRA Aitziber Calleja Satrustegui* [email protected] Laburpena: Lan honek, biodibertsitate galeraren gaia landuz, feminismo eta etnografiaren korronteak integratzen dituen Ingurumen Hezkuntza tailer baten diseinua biltzen du, Gorbeialden garatzeko. Lan honetan, perspektiba hauek integratzeko metodologia, aktibitateak, baliabideak eta kronograma proposatzen dira. Aipatzekoa da, ekofeminismo kritikoaren aldarrikapenak eta Gorbeialdeko informazio etnobotanikoa diseinuaren oinarria izan direla. Tailer honek, ekofeminismoaren eskutik, subjektu unibertsalari zuzentzen zaion Ingurumen Hezkuntza gainditu nahi du, diskurtsoak feminizatu eta generoarengandik egituratutako gizarte bati zuzendu nahi zaio. Etnobotanikaren bitartez, aldiz, dibertsitate eta ezagutza tradizionala eta lokala baloratzea du helburu. Ekofeminismoa eta etnobotanika erlazionatzearren, tailerrak herri-medikuntzaz baliatu da. Hitz gakoak: Ingurumen Hezkuntza tailerra, biodibertsitate galera, ekofeminismo, etnobotanika eta Gorbeialde. _____________ * Tutorea: Roberto Torres Elizburu Geografia, historiaurrea eta arkeologiako departamentua. Euskal Herriko Unibertsitatea

Transcript of INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira...

Page 1: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 57

Gazte Geografia. 2 2015 p: 57-83 ISSN 2341-3239

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA ETNOGRAFIAREN

IKUSPUNTUETATIK

GORBEIALDE INGURUETARAKO TAILERRA

Aitziber Calleja Satrustegui*[email protected]

Laburpena:

Lan honek, biodibertsitate galeraren gaia landuz, feminismo eta etnografiaren korronteak integratzen dituen Ingurumen Hezkuntza tailer baten diseinua biltzen du, Gorbeialden garatzeko. Lan honetan, perspektiba hauek integratzeko metodologia, aktibitateak, baliabideak eta kronograma proposatzen dira. Aipatzekoa da, ekofeminismo kritikoaren aldarrikapenak eta Gorbeialdeko informazio etnobotanikoa diseinuaren oinarria izan direla. Tailer honek, ekofeminismoaren eskutik, subjektu unibertsalari zuzentzen zaion Ingurumen Hezkuntza gainditu nahi du, diskurtsoak feminizatu eta generoarengandik egituratutako gizarte bati zuzendu nahi zaio. Etnobotanikaren bitartez, aldiz, dibertsitate eta ezagutza tradizionala eta lokala baloratzea du helburu. Ekofeminismoa eta etnobotanika erlazionatzearren, tailerrak herri-medikuntzaz baliatu da.

Hitz gakoak: Ingurumen Hezkuntza tailerra, biodibertsitate galera, ekofeminismo, etnobotanika eta Gorbeialde.

_____________

* Tutorea: Roberto Torres Elizburu Geografia, historiaurrea eta arkeologiako departamentua. Euskal Herriko Unibertsitatea

Page 2: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323958

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

Resumen:Este trabajo recoge el diseño de un taller de Educación Ambiental que, integrando las corrientes feminista y etnográfica, trata el tema de la pérdida de biodiversidad. En las siguientes páginas se propone una metodología, actividades, recursos y un cronograma para poder integrar estas perspectivas. Hay que mencionar que el diseño se ha basado en las reivindicaciones que hace el ecofeminismo y la información etnobotánica disponible de la zona de Gorbea. Con este taller, desde el ecofeminismo, se pretende superar una Educación Ambiental que ha estado dirigida a un sujeto universal, feminizar los discursos y dirigirse a una sociedad estructurada por el género. Desde la etnobotánica, el objetivo del taller es conseguir valorar la biodiversidad y la sabiduría tradicional y local. Para poder relacionar el ecofeminismo con la etnobotánica, el taller se ha valido de la medicina popular.

Palabras clave: Taller de Educación Ambiental, pérdida de biodiversidad, ecofeminismo, etnobotánica y zona de Gorbea.

Abstract:This work is about designing an Environmental Education workshop that joins the feminism and ethnographic theories together in order to talk about the biodiversity loss. On the next pages, methods, activities, resources and a chronogram will be proposed, in order to achieve this objectives. It should be said that the design is based on the demands made by the ecofeminism and the ethnobotanical information available in Gorbea. On this workshop, we try to get over the universal individual focused Environmental Education as well as feminize discourses and head for a gender structured society. From the ethnobotanical point of view, this workshop tries to value the biodiversity as well as the traditional knowledge. In order to relate the ecofeminism to the ethnobotanic, the workshop used popular medicine.

Keywords: Environmental Education workshop, biodiversity loss, ecofeminism, ethnobotanic and Gorbea zone.

1 Sarrera

Ingurumen Hezkuntzaren premia bat errealitateak ezagutzea, pertzepzio desberdinak kontuan hartzea eta soluzio baikorrak eta berriak proposatzea da. Ildo honetatik, garrantzitsua dirudi gizarte- eta natura- sistemen erlazioetan arreta ipintzea, hauek zalantzan jarriz eta berreraikitzen saiatuz. Beraz, Ingurumen Hezkuntza dinamikoa izatea lortzeko, ezinbestekoa da irudimenera, ezagutza interdisziplinarrera, ikuspegia konplexura eta berrikuntzara ateak zabaltzea. Ideia honetan, beharrezkoa izango da landuko diren perspektibak eta metodologiak holistikoak eta orain arte ezer ez edo gutxi landutakoak

Page 3: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 59

izatea (Tréllez, 2005). Aipatu den aurrekoari hurbiltzearren, etnografiaren eta feminismoaren ikuspuntuak integratu dira biodibertsitatearen galeraren arazoari erantzuten dion Ingurumen Hezkuntza proiektu honetan. Proiektuak tailer itxura izango du eta Gorbeialde inguruetan garatzeko (ikusi 1 irudia) zuzendurik egongo da.

Kokapena hautatzeko bi arrazoi nagusi egon dira: alde batetik, inguru horiek eskaintzen duten landa eremuen gertutasuna (geroago azalduko den moduan, aktibitate baten garapenerako beharrezkoa izango dena) eta bestetik, Euskal Herri mailan etnobotanikako informazio eskasa denez, tailerra eskuragarri dagoen informaziora moldatu behar izan delako. Dena den, etnobotanikako informazioa tokian tokiko baldintzetara egokitzeko aukera bilatu daiteke eta Euskal Herriko beste leku batzuetan proiektua estrapolatu.

Errealitatearen konplexutasunak, non faktore askok elkar eragiten duten (faktore sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak), udalerriei feminismoaren ikuspegia arlo desberdinetan integratzera bultzatu ditu, Tokiko Agenda 21eko ekintza planek agerian uzten duten bezala, adibidez. Honetaz gain, askotan natura- eta kultura- ondareak berreskuratu nahi dira. Beraz, etnobotanika lantzea garrantzitsua izango litzateke.

Korronte hauek integratzen dituzten Ingurumen Hezkuntzako proiektuengan Euskal Herriko biztanleriak daukan interesa eta arlo hauetan duten ezagutza maila aztertzeko asmoarekin,

1. Irudia. Gorbeialde (Iturria: elaborazio propioa)

Page 4: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323960

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

27 pertsona inkestatu ziren (ikusi 2. eta 3. Irudiak). Kontuan hartu behar da, inkestetatik lortutako emaitzek ez daukatela fidagarritasun baliorik, emaitzen analisian ez baitziren beharrezko kalkulu eta metodo zientifikorik egin. Datuak erakusten dutenez, inkestadunen %63ak ez zuen etnobotanika terminoa ezagutzen eta %48a ez zuen ingurumen opresioaren eta emakume opresioaren arteko harremanaz entzun. Ekofeminismoko ezagutza maila, “nulua” eta “eskasa” aldagaien portzentajea batuta, %67a izan zen. Herri-medikuntzako ezagutza mailari dagokionez, ordea, inkestadunen %74a nulu eta eskasaren artean kokatu zuten euren buruak. Atentzioa deitzen du genero perspektiba eta landareen erabilpen lokala ingurumen hezkuntzako proiektu batean integratzearen aldekoak erakutsi zirenen portzentajea: %74a generoarentzako eta %89a landare erabilerarako. Beraz, gerta daiteke biztanleriaren ezagutza eskasa izatea gai hauen inguruan eta gaiak lantzeko interesa, berriz, altua.

Page 5: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 61

2. Irudia. Ingurumen heziketa feminista eta etnografikoekiko biztanleen interes eta ezagutza maila jasotzeko inkestaren 1go orria.

Page 6: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323962

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

3. Irudia. Ingurumen heziketa feminista eta etnografikoekiko biztanleen interes eta ezagutza maila jasotzeko inkestaren 2. orria.

Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak, are gutxiago, biak aldi berean integratzen dituztenak. Udalerrien eta, orokorrean, gizarte osoaren eskakizunei erantzutearren, ezinbestekoa dirudi feminismoa eta etnografia jorratzen duen ingurumen hezkuntza planteatzea. Lan hau prozesu horren hastapena eta beste lan batzuentzako erreferentzia bilaka daiteke.

Page 7: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 63

2 Marko teorikoa eta helburuak

Marko teorikoa

Aski ezaguna da, animali eta landare espezieak eta barietateak iraungitze prozesu azkarra jasaten ari direla. Mendebaldeko eredu sozioekonomikoa bultzatzearen ondorioz, gaur egun, gizateria osoari “biodibertsitatearen krisia” deritzon egoera bizitzera eraman du gizakiak (Nuñez et al., 2003). Ikerketa batzuk seinalatzen dutenez, azkeneko hamarkadetan, garapen ekonomikoaren eskaerei erantzuteko, ekosistemak inoiz baino azkarrago eta gehiago eraldatu dira. Beraz, garapenerako eskaeren asebetetzeak paper garrantzitsua jokatu du biodibertsitate galeraren prozesuan (Guo et al., 2010).

Hau jakina den arren, biodibertsitatearen galeran eragina daukaten giza jarduerak zeintzuk diren oraindik erabat zehaztea falta da (Galli, 2014). Jakina da biodibertsitatearen gainean eragiten duten kausa nagusiak habitaten degradazioa eta fragmentazioa direla (Balmforord eta Bon, 2005) eta habitat galeraren prozesuan hiri eta azpiegituren handipenak eta eraikuntzak inplikazio handia izan dutela (McKinney, 2006). Baina beste aktibitate batzuek ere biodibertsitate degradazioaren kausak direla egiaztatzeko prozesuan daude oraindik.

Egoera honetan, garapenaren eredua aldatzeko eta sostengarriagoa bilakatzeko premia sortu da. Europar Batasunak (EB) adibidez, “krisi ekologikoaren” konponbideari erantzuteko 2020rako estrategia bat markatu du, non “berrikuntza” izendatu duten proiektua Europa osoan bultzatu nahi den. Estrategia honetan, Europaren hazkuntza ekonomikorako oinarria bezala berrikuntza teknologikoa izan behar duela azpimarratzen da. Dena den, historian zehar berrikuntza teknologikoak aurrera eraman direnean ingurumenean eta gizartean kalteak sortu dituztela erakusten duten kasu ugari daude. Gainera, EBko berrikuntza estrategiak konbergentzia puntu bat aurkitzen du garapenarekin hazkuntza ekonomikoa helburu nagusia bihurtzen duenean (Van den Hove et al, 2012). Garapenari egindako kritika nagusia, mundu mugatu batean, mugarik gabeko hazkuntza ekonomikoa bilatzeko premia izatea izan bada, ez dirudi, politika hauek biodibertsitate galeraren arazoari aurre egiteko kapazak izango direnik.

Kai et al.-en arabera (2014), biodibertsitatearen galera prozesuarekin batera ezagutza lokala ere desagertzen ari da. Teoria honek seinalatzen du biodibertsitate degradazioan dibertsitate kulturala ere galtzen dela. Adibidez, frogatu da sendabelar batzuek arraro bilakatzen direnean, landare horiekin erlazionatutako kultura ere desagertzen doala (Grenier, 1998). Bestalde, garapen ekonomikoak eta gobernuen politikek ere, gizarte batzuek aitzinetik zeukaten lurrarekiko erlazio estua apurtzen lagundu dute (Xu et al., 2005; Sturgeon, 2007). Honetaz gain, mendebaldeko gizarteetan, ingurune hiritartuetan isolatzeko tendentzia dago eta geroz eta naturatik urrunago daude. Honek ere bere eraginak dauka naturaren gaineko dibertsitate kulturalaren galeran, izan ere, ezagutza lokala, hein handi batean, inguru naturalarekin kontaktuan egotetik eskuratzen da (Escobar, 2000).

Page 8: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323964

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

Gizarte bateko ezagutza tradizionalak bere garrantzia dauka baliabide naturalak kudeatzerako orduan. Beraz, interesgarria izango litzateke ezagutza tradizionala gizarte batean nola antolatzen den aztertzea. Ikerketa batzuk ezagutza tradizionalaren antolaketa generoaren arabera aztertu dute, eta era berean, generoaren araberako ezagutza hau, dibertsitate biologikoaren kontserbazioan edukitako inplikazioa analizatu dute. Ikerketa hauek, emakumeek landare erabilpenean eta ezagutzaren transmisioan paper inportantea jokatu dutela konprobatzeaz gain, biodibertsitate eta dibertsitate kulturalaren kontserbazioan genero-praktikek eragin zuzena izan dutela ondorioztatzera ailegatu dira (Padmanabhan, 2011).

Antzeko erara, gizarte patriarkalen nagusitasuna dela eta, interesgarria litzateke “krisi ekologikoa” deritzon errealitatearen diagnostikoa egiteko, ingurumen arazoen azterketetan patriarkatuaren eragina integratzea, eta ildo honetatik, arazoei aurre egiteko proposatzen diren soluzioetan, feminismoak egiten dituen aldarrikapenak barneratzea. Ideia hauek defendatzen dituen mugimendua ekofeminismoa da, zeinak emakumeak eta naturak jasaten dituzten opresioak hertsiki erlazionatuta daudela argudiatzen duen. Ingurumen arazoen zergatia azaltzerakoan, antropozentrismoarengatik dela esan beharrean, ekofeminismoak haratago joaten da eta, antropozentrikoa baino, androzentrikoa dela iruzkintzen du. Hau da, eredu kultural bat nagusitzen da, non balore maskulinoak femeninoen gainetik egotea inposatzen den, azkeneko hauek itzalpean edo ezkutuan gelditzen direlarik. Horregatik, ekofeminismoak ingurumen arazoetan, generoaren perspektiba sartzen du, kulturalki zer esan nahi izan duen “emakumezkoa” edo “gizonezkoa” izatea azalduz eta horrek baliabideen erabilpenean daukan inplikazioa aldarrikatuz (Romañá, 2007).

Tradizionalki, gizonezkoei kultura, gogamena, arima, arrazoia, ezagutza zientifikoa, zientzia, subjektua eta publiko bezalako baloreak esleitu zaizkie. Emakumeei, aldiz, bigarren mailakoak direla kontsideratuak izan diren beste balore batzuk: natura, gorputza, materia, emozioa, ezagutza tradizionala, esperientzia, objektua eta pribatua (Romaña, 2007). Pare kontrajarri hauetatik, emakumezkoa-natura eta gizonezkoa-kultura bikoteen ideia nagusitasuna hartu du gizarte patriarkaletan. Kultura natura kontrolatzeko eta eraldatzeko daukan gaitasuna dela eta, kultura naturaren gainetik dagoela kontsideratzen da, eta ideia honek, natura eta emakumea menderatzeko premia bultzatzen du (Puleo, 2005).

Azaldu den teoria honetan oinarriturik, autore batzuk mendebaldeko herrialdeek bultzatu izan duten garapen eredua, patriarkatuaren estrategia berria dela ondorioztatzera ailegatu dira (Shiva, 1995; Novo, 2007). Mundu modernoan, non errealitatearen paradigma androzentrikoa izan den (hortaz, maskulino bezala ulertzen den gauza oro gailenduta egon da), emakumeen lana “ez-emankorra” bezala ulertu egin da. Izan ere, bizitzaren zaintza eta erreprodukzio lanak “pasiboak” eta “ez produktiboak” bezala kontsideratu izan dira (Novo 2007). Honekin jarraituz, mundu patriarkal modernoen beste ezaugarrietako bat, ekonomiak daukan garrantzia da, non “garrantzizkoa” den guztia termino monetarioetan neurtzen den. Adibide bat jartzearren, emakumea, zaintzaren rola jokatuz, familiaren eta komunitatearen

Page 9: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 65

beharrak asebetetzeko ura biltzera irteten denean, lan hori produkziotik kanpo dagoela kontsideratzen da. Aldiz, ingeniari batek ordezkatzen duenean, uraren administrazioa eta erabilera lan produktiboak bilakatzen dira. Beraz, baliabide naturalen kontrola, esplotazioa eta merkantilizazioa garapen prozesuari laguntzen diote. Emakumeari gertatu zaion bezala, erreprodukzio eta mantentze lanak egiteagatik, naturari “pasibo” bezala katalogatu egin zaio (Shiva, 1995). Esan daiteke, natura eta emakumearen arteko antzekotasuna, biak bizitza sortzeko eta mantentzeko ahalmenean datzala. Emakumearen gaitasun biologikoarengatik izan daiteke (korronte esentzialistak defendatzen duena) edo emakumeari tokatu zaion zaintzaren rolarengatik (korronte konstruktibistak dioena) (Puleo, 2012). Horregatik, gizarteak emakumea eta natura ikusteko modua oso antzekoa izan da.

Gizarte patriarkal modernoetako garapen ereduaren arazoa kostu ekologikoak eta giza kostuak onurak kontsideratzen dituela edo zuzenean kontuan hartzen ez dituela da (adibidez, kutsaduraren kontrola). Ez da harritzekoa, garapena hazkuntza terminoetan ulertua bada, teknologia modernoak, eraginkorrak (epe laburrenean etekin handiena lortzea bezala ulertuta) eta produktiboak kalte ekologikoak sortu izana. Naturaren suntsipena gizarte osoari gaitz egiten badio, iraupen-ekonomian oinarritzen diren herrialdeei, azpigaratuak bezala definituak direnak, are gehiago. Era berean, azpigaratutako herrialdeko biztanleen artean, emakumeak maila handiagoan kaltetuak izan dira (Shiva, 1995).

Bestalde, jende askok, mendebaldeko emakumeek androzentrismoaren eraginpetik kanpo gelditzen direla pentsa dezake, alde batetik, lan-arloan berdintasunezko estatus bat lortu izan dutela sinesteagatik (Novo, 2007), eta bestetik, mendebaldeko gizarteetan ingurumenaren parte ez direla pertzepzioa dagoelako eta iraupen-ekonomian oinarritzen ez direlako (Shiva, 1995). Dena den, feminista batzuen ustez, mendebaldeko emakumeek lortutako lan “eskubide” horiek, emakumea mundu maskulinora moldatu izanaren erantzuna dira (Novo, 2007). Gainera, mendebaldeko emakumeek, patriarkatuaren mende jartzearen ondorioz, ingurumen inpaktuak maila handiagoan sortu dituzte, hala nola, hondakinen sorkuntzan (Solís, 2012).

Helburuak

Proiektua Tibilisin hitzartutako 5 helburu edo gaitasun orokorretan oinarrituko da, hauen barnean bigarren mailako helburuak izango dituelarik (Aramburu, 2000):

1. Ezagutzazkoak:

1.1. Biodibertsitatearen degradazioa mendebaldeko garapen sozioekonomikoko er-edu patriarkalengatik gertatzen ari denez, garrantzitsua izango da parte hartz-aileek gaur egungo biodibertsitatearen egoera ezagutzea eta gizarte patriarkatu-ak prozesu honetan daukan inplikazioa ikastea.

1.2. Ezagutza tradizional eta lokalaren desagerpena hein batean biodibertsitate de-gradazioarengatik gertatzen ari denez, alde batetik, ezagutza tradizional eta

Page 10: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323966

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

lokala berreskuratzearren Gorbeialdeko landaretza, landareen propietate sen-datzaileak eta erabilera tradizionalak ikasarazi nahi dira.

1.3. Beste aldetik, ezagutza tradizionalaren transmisioan emakumearen inplikazioa handia izan denez, emakumeak izandako papera landareen erabileran eta eza-gutzaren transmisioan ezagutzera emango da.

2. Kontzientziaziozkoak:

2.1. Mundu mailako biodibertsitatearen galera eta emakumearen opresioa mende-baldeko garapen sozioekonomikoko eredu patriarkalaren ondorioz dela diag-nostikatu denez helburu hau berenganatu nahi da: emakumearen opresioa eta naturaren degradazioa hertsiki erlazionaturik daudela eta errealitate honen kausa nagusia androzentrismoa dela ohartaraztea.

2.2. Etorkizunari begira, aurreko epigrafean herrialde desberdinek hartuko dituzten politikak hazkuntza ekonomikoaren ildotik doazela azaldu da, eta ez dirudiela biodibertsitate galerari aurre egiteko egokia izango denik. Errealitate honekin, beraz, proiektuak hurrengoa lortu nahi du: izaera feminista duen berdintasunez-ko politikak eta ingurumenarekiko erlazioa jasangarriak bultzatzeko, gaur egun gizartean gailentzen diren baloreak eta jokabide ereduak aldatzea ezinbestekoa direla ikustaraztea.

2.3. Landareek ere naturako elementu identitario bat izan daitezkeela ohartaraztea.

3. Jarrerazkoak:

3.1. Biodibertsitatearen kontserbazioan eta familiaren eta komunitateen zainketan eta mantentzean emakumeek izandako papera ikusgaia egitearren, hurrengoa lortu nahi da: garapenaren kontzeptuari zentzu berria ematea eta orain arte ema-kumeari lotutako sentsibilitate, intuizio, oldarkortasun gutxiagoko, zaintzarako eta babeserako gaitasuna eta erlazioekiko adeitasun baloreak gizartearen ardatzak izan behar direla transmititzea.

3.2. Parte hartzaileen artean, Gorbeialdeko ingurumenaren parte izatearen sentimen-dua piztea.

3.3. Parte hartzaileei Gorbeialdeko landa inguruekiko identitate- eta afektibitate-sen-timenduak piztea.

4. Eskumenezkoa:

4.1. Mendebaldeko garapen ereduari alternatiba bat bilatzearren, patriarkatuaren beste estrategia bat izan dena, helburu hau proposatzen da: biodibertsitatear-en kontserbaziorako eta berreskurapenerako parte hartzaileek ematen dituzten

Page 11: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 67

proposamenetan, bizitzaren zaintza (gizaki eta naturarena) ekintzen erdigunean kokatzeko estrategia bezala planteatzeko gaitasuna edukitzea.

5. Partaidetzazkoak:

5.1. Biodibertsitatearen galeraren prozesuan norberak daukan erantzukizuna hartz-ea.

5.2. Biodibertsitatearen kontserbazio eta berreskurapen prozesuetan parte hartzea.

3 Garapena

3.1 Alderdi metodologiko-teknikoa

70ko hamarkadatik hona Ingurumen Hezkuntzaren hainbat definizio eman dira, eta urteekin, kontzeptua hau ulertzeko modua ere eboluzionatuz joan da. Proiektuaren diseinurako, Ingurumen Hezkuntza, ingurumen arazoak ezagutzeko, ingurumenarekiko jarrera positiboak sorrarazteko eta hezkuntza prozesua aktiboa bilakatzeko (Aramburu, 2000), irudimena, ezagutza interdisziplinarra eta ikuspegi konplexuak eta berriak integratzen dituen tresna bezala ulertu egin da (Tréllez, 2005).

Proiektua 16 urtetik gorako pertsona ororentzako zuzendutako tailerra izango da jorratuko diren gaien konplexutasunarengatik. Gainera, talde txikiekin lan egingo da, gehienez jota 20 pertsona izena eman ditzaketelarik. Beraz, proiektua nahiko zabala den kolektiboarentzako prestatuta dagoela kontuan izanda, egokiena hezkuntza esparru ez-formalean burutzea izango da. Esparru honek, formalean ez bezala, errealitatea ikuspegi desberdinetatik irakurtzeko aukera ematen du. Hortaz, Ingurumen Hezkuntza perspektiba feministatik eta etnografikotik burutu nahi bada, esparru ez-formalak aukerarik hoberena bezala aurkezten da.

4. irudian biodibertsitatea, feminismoa eta etnobotanikako gaiak tailerrean integratzeko urratsen proposamena aurkezten da. Ikusi daitekeenez, proiektuak bi zatitan antolaturik dago. Lehenengo zatiari dagokionez, “Zati teorikoarentzako” deitu zaio bertan kontzeptuak eta testuingurua ulertzeko beharrezko ekintzak (teorikoagoak direnak) garatuko direlako. Bigarren zatian ordea, praktikari bideratutako estrategiak burutuko dira. Honetan, kontraesana badirudi ere, aktibitate praktikoez aparte, gai teorikoak emango dira ondoren landa irteeran (2.5. puntua) eta landareen prestakuntzan (2.6. puntua) ezagutzak aplikatzeko kapazak izateko.

Biztanleengan naturaren parte izatearen sentimendua garatzeko, Gorbeialden tradizionalki landareen propietateak eta emandako erabilpenak zeintzuk izan diren jakinarazteko eta landaretza herriaren nortasuna eraikitzen duen zerbait bezala ulertua izateko, proiektua etnografiaren korrontetik jorratuko da, (Sauvé. 2004), konkretuagoak izateko, etnobotanikaren ikuspegitik. Gorbeialdeko etnobotanikarekin hasi aurretik, tailerraren lehenengo zatian, ezagutza tradizionala, orokorrean, aztertuko da (ikusi 2. irudiko 1.2., 1.3. eta 1.4. puntuak).

Page 12: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323968

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

Bigarren zatian, Gorbeialdeko eremuan kokatutako etnobotanikak nagusitasuna hartuko du. Atal honetan, gertuko ingurune naturala ezagutzeaz aparte, Gorbeialdeko ondare kulturala (materiala eta sinbolikoa) barneratzeko estrategiak ere garatuko dira (Pardo de Santayana eta Gómez, 2003). Helburu hauek lortzeko, identitate- eta afektibitate- sentimenduen sendotzearekin batera, Gorbeialdeko sendabelar tradizionalak eta tokiko erabilerak erakutsiko zaie tailerreko parte hartzaileei (2.3. puntua).

Esparru ez-formalak, ezagutza testuinguruan jartzeko aukera ematen du. Horrela, landa eremua ikaskuntza prozesuaren esparrua bilakatu daiteke. Hortaz, parte hartzaileak inguru naturalera hurbiltzeko, esku hartze aktiboa sustatzeko eta inguru naturalak hezkuntza-esparrua bilakatzearen ekarpen positiboak aprobetxatzeko, proiektuaren aktibitateak landara eramango dira (ikusi 4. irudiko 2.5. puntua) (Martínez, 2013). Garrantzitsua da aipatzea, ezagutzak ingurumenarekin interakzioan jartzearen ondorioz (izaki bizidunak eta errekurtso abiotikoak barne) jasotzen direla (Velásquez, 2005). Landak kontzeptuak barneratzera laguntzen du (García de la Torre, 1991) eta gainera, ikaskuntza prozesuan bizi diren esperientziak pertsonen ohiturak, jarrerak, ezagutzak eta gaitasunak aldatu ditzake. Beraz, balore sozio-naturalak sorrarazterako orduan, ezinbestekoa izango da naturara hurbiltzea (Velásquez, 2005).

2.5. puntuan planteatzen den irteeran, Compiani-k (1993) planteatzen duen landa metodologiari jarraitu zaio. Metodologia honetan, proiektuaren parte hartzaileak protagonistak bihurtzen dira (behaketa eta natur interakzioaren bitartez ondorio propioak ateratzen dituztelako), hezitzailea ikasketa eta esperimentazio prozesuaren gidaria den bitartean. Hezitzaileak bertan pate hartzaileen dudak erantzuteko ardura izango du, baina baita, irteerako eremua mugatu, zer ikusiko den eta nola eta noiz egingo den erabakiko du.

Proiektuaren beste ardatzetako bat feminismoa da. Feminismoak, Ingurumen Hezkuntzako korrontea bezala, munduarekiko eta emakumeekiko erlazioak berreraiki nahi ditu (patriarkalak eta teknozentristak izan direnak) (ikusi 1.9. puntua), eta emakumeari atxikitako zaintza, errespetuzko eta afekziozko sentimenduak gizarte osoari irakatsi eta daukaten garrantzia nabarmendu nahi ditu (Sauvé, 2004). Hau da, hazkuntza ekonomikoak errealitatearen zentroa izateari uztea, eta erdigunean bizitza ( bere forma guztietan) jartzea. Bizitza mantentzeko, ezinbestekoa da zaintzaren kultura sustatzea eta sozialki eta ekologikoki jasangarria den gizarte bat lortzeko, bere oinarria bilakatzea (Herrero, 2010) (ikusi 1.10. puntua).

Ekofeminismoaren korronte desberdinen artean, proiektu honek ekofeminismo kritikoarekin bat egingo du, zeinak emakumezkoei atxikitako baloreak gailendu nahi dituen. Ekofeminismo kritikoari beste korronteetatik desberdintzen diona honakoa da: emakumezkoek eta gizonezkoek gizartean jokatzen duten rolak kulturalki eraikitakoak dira, ez ordea diferentzia biologikoek ezarritakoak (Romañá, 2007). Beraz, rol ezberdintasunak eraikitakoak badira, desegin eta berreraiki daitezke. Ingurumen Hezkuntza proiektu honen helburuetako bat sentsibilitate, intuizio, oldarkortasun gutxiagoko, zaintzarako eta babeserako gaitasuna

Page 13: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 69

eta erlazioekiko adeitasun baloreak emakumezkoei nahiz gizonezkoei irakastea denez, rol desberdintasunak kulturalak direla onartzea beharrezkoa da, eta kulturalak direnez, balore hauek ikas daitezke nahiz eta biologikoki emakumea ez izan.

Honetaz gain, eta lehen aipatu den bezala, tailerrean herri-medikuntzarekin zerikusia daukan praktikak egingo dira (proiektuko 2. zatian batik bat garatuko direnak). Herri-medikuntzak izango duen garrantzia etnobotanika eta feminismoaren korronteak elkar erlazionatzen dituela da, izan ere, sendabelarrei emandako erabilerak azaltzen diren bitartean, emakumeek (familiaren eta komunitateen zaintzaileak bezala) herri-medikuntzan eta ezagutzaren transmisioan edukitako papera gailenduko da (Erkoreka, 1990), eta bide batez, osasunean (bizitza mantentzeko ezinbestekoa dena) zaintzazko baloreak transmitituko dira. Hori dela eta, metodologian emakumeen eta landareen arteko erlazio estua ezagutzera eramaten duten urratsak ere planteatu dira (2.1. eta 2.2.).

Azkenik, aipatzekoa da, parte hartzaileen esku hartze aktiboa behar dela eta une oro haiek protagonistak izan behar direla. Beraz, tailerrean planteatuko diren aktibitateek esku hartze autonomoagoa baimendu beharko dute. Hau da, hezitzaileak orientatzaile bezala jokatuko du parte hartzaileek biodibertsitate, ezagutza lokala, garapen patriarkala eta ekofeminismoaren inguruko ideiak, iritziak, pertzepzioak eta abar ematen dituzten heinean eta debatea sortzen den bitartean. Era honetan, hezitzailea ez da ezagutzaren transmisore bakarra, ezagutza kolektiboki eraikitzen baita (Novo, 2005).

3.2 Ingurumen Hezkuntza estrategiak

Proiektua hurrengo aktibitate nagusietan antolaturik egongo da. Aktibitate bakoitzaren edukiaren zehaztapenerako lortu nahi diren helburuak eta metodologia kontuan hartu dira.

1. Aktibitatea: Parte hartzaileen aurkezpena:

Helburuak:

Aktibitate honek ez dator bat tailerrean planteatuko helburuekin, izan ere, jarduera honen intentzio nagusia parte hartzaile eta ingurumen hezitzailearen artean ezagutzen hasteko lehen urratsa ematea da.

Edukiak eta deskribapena:

Tailerrari hasiera emateko, bakoitzak (ingurumen hezitzailea barne) bere buruaren aurkez-pen txiki bat egingo du. Horretarako, ingurumen hezitzaileak hurrengo galderak proposa ditzake: nola deitzen naiz?, nongoa naiz?, zertan aritzen naiz? zergatik apuntatu naiz tailer honetara?

Baliabideak:

Ingurumen hezitzailea eta aretoa.

Page 14: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323970

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

4. Irudia: Biodibertsitateko gaian feminismoaren eta etnografiaren korronteak integratzeko proposamena

Page 15: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 71

2. Aktibitatea: Biodibertsitatea, ezagutza tradizionala, emakumea eta oraingo garape-na: ekofeminismo kritikoaren ikuspegitik aztertzen.

Helburuak:

1.1. Gaur egungo biodibertsitatearen egoera ezagutzea eta gizarte patriarkatuak prozesu honetan daukan inplikazioa ikastea.

1.2. Gorbeialdeko landaretza, landareen propietate sendatzaileak eta erabilera tradizionalak ikasaraztea.

1.3. Emakumeak izandako papera landareen erabileran eta ezagutzaren transmisioan eza-gutaraztea.

2.1. Emakumearen opresioa eta naturaren degradazioa hertsiki erlazionaturik daude la eta errealitate honen kausa nagusia androzentrismoa dela ohartaraztea.

2.2. Izaera feminista duen berdintasunezko politikak eta ingurumenarekiko erlazioa jasangarriak bultzatzeko, gaur egun gizartean gailentzen diren baloreak eta jokabide eredu-ak aldatzea ezinbestekoa direla ikustaraztea.

2.3. Landareek ere naturako elementu identitario bat izan daitezkeela ohartaraztea.

3.1. Garapenaren kontzeptuari zentzu berria ematea eta orain arte emakumeari lotutako sentsibilitate, intuizio, oldarkortasun gutxiagoko, zaintzarako eta babeserako gaitasun, erlazioekiko adeitasun baloreak gizartearen ardatzak izan behar direla transmititzea.

3.2. Parte hartzaileen artean, Gorbeialdeko ingurumenaren parte izatearen sentimendua piztea.

3.3. Parte hartzaileei Gorbeialdeko landa inguruekiko identitate- eta afektibitate-sentimen-duak piztea.

4.1. Biodibertsitatearen kontserbaziorako eta berreskurapenerako parte hartzaileek emat-en dituzten proposamenetan, bizitzaren zaintza (bere osotasunean ulertuta) ekintzen erdi-gunean kokatzeko estrategia bezala planteatzeko gaitasuna edukitzea.

5.1. Biodibertsitatearen galeraren prozesuan norberak daukan erantzukizuna hartzea.

5.2. Biodibertsitatearen kontserbazio eta berreskurapen prozesuetan parte hartzea.

Edukiak eta deskribapena:

Biodibertsitate eta ezagutza tradizionalaren egungo egoera eta ekofeminismoak lantzen dit-uen gaiak aztertuko dira aktibitate honetan. Ondoren, edukien deskribapena azaltzen da:

2.1. Biodibertsitate kontzeptua argitzen: ekosistemak, espezieak eta geneak biodibertsitatea ere osatzen dute:

Proiektore batean hiru argazki erakutsiko dira. Lehenengoa paisai baten argazkia izango da, bigarrenak espezie itsastarrak erakutsiko ditu eta hirugarrenean barietate desberdinetako tomateak irudikatuko dira. Ingurumen hezitzaileak honako galderak planteatuko ditu: argazki hauetatik zein erakusten du biodibertsitate maila altuena? Zergatik?

2.2. Biodibertsitatea eta ezagutza tradizionalaren joera. Non aurkitzen gara?

Page 16: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323972

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

Azpi atal honetan biodibertsitate mailaren joera aztertuko da. Desagertuak edo desagertz-ekotan dauden espezie eta arraza/barietateen argazkiak erakutsiko zaie parte hartzaileei (Lathyrus sativus, Vicia Ervilia, “asno de las Encartaciones”, oilo lepasoila eta abar) “ezagu-tzen dituzue?” galderarekin lagundurik. Jarraian, espezie eta arraza bakoitzaren desager-tze prozesuaren arrazoia esplikatuko da. Azalpena eman ostean, hurrengo galderak botako dira:

Zein erlazio dago ezagutza tradizionalaren eta biodibertsitatearen artean? Zein egoeran aurkitzen da egun ezagutza tradizionala? Zein egoeratan aurkituko dira 20 urte barru? Zer-gatik joera hau? Zer egin dezaket nik barietate eta arraza lokalak kontserbatzen laguntzeko?

2.3. Ekosistemekiko dependentzia: iparraldeko herrialdeak vs. hegoaldeko herrialdeak:

Honetan gizateriaren eta ekosistemen arteko elkarreraginaz (ekosistemen kudeaketa, pai-saiaren eta herri identitatearen eraikuntzaz, dependentziaz…) hitz egingo da. Iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeek ekosistemekiko daukaten dependentzia ezberdina aztertzeko bi egoera ezberdin planteatuko dira: lehenengoan, Gorbeiako basoak kudeatzeko eskubidea multinazional bati eman zaio, bigarrenean, ordea, Indonesiako herrialde bateko baso autok-tono batean palma-olioko monolaborea jarri dute. Parte hartzaile bakoitzak orrialde batean, egoera aldaketa hauek ekar diezaieken ondorioak idatzi behar dituzte, lehenengo kasuan Gorbeialdeko biztanlea izanda eta bigarrenean, Indonesiako herrialdekoa izanda. Horrela, ingurumen gatazkek inpaktu larriagoak dauzkatela iraupeneko ekonomian oinarritzen diren herrialdeetan aztertu nahi da. Aldi berean, hiritartutako gizarteen azpigaia landuko da eta gizarte mota hauek eraikitzen dituzten naturarekiko erlazioak eta praktikak analizatuko dira.

2.4. Emakumea eta ingurumena:

Aurreko azpigaiaren lehenengo egoera hartuz “neurri berean eragiten die gatazka emaku-mezko eta gizonezkoei?” galdera planteatuko da. Aktibitate honekin, ingurumen gatazkak generotik ikertu nahi da, eta aspektu honetan sakontzeko, Kamerungo moabi basoen in-guruko gatazka genero ikuspegitik landuko da. Gai honi jarraituz, genero rolek biodibertsi-tatearen eta ezagutza tradizionalaren kontserbazioan daukaten ekarpenak aztertuko dira. Guzti honekin loturik, emakume lanaren inbisibilizazioa ingurumen kudeaketan eta emaku-meen paper ikusezina ingurumen arloetan erabakiak hartzerako orduan jorratuko dira.

2.5. Emakumearen maskulinizazioa mendebaldeko gizarteetan

Aurreko bi egoerekin jarraituz (2.3. aktibitatean erabili direnak), honako galdera planteatuko da:

Ingurumen gatazkek neurri berean eragiten die hegoaldeko eta iparraldeko emakumeei? Parte hartzaileen erantzunetatik ingurumen hezitzaileak mendebaldeko gizarteetan gertatut-ako emakumearen maskulinizazio prozesua lantzera bideratuko ditu, beste galdera hauek planteatuz: mendebaldeko emakumeek lan-arloan berdintasunezko estatus bat lortu dute? Lan baldintzek lana eta familiaren zaintza bateratzeko aukera ematen dute? Lan produktibo ala zaintzazkoak nagusitzen dira?

2.6. Boterea gizonen eskuetan:

Page 17: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 73

Aktibitate honetan ingurumen kudeaketan nortzuk hartzen dituzten erabakiak aztertuko dira, baita baliabide naturalekiko kontrola noren eskuetan dagoen ere, hau da, botere erlazioak ikertuko dira. Azkeneko aspektu hau jorratzen duen adibide bat jartzearren, ez-hiritartutako lur jabetzaren adibidea jarriko da eta lur erabilerak (nekazaritza eta abeltzaintza batik bat) generotik aztertuko da.

2.7. Kontrola teknozentrismoaren eta patriarkatuaren mekanismoa bezala:

Emakumezkoa-natura eta gizonezkoa-kultura binomioaren gaia agertarazteko, “zein gizarte eredu oinarritzen da kontrolean?” galdera botako da. Galdera honek, kultura natura kontro-latzeko eta eraldatzeko daukan gaitasuna dela eta, gizonezko batzuk natura eta emakumea menderatzeko daukaten premia azaltzeko balioko du.

2.8. Garapena betaurreko moreen bidez aztertzen:

Tailerrean agertu diren gaiak ikusi ondoren debate bat sorraraziko da mendebaldeko gara-pen ereduari kritika bat egiteko, beti ere, kritika horretan perspektiba feminista integratzen saiatuz.

2.9. Mundu jasangarria lortzeko proposamena: bizitza gure ekintzen erdigunean ipintzea:

Garapen eredu patriarkalari alternatiba bezala, interes ekonomikoak eta produktiboak alde batera utziz, gizateriaren ekintzen erdigunean bizitza bera (bere forma guztietan) jartzearen ideia azalduko die ingurumen hezitzaileak parte hartzaileei.

2.10. Herri medikuntza: emakumeak familiaren eta komunitateen zaintzaileak:

Aktibitate honetan, generoa dela eta, historian zehar emakumeek zaintzaile lanak egin di-tuztela eta ezagutza tradizionalaren transmisioan edukitako garrantzia birgogoratuko da.

2.11. Gorbeialdeko sendabelar tradizionalak:

Tailerra burutuko den udalerriaren eta urterokotasunaren arabera, tokiko jendeak sendabe-larrei ematen dieten erabilera azalduko da. Honetaz gain, urtaro horretan erabil daitezkeen sendabelarren gida laburtu bat emango zaie parte hartzaile bakoitzari, Menendez (2014) lanetik hartutako informazioan oinarrituta, zeinetan identifikatzeko landarearen argazkia, ezaugarri morfologiko garrantzitsuenen deskribapena eta herri-medikuntzan emandako erabileren azalpena agertuko diren (ikusi 5. irudia).

Page 18: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323974

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

5. Irudia. Sendabelar gidako orrialde baten adibidea.

Page 19: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 75

Aipatzekoa da, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan agertzen diren landareak senda-belarren gidatik kenduko direla.

Baliabideak:

Ingurumen hezitzailea, folioak, boligrafoak, proiektorea, sendabelarren gida eta aretoa.

3. Aktibitatea: Landareak identifikatzen ikasten:

Helburuak:

1.2. Gorbeialdeko landaretza, landareen propietate sendatzaileak eta erabilera tradizionalak ikasarazi.

Edukiak eta deskribapena:

Identifikaziorako landareen morfologiako oinarrizko kontzeptuak azalduko dira aktibitate ho-netan, sendabelarren gidako deskribapen morfologikoak ulertu eta erabili ahal izateko bid-eratua egongo dena. Ingurumen hezitzaileak landare morfologia terminoen glosarioa bana ere emango die parte hartzaile bakoitzari.

Baliabideak:

Ingurumen hezitzailea, sendabelarren gida, landare morfologia terminoen glosarioa, proiek-torea eta aretoa.

4. Aktibitatea: Landaretza interpretaziorako ibilbidea. Sendabelarrak biltzen:

Helburuak:

1.2. Gorbeialdeko landaretza, landareen propietate sendatzaileak eta erabilera tradizionalak ikasarazi.

2.3. Landareek ere naturako elementu identitario bat izan daitezkeela ohartaraztea.

3.2. Parte hartzaileen artean, Gorbeialdeko ingurumenaren parte izatearen sentimendua piztea.

3.3. Parte hartzaileei Gorbeialdeko landa inguruekiko identitate- eta afektibitate-sentimen-duak piztea.

Deskribapena:

Tailerra hasi aurretik, Ingurumen Hezitzaileak landatik zehar ibilbide bat diseinatuko du (>2 ordu iraun beharko duena). Ibilbidean zehar, parte hartzaileek sendabelarrak identifikatu be-harko dituzte eta herri-medikuntzan erabiltzen den espezie bateko atala (hostoak, fruituak, loreak eta abar) hartu beharko dute eta poltsa batean gorde.

Kode Zibilaren 339. eta 359. artikuluek diotena errespetatuz, parte hartzaileek ezingo dute partzela pribatuetatik ibili ezta bertatik landareak hartu. Gainera, ibilbidearen diseinuan, Gorbeiako Parke Naturalari dagokion eremuak kanpo geldituko dira, Gorbeiako PORNean landareak hartzea arautua baitago.

Page 20: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323976

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

Baliabideak:

Ingurumen hezitzailea, kotxeak (ingurumen hezitzailearena eta parte hartzaileena*), send-abelarren gida, landare morfologia terminoen glosarioa, poltsak, errotuladore permanentea eta kimaketa guraizeak.

*Tailerraren lehenengo egunean parte hartzaileek eraman dezaketen kotxe kopurua zehaz-tuko da.

5. Aktibitatea: Herri botika:

Helburuak:

1.2. Gorbeialdeko landaretza, landareen propietate sendatzaileak eta erabilera tradizionalak ikasarazi.

Deskribapena:

Landatik hartutako landareen zatiekin eta Gorbeialdeko herri medikuntzari jarraituz (send-abelarren gidan agertuko dena) sendabelarrak prestatuko dira (berotu, infusioa egin, txiki-tu…).

Tailerrari amaiera emateko, parte hartzaileei ebaluazio papera (ikusi 6. Irudia) banatuko zaie.

Baliabideak:

Ingurumen hezitzailea, sendabelarren gida, ebaluazio papera, sukaldeko tresnak eta sukaldea.

3.3 Proiektuaren ebaluazio proposamena

Hiru izango dira ebaluatuko diren aspektuak: helburuen betetzea, tailerraren garapenerako erabilitzako metodologia eta ingurumen hezitzailearen jarrera. Ebaluazio erreminta bezala Likert motatako inkesta erabiliko da. Honetaz gain, aldagai askeak ere planteatzen dira: adina, sexua eta ikasketa maila (Guil, 2006). 6. irudian, ebaluazio inkesta agertzen da.

Behin inkestak bete eta jaso direla, tailerretik kanpo emaitzak analizatzera ekingo zaio. Horretarako, item bakoitzean lortutako emaitzen bataz bestekoa aterako da. 3 baino gutxiago lortu duten itemetan aldaketak egiteko ahaleginak egingo dira, tailerra egiten den hurrengo aldian hobekuntzak eginak egoteko.

Page 21: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 77

6. Irudia. Tailerra ebaluatzeko parte hartzaileek bete beharko duten inkesta.

Page 22: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323978

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

3.4 Proiektuaren faseak. Kronograma

1. taulan proiektuaren garapenean egingo diren aktibitate eta atsedenaldien iraupena eta antolaketa tenporala agertzen dira. Tailerrak guztira 12 ordu izango ditu, bi egunetan banaturik egongo direnak, baina jarraian egon beharko dutenak.

Taula 1: Tailerraren kronograma

Page 23: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 79

3.5 Proiektuaren aurrekontua

2. taulan proiektuaren garapenak entitate interesdunari suposatuko lioken gastu totalaren zehaztapena (eurotan) azaltzen da.

Taula 2. Tailerrak izango dituen kostuen zehaztapenak.

KONTZEPTUA Kopurua/deskribapena KOSTUA (€)

Pertsonal-kostua

Ingurumen hezitzailea 12 ordu x 10 €/ordu * 150

Kostu operatiboa

Azpiegiturak

Aretoa** 8 orduz alokatu 288

Sukaldea** Egun batez alokatu 225

Material berrerabilgarria

Errotuladore permanentea 5 errotuladore x 1,60 €/errotuladore 8

Boligrafoak 20 boligrafo x 0,26 €/boligrafo 5,2

Kimaketa guraizeak 3 guraize x 3,25 €/guraize 9,75

Material suntsigarria

Landare morfologia terminoen glosarioa (kopiak txuri beltzez)

20 perts. x 0,035 €/orri * 5 orri 3,5

Sendabelarren gidak (kopiak kolorez)

20 perts. x 0,33 €/orri * 10 orri 66

Ebaluazio inkestak (kopiak txuri beltzez)

20 perts. x 0,035 €/orri * 1 orri 0,7

Plastikozko potsak Zabor-poltsen paketea (40 unit.) 1,5

Folioak A4 tamainako orri paketea (500 unit.) 3,5

Antolamendu-kostua

Garraioa Ingurumen hezitzailea udalerrira eta landara kotxez desplazatzeko gasolinaren kostu orientagarria sartzen da atal honetan.

30

Tailerraren hedatzea

(kartelak)

50*** kartel 45

Janaria Ingurumen hezitzaileak tailerraren 1go egunean etxetik kanpo dagoela suposatuz kanpoan jateagatik berarentzako diren gastuak kontuan hartzen dira.

15

Kostu totala

851,15*

*Gizarte-segurantzarako kotizazioa sartu gabe.

**Azpiegiturak tailerra kontratatzen duen entitateak (udaletxeak, elkarteak…) jartzen dituela suposatzen da. Horregatik, azpiegiturei dagozkien gastuak arbuiagarriak direla kontsideratu da eta eskatzen den kantitate totala kostu totala baino baxuagoa ateratzen da. Kontuan hartu behar da aretoak aulkiak, mahaiak eta proiektorea izan beharko duela eta sukaldeak kozinatzeko tresnak eta aparatuak edukitzea beharrezkoa dela.

***50 unitateak fotokopia dendak eskaintza berezia egiteagatik zehazten duen fotokopia kantitatea da.

Page 24: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323980

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

4 Ondorioak

Gutxi dira feminismotik edo etnobotanikatik lantzen dituzten Ingurumen Hezkuntzako proiektuak, are gutxiago biak aldi berean barne hartzen dituztenak. Tailerrak dakarren berritasuna arazoa ere izan daiteke.

Alde batetik, idatzita edo eskuragarri dauden lanen artean, latitude hauetan garatzeko moduko tailer honen antzeko aurrekaririk aurkitu ez direlako. Eskuragarri daudenen artean, batzuk Latinoamerikako biztanleriarentzako zuzendurik daude, beste batzuk emakumezkoentzako ahalduntze tresna bat bezala bideratzen dute, askotan ortu ekologikoarekin lan eginez. Beraz, hauekin ere ezin daiteke konparaketa sakonik egin.

Bestalde, Ingurumen Hezkuntzako proiektu bat diseinatzerako orduan, garrantzia dauka zuzendu nahi zaion kolektiboaren praktikak aztertzea eta lantzen ari den ingurumen arazoan sortu ditzakeen inpaktuak analizatzea, bertan ateratzen diren ondorioetatik estrategia aproposak plantea baitaitezke. Kasu honetan, arrazoi desberdinengatik, ezin izan dira praktika batzuk aztertu, hala nola, kontsumo praktikak. Praktika hauek biodibertsitatearen gaineko eraginetan sakontzea interesgarria izango litzateke.

Aurrekaririk ez izateak eta gizartearen praktika guztiak ikertu ez izanak etorkizunean gertatuko denaz ziur ez egotera eramaten du, nolakoa izango den tailerrarekiko onargarritasun soziala eta agertuko diren erresistentziak zehaztu ezin daitezkeelako.

Argi dago, proiektuaren diseinuari buruzko ondorio sendoak ateratzeko, behintzat behin, tailerra praktikan jarri behar dela. Orduan bai, esperientzia horretatik abiatuz, ondorioak atera ahalko direla, eta erresistentzien edo desadostasunen aurrean estrategiekiko alternatibak proposatu daitezkeela.

5 Bibliografia

ARAMBURU, Francisco. Medio ambiente y educación. Editorial síntesis, Madril, 2000. 54 orr. ISBN: 9788477387237.

BALMFORD, Andrew., BOND, William. “Trends in the state of nature and their implications for human well-being.” Ecology Letters. 2005, bol 8. 1218-1234 orr.

COMPIANI, Maurício. “Os papeis didácticos das excursoes geológicas”. Enseñanza de las Ciencias de la Tierra. 1993, 1 libk., 2 zb., 90-98 orr.

ERKOREK, Anton. “Medicina Popular”. MUNIBE (Antropologia - Arkeologia). 1990, 42 libk., 433- 440 orr.

ESCOBAR, Arturo. “El lugar de la naturaleza y la naturaleza del lugar: ¿globalización o postdesarrollo?”. En: LANDER, Edgardo. La colonialidad del saber: eurocentrismo y ciencias sociales. Perspectivas latinoamericanas. Buenos Aires: Colección CLACSO, 2000. 113-143 orr.

Page 25: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 81

GALLI, Alessandro; WACKERNAGEL, Mathis; IHA, Katsunori; LAZARUS, Elias. “Ecological footprint: implications for biodiversity”. Biological Conservation. 2014, 173 libk., 121-132 orr.

PEDRINACI, Emilio; SEQUEIROS, Leandro; GARCÍA DE LA TORRE, Enrique. “Recursos en la enseñanza de la Geología. La Geología de campo”. Investigación en la Escuela. 1991, 13 libk., 84-93 orr.

GRENIER, Louise . Working with indigenous knowledge-a guide for reserarchers. Ottawa: International Development Research Center. 1998, [2015eko urriaren 3an berrikusita]. http://www.idrc.ca/EN/Resources/Publications/Pages/IDRCBookDetails.aspx?PublicationID=293 web gunean eskuragarri.

GUIL, Manuel. “Escala mixta Likert-Thurstone”. Anduli - Revista Andaluza de Ciencias Sociales. 2006, 5 libk., 81-95 orr.

GUO, Zhongwei; ZHANG, Lin.; LI, Yiming . “Incresed Dependence of humas on ecosystem services and biodiversity”. PLoS ONE. 2010, 5 libk., 10 zb., e13113. Doi: 10.1371/journal.pone.0013113

HERRERO, Yayo. “El factor género como impulsor directo de cambio de los ecosistemas: el papel de los cuidados”. En: VIOTA, Nekane eta MARAÑA, Maider. Servicios de los ecosistemas y bienestar humano. Bilbo, UNESCO etxea, 2010. 37-46 orr.

KAI, Zhang; WOAN, Teoh Sue; JIE, Li; GOODALE, Eben; KITAJIMA, Kaoru et al. (2014). “Shifting Baselines on a Tropical Forest Frontier: Extirpations Drive Declines in Local Ecological Knowledge”. PLoS ONE. 2014, 9 libk., 1 zb.: e86598. doi:10.1371/journal.pone.0086598

MARTÍNEZ, Gustavo”Interpretación Ambiental y Etnobotánica: Trayectos educativos de un Proyecto de Extensión y Voluntariado Universitario con los actores sociales de la flora medicinal de las Sierras de Córdoba (Argentina)”. Revista de Educación en Biología. 2013, 16 libk. 2 zb. 100-119 orr.

McKINNEY, Michael. “Urbanization as a major cause of biotic homogenization”. Biogical Conservation. 2006, 127 libk. 247-260 orr.

MENENDEZ, Gorka. Gorbeialdeko sendabelar tradizionalak. Bilbo, Ediciones Beta III Milenio, 2014. 193 orr. ISBN: 9788415495369.

NOVO, María. “Educación ambiental y educación no formal: dos realidades que se realimentan”. Revista de Educación. 2005, 338 libk. 145-165 orr.

NOVO, María. “La naturaleza y la mujer como sujetos: el valor de la utopía y de la educación”. En: NOVO, María. Mujer y medio ambiente: los caminos de la visibilidad. Utopías, educación y nuevo paradigma. Madril, Los libros de la catarata, 2007. 15-42 orr. ISBN: 978848319286.

NUÑEZ, Irama, GONZÁLEZ, Edgar, BARAHONA, Ana. “La biodiversidad: historia y contexto de un concepto”. Interciencia. 2003, 28 libk., 7 zb. 387- 393 orr.

Page 26: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83 ISSN 2341-323982

INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA FEMINISMO ETA...

PADMANABHAN, Martina. “Women and men as conservers, users and managers of agrobiodiversity. A feminist social-acological approach”. The Journal of Socio-Economics. 2011, 40 libk. 968-976 orr.

PARDO DE SANTAYANA, Manuel, GÓMEZ , Eloy. “Etnobotánica: aprovechamiento tradicional de plantas y patrimonio cultural “. Anales del Jardín Botánico de Madrid. 2003, 60 libk. 171-182 orr., [2015eko urriaren 3an berrikusita] http://www.redalyc.org/articulo.oa web gunean eskuragarri.

PULEO, Alicia. “Los dualismos opresivos y la educación ambiental”. Isegoria. 2005, 32 libk. 201-214 orr.

PULEO, Alicia. “Feminismo y ecología”. Mujeres en red. El periódico feminista. 2012. 9 orr, [2015eko urriaren 3an berrikusita] http://www.mujeresenred.net/spip.php?article2060 web gunean eskuragarri.

ROMAÑA, Teresa. “Hacia nuevos modelos de resolución de conflictos : ecologismo y feminismo como propuestas de cambio”. En: NOVO, María. Mujer y medio ambiente: los caminos de la visibilidad. Utopías, educación y nuevo paradigma. Madril, Los libros de la catarata, 2007. 111- 141 orr. ISBN: 978848319286.

SAUVÉ, Lucie. “Una cartografía de corrientes en Educación Ambiental”. 2004. 22 orr., [2015eko urriaren 3an berrikusita]

www.ambiente.gov.ar/infotecaea/descargas/sauve01.pdf web gunean eskuragarri.

SOLÍS, María del Carmen. “Educación ambiental para el desarrollo sostenible intercultural desde un enfoque de género”. 2012. 389 orr., [2015eko urriaren 3an berrikusita], http://fondosdigitales.us.es/tesis/tesis/1942/educacion-ambiental-para-el-desarrollo-sostenible-intercultural-desde-un-enfoque-de-genero/ web gunean eskuragarri.

STURGEON, Janet. “Pathways of “indigenous knowledge” in Yunnan, China”. Altern Glob Local, Political. 2007, 32 libk. 129-153 orr.

TRÉLLEZ, Eloisa. “Educación ambiental, género y biodiversidad: una fusión dinámica y multidimensional hacia la sostenibilidad. Centro Nacional de Educación Ambiental”. Centro Nacional de Educación Ambiental. 2005. 9 orr., [2015eko urriaren 3an berrikusita]

http://www.magrama.gob.es/es/ceneam/articulos-de-opinion/2005_03trellez_tcm7-53026.pdf. web gunean eskuragarri.

VAN DEN HOVE, Sybille; McGLADE, Jacqueline; MOTTET, Pierre; DEPLEDGE, Michael. “The innovation union: a perfect means to confused ends?” Environmental Science & Policy. 2011, 16 libk. 73-80 orr.

VANDANA, Shiva. Abrazar la vida. Mujer, ecología y desarrollo. Madril, Horas y HORAS la editorial, 1995. 300 orr. ISBN: 9788487715501.

Page 27: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,

AITZIBER CALLEJA SATRUSTEGI

Gazte Geografia. 2 (2015), p. 57-83; ISSN 2341-3239 83

VELÁSQUEZ, Jairo Andrés. “El medio ambiente, un recurso dedáctico para el aprendizaje”. Revista Latinoamericana de Estudios Educativos. 2005, 1 libk. 116-124 orr.

XU, Jianchu; MA, Erzi; TASHI, Duojie; FU, Yongshou; LU, Zhi; MELICK, David. “Integrating sacred knowledge for conservation: Cultures and landscapes in southwest China”. Ecology and Sociology. 2005, 10 libk., 2 zb. 7.

Page 28: INGURUMEN HEZKUNTZA PROIEKTU BATEN DISEINUA … · 2019. 3. 19. · Orain arte, gutxi dira ingurumen hezkuntzan feminismoaren eta etnografiaren perspektibak landu dituzten proiektuak,