Ikastolak mendira

2
IKASTOLAK MENDIRA Aspaldidanik Iñigo Aritza Ikastolan eta Andra Mari Ikastolan mendi taldeak zeuden, baina bakoitzak bere aldetik funtzionatzen zuen. Orain dela urtebete pasata bi taldeek indarberritu ziren belaunaldi aldaketa gertatuz, eta aldi berean bi taldeek elkarrekin lan egiteko asmoa azaldu zuten. Pasa zen urteko ekainean ikasturte honetako plangintza osoa zehaztu zen. Planteamendua da irailetik ekainera hilean behin (normalean hileko hirugarren igandean) goizeko irteera egitea. Momentuz 5-8 km-ko irteerak egin dira ume txikiak egiteko modukoak. Askotan umerik txikienek aulkitxoan edo motxilan egin dituzte baina 3-4 urtetik aurrera gai izan dira bere kabuz egiteko, elkarrekin joanda motibatzen dira eta bidea errazago egiten dute. Ibilbidea bukatu ondoren umeak oso gustura gelditzen dira. Bestetik, gehienetan haur helduagoak dituzten familiek aukera izaten dute ibilbidea luzatzeko. Irteera egin aurretik eguraldia ziurtatzen saiatzen da baina ezin denean plan alternatiboa egiten da. Bestetik, guraso bakoitza bere umeez arduratzen da. Irteera batzuetan eguraldia dela medio jende gutxiago etorri bada ere, gehienetan 50 eta 80 lagunen arteko taldea elkartu da eta giroa aparta izan da. Aldi oro, familia berriren bat agertzen da eta errepikatzeko asmoa azaltzen da.

description

Aurten Sakanako Andra Mari eta Iñigo Aritza Ikastoletako familiak elkarrekin antolatu eta burutu dituzte mendi irteerak.

Transcript of Ikastolak mendira

Page 1: Ikastolak mendira

IKASTOLAK MENDIRAAspaldidanik Iñigo Aritza Ikastolan eta Andra

Mari Ikastolan mendi taldeak zeuden, baina bakoitzak bere aldetik funtzionatzen zuen. Orain dela urtebete pasata bi taldeek indarberritu ziren belaunaldi aldaketa gertatuz, eta aldi berean bi taldeek elkarrekin lan egiteko asmoa azaldu zuten.

Pasa zen urteko ekainean ikasturte honetako plangintza osoa zehaztu zen. Planteamendua da irailetik ekainera hilean behin (normalean hileko hirugarren igandean) goizeko irteera egitea. Momentuz 5-8 km-ko irteerak egin dira ume txikiak egiteko modukoak. Askotan umerik txikienek aulkitxoan edo motxilan egin dituzte baina 3-4 urtetik aurrera gai izan dira bere kabuz egiteko, elkarrekin joanda motibatzen dira eta bidea errazago egiten dute. Ibilbidea bukatu ondoren umeak oso gustura gelditzen dira. Bestetik, gehienetan haur helduagoak dituzten familiek aukera izaten dute ibilbidea luzatzeko.

Irteera egin aurretik eguraldia ziurtatzen saiatzen da baina ezin denean plan alternatiboa egiten da. Bestetik, guraso bakoitza bere umeez arduratzen da. Irteera batzuetan eguraldia dela medio jende gutxiago etorri bada ere, gehienetan 50 eta 80 lagunen arteko taldea elkartu da eta giroa aparta izan da. Aldi oro, familia berriren bat agertzen da eta errepikatzeko asmoa azaltzen da.

Ikasturte honetan hauexek izan dira egindako irteerak: Lareo, Urederra, Muskitzeko San Bartoleme baseliza, Irañetako iturburua, Sarabe, Artetako Iturburua, Otzaurteko San Adrian, Santa Marina eta kurtso amairakoa Larraungo iturburua. Azken honetan giro ezin hobean bazkaria eta egun pasa egin dugu ikasturteari amaiera emanez. Ekainean jendearen hainbat ekarpen kontua hartuz, datorren ikasturteko plangintza zehaztu da. Irailean horren berri emanen dizuegu.

Mendi taldea tresna izugarria suertatzen ari da Sakanako bi ikastolen familien arteko harremana estutzeko eta elkarrekin lan eginez gozatzeko. Ziur aski abiapuntu paregabea da etorkizunean bi ikastolen arteko proiektu komunak abian jartzeko. Taldea irekia da eta mundu guztia parte hartzera eta proposamenak egitera ongi etorria izaten da. Haurrekin naturaz gozatzeko eta ikastoletako beste familiekin harremanetan hasteko parada ederra da. Aitzakia bikaina elkarrekin hamaiketakoa egiteko!