ARABAR EUSKALTZALEantigua.umandi.net/ikastolaumandi/artxiboak/orokorrak/...Ibiltari ona, mendira...

20
1 Asparrengo Udalaren barrutian, Arabako Lautadaren Iparrekialdeko punta-puntan, Araia herria dago. Araia ibaiari izena eman edo kendu egin zion, hain zuzen Nafarroan sartu eta Burunda izena lehen, gero Arakil, hartzen duen ibai berberari. Mendiak nondik-nahi ia: Aitzaniakoak bertan ditu; Urkilla, Entzia eta Urbasakoak ere hurbil. Han goian, urrutian, Aratzen tontorra zaindari. Herri honetan jaio zen, 1902ko uztailaren 16an, Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal, arabarrek, batik bat, Umandi izengoitiaz hobeto gogoratzen dutena. Patuak aginduta, nonbait, hainbeste maite zituen mendiak behin eta berriz begi bistatik galdu behar zituen. Baina Umandi norabide bakarreko gizona izan: euskara bere hizkuntzatzat eta Euskal Herria bere aberritzat hartu zituenetik, non-nahi eta edozein baldintzatan, bien aldeko lanari, berarentzat lan bakarra zenari, lotuta ageri zen. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza ARABAR EUSKALTZALE Andoni Urrestarazu. Umandi (1902-1993). Bera bezalako abertzale mordo bat aurki liteke, apika; berak bezalako gorriak edo gorriagoak pasatutakoak, anitz: garaiak egin zituen. Bere gisako irakasleak, ordea, bera bezain eragile eta eraginkor, ausart eta are temati, inor gutxi. Batez ere gure Araba erdigalduan.

Transcript of ARABAR EUSKALTZALEantigua.umandi.net/ikastolaumandi/artxiboak/orokorrak/...Ibiltari ona, mendira...

  • 1Asparrengo Udalaren barrutian,

    Arabako Lautadaren Iparrekialdekopunta-puntan, Araia herria dago.

    Araia ibaiari izena eman edo kenduegin zion, hain zuzen Nafarroan sartueta Burunda izena lehen, gero Arakil,hartzen duen ibai berberari.

    Mendiak nondik-nahi ia:Aitzaniakoak bertan ditu; Urkilla,Entzia eta Urbasakoak ere hurbil. Hangoian, urrutian, Aratzen tontorrazaindari.

    Herri honetan jaio zen, 1902kouztailaren 16an, Andoni KarmeloUrrestarazu Landazabal, arabarrek,batik bat, Umandi izengoitiaz hobetogogoratzen dutena.

    Patuak aginduta, nonbait, hainbestemaite zituen mendiak behin eta berrizbegi bistatik galdu behar zituen. BainaUmandi norabide bakarreko gizonaizan: euskara bere hizkuntzatzat etaEuskal Herria bere aberritzat hartuzituenetik, non-nahi eta edozeinbaldintzatan, bien aldeko lanari,berarentzat lan bakarra zenari, lotutaageri zen.

    AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    ARABAR EUSKALTZALE

    Andoni Urrestarazu. Umandi (1902-1993).

    Bera bezalako abertzale mordo bataurki liteke, apika; berak bezalakogorriak edo gorriagoak pasatutakoak,anitz: garaiak egin zituen. Bere gisakoirakasleak, ordea, bera bezain eragileeta eraginkor, ausart eta are temati,inor gutxi. Batez ere gure Arabaerdigalduan.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 2

    LEHEN URTEAK

    Ama Amparo haurtzaroan galduzuen. Eta aita Josek, ezinbestean,seme-alaba guztiak kanpora ikasterabidali zituen.

    Andoni Arrasatera joan zen, irakaslebaten apopilo. Oroimen onakgordetzen zituen garai hartatik.

    Gainerako ikasketak, GasteizkoMarianistetan burutu zituen, berriro ereinoren etxean bizi zelarik.

    Batxilergoa bukatu zuenean, baiikasi ez ikasi ibili zen. Tartean,metalgintza lantegi batean hasi zenlanean.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Soldaduzka egiteko aldia iritsizitzaion. Nora eta Afrikara. Eta,gainera, Afrikan gerra topatu zuen,marokoarren kontra Espainiakoarmadak igaro zituen garaitxarrenetako batean.

    Hango gorabeheren erdian, sukartifoideakin-edo gaixotu egin zen.Zorionez, onik atera zen, nahiz etaartean etxekoek bere hil-berria hartuakziren.

    Gasteizera itzuli zenean, BilbokoBankuan lan egiteko oposaketakgainditu eta Madrilgo bulegoetarabidali zuten.

    Bataio-egunean.

    Joakin bere anaiatxikiarekin. 23 urtezituela zitzaion. Idazlegoiztiarra berak erabilizuen lehenengoz,Euzkadi-n, gero anaianagusiak ospetsubihurtuko zuen Umandiezizena.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 3

    GERRA INGURUAK

    Madrilen hamar urte egin ondoren,1935ean Donostiara aldatu zuten. hangerrak harrapatu: Laredoraino iritsiziren gudariean artean genuenUmandi.

    Gauzak erabat okertu bainolehenago, gabardina jantzita tipi-tapaatetik ihes egin zuen gudariakinguratzen zituen hesitik.

    Gainerakoa ez zen hain erraza izan.Laredon ostatu hartu zuen, laguntzanoiz etorriko zain. Egunak joan egunaketorri, halako batean etxean zerbaitfalta, hala-holako pitxi batzuk edo, etaarrotzari egotzi zioten errua.

    Probintziako Espetxean sartu zutenpreso komunekin, eta horrexek gordezuen, ziurrenik, hainbestek jasotakoazken beltzetik. Han bi urte bainogehiago eman zituen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Ibiltari ona, mendirajoateko aukerak galtzen

    ez zituena. ArgazkiaGuadarramako SietePicos-en (2138 m.),

    1929-VI-28an, Madrilenbizi zelarik.

    Madrilgo lagunek, Eusko ikasBatzakoek, eskaini zioten

    "agurraren apari koxkorra" (1935-IV-27, San Prudentzio bezperan),

    Euskal Herriko jan-edariz ongihornitua, euskarazko menu eta

    guzti.

    Ez zuten aise askatu, halere:Laredotik Larrinagako kartzelazaharrera eta handik Donostiara, bideluzea eginarazi zioten, senitartekoaknon zegoen atzeman ezinikzebiltzalarik.

    Azkenik Gasteizera itzuli zen, etabertatik hasi bere bizitzako lanaizango zena: euskararen irakaskuntza.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 4

    ERBESTERA

    Aldi berean, frankismoaren kontrakoborrokan sartua zebilen. Honenbestez,Gasteizko Bakea kalean zegoenespetxe oroitzapen txarreko hurabarrendik ondo ezagutzeko paradabehin baino gehiagotan eskaini zioten.Senitartekoek abokatuak, epaileak etaare gobernadorea bera ere bezainondo.

    1951ko 48 orduko grebari jarraituzion errepresioan, EAJko barrukosareak koipe gogorrak jasan zituen.Lehenengo atxiloketak Gasteizen izanziren. Umandi eta lagunak, denak edoia, poliziaren eskuetan erorita,bizpahiru hilabetez aipatutakoespetxean itxi zuten.

    Askatu beharrean, Huescara bahituzuten. Berriz ere senitarteak bere berribila hasi behar.

    Gasteiztik 100 kilometrotarabizitzeko erbeste-zigorra ezarri zioten.Eta Iruña hautatu zuen bizi-lekutzat.

    Azkenean Frantziara alde egin zuen,Parisen eta Baionan 26 urte igaroaz,Eusko Jaurlaritzarentzat administrarilanetan.

    Bidasoa oinez, marea beheran,karramarrotan zebilelako itxura eginezigaro zuen. Epaiketaren zain utzizituen gainerakoak. Baina ez zuen

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Paristik bertsotan, arrebarenurtebetetzerako "Bizian zear benetanmaite izan naun nere arreba kutunari"idatzi zuen bere gramatikaren eskaintzan.Urte on eta garratzetan, aldameneanlanean ala non-nahi nebaren galdez, betilagun eta laguntzaile izan zuen. MirenTeresek, gaur egun, 89 urterekin,euskarazko eskolak ematen dihardu.

    beldurrak eragin: egia eta egiabakarrik esan daitekeela guztizsinistuta baitzegoen, lagunak egiaesanaz ez salatzeagatik alde eginzuen.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 5

    AZKEN URTEAK

    1979an atzerria utzi eta berearrebaren etxera bildu zen bizitzera,Gasteizen. Eten gabe euskaraerakusten eta idazten jardun zuenazkenera arte.

    Osasun oneko gizona izan zen. 90urte bizkarrean eta oraindik buru argiaeta kemena gordetzen zituen.

    1993ko San Prudentzio eguneanArmentiako erromeriara joan, etahandik egun gutxira ondoezik hasi zen.Sendagileak bihotzeko mina zeukalairagarri zion.

    Urte bereko azaroaren 21ean hilzen, 91 urterekin.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Asparrengo Udalakeskaini zion omenaldi-

    egunean (1990-VIII-15).Hiru urte beranduago,

    ehorzketa egunean,dantzariek berriz omenduzuten, hilerrian aurreskua

    dantzatuaz.

    Araiako AndraMariren baseliza,omenaldi-egunekomezan. Albokohilerrian aurkituzuen azkenekoegoitza.

    GIZON ONA

    Bost hitzetan definitzen zuen bereparrokiako erretoreak: euskalduna,abertzalea, langilea, irmoa etafededuna.

    Baketsua, lotsatia eta apala,eskatzen zitzaion laguntzari uko egitenez zekiena... Honelako oroitzapenautzi zuen ezagutu zutenen artean.

    Guda ostean txikitandiko sinismenasendotu egin zitzaion. Egunero mezaentzun eta errosarioa esaten zuen.Estibalizko Ama Birjinarenganakozaletasun berezia zeukan: Gasteizeraitzuli zenetik igandero oinez joatenzen hango meza entzutera (16 km.inguruko joan-etorria), eta honela 88urteak bete arte.

    Baina honen guztiaren gainetik,euskarari eta Euskal Herriari zegokienguztian, "ezin geldirik geratu", berakzioen bezala. Ez eta ixilik ere.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 6

    Gasteizko urrezko domina jasotzeri(1984-VIII-5, Ama Birjina Zuriaren

    egunean). Koldo Mitxelena eta bieibatera eman zitzaien. Garaiko Udal

    Informazioaren Aldizkaria-k "ez dut nikmerezi" esanez bezala jaso zuela

    azpimarratzen zuen. Aldizkari berarenhainbat zenbakitan esku hartu zuen,lehenengotik hasita. "Lana eskatzea

    pixkat luzatzen badugu, uste du ezdugula behar; honek erakusten digu

    bere izaera, zein gutxi irizten dionbere buruari, benetan zeharo

    kontrakoa den arren" idatzi zuenzuzendariak.

    EZAGUNAK

    Euskarari buruz jakin-nahia zeukatenatzerritar mordoxka baten solaskidenekaezina izan zen. Euskara etaKaukasoko hizkuntzen arteko erlazioakaztertzen zebiltzan Dzambulat Dantzyosetiarrarekin eta Alexandre Sollohubgeorgiarrarekin, adibidez.

    Edo euskaldunak eta bere herritarraknoizbait batuta egon zirelako usteafrogatu nahi zuen Hamit KosayAnkarako Unibertsitatekoirakaslearekin.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Ameriketan ere bazituen adiskideak,besteak beste Idahoko Liburutegikoburu zen Stanley A. Shepard.

    Denekin izan zituen harremanengaia beti beti euskara eta EuskalHerria izan ziren.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 7

    EZAGUTZEN

    Jasotzen bezala, ohore etaomenaldiak alde batera uzten erebazekien.

    Gogoz onartu zuen Gasteiz Hiriakeskainitako urrezko domina (1984);baita Asparrengo Udalak magalpekoseme izendatzea ere (1990).

    Ordea, euskaltzain ohorezkoizendapenari uko egin zion (1993),bere pentsamolde eta ibilbideariatxikirik. Era berean, UmandiGasteizko ikastolak Lakuako etxeberria zabaldu zuenean, ez zuenjairako deia onartu, eta izenaaldatzeko ere eskatu zuen.

    Ezin gaizki har gizon prestu harenerantzuna. Bere hiletetara ez zuenhuts egin Euskaltzaindiak, EndrikeKnörr euskaltzain arabarrarenordezkapenarekin.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Asparrengo Udalak magalpeko seme izendatzearekin batera,Araia bere jaioterrian kale bat eskaini zitzaion. Argazkian,estalkia kendu ondoren, alkatearen ordezkari izan zen ClaudioGaunarekin.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 8EUSKALDUN BERRI

    Goierritik iparraldean eta Burundatikekialdean hain gertu egonik, Araia etaeuskararen arteko erlazioa Arabakobeste lurralde batzuetakoa bainoaskoz iraunkorragoa izan da.

    Nolanahi ere, bertako euskarakazken arnasak gehienez ere 1850inguruan eman zituen. Etxeerdaldunean jaio zen, beraz, Umandi.

    Alabaina, oso gazterik ohartu zenbere herriaren sustrai euskaldunez.Gasteizen, batxiler-ikasketak amaitueta hurrengo urtean (1919an) hasizen, 17 bat urterekin beraz, euskaraikasten, Euskaltzale Bazkunaerakunde sabindarrarenikasbidearekin.

    Madrilgo denboretan, Juan Ruiz dela Escalera Maidagan izan zuenirakasle, Eusko Ikas Batzan.Donostian, berriz, Euskal Izkera taIztunde Ikastolan Toribio Alzagak etaMaria Dolores Agirrek zuzentzenzituzten ikastaroetan aritu zen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Araia Altzaniako mendien magalean; atzeanAratzen tontorra ageri da, guztien gainetik.

    Nahiz eta gerrak ikasketok eten,espetxean ere ikasten jardun zuen,baita ikasten zuena irakasten ere.

    EUSKARA KUTUNA

    Araiako jaiotetxea. Marmario auzoan.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 9

    IRAKASLE NEKAEZIN

    Gogora dezagun une batez zerizango zen 1942ko Gasteiz hura,Umandik aurkitu zuena espetxea utzizuenean.

    Giroari gutxi begiraturik, unehartantxe hasi zen, etxean, euskarairakasten bertara hurbiltzen zirenei.Hogeiren bat ikasle, hasiera hartan.

    Abian jarri zituen euskarazko taldeekaurrera egin zuten bere erbesteratzeagorabehera. Parisen, ostera, ikasleberriak lortu zituen. Gutunez gidatzenzituen Hego Ameriketako batzuk ereizatera iritsi zen.

    Frantziatik itzuli bezain laster,Udaberria bazkunean irakasle laneanhasi zen, baita etxean ikasle askohartzen ere. Gasteizko Irratian hiruurtetan berak antolatutako ikasgaiakeman ziren, Miren eta Rufino Iregiosaba-iloben ahotsetan.

    Izan ere, Gasteiz dugu bere zordunikhandiena, Manuel Lekuona eta bestekgerra aurrean irekitako bidean aurreraegin zuen, hiri honenberreuskalduntzeari jarraipena ezezebultzadarik handienetako bat emanez.Gaurko irakasle arabar askorenirakasleak berak hezi zituen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Umandiren urtebetetzeairistear zegoela (1950-VII-13) Gasteizko ikasleekegindako opari-gutuna."Zuk irabazten duzunabaino askoz gutxiagoa da"esaten diote, esker onez.Ez zuen behin erehemendik xentimorikatera nahi izan. KulturaJainkoak emandakodohaitzat zeukan,halaber dohainikzabaldu behar zena.Eskuzabaltasunberarekin banatzenzituen bere liburuak.

    Ikasle talde batekin. Tartean, Miren Terese arreba eskumatikbigarrena eta Izaskun Arrue hirugarrena. Gasteizko lehenandereñoa: 1969 inguruan, haurren ardura hartu zuen bere etxean,Olabide ikastola izango zenari hasiera emanez. Helduxeagozirenentzat, igandero, Miren Terese eta besteren artean euskarazkoeskolak ernaten ziren Urrestarazutarren etxean.

    Bere ikasleen artean, izen ezagunasko: Jose Angel Cuerda Gasteizkoalkatea, Salvador Espriú idazlekatalana, Sanchez Carriónhizkuntzalaria…

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 10

    Azken-nahia, hil baino lehenidatzitakoa. Bere hiletetan irakurrizen. "Gure hizkuntzaren berpizteakbenetan arduratzen zuen. Bereekintza jakintza ereitea zen. Sereametsa Euzkalerria euzkalduntzea"idatzi du bere arrebak.

    NORBERAK IKASI BEHAR

    Bizitza guztian zehar ikasle sentituzen.

    Bere ustez, euskaldun guztiokahalegin berezia egin beharko genuke,beti eta beti euskaran sakontzeko.Norberaren indarren arabera euskaraahalik ongiena ikastea eta erabiltzea,euskara hedatzea, gutarikobakoitzaren zeregina da, eta EuskalHerriari zor diogun eginbidea.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    EUSKARA BEHARREZK OADUGU

    Bere ekintza guztietan gidatzenzuen sinestea hauxe zen: EuskalHerriak ez duela euskara baino beharhandiagorik, "bizidunak airea bezala".

    Bere herriaren askatasunaeuskararen nagusitzearekin zeharolotuta ikusten zuen. Euskotar guztiakeuskaldunak izango direnean etaeuskaldun guztiek euskarazpentsatuko dutenean, "orduan bakarrikesan al izango du gure Erriak azkedala".

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Euskerazain agiria. Euskaltzaindiaren irizpideekin bat ezzetozen euskaltzaleak 1986an Tolosan batu etaEuskerazaintza herri-akademia antolatu zuten. AgustinZubikarai izan da lehen lehendakaria.

    EUSKERAZAINA

    Andoni Urrestarazu 1992aneuskerazain oso izendatu zuenEuskerazaintzak.

    1918tik eta 1936 arteEuskaltzaindiak egindako lanagoraipatzen bazuen ere, 1968. urtetikaurrera eraman zuen bidea, euskarabatuarena alegia, gaitzesten zuen.

    Halaz ere, erdibitze honegatikzeharo kezkatuta agertu zen beti,euskarari berari kaltea baino besterikekartzen ez ziolako uste osoan.

    Euskararen aldeko indar guztiak bategitea, horixe aldarrikatzen zuen, inorarbuiatu gabe elkarrekin jardutea,"ororen elburua berbera dalagogoratzen".

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • Azkueren Gipuzkeraosotua (1935) ereduizan zuen betiUmandik. Gipuzkeraoinarritzat hartzekoproposatzen zuen,gainerakoeuskalkietakoaberastasunaerantsiaz. Euskarabatu bat egitekolehenengosaioetakoa dugu.

    12

    EUSKARAREN B ATASUNA

    Umandi euskara batuaren kontraazaldu zitzaigun, ez ordeabatasunaren kontra.

    Bere ustez, euskara batua batbateansarraraztea, batasuna "arrapaladaneta edonolaz egitea" zen.

    Izan ere, euskalkiak ez daudeelkarrengandik dirudien bezain urruti;handiagoa da jadanik dagoenbatasuna ezberdintasuna baino.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Herriak mantendu baitu orain a

    rtean euskara bizirik, literatur

    hizkuntza dela eta, herriarenga

    ndik alde egiteari galbide zeritz

    on;

    herriarekin bat egiteari, ordea,

    herrikoia izateari ezinbestekoa

    .

    Hortaz, euskal eskolaren bitartez,gramatika erakutsiaz, erdarakadakalde batera utziaz, pixkanakapixkanaka ezberdintasunak ezabatuazjoango lirateke.

    Berez etorriko zen batasun batenalde zegoen.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 13

    IRAKASKUNTZARENBEHARRA

    Erdaraz ikasitakoek, nahi eta nahi ezerdaraz pentsatu behar. Horixe zenUmandik buruan zeukan kezka.Irakaskuntza, euskaraz egindakoirakaskuntza, zernahiren aurretikjartzen zuen, euskaraz pentsatzenduten euskaldun jantziak lortzeko.

    Ikastolen gorakadak, Araban batezere, biziki pozten zuen. Baina beregogoak gorago jotzen zuen: non-nahieuskal eskolak nahi zituen,irakaskuntza guztia euskarazantolatuta daukan Euskal Herri batenitxaropenarekin bizi eta hil zen.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Umandi ikastola 1975eko urtarrilean jaio zen, 11 haurrekin.Gaur sare publikoan dago eta Gasteizko entzutetsuenetakoadugu. Izena eta ez izana, batua ikasten da bertan, jakina.Umandik, ordea, Araban bizkaiera eta gipuzkera erakutsibehar zirela uste zuen: bizkaiera nagusi, Arabako herrieuskaldunetan gaur egun mintzatzen den bakarra izaki;gipuzkera, osagarri gisa.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 14

    EUSKARAREN ALDE LANEAN

    Non ibili han zerbait egin behar.

    Baiona-Pariseko EKA (EuskalKulturaren Alde) elkartearen idazkariizan zen.

    Paristik, Eusko Irratian, berriakematen zituen, euskaraz, Azkonizenordeaz.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Padre Orbiso eskola publikoko gelabatean, 6. mailako haurrekin hizketan(1991-V-16). Ikasleek hitzaldi batemateko deitu zioten. Laguntza honiesker, Nola ikusten duzun Arabalehiaketaren irabazle gertatu ziren.

    Baionako urteetan berak sortu,zuzendu eta osorik idatzi zuenIrazkintza euskal aldizkaria,irakaskuntzari buruz bere ideiakjasoaz.

    Eta Manuel Lekuonarenzuzendaritzapean 1970ean berpiztuzen Kardaberaz Bazkunako kide ereizan zen.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 15EUSKARAREN IKASBIDEA

    Garai bateko euskarazko irakasleek,gerra ondoan aritu ziren aitzindarikementsu haiek, ezer gutxi zeukateneskuartean beren eskolak prestatzeko.

    Umandi dugu lekuko: bere buruaeuskaraz janzten zuen bitarteanirakurritako liburuetatik, handik etahemendik, gramatikazko oharrakhartzen zituen, gero eskoletanerabiltzeko. Azkueren hiztegia, berarenMorfología Vasca eta AltuberenErderismos liburuak izan ziren beregidari nagusiak.

    Gutxika gutxika apunte batzuk osazituen. Lehenengo zirriborro hura,ikasleekin erabiltzen zuena, JonEtxaide bere adiskideari bidali zion;honek lehenbailehen argitara zezanaholkatu zion. 1953an, Parisen, lanaborobildu zuen.

    Etxaidek bezalaxe, beste euskaltzaleaskok ikusi zuten haren beharra, baitakalera zedin eginahala egin ere: JuanSan Martin, Bittor Kapanaga, ImanolLaspiur etabarrek esku hartu zuten

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    egitasmo hartan. K. Mitxelenakaztertuta, eta Julio de Urquijo EuskalFilologi Mintegiak emandakobabespean, 1955ean agertu zen bereGramática Vasca, Paulino Larrañagaeibartarrak marraztutako azalarekin.

    IDATZIZKO LANAK

    1955eko edizioak 2.000 etabigarrenak 1.500 izan zituzten.Eskuan izan zuen lehenengoalea Pariseratu zan lehengusubatek eraman zion.Horretarako, Miren Teresekgeltokian trenari itxaron behar,lehengusuari eskuan emateko.

    1955ean Umandiezizena hartu zuen,hain zuzengramatikarentzat,argazkian dugun AraiakUmandia haitzarenoroimenez. Jakina,poliziak-eta ez zutenjakin behar benetannorena zen.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 16

    Ez zuten huts egin: berehala agortuzen lehenengo argitaraldi hura,bigarren bat (1963) eta hirugarren bat(1976) ateraraziaz.

    Hamaika dira garai haietan beregramatikarekin euskaraz ikasitakoak;haien artean ez dira falta NorbertTauer hizkuntzalaria bezalakoatzerritarrak ere.

    Gramatikaren osagarri, Bizkaierazkoaditz-erak (1955) idazkia prestatuzuen.

    1977an Euzkal-eliztiaren betebidea,kaseten bitartez gramatikarilaguntzeko, garai berriei amoreemanez.

    1986an Euzkal Elizti Laburra.Asimasiak erdaraz eta 1987aneuskaraz atera zuen, biak euskararenezagupen txiki bat bederen eduki nahidutenentzat eginak.

    1989an euskaraz egindakogramatika, Euzkal Eliztia, aurkeztuzuen; erdarazko berbera, bainaoraingoan euskaldunentzat egokituta.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    ELEBERRIGILE

    Gentza-bearrean eleberria (1985),literaturaren alorrean Umandiren saionagusia dugu. Lan mardul honek, 500orrialdetik gorakoa, giro zeharoeuskaldun bat margotu nahi du,tartean esakerak, atsotitzak, ipuinak,alegiak eta ohiturak agerraraziaz.

    Gentza (bakea) du gai nagusi.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    17

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    18

    BESTELAK O LANAK

    Aldizkari askotako lankide izan zen.Euzko-Deya, Euzko-Gogoa, Estibalitz,Karmel, Kardaberaz, Alderdi, Egi billaeta Goiz-Argi-k, besteak beste,ezagutu dituzte bere lumaren fruituak:hainbat iritzi-lan, abertzaletasunaz,historiaz, erlijioaz, gazteriaz... etaeuskaraz, jakina: "Euzkera ta euzkelkultura", "Euzkeraren alde eginditekena", "Euzkerarenbatasunerantz", etab.

    Euskara eta Euskal Herria dira berebeste bi libururen gaia: Euzkal-Betekizunak (1977) eta Euzkerarenebazkizun aundia (1991). Etorkizunaribegira, bata eta bestea indartzekoneurriak proposatzen ditu.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    19

    NOLAKO EUSKARA

    Irmoki jarraitu zion, honetan ere,hartu zuen bideari. Bere idazkeragehienbat gipuzkerazkoa da, besteeuskalkietatik ikasitakoarekinaberastua.

    "Nire lerroak josteko darabildaneuzkerak errikoia izan nai du, edojatorra izan diteken aren urbil bederikibiltzea, gure euskalki guztienjokaeretan dantzatzen, guziak nireaketa ororenak diralarik" zioen bereeleberriaren aitzin-solasean.

    ASMO HIZTEGIA

    Gaztaroaren gogo eta indarrarekin,82 urte zituela hasi zuen lana da hau.Eta, halaz ere, sekulako lana dugu,asmoz eta ondorioz.

    Bere buruan, eta Raimundo Olabidezenak zeukan ideia bati jarraiki, JulioCasaresek gaztelaniari eskainizionaren antzeko bat egitea zegoen,hots, ideia (asmo) hiztegi bat.Honelako hiztegietan hitzak ez daudeabezedarioaren ordenan, esanahizerlazionatzen diren taldetan antolatutabaizik: landareak, abereak,... Eta taldebakoitzean, izenak, izenondoak,aditzak, esaerak eta atsotitzak,denetarik batzen da.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 20

    Euskaraz ez zegoen (eta ez dago)halakorik. Eta, gainera, euskara-euskara egiten zen lehenengo hiztegiaere bazen.

    10 urte baino gutxiagoan, 300.000fitxa baino gehiago prestatu zituen;600 inguru bakarrik utzi zituenbukatzeke bere xedea betetzeko.Laguntzaileak, Gaspar Erkizia, AndoniPerez Cuadrado eta Miren Teresenekaezina.

    1995ean Euskaitzaindiak lan erraldoihau behar bezala gorde etazabaltzearen aldeko informea prestatuzuen. Gaur egun UZEik fitxak euskarriinformatikoan ezartze-lanean dihardu.

    ATZERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Fitxa horiak hiztegi arruntekoak dira; txuriak, asmo-hiztegikoak: hitz nagusienaren ondoan, berarekinlotuta daudenak ageri dira.

    Umandi hiztegi-lanean,etxeko lan-lekuan.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E