II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan,...

16
2014ko abenduaren 20a, larunbata ::: 47 zk. ::: www.kronika.net ::: akTualiTaTEa, historia, bitxikeriak, natura, gertaerak... 2014an gertatu diren gauza asko biltzen ditu urtekariak. atzo aurkeztu zuten udalean, eta urtero bezala, sekulako harrera izan zuen. leporaino bete zen aretoa, ale bat eskuratzera gerturatu ziren herritarrekin. luis intxauspe alkateak eskerrak eman zien edizio honetan parte hartu zuten guztiei, eta baita ere, urtetik urtera gerturatzen diren herritarrei ere: «urteka- riak arrakasta du zuek, herritarrok egiten duzuelako». Hamazazpi erreportaje ditu aurtengoak, eta Txuso Gomezek azaldu zuenez, datozen edizioetarako, ateak za- balik dituzte, proposamenak jasotzeko. yy «Urtekariak arrakasta du zuek, herritarrok egiten duzuelako» z HERNANI Santo Tomas eta kontzertua, gaur Santo Tomas Eguna antolatu du gaur San Joan Konpartsak. Plaza Berrin izango da 11:00eta t ik 14:30etara. Eta 18:30etan, erromeria. Ga bo ne t ako kontzer- tua ere izango da 20:00etan, Agustinetan. /II-IX z EREÑOTZU Erronda, asteazkenean Urtero bezala, Ereñotzun, etxez etxe ibiliko dira asteazkenean, Eguberritako kantuak abestuz. Eta Urte Zaharrean, kriseiluak zerura bidaliko dituzte. /X z GOIZUETA Olentzeroak, asteazkenean Eskolako Olentzero 11:00etan aterako da eta presoen alde- koa 15:30ak aldera. Olentzero eta Mari Domingi 18:30etan helduko dira. Umeentzako tailerrak ere iza- nen dira Gabonetan. /X z ARANO Olentzero, Miaxiria eta guzti Aranon, etxez etxe aterako dira kantuan asteazkenean. Eta Olentzerorekin bateratsu, Miaxiria ere iritsiko da. /X z ASTIGARRAGA Gabon kontzertua gaur, elizan Gabonetako kontzertua izango da gaur Astigarragako elizan, 18:00etan. Hainbat ekintza izango dira Gabonetan eta oporrak tarteko, Udal eraiki- nak itxita egongo dira. /XI GAUR KRONIKAN Hernani /2 Plenoa, erremontea, laburrak Astigarraga /3 Herri lasterketa, kirolak... Goizueta /4 Arano /4 Gabonak TorTurak eta epaiketaren izaera politikoa salatuz bukatu zen atzo 28 gaz- teren aurkako epaiketa. Segiko kide izatea leporatuta epaitu dituzte Espainiako auzitegi Nazionalean. asteartean, fiskaltzak, akusazioa erreti- ratu zien 12ri eta 16 epaiaren zain geratu dira. Tartean da Julen Zuaznabar astigartarra. «Militantzia politikoagatik epaitu gaituzte eta torturapean ateratako deklarazioak besterik ez dauzkate», azaldu dio kronikari. /3 z ASTIGARRAGA Atzo bukatu zen 28 gazteren aurkako epaiketa. 12ri akusazioa erretiratu die fiskaltzak eta 16 epaiaren zain geratu dira. Tartean da Julen Zuaznabar astigartarra. Julen Zuaznabar, epaiaren zain

Transcript of II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan,...

Page 1: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

2014ko abenduaren 20a, larunbata ::: 47 zk. ::: www.kronika.net :::

akTualiTaTEa, historia, bitxikeriak, natura,gertaerak... 2014an gertatu diren gauza askobiltzen ditu urtekariak. atzo aurkeztu zutenudalean, eta urtero bezala, sekulako harreraizan zuen. leporaino bete zen aretoa, ale bat

eskuratzera gerturatu ziren herritarrekin.luis intxauspe alkateak eskerrak

eman zien edizio honetan parte hartuzuten guztiei, eta baita ere, urtetik urteragerturatzen diren herritarrei ere: «urteka-

riak arrakasta du zuek, herritarrok egitenduzuelako». Hamazazpi erreportaje dituaur tengoak, eta Txuso Gomezek azalduzue nez, datozen edizioetarako, ateak za -balik dituzte, proposamenak jasotzeko. yy

«Urtekariak arrakasta du zuek, herritarrok egiten duzuelako»

zHERNANI

Santo Tomas etakontzertua, gaurSanto Tomas Eguna antolatu dugaur San Joan Konpartsak. PlazaBerrin izango da 11:00eta tik14:30etara. Eta 18:30etan,erromeria. Ga bo ne tako kontzer-tua ere izango da 20:00etan,Agustinetan. /II-IX

z EREÑOTZU

Erronda, asteazkeneanUrtero bezala, Ereñotzun, etxezetxe ibiliko dira asteazkenean,Eguberritako kantuak abestuz.Eta Urte Zaharrean, kriseiluakzerura bidaliko dituzte. /X

zGOIZUETA

Olentzeroak, asteazkeneanEskolako Olentzero 11:00etanaterako da eta presoen alde-koa 15:30ak aldera.Olentzero eta Mari Domingi18:30etan helduko dira.Umeentzako tailerrak ere iza-nen dira Gabonetan. /X

zARANO

Olentzero,Miaxiria eta guztiAranon, etxez etxe aterakodira kantuan asteazkenean.Eta Olentzerorekin bateratsu,Miaxiria ere iritsiko da. /X

zASTIGARRAGA

Gabon kontzertuagaur, elizanGabonetako kontzertua izangoda gaur Astigarragako elizan,18:00etan. Hainbat ekintzaizango dira Gabonetan etaoporrak tarteko, Udal eraiki-nak itxita egongo dira. /XI

GAUR KRONIKANHernani /2Plenoa, erremontea, laburrak

Astigarraga /3Herri lasterketa, kirolak...

Goizueta /4

Arano /4

Gabonak

TorTurak eta epaiketaren izaera politikoa salatuz bukatu zen atzo 28 gaz-teren aurkako epaiketa. Segiko kide izatea leporatuta epaitu dituzteEspainiako auzitegi Nazionalean. asteartean, fiskaltzak, akusazioa erreti-ratu zien 12ri eta 16 epaiaren zain geratu dira. Tartean da Julen Zuaznabarastigartarra. «Militantzia politikoagatik epaitu gaituzte eta torturapeanateratako deklarazioak besterik ez dauzkate», azaldu dio kronikari. /3

z ASTIGARRAGA

Atzo bukatu zen 28 gazteren aurkakoepaiketa. 12ri akusazioa erretiratu diefiskaltzak eta 16 epaiaren zain geratu dira.Tartean da Julen Zuaznabar astigartarra.

Julen Zuaznabar, epaiaren zain

Page 2: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

// 22014-XII-20 larunbata

z ZINEA

Bi pelikula, bost sesiotanAsteburuan zineaz gozatu nahi dutenek aukera ederra dute. Fuego peli-kula jarriko dute gaur, 19:30 eta 22:30etan, bihar 19:30etan eta aste-lehenean 16:30etan. Publiko guztiarentzat Las aventuras del pequeñofantasma jarriko dute. yy

z SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA

Janaria biltzen, supermerkatuetanSaharako errefuxiatu kanpamenduetarako janaria biltzen ariko dira gaursupermerkatuetan. Eskatu dituzte: konpresak, arroza, lentejak, pas ta,olioa, azukrea, eta atuna edo sardinak oliotan. yy

z PSE-EE

Festak zoriondu eta elkarrekin egotekozita, Casa del PueblonAnimatzen diren hernaniar guztientzat hitzordua jarri du PSE-EE alder-diak 12:00etan. Casa del Pueblon elkartuko dira, datozen festak zorion-du eta hamaiketako eder bat egiteko asmoz. Azaldu dute: «badakigu ezdirela ospakizunetarako garairik onenak. Hala ere, beti da positiboa bizidugun egoera pixka bat ahaztu, eta une atsegin bat pasatzea. Iñaki Arriola, Sozialista Gipuzkoaren Idazkaria, bertan izango da. yy

z GAZTETXEA

Laburmetrai rallya, gaurGoizeko 10:00etan hasita, laburmetrai rallya antolatu dute gaztetxean.Bertan erabakiko dira gaia eta baldintzak, eta partehartzaileek 19:00ak arteizango dute aurkeztuko aukera. Ondoren emanaldia izango da gaztetxean. yy

z WATERPOLOA

Ate irekiak eta partidua, gaurZortzi urtetik gorako gazteek waterpoloa ezagutu dezaten, ate irekienjardunaldia antolatu dute gaur, 12:30etatik 13:30etara. Ondoren,Euskadiko Kopako partidua jokatuko da: Hernani-WP Sestao. yy

z ESKU PELOTA

Eskuzko txapelketa, pelota eskolanEguberrietako oporraldia aprobetxatu eta pelota eskolara etortzen direnumeek eskuzko txapelketa jokatuko dute. Buruz buru jokatuko da, etahiru aste iraungo ditu. Finala urtarrilaren 3an jokatuko da. As te bu rukopartiduak: gaur 10:00etan eta 15:00etan; eta bihar 11:00etan. Bes -talde, hamalau partidu jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek. Horietakobi gaur, Hernanin: Xabier Apaolaza/Txulobi eta JosebaGarmendia/Gazteleku; 19:00etan, Kiroldegian. yy

z ESKUBALOIA - ATE IREKIAK

Gabonetarako plana, bihar hasitaHernaniko eskubaloi taldeak ate irekiak antolatu ditu Gabonetan,09:30-11:30 ordutegian. Entrenamenduak eta teknifikazio saioa izangodira; aurrenekoak, 2001-2006 urte bitartean jaiotako neska-mutilen -tzat. Aurreneko saioa, ate irekietakoa, bihar da. yy

biNakako txapelketa haun -dia izango da jokoan gaurGalarretan. berezia izango da44garren edizio hau, Ezkurraosaba-ilobak aurrez aurreizango baitira. Ezkurra ii etaSan Miguelek jokatuko dutefinala, Ezkurra eta ionenkontra. Partidua, 17:00etan.

Debutean, finalera

Josetxo Ezkurrak aurtendebutatuko du, eta fina -leraino iritsi da. Gainontzekohiruek badakite zer denbinakako txapela janztea.

bikote bakoitzak argi duzein taktika izan. apustuakEzkurra eta ionen alde

aterako dira, txapelketa osokojoerari segita. kotetok bihelburu izango ditu: Josetxodominatzea aurreko koa dro -etan, eta ion babestea atzean,San Migueli pelota kenduz.bikote sendoa osatzen duteEzkurra eta ionek, eta ira -bazteko faboritoak dira. yy

Ezkurratarren etxeanbukatuko du TxapelakPartidua Galarretan jokatuko da, 17:00etan hasita.

z ERREMONTEA BINAKAKO TXAPELKETA

HERNANI

GobErNu Taldearen aldekobotoekin, eta EaJ, H1! etaPSEren kontrako botoekinonartu ziren aurrekontuakosteguneko Plenoan.

luis intxauspe alkateakazaldu zituen «aurrekontuakosatzeko erabilitako irizpi de -ak: hernaniarren egoera so -zio-ekonomikoa; bizi-baldin -tzen lanketa; bizi-kalitateaeta osasuna; jasangarritasu -na, mugikortasuna eta ingu -ru mena; eta herritarrentzakozerbitzuak eta tratua».

Datorren larunbateko kro -ni kan argitaratuko da infor -ma zio osatua.

Igerilekua berrituko da

onartutako aurrekontuan, k i -rol degiko igerilekua berritze koproiektua nabar men du zuenGobernu Tal de ak. beñat ame -nabar zine go tzi ak azaldu zu -en: «Foru al dun diak diru la -gun tza eman go digu igeri le -kua berritzeko. astean, 3.200

pertsona sar tzen dira bertan,eta 28 urtetan ez da berritu.Proiektuak eskatu ditugu, etazer, noiz eta nola egin era -bakitzean, azalduko dugu».

Oposizioari erantzuna

EaJ, H1! eta PSE alderdiekaurrekontuak onartzearenkontra bozkatu zuten, bainaez zuten aurkeztutako emen -dakinen inguruko azalpenikeman. Hala ere, Gobernu Tal -deak hainbat zuzenketa eginnahi izan zizkien, batetik, EaJeta H1! alderdiek aurkez tutakoemendakinari (ostegu nekokro nikan argitaratua), etabes tetik, PSEk aurkeztu tako a ri(laster argitaratuko da).

aitor Miner zinegotziakEaJ eta H1!ek esandakoakgezurtatu zituen: «partidasoziala haunditu egin dugu,2.750.000 eurotik 2.862.000ra».PSEeri, berriz, erantzun zion:«ez zarete fidatzen esan da ko -ak egingo ditugula; 2013ko

proiektuan %87 baimendu, eta%80 exekutatu dira, eta 2014ko%80 exekutatuko da».

Mozioak onartuta

Hiru mozio ere onartu ziren:preso eta iheslarien senideekaurkeztutakoa, Gobernu Tal -de aren eta EaJren aldekobotoekin eta gainontzekoenabstentzioarekin; berriak el -karteak merkatarien ordutegieskubideak babesteko aurkez -tutakoa H1!en abstentzioa re -kin eta gainontzekoen babe -sarekin; eta gizarte larrial -dietarako dirulaguntza haun -di tzekoa, H1!en abstentzio -arekin eta ginontzekoen ba -be sarekin.

bestalde, bic Gipuzkoaberrilan sozietateko bazkideizateari uztea onartu zuenGobernu Taldeak, oposizioa -ren abstentzioare kin, «gara -pen ekonomikoa bultzatzekoez baita beharrezkoa bazkideizatea». yy

2015eko aurrekontua onartua,oposizioaren kontrako botoekin

Mozioak ere onartu ziren: presoen eskubide, merkatarien ordutegierregularizazio eta gizarte larrialdietarako partidaren alde.

z UDALA PLENOA

Page 3: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan
Page 4: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

//II2014-XII-20 larunbataZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

DATORREN urtera arte eskola agurtu zuten atzoikasle eta irakasleek eta hasi dira dagoenekoGabonak. Santo Tomas Eguna izango da bihareta aurrea hartuta, gaur antolatu du festa SanJoan konpartsak. Nahi adina txistorra jatekoaukera izango da Plaza Berrin, 11:00etatik14:30etara. Pintxo, talo eta bokadiloak egingodituzte eta txistorraz gain, gazta, hirugiharraeta txokolatea ere izango da aukeran. Etaondoren, 18:30etan, erromeria antolatu dutePatxi eta konpania taldearekin.

San Joan Konpartsak bihar ere postua jarrikodu Donostian. Gipuzkoa plazan ariko dirataloak saltzen. Eta Donostiako Santo Tomasferian, baita ere, Zaporeak proiektuakpresentzia izango du. Gipuzkoa plazan egongodira. Bertan biltzen den dirua, An gel Olaranmisiolari her na niarrak Wukron zu zen tzenduen Saint Mary eskolara bideratuko da.

Gabonetako kontzertua gaur, AgustinetanEguerdi partean, Ttarla dantza taldea kalejiran ate -

rako da Plazatik. Kaleak girotuko dituzte eta ilun -tzeko 20:00etan, Ozenki abesbatzaren eta MusikaBandaren txanda izango da. Gabonetako kontzer -tua emango dute Agustinetan. Imanol Kamio etaRoberto Pacheco izango dira zuzendariak. Koroa ba - karrik, banda bakarrik edota biak batera en tzutekoaukera egongo da. 11 abesti eskainiko dituzte.

Txistorrarekin hasi etaErrege Roskoraino

Txistorra jateko aukera izango da gaur eta bihar.

HERNANI // Gabonak 2014

Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, SantoTomas Eguna antolatu du San Joan Konpartsak, Plaza Berrin. Goiz partean izango da. Eta ondoren, 18:30etan, erromeria. Ttarlak kaleakgirotuko ditu eguerdi partean eta 20:00etan, Gabonetako kontzertuaemango dute Ozenkik eta Musika Bandak Agustinetan.

Page 5: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

//III 2014-XII-20 larunbata ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Txistorradak auzoetan, bihar ereHainbat auzo eta elkartek txistorradakantolatuko dituzte bihar. Lizeagan 12:00etatik14:00etara izango da eta horrez gain, saskiarenzozketa eta Olentzero panpinaren lehiaketaegingo dute. Etxeberri auzoan, berriz, 11:30etatikaurrera egingo dute, auzoko hirugarren blokean.Portu auzoan ere ez da txistorrik faltako.12:00etan jarri dute hitzordua Ibarrolaburuplazan. Gabonetako saskia ere zozketatuko dute.Eta Goiz Eguzkin, txistorra jateaz gain,udazkeneko karta eta herri jolas txapelketetakosariak banatuko dituzte eta 3 saski zozketatukodituzte.

Kontzertu gehiago, bihar eta etziEguberritako kontzertua eskainiko dute biharTxistulari Bandak eta biolinjole bikoteak. PatxiApezetxeak zuzenduta, 8 abesti joko dituzte

13:00etatik aurrera, Milagrosan. Eta astelehenean, musika eskolako

txistularien, Hernasax taldearen eta Dakapoabesbatzaren emanaldia izango da. 19:00etanizango da Milagrosan eta urte garaiko doinuzosatu dute egitaraua: euskal bilantziko etaeguberri giroko doinuak. Tartean, besteherrialdeetakoak ere izango dira.

Errondak, Olentzero, Erregeak...Asteazkenean iritsiko da Olentzero opari, goxokieta muxuak banatzera eta egun osoan Gabonkantuekin kaleak girotzen ibiliko dira haur,gazte eta helduak. Hainbat erronda izango dira.Urte Zaharreko erronda ere ez da faltako urteaagurtzeko. Eta urte berriarekin batera, ErregeMagoak iritsiko dira. Beste hainbat ekintza etaemanaldi ere izango dira Gabonetan; beraz,aspertzeko tarterik ez da izango. n

Urtero bezala, musika emanaldiak izango dira nagusi Gabon hauetan ere. Argazkian, atzoko emanaldia.

GaUR:

11:00-14:30, Santo Tomas

Eguna Plaza Berrin, San

Joan Konpartsarekin. Bihar,

Donostian egongo dira.

12:00, Ttarla dantza taldea-

ren kalejira, plazatik hasita.

18:30-20:30, Erromeria Plaza

Berrin (bestela, Atsegindegin).

20:00 Ozenki abesbatza eta

Hernaniko Musika Banda,

Agustinetan.

bIhaR:

10:00-11:30, Eskubaloia.

Ate irekiak, kiroldegian.

11:00, Santo Tomas Eguna

Goiz Eguzkin. Sari banake-

tak eta saskien zozketa.

11:30, Txistorrada

Etxeberrin. Auzokide

Bizilagun Elkartea.

11:30 arte, Olentzero

paninen lehiaketarako pan-

pinak jaso. Ondoren, era-

kusketa eta sari banaketa.

Gibelalde.

12:00-14:00, Santo Tomas

Eguna. Gibelalde elkartea.

12:00, Txistorrada Portun,

Ibarrolaburu plazan. Auzo

elkartearen Gabonetako

saskia zozketatuko da.

13:00, Gabonetako txistu

kontzertua, Milagrosan.

16:00, Osiñaga auzoko mus

txapelketa, Olaizolan.

asTElEhEnEan:

19:00, Gabonetako

kontzertua. Musika eskolako

abesbatzak, txistulariak eta

Hernasax. Milagrosan.

abEndUak 24:

10:00, Inmakulada

ikaste txeko gabon erronda.

10:30, Urumea ikastolako

gabon erronda.

11:00, Langile ikastolako

gabon erronda.

11:45, Elizatxo ikastolako

gabon erronda.

15:30, Gabonetako erronda,

Biteritik. Bertso elkartea.

17:00, Gabon kantak,

Agusti netan. Parrokiko

abesbatza.

18:00, Olentzero eta Ttarla

taldeko dantzariak kalean.

18:30, Gabon gaueko kale

buelta Milagrosatik aterata.

Kantuz abesbatza.

20:00, Gabon gaueko

erronda. Musika Banda.

abEndUak 25:

10:00, Eguberri eguneko

alborada. Musika Eskolako

txistulariak.

abEndUak 26:

18:00, Apaxi ipuin kontala-

ria. Gibelalde auzo elkartea.

21:30, Anboto tabernako

gabonetako mus txapelketa.

abEndUak 27:

19:30, Bertso jaialdia Biterin.

abEndUak 28:

10:00-11:30, Eskubaloia.

Ate irekiak, kiroldegian.

abEndUak 29:

16:30-18:30, Haurrentzako

tailerrak arkupetan (6-11 urte).

abEndUak 30:

19:00, Fernando

Amezketarra 250 urte ber tso

emanaldia Biterin.

abEndUak 31:

17:30, Urte Zaharreko erronda.

17:45, Wukroren aldeko San

Silbestrea.

18:30, Ametsen Kriseiluak

bota Zinkoeneatik edo

Ereñotzutik. Gure Esku Dago.

URTaRRIlak 2:

18:00, Haurrentzako zinea,

Gibelalden (kojina eraman).

URTaRRIlak 4:

10:00-11:30, Eskubaloia.

Ate irekiak, kiroldegian.

URTaRRIlak 5:

18:00, Errege kabalgata,

Marielutsetik abiatuta.

EGITaRaUa

Page 6: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

//IV2014-XII-20 larunbataZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

HERNANIARREN erosketa ohiturez hitz egindigute Berriak, Hernaniko Merkatari etaOstalarien elkarteko hainbat komertziok.

Plazan dagoen Marna dendako JosuneErrazkinek dio gehienek azken momentura arteitxoiten dutela, Gabonetako erosketak egiteko:«Erregeetarako ere asko mugitzen da jendea».Andre Kaleko Ilargi dendan ere, hala dio MarijoSainzek: «azken momentura arte mugimendugutxi izaten da». Antziolako Arrosak estetikazentroan, horixe bera nabari du Rosa Bola -ñosek: «jendeak azken momentuan egiten dituerosketak, Erregeetarako gehiago, baina baitaGabon gauean bertan ere».

Konfiantza eta gertutasunaGipuzkoako Foru Aldundiak eta Dendarteanekdendari txikien aldeko kanpaina jarri dutemartxan: Ez zaitez laranja erdiarekin konformatu.

Azaldu dute saltoki batzuetan arrazoi ekono -mi koekin tentatzen dituztela erosleak, bainasal toki txikietan, bihotza ere jartzen dutela.

Hernanin ere halaxe da. «Denda txikietangomendio pertsonalagoak egiteko aukera dau -ka gu; askotan, eroslea eta oparia jasoko ditu e -na ezagutzen ditugu», dio Errazkinek. «Esklu -siboa» dena ere eskaintzen dutela dio Sainzek,eta, gainera, «prezio oso onak dauzkagu».Bolañosek «konfiantza» gehitu du: «eroslea etaoparia jasoko dituena gustura geratzea nahiizaten dugu. Konfiantza daukagu eta edozeraldatzeko aukera ematen dugu; herrian bertanerosita, aukera haundiagoa da».

Edonoren poltsiko eta gustuetara egokitutaDendari txikien ustez, azken bi urteak gogorrakizan dira, baina badirudi hobetzera egiten hasidela egoera, «lagun ezkutuaren formularekinopa ri gutxiago egiten badira ere». Gustuak etaaurrekontua edozein izanda ere, Hernanikodendetan bada zer aukeratu. n

«Gomendio pertsonalagoak egitenditugu denda txikiek»

Ilargi dendan, Marijo Sainzek jertse, zapi, txaketa,

blusa edota pitxiak saltzen ditu.

HERNANI // berriak elkartea

Gabonetako erosketak herrian bertan egitearen abantailak azpimarratu dituzte Berriak elkarteko hainbat merkatarik.Batzuk egin dituzte erosketa guztiak, baina askok azkenmomentura arte itxoiten dute.Hara hemen, hainbat aukera.

Marna dendan, Josune Errazkinek larruzko poltsen

promozio berezia eskaintzen du.

Arrosak estetika zentroan, Rosa Bolañosek krema

estutxeak eta era guztietako tratamenduak dauzka.

Page 7: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

//V 2014-XII-20 larunbata ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

EUSKAL mitologiako kondaira baten arabera,Olen tzero da Euskal Herriko azken jentila; eus -kal paganismoaren bukaeraren eta kris tau ta su -na ren etorreraren artean kokatzen den per tso -naia.

Kondaira horrek esaten du jentilek, euskalherritar paganoek, argi arraro bat ikusi zutelazeruan, gerturatzen ari zena. Ez zekiten zer zen,eta jentil zaharrenarengana jo zuten, galdezka.Hark eman zien erantzuna: Kixmi (Jesus; jentilenhizkuntzan, tximu) jaio da! Euskal arrazarenamaiera da! Ondoren, bere burua amildegitik be -hera botatzeko eskatu omen zuen. Gainontzekojentilak, berriz, bel dur tuta, lurrazpian gorde

ziren, harri pilo baten azpian, eta horrela sortuziren Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugetanezagunak diren jentilarriak. Baina, kondairarenarabera, izan zen jentil bat kris tautasunerabihurtu, eta harrezkero, Kixmiren etorrerarenbe rri ematen duena: Olentzero, hain zuzen ere.

Aro berriaren iragarleKondairaz gain, hainbat etnologo Olentzero hi -tza ren nondik norakoak biltzen saiatu dira. Ho -rre la, Lopez Martinez de Isastik, XVII. mendean,eta Azkuek, XXean, azaldu zuten Olentzero hi -tzak Onen Aro esan nahi duela. Izan ere, hitzakal daera asko ditu: Olentzero, Onentzaro, Oren -tzaro...

Azken batean, Olentzero kirstautasunareneto rreraren iragarle edota opariak ekartzen di tu -en pertsonaia bihurtu da, baina, oinarrianneguko solstizioko pertsonaia paganoa zen, urtezaharraren amaiera eta eguzki berriaren etorrerairagartzen zituena. n

onen aroa iragartzen, olentzero

HERNANI // olentzero

Azken jentila, neguko solstiziokoospakizunetako pertsonaia, aroberri eta onaren iragarlea... Norote zen Olentzero?

Olentzero, Hernaniko kaleetan barrena.

Page 8: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

//VI2014-XII-20 larunbataZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

GABONETAN jan-edanik ez da falta izaten.Ederki daki hori Maria Jesus Iturbidek. «Urteropentsatzen dut: aurten ez dut ezer berezirikegingo! Baina azkenean, beti egiten dut zerbait!Eta beti, jango duguna baino gehiago!»

Etxean eta Rioja tabernan aritzen dasukaldean lanean, denetatik prestatzen.

Fritoak eta konpota, ezin faltaGabonetan falta ezin diren jakiak izaten diraMaria Jesus Iturbideren etxean. «Ez dut betierrepikatzen, baina normalean beti izaten daurdaiazpiko pixka bat edo nik egindako fritoak.Asko gustatzen zaizkit, eta nik egiten ditu -danez... Txipiroiak tintan ere askotan izaten di -tugu, eta haragi pixka bat; txuleta edo solo -milloa. Eta postrean, betiko konpota! Konpota ezda sekula falta gurean! Amak egiten zuen, etaamonak ere bai. Bestalde, turroiak ere beti izatendira. Gozozalea naiz, eta gozoa izaten dugu,lehertu arte!».

Erosketa dezente egin behar izaten ditu, 16-17kide inguru biltzen baitira, adibidez, Egube rri ta -ko bazkaritarako. «Urte guztian egiten ditut nikerosketak Hernaniko dendetan; bai etxerako etabaita tabernarako ere. Gabonetan ere bai, noski,eta mugimendu haundiagoa nabaritzen da!».

Ezinbesteko osagaia: familiaGabonetan falta ezin den beste osagaia familiabera izaten da, eta ez tripa betetzeko orduanbakarrik. «Sukaldean ni aritzen naiz, baina betilaguntzarekin: ahizpak, errainak eta koinatakasko laguntzen didate, eta tabernan semeek etabilobek ere bai. Konpleto!».

Gabonak familia giroan ospatzea garran -tzitsua da Maria Jesus Iturbiderentzat, etaemozionatu egiten da falta direnak gogoratzean.«ahizpa, semeak, koinatak, bilobak... elkartzengara. Baina asko gogoratzen naiz hemen ezdaudenekin: senarra, ama... Kasu batzu etan ezdago erremediorik, baina ea iloba, Gorka Loran,azkar etortzen den etxera. Hark beti esaten diguguk ondo pasatzeko, gozatzeko elkarrekin, etasaiatzen gara. Disfrutatzeko dira egun hauek,baina baita urte osoa ere».

Etxean eta tabernan, familia giroanRioja tabernan ere lanean aritzen da Maria JesusIturbide, eta Gabonetan, modu berezian.

«Nik beti esan dut tabernari pribilegiatua izannaizela. Beti dago jendea, beti dauzkagubezeroak, eta eskertzekoa da. Gainera, gauza onasko eman dizkit. Ez dut uste ezer egin dudanikmerezi izateko, baina Kaxkoko alkate izendatuninduten, txotx irekieran izan naiz, Korrikako

testigua eraman nuen...». Hori guztia eskertzekoluntxa ematen dute Rioja tabernan, Gabongauean eta Urte Zahar egunean.

«Garai batean gizonak izaten ziren gehienbattabernetan. Orduan, Gabonetan puruak opa -ritzen hasi ginen. Baina pixkanaka emakumeakere etortzen hasi ziren, eta esaten zuten: eta guzer? Senarra galletak jartzen hasi zen orduan.Baina pixkanaka gehiagora joan zen, eta gauregun denetik jartzen dugu, 24an eta 31n,18:30etatik aurrera; hasi langos ti noetatik etapikuetaraino. Horrelakoetan mundu guztiaetortzen da, eta lan asko egiten dut. Bainamerezi du, eta gustora egiten dut, pozik. 31n laxogorri bat ere oparitzen dugu, denak zoriontsuizan daitezen!». n

«konpota ez da sekula falta, gurean»

HERNANI // Maria Jesus Iturbide alkain

Rioja taberna

Sukaldean ohituta dago MariaJesus Iturbide; 46 urte daramazkiRioja tabernan lanean. «Tabernaripribilegiatua naiz», dio. Bainaetxean ere, majo egiten du lan,bereizki, Gabonetan.

Maria Jesus, Rioja tabernako sukaldean, jo eta su.

«Garai batean Gabonetan puruak

ematen genizkien gizonei; orain luntxa

jartzen dugu mundu guztiarentzako».

Page 9: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

KOLONBIATIK etorri ziren, orain 7 urte inguru,Orobio-Coloniatarrak. Yamileth etorri zen au -rre na, eta Gorka, semea, berehala, 7 urte zi tuela(13 ditu orain). Segidan etorri zen Andres FelipeOrobio, Yamilethen senarra. Santi Orobio,berriz, Her nanin jaio zen, duela 6 urte.

Urte batzuk badaramazkite Hernanin, etabertako ohitura batzuk hartu dituztela onartzendute. Hala ere, sustraiak ez dituzte ahazten.Gabonetako menuan ere nabari da hori!

Buñuelo, natilla eta brevak,Gabonetako izarrakKolonbian, hemen bezalaxe, jan-edana soberanizaten da egun hauetan. Baina jaki horiekdesberdinak izaten dira.

«Buñueloak eta natillak egiten ditugu. Platertipikoak dira. Baita brevak ere, mahaspasenestilokoak. Gabonetan ohitura dago. Baina buñu -elo eta natillak ez dira hemengoak bezalakoak,gaziak dira!».

Osagaietan dago sekretua. «Arto-irina, Ko lon -biako kostako gazta eta esnearekin egiten ditugubuñueloak. Natillak, berriz, Kolonbiako irinberezi batekin, panelarekin (azukrearen an -tzekoa) eta azukre-esnearekin. Ez dira liki do akizaten; gelatina moduan gelditzen dira. Ez garaoso postre zaleak. Kolonbian pikatzeko jartzenditugu jaki horiek, beste askorekin batean.Baina, egia esan, hemen postretarako platermoduan jartzen hasi gara!».

«Bertako estiloa pegatu zaigu, pixka bat»Hain zuzen, ohitura batzuk aldatzen hasiakdirela onartzen dute. Kolonbian Eguberri Eguna,Urte Zahar gaua eta Errege Eguna ospatzendituzte, familia eta lagunekin bazkari etaafaritarako bilduta. Hemen ere, gauza bera egi -ten dute, batzuetan etxekoek bakarrik,eta besteetan Kolonbiako eta Perukolagun batzuekin bilduta. Baina menuaosatzean, aldaketa txiki batzuk egitendituzte.

«Bertako estiloa pegatu zaigu pixkabat. Horregatik, hasieran pikatzekojakiak jartzen ditugu orain: urdaiaz -pikoa, patea... Baina, gero, normalean,haragi-pastela egiten dugu, labean,arroz pixka batekin lagunduta,Kolonbian bezala. Peruko lagunekingaudenean, berriz, bertako jakiren batjartzen saiatzen gara. Marisko zalea -goak dira han».

«Giroa osoa desberdina da»Osagaiak bilatzeko ez dute arazorik izaten. Gauregun, ia edozein denda eta supermerkatutanaurkitzen dituzte Kolonbiako produktuak. Bainafamilia osoak sumatzen du gauza baten falta;aho batez diote: «Kolonbiako frutak, zukue -tarako! Hemen ez daude horrelakoak: mangoa,arbolako tomatea, guanabana, curuba, luloa...».

Familia da faltan sumatzen dena, baita ere.«Aurreneko urteak gogorragoak izaten dira.Gero, ohitu egiten zara». Baina aurten oso pozikdaude, amona, Fabiola Jurado etorri baitzaie,Andres Felipe Orobioren ama. Gauzak horrela,giroa goxatzea besterik ez dute falta. «Hangogiroa desberdina da, bizilagunekin gehiagokonpartitzen da, hemen baino». n

//VII 2014-XII-20 larunbata ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

«buñueloak etanatillak egitenditugu, bainagaziak!»

HERNANI // orobio-Colonia familia

Gabonak asko gustatzen zaizkieOrobio-Colonia familiako kideei.Hilabete bada jaiotza eta pinuaprestatu zituztela! Hala ere, onartzen dute Kolonbian etahemen gauzak desberdinak direla.

Orobio-Colonia familiak aspaldi prestatu zituen jaiotza eta pinua, Gabonak ospatzeko.

«Kolonbiako fruten falta sumatzen

dugu: mangoa, arbolako tomatea,

guanabana, curuba, luloa...»

Page 10: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

2014-XII-20 larunbataZORIONAK ETA URTE BERRI ON! //VIII

ZORTE kontua izaten dela, baina zortea izateko,jokatu egin behar. Hernanin, dudarik ez da,jokatu egiten da. Bai, behinik behin,Gabonetako loterian. Aurreko urtean 1.170.440euro arteko loteria saldu zen herrian; hau da,58.522 dezimo saldu ziren.

Pertsonako 4 dezimoIazko datuak kontuan hartuta, Hernaniko admi -

nis trazioetan 1.170.440 euro arteko Gabonetakoloteria saldu zen. Horrek esan nahi du (18 urtetikgorako biztanle kopurua kontuan hartuta),pertsona bakoitzak 77 euro eta erdiko gastuaegin zuela; ia 4 dezimo erosi zituen bakoitzak.

Aurten, dezimo gehiago eskatu dituzteherriko administrazioek. SELAEk emandakodatuen arabera, 1.356.020 euro artekoak, hainzuzen ere; 67.801 dezimo, beraz. Oraindik ezin

jakin zenbat saldu den, baina guztiasalduz gero, pertsona bakoitzak ia 90euroko gastua egingo du; 4 dezimo etaerdi erosiko ditu bakoitzak.

Jokatu eta saria jasoSaria jasotzeko esperantzarekin joka -tzen da normalean, eta Hernanin izanda saririk, orain arte. Nahiz etaGabonetako loteria administrazioenbidez eskuratu, asko herriko talde,komertzio eta elkarteek saltzen dute,bai dezimoka eta baita partizipaziokaere. Eta elkarte horietako askok banatuizan dute diru pixka bat erosleenartean.

2013an Xalaparta eta Kaleratzeak Stopelkarteetako loteria erosi zutenek jaso zutensaritxoa, eta Pausoka elkartearen loteria erosizutenek, berriz, sari potoloagoa; dezimoko, 200euro.

Orain bi urte, berriz, Ozenki abesbatzak,Errugbi elkarteak, CD Hernani klubak eta DoberaEuskara Elkarteak banatu zuten dirua. Eta 2011n,Ozenki abesbatzak eta Atletismo elkarteak.

Aurten ere, jokatutakotik zer edo zer herriangeldituko delakoan, zorte on! n

Milioitik gora euro loteria, hernanin

HERNANI // Gabonetako loteria

SELAE, Estatuko Loteria etaApostuetarako Sozietateak emandako datuen arabera, aurreko urtean 1.170.440 eurosaldu ziren Hernanin, Gabonetakoloterian. Aurten, 1.356.020 euroarteko loteria eskatu dute herriko administrazioek.

Gabonetako loteria dezente saltzen da Hernanin.

Lehengo urtean 58.522 dezimo

saldu ziren Hernanin;

aurten, herriko administrazioek

eskatutako guztia salduz gero, 67.801

dezimo salduko dira.

Page 11: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

NEGUA eta hotza iristearekin batera, puntuaedo gantxilloa egiteari ekiten diote askok. Etaazken urteetan, gazteak ere gero eta gehiagodira animatu direnak. Modan dagoela esanliteke. «Orain, adin desberdinetako jendegehiago ibiltzen da. Lehen, adineko jendeaizaten zen batez ere, eta orain gazteak etajubilatu berriak ere asko dira», dio MariaAngeles Marzal Ukerdi mertzeriako nagusiak.

Eta Gabonei begira, ideia polita izan litekenorberak egindako zerbait oparitzea, ezta?Halaxe azaldu du Marzalek: «Norberak bereeskuekin egindako zerbait oparitzeak beste baliobat du, beste esanahi bat. Noreberarentzako ereoso positiboa da, horrelako zerbait egiteko gaidela ikustea. Eta gero eta gehiago dira horrelakoopariak bultzatzen dituztenak. Adibidez, lagunezkutua egiterakoan eta zenbait lagun taldetanere bai».

Adinaren arabera, lan desberdinakUkerdi mertzerian artile aukera zabala dute etaberaien bezeroek denetarik egiten dutela azaldudu Marzalek: «Hasi berriek, adibidez, gauzaerrazak egiten dituzte: bufanda edo lepokoak,txapelak, poltsak... Eta gero, bizi guztia jostendaramakitenek denetarik egiten dute: umeen -tzako arropa, helduentzako jertseak, pontxoak,mantak... Eta orain, Santo Tomas datorrela eta,tokillak egiten ari dira asko».

Adin bakoitzak helburu desberdina duelanabarmendu du Marzalek eta egiten dituztenlanak ere horren araberakoak izaten omen dira:«Adinekoek denbora pasa moduan egiten dute,entretenimendurako. Gazte eta jubilatu berriak,berriz, gauza berri bat ikasteko gogoz hastendira. Eta gazteek artile potolo xamarra nahiizaten dute, 7-12 orratzekoak, ahal den azkarrenbukatzeko eta segituan janzteko. Adinekoek,berriz, hari fina nahi izaten dute. Bataz beste, 3-4tamainako artileak eskatzen dituzte».

Artile koloreari dagokionean ere, fantasiakoaketa lisoak dituzte Ukerdin. Fantasiakoak gares -tixeagoak dira, baina gazteei gehien gustatzenzaizkienak. Lisoak, berriz, adinekoentzat izatendira, eta umeen arropak egiteko, batez ere.

«Aholkuak ematen dizkiet»Hainbat mertzeria eta artile denda pun -tua eta gantxilloa egiteko ikasta roak es -kain tzen hasi dira. Ukerdin ez dutelaikas tarorik eskaintzen azaldu du Mar za -lek, baina aholkuak emateko eta lagun -tzeko prest izaten da beti. Eta aholkubidetik jarraituz, hasi berri bati zergomendatuko liokeen galdetuta, halaxeerantzun du: «Lepoko itxi bat egitekoesango nioke. Buelta batekoa, edo doblea,artile potolo xamar batekin. Ekonomikoada, artile batekin buelta bateko lepokobat egin baitaiteke, eta birekin, doblea.Xamurra da eta oso azkar egin daiteke».n

//IX 2014-XII-20 larunbata ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Esanahiz betetako opariak, norberak eginak

HERNANI // Ukerdi mertzeria

Puntua edo gantxilloa egiteakerlajatu eta autoestima igotzenlaguntzen omen du. Eta zer hobeaGabonetan norberak egindakodetaileren bat oparitzea baino?

Ukerdi mertzerian artile aukera ederra dago.

BOST PUNTU MOTAn Bobo: Punturik erra -zena. Buelta guztieta-ko puntu guztiak pun -tu zuzena erabilitalortzen da.

n Jertsea: Buelta bat puntu zuzenarekin egin eta hurrengobuelta alderantzizko puntua erabilita. Horrela txandakatu lanosoan. Alderantziz ere hasi liteke.

n Canale edo elastikoa: Puntu zuzena eta alderantzizkoa txan-daka buelta berdinean (1x1, 2x2, 3x3...). Eta hurrengo bueltaguztietan, puntua datorren bezala landu: zuzenak zuzen, eta alde-rantzizkoak alderantziz. Elastikoa egiteko, errazena, puntu bikoi-tiekin lan egitea da, buelta bakoitza berdin hasi beharko baita.

n Arroza: Puntu zuzena etaalderantzizkoa txandaka, bueltaberdinean eta lan osoan.Hurrengo buelta guztietan, pun-tua datorren kontrara landubehar da. Puntu bakoitiekin egi-nez gero, beti puntu zuzenarekinhasi behar da buelta.

n Garia: Lehenengo bueltan, puntu zuzena eta alderantzizkoatxandaka. Bigarren bueltan, berdin, hau da, puntuak datozenbezala landu. Hirugarren bueltan, berriz, kontrara: alderantziz-koa eta zuzena txandaka. Eta laugarren bueltan, berdin, pun-tuak datozen bezala landu. Lau ilara horiek errepikatu behardira lan osoan.

Page 12: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

//X2014-XII-20 larunbataZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

BESTE hainbat herri eta auzotan bezala, errondaegingo dute Ereñotzun, asteazkenean. Etxez etxeibiliko dira Eguberritako kantuak abestuz.Eskolako umeek hartuko dute parte, urterobezala. Arratsaldeko 13:30-14:00ak alderaabiatuko dira.

Joan den asteazkenean, berriz, Gabonetakokon tzertua eskaini zuten eskolako umeek, DoinuZale musika eskolako ikasleek eta Ozenki abes -batzako kideek. Bideo eta argazkiak interne ten.

Gure Esku Dagoren kriseiluak, IrrintzinJakinarazi dutenez, Hernanin bezala, Ereñotzunere kriseiluak bidaliko dituzte zerura,abenduaren 31n (18:30). Gure Esku Dagokbultzatutako ekimena da. Helburua da hurrengourteari desioak elkarrekin eskatzea. Parte hartunahi dutenek izena eman behar dute Irrintzitabernan. Kriseiluaren prezioa, 2 euro. n

Erronda Ereñotzun, etxez etxe

EREÑOTZU // Gabonak

13:30-14:00ak aldera aterako dira.Bestalde, 31n kriseiluak bidalikodituzte zerura, 18:30etan.

AURTEN ere, eskolako neska-mutilen Olen -tzeroa aterako da Goizuetako kaleak girotzera.Asteazkenean, 11:00etan izanen da hori. Etaaldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkieteikasbidaiarako diru laguntza ematen dietenei.

Ondoren, 18:30etan, Olentzeroren etorreraizanen da, Guraso Elkarteak eta Gaztetxeakantolatuta. Ongi-etorria Txino auzoan eginenzaio eta herritik bueltatxoa eman ondoren,

goiko frontoiean egonen dira Olentzero etaMari Domingi.

Presoen aldeko Olentzeroa30 urtetik gora badira Goizuetan presoen aldekoOlentzeroa egiten dela eta aurten ere ez duhutsik eginen. 15:30-16:00ak aldera aterako dira,herri guztia kantuekin girotzeko asmoz. IñigoElizegi herriko presoa izanen dute berezikigogoan. 10 urte daramatza preso. Urte zaharegunean, berriz, kontzentrazioa eginen dute.

Umeentzako tailerrakGoizueta eta Aranoko umeentzat jolastailerrak izanen dira hilaren 29, 30 eta 31n(10:00-13:00). n

Presoak ere gogoan izanen dituzteGoizuetan, olentzeroren etorreran

GOIZUETA // Gabonak

Eskolako Olentzero 11:00etan aterako da eta presoen aldekoa15:30ak aldera. Olentzero eta MariDomingi 18:30etan helduko dira.

ARANON ere, hainbat ekintza antolatu dituzteGabonen bueltan. Asteazkenean, Olentzerorenetorrera iragarriz, kantuan ibiliko dira etxezetxe. Goizeko 09:00ak aldera aterako dira etaondoren, elkarrekin bazkalduko dute San Rokeelkartean. Zozketak ere eginen dituzte. Alde ba -tetik, etxeetan emandako gauzak zozke tatuko

dituzte umeen artean. Eta bestetik, Gabonetakosaski eder bat zozketatuko dute aportazioaegindako etxeen artean. Aurtengo Miaxiriaaldizkaria ere atera berri da eta Olentzerorenoparien artean izanen da etxeetan.

Erakusketa eta umeentzat tailerrakArano eta Goizuetako umeentzat jolas tailerrakizanen dira. Aranon, hilaren 30ean. Erakusketa batere antolatu dute eskolako umeek egindako la ne -kin eta Gabonetan zehar egonen da Kontsejun. n

oparien artean, Miaxiria ekarriko duolentzerok aranora

ARANO // Gabonak

Asteazkenean, 09:00ak alderaaterako dira etxez etxe kantuan.

Asteazkenean, Gabonetako kontzertua izan zen.

Bideao eta argazki gehiago, interneten.

Page 13: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

//XI 2014-XII-20 larunbata ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

ASTIGARRAGAN, Gabon giroan erabatmurgilduko dira gaur. Izan ere, Gabonetakokontzertua eskainiko dute Udalak, Aiztondoabesbatzak, Astigarragako Herri eskolak etaNorberto Almandoz musika eskolak. Beregaraian, Aiztondo abesbatzaren Gabonetakokontzertuaren testigua hartu zuen kontzertuhonek eta arratsaldeko 18:00etatik aurreraizango da Andre Maria elizan.

Sahararen alde, janari bilketaIzaera solidarioa eman nahi izan diote aurtenkontzertuari eta Saharako errefuxiatukanpamendurako lehengaiak bilduko dituztebertan. Hori horrela, lehengaiekin "ordaindu"beharko da kontzertuko sarrera. Arroza, pasta,lekaleak, konpresak, atuna eta azukrea diraekimen solidario honetan bildu behar direnak,besteak beste. Azaldu dutenez, lehengaihauetakoren bat ekarri ezin dezaketenherritarrek ere izango dute sartzeko aukera, etakontzertuan bertan, produktu horien baliokidediren txartelak izango dituzte salgaiGaztelekuko gazteek.

Horrez gain, Saharatik etorritako herritarbatzuek bertako tea eskainiko dietekontzertura hurbiltzen diren herritarrei.

Olentzero, haurren gutunak jasotzeraAsteazkenean, arratsaldeko 17:30etan iritsiko daOlentzero Astigarragara. Santiomenditik jaitsiko daForu plazara eta han, udaletxeko balkoitik goxo ki akbotako ditu. Ondoren, Joseba Barandiaran pla za rajoango da haurren gutunak jasotzera. Gutunakbakarrik ez, muxuak ere gustora asko hartuko ditu!

Egitarau berezia, GaztelekuanGabonetan zehar, egitarau berezia antolatu duteGaztelekuan: abenduak 22, Gabonetako oparia;abenduak 23, eskalada; abenduak 24 eta 25, itxita;abenduak 26, sorpresa; abenduak 27, euskerarenaldeko lasterketa; abenduak 28, Inuxente Eguna(11:00-14:00); abenduak 29, itxita; abenduak 30,urte zahar festa; abenduak 31 eta urtarrilak 1,itxita; urtarrilak 2, zinera; urtarrilak 3, txokolatemuseora; eta urtarrilak 4, futbito txapelketa.

Umeentzako aisialdia, GabonetanUmeentzako hainbat ekintza ere izango dira Egu -berritako oporraldian. Astelehenetik aurrera ha si -ko dira denak: Joko Aretoa kultur etxean, 9-12 urte -koentzat (11:00-13:00 eta 16:00-18:30); Ludo te kaeskolan, 4-12 urtekoentzat (10:00-13:00); eta Jo lasTxiki kiroldegian, 2-5 urtekoentzat (08:30-13:00).

Udal eraikinak, itxitaGabonak tarteko, Udal eraikinak itxita egongo dira.Udaletxea eta kultur etxea egun hauetan egongodira itxita: abenduak 24, 25, 26, 31 eta urtarrilak 1,5 eta 6. Kiroldegia, berriz, abenduaren 24tik urta -rrilaren 1era egongo da itxita eta urtarrilaren 6anere bai. Epe horretan, Hernaniko kiroldegia erabil -tzeko aukera izango da. Bestalde, aldaketak izangodira paper eta kartoi bilketan, abenduaren 25 eta26an. Informazio gehiago, asteazkeneko alean. n

Izaera solidarioa izango du gaurko Gabon kontzertuak, astigarragan

ASTIGARRAGA // Gabonak 

Astigarragako elizan izango da18:00etan hasita. Sarrera gisa,janaria edo materiala eramanbehar da, Saharako errefuxiatukanpamendura bidaltzeko.

Herri Eskola, Musika Eskola eta Aiztondo

abesbatzako kideek abestuko dute gaur. Arg

azkia

: L

au

ri M

atia

s.

Page 14: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan
Page 15: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

// 3 2014-XII-20 larunbata ASTIGARRAGAz HERRI LASTERKETA

Euskeraren aldeko lasterketa, gaur zortziEuskaraz bizi nahi dut! eta Inuxente Eguneko lasterketa antolatudute datorren larunbatean, Kirol Sailak eta Mundarrok. Bi lasterketaizango dira, adinaren arabera. 16:30etan, 0-5, 6-11 eta 12-16 urte-koek izango dute parte hartzeko aukera. 17:30etatik aurrera, berriz,nagusien txanda izango da, hau da, 17 urtetik gorakoena. 6 km eginbeharko dituzte, euskeraren alde. Izen ematea 16:00etatik aurreraizango da. Prezioa: 5 euro. yy

z FUTBOLA

Puntu bila Lezora, gaurMundarrok Allerruren aurka jokatuko du gaur. Plazetan izango da16:00etatik aurrera. Punturen bat lortu beharra daukate beheko pos-tuetatik urruntzeko lehenbailehen. yy

z SASKIBALOIA

Euskal Ligako neskek eta probintzialeketxean jokatuko dute gaurMundarro-La Salleko hiru talde nagusiek gaur jokatuko dute eta neskeketa probintzialek, Astigarragan. Neskek, Askartza izango dute aurrezaurre (16:00) eta probintzialek, DKS (18:00). Euskal Ligako mutilek,berriz, Leioan jokatuko dute bertako taldearen aurka (18:30). yy

z ESKU PELOTA

Olarra gaur, IruranGipuzkoako Trinkete Txapelketan,Egoitz Olarrak Behar ZanakoImanol Arrutiren aurka jokatuko dugaur, 14:15etan Iruran (6. parti-dua). Oier Gurutzealdek, berriz,40-23 irabazi zion ostegunean,Hernaniko Ioritz San Sebastiani. yy

z PRESO ETA IHESLARIAK

Kontzentrazioa, etziKontzentrazioa deitu dute astele-henean Preso eta iheslariak kale-

ra lelopean. 20:00etan izango da,Joseba Barandiaran plazan. yy

z GAZTE ASANBLADA

Selekzioaren partidua ikusteraGazte Asanbladak irteera antolatudu Bilbora, abenduaren 28an,Euskal Selekzioaren eta Cata -lunyaren arteko partidua ikusterajoateko. Zerrenda Zipotzan dagoeta bihar da apuntatzeko azkeneguna. Autobusa eta sarrera, 15euro; autobusa, 8 euro. yy

z TXIRRINDULARITZA

Bosgarren jardunaldia, gaurGipuzkoako Challengeko bosga-rren jardunaldia jokatuko da gaur16:00etatik aurrera, Belodromo -an. Bertan izango dira DonostiBerri taldeko txirrindulari astigar-tarrak: Gorka Urkiola jubenila etaTomas Otermin eta Urko Sempe -rena kadeteak. Urkiola laugarrenpostuan dago eta Semperenahirugarrenean. Gipuzkoako Kopanere emaitza onak lortu zituzten. yy

z KIROLA - ASTEBURUKO PARTIDUAK

Hiru hilabeteren ostean, atzobukatu zen 28 gazteren aurka-ko epaiketa, Espainiako auzi -tegi Nazionalean. Segiko kideizatea leporatuta epaitu dituz-te; tartean, Julen Zuaznabarastigartarra. Defentsako abo-katuek absoluzioa eskatu zutenauzipetu guztientzat eta buka -tzeko, auzipetuek hitza hartze-ko aukera izan zuten; tentsiomomentuak izan zirela azaldudio kronikari Zuazna barrek.Torturak eta epaiketaren izae-ra politikoa salatu zituzten etaMurillo epaileak hitza ukatuzien azkenean. Epaiketa buka-

tuta, momentuz, pakea izangodela azaldu du astigartarraketa pozik ere azaldu da 12 gaz-teri akusazioa erretiratu diela-ko fiskaltzak.

«Zirko bat izan da»

Epaiketaren balorazioa ere egindu: «Torturapean lortutakodeklarazioak besterik ez dauz-kate eta oso ebidenteak zirenkasuetan, fiskaltzak erretiratuegin behar izan ditu akusa-zioak. bestalde, Estan bule koprotokoloa deslegitimizatzensaiatu dira. Gure militantziapolitikoagatik epaitu gaituzte,

torturapean ateratako deklara-zioak dira eta ez daukate zilegi-tasunik gu epaitzeko. Epaiketaosoan mareatu egin gaituzte,gainera. Gurekin jolastu dute.ba lorazioa, zirko bat izan dela».

«Loteria da»

12ri karguak erretiratu dizkieteeta gainerako 16ak epaiarenzain geratu dira. Seina urtekoespetxe zigorra eskatzen diete.loteria bat dela azaldu duZuaznabarrek: «Ezin da jakinzer gertatu daitekeen. Zer ger-tatu beharko lukeen? Hori bai,argi dugu, absoluzioa». yy

z 28 GAZTEREN AURKAKO EPAIKETA

«Torturapean egindako deklarazioakbesterik ez dauzkate»

Julen Zuaznabar eta beste 27 gazteren aurkako epaiketa atzo bukatuzen. Torturak eta epaiketaren izaera politikoa salatu zituzten.

Page 16: II-IX Julen Zuaznabar, epaiaren zain · 2019. 10. 17. · HERNANI // Gabonak 2014 Gabonetan, ekintza ugari izango dira Hernanin. Gaur bertan, Santo Tomas Eguna antolatu du San Joan

z ARANO

Udaletxea itxita,osteguneanDatozen ostegunak Eguberri etaUrte Berri egunak direnez, udale -txea itxita egonen da. Egun horienordez, abenduaren 29an (astele-hena) egonen da irekia arratsal-dez, herritarrentzat. Plenoa ereegun berean eginen da. yy

Lanpostu propioasortzeko, laguntzaArano, Cederna-Garalur elkartea-ren kide da orain eta Udalak jaki-narazi du autoenplegua sortzekolaguntza zerbitzua dagoela.Lanpostu propio bat sortu nahiduenari, honako laguntza emanendiote: ideia aztertzen, proiektua

garatzen, enpresa sortzen edo jarduera sendotzen.Harremanetarako: 600 435 953edo [email protected]. yy

z GOIZUETA

Olaizola binakakoangaur, LabritenLau T’erdiko Txapelketan azpitxa-peldun geratu ostean (22-17galdu zuen finala Irujoren aurkaigandean), Binakako Txapelketariekinen dio gaur Aimar Olaizolak.Beroizekin osatu du bikotea etaBerasaluze II-Zubietaren aurkajokatuko dute gaur, Labriten17:30etan. Hurrengo partiduaostegunean izanen dute, Eibarren(17:00). Retegi Bi-Rezustarenkontra neurtuko dira. yy

Jon ApezetxeaEibarren, biharJon Apezetxeak Eibarreko jaialdianjokatuko du bihar. Urruzolarekinariko da Gorka eta Larrinagarenkontra. 17:00etan hasita, hiruga-rren partidua izanen da. yy

Apezetxea anaiakfinalean, gaurPilotan, Umore Onako Joanes etaBeñat Apeze txea anaiek NaparJokoetako finala jokatuko dutegaur, alebin 3garren mailan.Lizarran izanen da 09:30e tatikaurrera (4. partida). Lagunak talde-aren aurka jokatuko dute. Bihar,berriz, lau t’erdian ba naka arikodira: Beñat Apezetxea benjamine-tan neurtuko da Irriba rria ren aurka.

Eta kadeteetan, An tton ApezetxeakOlidenen aurka jokatuko du.09:30etatik aurrera izanen diraLizarran. Iker Salaberria goizueta-rrak eta Mariezkurrenak ere biharjokatuko dute Villabonan, Oteizaeta Etxeberriaren aurka (10:30). yy

Zubiriren partiduagaur, GalarretanAritz Zubirik Galarretako erremontejaialdian jokatuko du gaur (16:00).Lehenengo partidua izanen da.Segurolarekin jokatuko du, Otaegieta Aizpuru IIIaren aurka. yy

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa,�argazkiak�eta�publizitatea:�A. Arbelaitz, E. Zeberio, B. Los Arcos, K. Garmendia, L. Goñi, M. Ramirez de Alda eta A. Moreno. Egoitza: Larramendi 11(Hernani), Santio Zeharra 8, Kiroldegia

(Astigarraga). % 943 33 08 99 (Hernani) eta 688 660 714 (Astigarraga). Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN: 2341-2976

IRAGARKI MERKEAK

Baratzan ibiltzeko Rotatora behar dut. Bigarren eskukoa erosiko nuke. Deitu: 688 665 045

Alokatzeko hiru gelako etxebizitza behar dugu. Deitu: 618 120 340

Sukaldaria behar dugu jatetxe batean, esperientziarekin. Urtarrilean hasteko.

Deitu: 600 668 957

3 gela alokagai Hernaniko erdigunean. Deitu: 633 609 244

15 m2ko garaje itxia salgai Mañe y Flaquer 4 zenbakian. Kotxea eta motorra sartzeko nahiko

leku dago. 22,000 € negoziagarriak. Deitu: 638 784 065 (Carol)

ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak,

persianak... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

reflexologia, aurikuloterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

GAUR

EGUR

ALDI

A

BIHAR Ekialdeko haizeak lainoak

aldendu araziko ditu eta eguz-

kia izango da jaun eta jabe.

Hala ere, tenperatura freskoa

izango da. Min.5º/max.13º (eu

ska

lme

t)

Zerua lainotuta egongo da eta

tarteka euria egingo du, bereziki,

kostatik gertu. Hegoaldera ez da

tantarik iritsiko.Tenperaturak

behera egingo du pixka bat.

Min.7º/Max.12º

2014ko abenduaren 20a, larunbata

Urumeako Kronika 47 zk.

::: www.kronika.net :::

& TELEFONOAK lTAXIAK: 943 550093 (Hernani) 943 55 52 77 (Astigarraga) lUDALTZAINGOA: 092 l DYA: 943 464622lAUTOBUSAK: Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037lANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44 (Astigarraga) l JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103

9 FARMAZIAK lEgunez: Aguado Nagusia, 21 943 550327 (Astigarraga) lGauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 943 336077 (Hernani)