idazketa prozesua

6
IDAZKETA PROZESUA Idazteak laguntzen digu pentsatzen, ideiak berriak aurkitzen, gure pentsamendua antolatzen, adierazi nahi duguna hobeto adierazten… norberaren gaitasun pertsonalerako eta intelektualerako funtsezko gaitasuna da. ZER DA IDAZKETA PROZESUA? Testu bat idazteko egiten ditugun hainbat urrats dira idazketa prozesua. Lehen saialdian testu perfektu bat idaztea gutxitan lortzen da; ez da batere ohikoa; normalean testu bat idatzi ahala zuzenketak, berrikuspenak eta berridazketak… egiten dira. Idazleek atzera eta aurrera egiten dute idazketa prozesu osoan zehar. Makina bat idazlek ondoko urratsak egiten dituzte: 1. PLANGINTZA: Plangintza fasean egiten diren jarduerek helburu dute gai jakin bat bilatzea, testu jakin bat hautatzea, ideiak sortzea, informazioa erdiestea eta testuaren hartzaile motak zehaztea. Idazteko arrazoiak: Zein da idazteko arrazoia? Lanen bat egitea? Norbait konbentzitzea? Irakurritako zerbaiti erantzutea? Iritzia ematea? Dibertitzea? Batzuetan idazteko arrazoi bat baino gehiago izaten dira; arrazoi horiek jakin behar dira eta gogoan eduki behar dira idazketa prozesuan. Ona litzateke arrazoi horietakoren bat idaztea eta noizean behin aipatzea. Nor dira testuaren HARTZAILEAK? Garrantzitsua da jakitea nork irakurri behar duen testua. Ikasgelan, normalean irakasleak irakurtzen du, baina beste batzuek ere irakurtzen dute: zure ikaskideek edo edozein pertsonak, edo pertsona jakin batek. Oso garrantzitsua da jakitea nor diren testuaren hartzaileak eta testua hartzaileari egokitzea. Gai jakin bat aurkitzea: Zenbaitetan irakasleek gaia hautatzen dute, proba edo 1

description

Ayalde (Loiu-Bizkaia) ikastetxeko dokumentua da idazketa lan egiteko LH-ko 4. eta 6. mailan hiru hizkuntzetan (euskera, gaztelania eta ingelesa)

Transcript of idazketa prozesua

Page 1: idazketa prozesua

IDAZKETA PROZESUA Idazteak laguntzen digu pentsatzen, ideiak berriak aurkitzen, gure pentsamendua antolatzen, adierazi nahi duguna hobeto adierazten… norberaren gaitasun pertsonalerako eta intelektualerako funtsezko gaitasuna da.

ZER DA IDAZKETA PROZESUA? Testu bat idazteko egiten ditugun hainbat urrats dira idazketa prozesua. Lehen saialdian testu perfektu bat idaztea gutxitan lortzen da; ez da batere ohikoa; normalean testu bat idatzi ahala zuzenketak, berrikuspenak eta berridazketak… egiten dira. Idazleek atzera eta aurrera egiten dute idazketa prozesu osoan zehar. Makina bat idazlek ondoko urratsak egiten dituzte:

1. PLANGINTZA:Plangintza fasean egiten diren jarduerek helburu dute gai jakin bat bilatzea, testu jakin bat hautatzea, ideiak sortzea, informazioa erdiestea eta testuaren hartzaile motak zehaztea.

Idazteko arrazoiak: Zein da idazteko arrazoia? Lanen bat egitea? Norbait konbentzitzea? Irakurritako zerbaiti erantzutea? Iritzia ematea? Dibertitzea? Batzuetan idazteko arrazoi bat baino gehiago izaten dira; arrazoi horiek jakin behar dira eta gogoan eduki behar dira idazketa prozesuan. Ona litzateke arrazoi horietakoren bat idaztea eta noizean behin aipatzea.

Nor dira testuaren HARTZAILEAK? Garrantzitsua da jakitea nork irakurri behar duen testua. Ikasgelan, normalean irakasleak irakurtzen du, baina beste batzuek ere irakurtzen dute: zure ikaskideek edo edozein pertsonak, edo pertsona jakin batek. Oso garrantzitsua da jakitea nor diren testuaren hartzaileak eta testua hartzaileari egokitzea.

Gai jakin bat aurkitzea: Zenbaitetan irakasleek gaia hautatzen dute, proba edo azterketaren bat egiteko. Gaia bilatzeko erabil daitezke norberaren bizipenak, egungo edo iraganeko gertaerak edo norberaren irudimena. Kontuan hartu behar dugu zein diren testuaren hartzaileak edo zer interesatzen zaion hartzaileari. Beste aukera bat da modu naturalean idazten hastea eta han-hemenka ideiak jasotzea testua egiteko.

Ideien zaparrada: Lehenengo, gaia idatzi behar da; gaia ardaztzat hartuta, burura datozkigun ideiak eta hitzak idatziko ditugu. Ondoko galderak erabil daitezke: nork? zer? non? noiz? zergatik? Zerrenda bat… egin behar da. Zentzumenak ere erabil daitezke: entzumena, ikusmena, ukimena, usaimena eta dastamena. Aukera bat da gaiaz modu espontaneoan idazten hastea. Zeri buruzkoa da gaia? Gaiak nola eragiten die beste pertsona batzuei? umoristikoa edo serioa al da? Testuaren hartzaileek zer dakite gai horretaz?

Bilatu, ikertu: Zer dakigu gaiaz? Zer jakin behar dugu? Testuaren hartzaileek zer jakin behar dute? Bilatu eta ikertu behar da beharrezko informazio guztia bildu arte. Testu guztietan ez da beharrezkoa izango ikerketa egitea.

1

Page 2: idazketa prozesua

2. ZIRRIBORROA: TESTUGINTZA.Prozesuko etapa honetan lehen zirriborroa idazten da paperean edo eskema baten zatiak garatzen dira. Testua idazten hasterakoan garrantzitsua da jakitea fikzioa edo ez-fikzioa (errealitatea) idatzi nahi dugun, idazteko denbora mugaturik ote dugun eta idazketaren aurreko urratsa emankorra izan ote zen. Fase honetan ez dugu ortografiaz, puntuazioaz edo hitz zehatza edo egokia erabiltzeaz kezkatu behar. Hobe da ideien jarioari bidea ematea, eta geroago zuzenduko edo hobetuko da ideia horien adierazpena. Onena da zirriborroa egitea. Batzuetan hobe da zirriborroa berrikusi aurretik, aldi batez bere hartan uztea.

3. BERRIKUSI:Zirriborroa berrikusi behar da; begiratu behar da ea ezer falta den, gauzak errepikatzen diren, informazio ilunik dagoen edo soberako informaziorik agertzen den. Garbi al dago gaia? Ba al du zentzurik idatzitakoak? Interesgarria da? Ongi aukeratu al ditugu hitzak, adierazi nahi duguna ongi adierazteko, irakurtzearen helburuari erantzuteko, testuaren hartzaileei egokitzeko? Ematen al ditugu ideia nagusiak eta xehetasunak? Kontakizunaren segida egokia al da (planteamendua, aurkezpena, arazoa, konponbidea)? Ordenatuta al daude edukiak? Berrikustearen helburua da idatzitakoa berriz ere begiratu eta hobetzea. Urrats honetan edukia aztertzen da, akatsak zuzentzen dira eta egokia ez dena ezabatzen da. Zenbait zati berrantolatzen dira (paragrafoak tokiz aldatzea, hobeto multzokatzea…), esanahia argiagoa eta interesgarriagoa izan dadin. Ona litzateke ikaskideren batek gure lana irakurtzea; irakurle horrek gaia zein den eta bestelako galderak erantzungo lituzke.

ZUZENDU / EDITATU:Normalean testua hainbat aldiz berrikusi behar da ontzat emateko. Azken zuzenketan ondokoak egiaztatuko dira:

Ortografia, maiuskulak eta puntuazioa. Perpausak: askotarikoak. Errepikapenik ez izatea. Aditz-aldien eta aditz komunztaduraren akatsak; izenen eta izenordainen

komunztadura. Falta den edo galdu den informazioa. Hautatutako ahotsa.

Ahal bada, ona litzateke ikaskideren batek lana berrikustea eta editatzea. Azken zuzenketak egin ondoren, azken kopia egingo da, garbia eta txukun aurkeztua.

ARGITARATU ETA KONPARTITU:Azken kopia, garbia eta txukun aurkeztua, hartzaile diren irakurleekin konpartituko da. Hartzaileak izan daitezke irakaslea, ikaskideak, gurasoak edo ikastetxea…Lana aurkez daiteke, adibidez, aldizkari edo egunkariren batean argitaratzeko edo bestelako komunikabideren batean

( “The Writing Process” artikuluaren itzulpena eta egokitzapena http://www.csuohio.edu/writingcenter/writproc.html )

2

Page 3: idazketa prozesua

INTERESGARRIA IZAN AL DAITEKE GEUK IRAKASLEOK IDAZKETAREN GAINEAN GOGOETA EGITEA?

ZER DA IDAZTEA? GURE IDEIEN INPLIKAZIO DIDAKTIKOAK

Hurrengo puntu hauetan gogoeta egin eta pentsatu ondoren idatz itzazu, eskuineko zutabean, bururatzen zaizkizun inplikazio didaktikoak.

Idazketa irakatsi eta ikasi: hainbat ideia. Inplikazio didaktikoak

1. Idazketa, aldi berean, prozesua eta produktua da.

2. Idatziz ikasten da idazten.

3. Ortografiak eta kaligrafiak bigarren mailako garrantzia dute.

4. Idazketa oso tresna baliagarria da ikaskuntzarako eta garapen pertsonalerako.

5. Idazketa modelatu daiteke; modelatzeko bideak izan daitezke adibideak ikustea, elkarlanean idaztea, testu idatziak zuzentzea, baloratzea eta hobetzea.

6. Idazten ikasteko, idazle mentalitatearekin irakurri eta irakurle mentalitatearekin idatzi.

7. Idatzitakoa berrikustea eta baloratzea etengabe egin beharreko lana da idazketa prozesuan.

8. Behar-beharrezkoak dira idazlanen adibideak eta idazteko prozesuaren ereduak.

9. Koadro bat pintatu duenak edo film bat egin duenak bakarrik balioesten edo preziatzen ditu beste koadro edo film batzuk. Geure burua idazletzat hartzen dugunean, irakurtzean begiratzen dugu testu horiek nola dauden idatzita eta idazleak eraginkorra izateko zer baliabide eta eduki erabili dituen eta kontakizuna nola adierazi duen.

3

Page 4: idazketa prozesua

10. Nolako eragina dute hainbat helburuk (informatzeak, dibertitzeak, harritzeak) idatzi behar den testuan? Nolako eragina du hainbat irakurle mota izateak (irakaslea, ikaskidea, gurasoa…) idatzi behar den testuan?

11. Hizkuntza ikastea arazoak konpontzeko prozesua da: informazioa biltzea, hipotesiak formulatzea eta frogatzea, hipotesi horiek frogatzea edo aldatzea.

12. Idaztea erabakiak hartzeko prozesua da: posibilitateak, aukera bakoitzaren eta bere ondorioen abantailak eta desabantailak (puntu sendoak edo ahulak.

13. Irakasleek, idazketari dagokionez, jakin behar dute zergatik egiten duten egiten dutena euren ikasgeletan.

14. Haurrek hizkuntza erabiliz ikasten dituzte hizkuntzak.

15. Irakasleek eta ikasleek, hizkuntzaz eta hizkuntzez mintzatzeko, berariazko hizkera behar dute.

16. Irakasleek eta ikasleek irizpideak behar dituzte testu idatziak ebaluatzeko eta baloratzeko.

4