IANIRE ESTÉBAÑEZ CASTAÑO - …emakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/08/ianire... ·...

3
Ez du jasan ez legezko diskriminazio- rik, ez diskriminazio formalik, emakume izateagatik. Euskal Eskola Publikoan ez zioten egundo berba egin emakumeen eskubideak lortzeko historiaren gainean. Etxean bi soldata sartzen ziren, aitarena eta amarena, eta bien artean egiten zi- tuzten etxeko lanak. Unibertsitatean sart- zeko modua izan zuen; prestakuntza so- beran du, bere adineko beste gazte askok bezala, prestatzeko adoretu baitzituzten, urruti heltzeko, baina lan-merkatuak ez die aterik irekitzen. Marcela Lagardek bezala, uste du egungo emakumeak sinkretikoak direla, aldi berean berega- natu dituztelako genero-ezaugarri tra- dizionalak eta modernoak. Halaber, zo- rionekoa delakoan dago, aukera baitu bi belaunaldiren artean zubi izateko. Noiz ezagutu zenuen feminismo akti- boa? Nola? Gaztetxotan, ia-ia ez nintzen jabetzen genero-ezberdintasunez, baina unibert- sitateko ikasketak amaitu nituenean, hasi nintzen ohartzen neure adiskideen zenbait egoerez, batez ere harreman afektiboekin eta tratu txar psikologikoekin zerikusia zuten zenbait egoerez. Banituen zenbait ezagutza informal, baziren nire inguruan feminismotik abiatuta eraiki zutenak bizi- modua, baina uste nuen nik ez nituela be- har. Deustuko Unibertsitatean master bat egin nuen, emakumeen kontrako biolen- tzia-kasuetan esku-hartzeari buruzkoa, eta hasi nintzen egundo hitz egin ez zidaten feminismo horretan sartzen. Prestakunt- za hartzen hasi nintzen, taldeetan parte hartzen, eta gauzak betaurreko lila horiek jarrita ikusten hasten zarenean, gero ezin izaten dituzu kendu. Behin ohartuz gero litekeena dela zuk bizitako egoera batzuk, normaltzat jotzen zenituenak, ezberdinta- sunaren esparru batekoak izatea, ez zara geratzen, areago sakontzen duzu. X izeneko belunaldikoa da –1979an jaio zen–, eta 2.0 belaunaldikoa ere bai. Duela zenbait urtetik hona, bilbotar psikologo hau zubigintzan ari da, feministak direla ohartzen ez diren emakumeen eta berdintasun-eskubideak lortzearren borrokatu diren emakumeen artean zubiak egiten. Ziberaktibis- ta da, “oso teknologikoa”, hala dio berak bere buruaz, berak sinatzen du “Nire mutilak kontrolatzen nau, bai, baina normal” bloga, zeina “maitasunak nahastu dituen eta nahasmendu horretatik atera” nahi duten neskentzako erreferente nagusietakoa baita, zeinean genero-ezberdintasuna normali- zatzen duen maitasun erromantikoaren kontrako gogoeta eta jarrera kritikoa sustatzen baita. EMAKUNDE 01 IANIRE ESTÉBAÑEZ CASTAÑO Psikologoa eta blogaria Testua Carmen Ruiz de Garibay Argazkiak Karlos Corbella “Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak erakartzeko”

Transcript of IANIRE ESTÉBAÑEZ CASTAÑO - …emakunde.blog.euskadi.eus/wp-content/uploads/2013/08/ianire... ·...

Ez du jasan ez legezko diskriminazio-rik, ez diskriminazio formalik, emakume izateagatik. Euskal Eskola Publikoan ez zioten egundo berba egin emakumeen eskubideak lortzeko historiaren gainean. Etxean bi soldata sartzen ziren, aitarena eta amarena, eta bien artean egiten zi-tuzten etxeko lanak. Unibertsitatean sart-zeko modua izan zuen; prestakuntza so-beran du, bere adineko beste gazte askok bezala, prestatzeko adoretu baitzituzten, urruti heltzeko, baina lan-merkatuak ez die aterik irekitzen. Marcela Lagardek bezala, uste du egungo emakumeak sinkretikoak direla, aldi berean berega-

natu dituztelako genero-ezaugarri tra-dizionalak eta modernoak. Halaber, zo-rionekoa delakoan dago, aukera baitu bi belaunaldiren artean zubi izateko.

Noiz ezagutu zenuen feminismo akti-boa? Nola?Gaztetxotan, ia-ia ez nintzen jabetzen genero-ezberdintasunez, baina unibert-sitateko ikasketak amaitu nituenean, hasi nintzen ohartzen neure adiskideen zenbait egoerez, batez ere harreman afektiboekin eta tratu txar psikologikoekin zerikusia zuten zenbait egoerez. Banituen zenbait ezagutza informal, baziren nire inguruan

feminismotik abiatuta eraiki zutenak bizi-modua, baina uste nuen nik ez nituela be-har. Deustuko Unibertsitatean master bat egin nuen, emakumeen kontrako biolen-tzia-kasuetan esku-hartzeari buruzkoa, eta hasi nintzen egundo hitz egin ez zidaten feminismo horretan sartzen. Prestakunt-za hartzen hasi nintzen, taldeetan parte hartzen, eta gauzak betaurreko lila horiek jarrita ikusten hasten zarenean, gero ezin izaten dituzu kendu. Behin ohartuz gero litekeena dela zuk bizitako egoera batzuk, normaltzat jotzen zenituenak, ezberdinta-sunaren esparru batekoak izatea, ez zara geratzen, areago sakontzen duzu.

X izeneko belunaldikoa da –1979an jaio zen–, eta 2.0 belaunaldikoa ere bai. Duela zenbait urtetik hona, bilbotar psikologo hau zubigintzan ari da, feministak direla ohartzen ez diren emakumeen eta berdintasun-eskubideak lortzearren borrokatu diren emakumeen artean zubiak egiten. Ziberaktibis-ta da, “oso teknologikoa”, hala dio berak bere buruaz, berak sinatzen du “Nire mutilak kontrolatzen nau, bai, baina normal” bloga, zeina “maitasunak nahastu dituen eta nahasmendu horretatik atera” nahi duten neskentzako erreferente nagusietakoa baita, zeinean genero-ezberdintasuna normali-zatzen duen maitasun erromantikoaren kontrako gogoeta eta jarrera kritikoa sustatzen baita.

EMAKUNDE 01

IANIREESTÉBAÑEZCASTAÑOPsikologoa eta blogariaTestua Carmen Ruiz de GaribayArgazkiak Karlos Corbella

“Garrantzizkoa da feminismoa ziberkatibatzea belaunaldi berriak erakartzeko”

Masterrean egin zenuen landa-lanean, eta nobiotzako genero-biolentziari bu-ruzko tesia idaztean, zer izan zitzaizun harrigarriena? Gazteak aurkitu nituen feminismoa oso ezezagun zitzaienak, eta ezberdintasun-egoerez jabetzeari buruz ere ia deus ez zekitenak. Kasu askotan, bazitekeen haien bizimoduan gatazkak izatea, baina ez zi-tuzten genero-arazoen artekotzat jotzen. Ukapen hori aurkitu dut gehienetan. Te-sian lan egiten ari nintzela, ohartu nintzen gazte askok normalizatu egiten dituzte-la beren jokabide batzuk, beren buruari egozten diotela errua, edo saiatzen direla beren ezaugarri pertsonalen arabera jus-tifikatzen: “izakera du halakoxea, zer egin-go diogu”. Naturalizatu ere egiten dituzte jokabide horiek: “mutil guztiekin gertatzen

zait, mutil guztiak dira horrelakoxeak”, eta, batez ere, maitasun erromantikoarekin nahastuz justifikatzen dituzte.

Bikotean horrenbeste ezberdintasun eragiten duen zer hori: Bai, horregatik hasi nintzen sarean mai-tasun erromantikoaren arloa bereziki lantzen, ohartzen bainintzen nahasmen-du handia eragiten ziela, baina aukera izango genuela mito asko eraisteko, mai-tasuna zer den eta zer ez den jakiteko orduan: sakrifizioa, ahaztu guzti-guztiaz, zeure burua ez, harremana zaindu...ho-riek dira gizarteak ematen dizkien me-zuak. Horregatik ikusten dira, oraindik ere, emakume nagusiek jasan zituzten ezberdintasun berberak, baina beste era batera, sotilago, mutilarekiko harremana eta neure mutila gauza guztien gainetik zaindu behar direlako berezitasun ho-rrekin, nahiz eta norberaren ongizatea-ren kontura izan. Interneten ikertzen ari nintzela, mezu asko aurkitu nituen, oso kaltegarriak, gaztetxoentzako aldizka-rietan ohikoak diren horietakoak: jasan, edozer gauza; saiatu eta lortu mutilak nahi duen guzti-guztia; alda zaitez, mu-tilaren gustuko izan behar duzu; emaku-me perfektuena izan behar duzu...Mezu

horiek hemendik edo Ipar Amerikatik nahiz Latinoamerikatik zetozen. Kontuan izan telebistan eta Hollywoodeko filme-tan agertzen direla erreferente horiek, eta ikusentzunezkoek eragin handia izan dutela neska- eta mutil-belaunaldi be-rrietan. Nire belaunaldia telebistarekin eta zinemarekin jaio zen, eta oraingo belaunaldiak, aldiz, Internet bidez ari dira eraikitzen beren nortasuna.

Hau da, gazteek teknologia berrietan bilatzen dute informazioa, baina nahas-turik daude oraindikOraindik ere, hain dira sotilak ezberdin-tasunak, eta hain daude normaltasunean integratuta, ez baikara konturatu ere egi-ten, oharkabean igarotzen zaizkigu, eta integratu egiten ditugu eguneroko bizi-

moduan. Hori ikaragarria da, zeren eta, dagoeneko zeure bizimoduan integratuta badaukazu, ez duzu aldatu beharrekot-zat jotzen. Ez gaizki ulertu: beharbada, errazagoa da biolentzia oldarkor eta argi batetik defendatzea zeure burua, ezber-dintasun batetik baino. Gazte askok zailta-sunak dituzte ezberdintasunez eta biolen-tziez ohartzeko, ez dituztelako zuzenean esplizituki bizi izan, ezkutuan baizik. Ot-soak ez ditu dagoeneko hortzak erakus-ten, ez dizu dagoeneko esaten: jo egingo zaitut, eraso egingo dizut, ezin zara he-men sartu, emakumea zarelako, baina, adierazi, adierazten dizu, era sotilago ba-tez. Gainera, gazteei ez zaie iritsi historia hori guztia, urteetan zehar berdintasuna eraikitzen egindako historia, eta, nolabait ere, ez dute pentsatzen eskubide horiek konkistatu egin behar izan zirela. Blogean, nahasmendua, uka-zioak edo ezberdintasunez jabetzeko zailtasunak agertu izan diren arlo ho-riek guztiak lantzen jardun naiz. Elika-tu egin dut nerabeekin egiten ditudan prestakuntza-saio guztiekin, eta gauza batez jabetu naiz: prestakuntza-jardue-ra batean diskurtso bat aurkitzen badu-zu buelta eman ahal zaiona, zergatik ez duzu aldatuko eta sarean jarriko?

Azal ezazu prozesu hori:Zubiak egitea zaila da; zubiak ez dira eraiki behar teoriatik abiatuta, urrunegi gerat-zen zaie neskei. Kontuan izan behar da gazteek ez dituztela bizi izan diskriminazio gogor horiek, ezberdintasun hain nabar-men horiek, baizik eta beste batzuk, soti-lagoak eta beren nortasunaren eraikunt-zan eragiten ari direnak. Krisi-garaia da haientzat, ez dira ez ume, ez heldu. Ga-rrantzizkoa da lan-arlo gutxirekin hastea, gero harago joateko modua izateko. Hara zeintzuk diren arlo horiek: biolentziarekin zerikusia duten arloak, harreman afekti-boak eta sexualak, hedabideek edertasun ideal bat eta gorputz bikain bat edukitzeko egiten duten presioa, eta maitasuna. Be-hin jarrera kritiko bat landutakoan, ber-dintasuna lantzeko moduan izango zara,

eta errazagoa izango zaizu beharrizantzat jo izan ez dituzun beste berdintasun-arlo batzuk integratzea, adinean aurrera joan ahala ohartuko baitzara haietaz. Emaku-me gazte horiek, hezkuntza formalaren esparruan dauden artean, eremu babes-tuan daude, mutilek estudiatzen dituz-ten ikasgai berberak estudiatzen dituz-te, irakasle berberak dituzte, eta ez dute sentitzen diskriminaturik daudela. Noiz hasten dira ohartzen? Adin handiaxea-goa dutenean eta lana bilatu behar dute-nean, edo, aurkitu eta gero, umeak egitea erabakitzen dutenean, baldin eta hala erabakitzen badute. Ordura arte, ez dira ezberdintasunaz jabetuko. Beharbada, belaunaldi honetako feministok badugu zerbait egitea borrokatu zirenen eta ba-tere borrokatzen ez direnen arteko zubi-gintzan, alegia, gazte horien beharrizane-tara hurbildu eta horren guztiaren jatorria nondik datorren ikusarazi. Harik eta neska bati esaten diozun arte gertatzen zaion horrek genero-rolekin duela zerikusia, ezarria izan den historia batekin duela zerikusia, ez da guztiz jabetzen. Neska gazteez ari naiz, oro har; ahaleginez eraiki izan den horren guztiaren kontzientziarik ez dutenez. Harik eta zuk azaldu arte ger-tatzen zaion hori guztia berdin gertatzen

EMAKUNDE 02

“Blogean, nahasmendua, ukazioak edo ezberdintasunez ja-betzeko zailtasunak agertu izan diren arlo horiek guztiak

lantzen jardun naiz.”

zaiola 60 urteko beste emakume bati, eta zerikusia dagoela bien artean, ez dira ja-betzen emakume izateko modu jakin ba-tekin duela zerikusia.

Baina era horretan hurbiltzeko, beha-rrezkoa da haien hizkera eta haien tres-nak erabiltzea“Neuk esango dizut zer pentsatu behar duzun, zer egin behar duzun” hartzen badugu abiapuntutzat, bai, hurbildu, hurbilduko gara, baina emaitza ez da bera izango, agian. Ordea, komunika-ziorako zer bitarteko erabiltzen dituz-ten aztertzen badugu aldez aurretik, dagoeneko hurbiltzen ari gara. Sare sozialak erabiltzen dituztela, ba erabil ditzagun guk ere. Hizkuntza informa-la erabiltzen dutela, ba erabil dezagun guk ere, haiek gauzak ulertzeko duten modu bera erabiliz, haien hitz berak erabiliz. Haien esparru beretik hurbilt-zea da kontua, eguneroko hizkuntzaren mailara jaitsiz. Nik praktikatik hitz egiten dizuet, eta, gero, feminismoaren edu-kiak eta praktikak integratuko ditugu. Izan, feministak dira, gizonen berdinak direla eta haien eskubide berberak di-tuztela pentsatuz bizi direlako, baina kontraesanak dituzte. Bada esaten due-nik, ni feminista? Ez, ni berdinzalea naiz. Feminismoaren ideia demonizatua du-telako esaten dute hori; ez dute ikusten feminismoa atzean historia garrantzit-sua duen mugimendu sozial gisa, bai-zik eta matxismoaren kontrako jarrera gisa: hobea naiz, emakumea naizelako. Zorionez, emakume asko gaude hor, In-terneten, gaztetxoenek egin beharreko aldaketaren ardatz izateko kontzientzia dugunak, eta, haiek, aldiz, oraindik ez dira jabetu ezberdintasun-egoerez. Neure kolkorako galdetu ohi dut, emakume gazteen egoeraz hitz egi-ten dugunean: benetan entzuten diegu, ala bakoitzak errealitatea interpretatze-ko dugun esparru horretatik entzuten diegu? Aukeran dugu zer interesatzen zaien, zer film ikusten dituzten, zer egiten duten analizatzea, eta, ondoren, parte har dezaten bultzatzea. Elkarri entzute-ko talderik antolatuko ez banu, edo sare sozialetan haien iritziak jasotzeko galde-rarik egingo ez banu, ez nuke jakingo haien errealitateen berri; neure errea-litatea, neure belaunaldiarena baino ez nuke ezagutuko, ez haiena.”

Foro feministetan, galdera bat izaten da estalian: Zer gertatzen da hurbiltzen ez diren gazteekin, parte hartzen ez duten gazteekin? Non eta ez duten arian-arian landu kontzientzia jakin bat edo problematika jakin bat, ez dira hurbilduko foro bate-ra edo hitzaldi batera. Emakume gaz-teek ez dute sentitzen elkarteak euren ordezkari direnik, ez dute sentitzen feminismoak ordezkatzen dituenik, ez daukate parte hartzeko kultura erro-turik; aldi berean, gazte-elkarteetan parte hartzen dutenean, ez dute parte hartzen mutilen maila berean. Behar-bada, ez dute beren burua feministat-

zat aurkezten; beharbada, ez dute par-te hartzen, ez dute bereganatzen leloa, eta ez doaz pankartaren atzean, baina barneratu dituzte zenbait aldaketa be-ren bizitzetan; batzuetan, ahaztu egiten zaigu hori. Oraindik ez dakite, baina, sarritan, do yourself erako feministak izaten dira: zuk zeuk egin. Berdinta-suna bakoiztasunetik eraikitzen dute, ez erakundetik, ezta legeditik ere; be-ren eguneroko bizitzan edo ohiko bizit-zan eraikitzen dute. 2.0tik parte hartzen dute, eta horrek esan nahi du konpar-titu egiten dutela informazioa, ez direla jarduten norabide bakarreko mezuak igortzen bakarrik. Termino informa-tikoak erabiltzera, esango genuke erai-kitzen ari den orrialde batean daudela, beren burua eraikitzen ari direla, beren burua definitzen, bertsioa hautatzen, bitarteko berriak hautatzen eta agian baita xede berriak ere. Horregatik uste dut aurre-rantzean beharrizana izango dela te-knologia berrietan geroz eta gehiago egotea, belaunaldi horiek haziz bai-toaz, eta beren bizimodu osoan in-tegratuko baitituzte teknologia berri horiek guztiak eta komunikazio-sare horiek guztiak. Trantsizio-aldi horretan gaude, eta parte-hartzea sustatzeko modua eta neska eta mutil gazteekin komunikatzeko modua ere oso birtua-lak izan behar dira. Garrantzizkoa da feminismoa ziberaktibatu dadin, zeren eta, bestela, ez baikara helduko jende gaztearengana. Interneten, emakume feminista askok ez dituzte web-guneak baliatzen beren ahotsa entzunaraz-teko. Ezdeuskeria ematen du horrek, baina, izan, ikaragarria da, geure burua berrian berri eraikitzen ari garen be-launaldi honetan, nork bere ahotsa hedarazteko aukera duen honetan. Uste dut garrantzitsua dela ohar gai-tezen zer dakarren berritik ziberfemi-nismoak. Duela 10 urte, Googlen, dena dakien hiztegi horretan, “emakume gazteak” idatzi, eta irudi guztiak porno-grafikoak edo emakume objektuenak ziren. Gaur egun, oraindik ere eduki sexista asko aurkituko ditugu, baina badira beste batzuk emakume gazteek eta ez hain gazteek eraikiak. Sareak eraikitzen eta sortzen ari gara, saretik berdintasuna praktikatzen, eta geure buruari ahala ematen.

EMAKUNDE 03