I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz...

34
I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa, alegia. Duela hamabost urte sortu ziren Iparraldean, lekuan lekuko hiru irrati: Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xuberoko Boza. 96ko abenduan ospatu zuten hamabosgarren urteurrena. EUSKADI IRRATIA-k, berriz, urte bete beranduago, 1982ko azaroaren 23an egin zuen estreñeko emanaldi ofiziala. Ordurarte, ez zen egon emanaldi guztiak euskaraz bakarrik egiten zituen irrati-esperientziarik, orain aitatzera noana salbu. Nafarroako Aranaz herriak izan zuen, bere txikian, lehenbiziko irrati euskalduna. Irrati-esperi- entzia bezala, guztiz interesgarria. 1964ean, Nafarroako Aranatzera, Erretore lanetara iritsi berria zen Esteban Irigoien apezak sortu zuen eta, oztopo asko gaindituz eta herriari zerbitzu bikaina eskainiz, 1969ra arte iraun arazi zion, egunero egunero zerbait eskainiz. Ez zen, noski, egun osokoa. Egunean ordu gutxi batzuk. Hasi, eguneroko errosarioa ematen hasi zen. Eta errosarioa bukatuta, beste kontu batzuk ere bai. Herrikoak, Euskal Herrikoak eta urrunagokoak ere bai. Igandeetan meza nagusia eta "disko dedika- tuak". Disko-eskari bakoitzeko hamar pezeta ordaindu behar izaten zituen eskaria eta eskaintza egiten zituenak. Horri esker erosten zituen apezak euskal diskoak eta bestelakoak, Iparraldera egin ohi zituen EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ. JULIAN BELOKI Hizkuntza politika © Hizkuntza Politikarako Sailordetza ATZERA AURRERA (·) Euskaraz egin izan diren irratsaioetaz hemen biltzen ditudan datuok ez dute beti nik nahi hainako fidagarritasun eta zehazta- sunik. Litekeena da, zuk zeuk ere irakurle, hemen aitatzen ez den datu jakingarririk erantsi, esaten denari buruzko zuzenketarik egin edo- ta aipatzen diren datu edo gertakariei buruzko ñabardurarik azpimarratu nahi izatea. Ongietorri, datorkeen guztiari, oraintxetik !

Transcript of I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz...

Page 1: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·)

Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,alegia. Duela hamabost urte sortu ziren Iparraldean, lekuan lekuko hiru irrati: Gure Irratia, Irulegiko Irratiaeta Xuberoko Boza. 96ko abenduan ospatu zuten hamabosgarren urteurrena. EUSKADI IRRATIA-k,berriz, urte bete beranduago, 1982ko azaroaren 23an egin zuen estreñeko emanaldi ofiziala. Ordurarte,ez zen egon emanaldi guztiak euskaraz bakarrik egiten zituen irrati-esperientziarik, orain aitatzera noanasalbu.

Nafarroako Aranaz herriak izan zuen , bere txikian, lehenbiziko irrati euskalduna. Irrati-esperi-entzia bezala, guztiz interesgarria. 1964ean, Nafarroako Aranatzera, Erretore lanetara iritsi berria zenEsteban Irigoien apezak sortu zuen eta, oztopo asko gaindituz eta herriari zerbitzu bikaina eskainiz,1969ra arte iraun arazi zion, egunero egunero zerbait eskainiz. Ez zen, noski, egun osokoa. Egunean ordugutxi batzuk. Hasi, eguneroko errosarioa ematen hasi zen. Eta errosarioa bukatuta, beste kontu batzuk erebai. Herrikoak, Euskal Herrikoak eta urrunagokoak ere bai. Igandeetan meza nagusia eta "disko dedika-tuak". Disko-eskari bakoitzeko hamar pezeta ordaindu behar izaten zituen eskaria eta eskaintza egitenzituenak. Horri esker erosten zituen apezak euskal diskoak eta bestelakoak, Iparraldera egin ohi zituen

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) Euskaraz egin izan diren irratsaioetaz hemen biltzen ditudan datuok ez dute beti nik nahi hainako fidagarritasun eta zehazta-sunik. Litekeena da, zuk zeuk ere irakurle, hemen aitatzen ez den datu jakingarririk erantsi, esaten denari buruzko zuzenketarik egin edo-ta aipatzen diren datu edo gertakariei buruzko ñabardurarik azpimarratu nahi izatea. Ongietorri, datorkeen guztiari, oraintxetik !

Page 2: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

joanetorrietan. Garai hartarako atrebentzia haundiz, gerrate zibilaren gorabeherak nola izan ziren esp-likatzeko irratsaioak ere egin zituen apaiz gazte harek eta gauzak esan zituen bezala esan izanabarkatuko ez zionik ere ez zitzaion falta izan handik aurrera.

Esteban Iriogoienek berak esan ohi duenez, hiltzorian zegoen herri bat topatu zuen berak Aranatzera iris-tsi zenean eta lan-tresna egokia iruditu zitzaion irratia, pastoradutza eta herrigintza lanetarako. Oso espe-rientzia interesgarria izan zen. Azterketa sakonago bat ere mereziko lukeena. Kontua da, herritarrek etaagintariren batzuk ere, hitzez bederen, egiten zuen lana estimu haunditan eduki arren, etsairik ere ezzitzaiola falta izan. Eta azkenean, legea bete arazte aldera, orduan Informción y Turismo-ko Ministerio-buru zen Fraga Iribarnek, itxierazi egin zuela 1969an.

Lehendik ere isteko abisuak jasoak zituen; orduko hartan, ordea, poliziak joan zitzaizkion kableakmoztu, zenbait tresneria matxuratu eta halabeharrez itxi araztera.

Euskarazk o irratigintzaren beste hildo batetik , irrati-emisora erabat euskaldunak izan gabe,euskarazko irratsaioak eskaini izan dituztenak ba dira, denboran Aranazkoa bera baino lehenagokoak erebai eta, nahiz euskararen erabilerari, nahiz beste ezaugarri batzuei dagokionez, era askotakoak gainera.

Hasteko bi esperientzia berezi aipatu behar ditut. Biak dute zerikusia erbesteko euskaldunekin eta bienartean, hasiera-datari dagokionez, hamar urteko aldea egon zen; irrati-esperientzia bezala, berriz, guztizdesberdinak izan ziren.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 3: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Lehen-lehenik, diktadurak derrigortutako informazio-bide bakarrari aurre egiteko - gogoratu 1976ra arteEstaduko irrati-emisora guztiak RNE, Espainiako Irrati Nazionalaren parteak ematera behartuta zeudela-, Erresintentzia-buru zen Joseba Rezolak 1946-an Iparraldean sortu eta hirurogeiko hamarkadanVenezuelako oihanetik emititzen zuen RADIO EUZKADI/EUZKADI IRRATIA dago.(·) Emanaldiak gazteler-az egiten zituen batez ere, baina, baita euskaraz ere, Iparraldetik emititu zuen garaian batipat. Bere bai-tan zeraman diktaduraren kolore bakarreko informazio zabalkundeari aurka egin nahi sendoa etaeuskaldunok geure komunikabide propioak izateko eskubidearen aldarrikapena ere. Dena den, teknikoki,Venezuelako aldian, handik Euskal Herrira iritsi ahal izateko, "Onda Corta" delakoan zabaltzen zituenemanaldiak eta,. alde horretatik, nekez izan zitekeen entzulego zabal batentzako irratia. Berogeita hamarurte bete berri zirela-ta, 1996ko irailean eskaini zien omenaldia, gaurregungo RADIO EUSKADI-k, proiek-tu haren eragile izan ziren Jose Joakin Azurza eta Jokin Inzari.

Gogoratu nahi dudan bigarren esperientzia ere, Ameriketakoa da. Honek ere erbesteratutakoeuskaldunak ditu protagonista, baina, irrati-modu bezala, guztiz desberdina izan da. Iazko abenduan beteziren berrogei urte, Ipar Ameriketan, Wyoming Estaduko Buffalo hirian eta Johnson konterri osoan, KBSSemisoran, euskarazko irratsaio bat egiten hasi zirela. Jeanette Ezponda Maxwell zen irratiaren jabea etaberari otu zitzaion paraje hartako artzain euskaldunentzat, astean behin, euskarazko irratsaio bat egiten

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) Dirudienez 1936an ere sortu zen lehenbiziko RADIO EUZKADI bat, gerra garai hartan, Bilboko Carlton Hoteletik emititzen omenzuena, baina, ez daukat nik hartaz datu zehatzik..

Page 4: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

hastea: "Basque Program" hango jendearentzat. Artzainen arteko kontuak, ardi-salerosketa, euren artekofestak, Euskal Herriko kontuak eta kantuak… Domingo Martirena baigorritarra izan zen hasierako esata-rietako bat. Jean Cinquambre, Jeanne Etchamendy eta Rosita Ibarra irratsaiorari berrogei urtez hatsaeman diotenak. Orain, Ipar Ameriketako emisoretako irrati-frekuentzien erabilera arautzen duen legedianohikoa denez, emisora jabez aldatu da eta, dirudienez, irratsaioa bertan behera uztea erabaki dute. Izanere, gaurregun Buffalon eta inguruetan ez dago ia euskaldunik, are eta gutxiago artzain euskaldunik.(·)

Etxe-inguru hurbilera itzuliz, euskarazk o irratsaioen historia txikia osatz erakoan , elkarrekinaipatu beharrekoak dira, bestalde, SER katearen Donostiako emisoran eta REM - Red de Emisoras delMovimiento (REM) izan zenaren Donostiako Irratikatean, La Voz de Guipuzcoa-an urte luzez egin ziren irra-tsaioak. Garai hartako Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak babestuta (hasiera urtea 1957-a izanliteke), urte asko egin zituzten Maria Dolores Agirrek eta bere taldekoek, Donostiako Irratikateaneuskarazko emanaldiak eskainiz (Jende askok ditu oraindik ere gogoan Don Antonio eta Joxe Mielenarteko elkarrizketa haiek). Emanaldi haietatik, euskarazko irratigintzaren historian gogoratu beharrekoizenak ditugu, Maria Dolores Agirre bera, Nemesio Etxaniz, Manu Oñatibia, Enrike Zurutuza jauna,Atxukale ondarrutarra , Jose Mari Etxebeste, Iñaki Eizmendi Basarri, Maria Pilar Gezala eta hauek sortu

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) Joseba Etxarri kazetariari zor dizkiot Buffaloko KBSS irratiko euskarazko irratsaioari buruzko datuok eta esana dit, baitare,omenaldi bat antolatzen hasia dela Society of Basque Studies in Amerika, martxoaren 8rako.Joseba Etxarrik kazetariak 1996an egin du, ta honekin du bostgarren urtea, AMERIKA ETA EUSKALDUNAK erreportaia sorta, IparAmeriketako Estau Batuetan bizi diren euskaldunen berri jasoz, Euskadi Irratian.

Page 5: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

eta interpretatu izan zituzten pertsonaiak. Barkatuko al zait, bestalde, denak aipatu ez baldin daditut, zelitekeena da-ta norbait ahaztea, ez baitut RNEtik informazio zehatzik jaso ahal izan eta, nere aldetik,astirik ere ez, protagonistekin hitzegiteko. Eginkizun, beraz.

SER kateko Donosti Irratiari dagokionez, aipatzekoak dira Jose Artetxek zuzenduta egiten ziren"Charlando con los baserritarras" saioak, garai hartako Aurezki Kutxa Probintzialak eta Foru Aldundiakbabestuta, eta, geroago, 1965tik 70ra arte, baita Jon Oñatibiak egunean bitan egiten zituen euskarairakasteko irratsaio laburrak ere. Euskara irakasteko metodoa, irratira egokituta, Jon Oñatibiak NewYorken bizi zela sortu eta landua. 1970etik aurrera ere, zenbait urtez, besteak beste Iñaki Gabilondozuzendari zela, izan ziren euskarazko beste irratsaio batzuk ere SER katearen Donostiako emisoran. JonMimentza, Edorta Agirre, Isabel Illarramendi, Jose Ramon Beloki... euskarazko irratsaioak egitenzituztenetako batzuk. Iritsi ziren noizpait Bertsolari Gazteen Txapelketa bat antolatzera ere.

Gainerakoan, SER katean bezalaxe orduko La Voz de Guipuzcoan eta gaurregungo Radio Nacionalde España - RNE-ren programa desberdinetan, orohar, atzerapausoak eman ditu euskararen presentzi-ak, 1980tik 1982ra bitarteko aldi berezia kenduz gero. Gero ere aitatuko dugunez, 1980an, lankidetza-hitzarmen bereziak izenpetu zituzten hainbat emisorek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin lehenbizieta Foru Aldundiekin gero, euskarazko irrati-emanaldiak gehitzearen ordainetan diru-laguntzak jasotzeko.Tartean ziren SER katearen Donostiako emisora eta garai hartan La Voz de Guipuzcoa - Donostiako

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 6: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Irratikatea zena, astebarruan launa orduko euskarazko emanaldiak antenaratuz. Diru-laguntzak desagertzeazbat, baita irratsaio haiek ere. Geroztikoan, euskararen presentzia justu-justukoa baino ez da izan bietan,bai SER katean eta baita Radio Nacional de España - RNE-ko eskaintza guztietan ere.

Salbuespen bat egitekotan, halere, Radio Exterior de Españarena egin beharko genuke. Egunero egi-ten dute ordulaurdeneko informazio-saio bat euskaraz, Onda Corta-n, mundu zabalean bizi direneuskaldunentzako. Larunbatetan, berriz, euskal kulturari buruzko albisteez osatutako irratsaio bat, hamarminutuz.

Euskarazk o irratigintzaren berr ogeita hamar ur teotak o ibilaldian, apar teko atal berezia eta,bidenabar, baita sendoena ere, zalantzarik gabe, orain aipatzera noan irratiek osatzen dute. Lehenik etabehin, jatorriz eta esparruz, programazioari dagokionez beraz, bertakoak izan direlako eta euskararenerabilerari dagokionez, 1981 eta 82an Iparraldeko euskal irratiak eta Euskadi Irratia bera sortu artebehintzat, orohar, "in crescendo" joan zen jokabide bat erakutsi zutelako.

Batetik, Segura, Arrate eta Loiolako Irratiak dauzkagu eta, bestetik, Donostiako eta Bilboko HerriIrratiak. Ez ziren jatorrian irrati erabat euskaldunak izan, garai hartan hori ezinezkoa zelako, besteakbeste, baina, berehala hasi ziren irratsaio batzuk euskaraz egiten eta, urteak joan ahala, euskararen erabil-era zabalagotzen . Denak ere, zeregin eta zeresan haundikoak izatera iritsi dira euskarazko irratigintzarenhistorian. Gainera, irratiko esatari eta teknikari-talde euskaldun zabal eta trebe baten lantoki eta eskolaizan dira.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 7: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Segura Irratia, 1956ko apirilaren 12an sortu zuen Don Cesareo Elgarrestak. 1964ean, Fraga Iribarnek,Ministro de Información y Turismo zela, "ya está bien de jugar a emisoras" ospetsu hura esan, OM-tik FM-rako frekuentzia aldaketa-teknikoa arautzen zuen legea atera eta "emisoras no adscritas a ninguna cade-na" zela-ta, mutualdi luze batera behartu zituzten. 1972an ekin zioten berriro, legezko baimenik gabe eta1979an legeztatu zen. Segura Irratia ez da inoiz erabat euskalduna izan, baina, darion soinu edo gironagusia bai. Gogoan izan, besteak beste, Iñaxio Mari Atxukarrok lehenbiziko berriketaldiak Segura Irratitikegin zituela. Dena den, agian, gaurregun da inoiz baino euskaldunagoa, ze, hainbat kazetari euskaldungazteren lankidetza tarteko, berez sortzen duenaz gain, Euskadi Irratiaren informazio-saio asko zabaltzenbaititu. Ez dute halere, gaurko arduradunek diotenez, erabat euskaraz ihardun nahi edo premiarik inoizikusi edo sentitu.

Arrate Irratia, Don Pedro Gorostidik jarri zuen martxan, 1959ko abenduaren 23an. Fragaren legeak etaisteko aginduak bete-betean arrapatu zuen hau ere. Mutualdia 64tik 82ra artekoa izan zen. Hasierakourteetan ez bezala, hemendik aurrera bai, erabat euskaraz eta hortan dirau, eta irmo gainera, BernardoIbarraren ardurapean.

Loiolako Herri Irratia, 1961ko otsailaren 11an jarri zen martxan, aproba modura, 200 w-ko Collins trans-misore batekin, eta urte bereko uztailaren 31an erabat, Erloate mendian 2 kw-ko Itame emisore berria jar-rita, Juan Lekuonaren zuzendaritzpean. Fragaren legea bitarteko, honek etenaldi laburragoa izan zuen, bete-tzen ez zuen araua ere beste bat baitzen, irrati-kate bakoitzak (COPE-k kasu honetan) probintziabakoitzeko, gehienez ere, OM- ko frekuentzia bakarra erabil zezakeela eta Donostiako Gotzaitegiarena

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 8: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

baitzegoen aurretik. 1965eko uztailaren 22an itxierazi eta 66ko San Inazio egunean ireki zuten berria, FM-n oraingoan, Itxumenditik. Ez zuten alperrik galdu derriorrezko isilaldia. Etxez etxe, baserriz baserri, 4.800bazkide egin eta ehundaka FM-ko Askar-Philips sintonizadore berri saldu eta jarri zituzten, bere antenaeta guzti.

Izan ere, hortarako eta mikrofono aurreko lanerako, Loiola Irratiak hasiera-hasieratik izan zuen Seguraketa Arratek baino lantalde trinkoagoa, baita euskaraz iharduteko ere. Hainbat esatari eta programenizenak gogoratu besterik ez daukagu. Irratsaioen artean, Andre-Gizonak, Beti Jai, Erein-Erein hazia, ber-tso eta kantu txapelketak… Esaterien artean, berriz, Jose Mari Iriondo, Karmelo Otaegi, Maritxu Martinez,Belen Egaña, Ixiar Sagarzazu, Imanol Elias, Mari Karmen Garaiazabal, Jaime Zubia, Andoni Lekuona,Inazio Arregi, Jose Mari Otermin eta beste…

1970an hartu zuten Jesuitek euren esku, ordurarte Donostiako Gotzaitegiaren ardurapeko zenDonostiako Herri Irratia, berehala Bengoetxea kaletik Garibai kalera aldatuz. Orduz geroztik, Donostiakoeta Loiolako Herri Irratiek elkarrekin egin izan dituzte programazio-ordu asko, baina, hainbat arlotan, nor-berak bere nortasunari eutsiz, halere. Eguneroko meza, errosarioa eta intentzioak, bere zabalkunde-eremukoherriteako albisteak ematea, nekazal eta baserri giroko hainbat gai eta saio eta bertsolaritzaren sustape-na eta zabalkundea, besteak beste, Loiolako betiko ezaugarrien artean egon dira eta iraun dute, gaurre-gunera arte neurri haundi batean. Euskara kultur-esparru berriagotara moldatzea eta informazio orokor-raren esparru zabalagoak garai berrietara egokitu eta euskara ere informazio mundu hortara moldatzekoahalegina izan ziren, besteak beste, Donostiako Herri Irratiaren ekarpen nagusia. Honez gero, ezin ditza-

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 9: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

zkegu aipatu gabe utzi, Donostiako Herri Irratiaren jokabide berri honen eragileetako batzuk: PatxiGoenaga, Iñaki Beobide, Iñaki Zubizarreta, Nikolas Aldai, Txaro Artega, Jose Ramon Beloki, MarianoFerrer…

Urte gutxira, Franco hil eta transizio politikoaren lehen urratsetan baino ez geundela, informazioareneta euskaltzaletasunaren arloan ematen ari ziren aldakuntza sakonen lekuko, Donostiako Herri Irratiaketa Loiolako Herri Irratiak, 1976ko martxoaren 27an, Jose Ramon Belokik zuzenduta, 24 ORDUAKEUSKARAZ, euskarazko komunikabideen eta, zehazki, euskarazko irratigintzaren aldeko aldarrikapen-ekintza hura burutu zuten. Donostiako Belodromoak gainezka egin zuen gau hartako jaialdian. Euskara,ikurriña, askatasun-nahia, burujabetza, abertzaletasunaren lapikoan pil-pil irakinean zeuden gai guztienaldarrikapen-gune izan zen eguna osoa, eta gaueko jaialdiaren giroa batipat.

Informazioaren arloan eta euskaltzaletasunean erakutsitako jokabide berri horren aurkari, besteakbeste, 1976an bertan, gero Batallon Vasco-Español zelakoak bere ekintzatzat hartu zuen lehergailu bateneztandak ankaz gora bota zituen Loiola Irratiaren Itxumendiko transmisorea eta antena. Gizarte mailaneta aldakuntza politikoen arloan bizi genuen giro hartan, ekintza hark, areagotu baino ez zuen egin Loiolaeta Donostiako Herri Irratiekiko abegitasuna, abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren aldetik batipat.Gogoratu besterik ez, 1978an , orduko manifestaziorik haundienatko bat egin zela Donostiako kaleetan,Herri Irratien alde, Gobernuaren frekuentzia-banaketaren aurka eta, orohar, azken batean, programazio-askatasuna aldarrikatzeko.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 10: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Bilboko Gotzaitegiaren babesean, Bilboko Herri Irratian ere, 1972tik aurrera hasi zen nabarmentzeneuskararen aldeko giroa. Urte hartan hasi ziren egiten euskarazko lehenbziko irratsaioak. Adolfo Arejita,Juan Mari Iralagotia, Jesus Eguzkiza Eguzki, Jesus Etxezarraga, Pedro Mari Goikotxea, Karmelo Somozaeta abar... Izen ezagunak gaurregungo euskarazko komunikabideetan, orduan abiarazitako urratsenemaitza dira. Eta haren fruitu da 1990ko irailaz geroztik martxan dagoen Biziako irrati-emisora euskaldunbakarra ere: BIZKAIA IRRATIA.

Dena den, gaurregungo euskarazk o irratiez hitz egin baino lehen, ezinbestek oa da 1980angeldialdi bat egin eta euskarazko irratigintzari urte hartan eman zitzaion bultzada erabakiorra aintzakotzathartzea. Lehen ere aitatua dugunez, 1980. urtean, hartarako prest zeuden irrati guztien esku jarri zuenEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, hitzarmen bidez, euskarazko programazioa gehitzearen ordainetandiru-laguntzak jasotzeko aukera. Ordurako, bestalde, bete-betean ari ziren lanean Donostian KulturaSailak berak martxan jarritako Bikoizletza eta Aurkezletza Eskolak. Halabeharrez, euskarazko telebistakizango zituen jende-premien prestakunzara egokituagoak, baina, bidenabar, eskurago zeuden irrati-zerb-itzuetarako ere balio zuten ariketak.

Bilboko, Donostiako eta Loiolako Herri Irratiak, SER katearen Donostiako FM-a eta La Voz deGuipuzcoa - Donostiako Irratikatearen emisora izan ziren Jaurlaritzarerkiko hitzarmena ontzat eman etadiru-laguntza haietaz baliatu zirenak, euren programazioetan euskarazko irrati-emanaldien ordutegia

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 11: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

zabalduz kasu batzutan, euskarazko programazio berria sortuz beste batzutan. Bikoizketa etaAurkezletza Eskolan ikasi ahal izan zutenaz kanpo, saio hoietan eman zituzten mikrofono aurrerako lehenurratsak, gaurregun Euskadi Irratian eta Euskal Telebistan lanean ari diren esatari asko eta askok.

1982an, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista sor tzeaz bat , bertan behera utzi zituenJaurlaritzako Kultura Sailak euskarazko irratsaioak egiteagatiko diru-laguntza haiek. Foru Aldundiek hartuzuten testigua baina denbora gutxiko. Horrela, esperientzia berezi haien garaietatik gure egunetara arte,euskarazko irratigintzan hiru zutabe nagusi eraiki dira. Irrati publiko nazional bezala, Euskadi Irratia etaEuskadi Gaztea, ia Euskal Herri osoa hartzen duten zabalkunde-sare indartsu banarekin. Iparraldean,lekuan-lekuko hiru euskal irrati, hirurak ere Frantziako Irratigintza-antolakuntzaren arabera "Elkarte-Irratiak" deitzen direnak. Hegoaldean, zabalkunde-eremu mugatuko eta izaera ezberdineko irrati-sortabat: Arrate Irratia, Bizkaia Irratia, Euskal Herri Irratia eta Xorroxin Irratia Nafaroan eta euskaraz hutsezihardutea erabaki duen udal-irratiren bat edo beste (Oñati Irratia, Arrasate Irratia, Lekunberriko UdalIrratia…) (· . Gainerako irrati guztietan, euskararen presentziak atzera egin du, nabarmen.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) Udal Irratiak arautzen dituen legeak dionez, programazioaren %ko 60-a euskaraz egitera behartuta daude.

Page 12: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

2.- EGUNGO EGOERA.

Gaurko egoreaz hitzegiterakoan, lehenik eta behin, EUSKADI IRRATIAz eta EUSKADI GAZTEAzhitzegin behar da. Azken batean, programazio jeneralista batez lehenbizikoak eta gazteentzako progra-mazio espezialdu batez bigarrenak, E.I.T.B.ko irrati publiko hauek dira gaurregungo euskarazko irrati-gintzaren zutabe irmo eta sendo nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoko euskaldun denek etaNafarroako nahiz Iparraldeko gehienek euren etxeetan aldi berean entzun ditzaketen euskarazko emiso-ra bakarrak. Giza, teknika eta diru-baliapidez, zabalkunde-eremuz nahiz entzulegoz, euskarak irratianinoiz izan duen antolakuntza eta programazio-emaitzarik landu eta lortuena.

1982ko maiatzaren 22an onar tu zuen Eusk o Leg ebiltzarrak Euskal Irrati-T elebista sor tzekoLegea. Ordurako lanean hasia zen zenbait jende, gero legeak ahalbideratuko zuena antolatze etaprestatze-lanetan. Xehetasunetan sartu gabe, bereiz ditzagun bi atal nagusi. Batetik, irrati publiko beza-la, hiritar guztiengana behar bezala heda zitezen, beharrezko ziren frekuentziak izendatu eta antena-sarejasotzeaz, Herrizaingo-Saila arduratu zen hasiera hartan. Hasieran ez ezik, ia oraintsu arte. Bestetik,Zuzendaritza-taldeko beste arduradun batzurekin lankidetzan, estudioen antolakuntza eta ornidurateknikoaz eta programazioaz arduratzeko, Jose Mari Otermin izendatu zuten Euskadi Irratiko zuzendari.Egoitzarekin eta programazioarekin batera, eginkizun nagusienetako bat, lantaldea osatzea izan zuen.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 13: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

1982ko uda partean, hau da, legea onartu eta hiru hilabetera egin zen lehen jende-aukeraketa.Hogeitahamarren bat lankide orotara: zuzendaritza-talde, hizlari-erredaktore, teknikari eta administrari.Hizlari-erredaktoreei zegokionez, Herri Irratiko langileak batzuk - zuzendaria bera, ni neu…-,Jaurlaritzaren Bikoizletza eta Aurkezletza eskoletan eta Jaurlatritzarekin hitzartutako irratsaioetan iharduneta trebatuak beste batzuk eta prentsa idatzian euskaraz lan egitetik zetorrenen bat edo beste.Teknikariak ere halatsu banatzen ziren jatorriari zegokionez.

Donostian, Andia 13ko estudioak martxan zeuden irailerako eta antena-sarea ere, ez gaur bezain osa-tua eta indartsua, baina, neurri haundi batean bai eta, horrela, 1982ko arazoaren 23an egin zen estreñekoemanaldi ofiziala, "Zuekin Euskadi Irratia" esanez eta une hartako sintonia-musikatzat "Agur Jaunak" doin-ua erabiliz.

Garai hartan jendaurrean egindako azalpen guztietan esan ohi zuen Jose Mari Oterminek,Zuzendariak, E.I.T.B.ren sorkuntza-legeak irratiari finkatzen zizkion euskararen sustapen eta zabalkudne-helburuak bete ahal izateko (·) , irratigintza estandar baten aldeko apustua egin beharra zegoela, progra-mazioari zegokionean. Hau da, diktarura garaiko uniformismo informatibo halabeharrezkotik ihesi (gogoanizan, 1976ra arte irrati guztiak RNEko parteak ematera behartuta egon zirela), transizio garai hartan biz-iberritzen hasia zen eta "la noche de los transistores" deitua izan den 81eko 23-F-ren ostean indarber-ritua atera zen irratigintzak bere eginak zituen ezaugarrietara moldatutako irratigintza, euskaraz ere.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) "Euskal Irrati-Telebista" Erakunde Publikoaren sorkuntza Legea - 1982 - maiatzak 20.

Page 14: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Programarazio jeneralista baten ikuspegitik, informazioa, entretenimendua eta formazioa modu egokibatean elkarrosatzen asmatuko zuen irrati bat. Estandarizazioaren kontzeptuak hizkuntzarena erehartzen zuen. Irratiak hain bere duen ahozkotasun idatzian, bapatekotasunean baino areago, hizkuntz-eredu batu estandar bat finkatzen joan beharra, alegia.

Azken batean, Donostiako Herri irratian, EUSKARAZKO SEI ORDUAK izenburupean bi urtez (1980-82) antenaratu zen programazioarekin, bitarteko gutxiagorekin noski, baina aproba modura egiten saiatuginen hura. Ahalegin hoien eredurik adierazkorrenetako bi baino ez aipatzearren, ahozkotasun idatziarenarloan gero eta ugariago egiten genituen informazio-saioak leudeke eta bapatekotasunaren arloan, fut-bolarena. Garai hartan eman genituen lehenbiziko futbol-partiduak euzkaraz.

1982ko udazken hartan, Euskadi Irratiaren hasierako buruhauste eta zeregin ugarien artean, bigabezia nabarmentzen ziren, batez ere. Batetik, profesionalen prestakuntza eta irrati-esperientziaeskasa. Euskarazko irratigintzan urtetako esperientzia zeukan jende bat ez zen Euskadi Irratiko lantalderaetorri. Etorri ginenon artean, berriz, ia denak irrati-ordu gutxiko jendea ginen, gaztea, irratigintzareneramu zabaletan atal gutxi landuak, eskarmentu gutxikoak, mikrofono-aurreko lanetan ez ezik, baita infor-mazioarenean, gidoigintzan, musikaletan, dramatikoetan eta abarretan ere. Bestetik, euskararen egoerabera. Euskararen egoerarena, bai informazio iturriei zegokionean ( gaur gure irratian euskaraz entzutenditugun askok, ezetz, ez zirela gai, lotsa ematen ziela eta antzeko aitzakiak jarri ohi zizkiguten; prentsaur-rekoetan ere, ez pentsa gero euskaraz galdetzea hain ongi ikusia zegoenik zenbait kazeteriren aldetik;teletipoak ez ezik beste informazio-paper eta orri asko ere itzuli behar izaten zen, elkarte edo erakundeek

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 15: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

euskararen ohiturarik ez zeukatelako…) eta baita, lehen aipatu dudan irratirako hizkuntz-eredu egoki batfinkatzeari zegokionean ere (zenbaitetan abesti baten aurkezpen-hitzak egoki josteak berak ere lanakematen zizkigun; teletipoetatik eta egunkarietatik hartutako notiziak euskaratzea, gehiago izan ohi zenitzulpen-ariketa bat, berri-emate egoki bat, komunikazio ariketa egokia baino, etabar…).

Nolabait esan, hutsetik hastea bezala zen. Diskategia osatzen hasi ginen bezalaxe. Irratiko gauzetaneskoladun eta eskarmentu gutxi zegoen taldean eta eskola-premia haundia nabaritzen zen. Dena den,ordutik hona, hamalau urte hauen joanetorrian, hasieran biderakusletzat hartutako helburu harierantzuten saiatu da Euskadi Irratia, hau da, irrati publiko baten izaeratik, programazio jeneralista batenalderdiak ahalik eta ondoen osatzen, lantzen eta betetzen. Eta hizkuntza, euskara, irratigintzaestandarizatu batera moldatzeari zegokionez, Lizardik euskarari opa zion "nahi aunat noranaikoa" huraaplikatzen saiatu da. Egia esan, hasiera hartan, esaten errazagoa zen egunerokoa egiten baino. Alde hor-retatik, ia dena eginkizun zegoelako, gaurregun baino aldakorragoa ere ba zen programazioa bera.

1986an erabaki garrantzitsu bat hartu zuen Zuzendaritzak. Ordurarte 17 ordukoa zena, 24ko bihurtzea.Egun osoko programazioa egiten hastea, alegia. Hori ere bat zetorren, azken finean, irrati estandar batenizaera-eskakizunekin. Gaueko entzule euskaldunari ere eskura jarri Euskadi Irratiaren aukera.Informazioaren arloan ere, gurpilaren jira osatu behar zen, Euskadi Irratiak ezin ziezaioken uko egin 24orduen ibilbidea osatzeari. Ordurako izendatua zuen Jose Mari Otermin, zuzendariak, Odile KruzetaInformatibo-buru. Informatibo-buru berriaren izendapena, emisio-orduak gehitzearena eta ba da gogoanizan beharreko beste aldekata batek ere garai hartan, Euskadi Irratiaren geroko ibilbideari oso lotua

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 16: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

dagoelako: 86ko udazkenean sortu zen GOIZEAN BEHIN irratsaioa Jaime Otamendiren zuzendaritza-peko lantaldearekin. Jende gaztea, kazetaritza-fakultateetatik zetorrena, ikasketa guztiak euskaraz egitetikgehienak, Euskadi Irratiren beraren, RNE-3 eta Espainiako irratigintzaren zeruan sortuak ziren "izarren"entzule, azterle eta jarraitzaile… Azken finean, aide berriak Euskadi Irratiarentzat.

Orduz geroztik, eguneko 24 orduak betetzen ditugu, hau da, programatzen ditugu eta, emisioeidagokionean - akats teknikoengatik sortuak salbu -, inolako etenaldirik gabe osatzen ditugu egunak,asteak eta urteak. Urtean bi sasoi nagusi bereziten ditugu programazioa antolatzerakoan. Irailetik ekain-era arteko irrati-urte nagusia, batetik, eta udako bi hilabeteak, uztailekoa eta abuztukoa, bestetik.Programazioaren eta lan-antolakuntzaren, hau da, giza nahiz teknika-baliapideen erabilpenaren aldetik,informazioaren atala da zutabe nagusiena Euskadi Irratian. Goizeko 07:00etatik 09:00ak arte, eguerdiko13:00etatik 14:30ak arte, arratsaldeko 19:00etatik 20:00ak bitartean eta gaueko 23:00etatik gauerdiraarte, lau informazio-saio nagusi eskaintzen ditugu egunero. Asteburu eta jaiegunetan heren batera jeis-ten da, informazio saio-nagusiei eskainitako denbora, baina, bai astegunetan eta bai jaiegunetan, hutsikegin gabe egiten dira orduz orduko informazio-saio laburrak. Horrela, eguneko programazio-orduenehuneko 30-a informazioari eskainia dago, informatiboak dira. Esatari-erredaktoretan bakarrik, 34 langileinformatiboen arloan, kirol sailekoak barne. Lautik hiru, plantilakoak, Eusko Irratiko langile finkoak, alegia.

Informazio-saioez kanpo osatzen ditugun gainerako programazio-orduetan nabarmentzen da, batezere, zertan den Euskadi Irratia irrati jeneralista bat. Bestela esanda, irrati jeneralista izateak EuskadiIrratiaren kasuan zer esan nahi duen. Gai desberdin asko eta era askotara emanak topatuko ditugu

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 17: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

GOIZEAN BEHIN (07:00-12:00), SALAKO LEHIOA (14:30-16:00) nahiz larunbat-igandeetako BIDE BATE(10:00-14:00) bezalako magazinetan. Propio haurrentzako egindako saio bat ba daukagun bezala (MAR-ITXU BERRITSU), baita aiton-amonentzako berezi-berezi bat ere (BEJONDEIZUELA). Bertsozaleek badituzte euren saio jakinak (BERTSO FESTA eta HITZA JOLAS BIHURTU ZEN, adibidez); NORTEKO FER-ROKARRILA entzuten dutenek, berriz, zientzia eta teknikaren munduko azken-azkeneko berrikuntzeiburuzko kontuak entzungo dituzte. Musika-irratsaioen kasuan nabarmentzen da, are eta geheiago, irratijeneralista baten aldeko joera: KOSTALDEKO TRENA, bere hortan, denetarik eskaintzen duen musika-magazin bat; klasikoetan klasiko, gaueroko KLASIKOAK GAUR. Biak hala biak, 3000 saiotik gora egindituzte ia. Folk-zaleentzako, KANTAITA. Trikiti-zaleek igande goizero zuzeneko saioak. Euskal musikariarreta berezia. Euskadiko Orkestaren kontzertuekin irratsaio berezia igande gauero. Udaero, MUSIKAHAMABOSTALDIA. Udazkenero TOLOSAKO ABESBATZ LEHIAKETA. Koru-grabazioak eta emanaldiakere maiz. Kantautoreen bidetik, KANTATAUTORE, eta abar… .

Informatiboez kanpoko programazio hau guztia, 20 esatari-erredaktoreko lantalde batez egiten da.Erdia baino gehiago lan jakinerako kontratupean. Hau da, informatiboetan ez bezala, erdia eskax EuskoIrratiko langile finko, gainerako guztiak programa jakinetan lan egiteko kontratatuak.

1990. ur tean Euskadi Gaztea sor tu zen, zati bat Radio Euskadiri atxikia eta beste bat EuskadiIrratiari. 1994ean, berriz, gaztelerazkoa kendu eta euskarazkoa bakarrik uztea erabaki zen, horrela, ordu-rarte bitan zatitua zegoen zabalkunde-sareaz jabetzen zen eta bere helburuak egokiago betetzen zitza-keen euskrazkoak. Hau da, Euskal Herrriko gazte euskaldun guztiengana iristea. Izan ere, Euskadi

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 18: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Gaztea, izenak dion bezala, gazteentzako emisora bat da, hau da, 14tik 25ra bitarteko gazteen musika-zaletasunak ardatz hartuta egiten den irrati-programazio espezialdua. SER kateak Ipar Ameriketatikinportatu zuen TOP-40/Los 40 Principales irrati-formula musikalaren antzera, Euskadi Gazteak ere,entzule gazteak bereganatu nahi ditu bere musika-eskaintza bereziarekin eta eskaintza horri ematenzaizkion aurkezpen-moduekin. Egia da 1994az geroztiz ordueroko informazio-atalak ere gehitu dizkiogu-la Euskadi Gazteari eta 1996ko irailaz geroztizko programazioan, musikarenaz bezainbat hitzaren indar-raz baliatzen diren beste irratsaio batzuk ere ba dauzkala, baina, funtsean, bere nortasun-agiria musika-eskaintzak berak eta musika-eskaintza horren aurkezpen-muduek, hau da esatari edo musika-animatza-ileen egikerak jazten dute.

Goizeko 7etatik gaueko 11ak arteko porogramazioa eskainten du Euskadi Gazteak eta, arduradunbatek eta 11 musika-animatzailek osatzen dute lantaldea. 4 dira Eusko Irratiko plantilakoak, lan jakiner-ako kontratupekoak beste guztiak.

Euskadi Irratiak eta Euskadi Gazteak biak bat egiten dute Miramongo egoitzan, lan-antolakuntza, tekni-ka-baliapide eta beste zenbait zerbitzuren moldakuntza eta erabileran. Gaur gaurkoz, baita gauerditikgoizaldeko 5ak arteko programazioan ere. 1996ko apirilaz geroztik gaude Miramongo egoitza berrian -ETBren ekoizpen-zentruko teilatupe ber-berean-, eta teknikaren aldetik digitalizazioaren aroan buru-belarri murgilduta. Soinuaren grabazio, editaia eta artxibo-prozesu guztia lanabes informatikoak erabilizegiten dugu, hau da, disko gogorrean.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 19: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Aurrekontuei dagokionez, Eusko Irratia S.A.-ren aurrekontu osoaren baitan, bataz beste, 750 milloiinguru erabiliko ditugu aurten eta publizitatearen bidez lortuko ditugun sarreak, berriz, 80 miloikoak izan-go dira, gure aurrekontuen ehuneko 11-a eskax. Esan gabe doa, gainerako guztia subentzio publikoadela.

Gaurregungo euskarazk o irratigintzaren beste errealitate interesgarri bat Iparraldeko irratieuskaldunek osatzen dute. Gure Irratia Baionan, Irulegiko Irratia Garazin eta Xuberoko Boza Maulen.Hirurak dira lekuan-lekuko irratiak, frekuentzia bakarrekoak eta zabalkunde-eremu mugatukoak. Hirurakdira "Elkarte-Irratiak" (Radio Associative), Frantziako Estaduan A klasekoak deitzen dituztenak. Hau da,L´Institute de l´Audiovisuel delakoaren bitartez diru-laguntza jasotzen dutenak, aurrekontuaren hirutik batgutxigorabehera (200.000 libera inguru), Frantziako Irrati publiko eta komertzialek euren aurrekontuen zatitxiki batez osatu behar izan duten Fonde de soutien a l´expression radiophonique delakoari esker.Bestalde, publizitatea ere egin dezakete, baina, urteko aurrekontuaren ehuneko 20-a gainditu gabe.Zenbait erakundetatik ere jasotzen dituzte diru laguntzak, hala nola, Departamendutik, Euskal KulturErakundetik, Herrien Sindikatutik eta Akitaniako Kontseilutik. Horrezaz gain, bazkide edo laguntzaileakere ba dituzte, asko izango ez bada ere, urtero diru-kopuru jakin bat ematen dutenak. Esan gabe doa,aldian-aldian kanpaina eta jaialdi bereziak ere egin izan dituztela dirua biltzeko, jakina baita publizitate-bidez lortu beharrekoak maiz hutsegiten duela.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 20: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Gainerakoan, lantalde txikiko irratiak dira ( 4 laginle Gure Irratian, 8 Irulegiko Irratian eta antzeratsuXuberoko Bozan), beraz, programazioa ez da trinkoa, gorebehera haundiak izan ditzazke, izan ohi ditugainera, eta lekuan-lekuko albisteez eta kultur berriez gain entretenimendua eta musika dituzte osagarrieta ezaugarri nagusienak.

Oraindik orain bete dituzte 15 urte eta, gorabehera eta arazorik falta izan ez zaien arren, ba dirudiberrikuntza eta indarberritze-une interesgarrian dauzkagula, bai banan-banaka eta baita elkarreiko har-remanetan ere. Alde horretatik, aipatzekoa da, sortu berria den GARAPEN KONTSEILUAK proposatu etaeskatu berri diela, hiruren artean irrati-proiektu bateratu bat landu eta garatzeko. Orain arte ere ba zutenelkarren arteko loturarik, programazioaren aldetik, Irulegiko Irratiaren eta Xuberoko Bozaren arteanbereziki, baina, aurrerantzean lankidetza hori aregotuko egingo da, zentzu horretan GARAPEN KON-TSEILUAK argi eta garbi adierazi baititu lehentasunak:

"Soutenir l´emergence du projet radiophonique des trois radios associatives d´expression basque.Existant depuis plus d´une dizaine d´années, ces radios de proximité couvrent l´ensemble du territoire duPays Basque et répondent à une réelle attente locale. Leur project collectif tend à la fois à profession-naliser ces structures et à mettre en commun l´essentiel des ressources et de moyens". (·)

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) GARAPEN KONTSEILUA-CONSELL DE DÉVÉLOPPEMENTSchéma d´aménagement du Pays Basque.

Soutenir la création ou la recomposition de médias bascophones, dans la perspective de médias d´intérêt général, génélalisteset professionnels. (56. Orrialdea)

Page 21: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

GARAPEN KONTSEILUAK proiektuaren nondik-norakoak zehaztuak ditu, bai programazioari, bai lan-taldeari eta bai diru-baliapideei dagokienetan eta, honenbestez, sei orduko programazio bateratu bat egi-teko proiektua lantzen hasiak dira hiru irratietako ordezkariak.

Euskarazk o irratigintzaren gaurregungo egoeran, Euskal A utonomia Erkidegoan,euskarazk o beste bi irrati-pr oiektu dauzka gu. Batetik, Arrate Irratia, 1982az geroztik euskara hutseanari dena, bestetik, Bilboko Herri Irratiaren adar euskalduna, 1990an sortu zen Bizkaia Irratia.

Bernardo Ibarraren ardurapean, 5 langilek osatzen dute gaurregun Arrate Irratia. Urteko 20.000.000pezetako aurrekontuarekin, 3.000 bazkideren kuotak eta publizitatea dituzte diru-iturri bakarrak. Goizeko8etatik gaueko 10ak arte, Arrate Irratiko programazioaren ezaugarri nagusienak, eguneroko meza, eske-lak, intentzioak ( bataz beste, ordubete pasako intentzio-zerrenda azaroan ) eta errosarioaz gain, herri-etako albisteak (15 berriemaile ), eskainitako diskoak, jendearen telefono-deiak, trikitixa eta herri kirolakdaude bertatik sortzen dituzten gaien artean eta, orduero, berriz, Euskadi Irratiko informazio-saioak emat-en dituzte.

Juan Mari Iralagoitiak zuzentzen duen Bizkaia Irratia 1990ko irailean sortu zen, Irratibide S.A.ren esku-tik, Bilboko Herri Irratiaren barruan 1973an euskaraz lan egiten hasi zen taldearen oinordeko bezala.65.000.000 pezetako aurrekontua du eta 14 langile taldean; publizitatea beste diru-iturririk ez eta, bide hor-retatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren babes haundia izan dute. Goizeko 7etatik gaueko 11ak arteko progra-

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 22: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

mazioa, irrati-formula musikal baten antzekoa ordu askotan, baina, irrati konbentzionalaren osagarri asko-rekin, bestalde: informazio tarte laburrak, elkarrizketak, kultur-saioak etabar… Beste guztiengandikbereizten duen ezaugarri nagusi bat, hizkera: bizkaiera erabiltzen dute, bizkaiera batua, nolabait esan.

Euskarazk o irratigintzaren gaurregungo ar gazkia osatz eko, ezin aipatu gabe utzi, Nafarroakohiru emisora. Iruñean Euskal Herria Irratia, Elizondon Xorroxin Irratia eta, azkenik, Lekunberriko AralarIrratia.

Euskal Herria Irratia Iruñako euskaltzale-talde baten ekimenez sortu zen 1984ean. Hango irratietaneuskarari oso leku gutxi egiten zitzaiola eta Euskadi Irratiak ere garai hartan Iruñaldean behar hainakozabalkunderik ez zeukala ikusita, irrati bat sortzea erabaki zuten. Lehenik eta behin, Euskadi Irratiarenemanaldiak Iruñerrian zabaltzeko, gero, pixkanaka-pixkanaka, baita bertatik-bertarako irratsaioak egitenhasteko ere. Eta hortan dirau gaur egun ere, ordurik gehienetan Euskadi Irratia emanez eta tarteka eurenirratsaio propioak eginez.

Lantalde txikia du eta Iruñako San Juan auzoan dituen estudioak ere juxtu-juxtukoak dira.Zabalkunderako antena-leku egokiago batera aldatu diren arren, oinarri-oinarriko arazorik nagusienabaimendutako frekuentziarik ezarena da. Dena den, IRUÑEKO KOMUNIKABIDEAK S.A. osatzen duten50 bazkideak eta EUSKALERRIA IRRATIA ELKARTEA arazo horri aurre egin eta proiektua indartzekoasmotan dira, legezko frekuentzia lortzeko ahaleginetan eta Euskadi Irratiarekiko lankidetza bideakfinkatu nahian.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 23: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Xorroxin Irratiak bere bide propioa egin du bizirik daramatzan 10 urteotan. Erabat lekuan-lekuko emiso-ra, bere ingurune naturalari baino ez dio erantzuten bere programazioan. Lantalde txikia, diru eta teknikabaliapideak ere bailarako irrati-txiki bati dagozkionak eta programazio-ordu jakin batzuk baino ez, Baztanbailarako euskaldunen arteko harreman-bide izateko ilusioarekin. 96ko C.I.E.S. entzulego-azterketak,2.000 entzule eman dizkio. Xorron Irratitik entzun liteke gaurregun ere, euskarazko emisora eta irratsaioaskotan, urte luzez ihardun izan duen baztandar ospetsu baten ahots eta kontaera berezia, MarianoIzetarena, alegia.

Lekunberriko Aralar Irratia bailarako irrati txiki bat da, Udalaren babesean 1991ean sortua. Bi lankideeta herrietako berriemaileak, egunero hiruzpalau orduko programazio propioa egin eta gainerako ordue-tan Euskadi Irratiaren doinuak errepikatzeko. Baimen-eskaria egina, baina, gaur gaurkoz, legeztatugabea.

Orain ar te aipatutak oaz gain, Euskal Herrian zeharreko irrati-emisora desberdinetan euskarakdaukan presentzia, neurriz eta kalitatez, modu askotakoa da. Legez programazioaren ehuneko 60-aeuskaraz egitera behartuta leudeken udal-irratiek ez dute arrakasta haundirik izan. Gutxi ireki dira eta ezdute denek euskararena neurri berean betetzen. Oñatiko Udal Irratia eta Arrasatekoa dira euskaraz bakar-rik emititzen duten udal irratiak. Lekuan-lekuko programazio-ordu batzuk eta gainerako guztia EuskadiIrratiaren programazioa aideratuz.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 24: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Bestelakoan, Loiola, Segura eta Egin Irratia dira, onen-onenean programazioaren erdia-edo euskarazegitera iristen diren emisorak. Gainerako guztiak, hortik behera. Donostiako Herri Irratiak adibidez, ez duehuneko 30-a baino gehiago egiten euskaraz. Hortik gora, Juan Lekuona zuzendariak berak esatenzigunez, ez dago arriskutan sartzerik, publizitate-sarrerak galtzen hasi nahi ezpada behintzat. Gehien-gehienetan, juxtu-juxtukoa baino ez da euskararen erabilera.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 25: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

3.- AHULEZIAK ETA INDARGUNEAK.

C.I.E.S. azterketa etx eak, 1996rako egin dituen entzulego-azterketen emaitzetan agertzen denez(·) , 14 urtez gorako 1.046.000 herritarrek entzuten dute irratia astean zehar Bizkaia, Gipuzkoa etaAraban. Astegunetan, larunbat, igande eta jaiegunetan baino gehiago: 1.141.000. Estaduko beste lurraldebatzutan baino irrati zaletasun haundiagoa dago gurean. 1994ean bigarrena zen Euskal EuskalAutonomia Erkidegoa eta Nafarroa, berriz, 7.a .(·)

Batez ere, FM-z entzuten da irratia. 1.046.000tik, 445.000-k OM-z eta 853.000-k FM-z. Datuokgorabehera gutxi izan dute azken urteotan. Irrati-entzule gehien goizetan eta eguerdian biltzen da: goize-tan, bataz beste, %-ko 39-a, astegunetan %-ko 44-a ; eguerdietan, bataz beste, %-ko 25-a, astegunetan%ko 27-a.

Astean zehar irratia entzuten duten 1.046.000 herritar hoietatik, 503.000 dira euskaldunak (190.000euskara ulertzen omen dutenak, 40.000 hitzegiten dutenak, 36.000 hitzegiten eta irakurtzen ere ba dakite-nak, 237.000 hitzegin , irakuri eta idazten dutenak). Irrati-entzulegoaren ia ehuneko 50-a. Datuak halabadira, euskaldunok oso-oso irratizale gara. Ez ahaztu, datuok, 14 urtez gorako biztanleei bakarrikdagozkiela eta Euskal Autonomia Erkidegoa bakarrik hartzen dutela.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) C.I.E.S. KOMUNIKABIDEETAKO ENTZULEGOAREN AZTERKETA. 1996KO DATUAK - EUSKADI.Hau da, apirilean eta urrian egindako azteketen baztaz bestekoa. Azterketaok 14 urtez gorako biztanleria bakarrik hartzen dute kontutan.Hemen aipatzen ditudan datu guztiak Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak dira.

(·) Comunicación Social 1994 / Tendencias - Fundesco.

Page 26: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Zer entzuten dute 503.000 irrati-zale euskaldun hoiek ? Ken ditzagun euskaraz ulertu besterik egitenez duten 190.000 hoiek. Daukaguna, 313.000 irrati entzule euskaldun, astean behin badaik ere, irratirenbat entzuten dutenak. Hoietatik 112.000 entzule batzen ditugu, Euskadi Irratia (64.000), Euskadi Gaztea(34.000), Arrate Irratia (5.000) eta Bizkaia Irratiaren (9.000) artean. Ohiko irrati-entzule euskaldunen %ko36ak entzuten du, astean behin badaik ere, irrati euskaldunen bat (Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea,Bizkaia Irratia edo-ta Arrate Irratia).

Irrati konbentzionalean, gaur gaurkoz, euskaldun gehien biltzen duen katea SER katea da: 80.000euskaldunek entzuten dute. Ondoren Radio Euskadi dago 70.000 entzule euskaldunekin. Gero HerriIrratiak datoz, Bizkaia Irratia eta Loiola Irratia barne, 68.000-rekin. Euskadi Irratiak 64.000 entzule dauz-ka.(·)

Irrati-formula musikalean, oraindik ere 40 Principales da entzule euskaldun gehien daukan emisora:54.000. Cadena 100 dator ondoren, 37.000 entzule euskaldunekin eta hirugarren Euskadi Gaztea,34.000rekin. (·)

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) Datuotan ez dugu kendu euskaraz ulertzen , ulertu bakarrik egiten dutenen kopurua.(·) EUSKADI IRRATIA eta EUSKADI GAZTEAren kasuan, orain arte aipatutako datuei Nafarrokoak gehitu behar zaizkie.

C.I.E.S.en 96ko emaitzen arabera, 7000 entzule dauzka EUSKADI IRRATIAK Nafaroan eta 5.000 EUSKADI GAZTEAK.Ipar Euskal Heriari dagokionez, nik neuk ez daukat datu zehatzik. SIADECOren azterketa lan bat aipatuz, Gure Irratiak 30.000ko entzule-kopurua eman ohi dio bere buruari. 22.000 izango lirake Garaziko Irulegi Irratiarenak eta Xuberoko Bozak 7.000 aipatu ohi ditu.

Page 27: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Goizeko 10etatik 11ak artekoa da irrati kontsumo-ordurik onena. Bera dugu irratiaren Prime Time -a.Ordu hortan, Euskadi Irratiak, 33/35.000 entzule elkartu ohi ditu bere sintonian, GOIZEAN BEHIN irra-tsaioaren doinura. 20.000 entzule inguru izango ditu eguerdiko GOIZAK GAUR informazio-saioak.Gaueko orduetan, berriz, 5.000/6.000 entzulek har dezake lo Euskadi Irratia entzunez.

Esan gabe doha, telebista kenduz g ero, Euskadi Irratiarena dela, euskarak inoiz izan duenplazarik jendetsuena. Orohar, ez du euskarak gaur duen bezanbateko zabalkunderik inoiz izan irratiz.Baina, bestalde, ez da etxeko irrati-tresna txiki horren diala gaur bezain oparo eta betea ere inoiz egon.OM eta FM, guztira, 60ren bat irrati-programa desberdin daude Euskal Autonomia Erkidegoan. 40ren batirrati desberdin entzun litezke Nafarroan (·). Egia da ez dutela denek zabalkunde-eremu berdina, baina,halere, ugaritasun horrek eramaten gaitu, alditan optimistaren ikuspegira - "inoiz ez didazu hor-renbesteraino bete edalontzia !" - eta alditan zerako praile ardo-zalearen esanera - "hortik gorako krista-la zertarako zeukak ba edalontziak". Hau da, konpetentzia-eremu bortitz eta bihurrian mugitu beste irten-biderik eztaukagu eta orain arteko lorpenak-lorpen, oraindik ere euskaldun asko dago, haur, gazte, heldueta zahar, irratia pizterakoan, euskarazko doinurik hautazen ez duena. Honez gero, ezingo diogu eskatuinori - ez luke zentzurik ere -, euskarazko emisorak bakarrik hauta ditzan, euskarazko irratiak bakarrikentzuteko, baina, nola edo hala, lortu beharko genuke, noizean behin badaik ere, euskarazko irratirenbaten aukera egin dezaten. Hortara tentatuak senti daitezen.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) Ez dira datu zehatz-zehatzak. Zihurrenik ere, haundi, ertain eta txiki, legezko eta legez kanpoko, iraupen luzeko eta aldikako,den-denak zenbatuz gero, kontaduria haundiagoa agertuko litzaiguke.

Page 28: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Etsairik haundienak, beste irratiak bezainbat, ikuspegi motzeko errutina eta sorkuntza propiorik gabekomimetismoa izan ditzazkegu. Alde horretatik, kezkagarria da, ez sektore barrutik bertatik, bertan gabiltzanprofesionalongandik, ez-ta kezetarien prestakuntzaz eta medioari buruzko teorizazioaz ardurazten dire-nen aldetik ere, ez azterketa-lan zehatzik, ez gogoeta-gune berezitu eta dinamizatzailerik sortzea etalantzea, euskarazko irratagintzaren errealitateaz.

Luis Alber to Aranberri "Amatiño"k oraindik orain Euskaldunon Egunkarian argitaratutakoartikulu batean kazetaritzaz gogoratzen zuena, hau da " E.I.T.B sortu zenetik hona euskal kazetaritzanlanean ari diren profesionariak, Etxeparerengandik 1983ra arteko lau mende luzeetan sekula euskal kaze-tagintzan lan egin izan zuten guztiak baino gehiago direla" (·) , euskarazko irratigintzaren historiaz ere,are eta gehiago esan dezakegu. Inoiz ez da irratigintzan gaur bezainbat ahots euskaldun entzun era guzti-etako programak aurkezten. Programazio euskaldun desberdinetako edukiez ere gauza bera, inoiz ez dagaur haina gai eta modu ezagutu irratian. Arriskua, hau guztia estadistika-datu hotz eta hutsetangelditzean dago.

Irrati-moetak, irrati-orduak, irratilari profesionalak, frekuentziak, antenak, teknologiak, aurrekontuak…,dena dago inoiz ezagutu ez ditugun kopurutara jasota euskararen zerbitzutan, hori ageri-agerikoa da,baina, haundien eta txikien arteko aldea, bitartea, zabalegia da. Irrati publikoen eta pribatuen artekoaldea oso haundia da, haundiegia. Euskarazko beste irrati guztien urtebeteko aurrekontuak batuta, ez

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) Euskaldunon Egunkaria - 1997ko urtarrilaren 2-a. (2. Orrialdea).

Page 29: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

dute Euskadi Irratiaren eta Euskadi Gaztearen urteko aurrekontuaren laurdenik ere egiten. Ondorioz, bi sek-toreen, publikoaren eta pribatuaren arteko aldea, arlo guztietara hedatzen da: estudioen ornidurateknologikoan, langilegoaren lan-baldintzetan, programazioaren kalitatean. Egia da lankidetza-modubatzuk ezarrita dauzkagula Euskadi Irratitik beste irrati batzuekiko (Arrate, Segura, Oñati, Euskal HerriaIrratia, Aralar Irratia eta abarrek gure emanaldietako batzuk zabaltzen dituzte, informatiboak batipat, etaBaionako Gure Irratiarekiko informazio-lanetarako hitzarmen bat ere ba daukagu), baina, ahulezia-zantzuak ere hortxe nabari dira.

Ahulezia puntuetak o bat pub lizitatearena ere da. Konturik optimistarenak eginda, 200-en miloimugituko dira irratiz egiten den euskarazko publizitatean. Behin berritan, eskerrak subentzio publikoari.Euskadi Irratiak eta Euskadi Gazteak, udal-irratiek eta, seguruenik, baita Iparraldeko euskal irratiek ere,nahiz eta denak finantziabide mistokoak izan, iraun ahalko dute, entzulegoak erabat abandonatu edo-ta nor-abide politikoak erabat kontrako bihurtzen ez zaizkien bitartean. Baina, publizitatearena diru-iturri nagusieta ia bakar duen sektore batean, nekez eutsi ahal izango zaio ekimen pribatu osasuntsu bati, ozta-oztako pub-lizitate diru-kontu hoiekin.

Bestalde, eta publizitateaz esandakoaren harian, lehen ere adierazi dugun bezala, irrati publikoeuskaldunak agertu eta indartu izanarekin, diru-laguntza publikoak desagertu zitzaizkielako, hainbat irrati-tan momentu jakin batean euskarak lortua zuen presentzia-maila jeisten joan zen. Eta ez dirudi horrek,oraingoz, itzulirik ba duenik. Beraz, ez dago ez euskarazko irratigintzaren sektore pribatua batereosasuntsu.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 30: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Beste ikuspundu bat ere aitatz earren , errealitate ukaezina da, gaurko irrati eta telebistagintzariesker, euskararen ahozko transmisioak inoiz izan dituen tresna edo baliabiderik indartsuenak dauzkala.Gai hontaz, Bernard Quemadak "Une langue: le franÇais aujourd´hui dans le monde" liburuan idatzi etaMari Karmen Garmendia Kultura Sailburuak eskuratu zidan Québeccéko Gobernuaren dokumentu batetikjasotako esaldiok datozkit aukera-aukerako:

"Depuis 25 ans, c´est l´oralisation du franÇais qui marque, par le poids de son omniprésence dans leséchanges, les normes usuelles de la langue".

"Cette transformation répond assurément aux impératifs de la vie contemporaine et à la preoccupationconstante de communiquer. La transmission orale s´est impossée pour traiter ´´à chaud`` et de façonimmediate les informations d´actualite… (…) Les nouveaux messages ont des caractères communs, ceuxd´un franÇais plus lâche, moins élabore, plus pauvre au niveau de chaque locuteur, mais qui, globale-ment, autorise la multiplicité des variantes antérieurement écartées au titre de vulgarismes". (·)

Indar-gune eta ahuleziak aipatzerakoan, kezkatu behar gaituen gai bat, zalantzarik gabe. Nola ari garaerabiltzen eskura dauzkagun bitartekoak, hizkuntzaren transmisio-bide diren aldetik, hizkuntz-kalitatearidagokionean? Eta galdera baino ez dut egiten, komunikabideetako euskararen erabilerari dagozkion

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

(·) La problematique de l´improvisation. (39. orrialdea)La qualité de las langue: survol des préoccupations récentes - Édith Bédard.Gouvernement du Québec - Conseil de la langue française - 1979

Page 31: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

betiko gaiak hor daudelako: batua, euskalkiak, bapatekotasuna, ahozkotasun idatzia, hizkera kolokiala,hizkera informatiboa… Bizkaieran aldeko apustua egin duenak bezalaxe, batuaren bideetatik omengabiltzanok, Iparraldekoak bezalaxe Hegoaldekoak, denok ere borondaterik onenarekin, entzuleakirabazten saiatzen gara, ez uxatzen, eta ez da gutxi. Dena den, hizkuntzaren erabilpen eta trebakuntzan,biderakusle zehatzagoak beharko genituzkeela iruditzen zaigu maiz.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 32: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

4.- ETORKIZUNERAKO URRATSAK.

"Panderiko pentsuak, ez merkenak bai onenak", euskarazko irratigintzaren historian asmatu den eslo-ganik onenetako bat entzuten zen garaitik egunotara, irratigintza bera ez ezik, entzulegoaren portaerakere aldatu egin dira. Entzungarritasunaren kalitatea nabermen hobetu zuen FM-ko emisioak agertzetik etaetxean irrati-entzungailu bakarra edukitzetik, lau, bost edo sei edukitzera pasa gara. Etxean, kotxean, jaik-itzerakoan, lotarakoan, mendira goazenean, lanean edo irakurtzen ari gerala, egunean zehar askotandaukagu hor inguru-minguru irratiaren soinua, baina, askotan ez diogu kasu haundirik egiten. Izan ere,norberak entzun nahi duenaren aukera ere errazago egiten baita orain, sintonizadore programagarrieiesker, beraz, batetik bestera ere ariñago mugitzen gara eta entzule selektiboagoak bihurtu gara.Telefonoa, telebista, bideoa, Hi-Fi-ak, ordenagailuak, bideo-jokuak, etabar…, komunikaziorako etaentretenimendurako gauza asko daukagu etxean, garai batean ez bezala. Astirik ere, ez diogu lehen hainaeskaintzen irratia adi-adi entzuteari.

Hor tatik bi ondorio atera ditzakegu. Entzulea erakar tzeko interes-gune bizi-biziak sor tzerabehar tuta gaude , edukia, forma eta momentua ongi hautatuz. Aldi bak oitz ean, ahalegin bakitz ekozer entzule-moetarengana iritsi nahi dugun ere oso ar gi edukitz eko premia ere area gotu eginzaigu. Programazioaren fra gmentazioa, espezialiazazioa eta irrati-moeta desber dinen ar tekoosagarritasuna ongi azter tu beharra, alegia.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 33: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

Digitalizazioaren garaiak bete-betean hartu du irratigintzan soinuaren ekoizpen prozesu guztia, esatari-erredaktore, teknikari ahiz programadoreen lana erraztuz. Urrengo pausoa emisioen digitalizazioa izangoda, eta ba dator. Irratiak hain berea izan duen "interaktibitatea", areagotu baino ez da egingo eta mezuakemititzeko nahiz entzuteko bitartekoak dibersifikatu egingo dira (Internet-en bidez etxeko ordenadorean,kable bidezko zerbitzuetan…). Emiso digitalean, soinua ez ezik datuak eta irudiak ere helarazi ahal izan-go dizkiogu entzuleari.

Irratia pr ogramatz eko modu berriak esperimentatz en hastek o or dua dugu. "Radio a la car ta"delak oak edukiak behar ditu. Irrati-emisio digitalaren interaktibitate-ahalmen berriak edukiz betebehar dira. Euskaltegia etx ean, osa ezazu gure ajenda, aukera ezazu z eure m usika, aukera itzazualbisteak, eguner o ipuin bat…irratiak eman ahal izango dituen z erbitzuak dira.

Etorkizuneko irratigintzaren aldakuntza-prozesuan hildo nagusi izan litezkeen hoien inguruko gogoeta-bideak irekiz, ba dira nere ustez, orantxe bertan ere eginkizun dauzkagun gairen batzuk, proposamen-modura izenburutan bakarrik aurkezten ditudanak:

1.- Euskaraz bakarrik emititzen ari garen emisora guztien arteko lan-bilkurak, elkarren berri izan, ara-zoak aztertu eta datozkigun erronkei aurre egiteko, lankidetza-bideak urratzen hasiz.

Besteak beste, geure iragan hurbilaren ezagutzan sakondu geure izan diren irrati gizon-emakumeenlana hobeto ezagutu eta euskaldungoari eskaintzen diogun zerbitzuan elkarren osagarritasuna bilatzeko.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA AURRERA

Page 34: I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) · I.- GAUR EGUNERA ARTEKO BILAKAERA. (·) Euskaraz bakarrik emititzen duten irrati-emisoren kontua berria da oso, azken hamabost urteotakoa,

2.- Jendea irratia euskaraz entzutera gonbidatuz, irrati euskaldun guztien arteko kanpaina berezia egin.Euskarazko irratigintzak beti sortu izan ditu asmakizunak oztopo eta ezintasunak gainditzen joateko.

Bazkide-sistemak, zerbitzu jakinen ordainketa (eskelak, intentzioak, diskoak...), jaialdiak, argitaralpenak,etabar... Euskarazko irratigintza erakargarri egingo duten mezuak eta zerbitzuak zabaldu.

3.- Berdin, euskarazko publizitatea indartzeko ere. Publizitatearen munduarekiko hartzaile huts bainoareago, eragile ere izan beharko genuke. Hizkuntzaren gizarte-erabilpen normaldu batean, publizitatearenprezentzia ere normaltasun-faktorea baita.

4.- Irrati euskaldunen eta euskara ikasten ari direnen arteko harremanak erraztuko lituzketen ekintzenazterketa. Hizkuntza ikasteko ahalegina egiten ari diren haur eta gazteei, nahiz alfabetatze-ikastaldiak egi-ten ari direnei, euskaltegiaren osagarriak etxean jartzeko ahalegina.

5.- Euskarazko irratigintzaren entzulego-azterketa kuantitatibo eta kualitatibo bereziak, euskaldun-goarengan dugun benetako inzidentzia, eragin eta onarpen-maila zehazki ezagutzeko.

6.- Irratiko esatari-erredaktore eta teknikari euskaldunen prestakuntza-plangintzak bideratu, ikastaldibereziak prestatu eta, hizkuntzaren arloan batipat, urrats bateratuak eman ahal izateko, itxu-aurrekotzanork eta nola egingo duen aztertzeko lan-bilerak egin.

7.- Soinu-produkzioaren eta emisioen digitalizazioak sor ditzakeen etorkizuneko eskazizunei aurre egi-teko nondik norakoak aztertu eta ahaleginak bateratu.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO NOLA BALIATU IRRATIAZ.JULIAN BELOKI

Hiz

kunt

zapo

litik

a

© Hizkuntza Politikarako SailordetzaATZERA