Hondartza poltsikoan

59
HONDARTZA POLTSIKOAN Ikas-proiektua https://sites.google.com/site/hondartzapoltsikoan/home Egilea: Pilar Etxebarria Leioako Berritzegunea

Transcript of Hondartza poltsikoan

Page 1: Hondartza poltsikoan

HONDARTZA POLTSIKOANIkas-proiektua

https://sites.google.com/site/hondartzapoltsikoan/home

Egilea: Pilar Etxebarria Leioako Berritzegunea

Page 2: Hondartza poltsikoan

Gero eta gutxiago falta da uda heltzeko, oporrak, eguzkia...eta hondartza. Itxi begiak eta pentsaezazu. Ziur itsasoa, hondarra, eskuoiahalak, lagunak eta abar imajinatzen dituzula, edo, beharbada, zeure burua ikusten duzu arraina egiten edo olatuak zeharkatzen surf-tabla batekin...

Arrietara-Atxabiribil- Sopelako hondartzak (Wikipedia Commons / Shutterstock, portfolio de KLV)

Badakizu "hondartza" deitzen duguna oso ekosistema konplexua dela? Izaki bizidun ugari bizi eta elkarri eragiten diotela tokia? Eta mundu honek guk saihestu ahal ditugun arazoak dituela? Ikas-proiektu honen bidez hondartza beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu: Ekologiakoa, izaki bizidunak eta bere ingurunearekin dituzten harremanak aztertzen den Zientzia. Proiektuan:

• Ekosistemak eta bere prozesu dinamikoak ezagutuko ditugu • Itsasertzeko ekosistema era zientifikoaz ikerketuko dugu • Ingurugiro-arazoez eta irtenbide egokiez pentsatu eta eztabaidatuko ditugu • Gure lan guztiak Ikastetxean zein Sarean hedatu eta partekatuko ditugu

Hondartzak gune bizidunak dira eta zu zeu barneratuta zaude. Hurrengo batean agian hondartza beste begi desberdinekin

begiratuko duzu.

Page 3: Hondartza poltsikoan

Hondartza poltsikoan

Atal honetan, "hondartza poltsikoan", ezaguera erabiliko dugu jolas digital sinpleak garatzeko eta datorren udan, hondartzara joango garenean, gure sakeleko telefonoan prest izango ditugu.

Elkarrizketa

Bikoteka jarrita, elkarren artean elkarrizketatzen dugu.• Esan diezakezut zenbat izaki bizidun ikusi dituzu hondartza batean?

(animaliak, landareak)• Hondartzarekin edo itsasoarekin zerikusirik duen problematikaren bat

ezagutzen duzu?• Sopelako hondartzaren ondorengo argazkiek erakusten badizkizut, zer ikusten

duzu? Aipatu bi gutxienez.

Elkarrizketaren emaitzak sortutako hitz guztiak hurrengo taulan kokatuko ditugu, baina definizioen arabera sailkaturik.

Faktore abiotikoa

Faktore biotikoa

Faktore antropikoak

Eraginak eta arazoak

Bestelakoak

Page 4: Hondartza poltsikoan

• Faktore Abiotikoak: ura, airea, haizea, zerua, itsasoa, hondartza, kostaldea, dunak.

• Faktore Biotikoak: landareak, arrainak, moluskuak, itsasoko hegaztiak, itsaskiak, algak, hondarretako eta lohiko animaliak.

• Faktore Antropikoak: arrantza portuak, kirol portuak, hondartza guneak, hiri guneak.

• Eraginak: kutsadura, uraren kalitatea jaistea, hondakinak, gehiegizko arrantza, itsaski biltzea, landare eta animalia espezieak desagertzea, gehiegizko turismoa, kostaldearen eraldaketa, urtzea.

• Bestelakoak: ekologia, ekosistema, natura, paisaia, mareak, bizitza, osasuna, ongizatea, oporrak (aisia), nabigazioa, arrantza.

Amaitzeko, guztion artean eta arbel digitala erabiliz, Padlet bat betetzen dugu

Ekosistemak

Ekosistema, biozenosia...hainbat hitz ezagunak egiten zaizkigu apurka apurka, ez da? Ekosistemaren barruko ezagueran sakonduko dugu orain, makro-tik mikro-ra joango gara.-Gogoratu Biosfera, bizitza garatzen den lurraren natur-zonaldea dela.

Page 5: Hondartza poltsikoan

-Lurraren klimak kontutan hartzen baditugu, Biosfera zona geografiko handi batzuetan bana ditzakegu, ingurugiroko baldintzen arabera: Biomak dira, klima, landaretza eta fauna partekatzen dituzten planetaren zonaldeak.

-Bioma baten barruan ekosistema batzuk egon daitezke. Ekosistema: izaki bizidunen komunitatea, bizi diren medio fisikoarekin lotuta eta haien arteko harremanak kontutan izanda.Irudia: Proyecto Biosfera

Indibidualki, hurrengo informazioa irakurtzen dugu (Jatorria: ZientziaAlaitz Wikia: ekosistemak):

Ekosistemen osagaiak: • Biozenosia: ekosistema horretan eta une horretan bizi diren bizidun multzoa

da.• Biotopoa: Ekosistemaren aldagai edo ezaugarri fisiko, kimiko, geologiko,

geografiko, klimatiko ... guztiak --> faktore abiotikoak• Harremanak; ekosistemaren osagaien arteko harremanak: izakien arteko

harremanak eta biotopoarekin dituzten harremanak. Harreman hauek ekosistemaren funtzionamendua bideratzen dute.

EKOSISTEMA = BIOTOPOA + BIOZENOSIA + HARREMANAK

Habitat-a: Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoeek duten bizitokia da. Habitat batzuk: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra ....

Txoko ekologikoa: espezie batek ekosisteman gainerako espezie edo populazioekiko betetzen duen rola, zera ekosisteman burutzen duen eginkizuna ( zer elikagai mota eta nondik jaten duen, zeinen harrapakaria den, ...)

Habitat berdinean bi espezie baino gehiago bizi dezakete elkar, txoko ekologiko batean, aldiz, bakarrik espezie bat. Espezie bat baino gehiago batzen badira txoko ekologiko batean lehiaketa bat hasiko da, espezie bakarra geratu arte.

1) Ikas- jarduera hauen bidez birpasatzen dugu: Zer dira ekosistemak? / Ekosistemen elementuak

Page 6: Hondartza poltsikoan

2) Orain,denon artean lana banatzen dugu. Bakoitzak hurrengo ekosistemetatik bat aukeratzen du, galderak betetzen ditu eta gero taldekideei azaltzen die. Azkenean, denok gure koadernoan idazten dugu.

OHIANA

Biotopoa:

Biozenosia:

Poblazio baten adibidea:

Habitat baten adibidea:

BASOA

Biotopoa:

Biozenosia:

Poblazio baten adibidea:

Habitat baten adibidea:

Page 7: Hondartza poltsikoan

MENDIA

Biotopoa:

Biozenosia:

Poblazio baten adibidea:

Habitat baten adibidea:

URMAELA

Biotopoa:

Biozenosia:

Poblazio baten adibidea:

Habitat baten adibidea:

3) Orain, bikoteka, gure bi ekosistema konparatzen ditugu antolatzaile grafiko honen bidez:

Page 8: Hondartza poltsikoan

Ekosistema 1: Ekosistema 2:

Antzekotasunak

Desberdintasunak

Honi dagokionez:

Gehiago nahi? Bisita birtualak egin ditzakezu:

• Bosque mediterráneo • Parque • Gipuzkoako Parke Naturalak

Informazio gehiago:• Agrega: Ekosistemak• Agrega: Ekosistemak2• ZientziaAlaitz Wikia: ekosistemak• Ibaizabal BHIko wikia: Ekosistemak• Uribe Kosta BHIko bloga: ekosistemak 4. maila• EKI proiektua: Natur Zientziak• Proyecto Edad: Los ecosistemas• Libros vivos: Ecosistemas

Euskal Herriko ekosistemak

Page 9: Hondartza poltsikoan

Makrotik mikrora...Eta Euskal Herrian, zer?

Itsaso eta mendikateen artean egoteagatik, Euskal Herrian ekosistema mota ugari ditugu: ur eta lur-ekosistemak, padurak, hezeguneak...Denon artean, IHOBEko web-orrian dagoen ekosistemei buruzko informazioaz irakurmen partekatuta egiten dugu.

IHOBE: Euskadiko Bioaniztasuna

Bukatu ondoren, bakoitzak ondorengo web-orrietan dauden ekosistema bat aukeratuko du, aurrekoak barneratuz, basoak, mendiak...

Euskal Herriko Naturguneak

Eta:

-Fitxaren informazioa aterako du: ekosistema mota, habitat nagusiak, espezie interesgarriak eta arazoak.-Interneteko argazkiak bilatuko ditu-Argazkiak Pinterest tablero komunera gora eramango ditu. Argazki bakoitzarekin batera bere deskripzioa joango da, dagokion informazioarekin ( habitata edo espeziea edo ingurugiro arazoa ...)-Gero, denon artean, "argazki pasea" egingo dugu, irudirik onena aukeratuko dugu bozketa eginez eta tableroa gure web-orrian partekatzen bukatuko dugu.

Adibidea: Euskal Herria -Javier Artaraz

Gehiago nahi?

• Sakondu: Euskal Herriko Parke Naturalak• Hurrengo bideo turistiko honetan Euskadiko naturgune batzuk erakusten dira.

Gai zara, zonalde bat aukeratzen, gida ekologiko txiki bat egiteko?

Moldatzea bizitzeko

Page 10: Hondartza poltsikoan

Espezieak beren ingurugirora moldatzen dira bere ekosisteman bizirik irauteko. Bizitza baldintzatzen duten biotoparen faktoreak "faktore mugatzaileak" deitzen dira.

1) Indibidualki, hurrengo animazioa ikusten dugu: Principales factores ambientales.

2) Orain, taldeka jarrita, hurrengo galderei erantzuten diegu. Lehenengoa bakoitzak pentsatzen du eta gero denon artean osotzen eta zuzentzen ditugu:

• Zeri deitzen diogu faktore mugatzailea? • Zeintzuk dira nagusienak ekosistema batean? • Eta itsasertezeko ekosisteman?• Hurrengo kontzeptuen arteko harremanak biltzen ditugu, faktore berari

dagozkionak josten:

3) Ondorengo taula betetzen dugu:

Page 11: Hondartza poltsikoan

Itsasertzeko ekosistemak

Hondartzara joaten garenean ez dugu ekosistema bakar bat zapaltzen. Hondartza ekosistemen multzoa da eta joko baten bidez ezagutuko dugu.

Launaka jarrita, jokoa aztertzen dugu: joko-taula (argazkia lau zonaldetan banandurik), lau fitxa (ekosistemen ezaugarri nagusiekin) eta jolasteko kartak.

Page 12: Hondartza poltsikoan

1)Bakoitzak fitxa bat hartzen du eta besteei ozenki irakurtzen eta azaltzen die. Gero, denon artean erabakita, taulari dagokion zonaldean kokatzen dugu.2) Txandaka, nork karta bat hartzen eta bere zonaldean kokatzen du, zergatia azaltzen. Besteek, ados ez bazaudete, iradozizunak luzatzen dizkiozue.3) Behin jokoa bukaturik, guztion artean, ekosistema bakoitzeko hiru ezaugarri nagusiak pentsatzen eta idazten ditugu ondorengo taulan:

Hondartza Duna Itsas-labarra Urredura-plataforma

Fisikoak

Biologikoak:fauna

Biologikoak: flora

4) Kanpoko irteera egingo dugunean, zein hondartzako tokitan aurkituko ditugu izaki bizidun gehiago?

Kartak: BIOTOPOA

Kartak: BIOZENOSIA

Page 14: Hondartza poltsikoan

HONDARTZAK DUNAK ITSAS-LABARRAKURRADURA

PLATAFORMAK

BIOTOPOAItsasoak hondarra mugitzen du eta jaurtiki eta arrastaka eramaten du hondartzetan pilatuz. Hondartzak harkaitzezko bi irtenguneren artean kokatutako sartuneak dira, arku itxurakoak, eta gainazala ia laua dute. Hondartzek lurzoruan ur gutxi dute eta leku oso argiak dira..

BIOTOPOADunak hondartzetako muinoak dira, haizeak batera eta bestera darabilkien hareak sortutakoa. Hainbat faktoreren ondorioz sortzen dira, besteak beste: hondartzak hondarra jasotzea; itsasoan oztoporik ez izatea eta, horren ondorioz, haizeak beste hainbat tokitan baino indar handiagoz jotzea; eta aurre hondartzan landaretzarik ez izatea.

BIOTOPOAKostaldean bertikalki moztuta dauden pareta edo malda izugarriak dira. Beheko zatia urak higatzen du eta horrek aldaketa handiak reagiten ditu. Haize gaziek astintzen dute, eta lurzorua oso elkorra, gazia eta aldakorra da

BIOTOPOAItsaslabarretatik erortzen diren harkaitzek behea jotzean zati txikitan apurtzen dira eta mareen arabera urpean edo agerian gelditzen diren harkaitzezko plataformak osatzen dituzte. Oso denbora tarte txikian aldaketa handiak jasaten dituzte ingurugiro baldintzen eraginez: sakontasuna, argia, oxigenoa, tenperatura.

BIOZENOSIALurzoru aldakorra, haizea eta ur gutxi edukitzera ohitu diren intsektu eta krustazeo batzuk. Batzutan itsatsoak arrastaka eramanten duen izaki bizidunen ondakinak hondartzaren gainean geratzen dira eta itsatsoko hegaztien jana dira.

BIOZENOSIASustrai horizontal oso luzeak, arantzak eta nahiko lodierako zurtoinak dituzte landareak. Dunetako hainbat landarek hondarrari eutsi egiten diote lurpean. Fauna: dunen baldintzetan moldatu diren intsektu, molusku eta narrastiak. Hegazti migratzaileen geldiguneak dira.

BIOZENOSIALandareak horma bertikaletan, inguru oso gazitan eta haize izugarria jotzen duen tokitan bizitzera egokitu direnak dira. Faunari dagokionean, haizeteak jasateko gai diren hainbat espezie: intsektu txikiak, moluskuak, narrastiak eta ugaztun txikiak bizi dira itsas labarretan. Gainera hainbat hegaztik bertan egiten dute habia.

BIOZENOSIAUrik gabe denbora luzez irauteko gai diren algak. Krustazeoek, moluskuek, ekinodermatuek (trikuak, izarrak...), belakiek eta arrain txikiek osatzen dute itsaslabarretako fauna.

Page 15: Hondartza poltsikoan

Nork jaten du nor?

Ekosistema baten izaki bizidunek beren ingurumenarekin harremanak dituzte, baita haien artean ere. Harreman garrantsitzuenek elikadurarekin zerikusirik dute: harreman trofikoak.

1) Maila, kate eta sare trofikoak

Arbel digitalean hurrengo animazioa ikusten dugu guztion artean:

Orain, taldean, ondorengo definizioak bilatzen ditugu Interneten: • Lehenengo mailako kontsumitzaileak• Bigarren mailako kontsumitzaileak• Hirugarren mailako kontsumitzaileak• Deskonposatzaileak• Maila trofikoa /Kate trofikoa / Sare trofikoa

Nork birpasoa egiten du ariketa hauen bidez: • Zer dakizu maila trofikoei buruz?• Maila trofiken argazkiak• Maila trofio bakoita dagokion lekua• Ekosistema bateko elikadura mailak• Kateak, sareak, mailak eta piramide trofikoak • Kate trofikoak

2) Kate eta sare trokikoak eraikitzen ditugu

Lehen bezala, arbel digitalean hurrengo interaktiboa ikusten dugu:

Talde bakoitzak lau sare trofiko aztertuko ditu. Ikasle bakoitza sare batez arduratzen da, galderak erantzuten ditu eta bere kideei azaltzen die, iradokizunak entzuten.

• Zenbat kate trofiko ikusten dituzu? Eraiki bat.• Eraiki dagokion piramide trofikoa• Identifikatu espezie klabe bat. Zer gertatuko litzateke desagertuko balitz?

.

Page 16: Hondartza poltsikoan

3) Harreman trofikoak itsasertzeko ekosisteman

Jolas honen bidez itsasertzeko ekosisteman bizi diren izaki bizidunen arteko harreman trofikoak aztertzen ditugu. Lehenengo, bakoitzak hurrengo koadroa irakurtzen du arretaz:

Espezieak honakoaz elikatzen da

Alga Organismo autotrofoak, substantzia inorganikoez baliatuz sortzendute bere elikagaia.

Zooplanctona Alga mikroskopikoak (fitoplanctona) eta hondakin organikoakAnemona Arrain txikiak eta moluskuak, zooplantonaItsas trikua AlgakLapa AlgakMuskuilua Zooplanctona eta hondakin organikoakBlenidoa ( arrain txikia) Algak, zooplanctona eta hondakin organikoakIzkira Algak, zooplanctona eta hondakin organikoak Magurioa AlgakItsas izarra Lapak eta bibalbioakKarramarroa Algak eta hondakin organikoak Kaioa Itsas izarrak, hondakin organikoak, arrainak, izkirakGizakia Karramarroak, lapak, muskuiluak, izkirak, magurioak,itsas trikuak

Orain jolasten dugu:1. Borobil batean kokaturik, bakoitzak itsasertzeko ekosistemako izaki

bizidunaren txartel bat hartzen du eta jartzen du besteei ikusgai geratzeko.2. Haril baten bitartez, ikasle batek jokua hasten du esaten: "...(e)z elikatzen

naiz", eta dagokion "harrapakinari" luzatzen dio haria. 3. Txanda batzuk egin ondoren, sare trofikoa osoa ikusgai geratuko da4. Amaieran, haria askatzerakoan, kate trofikoari inpakto gehiago eragiten dion

espezie klabea identifikatu ahal dugu.

Bukatzeko, nork ekosistema honen kate eta sare trofiko bat irudikatzen ditu..

Gehiago nahi?

Simulazio hauen bidez jolastu:

Page 17: Hondartza poltsikoan

• Simulazioa kate trofikoa • Simulazioa harrapakaria-harrapakina • Jokua: Fish Food Game• Jokua: Built a food web

Eraiki Antonio del Salto irakaslearen klase bezalako kate trofikoak

Bilatu Sarean hau bezalako bideoak eta egin bildumatxo bat:

Itsas-harremanak

Ekosistemetan , elikagai-harremanez gain, beste batzuk gertatzen dira, bai espezie beraien artean (interespezifikoak), bai espezie desberdinen arteakoak (intraespezifikoak).

1) Itsats-harremanak

Indibidualki, hurrengo diapositibak ikusten ditugu:

Erlazio intraespezifikoak eta interespezifikoak (aranbada)

Ondorengo taulan itsasoan gertatzen den harreman batzuek daude. Taldeak eratzen ditugu. Talde bakoitzak batez arduratzen da eta zehaztasunez ikertzen du, informazioa bilatuz ( harreman mota, ezaugarriak, argazkiak eta bideoak...). Informazioarekin hiruzpalau diapositiba garatzen ditu.

Page 18: Hondartza poltsikoan

Ondoren, taldeak berrantolatzen ditugu talde berriak egiten, eta bakoitzean "harreman-aditu" bat egonda. Era honetan bakoitzak besteei ikertutakoa azalduko die, apunteak hartzen ditugun bitartean..

Koral- koloniak

(koloniala)

Arrain-sardak (gregarioa)

Lapa eta balanoa (komentsalismoa)

Pailazo-arraina eta anemonak (mutualismoa) Karramarroa ermitau

(inkilinismoa) Anisakis arrainetan

(parasitismoa)

2) Anisakis, laborategiko praktika

Denok entzun dugu Anisaki zizareari buruz zeozer. Orain laborategira goaz aztertzera.

Hasi baino lehen, animazioa ikusten dugu:: Consumer-Ciclo del Anisakis

Materialak:• Disekzio- taula• Bisturi, artaziak, pintzak• Petri-Plaka• Alkohola• Lupa binokularra• Arrainak: sardinak, antxoak, berdela...

Prozedura:• Arraina irekitzen dugu tresneriaren bidez• Organoak bereizten ditugu eta arranaren

muskuluetan zizare bilatzen dugu. Batzuetan biribilkatuta agertzen da.

Page 19: Hondartza poltsikoan

• Anisakisen ale bat hartzen dugu eta Petri-Plaka batean kokatzen dugu.• Lupaz ikusten dugu.

Nematodo honek osasunentzako eragina duenez, informazioaren bila goaz. Nork hurrengo artikulua irakurtzen du, esangurantsua iruditzen duguna azpimarratzen.

• Anisakis parasitoaren sintomak eta tratamendu a. BM Supermerkatuak

Ondoren, denon artean tertulia dialogikoa egiten dugu.

Gure diseinu biomimetikoa

Espezieak beren ingurugirora moldatzen direla ikusi dugu. Izaki bizidunek eboluzionatzen dute portaera-diseinuak, diseinu anatomikoak edo barneko funtzionamendu eraginkorrenak lortzeko, babesa, ehiza edo elikadura egokien bila, beren ekosisteman egokitzeko prest.

Gizakiok Naturaren moldaerak ikertu ditugu etekina ateratzeko nahian, teknologia berriak sortzeko inspirazio moduan. Zientzia eta arte hau Biomimetika deitzen da.Gure sormena erabiliko dugu diseinu moldatu bat asmatzeko. Klase osoak biomimetikari buruzko bideo bat ikusten dugu: "Redes"- Eduard Punset:Innovar copiando a la naturaleza

Talde bakoitzak, naturaren diseinu "moldatuta" batzuk aztertzen ditu eta, "folio birakaria" talde-dinamika erabiliz, ezagutzen ditugun beste batzuen zerrenda osatzen dugu.

Belkroa eta haziakHozte-sistemak eta

termitategiakEskailera kiribilak eta

maskorrakExoeskeletoak eta babes-

jantziak

Bikoteka, itsasertzeko ekosistemara moldatu ziren izakin bizidun batzuek ezaugarriak elkarren artean irakurtzen ditugu.

Page 20: Hondartza poltsikoan

Lapa:supralitoraletik behera aurkidaiteke haitz azpietan, oin sendo baten bidez itsatsita. Haitzetatik algak harraskatzen ditu jateko.

Kaioa:beste animalia batzuek iristekozailtasunak dituzten lekuetan jartzen du habia, normalean itsaslabar baten irtenunean.

Karramarroa: itsasoaren erdi aldeaneta goiko aldean bizi da. Laua da, isatsa gorputzaren azpian du eta batzuetan lau hanka pareak ezkutatu egiten ditu.

Anemona:Zonalde infralitoralean bizi da, haitzei gogor itsatsita eta garro pozoitsu eta itsaskorrak ditu elikatzeko

Kardulatza:dunen alde babestuanhazten da, itsasoko uraren zipriztinik ez jasotzeko

Muskuilua:urdin beltza da eta multzotan bizi da haitzei itsatsita, ur lasterrak eraman ez dezan. Itsasoko ura iragazten du elikagaia lortzeko

Ikusitako moldaerak diseinu ezagun batekin parekatu ahal dugu?:

• Lapak: eskutua, euritakoa• Kaioa:• Karramarroa:• Kardulatza: • Muskuilua• Anémona

Orain, zuk zeuk disenatzaile bihurtuko zara. Aurreko izaki bizidun bat aukeratzen, diseinu propioa asmatzen eta orri batean irudikatuko duzu, azalpenarekin lagunduta, gero, bakoitzak besteei bi edo hiru minututan azalduko dielako. Bozketa bat egingo dugu, diseinu sortzaileena aukeratzeko.

Page 21: Hondartza poltsikoan

Jatorrizko irudia: ikteroak.com

Sakeleko jokoak

Ekosistemak menperatuta daude, ez da? Lagunekin partekatzeko momentua heldu da eta jolastea egiteko modurik onena da. Pentsatu, hondartza-eguna, bainua harturik, eguzkitan jarrita...eta hara non ingurugiroa hobeto ezagutzeko jolas batzuk poltsikotik ateratzen dituzu!Hondartzako jolasak

1. Talde bakoitzak ikasitako bi gai aukeratu eta gero (ekosistemak, moldaerak, harreman trofikoak...) jolas pare bat eraikitzen ditu Educaplay edo Celebriti aplikazioen bitartez.

2. Kontutan hartu hondartzara eramateko jolasak direla, beraz, hondartzan bertan ikusi ahal duguna irudikatu behar dute.

Page 22: Hondartza poltsikoan

3. Jolasak ez bikoztea garrantzitsua da, noski, guztion arteko bilduma handia lortzeko. Horretarako, gaiak banatzeaz gain, talde bakoitzak garatuko dituen jolas-mota ere planifikatuko dugu.

4. Bukatu ondoren, proiektuaren web-orrian kapsulatuko, besteei erakutsiko eta partekatuko ditugu, beren sakeleko telefonoan eraman ahal izateko.

5. Talde bakoitzak bere jolasen esteka irakasleari bidaliko dio e-mailez, begirada bat botatzeko.

6. Jolastera! Ikasitakoa birpasatzen dugu jolasen bitartez.

Educaplay /Jolas-mota:• Mapa .• Asmakizuna .• Hitzak osotu .• Gurutzegrama .• Elkarrizketa .• Letrak ordenatu .• Hitzak ordenatu .• Harremanatu . • Letra-sopa .• Testa .

Tutoriala: tutorial sobre educaplay / Manuel Gustavo Acosta Espinoza

Adibide bat: EKOSISTEMA

Ikerketa: itsasertzeko ekosistema

Oso jantzitza gaude ekosistema gai hauetan, bigarren urratza emateko prest, ikerketatzea. Sopelako Arrietara eta Atxabiribil hondartzak ikertuko ditugu eta emaitzak infografia batean antolatuko ditugu, gero hondartzan, gure lagunei erakusteko moduan. Lana bikoteka egingo dugu.

Sopela ezagutzen

Irteera didaktikoa egin baino lehen ikerketatuko dugun zonaldea zehaztasunez ezagutzea komeni zaigu. Datu batzuk hartuko ditugu gure infografia aberazteko.

Page 23: Hondartza poltsikoan

Bideoa: ibilbide geologikoak Sopelan

Bikoteka antolaturik, lagin-zonaldeari buruzko informazioa bilatzen dugu: Arrietara-Atxibiriribil hondartzak.

1) Bizkaiko Foru Aldundiko web-orrira jotzen dugu: Arrietara-Atxibiribil hondartza

• Zein herritan dago?• Bere zabalera eta luzeera idazten ditugu. Itsasbeheran, zenbat metro2

dauka?• Uraren kalitatea, zein da? Bainu egiteko modukoa?• Joateko, zein garraiobideen aukera daukagu?• Koordinadak idazten ditugu. Gero Google Maps erabiliz, argazki batzuk

gordetzen ditugu.

2) Hondartza hauetan, Euskal Herrian oso zabala den eraketa geologikoa aurkitzen da: "Flych"a. Informazio hau aztertzen, idazten dugu:

-Sopelako hondartzan, zeintzuk dira bi ezaugarri geologiko nagusienak?-Zer da Flysch izeneko hori? Zer arroka mota ditu?

-Eta K/T muga, zer da?

Gehiago nahi?

Hurrengo web-orrietan Sopelako hondartzetako naturaren informazio gehiago eskuratu ahal duzu:

• Barinatxeko Dunen Sistema • Interes Geologikoko Lekuak-Sopela • Ibilaldia Algortako Portu Zaharretik Barinatxe hondartzara • Bizkaiko kostaldea : Barinatxe ,Arrietara eta Atxabiribil • Erreferentzia bibliografikoa: Natura Sopelan

Bideoa: Sopelako Flyscha

Aztertresnak eraikitzen

Irteeran neurketa batzuk hartuko ditugu, baina ez dugu tresna korapilotsurik beharrarik izango, gehienak objetu arruntak berziklatzen eraiki ahal ditugu.

Page 24: Hondartza poltsikoan

1) Iparrorratza

Iparrorratza digitala eraman dezakegu gure sakeleko telefonoan. Hurrengo web-helbidetan App-a deskargatzen da: Smart Compass (Android)/HD Compass ( IOS)

2) Sakonera neurtzeko trenza

Itsasertzeko urmaeletan, sakonera ez da handia, beraz, ondorengo tresna sinple batekin konponduko gara:

• Soka (metro bat) • Pisua duen eta ondo lotzen den objetua ( metalezko botoia,

zirrindola, azkoina...)

Uretan sartu ondoren, sakonera markatzen duen korapilo bat egiten da, gero erregelaren bidez neurtzeko.

3) Etxeko anemometroa

Haizean intentsitatea neurtzeko erabiliko dugu.

Freskagarrirako lastotxo batez egiten da, hari batetik zintzilikatutako kartoi batekin bere muturrean.

4) Urpeko bisorea

Beste tresna sinple honen bidez uraren azpian doitasun gehiagorekin ikusiko dugu. Ondorengo bideoan nola egiten den ondo azaltzen da

Gehiago nahi?

Secchi- diskoa MATERIALAK:

• Soka luze bat (4,5 m)• Musika edo ordenagailuko CDa• Botoia, zirrindola edo azkoin zabalak• Errotulki beltza (betirako tinta)• Metroa

PROZESUA: 1. CDaren gainean diagonalak marrazten dira eta bi koadrante beltzez

marrazten dira.2. Erdigunean soka pasatu ondoren zirrindolarekin elkartzen da, pisua izateko.

Sakonera gehiago duten zonaldean erabiltzen da, uhertasun-gradua neurtzeko. Diskoa sartzen da uretan gradualki hondatu arte eta, koadranteak desagertzen direnenan, neurria idazten da.

Page 25: Hondartza poltsikoan

Irteera planifikatzen

Edozein irteera egin aurretik, planifikatzea behar beharrezko da, are gehiago toki ireki batean egotekotan, hondartzan bezala.

1) Marea-taula kontzultatzen dugu, marea baxuagoaren bila. Hondartzan lasaitasunez egiteko, zenbat denbora izango dugu? Tabla de mareas

2) Eguraldia Tiempo.es webean eginten dugu kontsulta. Aurreikusiaren arabera, zein arropa jarriko dugu?

3) Landa-koadernoa deskargatzen eta berikusten dugu: landakoadernoasopela. Zein materiala eraman behar ditugu? Zehaztatu hurrengo taulan:

Ikerketa Materiala

Emozioak taula batean idatzi

Bideoak eta argazkiak atera

Krokisa eskuz egin

Giza-jardueren kontaketa

Haizea eta lurzoruaren tenperatura neurtu

Haizearen intentsitatea eta zuzenbidea neurtu

Orientazioa jakin

Itsas-hondarraren eta uraren laginak hartu

Kutsatzaileen kontaketa egin

Urmaelan:-Uraren tenperatura hartu-Sakonera neurtu-pH neurtu-Espeziak zenbakitu

Ez ahaztu, irteera didaktikoa egiterakoan, ingurugiroaren begirunea ezinbestekoa dela, pertsonengan errespetu eta ixiltasunez jokatuz, behatzen ditugun espezieak babestuz eta taldean kooperazioarekin jorratuz (neurketa eta denborarekin eraginkorrak izateko). Naturarekin gozatzeko modu bakarra da.

Gehiago nahi?

Page 26: Hondartza poltsikoan

Hurrengo web-orrian kontaketa modu zientifikoan nola egiten den kontsultatu ahal duzu: Random sanpling

LANDA KOADERNOA

ITSASERTZEKO EKOSISTEMAARRIETARA-ATXABIRIBIL HONDARTZAK

SOPELA

Page 27: Hondartza poltsikoan

IZENA:......................................................1) Hondartzan gaude. Arnasa hartu eta ondorengo taula betetzen hasten gara:

Soinua duen zerbait

Usaintzen dugun zerbait

Mugitzen den zerbait

Finkoa dagoen zerbait

Hegaz egiten duen zerbait

Ibiltzen den zerbait

Leuna den zerbait

Gogorra den zerbait

Kolore bizia duen zerbait

Bitxia den zerbait

Egon behar ez den zerbait

2) Sakeleko telefonoen bitartez, bideo panoramikoa (360 º)

Emozioekin erlajatzea eta gozatzea komeni zaigu

Page 28: Hondartza poltsikoan

eta argazki batzuk ateratzen ditugu.

3) Hurrengo eskeman ezaugarri geologiko garrantzitsuenak seinalatzen ditugu (krokisa eskuz):

4) Toki harritsu batera hurbiltzen gara eta ikusten ditugun geruzak eta fosilen argazkiak edo bideoak egiten ditugu

5) Orain nabaritzen diren giza-jardueren kontaketa:

Giza jarduera Zenbakia (gutxi gora behera)Eraikuntza: etxebizitzakAzpiegitura turistikoakIsurhodiakPortuak edo arrantzaguneakKirolak

6) Aire eta lurzoruaren tenperaturaren neurketa.

Airearen tenperaturaLurzoruaren tenperatura

Adi! Fosilak errespetatu!

Bi minutu gutxienez

Page 29: Hondartza poltsikoan

7) Haizearen intentsitatea eta norabidea neurtzen ditugu anemometroaren bidez

0 Barealdia1 Haize leuna2 Haize normala3 Haize gogorra4 Haize boladak

8) Iparrorratza App-a erabiliz, orientazio seinalatzen dugu hurrengo mapan:

9) Harea lehorra eta bustitako lagina hartzen ditugu plastikozko poltsak erabiliz

10) Hondartzaren gainean ikusten diren kutsatzaileen zenbaketa:

kutsatzaileakZenbakia

PlastikoakHondakinak

11) Hegaztien kontaketa:

Hegaztien espeziea ZenbakiaKaioakUbarroiakBestelakoak

Gogoratu: ez utzi zure “aztarna” mesedez

Page 30: Hondartza poltsikoan

12) Urmaeletara hurbiltzen gara hurrengo neurketak burutzeko:

-Uraren tenperatura:........................

-Sakonera........................................

-pH:...........................

-Uraren laginak hartzen ditugu ontzietan (estalkiekin) 250 ml. Gutxienez. Gazitasuna neurtzeko erabiliko dugu.

13) izaki bizidunak beren itsasertzeko aldean kokatzen ditugu

Zona supralitorala

Marearteko zona

Zona infralitorala

14)Espezien argazkiak eta bideoak ateratzen ditugu Beren itxura eta moldaketaz fijatzen gara. Espezien kontaketa

Espezie Zenbakia Espezie ZenbakiaLikenak (Lichina sp.) Alga arreak (Bifurcaria

bifurcata)

7.4 eta 8.4 arteko pH aldakorra neur dezakegu aktibitate

biologikoaren arabera. Alga ugari badaude, fotosintesi

gehiago gertatzen da, beraz pH ere handitzen da.

Lagina. 50 x 50/ Izaki bizidunen zenbakia bataz bestekoa da

Page 31: Hondartza poltsikoan

Alga berdeak ( Codium tomentosum / Ulva rigida)

Adartsuak

Hostodunak

Alga gorriak (Corallina elongata/ Caulacantus ustulatus/ Falkenbergia nifolanosa)

Adartsuak

Kotoi-itxurakoak

Karramarroak (Pachygrapsus marmoratus)

Balanoak (Balanus)

Muskuiluak (Mytilus edulis) Lapak (Patella)

Magurioak (Littorina neritoides)

itsas kurkuiluak (Thais haemastoma)

Anemonak (Actinia equina)

Gorria

Berdea

Izkirak (Palaemon elegans)

Itsas trikuak (Paracentrotus lividus)

Itsas izarrak (Equinaster)

Blenidoak (arrain txikiak) Bestelakoak

Emaitzak aztertzen

Behin irteera eginda, datuak eta laginak ordenatu behar ditugu.

IKASGELAN:

1) Gure eskuko telefonoetatik Internetera, bideo eta argazkiak gora eramaten ditugu, Gmail kontua erabiliz:

• Bideoak: YouTube

Page 32: Hondartza poltsikoan

• Argazkiak: Google + edo https://picasaweb.google.com

Argazkiak gure ordenagailura deskargatzen ditugu, eskura izateko.

2) Aurkitutako espezien sailkapena egitea tokatzen zaigu (A zterkosta Gida dikotomikoa erabiliz) eta hurrengo taula betetzen dugu:

Espezieak Kopurua % Sailkapena (ugaritasunaren arabera)

3) Bigarren sailkapen bat egiten dugu, ea ekoizle edo kontsumitzaileak diren, eta kate eta piramide trofiko bat eraikitzen dugu.

LABORATEGIAN

Bideoa eta argazkiak ateratzen joango gara, prozesu guztiak dokumentatzeko. Aurreko jardueran bezala, Sarera igo eta gero gure PCra.

Itsasoko uraren laginak

1) pH-ren neurketa beste isuri batzuekin konparatuz.

Materiala:• Saio-hodiak• Matxardak• pH indikatzailea• Ospina• Bikarbonatoa• Itsasoko ura• Txorrotako ura

Page 33: Hondartza poltsikoan

• Pipetak• Pipeta-tentegailua• Prezipitatu-ontziak

Prozedura:1. 4 saio-hodi erabiltzen ditugu: lehenean itsasoko ura botatzen dugu,

bigarrenean txorrotako ura, hirugarrenean ura ospinarekin eta laugarrenean ura bikoabonatoarekin.

2. Mataxarden leguntzaz, hodi bakoitzean pHko paper indikatzaile zati bat sartzen eta ateratzen dugu. Emaitzak taula batean idazten ditugu:

pH Itsasoko ura Txorrotako ura Ura + ozpina Ura + bikarbonatoa

2) Gazitasuna egiaztaratzen dugu: uraren litro edo kilogramoa batean dagoen gatza-kopurua da eta gatza-gramo/ ur-kilogramoko neurtzen da.

Materiala:• Balantza• Pyrex beirazko plaka• Probetak• Itsasoko ura• Metxeroa edo bero-emailea• Termometroa

Prozedura:1. Balantzaren bitartez beirazko plaka pisatzen dugu

zorroztasun osoz, eta emaitza taula batean idazten dugu. 2. Probeta batean itsasoko uraren 100 ml. neurtu ondoren, beirazko plakan

kokazten dugu arretaz. Orain plaka + ura pisatu eta neurtzen dugu.3. Plaka berotzen dugu ura, prozesua behatuz, ura osoa lurrundu arte.4. Berriro pisatzen dugu plaka + gatza.

Gatzaren gramoak=beiraren pisua + gatza- beiraren pisua

Gazitasuna=gatzaren gramoak / uraren ml.

Itsasoko uraren batze besteko gazitasuna= 45 g/l

Gure laginaren gazitasuna:

3) Kutsaduraren gradua

Materialak:• Metileno-urdina

Page 34: Hondartza poltsikoan

• Aluminiozko papera• Saio-hodiak• Itsasoko ura

Prozedura:1. Saio-ontzi bat uraren lagin batekin betetzen dugu eta metileno-urdinaren tanta

batzuk botatzen dizkiogu. Laginaren kolorea eta usaina taula batean idazten ditugu.

2. Aluminiozko paperez estaltzen dugu hermetikoki eta eguzkitan (edo estufa bat erabiliz) uzten dugu 25º gutxi gora behera.

3. 2 eta 5 egun pasa ondoren, kolore eta usainaren aldaketak behatzen ditugu. 2 egunetan aldatzen bada, kutsatuta dago, 5 egunetan ez bada aldatzen, ordea, ez. Uran dauden mikroorganismoek oxigenoa behar dutenez, ura gero eta kutsatutagoa egon, orduan eta oxigeno gutxiago aurkituko dugu.

Lagina Hasieran 2 egun 5 egun

Kolorea

Usaina

Ondorioa:

Itsas hondarraren laginak

1) Itsas hondarraren analisia

Materiala: • Saio-hodiak• Ur oxigenatua• Ozpina• Alkohola• Itsas hondarra

Prozedura:1. Lagina 3 saio-hoditan

banatzen dugu.2. 1. ontziari ur-oxigenatu tanta batzuk gaineratzen dizkiogu. Burbuilak sortzen

badira, materia organikoaren presentzia dagoela adierazten da. Intentzitarean arabera idazten dugu: bat ere ez, arina edo gogorra.

Page 35: Hondartza poltsikoan

3. 2. ontziari ozpinaren tanta batzuk dagozkio. Burmuilak ateratzeak Karbonato Kaltzikoa dagoela agerian jartzen du. Aurrekoan bezala, intentzitatea neurtzen dugu.

4. Azken ontziari alkohola botatzen diogu eta hartzen duen kolorea begiratzen dugu. Itsas hondarrak fitoplanktona duenean (ezko dagoenean), klorofilagatik, berdexka ikusiko dugu.

Emaitzak, bet bezala, taula batean.

3) Itsas hondarraren osagaiak

Materiala:• Erloju-beirak• Orratz kirtenduna• Lupa• Paper milimetratua• Itsas hondarra

Prozedura:

1. Erloju-beira batean hondarraren lagin txiki bat kokatu eta gero, lupaz behatzen dugu, aleak orratz kirtendunaz apurka apurka banatzen.2. Paper milimetratuaren zatitxo bat mozten dugu hondarraren aleen tamainuarekin alderatzeko.

• Kolorea: gardenak, ilunak...• Formak: ertz askoko aleak, borobilak...• Tamainua: finua:0, 5-1 mm. / lodia 1 - 2 mm.

Koloreak

Formak Tamainua

Izaki bizidunen aztarnak

Gakoa: Daniel Tomás. IES Abastos, Valencia.

Page 36: Hondartza poltsikoan

Gehiago nahi?

Itsas-hondarren argazki gehiago mikroskopiopean:• Taringa• Arenas del mundo : Enrique Santillán y Teodoro Rodríguez

Gure infografiak

Gure ikerketaren emaitzak txosten batean idatzita izateaz gain, laburbildu eta aurkeztuko ditugu infografia baten bitartez..

Bikote bakoitzak bere infografia egingo du PIKTOCHART aplikazioa erabiliz. Gure Gmail kontuarekin erregistratu ahal dugu.

Prozedura:

1) Lehendabizi infografien adibide batzuk ikusten ditugu GALERÍA atalean (edo Sarean bilatzen)2) Gero, hurrengo tutoriala irakurtzen dugu: Tutorial de Bloge@ndo3) Orain gure infografia prestatzen dugu, ondorengo edukinekin:

• Izenburua• Ikusitako itsas-ekosistemaren ezaugarriak: herria, hondartzak• Hondartzaren bideoa. Propioa ez bada, Interneten bat bila dezakegu.• Biotopo eta biozenosien argazkiak• Ikusi ditugun ezaugarri geologiko nabarmenenak: materialen mota, fosilak,

Flysch, K/T muga…, argazki edo bideoarekin lagunduta.

Page 37: Hondartza poltsikoan

• Hondartzaren ezaugarri fisiko kimikoak eta laborategiko laginak: aizearen eta lurzoluaren tenperaturak, aizearen intentsitatea, hondarraren laginak, uraren sakontasuna, pH, gazitasuna...

• Urmaelako izaki bizidunen espezieak (argazki, bideoak...)• Kate eta piramide trokikoaren adibide bat• Espezien kontaketa eta % grafiko batean• Giza-jardueren kontaketa eta kutzatzaileak• Web-estekak informazio gehiago izateko• Ikerketaren ondorio nagusiak

Beraz, infografiak izan behar du:-Testuak-Taulak/grafikoak-Gure argazkiak, bideoak -Web-estekak

4) Behin garaturik, infografiaren kapsulatzeko kodea eskuratu ondoren, argitaratzen dugu gure web-tokian.

5) Azkenean, irudi bezala deskargatzen dugu eta, irakasleari bidaltzeaz gain, beste taldekideei ere bidaltzen dizkiegu posta elektronikoz. Koebaluazioa egingo dugu.

Adibidea:

Page 38: Hondartza poltsikoan

Itsasoko arazoak

Page 39: Hondartza poltsikoan

Zer da itsatsoa guretzat? Zer ekartzen digu geure buruari? Zer emozioak sortarazten dizkigu? Gizakiarentzako kontsumo-zerbitzua, gozatzeko gunea, ala babestu behar den tokia? Hausnarketa egiteko mementua da.

Zu eta hondartza

Gaur egun, gizakia da ekosistemen orekan eta babesa gehien mehatxatu duen eragilea. Itsas-ekosistemek azaro pilo dituzte gizakia dela eta. Ziur problematika batzuk berehala burura datozkizula, hala nola, kutsadura edo marea beltzak...Atal honetan itasoak dituen arazo larri batzuetan sakonduko ditugu, baino lehendabizi:

"Mundua aldatu baino lehen, eman hiru buelta zure etxetik". Esamolde txinatarra.

1) Galdetegi honen bidez, hondartzarekiko jarrera aztertzera zoaz. Idatzi emaitzak.

KOSTALDEA ZAINDU ETA ERRESPETATZEN AL DUZU?

Inoiz ez

Ia inoiz ez

Batzuetan

Beti

1. Hondartzara joaten zarenean, hondartza errespetatzen duzula uste al duzu? 1 2 3 4

2. Hondartzara joateko garraio publikoa erabiltzen al duzu? 1 2 3 4

3. Hondartzan zaborrik botatzen al duzu? 4 3 2 1

4. Itsasora hondakinak isurtzeak kalterik eragiten al du? 1 2 3 4

5 Kirol portuak ugaritzearekin ados al zaude? 4 3 2 1 6 Arrantza gehiegi egiteak sor dezakeen itsas baliabide agortzeak kezkatu egiten al zaitu? 1 2 3 4

7 Etxeetako uraren erabilerak itsasoko urari eraginik egiten al dio? 1 2 3 4

8 Turismoa sustatzeko, kostaldetik ahalik eta hurbilen eraiki behar al da? 4 3 2 1

9 Turismoak kostaldean eraginik ba al du? 1 2 3 4 10. Materia arriskutsuak itsasoz garraiatzeak sor dezakeen kutsadurak kezkatzen al zaitu? 1 2 3 4

11.Arrantza egitera joango bazina, arrain txikiak berriro uretara botako al zenituzke? 1 2 3 4

12. Itsas motorrak erabiltzea egokia al deritzozu? 4 3 2 1

13. Ingurunea babesteko talderen bateko partaide al zara? 1 2 3 4

Galdeketako emaitzen balioespena

Lortutako emaitzak zenbatu itzazu, biribil batez inguratu dituzun zenbakiak batuz. Ikus itzazu emaitzak:

Page 40: Hondartza poltsikoan

• 39 eta 52 puntu bitartean: Kostaldeaz kezkatzen den pertsona bat zara. Gauza askotan lagun dezakezu!

• 25 eta 38 puntu bitartean: Arreta gehiago jartzen eta lan gehiago egiten saia zaitez. Bide onetik zoaz!

• 13 eta 24 puntu bitartean: Ez duzu puntu askorik lortu, baina, horretaz ohartzen bazara, hobetu dezakezu!

2) Ondoren hondartzara joaten diren pertsona batzuen kasuak ditugu. Taldean, bakoitzak besteei kasu bat irakurriko die.

1) Familia

Familia igandezale tipiko bat hondartzara doa eguna pasatzeko.-Oso beteta dagoen arren, berdin zaie, toki handia aukeratzen dute beren gauzak jartzeko: mahaiak, aulkiak, toallak, bazkal-saskia, nebera, irratia, parasola...

– Zarata handia sortzen dute, haien artean oso ozenki eztabaidatzen dutelako eta irratia topez dutelako.– Oso toki handia okupatzen dute, futbolean aritzen direlako, beren ondoan dagoen inor kontutan hartu barik.– Lurzorura hondakinak etengabe botatzen dituzte..

2) Bainulariak

Bainulari talde batek bokatak hartu eta hondartzara joatera erabakitzen dute.Toalletan daude lasai, berba egiten eta ondo pasatzen.- Uretara hurbiltzen direnean oztopo pilo aurkitzen dituzte:

jende ugari paseoa ematen, futbolean, palak...umeak hondarrarekin jolasten, toki batetik bestera korrika, pertsonak arrantza egiten, familiak ohiukatzen...- Azkenean uretan sartuta, ura oso itsusia eta zikina dago, apar susmagarria, plastikoak eta abar, are gehiago, ikusten ez diren arrantza pita batzuek daude.

3)kirolariak

Lagun-talde hondartzara doa kirola egitera: Surf-a, ur-motorrak, uretako-eskia, windsurf-a, futbola, ...-Guzti honek suposatzen du eguzki hartzen ari den jendea (edo

paseatzen edo bainua egiten) molestatzea.-Hala eta guztiz ere, lagun-taldea ez da bat ere kezkatzen, ez zaio axola molestiak sortzea.-Espazio handian mugitzen dira, nahiz eta hondartza jendez beteta egon.

4) Arrantzaleak

Arrantza egitera maiz doazen pertsonak harrietan kokatzen dira. Patxadaz egotea gustatzen zaie, ixiltasuna, irakurtzea...baina gaur ezinezkoa da...-Jendetza dago edonon, harrietan ere bai.

-Kanaberak bota eta noizean behin norbaitek berarekin topatzen da eta pita apurtzen du. -Ez dago ezer harrapatzeko modurik, jende pilo egoteagatik, arrainek eskapo egiten dutelako (jendea bainua egiten, surf-a, pilotaz jolasten...)-Beren aburuz, bakardadean egoteko eskubidea dute eta ez hainbeste jendearekin..

Bukatzeko, guztiok taula osotzen dugu:

KASUAK Familia Bainulariak Kirolariak Arrantzaleak

Behatutako portareak

Page 41: Hondartza poltsikoan

Sortutako gatazkak

Eta proposamen batzuk pentsatzen eta idazten ditugu: kostaldeko erabilera arduratsu eta solidarioa hondartzaz gozatzeko.

Ikasgelan partekatuko dugu

3) Orain berriro taldetan lan egitea tokatzen zaigu, itsasoko eta hondartzetako arazoak ikasteko. Talde bakoitza problematika batez arduratuko da:

1.Taldea: kutsadura (plastikozko itsasoak)2.Taldea: Espezie inbaditzaileak (aliens kostaldean)3.Taldea: Arrantza jasangarria (itsatsotik lapikora)4.Taldea: Turismo kaltegarria (atso eta gaurko irudiak)

Eta:

a)Informazioa "irakurmen partekatu"aren bidez barneratuko dugub) Ondoren, hurrengo grafikoan antolatuko du (A3 handituta):

c) Bere ikaskideei klasean ahozko aurkezpena egingo die.d) Informazioa haunditu ahal du, proposatutako jarduera bat aukeratuz edo taldeari bururatzen zaion beste bat

Gero, guztion artean eztabaida bat egingo dugu.

1. ALIENS KOSTALDEAN

• Alien, benetako bertsioa . Zientzia.net / ElHuyar• Lur planetako inbaditzaileak . Zientzia.net / ElHuyar• Especies invasoras en la costa de Gipuzkoa . Osakidetza

Page 42: Hondartza poltsikoan

Duela hamarkada batzuk, estralurtarrek Lurra mendean hartuko zuten beldur zen gizartea. Alabaina, Lur planetako hainbat espezie arriskuan jarri dituzten bizidunak ez dira espaziotik etorri, lurtarrak dira.

Jatorriz eskualde batekoak izan baina beste batean zabaltzen diren espezieei espezie inbaditzaileak esaten zaie. Horiek erraz ugaldu eta modu ezin hobean egokitzen dira bizileku berrira eta, askotan,

harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako inbasioak, munduko biodibertsitatea gordetze aldera arazo larria izateaz gain, konpontzeko zailak dira. Halaber, kalte ekonomikoak eta osasun arazoak ere sor ditzateke.

Espezie inbaditzaile gehienak giza jardueraren ondorioz lekualdatu dira, askotan helburu ekonomikoak direla eta. Oro har, bi motatako inbaditzaileak bereizten dira: nahita sartu diren inbaditzaileak eta nahi barik sartutakoak.

Itsasoan, 1. motako ezagunenetakoa Caulerpa taxifolia itsas belarra da. Jatorriz tropikala da, eta 1984 inguruan heldu zen Mediterraneora. Antza denez, Monakoko akuariokoek itsasora bota zituzten, garbiketa egiten, irautea lortuko zutela pentsatu ere egin gabe.

Nahi barik sartu diren inbaditzaileak inor konturatu gabe ekosistema arrotzean sartzen diren espezieak ere, askotan gizakiei esker bidaiatzen dute.

Mundu osoko zenbait muskuilu eta arrain espezie itsasontziekin batera ailegatutakoak dira. Hutsik bidaiatzen duten zamaontziek egonkortasuna handiagotzeko ura erabiltzen dute lasta modura, eta kargamentua jasotzeko ura askatu egiten dute. Jatorrian jasotako urarekin batera, ontziek espezie bizidun ugari harrapatzen dituzte; ura helmugan botatakoan, espezie horiek guztiak ere askatu egiten dituzte. Beste bideak hauexek dira: itsatsontzien korkoetako sedimentuak, hondakinen isurketak, arrantza egiteko edo kultibatzeko espezien inportazioa (zizareak, ostrak...)

Inbaditzaile biologikoei aurre egiteko modu egokiena ezartzen ez uztea da; hau da, inbaditzaileak batetik bestera ez joateko neurriak hartzea. Nazioarteko Itsas

Erakundeak, esaterako, lasta-ura itsas handian aldatzea gomendatu die zamaontziei. Ingurune horren eta ur gezatakoaren arteko aldeak handiak direnez, itsasotik ekarritako espezieak ez dira helmugako ekosistemara egokituko eta

Page 43: Hondartza poltsikoan

ez da inbasiorik gertatuko. Bestalde, txalupa motordunen jabeei mugitu aurretik ontziak ondo arakatzea eskatu zaie.

Espezie inbaditzaileak aintzat hartu behar direla jabetuta, hainbat egitasmo abiatu dira han eta hemen, toki bakoitzean dauden espezie inbaditzaileak detektatzeko eta haien eragina aztertzeko. Nazioartean, GIPS, Espezie Inbaditzaileei buruzko Programa Globala, sortu zen 1997an.

Eukal Herriko kostaldean 80.hamarkadetatik ikerketa batzuk garatu dira, batez ere Sargassum muticum algarekin. Gaur egun 250 espezie inbaditzaile baino gehiago identifikatuta daude, algak, poriferoak, cnidarioak, anelidoak, krustazeoak eta artropodoak.

Sargassum muticum Sopelan

Gehiago nahi?Informazioa:

• Sakondu hurrengo ikas-unitatearen bidez: Espezie exotikoak. Naturgaia

Animazioa ikusi eta gero:

• Egin espezie inbaditzaileen zerrenda Euskadin• Sailkatu sartzeko erak• Zeintzuk dira arriskutsuenak?

Itasertzeko ekosisteman, zein?

2. PLASTIKOZKO OZEANOAK• Ozeano bete mikroplastiko . Berria. Amaia Portugal• Ozeano barreko zabor zurrunbilak . Wikipedia• Plastikozko adabaki bat Ozeano Barean . Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar

Zientzia

Plastikoa era masibo batean erabiltzen duen hirugarren belaunaldia gara. Gaur egun, 300 milioi tona plastiko

Page 44: Hondartza poltsikoan

ekoizten da urtero gutxi gorabehera. Plastikoa erabilgarria baita oso, baina badu bere alde iluna ere: 1970eko hamarkadatik, material horren milioi bat tona inguru jausi da itsasora. Cadizko Unibertsitateak koordinatu duen ikerketa batean aurkitu dute 7.000 eta 35.000 tona artekoa dela guztira ur azalean metatuta dagoen plastiko kopurua. Malaspina itsas espedizioak, 2010ean, bildutako datuak izan dira ikerketa horren oinarrizko lehengaia.

Azkenaldian sarri agertu dira hedabideetan plastiko hondakin metatuen ondorioz itsaso zabalean osatutako irla modukoen argazkiak. Plastikoa eremu zehatz batzuetan kontzentratzen da bereziki: zurrunbilo ozeanikoetan.

Jakina da itsas dortokak eta beste zenbait animalia itota hiltzen direla plastiko handiak irentsita. Herbehereetan, material hau topatu dute ikerlariek aztertu duten hegaztien %95aren urdailean; Alemanian, plastikotik datozen produktu kimikoak topatu dituzte animalien ugalketa organoetan, eta Californian, gora doaz tripak plastiko zatiz beteta hiltzen diren balea eta izurdeen kopurua.

Mikroplastikoak, ordea, ez dira hain begibistakoak, baina kaltegarriagoak dirudite. Izan ere, zentimetro batetik beherako erradioa duten plastikoak dira nagusi ozeanoetako ur azalean eta zooplanktonak eta arrainek jaten ote dituzten. Material hauen efektua kate trofikoetan ikusiko dugu, produktu kimikoak pixkana elikagai katean sartzen direlako (DDTa edo PCBa)

Plastikoa itsatsoan egongo da mendeetan zehar, degradatzeko denbora luzea behar duelako, batez ere sakonera handian badago, oxigeno gutxi eta argirik ez baitago han, plastikoa deskonposatzea eragiten duten bi faktoreak. Gauzak horrela, bertan geratuko da hori ehundaka urtez.

Ozeanoak munduaren zabor ontzi bihurtzen ari dira. Kilometro koadro bakoitzak 74.000 plastiko pieza ditu bataz beste. Hondakin hauek ehundaka mila animalia

hiltzen dituzten urtero. Zer eragingo du epe luzean plastikoaren kutsadura honek? Zer egin dezakegu ozeanoak garbitzeko? Soluzio gisa, erabilera murriztea eta

sortutakoaren birziklajea proposatzen dituzte. Sargazoen itsasoan bizi diren bakterio batzuk plastikoa degradatzeko gai direla ikusi da baina albo ondorioak ez dira neurtu

oraindik.

Page 45: Hondartza poltsikoan

Gehiago nahi?

-Informazioa handitu ahal duzu hurrengo dokumentala ikusten:• Océanos de plástico

3. ITSATSOTIK LAPIKORA• Jasangarria izango da edo ez da izango . Argia. Mikel García• Kalak berreskuratzeko, arrantza jasangarria . Zu Zeu• Arrantza jasangarria. Consumer

Antzinatik, arrantza, elikagaien, lanpostuen eta irabazi ekonomikoen iturri garrantzitsua izan da jarduera horri lotuta daudenentzat, zeharka edota zuzenean. Baina, denborak eta ezagutza berriek erakutsi dute arraia baliagai berriztagarria izan arren, ez dela agortezina. Komunitatearen elikadura-, ekonomia- eta gizarte-ongizatea mantentzeko ezinbestekoa da, beraz, arrantzaren kudeaketa arduratsua egitea.

Egun, arrantzari dagokionez, itsas ingurunearen egoera kezkagarria da. Itsasoa agortzen ari gara, arrainak ugaldu daitezkeen baino azkarrago ustiatzen, eta espezie ugari desagertzea aurreikusten dute azterketek, biodibertsitatea galtzen eta ekosistemen degradazioa egitatzen.

Page 46: Hondartza poltsikoan

Europar Batasuneko uretako populazioen % 88-a Gehienezko Etekin Jasangarriaren mailatik gora ari dira ustiatzen, Ipar Atlantikoko populazioen % 48-a gain ustiatuta dago. Bizkaiko Golkoa eta euskal kostaldea ez daude egoera honetatik salbu. Azken hamarkadan, antxoa, zapoa, legatza, … eta antzeko espezieak egoera kritikoan daude, populazioak berreskuratzeko arazoekin. Bisigua, Papardoa eta beste hainbat espezie, berriz, desagertu egin dira.

Teknika suntsitzaileekin gainarrantzatzen duen eredu industriala nagusitu da Europan. Bidean aurkitzen duten guztia harrapatzen duten sare pelagikoak dira teknika erasokorrenetakoa. Min izugarria egiten digu arraste pelagikoak, hondoko arrasteak dena xehe-xehe egiten du, dena nahastuta eta dena hila, eta gainera, batzuetan arrantzatutakoaren %15 gorde eta gainerako guztia uretarat botatzen da. Kontua zera da, barku askok produktore handiekin dutela tratua, arraina tonaka arrantzatzen dute eta horren araberako tasa kobratzen dute; gero arrain hori inork nahi ez badu ere, galtzen utzi arren, gutxiengo bat kobratzea ziurtatzen dute.

Jendea pentsatzen du agian piszifaktoriak iretenbiderik egokiena direla, baina, kilo bat arraina gizentzeko beste hiru-lau kilo arrain bat pentsu behar du eta kontraesana da hori, nola da posible kilo bat hazteko itsasoko beste hiru kilo irin jaten ematea? Itsasoko arraina zaintzea eta mantentzea da bidea, itsasoan sortu behar da arraina eta bertatik atera behar dugu, horretarako gune babestuak finkatuz, haztegi naturalak. Baina akuikulturaren atzean interes ekonomiko eta politiko asko dago.

Arrantza ilegala ere, noski, kaltegarria da itsasoarentzat, eta arrantza guztiaren %20 inguru ilegala da munduan, ikerketen arabera. Ilegala da, esaterako, kuotak ez errespetatzea, hartutako espezieez eta pisuez informazio faltsua ematea, teknika debekatuak erabiltzea…

Saihesteko, arrantza jasangarriaren aldeko aldarria ahobatezkoa da, alternatiba bideragarriagoa.Arrain-populazioen iraunkortasuna bermatzea eta arrantzaleen jarduerak ingurumenean izan dezakeen eragina ahalik eta gehien murriztea izan behar dira

helburuak. Neurri nagusiak ondorengoka izango lirateke:• Artisau arrantzaren laguntza, arautegi eta disposizio legal aproposekin, baita

arrain-etiketatu berezia era.• Teknika suntsitzaileen desagerpena mailaka. • Itsas- erreserba gehigo sortzea, non arrantza debekatura dagoen. • Akuikultura murriztea. • Kontsumitzaileei informazio zehatza ematea• Gomendio zientifikoei kasurik ematea

Page 47: Hondartza poltsikoan

Gehiago nahi?

1) Informa zaitez: • Itsas ikerketa . AZTI-TEKNALIA• "Guía de consumo responsable de pescado". Greenpeace.

2) Ikerketatxo bat egin dezakezu arrain-merkatuan:• Zeintzuk dira salmentan dauden arrainak? Nondik datoz? Beti izan da honela?

urtetan zehar, prezioak aldakorrak dira?• Zein saltzen da gehien? Zergatik? azken bolada honetan aldaketak

nebarmendu dira?• Gaur egun lehen baino arrain mota dago ala ez?• Arrain-tamainua kontutan hartzen da? Ikuskaritza dago?• Jendeak badaki ea arrainaren bat desagertzeko arriskuan dagoela?

3) IHITZA aldizkariak ikerketatxo bat proposatzen dizu: Arrantza iraunkorra

4)Sakontzeko dokumentala: Los balleneros del norte

4. ATZO ETA GAURKO IRUDIAK• Eguzkia, piña colada eta ekologia . Consumer• Zerk du lehentasuna, ekonomiak ala ekologiak? Uhaina Atxotegi, ElHuyar• La costa antes y después . El País

Aspaldi honetan ‘bidaia’ kontsumo-produktu gisa saltzen da. Bezeroa supermerkatura erosketak egitera joan ohi den bezala

Page 48: Hondartza poltsikoan

hurbiltzen da bidaia-agentzietara horrenbeste amesten duen oporretako irteera hautatzera. Baina ‘bidaia’ merkatu-produktu bihurtu denetik, ez ote du beste produktu askok bezala naturan eraginik?

Turismo poluitzailearen ondorioak kostaldean azkoz gehiago nabarmentzen dira. Orain turistiko bihurtu diren kostaldeko herri gehienetan, nekazaritza eta arrantza erabat desagertu dira turismoaren eraginez eta gaur egun batzuk izugarri eraldatu dira. Herri eta eskualde horiek ez dute zerikusirik orain dela urte gutxi ziren harekin, orain turismoa bertako oinarri ekonomikoa da, baina, horren ordainetan, sekulako prezioa pagatu behar izan dute: kontrolik gabeko ustiakuntza, itsas bazterrak zabortegi eta hormigoizko bihurtzea, kutsadura gehiago izatea, instalazio publikoak handitu (igeritokiak, kirol-portuak...) eta inguruak garraiobidez betetik... turistak eroso senti daitezen. Halaber nortasun eta kulturaren galera gaitza eta turismo-sektorearen menpeko izatea, horixe izaten baita askotan baliabide-iturri bakarra.

Adibide harrigarrietariko bat Benidorm izan daiteke. Arrantzale herria izatetik 52 solairuko dorreak izatera pasatu da. Bere biztanlegoa ea % 600 handitu da azken 30 urtetan, eta udan, % 4.000ra heltzen da. Ea ez dago natur toki librerik, dena hormigoiez beterik. Azken 20 urtetan Mediterraneoko kostaldea suntsitu da 8 futbol-zelai eguneroko eraikiko balira bezala. Erritmo honekin jarraituz gero, 100 urte barru, ez lirateke kostaldeko txoko librerik egongo .

Guzti horrek badu eraginik ingurumenean. Turismoaren iraultza ez da beti liluragarria. Gaur egun, bidaiariek munduko edozein puntatara joateko zaletasuna dute; helmuga zenbat eta urrunagokoa hautatu, orduan eta erakargarriagoa dela dirudi, nahiz eta batzuetan "turismo berdea" edo "ekoturismoa" etiketapean egon. Dirudienez, parke naturaletara eta natur toki babestura hurbiltzen diren turistek, argazki- eta bideo-kamerak eramateaz gain, bakterioak ere garraiatzen dituzte beren zapata-zoletan. Turisten oinetakoak, beraz, gure ekosistema arrisku larrian ezartzen ari dira.

Handitzen diren beste arazo ekologiko batzuk bi dira nagusi: garraiobideen kutsadura, energiaren kontsumoarekin lotura, eta ur-eskasia eskualdeetako natur-baliabideentzat, turismoak kontsumo handia eskatzen du eta.

Turismo iraunkorra benetako erronka da. Ikuspegi horretatik, turismo iraunkorraren sustatzaileek dei egin diete nazioarteko komunitateari, sektoreko enpresei eta gobernuei, neurri globalagoak hartu eta aplika ditzaten hainbat alorretan. Kontzientzia ekologiko ona eta lege babesa behar beharrezkoak

Page 49: Hondartza poltsikoan

dira egoera honen kontra jotzeko, turismoa jasangarria ikuspuntu soziala, ekonomikoa eta ekologikoa aldi berean lortzeko.

Gehiago nahi?

1) Bota begirada bat Greenpeaceren txosten honi " Destrucción a toda costa 2013" eta gero:

o Zer nolako eraginak ditu hondartzetan eraikuntza masiboak?o Zeintzuk dira Espainiako hiri edo herririk suntsitutenak? Bilatu irudi

esanguratsuak ( atzo eta gaur)o Zer gertatu da Zierbanan? Bilatu irudi historikoak Google Earth

aplikazioano Euskadiko egorea dela eta, komentatu hurrengo Santurtziko irudiak:

(Jatorrizkoak:Bilboko Portua.José Luis Ramirez)

2)Ikusi bideoa: Oporraldi ekologikoagoak

eta dagokion galdesorta: Galderak

Rol jokua

Denok ezagutzen ditugu itsaso eta kostaldeko arriskuak. Orain rol-joku batean hartuko dugu parte.

Aktore eta aktoresaren papera hartuko dugu. 6 ikaskide talde egiten dugu eta bakoitzak hurrengo pertsonaien rola hartzen du. Txartel hauetan ideia batzuk daude eztabaidan argudiatzeko.

Eztabaida bukatu ondoren, talde bakoitzak hartutako erabaki argudiatuta komentatu du klasean.

Page 50: Hondartza poltsikoan

Egoera:

Kostaldeko herri baten Udalak, herriko ekonomia suspertzeko, pentsatu du turismoko gune bat eraiketza, baina hiritar elkarte batzuen ezetzarekin topo egin duenez, Alkateak gaia eztabaidatzeko ez ohiko bileraren deialdia luzatu du. Bilera honetara joango dira:

ENPRESA ERAIKITZAILEAREN BURUA

- Urrezko aukera da bere enpresarentzat.-Ez bada herri honetan eraikitzan, beste batean izango da.

ERAIKUNTZA-LANGILEA

-Bere enpresak eraikitzan ez badu, porrota egiteko arriskuan dago-Lanpostuen galduko

ZIENTZALARIA

-Kostaldeko ekosistema batzuk arriskuan daude, pertsonek orokorrean ez dituzte baloratzen- Herriko ekonomia suspertu ahal da beste turismo mota desberdinarekin.

HIRIGINTZA ZINEGOTZIA

-Turismoko gunea eraikitzan bada, herrian lanpostu ugari sortuko dira, zuzenak eta ez zuzenak.-Boto gehiaho lortuko ditu

ARRANTZALE-KOFRADIAREN ERREPRESENTANTEA

-Portu tradizionala kirol-portu batekin ordezkatu ote deneko beldur da-Pentsatzen du turismoak arrainak uxatuko dituela eta langabezian geratuko direla

HERRIKO AUZOKIDEEN ELKARTEAREN ERREPRESENTANTEA

-Lasaitasunez bizi nahi dute, aldaketa nabarmenak jaso barik.-Baina baita ere herriko langabezia-kopurua gutxitu nahi du eta irtenbide baten bila doa

Aktibatu!

Itsasoko edo beste ekosistema bateko ingurugiro-arazoak ezagutzea ez da nahikoa. Lehendabizi kontzientziazio eta gero ekintzaraino heltzera ezinbestekoa da. Hau da jarduera honen helburua. Atera burutik zure irudimena eta sormena!

Zure testuinguruko pertsonak ( ikaskideak, irakasleak, familak...) konzientziatzeko ideien lehiaketa baten deialdia egingo dugu. Gaia: itsasoko arazoak eta hauen kontra jotzeko ideiak.

1. Guztion artean itsasoko problematikoei buruzko irudiak eta argazkiak bilatzen ditugu (kutsadura, plastikoak, arrantza, turismoa...) eta horma-irudi erraldoi batean kokatzen ditugu gure ikastetxeko sarreran.

Page 51: Hondartza poltsikoan

2. Eskola Komunitateari saihezteko ideiak esakatzen dizkiogu denboraldi batean. Ideaik papertxo berziklatu batean idatzi eta, txintxeta baten bidez, nahi duten irudiaren ondoan kokatzen dituzte.

3. Ikasgelan, ideiarik sortzaileenak aukeratzen ditugu eta lana banatzen dugu gure artean. Norbanako lana da. Nork, ideia bat hartuta, garatzen du aukera hauen bitartez:

• Ikastetxean ekintza aktiboa egiteko gidoia ( edo etxean, edo hondartzan edo auzoan...)

• Kolektibo bati zuzendutako logotipo edo pegatina baten diseinua• Objetu baten diseinua ( kamiseta, edalontzia...)• Horma -irudi publizitarioa• Ekintzaren dekalogoa• ...

Bakoitzak bere lana klasean erakutsiko du eta onenak aukeratzeko bozketa egingo dugu.

Adibide batzuk:

Gehiago nahi?

Denbora baduzu, ikusi ondorengo dokumentala, ez zara damutuko. sobre el mar.

Edo bisitatu hurrengo Museoak:

• Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa .• Getxoko Aquariuma • Donostiko Aquariuma • Plentziako Ingurumen Gela

Page 52: Hondartza poltsikoan

• Bermeoko Arrantzaleen Museoa . Ibilaldi birtuala

Ozeanoan zehar bisita birtuala egin dezakezu: Street View Oceans

Ekosistemaren barneanNorbanako lan honen bidez orain arte ikasitakoa erakutsiko duzu.

• Formato digitalean egin behar da (testu dokumentua= 6-8 orri edo 10-12 diapositibak) besteekin partekatzeko gure web-txokoan.

• Bukatu eta gero, zure ikaskide batekin partekatuko duzu. Bere iritzia emango dizu irakasleak lana ebaluatu baino lehen. Era honetan hobetzeko denbora izango duzu.

• Pentsa itzazu erantzunak ondo, eman azalpenak. Horretarako informazio-webguneak dituzu.

• Bilatu esteka, irudi edo bideoaren bat erantzunak aberazteko, baina ez ahaztu lana aipatzea (egiletasuna errespetatu)

• Lana handitu ahal duzu, nola ez.

EKOSISTEMAREN BARNEAN

Ikusi hurrengo bideoa. Iratiko Ohianan lurperatuko zara, baso zoragarria eta magikoetariko bat. Beste mundu desberdinean zaude, bizitzak beste erritmoa duen tokia, bere biztanle guztiak ikusi ez dituzun arren. Gai zara bere historia kontatzeko?

Iratiko Ohiana hostogalkor basoko ekosistema da. Ondorengo eskeman baso hauen izaki bizidun batzuk daude:

Page 53: Hondartza poltsikoan

Ziur bideoaren zati honetan agertzen diren izaki bizidunaren bat ezagutzen duzula. Aukeratu bat (animalia, landarea, onddoa...):.............................

Bere paperean jarri eta gero, kontatu:

• Nor naiz ni?, Zein da nire izena (izen arrunta eta zientifikoa)?• Zein da nire ekosistema? Kontatu nolakoa den nire etxea (habitata), nire

ingurunea (biotopoa) eta nire auzokideak (biozenosia)• Nire bizitza baldintzatzen duten inguruneko faktorerik nagusienak, zeintzuk

dira? • Zeintzuk dira nire bizitzeko moldaerak?• Zelako harremanak ditut nire auzokideekin ?• Zerez elikatzen naiz? Zeintzuk dira nire predatzaileak/ harrapakinak?• Zein da nire papera kate trofikoan? Irudikatu eskema batean• Ekosistematik desagertuko banintz, zein izango liratekeen ondorioak?• Nire ekosistema, gizakientzako garrantsitzua da?, zer ematen dizue?• Zeintzuk dira nire inguruneko arazo nagusiak?, zein da zuzenean niri eragin

gehien ematen didana?, ¿zer egin dezakezu zuk honen kontra?

Informazioa:• Biopedia: bosques templados caducifolios• Bizkaiko Foru Aldundia: Urkiola, hostogalkor-basoa• Bizkaiko Foru Aldundia: Bizkaiko Baso-ekosistemak / Bizkaiaren sustraiak• Educaixa: el bosque, un ecosistema• GreenPeace: los bosques• Euskalnatura: Baso hostoerorkor atlantiarrak • Euskomedia:Basoen Nazioarteko Urtea. Biziaren sortzaileak• IHITZA 35: Basoak / Zein eginkizun dute basoek?

Ebaluazioa

Page 54: Hondartza poltsikoan

Ikas-egunerokoa (hamabostero)

• Zer ikasten ari naiz? zein proiektuen atlaean nago? esaldi batzuetan laburtzeko gai izango nintzateke?

• Zer da zailena niretzat? Nola gainditu ahal dut? Nork lagundu ahal dit?

• Zer gustatzen zait gehien?

"Hondartza poltsikoan" ataleko jardueren kontrol-zerrendaGure koadernoetan ondorengo lanak burututa egon behar dira:

Irizpideak (kopurua eta kalitatea) 1 Sentitzen dut, ez zara heldu

2 Doi doi 3 Ondo eginda

4 Bikaina

• Elkarrizketa

• Ekosistemen analisia

• Bi ekosistemaen arteko konparaketa

• Euskadiko ekosistemak

• Argazkiak Pinterest-en

• Faktore mugatzaileak: jarduerak

• Kate trofikoak: jarduerak

• Kate eta piramide trofikoak

• Itsas- harremanak

• Laborategiko praktika: Anisakis

• Diseinu biomimetikoa

• Bi jolasekiko estekak

• Itsasertzeko ekosistema: ikerketaren planifikazioa

• "Zu eta hondartza" galdesorta

• Hondartzan ondo egoteko proposamenak

Koadernon lanen % 50a baino gutxiago daude

Informazioa ez da bat ere argia eta ez dago galdetutakoarekin bat edota kopiatuta dago

Koadernon lanen % 50a daude

Batzuetan iInformazioa ez da argia edo ez dago galdetutakoarekin bat

Koadernon lanen % 80a daude

Informazioa oso argia da orokorrean, ondo zentratuta eta beregituratuta

Lan guztiak daude koadernon

Informazioa oso argia da, ondo zentratuta, beregituratuta eta handituta.

Errubrika: sakeleko jolasak

Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu

2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina

Sormena eta originaltasuna

Ez da jolasak interesgarriak edo antolatuak izateko ahalginik ikusten

Bai ikusten da jolasak ondo antolatzeko ahalegina, baina nahiko korapilotsuak daude

Ikusten da jolasak ondo antolatzeko eta erakargarriak geratzeko ahalegina eginda dagoela

Ikusten da jolasak ondo antolatzeko, erakargarriak eta interesgarriak geratzeko ahalegin handia eginda dagoela

Page 55: Hondartza poltsikoan

Edukien ulermenaren zehaztasuna

Jolasak ez dira zehatzak, ez dago arauik, gaia ez dela ulertzen nabaritzen da edo edukinak ez zuzenak dira.

Jolasak ez dira oso zehatzak, ulertzen zailak

Jolasak oso zehatzak dira, gaiaren ulermena nabaritzen da

Jolasak oso zehatzak dira, gaiaren ulermena nabaritzen da eta era ulergarria aurkezten da

Errubrika: itsasertzeko ekosistemaren ikerketa-txostena

Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu

2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina

Garapen esperimentala

Ez ditu laginketaren pausoak jarraitzen, ezta esperimentuarenak ere, zorroztasunik ez dago

Laginketaren pausoak eta esperimentuarenak jarraitzen ditu, baina ez era zorrotzean

Laginketaren pausoak eta esperimentuarenak jarraitzen ditu

Laginketaren pausoak eta esperimentuarenak zorroztasunez jarraitzen ditu eta berriak proposatzen ditu

Datuen bilketa, interpretazioa eta emaitzak

Ez dago bilketarik, ezta datuen antolakuntzarik ere. Ez ditu emaitzak eta irudi propioak ematen.

Datuak biltzen ditu eta emaitzak ateratzen ditu, baina antolakuntza ez da zorrotza eta ondorioak eskasak. Argazki edo irudi propioak ematen dira.

Datuak biltzen eta emaitzak ateratzen ditu oso antolatuta eta ondorio batzuekin. Argazki edo bideoa propioak ematen dira.

Datuak biltzen eta emaitzak ateratzen ditu oso antolatuta eta modu zientifikoan, ondorio batzuekin. Argazki edo bideoa propioak ematen dira.

Informazioaren kalitatea

Gaia ez da ulertzen, informazioa iluna da eta ez dago eskatutakoarekin bat

Gaiaren zatiak ulertzen dira eta informazioa batzuetan ez dago argia edo eskatutakoarekin bat

Gaia ulertzen da eta informazioa argia aurkezten da eta eskatutakoarekin bat

Gaia ulertzen da eta informazioa argia aurkezten da, eskatutakoarekin bat eta handituta

+ Infografia

Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu

2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina

Edukien antolakuntza

Planifikazioaren falta ikusten da. Edukinak es daude ordenatuta eta ez dute infografiako antolakuntza betetzen.

Edukina planifikatu egin dute, baina infografian eskatutako oinarrizko elementu guztiak ez daude

Edukina ondo planifikatuta dago eta infografian eskatutako oinarrizko elementu guztiak daude

Edukina oso ondo planifikatuta dago, infografian eskatutako oinarrizko elementu guztiak daude eta berriekin handitu da

Page 56: Hondartza poltsikoan

Bibliografia/ web-estekak

Ez du bibliografiarik aportatzen edota ez da bat ere fidagarria

Bibliografiak ez dio aportazio handia egiten gaiari

Gaiarentzako bibliografia nabaria aportatzen du

Gaiarentzako bibliografia nabaria aportatzen du eta gaiarekin josita

Irudiak / Multimedia

Ez dago elementu multimediarik edo ez dira aproposak. Ez ditu irudi edo multimedia propioak ematen

Elementu multimedia batzuk ematen dira, baita propioak ere. Grafika sinpleak.

Elementu multimediak ematen dira, baita propioak ere. Grafika aproposak.

Elementu multimediak ematen dira, baita propioak ere. Grafika onak.

Errubrika: ahozko aurkezpena (itsas-arazoak, grafikoa)

Irizpideak

1 Sentitzen dut, ez zara heldu

2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina

HiztegiaHistegia ez da aproposa

Hiztegia aproposa da, baina batzuetan ez da zuzena

Hiztegia aproposa eta zuzena da

Hiztegia aproposa eta zuzena daeta hiztegia berri ematen du

Edukien ulermena

Gaia ez da ulertzen, planteatzen diren galderei ez daki erantzuten

Gaiaren zati batzuk ulertzen ditu eta galdera batzuei erantzuten die

Gaia ulertzen duela ikusten da eta planteatzen diren galdera gehienei erantzuteko gai da.

Gaia oso ondo ulertzen duela ikusten da eta planteatzen diren galdera guztiei erantzuteko gai da

Edukien antolakuntza

Edukina txarto egituratuta dago antolatzaile grafikoan

Edukina egituratuta dago antolatzaile grafikoan

Edukina ondo egituratuta eta landuta dago antolatzaile grafikoan

Edukina ondo egituratuta, landuta eta handituta dago antolatzaile grafikoan

Aurkezpena

Oso azkar hizt egiten du, ez da ulergarria, ez dio publikoari begiratzen

Astiro eta argia hitz egiten du, ulertarazten du, naturaltasunarekin portatzen da...gehienetan

Astiro eta argia hitz egiten du, ulertarazten du, naturaltasunarekin portatzen da

Astiro eta argia hitz egiten du, ulertarazten du, naturaltasunarekin portatzen da, denbora errespetatzen du eta erakargarria da.

Errubrika: aktibatu!

Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu

2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina

Sormena eta originaltasuna

Ez da lan sortzailea egiteko ahalginik ikusten, ideiak kopiatzen dira

Bai ikusten da lana origiltasunarekin antolatzeko ahalegina, beste ideia batzuetan oinarrituta

Ikusten da lana origiltasunarekin eta modu erakargarrian antolatzeko ahalegina, ideiak landu dira.

Ikusten da lana origiltasunarekin eta modu erakargarrian antolatzeko ahalegina, ideiak landu dira eta berriak ematen ditu.

Page 57: Hondartza poltsikoan

Edukien ulermenaren zehaztasuna

Ez dira zehatzak, gaia ez da ulertzen

Gaia ukertzen da, baina ez da ozo zehatza

Gaia ulertzen dela nabaritzen da

Gaia ulertzen dela nabaritzen da, baita trasmititzeko modua ere

Gidoia / Irudiak / esloganak

Ez dira aproposak, ez dira txundigarriak

Aproposak dira, baina ez txundigarriak

Aproposak eta erakargarriak

Aproposak eta erakargarriak, hausnarketa egiteko

Errubrika: "ekosistemaren barnean"

Irizpideak 1 Sentitzen dut, ez zara heldu

2 Doi doi 3 Ondo eginda 4 Bikaina

Edukinak• Izaki bizizduna,

sailkapena• Ekosistemaren

deskripzioa • Faktore

mugatzaileak • Moldaketak

• Harreman inter eta intraespezifikoak

• Harreman trofikoak

• kateak eta oreka trofikoa

• Ekosistemaren garrantsia gizakiarentzat

• Ingurugiro arazoak eta irtenbideak

• Handitzeko lanak

Iluna, lana ez dago bukaturik, ez da ulertzen

gehienetan ulertzen da, baina ozo justua dago edo ez dago osatuta

Lana osatuta dago eta ondo ulertzen da

Lana osatuta dago, ondo ulertzen da eta handitzeko aportazioak ditu

Edukien ulermenaEz dira zehatzak, gaia ez da ulertzen

Gaia ulertzen da, baina ez da ozo zehatza

Gaia ulertzen dela nabaritzen da

Gaia ulertzen dela nabaritzen da, baita trasmititzeko modua ere

KALIFIKAZIOA (GUTXI GIRA BEHERA)

Koadernoaren lanak: % 20lan globala: %35( ezinbestekoa da, ez badago eginda, besteak ez dira ebaluatuko)Ekoizpenak: Jolasak %10 Txostena-infografia %20Ahozko aurkezpena (itsas-arazoak) %10Aktibatu kanpaina %5

Ikas-kontratuaren eredua

Page 58: Hondartza poltsikoan

Ikasi dudala demostratzeko...Hurrengo lanak egingo ditut

Epe honetan

Ekosistemaren osagai biotiko eta abiotikoak identifikatzea

Ekosistema baten mail trofikoak desberdintzea eta irudikatzea

Ekosistema bateko faktore mugatzaileak identifikatzea, baita desoreka sortzen dituenak ere

Ekosistema baten izaki bizidunen arteko harremanak ezagutzea

Izaki bizidunen moldaketak bere ingurumenarekin harremanatzea

Ekosistema baten aniztasuna justifikatzea eta bere kontzerbazioaren beharra

Euskal Herriko ekosistema nagusien ezaugarriak ezagutzea

Ingurugiroaren suntzipena saihezteko ekintzak sailkatzea

Ekosistema zehatz baten elementuak ikertu eta analizatzea

Informazioak iturri desberdinetatik bildu, antolatu eta interpretatzea

Ideiak eta erantzunen bilketarako sormena eta norbanako iniziatiba izatea

Datu esperimentalak bildu, taula -grafikoetan antolatu eta interpretatzea

Txosten deskriptiboak edo argudiozkoak garatzea, esperientzia edo behaketetatik ondorioak ateratzeko

Ikerketen emaitzak baliabide desberdinetan komunikatzea, idatzita, ahozkoak edo digitalak.

Hiztegi eta lingoai zientifikoa zorroztasunez erabiltzea

Laborategian lan egitea tresneria ondo erabiltzen eta segurtasun- arauak betetzen

Lan talde batean parte hartzea kooperazio eta ardura-jarrerekin

Lanetan ardura izatea autonomiarekin

....

....

Familiaren oharrak:

KODEAK

1. Txosten bat idaztea 2. Kontakizun bat idztea3. Horma-irudi bat diseinatzea4. Eskema edo diagram batzuk sortzea5. Kontzeptu edo mapa mentala burutzea6. Diapositiben aurkezpen bat garatzea7. Bideo bat grabatzea 8. Hitzaldi bat eskeintzea9. Ikerketa bat egitea10.Simulazio bat dramatizatzea 11.Gai bat prestatzea beste kide bati azaltzeko 12.Argazki-album bat komentarioekin biltzea13.Maketa bat eraikitzea14.Esperimentu bat egitea15.Jolas bat diseinatzea

Page 59: Hondartza poltsikoan

16.Elkarlanean aritzeko proiektu bat garatzea17.Gaiarekin bat egon daitekeen musika-zerrenda bat sortzea18.Grafiko estatistiko bat prestatzea19. ...

Autoebaluazioa / Talde-ebaluazioa• Denbora ondo erabili dut?• Lanak garaiz eman ditut?• Taldean lanaren banaketa orekatua egin dugu?• Gustiok ikasteko aportazioak egin ditut?• Oso ondo egin dut...• Nire zailtasunak ...izan dira• Gehien gustatu zaidan lana ...izan da• Uste dut honetan...hobetu behar dudala• Gai honetan gehien gustatu zaidana...izan da eta gutxien...• Irakaslearentzako iradokizunak...

75 rúbricas para Primaria y Secundaria. Documentos de evaluación del Proyecto EDIA

Irakasleentzat:

Estrategiak Gida didaktikoa Heziberri