Hondakinez gainezka!!!

8
HONDAKINEZ GAINEZKA!!! Ingurumen Hezkuntza 6 L.H.

Transcript of Hondakinez gainezka!!!

Page 1: Hondakinez gainezka!!!

HONDAKINEZ GAINEZKA!!!

Ingurumen Hezkuntza6 L.H.

Page 2: Hondakinez gainezka!!!

Hondakinez gainezka!!!

Sarrera Ataza

Prozesua Baliabideak

Ebaluazioa Ondorioak

Page 3: Hondakinez gainezka!!!

SarreraGizakiok betidanik sortu ditugu hondakinak: egindako

tresna eta gaiak behin eta berriro erabili ondoren eta beste ezertarako balio ez dutenean, bota egiten ditugu. Lehen Lurrak gizakian alboratutakoa deskonposatzen zuen baino gaur egun ahalmen hori galdu du.

Arrazoi desberdinen ondorioa da egungo zabor pilaketa. Batetik, biztanleria ikaragarri hazi da, eta bestetik, hirien hazkuntzaren, garapen teknologikoaren, industria-jardueren eta kontsumo-ohitura berrien eraginez, askoz zabor gehiago sortzen da.

Gainera orain ‘erabili eta bota’ leloa jarraitzen dugu, eta gai asko zuzenean zaborretara botatzen dira alferrikako ontzietan bilduta saltzen direlako.

Horrela, herrialde garatuetan, egunero biztanle bakoitzak kilo bat hondakin sortzen duela kalkulatzen da; duela 30 urte, aldiz, 200-500 gramo hondakin botatzen ziren. Kantitateaz gain kalitateari so egin behar diogu gaur egungo hondakinak kaltegarriak direlako.

Baino honen aurrean zeozer egin dezakegu?

Hasiera

Page 4: Hondakinez gainezka!!!

Ataza Hondakinen ekoizpena gaur egungo arazo globaletako bat da.

Gu arazo honen eragile garenetik gure ardura da irtenbideak bilatzea.

Zuek talde ekologista txiki bat izanik konturatu zarete zuen herrian hondakinen kontua igual diela, hau da beraientzat ez dela arazo bat, beraiek zaborra kalera jaisten dutelako eta hurrengo goizean kalea garbi-garbi dagoelako.

Hau dela eta, zuek kontzientziazio kanpaina bat egin beharko duzue. Kanpaina hau ikastola eta herritarrei zuzenduta egongo da eta bietan hitzaldi bat antolatuko duzue ere.

Horretarako Powert-Point aurkezpen bat eraikiko duzue bizilagunak HONDAKINEN inguruko arazoaz jabetzeko eta beraien jokabideak aldatzeko.

Hasiera

Page 5: Hondakinez gainezka!!!

Prozesua Lana aurrera eramateko 4 pertsonako taldeetan elkartuko zarete. 1.PAUSOA:Gure Kontzientziazio kanpaina eraginkorra izateko hurrengo galderetan eskatzen den informazioaren berri

ematea ezinbestekoa da. Horregatik lehenengo pausoa galderak erantzutea da: Aitzinean eta gaur egun sortzen ditugun hondakinen kopurua berdina da? Kantitateari begira?Kalitateari begira? Zenbat hondakin sortzen ditugu gaur egun? Zer dela eta sortzen dugu orain hainbeste zabor? Zer egiten da zaborrarekin? Zeintzuk dira zabor asko sortzearen ondorioak? Eta zabortegienak? Zabortegietan hondakinak pilatzen direnean arazoarekin amaitzen da? Zer egin genezake gure hondakinenekin? Ezagutzen al duzue 3R estrategia?Zertan datza? Hondakin gutxiago produzitzeko zuk zeozer berezia egiten duzu etxean?

2.PAUSOA: Erantzunak emankomunean jarri.

3.PAUSOA:Kanpainan transmititu nahi dena aukeratu. Horretarako eztabaida bat antolatuko duzue. Bakoitzak proposamen bat botako du eta gero adostasunera ailegatuz bat aukeratuko duzue.

4.PAUSOA: Power Pointaren egituraketa egingo duzue. Gutxienez hurrengo atalak izan beharko ditu: Arazoaren azalpena Arazoaren ondorioak Irtenbide posibleak

5.PAUSOA: Diseinu egokia aukeratu Aurkezpen berdina egingo duzuelako Gizarte etxean zein ikastoletan. 6.PAUSOA: Irakasleari zuen lanaren kopia bat ematea eta aurkezpena klasean burutzea.

Hasiera

Page 6: Hondakinez gainezka!!!

Baliabideak

Hasiera

http: / / zientzia.net/ artikuluak/ zaborra - zaborra- zaborra/ http: / / zientzia.net/ artikuluak/ zaborra - gero- eta- arazo- larriagoa/ http: / / zientzia.net/ artikuluak/ birziklatzea - abantailak- denontzat/ h ttp :/ / zientzia.net/ artiku luak/ zab o rra- arazo - b enetan - g lo bala/ http: / / revista.consum er.es/ w eb/ eu/ 20021001/ practico/ consejo_ del_ m es/ http: / / www.usurbil.net/ eu/ zerbitzuak/ 253?m enu=ate http: / / www.vitoria-gasteiz.org/ w e001/ was/ we001A ction.do?idiom a=eu&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=43b477f3_ 11ac8431f03_ _ 7fc9 http: / / www.ingurum ena.ejgv.euskadi.net/ r49 -6172/ eu/ contenidos/ boletin_ revista/ ih itza20/ eu_ ihitza/ sum ario.htm l

Page 7: Hondakinez gainezka!!!

Ebaluazioa

Hasiera

Oso ondo Ondo Gaizki Oso gaizki

Aurkezpena(%20)

Antolaketa koherentea, planteamenduen garapen gradualarekin, baliabide grafikoen erabilera, baliabide estadistikoa,…(1,5-2)

Antolatua eta baliabide grafikoekin.(1-1,5)

Antolaketa eta baliabideen antolaketa eskasa. (0,5-1)

Antolaketa gabekoa, baliabide grafikorik barik(0-0,5)

Ahozko aurkezpena(%10)

Adierazpen gaitasun oso ona, azalpen argiak eta zuzenak, beraien hitzekin azalduta, diapositibak irakurri barik. (0,75-1)

Adierazpen gaitasun ona, azalpen zuzenak beraien hitzekin azaltzen dute zati batzuk bakarrik eta irakurri dute bestea.(0,5-0,75)

Adierazpen gaitasun eskasa, azalpen zuzenak baina diapositiba guztiak irakurtzea. (0,25-0,5)

Adierazpen gaitasun trarra, azalpen okerrak, diapositiba guztiak irakurtzea. (0-0,25)

Zehaztasuna(%40)

Aurkezpenean eskatzen diren 3 atalak osorik eta zuzentasunez eginda.(3-4)

Aurkezpenean eskatzen diren 2 atal osorik eginda eta bat osatu gabea 2-3)

Aurkezpenean eskatzen diren atal 1 osorik eginda eta 2 osatu gabe.((1-2)

Aurkezpenean eskatzen diren atalak egitea , igual dio kopuruari, baino “korta pegaren bidez”(0-1)

Besteak kontzientziatzeko

gaitasuna eta koherentzia

(%30)

Argudiaketa oso koherentea. Besteak kontzientziatzeko gaitasuna oso ona. (2,25-3)

Argudiaketa koherentea. Besteak kontzientziatzeko gaitasuna ona(1,5-2,25)

Koherentzia falta zenbait argudioetan. Besteak kontzientziatzeko gaitasun eskasa. (0,75-1,5)

Koherentzia falta, ez daude argudiorik. Besteak kontzientziatzeko gaitasunik ez (0-0,75)

Page 8: Hondakinez gainezka!!!

Ondorioak

Zaborraren ekoizpen itzela gure esku dagoela argi geratu da. Gure bizimoduaren aztarna garbia da.

Saiatu behar gara ahalik eta gutxien ekoizten, ahalik eta gehien berrerabiltzen eta guztia birziklatzen.

Kontzienteak izan behar gara arazo honen aurrean. GUK EGINDAKOA ONURAGARRIA DA GUZTIONTZAT!

Hasiera