Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi...

26
Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean Sebastian Brown Artikulu honetan, mendebaldeko ahozko euskeraz estandarretik ezbardinak direzen hipotesi ebentuala, botatibo eta ahaleran egiturak aztertuko doguz hiru zatitan. Lehenengo atalean, errepaso arin bat egingo dotsaguie mendebal- deko euskera idatzian erabiliko egiturari. Gero, ahozko arlora pasau- ta, astirago jardungo dogu adizkian forman ganeko zehetasunak emoteko eta horretan daragoigula, ikusiko dogu alegiazko hipote- siak, subjuntiboak eta potentzialak erlazino istua daukoiela arkarre- gaz. Inoz nahasketa esan izan jakon erlazino berorreri ostantzean erezten lagundu leiskuielakoan, Iparraldean erabiliko estrukturak bere imingo doguz adibidetzat. Bigarren zatian, hizkera baten egitura bi erabili ezkero gauza berea esateko, erakerea aparte, bian artean alderik ere dagoan aztertu gurean, baldineraz eraturiko botatiboak ekarriko doguz harira, adia- zopenari emoten dotsozien ñabardurakaz jabetu eta baldintzari apli- ketako. Hemen bere, argigarri izan leitikelakoan, Iparraldeko euske- reari dagokona hartungo dogu erezpide, baita inglesezko baldintza ta botatiboan ganeko informazinoa bere. 33 Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso

Transcript of Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi...

Page 1: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Hipotesi Ebentuala, Botatiboaeta Ahalerea Mendebaldean

Sebastian Brown

Artikulu honetan, mendebaldeko ahozko euskeraz estandarretikezbardinak direzen hipotesi ebentuala, botatibo eta ahaleran egiturakaztertuko doguz hiru zatitan.

Lehenengo atalean, errepaso arin bat egingo dotsaguie mendebal-deko euskera idatzian erabiliko egiturari. Gero, ahozko arlora pasau-ta, astirago jardungo dogu adizkian forman ganeko zehetasunakemoteko eta horretan daragoigula, ikusiko dogu alegiazko hipote-siak, subjuntiboak eta potentzialak erlazino istua daukoiela arkarre-gaz. Inoz nahasketa esan izan jakon erlazino berorreri ostantzeanerezten lagundu leiskuielakoan, Iparraldean erabiliko estrukturakbere imingo doguz adibidetzat.

Bigarren zatian, hizkera baten egitura bi erabili ezkero gauzaberea esateko, erakerea aparte, bian artean alderik ere dagoan aztertugurean, baldineraz eraturiko botatiboak ekarriko doguz harira, adia-zopenari emoten dotsozien ñabardurakaz jabetu eta baldintzari apli-ketako. Hemen bere, argigarri izan leitikelakoan, Iparraldeko euske-reari dagokona hartungo dogu erezpide, baita inglesezko baldintza tabotatiboan ganeko informazinoa bere.

33

Bizkaierazko idazle klasikoak eta lege ikuspegia: zer jaso

Page 2: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Atzenengo zatian, mendebaldeko euskerearenetik guztiz ezbardi-na dan Bermeoko sistemearen ezaugarri nagosiak ikusiko doguz.Gero bertoko hipotesi eta ahalezko egitura propioan erakera eta ere-bilkerea aztertuko doguz, ezaugarri bereziak daukozie ta.

Azpimarratu gure nauke gai honen inguruan itaun asko erantzunbarik parauko direzela. Asmoa da gramatiketan agertu bere egiten ezdana, eta lekuan lekuko euskerearen ganeko liburuetan aumentaubaia askotan azalduten ez dana plazara ekarri eta erabilkerearenganeko zalantzak jenteak hausnartu daizen itzitea. Beste modu batenesanda, ikerketageitzat hartun lei artikuluon edukia.

1. EUSKERA IDATZIAREN ETA AHOZKOAREN EGITURAEZBARDINAK

Idatzizko Egiturak

Presenteko Hipotesi Ebentuala

Baldintza klase bi dagoala esan geinke. Bata da indikatiboz etabestea subjuntiboz eraturikoak. Biok daukoie jokabide sintetikoa takonposatua. Bion erakerea jakintzat emonda, Jesus Maria AgirreBerezibar-ek Euskal Gramatika Deskriptiboan dakazan adibide ba-tzuk ikusi daiguzan.

Indikatiboz Txuriogaz ezer okerrik gertako balitzakizu, jo tokihorretara (Txurio)

Goierrikoan aoan entzuten direzanak bakarrik baleu-kaz, ez litzateke oso aberatsa izango (Kresala)

Osaba, zu orain gaztetuko ba ziña, zer naiko zendukeizan? (Peru eta)

34

Sebastian Brown

Page 3: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Subjuntiboz Lotsa ez banendi..! (Gorrotoa)Barrabiletan ausiki on bat bai, sar balakie! (Itzal)Zuriñek jakin balegi nik egin dautsadan itsuskeria!(Arranegi)

Jesus Maria Agirre Berezibarek Euskal Gramatika Deskriptiboansubjuntiboz eraturiko baldintzez esaten dau,

“Erabilgune nabari bat, batipat exklamazio eta inoizka galderazeraturiko adierazkizun subjetibo bakar, berezi eta etenduek osatzendute, nolabait moldatasun kutsua nabarmenagotzen delarik.”

Mendebaldeko literaturan subjuntiboz osaturiko ondoriozko egi-turak agertuten direz inoz:

– Olako asmorik igarriko baleuskue, gure azkenak emen izangolitekez (Abarrak)

Iraganeko Baldintza eta Ondorio Irrealak

Egitura estandarrak jakintzat jota, adibideak ikusi aurretik azpi-marratu gure nauke, iraganeko hipotesian ondoriozko adizkiak,marka modalez nahi hainbarik agertu leitikezala.

– Baiñan etxean lotu izan balitz ere, ez eukean aren barruaknasaiasunik izango (Arranegi)

– Eta an egon ba ziña, jakingo zendun zetarako deitu eben(Itxastarrak)

35

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 4: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Ahozko Egiturak

1 Ondoriozko Baldintzak

Aditza + KO BA + Ondoriozkoa KE duna NOR eta NOR NOK

etanKI duna NOR NORI eta NOR

NORI NOKetan

Jo daigun Iñaki Gaminden lanetara adibideak iminteko.

Denpora ona ingo baleuke oneri etorko litxikios lagunek (Sopela)Emen biziko bagintxikes posik egongo nitxike (Sopela)Mendire dxungo balitzakes galduko litzakes (Otxandio)

Seguru antzean erakera hau hedatuena izango da mendebaldean.Aditz trinkoen baldintzak KE barik eratuten direz.

Diru asko bazenko zer eingo zeunke?Hori banenki esango nauskizu

Herri batzutan baia, aditz trinkoan orainaldiko formak baino ezdirez erabilten eta lehenaldia edo ebentuala modu konposatuan era-tuten direz. KE dun ondoriozko sintetikorik, +legoke eta letorke adi-bidez, ez dago ahozkoan. holan, kontrastau egin gainkez esaldiok:

Aberatsa banintze, eneke bierrik eingo.Aberatsa izango banentzike, eneuke bierrik eingo

Hori banenki, esango nauskizuHori jakingo baneke, esango neskizu

NOR NORI formetan, KI ez da beti agertuten. Herri batzutangorde egin da, Sopelan esaterako, litxikide, Bakion lekist. Beste ba-tzutan, ordea, LEI edo LIgaz hasten direzan formak topetan direz.Beharbada, bokal arteko K galtzearen ondorio baino ez da izango.

36

Sebastian Brown

Page 5: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Loterije toka balekijast (Bermio)Loterije tokauko baleijat (Amorebieta)Loterie tokauko ballata (Zeberio, Otxandio)

Atzenengo adibidean, LI hori, palatalizazinoaren eraginez, LLbihurtu da. I-ren aurreko palatalizazinoa jakina da NOR NORI for-metan (di > j / y), eta Bizkaiko mendebaldean aditz forma guztietanemoten da N, L eta D-gaz.

niagok > ñaok diostek > yostek (Orozko, Zeberio)liata > llata (Otxandio, Zeberio)

Herri batzuten, Orozkon esaterako, ondoriozkoan erakereak eus-kera estandarrarena lako erregulartasun handia dauko. Beste herriaskotan, ordea, paradigma aldaketak, batez bere Niri, Hiri eta Guripertsonetan, edota estandarran antzeko zein ondoriozko baldintzakegon leitikez. Konparau daiguzan Zornotzako Mikel Deunako adiz-kiak Iurretakoakaz.

Zornotza Iurreta Zornotza Iurreta

Niri Guri

Hik balostek balustek baloskuk baluskukHak baloste baluste balosku baluskuZuk balostezu balustezu baloskuzu baluskuzuZuek balostezue balustezue baloskuzue baluskuzueHareik balostie balustie baloskue baluskue

Hiri Zuri

Nik baloat baluat baneskizu banotzuHak balue baleue baleskizu balotzuGuk baluekue balueu bageskizu bageskizuHareik balurie baluie baleskizue balotzue

37

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 6: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Zornotza Iurreta Estandarra

Hari

Nik baneskijo baneskijo baneutsoHik baheskijo baheskijo baheutsoHak baleskijo baleskijo baleutsoGuk bageskijo bageskijo bageuntsoZuk bazeskijo bazeskijo bazeuntso

(Zornotzako Aditz-Eren Karinkara eta Iurretako Elizateko Euskaraeta Toponimia)

Zuek, Hareik, Zueri eta Harei marketako -e- iminten jako adizki-jen atzenari. (o + e > ue). Konparau:

Karneta kenduko baleskijue baleutsie

Goian aipaturiko aldaketa paradigmatikoa normal samarra dalehenaldian bere bai herri askotan, batez bere Zuk eta Guk pertsone-tan

Esan (o)tsazun enazela jungo?Liburu bet erregala (u)tsagun

Aldaketa hau topau geinke NOR NOK aditz trinkoetan, betiZuk eta Guk pertsonetan. Lekeitioko formak ikusi daiguzan:

nik neukan baneuka zuk eukazun baleukazuhak eukan baleuka zuek eukazuen baleukazueguk eukaun baleukagu hareik euken baleuke

(The Basque Dialect of Lekeitio, Hualde, Elordieta, Elordieta)

Aldaketa paradigmatiko hau ez da sekula topetan NOR NOKaditz laguntzailean baldintza ta ondoriozkoetan, Bermeon izan ezik.Bai, ostera, ahalezkoetan. Beraz:

38

Sebastian Brown

Page 7: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Astije benenko liburu bet idatziko neuke (*idatziko leket)Astije okin ezkeron libru bet idatiko lekitx (Bermio)

Hau gero ein geinke > Hau gero ein 1leikegu / 2leikiu / 3lekidu

(1Lekeitio, Izpazter / 2Antzuola / 3Bermio)

2. Subjuntiboz eraturiko adizkia baldintzatzat

Baldintza Ondorioa

Aditza BA + ahalezkoa Aditza + KO ahalezkoa(aditza ko bakoa) Aditza + KO ondoriozkoa (NOR NOK)

Iñaki Gamindek Bilbao Berbaz Berba liburuan ekarrikoak direzadibideok:

denpora ona ein balei oneri lagunek etorko lekidxos (Buja)esan banekixu barreingo seunke (Buja)yoan basenkittes Uskortara eseunke esetuko (Buja)etor balekite berari emongo nekitxo (Larraskitu)

Jon Arretxek Basauriko Euskara liburuan ekarrikoak direz hurren-gook:

kanpoti espaleikitte etorri ser yango geunke?auki baneinki emongo neixu.

Baldintzari dagokienez, NOR NOK kasuetan, lehen ikusiko sub-juntiboz eraturiko egitura estandarren antzekoak direz. Kontuanhartun behar da ne(i)nki – nengi ren alternantzia baino ez dana.Iparraldean nagusitu dan egirurearen antzekoa da, neurri baten.Ikusi daiguzan Iparraldeko adibide batzuk:

39

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 8: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

ikus baneza, bortzeko bat ona eman nezoke(P. Lafitte Grammaire Basque)sal baleza irabazi handia egin lezakek(Henri Duhau Beskoitzeko Euskara)

Baldintzon erakerea, aditz erroak izan ezik, bardina da zein etamendebaldekoa, subjuntibozkoa. Ondorioa, ahalezkoaren adizkiazeraturikoa da. KO/EN bakoa da. Mendebaldean KO beharrezkoa daahalerea eta ondorioa bereiztuteko.

Ahalera Guzurre esan zeinkioOndorioa Guzurre esango zeinkio pregunteu baleizu?

Herri askotan, nahita ahalezko baldintzarik ez erabili, NOR etaNOR NORI kasuetan ahalera eta ondorioaren adizkiak bardinakdirez eta KO horren bidez bereiztuten direz. Herri batzutan, gauzaberea pasetan da ZER NORI NOK forma batzukaz.

Ahalera Giltze galdu leiyate – leijat(a)Ondorioa Giltze galduko leiyate – leijat(a)

KOk, aspektua barik, modaltasuna, ustea, suposamena, eta,hurrengo adibideotan ikusi leien moduen, guraria edo intentzinoamarketan dau:

Esan neizu non dagoan baie ez dotsut esango (ez orain ez gero, ez dodalako gure)Ezin neizu esan, ez dakit eta. Baie banenki bere ez neizu esango

Subjuntibozko ala ahalezko adizkiak izango ete direz? Aditz tran-sitiboetan gatxa da jakiten, ze ahalezko adizkiak KE bakoak izan lei-tikez. Azkuek dinonez,

“De tiempo atrás, empezaron las flexiones potenciales a despren-derse de su característica ke.” Holan:

40

Sebastian Brown

Page 9: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

nengike > nengi > nenki edo neinengike > neike > nei

NOR kasuetan subjuntiboa balitz baneintte itxaron geinkean, baiabaneinkitte ikusi dogu. Honen kanbioa hauxe izan leitikean:

baneinteke > baneintikebaneintike > baneinkite (metatesia) baneinkite > baneinkitte (palatalizazinoa)

Ha ta guzti be, Arretxek baneinkitten ondoan baneintte eta baneibere badakaz. Ahalezko formak, ba kendute, bardinak direz baia. Izanlei egite erako baldintzen analogiaz eratuta egotea.

joango banintz > joango banintzakejoan baneintte > joan baneintteke

Azkuek il baneinteke : si yo pudiera morir itzuliten dau bereMorfología Vascan. Gaur egun, ordea, si yo muriera itzuli behar gaun-ke. Bestea esan behar izan ezkero ahalegaz eraturiko egituraren baterabili geinke.

Gure zeunken lekuen hil ahal ixin ezkero, non elejiduko zeunkehil ahal bazentikez

Orozkon, ahalezko baldintzak dagozan arren, KO + ahalezkoondoriorik ez da egiten sekula.

3. Indikatibozko Ahaleraz Eraturiko Baldintzak

Aditza Ba + Ondoriozkoa

Jon Arretxek Basauriko Euskara liburuan zera dinosku:

“Lehen partizipioa + BA- + Ondoriozko forma ere egitura erabiliada, baina aurrekoa baino gutxiago:

41

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 10: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Ukus baneunke...Ori edan bagaunke...

Hirugarren partizipio + BA- + Ondoriozko forma ere entzun dai-teke inoiz, baina arraroa da:

Kosiko baleuke...”

Gaminden Bilbao Berbaz Berba liburuanbereagertuten da egiturehau daukon adibide bat:

suk ekarri bazeunke ori guk erango geunke

Honeik ahaleraz eraturiko egiturak direz. Leku batzutan NORNOK en lehenaldiko ahalerea egitura honegaz eratuten da.Gaminden lanetara joko dogu ostera be:

atzo ekarri neukezan kerizak (Butroe)atzo ekar neunken beskari (Leioa)

Egituran Erabilkerea, Esangurea eta Ñabardurak

Hizkera batzutan, bi edo hiru egitura ez estandar erabilten direz.Adibidez:

Orozko 1. Esango bazauskio.. 2. Esan bazeio....Basauri 1. Kosiko baleuke.... 2. Kosi balei.... 3. Kosi baleuke...

(“arraroa”)

Aurrera segidu orduko, Basauriko euskerearen 3. adibidea dala ta,esan behar da NOR NOK formetan baino ezin dala agertu egiturahau, ostantzeko formetan ez dagoaleko indikatiboz eraturiko ondo-riozkorik, danak ahalezkoak direz ta. 2. adibidearen analogiaz egini-koa izango ete da? Ez dakit beste inon erabilten dan taiu horretakobaldintzarik. Beraz, ondorengo teoriak 1. eta 2. adibidean egiturakobaldintzetara mugatuten dodaz.

42

Sebastian Brown

Page 11: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Kustinoa da alderik ete dagoan euren artean. Lehen ikusi dogusubjuntibozko baldintzak,

“Erabilgune nabari bat, batipat exklamazio eta inoizka galderazeraturiko adierazkizun subjetibo bakar, berezi eta etenduek osatzendute, nolabait moldatasun kutsua nabarmenagotzen delarik.”

Hau argi ikusi geinke normalean Aditza + KO BA + ondoriozkobaldintzak egiten direzan berbakera batzutako Botatibozko egiturariaitu ezkeron. Herri batzutan botatiboak ahalezko baldintzakaz eginleiz. Iñaki Gamindek honeitxek batun dauz Gatikan:

Botatiboak Baldintzak

uxela eguzki ein balei! fumako espaseunke obeto ibilliko sinttikesetor baleittes orrek! etorko balittikes geuges ongo littikes

Argi paretan da botatiboak, ahalezko baldintzek, guraria, itxaroki-zuna, edo desira adiazoten dauiena. Pierre Lafittek GrammaireBasquen dinosku,

“Mais il faut bien distinguer entre l’optatif du futur (potentiel), qui marqueun vrai souhait,

Ex. : ah! ethor baledi, ah! plaise a Dieu qu’il vienne!debruak joan baleza, que le diable l’emporte!

et l’optatif du présent ou du passé (irréel), qui exprime le regret.

Ex. : hemen balitz, que n’est-il ici!leher egin balu, que n’a-t-il crevé!bere eginbidea bethetzen balu, que n’fait-il son devoir!

L’éventuel des verbes fortes ne marque que le regret.

Ex. : Banaki! si je le savais (mais je ne sais pas)...”

Itxaropena/damua eta lehen/orain /gero direz ideia garrantzitsue-nak. Goian esaniko beste ideia bat bere izan leitike lagungarri kontu

43

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 12: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

hau aztertukeran, KOk ekintzea baten baten intentzinoaren pentsuradagoana, hain zuzen bere. Eguaraldia dala kasu, Jaungoikoarena,beharbada? (Ik. gautu dau – *gautu de / eurie hasi dau - *eurie haside).

Inglesezko botatiboari dagokoien zehetasun bat bere gure naukeekarri gogora. Hiztunek uste badau guraria ez dala beteko beran kon-trolotik kanpo dagozan errozoiekaitik could (futuroko/iraganekoahalezkoa) erabilten dau. Honeik ideiok kontuan hartunde desiraadiazoteko mendebaldean guztiz ezagunak direzan egiturak aldeanimini daiguzan.

NOZ

1. Kanbiauko ahal da! orain zein gero1. Ni legez eskean ibiliko al zara! (Misionari Euscalduna)1. Ez al dozu zorionik eukiko! (Misionari Euscalduna)

2. Uxela eguzkie ein balei! orain zein gero2. Uxela etorri baleittez!

3. Uxela eguzkie eingo balauke! orain zein gero3. Uxela etorriko baletzikez!

1. arloko esaldiak indar edo intesidade handiko guraria edo itxa-rokizuna adiazoten dauie. Ekintzea gertatzea ez dago gertau beharjakonaren esku edo kontrolean, edo ez da gertatu behar jakonarennahia edo intentzinoa, ez da gure lauken gauze bat. Hartun daiguzenadibideak banan banan hau hobeto ikusteko.

Kanbiauko ahal da! Hori kanbietea ez dago geure esku.Ezin geinke egin ezebere hori kanbie-tako.

...eskean ibiliko al zara Zuk ez zeunke gure (baia nik bai).

44

Sebastian Brown

Page 13: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Ez al dozu zorionik eukiko! Zuk gure ez zeunken gauze bat daeta ganera zoriona eukitea ez dagogeure esku edo kontrolean.

2. sailekoak damue adiazoten dauie oraingo egoera bat norberakgure lauken modukoa ez dala-eta. Egoereak halan segiduko dauenustea erakusten dauie.

Uxela eguzkie ein balei! Gure dot eguzkie eitea baia ez dauegiten, ezta egingo be, seguru, etahori penea da.

Pertsona batek zeuzer egin daien edo egoera kanbiau dadien gura-ria adiazoten dauie, baita guraria beteko ez dan edo ezin bete leitikenustea be.

Uxela edan ez balei hainbeste! Ez jata gustetan berak hainbesteedatea baia alegine eginde nagobaia ez dot lortu gitxiago edandaien. Ezin lei kanbiau kostun-brea eta halan segiduko dau.

3. sailekoak damue adiazoten dauie oraingo egoera bat norberakgure lauken modukoa ez dala-eta, baia egoerea kanbiau leitiken usteaadiazoten dauie.

Uxela eguzkie eingo balauke! Ez dau egiten eguzkirik baia nik gu-re dot eigitea eta igual egingo dau.

Pertsona batek zeuzer egin daien edo egoera kanbiau dadien gura-ria adiazoten dauie, eta guraria bete leitiken ustea be.

Uxela edango ez baleuke hainbeste! Askotan esan dotsat txarradala eta ekiten dotsat esatea-ri oraindino (komentizdugurean) eta igual egunenbaten gitxiago edango dau.

45

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 14: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Teoria ederto paretan da, baia pratikan kontua ez dago hain argi,gehien bat ikerketea falta dauelako.

Gatikan, ikusi dogu botatiboak ahalerazkoak eta baldintzak ondo-riozkoak direzala. Orozkon, ordea, baldintzak ahaleraz zein ondoriozeratuten direz. Bardinak ete direz? Batzutan botatiboa benetako bal-dintzatik bereiztuten ez da izaten erreza. Hona lehen ikusi dogun adi-bide bat Orozkokoa errekadu egitea dala ta:

1 esango bazauskio a ver ezkonduko baletzike...edo a ver gureko balauke ezkondu.

Izan leitike botatiboaren antzeko modala, “Gure naunke zuk esa-tea,” esatea lez.

Baldintzea bere izan leitike, “eskertuko nauskizu,” akabauko letzi-kena. Ha ta guzti be, argi dago esan dauenak besteak neskatoari esan-go dotsolakoan dagoana edo sikeran esango dotson itxaropena dau-kona. Honen esangurea izan leitike, “Eskatu dotsut esatea eta egingodozun esperantzia daukot.” Beste modu baten esanda, proposamen-tzat hartun lei, entzulea komentzidu gurean egiten dana. Hurrengoaesan balau, ostera:

1. esan bazeio eskertuko nauskizu edo2. hori esan bazeio txalo bat hartuko zeunke

Honeik ez letzikezan izango proposamenak, ezpaze baldintza irre-alak. Balizko munduaren obserbazino hutsa. Hau da, “Esan bazeioeskertuko nauskizu (baia ez dinotsut esateko)” Beharbada argiagoparetan da 2. adibidean.

Testu berean beste adibide hau agertuten da:

urliek esan daust gure bazei ezkondu edo

Honek baldintzea dala emoten dau. Ondorioa esan balau, “beraezkonduko letzikela zugez,” izan leitikean. Zegaitik ez dau esan gure

46

Sebastian Brown

Page 15: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

bazeunke? Ez dakielako gureko laukenetz, eta ez daukolako zetankomentzidu ezta itxaropenik okin be, ze errekadistea izanda ezkontzeaez letzike izango berantzat. Ezkondu gure lauken gizonak itaundubalautso, ostera, zer esan beharko lauskion, gure bazeunke ala gurebazei? Akaso gure bazei esateak apaltasun handiagoa erakusten dau.

Dana dala, konturatu gadizen orain artean erabili doguzen adibi-de guztietan ekintzearen burutzea (esatea edo gure izatea) pertsonabaten intentzino edo gurariaren pentsura dagoala. Ostanzeko aditze-kaz bere botatiboen ganean esanikoak balio leisku. Ahalezko baldin-tzak ekintzea gertau leitiken sano posibilidade gitxi dagoan ustea era-kusten dauiela eta ondoriozko baldintzak posibilidade gitxi baia areangehiago. Imini daiguzen adibideak:

Goazen! ba, prisagaz nabil-eta. Bai, ba, motorrak arrankaukobalauke!

(Gehienetan ondo arranketan da eta laster eingo dauelakoan nagoarrankau balei = normalean ez da arranketan eta orain bere ez dau

egingo, seguru.)

Maleta bete diru topau bazei, zer egingo zeunke?

Bereizketa honegaz ez geunke harritu behar. Nahita ez egon gazte-laniaz (nik dakidala) inglesez badago. Normalean baldintza irreala if +indikatibozko lehenaldiko adizkia erabilten da baia ekintzea gerteteaguztiz improbable dala adiazoteko if + were + infinitiboa erabili lei.Were, ganera, to be (izan) aditzaren subjuntibozko adizkia da. Ez ete daholan izan izango mendebaldeko euskeraz? Ez ete da holan Orozkokoeuskeraz? Lehen esanikoaren moduen kontestu ezbehartuetako ahozkoeuskerearen adibide gehiago topau eta aztertu egin behar letzikez bal-dinera biak erabilten direzan hizkeratan diferentziarik dagoan jakiteko.Igoal ez dago alderik arean be, baia teoria hortxe dago. Orain ikertzai-leak, aztertuaren ganean, atzera bota edo onartutea daukoie.

47

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 16: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Lehengo adibidea akordura ekarri daigun:

esango bazauskio a ver ezkonduko baletzike...edo a ver gureko balauke ezkondu.

Adibide hau ikusita komenidu da modaltasun kutsua daukoienadizkiak bereiztutea ondoriozkoetati. Gure, nahi, eta behar-egazagertuten direz modaltasun kutsua daukoien adizkiak, begirunea edoapaltasuna erakutsi leie. Gauregun telebisino eta erradioan, mende-baldeko euskerearen ikuspuntutik egokiak ez direzan “esan nahikonuke”en antzekoak nozgure entzuten direz. Orainaldiko formakazkontrastau ezkino argi ikusten da:

Baldintzarik ez erosi gure dau > esan gure lauke (ko barik)Baldintza erreala hori ikusten badau erosi gureko dotsu (ko-gaz)Baldintza irreala hori ikusi balei erosi gureko lauskizu

Zehar galderak baldintzetatik bere bereiztu behar letzikez.Adibideko balauke eta baletzike ez direz baldintzak, ezpaze ondorioz-ko zehar galderak.

Eskatu baneio, ezkondu gureko ete lauke?Preguntiozu ea eskatu baneio ezkondu gureko balauke (laukeen)

Argi ikusten da gureko lauke ondorioa dana. Lehenengo baldintzeabete behar da, gero (KO) ondorioa pasetako.

Iraganeko Baldintza eta Ondorio Irrealak

BaldintzeaAditza BA + indikatibozko lehenaldiko adizkiaAditza BA + litz lau lautso (3. pertsonean l)

OndorioaAditza + KO inkatibozko lehenaldiko adizkiaAditza + KO ondoriozko ebentuala

48

Sebastian Brown

Page 17: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Leku batzutan hirugarren pertsonetako formak l dunek direz.

Aikomenzan Gamindek baturiko adibide batzuk:etzera joan bagintzesan ukusiko gendun (Buja)suk erosi basendun oiñ aukingo geunke (Buja)ekarri balaure dxango gendun (Otxandio)berreun auki balaus be, arin paukobasan (Otxandio)

3. Bermeokoak

Bermeoko aditzera sistemeak itzelezko eboluzinoa egin dau eta baiadizkiak bai egiturak guztiz ezezagun (arraro ez esatearren) egingojakoz irakurle askori. Hau dala ta, ahaleran, baldintzan eta ondorio-an erakerea ikusi aurretik, hoba dogu orainaldiko aditzerea ezagutu,ulergarriago izan deiaskun. Sano sinple eta lojikoa da. Kasik adizkidanak orainaldiko formakaz eratuten direz. Beraz, ikusi daiguzenorainaldiko forma batzuk:

NOR NOR – NORI NOR - NOK NOR – NORI - NOK

nai jast dot nau tsat dost stazu

da jatso dau tso

zara jatsu zu zaitxuz tsazu tsu tsut

zarie jatsuie zuie zaitxuzie tsazuie tsuie tsutie

garie / gara jasku du gaitxuz tsagu dosku

die/diez/diz jatzoie dauie tsoie

Ohar asko egin leitikez adizkien barazinoak, pluralegileak, fone-tikea eta abarren ganean, baia baldintza eta ondoriozko esaldietan

49

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 18: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

eragina daukoienetara mugatuko doguz, hurrengoa izan ezik.Taulan agertuten direzan kontrazinoak normalak direz beste hizke-ratan, baina ezezkoetan osoko formea erabilten da. Bermeon ez.Adibidez:

Entzun zu hori? > Ez dozu entzun hori? Bakio

Entzun zu hori? > Ezu entzun hori? Bermeo

Esango tsezu > Ikusten bazeitxu Bakioez dotsezu esango ezebe.

Esango tsazu > Ukusten bazaitxuzen Bermeoetsu esago ezebe.

Atzenengo adibideak erakusten dosku, baldintza errealak (e)N-gazeratuten direzala, ez beti, eta hiztun bereak bere ez dau beti egingobardin, baia guztiz normalak direz. Aikomenzan beste adibide bi:

Etxin geratuten banaien aburridu etxen naiAnaijie ukusten bazun esaitsezu otorteko

Normalean lehenaldia (e)N orainaldiko formeari gehituta eratutenda, baia lehenaldiko forma zahar edo irregular (Bermeoko berbaike-rearen logikeagas ikusita) batzuk badagoz. Ikusi daiguzen formabarriak eta zaharrak batera:

NOR NOR NOK

Barria Zaharra Barria Zaharranaien naitxen doten nauendan zan dauen zauenzaran zaiñenzarien zaiñiengarien-garan gaiñen-garizendizen-dien zien dauien zauien

50

Sebastian Brown

Page 19: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Ezan (izan), aditz nagosia barik, aspektukaria danean, forma erre-gularrak edo barriak erabilteko jokera handia dago, batez bere afir-matiboan. Adibidez:

Non on zan, ba? Ez daitx, etxera jungo (e)zan dan.(Non egon zan, ba? Ez dakit, etxera joango izango zan / joango zan.

Zamarripak “Supositivo Remoto” deituten dotso orain ikusidogun egitureari. “Supositivo Proximo”a mendebaldean normala danarren, Orozkon joan ixingo da, esaterako, bestea nekez entzuten da.Bermeon biak dagoz bizi-bizirik, KO lekoz aldatute.

Zeitxik ez zan otorri? Medikueñe jun bi’zan dalakonEta ure gora ijjen san (erresakiagas, baie aldiekuek au es dauienjjakitzen esan).(Euskal Dialektologiarako Testo eta Ariketak)

Lehenaldia dinot irakurleari ezagun egingo jakolakoan erreferen-tzia hau, baina Bermeon lehenaldia dalako hori askozaz gitxiago era-bilten da inguruko berbaikeratan baino. Hemen ez da toketan (e)Nerabilkerea zehatz-mehatz azaldutea, baina esan geinke, labur esan be,(e)N gehituteak aditzeak orainegazko garrantzirik, eraginik edotaegiatasunik eza edo urruntasuna marketan dauela.

Ahalerazkoak ezin, bazin, ahal, eta lekin bitartez eratuten direz.Azaldu daiguzen euskera estandarrean ezagututen ez direzanak baka-rrik.

Bazineri dagokonez, Aditz jokua ezin-en modu berean egiten da.A. Perez Bilbaok Bermeoko Herri Hizkera liburuan dinosku:

“Ezin-en antonimoa da, eta Ahal-en ordez erabilten daBermeon........agian, antzina hedatuago zen fosil bat, bere eremusemantiko propioa zuena, ahal gandik ezbardina? Inglesezko can(ahalmen fakultatiboa) eta may (baimenezko ahalmena) bezala, beharbada? Honela: can = ahal, may = bazin.

51

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 20: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Exempluak: you can = ahal duzu (kapaz zara)you may = bazin duzu (baimena duzu).”

Nik, barrez, esango nauke ezin-en antonimoa dala bakarrik galde-gaia baietza edo ezetza bera danean. Beraz, aurretik esaniko ezin batarbuiatuteko eta itaunetan entzuten da gehien bat.. Ostantzean ahalerabilten da.

Bazin nai sartun?Bazin zu uger (eiñ)? Ezin zu eiñ ori! Bazin djot! Amak esan dau te.

Leki-k posibilidade gertagarria adiazoten dau. Aditz jokua, afir-matiboan, ahal-en antzean egiten da. eta tempus bardinak daukoz,presente futuroa izan ezik, gerokoaren erreferentzia berez egiten dauta. 1. pertsonean forma zaharrak entzuten direz oraindino, neki(tx),nekitso/nekitsat. Negatiboan, ezin leki + orainaldiko adizkia egi-turea dauko.. Ezan hartzean dau aspektu amaitua marketako etaondorioz euskera estandarrean (nik dakidala) ez dagozan zehetasunakemon leiz.

Fakultatiboa Posibilidadezkoa Estandarrez

sartun ahal da sartun leki de sartu daitekesartun ahal ezango da sartun leki de sartu leitekesartun ahal ezan da sartun leki (e)zan da *sartu izan dateke ?!sartun ahal zan sartun leki den sartu neintekeensartun ahal ezan dan sartun leki (e)zan dan *sartu izan neintekeen?!

Banan banan azalduko doguz danak

sartun ahal da sartzeako kapaz da, inoz sartun dalako edotaoraintxe sartzean dagoalako edo lehen sartzeaeragozten izan dotsoien oztopoak kendutadagozalako eta sartungo da.

52

Sebastian Brown

Page 21: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

sartun ahal ezango da sartzeako kapaz izango da eta sartungo da.

sartun leki da sartzeako posibilidadea dauko. Ez dinotsartuko danetz.

sartun ahal ezan da sartzeako erea okin dau eta sartun da.

sartun leki (e)zan da sartzeako posibilidadea okin dau lehen,orain ez, baia ez da edo ez dakigu sartundanetz

sartun leki den sartzeako posibilidadea euken, eta segiduauen okitzen.

Sartun ahal zan edo sartun leki den arraroak izango letzikez ahoz-koan. Literaturearen idatzirako egokiak direz, lehena lehendik konte-tako, situazinoaren amaierea kontakizun itzi eta irakurlearen jakin-mina mantenitako. Aspektudunan ganean, barrez, Jesus Maria AgirreBerezibarek Euskal Gramatika Deskriptiboan dinosku:

“...oso bakanka topa daitezke narrazio testueran, ekintzaren bide-raketan batipat objetibo hutsak erabiltzen direlako agian.”

Bermeon ezan-egaz eraturikoak normalagoak direz, lehena orainetikbegira kontau eta tempusen komunztadurea gordetan dauie eta.

Bijek erosi leki’zan’taz, baie azkanien au erosi dotPresente perfektoa, Presente perfektoa

(Biak erosi neikezan baina azkenean hau erosi dot) Iragan ezperfektoa, presente perfektoa

Orain kontrastau daigun ahal-en beste egitura bategaz, botatiboahain zuzen be, lekik egitura bardina dauko eta.

Aditza + KO AHAL indikatibozko orainaldia = botatiboaEtxe honetan zorion hutsa, betiko euko ahal dabe!

53

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 22: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Aditza + KO LEKI indikatibozko orainaldia = ondorio irrealaOnek be lebitxie ebaiko lekitxoye ba, balekoye nori (Oroigarriak)

Egoera edo ekintza irrealen erreferentzia egiten dauie biak, eta ezdaukoie potentzialaren esangurerik. Botatibo, modu baten, guraria-ren ondorio irrealtzat hartu lei. Ondorio irrealak, potentzialarenesangurea ez daukola esan arren, badauko zerikusia posibilidade ger-tagarriagaz. Baldintzea, probable izan ez arren, gertau leitike, etaondorioa bere bai.

Lehen aipaturikoaren moduan Leki-k posibilidade gertagarriaadiazoten dau. Baldintza ebentuala eratuteko erabilten da, hurrengoegitureagaz:

Aditza BA LEKI indikatibozko orainaldia (KO bakoa)

Adibidez:

Loterije toka balekijatsu, zer eingo lekizu?

Beren amak entzun balekitzuz, orrek berbok! (Oroigarriak)

Baldintzea gertaezina izan ezkero, lehenaldiko adizkiakaz eratutenda, orainari dagokon arren. Akordau gadizen goian esanikoagaz, (e)Ngehituteak aditzeak orainegaz daukon garrantzirik, eraginik edotaegiatasunik eza marketan dauela. Adibidez:

Gure aitxe ezan bazaiñen be, elekitsut kasurik ingo(gure aita bazina bere, ez neuskizu kasurik egingo)

Esaldi honen mezua da, “Zuri kasurik ez dotsut egiten eta gureaitari bere ez neuskio egingo”. Esaldiaren filosofia da, “Ezin leitikenada zu gure aita izatea”.

Goian ikusi dogu baldintzazko adizkia KO bakoa izaten dala. Hauda, ekintzea bere osotasunean, burututa ikusten dala. Ekintzea hasi etaamaitu egin behar da ondorioa bete ahal izateko. Goiko adibidean, adi-

54

Sebastian Brown

Page 23: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

bidez, lehenengo loteria tokau behar jata eta gero erosiko nauke etxebarria. Tokako balekijast esateak ez ete lauke adiazoko tokau ordukojakingo naukela tokauko jatana? Beste adibide bat:

*jo eingo balekinau, eskapa eingo leki dot =*ikusi banei jo eigo dostela, eskapau egingo nauke

Euskera estandarrean zelan esan geinke hau? Joteko egingo balaust?

Adibidea asterix bategaz imini dot, orainaldian sekula ez dodalakoentzun holakorik. Bai, ordea, lehenaldian. Hona hemen:

Eskue luzetu tson zeuzer omongo balekitso(n) lez

Emotea, burutu aurretik ikusten da, gertakizun dago oraindinonarrazinoan. Leki-k posibilidade gertagarria adiazoten dau, argi etagarbi. Futuro posible bat, lehenalditik ikusita. Beharbada, zeuzeremon gure autson, edo ezebere ez euken, igoal. Honen pentsamen-duan nagoala sano interesgarri deretzat Basauri aldean KObako ukusbaneuke eta edan bagaunke-en erako balditzak KOdun kosiko baleuke-en antzekoak baino normalago egiteari.

Orain baino lehen gertau ez dan egoera edo ekintzearen ganeanberba egiteko, gertaezina danez, leki ezin lei erabili ez baldintzan eztaondorioan be, hau orain edo gero gertau ezin ba leitike. Beran orde,lehenaldiko adizkiak erabilten direz, orainegazko garrantzirik, eragi-nik edota egiatasunik eza marketan dauie eta. Adibidez:

Neu ezpanaitxen sartun...delafuertiek eruengo zauenarek imiek pa egun atan

Obeto eingo zauen neuetzako mantille barri bet ekarribazauen entierruetara jueteko Lelau esan bazun, ariñauotorko zan

(Oroigarriak)

Ondorioa orain edo gero gertau ahal baleitike, baina hiztunakbadaki edo uste badau ondorioa ez dala gertauko ondorioa + (e)N

55

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 24: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

erabili leiala emoten dau. Egitura bat ikasi gure nauen baten, lagunbateri egiturearen ganean neukezan zalantza batzuk azaldu eta itaun-du nauntsan:

– Zelan esango lekizu Es tan alto como yo?– Esango lekitxen, Zure lako altue da, baie igual Zeurie lako altu-

rii dako hobeto,

erantzun austen. Esango lekitxen hori, zer ete da? Esan bako bal-dintza baten ondorioa? Hau da:

(Zalantza guztiak azaldu baino lehen pregunte bastazun) esangolekitxen....

Oraindino esan lei Zure lako altue da, baia ez dau hori esango,ezpaze beste gauze bat. Ondorioa gertau leitike baia hiztunak ustedau ez dala gertauko. (e)N-k marketan dau orainegazko garrantzirikedo eraginik eza, edo, beharbada, urruntasuna, ez iraganean, etorki-zunean baino. (e)N-k marketan dau urruntasuna denporan, bai atze-ra (lehenean), baita aurrera bere (geroan). Beste adibide bat:

Nik sueles andrie eingo nekitxen manga-manga.(Euskal Dialektologiarako Testo eta Ariketak)

Adibideoko Nik zurelez-k ohar batzuk merezidu dauz ez baitakitBermeotik kanpo erabilten dan. Esangurea Ni zure egoeran egongobanintz da, eta lehenagoko esamolde baten kontrazinoa da, iñore(n)lez baneitxike, hain zuzen be. Oroigarriaken askotan agertuten da.

Ni zuelez baneitxike, enekidxo itxiko eiñ barikNi, zurelez baneitxike, mengako nekitzat!...zeitxik eze da zoro-zoro bat, eta ni mutille-lez baneitxike, ni are-

gaz ezkondu ez...ni ez.

Lehen esan dodan lez, ondorioak modaltasun kutsua daukoienadizki edo enuntzieratatik bereiztu behar direz. Honeik gure eta

56

Sebastian Brown

Page 25: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

behar-egaz eratuten direz, sentimendu eta eretziak adiazoten dauieeta baldintzabakoak direz. Adibidez:

Bai, baye nik a otorri baño lelau gure neki ogetamar mille errielakorniduZeu be, frabikera juen bi-lekizara....da zuk, tie zaran partez, gogor ein bilekitzazu.

(Oroigarriak)

Behar leki ezan (aspektu perfektua) bere entzuten da inoz

Geugez otorri bi’leki’zan zara, total ondo pasa du te!

AMAITUTEKO

Amaituteko, Pierre Lafittek Grammaire Basquen “conditionnelprésent”en ganean esaten dauena gogora ekarri gurenauke.

“Il faut cependant reconnaître qu’il disparaît de plus en plus : iln’existe pas que dans quelques localités et on lui substitue l’infinitifradical accompangné du conditionnel de dadi ou deza.......

.....Il est trop tarde pour remonter le courant, et il faut accepterle système .....”

Berbok leiduta, hegoaldean zerikasi handia ez ete daukogu?

BIBLIOGRAFIA

EUSKAL GRAMATIKA DESKRIPTIBOA Jesus Maria Agirre Berezibar

GRAMMAIRE BASQUE Pierre Lafitte

MORFOLOGIA VASCA Resurrección María de Azkue

57

Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

Page 26: Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldeanmendebalde.eus/jardunaldiak/2000/Hipotesi ebentuala, botatiboa eta...Hipotesi Ebentuala, Botatiboa eta Ahalerea Mendebaldean

SOPELAKO EUSKARAZ I. Gaminde, B. Markaida, E. Markaida

OTXANDIOKO EUSKERAZ X. Burgete, I. Gaminde

BILBAO BERBAZ BERBA I. Gaminde

BAKIO BERBARIK BERBA I. Gaminde

ZORNOTZAKO ADITZ-EREN KARINKARA Zelaieta Geregiaga LuisMari

IURRETAKO ELIZATEKO EUSKARA ETA TOPONIMIA Alberto ErraztiIgartua

BESKOITZEKO EUSKARA Henri Duhau

OROIGARRIAK R. Ortuzar

ERDERISMOS Sebero Altube

BUTROIKO EUSKARA (FLV40 403-460) I. Gaminde

EUSKAL DIALEKTOLOGIARAKO TESTO ETA ARIKETAK Joxe MaríaEtxebarria

BERMEOKO HERRI HIZKERA A. Perez Bilbao

BASAURIKO EUSKARA J. Arretxe

THE BASQUE DIALECT OF LEKEITIO J.I. Hualde, G. Elordieta, A.Elordieta

58

Sebastian Brown