HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar...

13
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019 HEZKUNTZA INKLUSIBOA Carmen Altuna Azpeitia Laburpena UNESCOren 2030eko garapen iraunkorrerako helburuetako bat guztiontzako kalitatezko hezkuntza barneratzailea nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea da. Barneratzailea eta kalitatezkoa izan dadin, hezkuntza, inklusiboa izatea lortu behar da. Gaur egun hezkuntza dagoen puntura iristeko, buelta asko eman ditu eta oinarriak ondo ulertu behar dira gizarteak behar duen eraldaketa ulertzeko. Hori dela eta, Warnorck txostena, Delors-en txostena, kurrikulumaren garrantzia, etab aztertuko dira hezkuntza inklusiboan sartu aurretik. Iragana eta oraina ulertuaz, etorkizunean gizaki guztien beharrak bermatuko dituen hezkuntza eraikitzeko tresnak eta baliabideak ikasten dira. Azkenik, hezkuntza inklusiboa zertan datzan eta Euskal Erkidegoaren papera azalduko dira, amaieran euskal gizarteak dituen erronkak argi izateko.

Transcript of HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar...

Page 1: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

HEZKUNTZA INKLUSIBOA

Carmen Altuna Azpeitia Laburpena

UNESCOren 2030eko garapen iraunkorrerako helburuetako bat guztiontzako kalitatezko

hezkuntza barneratzailea nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako

aukerak bultzatzea da. Barneratzailea eta kalitatezkoa izan dadin, hezkuntza, inklusiboa

izatea lortu behar da. Gaur egun hezkuntza dagoen puntura iristeko, buelta asko eman

ditu eta oinarriak ondo ulertu behar dira gizarteak behar duen eraldaketa ulertzeko. Hori

dela eta, Warnorck txostena, Delors-en txostena, kurrikulumaren garrantzia, etab

aztertuko dira hezkuntza inklusiboan sartu aurretik. Iragana eta oraina ulertuaz,

etorkizunean gizaki guztien beharrak bermatuko dituen hezkuntza eraikitzeko tresnak

eta baliabideak ikasten dira. Azkenik, hezkuntza inklusiboa zertan datzan eta Euskal

Erkidegoaren papera azalduko dira, amaieran euskal gizarteak dituen erronkak argi

izateko.

Page 2: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

2

2030eko agendak dioen bezala garapen iraunkorra lortzeko kalitate onezko

hezkuntza bat eskaintzea da hurrengo urteetan lortu behar dugun helburuetako bat.

Hezkuntza barneratzailea, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea eta pertsona guztientzat

bizitza osorako ikaskuntza aukerak sustatzea. Hezkuntzaren alorrean, muturreko

ezberdintasunak daude, haur aberatsek eskolara joateko dituzten aukerak bost aldiz

handiagoak dira haur pobreenak baino; eta hiri inguruetakoek landa esparrukoen

aukera bikoitzak dauzkate. Bestalde, herrien %25ean soilik lortu da genero berdintasuna

bigarren mailako hezkuntzan. 2030 agendak proposatzen du eskola bermatzeko lan egin

behar dugula bidezkoa eta kalitatezkoa izango den eskola bat, eskola aurretik bigarren

hezkuntzara arte. Gainera, hezkuntzaren alorrean genero ezberdintasunak

desagerrarazi behar ditugu eta pertsona guztiek, kolektibo zaurgarriek bereziki,

ikaskuntza maila guztietara sartzeko aukera bermatu behar dugu, baita unibertsitatera

baita lanbide hezkuntzara ere. Hezkuntzaren bidez pobreziatik atera, bizimodu

iraunkorrak sustatu eta bakean giza eskubideetan eta genero berdintasunean

oinarritutako kultura sustatu baitaiteke. Azken batean, bizi maila duinak eduki eta

garapen iraunkorra lortu (UNESCO,2015).

Euskal erkidegoan hezkuntza derrigorrezkoa da 3-16 urte bitartean, barneratzailea

izatearen prozesuan dago eta hori lortu arte ez da guztiz kalitatezkoa izango, kontuan

izan behar da, aldaketa hau emateko prozesua hasia dagoela.

Erkidegoan hezkuntza integratzaile baten alde lehen pausoa Euskal Herriko Hezkuntza

Berezirako egitamua (1982) izan zen, baino, etengabe eguneratzen zenez, 1987. urtean

batzorde bat sortu zen gaia lantzeko. Helburua eskola muinbakarra eta integratzailea

sortzea zen. Integrazioak, ahalmen-urritasunak zituzten ikasleak ohiko eskoletan

eskolatzea zuen helburu, eta bide batez, irakaskuntzara, ikasketetara eta eskolako

antolaketara moldatzea ere. Beste modu batera esanda, eskolak herrialdeko neska-

Page 3: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

3

mutil guztiak onartu behar zituen, bereizkeriarik gabe, eta ikasle guztien integrazioa

bultzatu behar zuen eta du, bai eskolan, bai gizartean. (EAE administrazioa et al, 2012)

UNESCOn (1990) eta Salamancako deklarazioan (1994) kontzeptu aldaketa ematen da,

integrazioa egoera berriari egokitzen. Garai antzekotan, Espainiar estatuan LOGSE

(1990) legedian hezkuntza-behar bereziak kontzeptuak defizientzia eta desegokitze

terminoak ordezkatzen ditu. Beranduago jarri zioten arreta behar bereziei Espainia

mailan. Bi urte beranduago MER dokumentua atera zen. Ingalaterran urte pare bat

lehenago Warnorck txostena atera baitzen; autore honek ikasleak sailkatzeko

beharrean ez zuen sinisten, ezta ikasleen benetako egoerei atxiki gabeko kategoria

absolutuetako bitartekoen esleipena bereizteko beharrean ere. «Etiketak» ez zuen

hezkuntza-erantzuna baldintzatu behar. Era berean, txosten horretan, lehenengoz

adierazi zen arreta espezializatua ikasleen hezkuntza-premia bereziek (HPB)

justifikatzen zutela. Premia horiek zituzten ikasleek ikastetxe arruntetan egon behar

zuten, salbu eta integrazio-aukera eskasak bazituzten; kasu horietan, ikastetxe

espezializatuetan eskolatu behar zituzten, hezkuntza-premia horiei modu eraginkorrean

aurre egin ahal izateko (EAE administrazioa et al, 2012).

Horren atzean, hezi ezin daitekeen ikaslearen argudioa zegoen. Ikasle guztiek daukate

hezkuntza jasotzeko eskubidea eta helburu berdina bermatu beharko litzatekeela ikasle

guztietan zioen Warnorck-ek. Hezkuntzak behar ezberdinei erantzuteko baliabideak,

prestakuntzak eta denborak bere aldakortasunarekin ulertu behar ditu, ikasle

bakoitzaren beharrak desberdinak direlako, jarraitasun bat jarraitzen dute. Warnorck

autoreak ezberdintasunak egin zituen, kontzeptu berriak txertatuz:

· Ikaskuntza zailtasunak: ikaskuntza prozesuan faktore bat ematen da

ikaskuntza prozesua zailtzen duena. Bi modutan ulertu daiteke, bata mugatua

(kategoria psikopatologikoa, nahaste zehatz bati egin erreferentzia,

ikaskuntza irakaskuntza oztopatzen duen nahastea.) bestea zabalagoa,

Page 4: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

4

orokorragoa (deskribatzen du garapen arazo bat). Bi kasuetan norbanakoari

egingo lioke erreferentzia, ikaslearen ezaugarria dela pentsatuz.

· Hezkuntza behar espezifikoak: elkarrekintzan sortzen den egoera edo

aldagaia. Ez da baldintza pertsonala, zerbait interaktiboa da. Haustura bat

dagoela esaten du eskola eta ikaslearen arteko interakzioan. Hausturaren

ondorioz behar horiek espezifiko edo berezi bihurtzen dira. Ikaskuntza

zailtasuna ez da gizabanakoak baldintzatzen duen zerbait, testuinguruak

berak ere baldintzatzen duela ikusten dugu. Honek esan nahi du

testuinguruan aldatu behar direla (eskolan), eta ez soilik ikaslea. Denei

zuzendutako hezkuntza baldintzak hobetzean, aniztasunean erreparatzen ari

gara. Normalizazio bat ere lortzen da. Kurrikulumean aldaketak egitea

eskatzen duenak.

· Kategorizatu egiten dira: laguntzaren arabera sailkatzen dira beharrak.

o Ordinarioak: Ikasle batzuk hezkuntza behar batzuk laguntza puntuala

eskatzen dutenak daude, arruntak eta ohikoak dira (adb: ongi ikusten

ez duen ikaslea dago eta aurrean jartzen zaio edo letra handiagoko

fitxak eman).

o Espezifikoak: Beste behar batzuk orientazio handiagoa eskatzen dute,

baita denbora eta formakuntza gehiago.

Hiru kontzeptuak lotuta: ikaskuntza zailtasuna baldintza pertsonal bat da, ikaskuntza

zailtasuna hezkuntza beharra bihurtuko da testuinguruaren arabera, ikasleak hezkuntza

beharra izan dezake edo ez zentro horrek dituen baliabideen arabera (hezkuntza berezia

duen edo ez) (Darretxe, 2010).

Hemendik aurrera, eskolan, haur, gazte eta heldu guztiak hezkuntza-sistema berean

heztea, hezkuntza-premia berezik izan edo ez, inklusioa izan behar du guztientzako,

hezkuntza eraikitzeko politikaren eta jardunaren gidari hain zuzen.

Page 5: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

5

1993. urtean, egokitzapen kurrikularrari heldu zitzaion Gonzalez Manjon-en eskutik;

ikasle guztientzako indibidualizazio didaktikoa posible egitea du helburu.

Gizabanakoaren ezaugarri indiosinkronikoei egokitzea. Irakaslegoak daukan tresna

berezi bat. Kurrikulumaren elementuren baten edo gehiagoren aldaketa eragiten du

(zer, nola eta zenbat irakatsi eta ebaluatu). Kurrikulumean elementu ezberdinak

aurkitzen ditugu, helburu ezberdinetaz osatua (prozedura, ezagutza, jokabidezkoa).

· Oinarrizko irizpideak:

· 1. Normalizazioa: Ahalik eta integratuen dagoen erantzuna eta

egokitzapen graduala/progresiboa duena mailaz-maila, pixkanaka aldaketa

minimoena behar duena., (adb: ongi ikusten ez duen ikaslea dago eta

aurrean jartzen zaio edo letra handiko fitxak eman)

2. Ikasle guztientzako hezkuntza-proposamen berdina. Kasu bakoitzean

jasotzen den laguntza maila ezberdina izango da. Helburu zehatzak

aldatuko dira orokorrak mantentzen diren bitartean (Gónzalez, 1993).

Kurrikulumeaz hitz egiterakoan, autore bat funtsezkoa izan zen hezkuntzaren historian

eta hau Delors izan zen; bere txostena aldaketaren oinarri bat eta bizitzan zeharreko

ikaskuntzaren oinarriak finkatu zituen. Txostenak oinarrizko lau zutabe dauzka eta bere

teoriak gizarteak gizabanakoak hezitzen duela defendatzen du. Autorearen usteetan,

gizarte hezitzailea bultzatu behar da, ikaskuntza edozein lekutan aurkitu daitekeelako

eta bide batez bazterketen kontra borrokatu behar da. Informazioaren gizarteak,

teknologia nola erabili ikasi bultzatzen du, gaitasun teknologikoak garatu behar dira

teknologia berriak erabili ahal izateko.

1-Ezagutzen ikasi: ikasle batek jakin behar du ezagutzen, ingurunea ezagutzeko

gaitasuna edukitzeko. Kultura orokor bat bereganatu (irakurri, idatzi, matematika,

filosofia..) eta gero, jakintza gai zehatz bati buruz azkenik, ikaskuntza sakonagoa

lortzeko.

Page 6: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

6

2- Egiten ikasi: trebetasunei buruz hitz egiten du, egoerei aurre egin ahal izateko.

Estrategiak, prozedurak… taldean lan egiteko gaitasuna zerbait egiten jakitea da, eta

transbersalki lantzen da txikitatik.

3- Elkarbizitzen ikasi: enpatia lantzen du puntu honetan. Bestearen buruan jartzea,

sentitu eta beste pertsona ulertu. Enpatia garatzen dutenak badakite elkar-

menpekotasuna dagoela gizakien artean (interdependentzia) eta honen aurrean

daudenean, hau hautemateko gai dira.

4- Izaten ikasi: hezkuntzak sozializazioan aparte, maila pertsonalean ere nortasuna

garatzea izango litzateke. Autonomiaz jokatzeko gaitasuna izan, hau, irakatsi eta ikasi

daiteke.

Hezkuntza integrala defendatzen du Delors-ek. Hezkuntza osotasunean ulertzen du.

Teoria honetatik “ikasten ikasi” ideia sortzen dela esan daiteke (Delors, 1996).

Normalizazio-printzipioan aldarrikatzen zen eskubide berezia atzean utzi eta Giza

Eskubideen aldarrikapenaren esparruaren aldeko politikak egiten hasten dira, gizaki

guztien inklusioa bermatuko duten programak asmatzeko eta garatzeko. Inklusioak

erdigunean ditu pertsona guztien eskubide-berdintasunaren printzipioa, eta, ondorioz,

eskubide horiek pertsona guztientzat eta testuinguru sozial eta pertsonal guztietan

gauzatzeko gizarte-betebeharra (EAE administrazioa et al., 2012).

Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik

alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean eraikitzen dena, aldi berean eremu

batek baino gehiagotik jardun behar da helburu bera lortzeko, sendoagoa izango baita

sarea, soka gehiok eratuta, hobeto eutsiko dio datorrenari. Horregatik, eskola

inklusiboaz diharduenean hezkuntza komunitatea ezin da albo batera utzi. Haur eta

gazte guztiekin lotuta, familiekin, profesionalekin, herritarrekin, komunitatearekin

kontatu behar da, inklusioa prozesu jarraitua baita (Darretxe eta Zenitagoia, 2008).

Page 7: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

7

Hezkuntza honen helburua ikasle guztiek eskola-arloan arrakasta izatea da; izan ere,

benetako berdintasuna lortzea da ikasle guztiek beren gaitasun pertsonalak ahalik eta

gehien garatzea, irteerako profilean aurreikusitako oinarrizko konpetentziak lortze

aldera. Irakasten zena nola eta zein baldintzetan irakasten zen aldatu behar zen, ikasle

guztiek beren gaitasun pertsonalen garapen gorena lor zezaten. Hori dela eta, oztopoak

ezabatzeak esan nahi du eskola-testuingurua aldatu behar dela, ikasleek zailtasunik izan

ez dezaten beren eskola-ingurunean moldatzeko eta hazteko.

Hezkuntza inklusiboak bere ikasgeletan aniztasunaren adierazpen guztiak biltzen ditu,

baina modu berezian. Gizartean dagoen aniztasuna ikastetxeetan ere ikusten da, baita

honi buruz egiten den balioespena ere, hainbat adierazpenen bitartez: kulturen,

funtzionaltasunen, sexu-orientazioaren, generoaren eta baliabide ekonomikoen

aniztasuna. Geroz eta anitzagoa, haurrak kolore ezberdinak ikusi eta ulertzeko gaitasuna

izango du, gaitasun sozio-emozionalei tartea eskainiz eta elkarbizitzen ikasiko du. Talde

heterogeneoek emaitza onak ditu denentzat, egoera zailagoan daudenei behar duten

laguntza eskaintzen zaie eta beste kideek arrakasta gehiago lortzen dute beraien burua

besteei laguntzeko erabiltzen duenean.

Eskolaren bidez ikasle guztiek zeharkako eta diziplina barruko oinarrizko konpetentziak

lortu behar dituzte, helduen bizitzara sartzeko eta horiek garatzen jarraitzeko.

Horregatik, ekitatea eta bikaintasuna aldi berean uztartu beharreko printzipioak dira.

Hezkuntza-errendimenduko maila aurreratuak lortu eta garatu nahi badira, guztien

arrakasta sustatzen duten gizarte- eta hezkuntza-politikak behar dira; horretarako,

testuinguru jakin batzuk sortzeko beharrezko baliabide tekniko, pertsonal eta

antolakuntzakoak sustatu behar dira, ahultasuna edo zailtasuna sor dezaketen egoera

pertsonalak gainditzeko.

Page 8: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

8

Eskolak ongizateko, konfiantzazko, onarpeneko eta inklusioko testuingurua eman behar

du, beharrezkoa baita arrakasta hori lortzeko; horretarako, berdintasuneko

testuinguruan egin eta baterako helburu eta proiektuak proposatu behar ditu,

lankidetza eragiteko, ondoren bizikidetza sustatu ahal izateko.

EAEk 2019an hasi eta 2022an amaituko den planak ikasle guztien garapen integrala eta

eskola arrakasta laguntzean datza, inklusio, ekitate eta bikaintasuneko printzipioei

helduz. Orain arte, pauso asko ondo eman dira eta aurretik sustatu diren planen ostean,

erkidegoko sistemak hainbat indargune dauzka; hala nola, Ikuspegi inklusiboa duten

sareak, proiektuak eta programak bultzatu izana, aniztasunari erantzuteko (hezkuntza-

komunitateak, Amaraberri, Bidelaguna, Hamaika esku, etab.) edo ikastetxeen urteko

planak egitea bultzatea, ikasleen konpetentziak hobetzeko jarduketa zehatzekin. Baita,

aniztasunari erantzuteko laguntza-egiturak (berritzeguneak, ikusteko desgaitasuna

duten ikasleen hezkuntza-inklusiorako baliabide-zentroak, ospitaleetako eta etxez

etxeko hezkuntza arretarako eta hezkuntza arreta terapeutikorako zentroak, etab.) eta

profesional espezializatuak egotea (irakasle aholkulari eta orientatzaileak, pedagogia

terapeutikoko irakasleak, fisioterapeutak, entzumen eta hizkuntzako irakasleak, zeinu-

hizkuntzako interpreteak, hizkuntza-errefortzuko irakasleak, terapeuta okupazionalak,

hezkuntza-laguntzako espezialistak, etab.); horri esker, laguntza antolatzen da eta

ikasleekin modu malguagoan har daiteke esku (Hezkuntza Saila, 2018).

Hala, aukera eman nahi die ikastetxe guztiei beren giza baliabide materialak

eraginkortasunez erabil ditzaten ikasleen garapen integralerako estrategia eraginkorrak

garatzeko, eskola inklusiboa, bizikidetza positiboa eta bikaintasuna sustatuko duen

esparruan. Horretarako, hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten eragile guztiak

nahasiko ditu zeregin horretan, lankidetzako lan koordinatuaren bidez.

Page 9: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

9

Lehen indarguneak aipatu diren bezala, etorkizunera begira badaude hobetzeko puntu

ezberdinak. Eskolak gizartera heldu behar du, eta gizartea eskoletara, eta zaila da hori

lortzea, batek ez badu bestearen errealitatea kontuan hartzen. Hau lortzeko, modu

baikorra da aniztasun testuinguru eta jardunbide duten egokitzapen-guneak egotea.

Hala, aldaketak erabakigarriak izan daitezen, egiturazko neurriak hartu behar dira, baita

eskolan ere. Beraz, neurri integralak hartu behar dira, ez soilik berrikuntza zehatzak,

hezkuntza-testuingurua egokitu eta benetan inklusibo bihurtzeko.

Modu eraginkorrean onartzea zer-nolako zeregina betetzen duen hezkuntza-

komunitateak ikasle guztien arrakasta lortzeko, eta aktiboki sustatzea haien ongizate

psikosoziala erdiesten laguntzen duten beste sistemekin batera lanean aritzeko bideak;

hots, gizarte-eta osasun-sistemarekin batera lan egiteko bideak.

- Familiak ikastetxearen egunerokotasunean partaidetza sistematikoa izan

dezaten bultzatzea, horretarako estrategiak sortzen lagunduz eta berariazko

koordinazioa garatzeko komunikazio-bide arinak ezarriz.

- Gizarte- eta osasun-sistemekin partekatutako esku hartzeko guneak garatzea,

aniztasunaren aldeko erantzun integratua eta inklusiboa emango duen gizarte,

osasun eta hezkuntzako gune bat sortzen jakiteko.

- Hezkuntza-komunitate osoari eta gizarteari jakinaraztea inklusioko printzipioek

gidatu behar dituztela hezkuntzako eragileen eta hezkuntza-etapa guztietan

ikasleen ongizatean laguntzen dutenen jarduketak (Hezkuntza Saila, 2018).

Hobetzeko eremuetaz mintzatzerakoan, Europako eskoletan arrakasta duten ekintzak

lortzeko egindako txostena kontuan hartu beharra dago, INCLUD-ED deiturikoa.

INCLUD-ED programa integratuak bi hezkuntza-estrategia multzo aztertzen ditu: batetik,

desberdintasunak gainditzeko eta gizarte kohesioa sustatzeko hezkuntza-estrategiak;

eta, bestetik, gizarte bazterketa eragiten duten hezkuntza-estrategiak, honako gizarte-

Page 10: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

10

talde ahul hauei begira: emakumeak, gazteak, etorkinak, kultura ezberdinetako kideak

eta ahalmen-urritasuna bai ahalmen-altuak dituzten pertsonak. INCLUD-ED

programaren baitan hezkuntza-jarduera eraginkorrei buruz egindako ikerketa batzuek

frogatu dute hezkuntza-jarduera eraginkorrek ikasle guztien emaitza akademikoak

hobetzen dituztela, eta bizikidetza eta gizarte-kohesioa bultzatzen. Ikusi da, eskola

baten dugun baliabide baliotsuena: ELKARREKINTZA da.

Eskola barruan komunitatea sortzea funtsezkoa da, partaidetza sustatuko duena,

onarpena bultzatu, non harrera ematen zaien bai ikasle, guraso edota haurrei edozein

motatako esperientzia aberasgarriak biziaraziko dien edonori. Eskola denen espazioa da,

auzotar guztiena eta pertsona guztiek dute zerbait zoragarria eskaintzeko aukera

zentroari, funtsezkoa baita harremanak lantzea.

Zuzendaritza-taldeak bere gain hartu eta bideratu behar du ikastetxeak ikasle guztien

ikaskuntzarekiko duen konpromisoa eta horrek izan behar du, heziketa-lanaren ardatz.

Ezinbestekoa da zuzendaritza-taldeak inklusioaren alde agertzea ezbairik gabe, eta

lidergo-lana gauzatzea. Hau da, politika inklusiboak lantzearen konpromisoa hartzea.

Adibidez, baliabideak antolatu, eskola egituratu baliabide horien bitartez. Guztiontzako

eskola egituratzea da, bai eta baliabideak behar bezala antolatzea ere, aniztasunarekiko

arreta bermatzeko. Lege-esparrua eta araudia egokitu behar dira, indarrean dagoen

legegintza-egoera eta ikastetxe bakoitzaren errealitatea kontuan hartuta (Grañeras, M.

et al., 2011).

Ikasteko eta parte hartzeko oztopoak identifikatzeko, ikasleek inguruarekin, gizarte-

egoerarekin, norberaren egoerarekin eta eskolako ibilbidearekin zer elkarrekintza duten

aztertu behar da.

Page 11: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

11

Funtsezkoa da irakasle guztien, gainerako langileen eta familien inplikazioa lortzea, hau

da, beren gain hartu behar dute hezkuntza inklusibo bat lortzeko erantzukizuna, eta

aniztasunari hezkuntza-erantzuna emateko ikuspegi berri horren protagonista etiko

direla sentitu behar dute. Hortaz, haien lanbide-garapenari eta -trebakuntzari

lagunduko dieten estrategiak abiarazi beharko dituzte hezkuntzako langile guztiek, eta

haien arteko koordinazioa eta lankidetza gauzatzeko egiturak sortu.

Bere garaian Vygotsky-k azaldu zuen bezala, elkarrekintza funtsezkoa da, Garapen

hurbileko zonaldea erreala eta potentzialaren artean kokatzen da. Garapen zonaldeak:

erreala, hurbila eta potentziala. Garapen hurbileko zonaldean gertatzen diren

esperientziek eta elkarrekintzek, pentsamenduaren garapenean laguntzen dute, oso

garrantzitsua baita elkarrekintzak gertatzea umearen pentsamenduaren garapenerako.

Errendimendu maila bat lortzen ez duen ikasle baten arrazoia beti aurkitu dezakegu

elkarrekintza faltan. Elkarrekintza sozialerako aukera izan bazuen, maizago, kalitate

hobeagoa etab. bere garapen kognitiboa, pentsamenduaren garapena… hobeagoa.

Garapen erreala ikasleak barneratu dituen prozesuak lirateke, orduan gaitasun hori

zonalde errealean dago. Eta, azkenik, potentziala, zer lortuko lukeen, norantz jo behar

duen haurra “gidatu”. Potentzialean ume horrek bere ahalera guztiak bereganatuta

izango lituzke. Hori dela eta, puntu hortara iristeko bere garapen hurbila landu behar

da, hori baita bidea.

Hurbilean, elkarrekintza sozialak bultzatu, kalitatezkoak eta maiztasunezkoak izango

direnak, eta horrek tira egingo dio haurraren garapen kognitiboari.

● Irakaslearen funtzioa: irakasleari horrez gain beste funtzio inportanteago bat

egotzi zion Vygotsky jaunak: egoera soziala sortzea da irakaslearen funtzio

nagusiena, hau da, aukerak eskaintzea ikasleak beste ikasleekin edo irakasleekin

batera ezagutza berriak eraikitzeko aukerak ematea.

Page 12: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

12

● Kultura: kulturak erabakitzen du zer irakatsi behar den, zer den inportantea

kulturako kide horrek ikastea (baloreak, usteak, trebetasunak –taldean lan

egiten jakitea, gatazkak konpontzen jakitea-, lengoaia…). Ondorioz, gizarteak du

boterea etorkizuneko haurrek zer ikasi behar duten erabakitzeko (Vygotsky,

1978).

Prozesu honetan funtsezkoa izango da irakaslearen lana. Protagonismoa ikasleek dute

eta bere esku dago bakoitzarentzat egokiena den metodologia hautatzea. Hiru paper

ezberdin hartu ditzazke:

-Bitartekaria: taldeak antolatzea hetereogeneotasuna mantenduz. Ikasle bakoitzak

ikasi beharrekoa kontuan hartzen du.

-Behatzailea: talde bakoitzak behatzaile bolondres bat izateaz arduratu (ikaslea).

Zailtasunak daudenean, esku- hartuko du.

-Erraztatzailea: Hau Vygotsky-k landutako aldamiaje kontzeptuarekin loturik dago.

Aldamio baten figura metaforikoa erabiliz, ikasleak behar duenean laguntza eskaintzen

zaio baino hau gradualki erretiratzen joaten da ikaskuntza efektiboa izan dadin.

Jardueren kontrola ikasleek dute baina ondo trebatuta ez daudenean honek lana

errazten die. Gerora, ikasleek poliki-poliki geroz eta autonomia gehiago hartzen joango

dira (Darretxe,2010).

Gaur eta hemen, eskola gizartea da, gizartea eskola. Esnatzeko beharra dago eta parte

hartzeko grina piztu. XXI. mendean oraindik talde zaurgarriak daude eta zailtasunak

izaten jarraitzen dute gizartearen parte sentitzeko. Hezkuntza oinarria da aldaketa hau

emateko. Horretarako, politikak aldatzen doazen heinean, jendartearen pentsamendua

ere aldatu behar da, ezin da inor atzean utzi. Erronka pertsonal eta soziala izan behar da

hezkuntza inklusibo bat eraikitzea. Geroz eta talde heterogeneoak, kultura

aberasgarriagoa eta indibiduo bakoitzari behar duen kolektibitatea eta aldi bereko

interdependentzia ematea lortuko litzateke.

Page 13: HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean

ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019

www.agirrecenter.eus

13

BIBLIOGRAFIA:

- Darreche, L. eta Zenitagoia, E. (2008). Hezkuntza Bereziaren Oinarri Pedagogikoak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

- Darretxe, L. eta beste batzuk (2010). Hezkuntza inklusiorako gida. Bilbo: FEVAS. https://ikasmaterialak.ehu.eus/hezkuntza/hezkuntza-inklusiboa/hezkuntza-inklusiboa-1.pdf

- Delors, J. (1996): La educación encierra un tesoro. Informe a la UNESCO de la Comisión Internacional sobre la educación para el siglo XXI. Santillana/UNESCO, Madril. http://www.unesco.org/education/pdf/DELORS_S.PDF

- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (2012). Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa 2012-2016. Eusko Jaurlaritza. http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100011e_Pub_EJ_Plan_diversidad_e.pdf

- Grañeras, M. et al. (koord.) (2011): Actuaciones de éxito en las escuelas europeas. Estudios CREADE bilduma, 9. zenb. Hezkuntza Ministerioa. Arg: Idazkaritza Nagusi Teknikoa.https://aulaintercultural.org/2012/01/26/actuaciones-de-exito-en-las-escuelas-europeas/

- GONZÁLEZ MANJÓN, D. (1993): Adaptaciones curriculares, guÍa para su elaboración. ALJIBE, Archidona (Málaga).

- Hezkuntza Saila (2018): Eskola inklusiboa garatzeko esparru-plana (Hezkuntza Berriztatzea,Eusko Jaurlaritza). http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/Plan_Marco_Escuela_Inclusiva_2019_2022_e.pdf

- UNESCO.(2015). Garapen Iraunkorrerako 2030 agenda. https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/education/

- Vygotsky, L.S. (1978): El desarrollo de los procesos psicológicos superiores. Crítica argitaletxea. Bartzelona