herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak...

12
GUZURMAIKO Otxandioko Udal Aldizkaria ı 2012ko udaberria ı 11.zenbakia Oinez, herritarra ardatz duen antolaketa

Transcript of herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak...

Page 1: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

EDITORIALA

GUZURMAIKOOtxandioko Udal Aldizkaria ı 2012ko udaberria ı 11.zenbakia

Oinez,herritarra ardatz duen antolaketa

Page 2: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

2 I GUZURMAIKO

Interesdun telefonoak

Otxandioko Udala 945 45 00 20 Ayto. de OtxandioMedikuan zita hartzeko 945 45 50 17 Concertar citaHerri Eskola 945 45 01 01 Colegio PúblicoHaurreskola 945 45 09 97 HaurreskolaLiburutegia 945 45 05 17 BibliotecaNagusien egoitza 945 46 14 03 Residencia de ancianosLarrialdiak 112 UrgenciasDurangoko ertzain etxea 94 466 93 00 Comisaría Ertzaintza

Emakumeenganako indarkeria sexistaren informazio zerbitzua 900 840 111

Autobusak/Autobuses Bizkaibus (Bezeroentzat) 902 22 22 65La Unión 945 25 84 00

Ordutegiak• Udaletxeko bulegoa Astelehenetik ostiralera 8:00-15:00 • Gizarte laguntzailea / Asistente Social Azteazkena 8:30-14:30 (ordua eskatzeko deitu aldez aurretik)• Arkitektoa / Arquitecto Ostegunetan (ordua eskatzeko udaletxera deitu aldez aurretik)• Liburutegia/ Biblioteca Asteartetik ostiralera 16:30-20:30 Larunbata 10:00 - 13:00

Helbide [email protected] [email protected]@[email protected]

ZUEN IRITZIA PLAZARATZEKO HURRENGO HELBIDEETARAJO DEZAKEZUEE-mailez: [email protected] arruntaz: Plaza Nagusia, 1

48210 OtxandioKontzejupeko buzoia

Otxandioko UdalaPlaza Nagusia, 148210 OtxandioTf: 945 450020945 450503Fax: 945 450362www.otxandio.net

Argitaratzailea: Otxandioko UdalaEgilea: Otxandioko Udala / Arteman komunikazioaArgazkiak: Arteman komunikazioa / Josetxo AranzabalAle kopurua: 600Lege gordailua: SS-1749-2010

GUZURMAIKO

AURKIBIDEA

Editoriala 3

Jai Batzordea 4-5

Herri-ola

Oinez 6-7

Nagusi 8

Udala-Batzordeak

Ogasuna 9

Hirigintza 10

Giza eskubideak 10

Berba gitxitan 11

Servicio de información a la victima de

violencia sexista

Page 3: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

GUZURMAIKO I 3

EDITORIALA

Gutako askok inoiz ezagutu dugun krisi ekonomiko larrienean gaude murgilduta. Denok sufritzen ari gara

krisiaren ondorioak modu baten ala bestean, batzuk beste batzuk baino gehiago. Langabe-zia eta etxe-galerak dira dudarik gabe krisi honen ondorio sozial bortitzenak.

Zelan aurre egin krisiari? Otxandioko Udalari ere badagokio ariketa hau egitea. Momentu ezinhobea da, diskurtsoetatik ha-ratago, proiektu eraldatzaileak gauzatzeko, dinamika berritzaileak martxan jartzeko eta apurka bada ere gizarte eredu berri baten lehenengo zantzuak marrazten hasteko.

Esan gabe doa krisia globala den hei-nean, krisi honetan murgildu gaituen gara-pen ereduari gainjarri behar zaion alternati-ba sozioekonomikoak integrala behar duela izan. Gizarte justu bat eraikitzeko bokazioa duen alternatiba sozioekonomikoa behar du

Euskal Herriak, gi-zarte-eskubideen eta, orohar, emakumeen eta gizonen eskubide guztien berdintasu-nean eta lanaren, bo-terearen eta aberas-tasunaren banaketan oinarritzen dena. Eta hori guztia, ama lu-rrarekin bat eginik,

harmonian. Bide horretan, antolamendu egokienak eta garapen eredu propioa ados-tu eta ezartzeko, ezinbestekotzat jotzen dugu Euskal Herriaren erabateko subiranotasun ekonomiko eta politikoa.

Ez da egun bateko lana izango. Baina, esan bezala, Udalari, dimentsio lokalean bada ere eta konpetentzia mugatuak ditue-la jakinik, herritarren bizi-kalitatea helburu duen garapen ereduaren alde bultza egitea dagokio, inoiz baino indartsuago. Bide ho-rretan, krisi ekonomikoaren testuinguruan ditugun erronkei ahalik eta modu eraginko-rrenean aurre egiteko, gastu publikoa nola antolatu erabaki behar dugu. Eztabaida ho-nek inoiz baino garrantzia handiago du. Eta hori, neurri handi batean, urteko aurrekon-tuak diseinatzea da.

2013ko aurrekontu proiektua ate joka izango dugu udako oporren bueltan. Beste aukera bat Udalak zein zerbitzu publiko es-kaini behar dituen adosteko, ditugun azpie-gituak nola kudeatu behar diren aztertzeko, garapen soziala nola sustatu pentsatzeko. Ariketa horrek kolektiboa behar du izan, partehartzailea. Horregaitik, Udalak ahale-gin berezia egingo du 2013ko aurrekontuen diseinuan auzoen, sektore desberdinen, eragile sozialen eta orohar herritarren par-tehartzea bilatzeko. Denon artean etorkizu-na eraikitzen jarraitu dezagun.

Necesidad de un nuevo modelo

Todos estamos sufriendo de alguna manera los efectos de la crisis, principalmente aquellos que han perdido sus viviendas y están en paro. Pero, ¿cómo hacer frente a la crisis? Aún tratán-dose de una crisis global cuyas causas radican en un modelo de desarrollo desigual y conside-rar imprescindible que Euskal Herria tenga su propia soberanía política y económica, creemos que el Consistorio puede, en su medida, dar pasos relevantes en el ámbito local.

Principalmente hay que trabajar en mejorar más que nunca la calidad de vida de los vecinos. Para ello, debemos hacer hincapié en los retos sociales. El proyecto de presupuesto para 2013 está ya tocando nuestra puerta y es una oportunidad ineludible para, como ejercicio de participación colectiva, decidir como repartir el gasto público, qué servicio público ofrecer y cómo gestionar las infraestructuras existentes.

UDAL GOBERNU TALDEA

Beste eredu baten beharraz

“Udalak ahalegin berezia egingo du 2013ko aurre-

kontuen diseinuan auzoen, sektore desberdinen, era-gile sozialen eta orohar

herritarren partehartzea bilatzeko.”.

Page 4: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

UDALA GAURKO GAIA

4 I GUZURMAIKO

OTXANDIOKO JAI BATZORDEA DUELA HAMAR BAT URTE SORTU ZEN, MOMENTUKO JAIEN ANTOLAKUNTZAREKIN BAT EZ ZETOZEN ADIN ETA PENTSAMENDU EZBERDINETAKO HAMAIKA HERRITARREN ESKUTIK. HELBURUA JAIEN ANTOLAKUNTZAN HERRIAREN INPLIKAZIOA ETA PARTE-HARTZEA BILATUZ HERRITARREN BEHARRIZANETARA EGOKITUTAKO PROGRAMAZIOA OSATZEA ZEN. BATZORDEAREN LEHENDABIZIKO URTEAK EREDUGARRIAK IZAN ZIREN ARREN, URTEEN PODERIOZ, AIPATUTAKO LANA HANKAMOTZ GERATZEN HASI ZEN. HORI KONTUAN IZANDA, JAI BATZORDEA BIRSORTZEA EZINBESTEKO IKUSI DUEN HERRITAR TALDE ZABAL BAT LANEAN JARRI DA.

Jai Batzordeak bi plano ezberdinetan lan egin izan du: aurrez, jaien antola-ketan herritarra inplikatuz; eta ondo-ren, jaiak irauten duten bitartean, ekintza ezberdinen antolaketan herri-tarren konpromisoa bilatuz eta ardurak banatuz. Lehendabiziko urteak eredu-garriak izan zirela esan daitekeen arren, azken urteetan, herritarrak jaiak irau-ten zuten egun horietan edozertan lan egiteko prest egon arren, aurretik, jaiak antolatzeko, jendea ezin erakarri ibili izan da Jai Batzordea. Azken urteetan, Jai Batzordearen filosofiatik edota idealetatik urruti, jaiak herritar talde zabal batek antolatu beharrean, jaien antolakuntza hori pertsona gutxiren eskuetan egon da.

Jai Batzordea birsortu daHori guztia kontuan izanik, Jai Ba-tzordea birsortzea ezinbesteko ikusi duen herritar talde zabal bat lanean jarri da. 14 eta 60 urte bitarteko 25 bat pertsona inguru bultzatu beharreko jai ereduaren inguruan eztabaidatzeko

eta herritik herriarentzako sortutako jaietako programazio txukuna antola-tzeko asmoarekin batzen dira hama-bost egunetik behin. Jai Batzordearen birsorkuntza honek, jaien antolakun-tza lanetara jende berria erakartzeaz batera, batzordea bera antolatzeko era berria ekarri du. Batzorde hau osatzen duten herritarren zaletasun eta intere-sen arabera Jai Batzordearen barruan lan talde ezberdinak osatu dira eta eu-rei dagokie gaiaren inguruan informa-

JAI BATZORDEALANEAN DA BERRIRO ERE

“25 bat pertsona inguru bultzatu beharreko jai ereduaren inguruan eztabaidatzeko eta herritik he-rriarentzako sortutako jaietako programazio txukuna antolatzeko asmoarekin batzen dira hamabost egunetik behin.

“Azken zortzi urteetan Santamaña jaietako ekintzetan herritarren parte hartzeak gora egin du eta gai-nera herritarrek jaien eredua oso ondo baloratzen dutela jakinik, au-zolanean eraikitako jai eredu baten alde egiten jarraitzea erabaki da.

zioa bilatzea eta proposamenak egitea. Gero, proposamen horiek lan talde guztien topagune den Jai Batzordean eztabaidatu eta onartzen dira.

Jarraitu beharreko jai ereduaHala, azkenaldian bultzatu den jai ere-duaren alde egiten jarraitzea erabaki du Jai Batzordeak. Azken zortzi urtee-tan Santamaña jaietako ekintzetan he-rritarren parte hartzeak gora egin du eta gainera herritarrek jaien eredua oso ondo baloratzen dutela jakinik, auzolanean eraikitako jai eredu baten alde egiten jarraitzea erabaki da.

Lehenago esan bezala, bi plano ez-berdinetan lan egiten da. Lehenengo plano horretan Jai Batzordea lanean badabil ere, bigarren plano horri in-darra emateko, herritar gehiagoren laguntza beharrezkoa izango da hu-rrengo hilabeteetan eta baita Santa-maña jaiak irauten duten egunetan ere: limonada egiten, Danborrada antolatzen, umeen jolasak antolatzen edo kaleak garbitzen.

Page 5: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

GAURKO GAIA UDALA

GUZURMAIKO I 5

Comisión de fiestas

Con el fin de organizar unas fiestas por y para el pueblo, hace unos diez años se creó la Comisión de Fiestas de Otxan-dio. El objetivo era implicar a los ciu-dadanos en la organización de las fiesta, y así promover unas fiestas acor-de a las necesidades del pueblo. Para alcanzar dicho objetivo, se ha trabaja-do en dos líneas: por una parte, se ha buscado la implicación de los ciudada-nos en la organización de las fiestas; y, por otra parte, se ha querido buscar la participación de los ciudadanos en los actos organizados. Los primeros años fueron ejemplares pero con el paso del tiempo se ha perdido el espíritu de la Comisión y la organización de las fies-tas ha estado en manos de unos pocos.

Ante esta situación, un grupo de ciudadanos ha visto la necesidad de rehacer la Comisión de Fiestas. Unas 25 personas de entre 14 y 60 años se reúnen cada 15 días para debatir sobre el modelo de fiestas. Esto ha traído consi-go gente nueva y también una nueva organización. Dentro de la Comisión se han creado grupos de trabajo acorde a los gustos de los participantes.

La comisión de fiestas ha decidido apostar por un modelo participativo. De este modo hace un llamamiento para que los ciudadanos participen y ayuden en las fiestas de Santamaña.

Kartel lehiaketa

Jai Batzordeak 2012ko Santamaña jaietako kartela egiteko lehiaketa martxan jarri du. Edozein formatutan egin daiteke: ordenagailuz, ma-rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira [email protected] helbidera edo udaletxean bertan aurkeztu. Egilearen izen-abizena eta telefonoa ere idatzi beharko dira.

Irabazlearentzako sariak ondokoak izango dira: Nagusientzako: Bi pertsonentzako Aisia Oria hotelean asteburu bateko estantzia eta spa saioaHaurrentzako: Pirritx eta Porrotxen sarrerak edo kontzertu baterako sarrerak ira-baz daitezke.

Concurso de cartelesSe ha puesto en marcha el concurso de cartel de las fiestas de Santamarina 2012. Los trabajos se pueden mandar a [email protected] o entregar en el ayun-tamiento antes del 29 de mayo.

Page 6: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

6 I GUZURMAIKO

UDALA HERRI-OLA EGITASMOA

ERDIGUNEAN OINEZKOAK ARDATZ IZATEA, HOBEKUNTZEN BITARTEZ HERRITARRAK KALEAN EROSO IBILTZEA ETA BIZITZA SOZIALA AREAGOTZEA DIRA UDALAREN HELBURUAK. HORRETARAKO, GUNE BATZUETAN IBILGAILUEN PASOA ORDUTEGI BATZUETARA MURRIZTU NAHI DA, BETI ERE INGURUAN APARKALEKUAK EGOKITUZ. GASTEIZ, DURANGO ETA BESTE HERRIETARA JOATEKO GARRAIO PUBLIKOA ERE HOBETU NAHI DA. EKAINERAKO HERRITARREN KONTSEILUA DEITUKO DA HORRETAZ HITZ EGITEKO.

Aurreko legealdian erabaki zen Otxandioko Mugikortasun Plana, eta horren ondorioz Alde Zaharra

oinezkoentzako egokitu zuten. Orain Udalaren asmoa da pauso berriak ema-tea eta auzo-inguru batzuetan oinezkoa ardatz bihurtzea. Hori egiteko bi arrazoi nagusi plazaratu dira: jasangarritasu-naren alde egitea, bata; eta gune publi-koen antolamendu orekatuago bat egi-tea, autoei protagonismo guztia emango ez diena, bestea. Hain zuzen ere, Uda-laren aburuz erdigunea oinezkoentzako izateak berarekin dakar kaleetan bizi-tasun handiagoa egotea, tabernek terra-zak jartzea, umeek jolasteko leku gehiago izatea, helduak kalean lasaiago ibiltzea… eta orohar otxandioarrak erdiguneko gune gehiagotan eroso ibili ahal izatea.

Plan hau egiterakoan Udalak bi desplazamendu mota bereizi ditu: Mugi-kortasun Ez Behartua eta Mugikortasun Behartua. Ez Behartua da herrigune barruan egiten dena. Hala, distantzia oso txikiko desplazamenduak egiteko herritar askok autoa erabiltzen dute. Udalak ohitura hori aldatu nahi du, herrigune barruan oinezkoek autoen aurrean lehentasuna izan dezaten.

Mugikortasun Behartuaz hitz egiten dugunean, berriz, Otxandiotik kanpo beste herrietara egiten diren desplaza-menduetaz ari gara. Halako kasuetan derrigorrezkoa da ibilgailuren bat era-bili behar izatea, eta Udalak garraio publikoaren alde egin nahi du.

Gune desberdinak bereiztuHerri barruan autoa gutxiago erabili dadin hainbat ekimen egitea pentsa-tu da; eta horren arabera, herria hiru gune desberdinetan banatzea aurrei-kusten da: zirkulazio libreko guneak; zirkulazio kontrolatuko guneak; etazirkulazio mugatukoa. Hirugarrena,

OINEZ PROIEKTUAHERRITARRA ETA OINEZKOA ARDATZ IZANGO DUEN ANTOLAKETA

zirkulazioa mugatuko gunea, Alde Zaharrera mugatzen da eta autoei itxita dago. Zirkulazio kontrolatuko guneak Alde Zaharra inguratzen di-tuzten kaleek osatzen dute. Gune ho-rietan oinezkoek lehentasuna izango dute eta ibilgailuen sarrerak eta irtee-rak kontrolatu nahi dira. Eta, azkenik, zirkulazio libreko guneetan autoak nahi beste ibili ahal izango dira.

Disuasio-aparkalekuakAutoen sarrera eta irteera mugatzeko herriko hiru sarrera nagusietan disua-sio-aparkalekuak jartzea aurreikusita dago, bertan autoa utzi eta erdigune-rantz oinezko pasabideetatik joan ahal izateko. Horretarako herriko iparralde-ko aparkalekua (Elizabarriko rotonda inguruan) atonduta dago aurreko lege-gintzalditik. Orain, Iturrizarreko apar-kalekua eta plazarako oinezko pasoa (Bolalekutik) egiteko lanak esleitu dira eta 2012an bukatuta egon beharko dira.

“Distantzia oso txikiko desplaza-menduak egiteko herritar askok autoa erabiltzen dute. Udalak ohi-tura hori aldatu nahi du, herrigune barruan oinezkoek autoen aurrean lehentasuna izan dezaten.

Page 7: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

GUZURMAIKO I 7

HERRI-OLA EGITASMOA UDALA

Proyecto Oinez, beneficioso para el peatón y para el pueblo

El Consistorio de Otxandio, siguiendo el Plan de Movilidad puesto en marcha en la anterior legislatura, proyecta hacer una serie de mejoras en el municipio para incrementar el protagonismo de los pea-tones, en detrimento de los vehículos motorizados. Para ello, se prevé limitar el paso de los vehículos a determinadas zonas en horarios determinados; y así convertir el peatón en protagonista a la hora de diseñar el ordenamiento de los espacios públicos. Se estima que esta medida dará mayor vida a las calles del municipio y beneficiará tanto a los veci-nos/as en general, como a los comercian-tes y hosteleros en particular. El plan trae consigo habilitar aparcamientos suficientes en los alrededores de la zona delimitada por pivotes automáticos.

El Consistorio quiere tratar este tema con todos los otxandioarras y para ello se convocará un Consejo de Ciudadanos en el mes de junio. Además de explicar el plan en su totalidad, se discutirá sobre los horarios, calendario y modos de ges-tionar las entradas y salidas de vehículos en Mainerrota. El ente municipal mos-trará total flexibilidad.

Gerora etorriko da Mainondon (igerile-ku inguruan) egokitu beharreko azken aparkalekua. Hiru aparkaleku hauekin kotxea utzi eta herrian zehar oinez ibil-tzeko aukera izango lukete herritarrek zein kanpotik datozen bisitariek.

Ekainean batzarraEkainean Herritarron Kontseilua dei-tuko da Herri-ola-ko Oinez proiektua-ri dagozkion bi gai eztabaidatzeko. Batzarreko gai nagusia Mainerrotako irteera-sarreren kudeaketa izango da. Iturrizaharreko aparkalekua egokitu ondoren pibota automatikoak jarriko dira Mainerrotan, eta horrela, Maine-rrota zirkulazio-mugatuko gune bihur-tu. Bertan garajea duten herritarrek pibota automatikoa zabaltzeko txarte-la izango dute, eta asmoa da ordutegi zehatz batzuetan zamalanak edo bes-telakoak egiteko edozein auto barrura sartu ahal izatea. Herritarrekin, eta bereziki, auzotarrekin eta Artekaleko komertzioekin irteera-sarrerak zelan

kudeatu erabaki nahi da, autoen pa-soa noiz eta zelan arautu. Guztion artean erabaki nahi da zer eta zelan egin, malgutasun osoz.

Garraio publikoa areagotuEkaineko Ekaineko batzar horretan mahai gainean jarri nahi den bes-te gai bat garraio publikoarena da. Bilbora joan-etorriak egiteko Bizkai-busek ematen duen zerbitzua ontzat hartzen dute otxandioarrek. Aldiz, Gasteiz eta Durango arteko autobus lineaeskasa dela uste dute, ordutegi oso murritza duelako. Otxandioar askok Durangora eta Gasteizera la-nera, osasun zerbitzuetara eta ikas-tera jo behar izaten dute eta beharra zerbitzua baino askoz handiagoa da. Autobus linea hori Arabako Aldun-diaren ardura da eta enpresarekin duen kontratu motagatik -50eko ha-markadan izenpetutakoa- ezin du, antza, enpresa zerbitzu zabalagoa ematera behartu. Otxandioko Udala-ren nahia autobus linea hori orduro ezartzea da eta hori lortzeko aspal-ditik dago Arabako Aldundiarekin harremanetan, baita Bizkaiko Al-dundiarekin ere. Are gehiago, behar bera duten Legutio, Mañari, Izurtza eta Abadiñoko Udalekin batera, Ara-bako eta Bizkaiko Aldundiei zerbi-tzua areagotzeko eskaera egin diete behin baino gehiagotan. Honetaz hitz egin nahi da herritarrekin; eta, bide batez, baita ere Debagoiena eta beste eskualde batzuekin loturak errazteko zer aukera dauden aztertzea, garraio publikoa zein autoak elkarbanatzea dela.

Page 8: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

8 I GUZURMAIKO

UDALA HERRI-OLA EGITASMOA

Tercera edad, en la agenda

El Consistorio de Otxandio lleva un tiem-po reflexionando sobre cómo mejorar los servicios y, de esta manera, la calidad de vida de los vecinos/as que están en la tercera edad. El objetivo es proyectar las necesidades futuras de las personas mayo-res para analizar una posible reorgani-zación de los servicios actuales y/o la incorporación de nuevos servicios. En la medida de lo posible, se pretende que la respuesta a las necesidades de las personas mayores se dé cerca del entorno fami-liar.

Residencia, servicio de asistencia a domicilio, centro de día, viviendas orien-tadas a personas mayores, etc. ¿Qué ser-vicios se requieren en Otxandio? ¿Cómo se han de gestionar para garantizar eficien-cia y calidad? Estas y otras preguntas deben ser respondidas en el marco de una reflexión integral que se prolongará durante meses. El Ayuntamiento ofrecerá información puntual a medida que se avance en el camino.

Nagusiei zuzendutako etxebizitzakAipatutakoaz gain, Zine Zaharraren eraikina bota eta bertan anbulatorio berria eraiki nahi da. Bada, osasungin-tzako proiektua diru-laguntzen espe-roan badago ere, Udala hasi da azter-tzen etorkizuneko eraikinaren bigarren eta hirugarren solairuei zer erabilera eman. Hasierako ideia, nagusiei zuzen-dutako etxebizitzak eraikitzea da.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politi-kako saileko arduradunekin izandako batzar batean, Irunen martxan dagoen

NAGUSIHIRUGARREN ADINARI BULTZADA BEREZIA

Ikasturtearen hasieran Otxandioko Udalak hirugarren adinari lotu-tako zerbitzuen gaineko gogoeta

abiatu zuen. Helburua, aurrera begira Otxandion nagusien zaintzari begira zein zerbitzu beharko ditugun eta ze-lan kudeatu behar diren aztertzea da. Azterketa integrala egitea nahi da, herrian martxan dauden zerbitzuen abantaila eta hutsuneak identifika-tu eta etorkizunean izango ditugun beharrei modurik eragikorrenean ze-lan aurre egin pentsatuz. Hirugarren adineko pertsonen beharrei erantzun onena ematea nahi da, helburu hori lehen mailako erronka soziala baita. Eta behar horiek pertsonaren familia ingurune hurbilean asetzea da lehen-tasuna.

Nagusien zaintzari begirako zerbi-tzu nagusiak honakoak dira gaur egun Otxandion: nagusien egoitza (GSR-k kudeatzen du), eta pertsona depen-dienteentzako etxez-etxeko laguntza (Durangoko Mankomunitatearen bidez eskaintzen da). Azken honi dagokio-nez, zer irabazi eta zer galduko luke herriak zerbitzu hau zuzenean Udalak kudeatuko balu? Eta ba al du lekurik Otxandion eguneko zentro edo antze-ko zerbitzuren batek? Ba al dago nagu-sien beharrei zuzendutako etxebizitza eredu berri baten beharrik? Hainbat galdera daude mahai gainean. Eran-tzun egokienak bilatzeko behar-beha-rrezkoa da ikuspegi integralarekin jokatzea eta zerbitzuen artean sortu daitezkeen sinergiak baliatzea. Iazko irailetik, Udalak hainbat harreman izan ditu instituzio eta eragile des-berdinekin (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako sail desberdinak, GSR, etb.) ahalik eta diagnostiko zo-rrotzena osatu asmoz.

etxebizitza eredu baten berri izan zuen Udalak. Aurtengo otsailean bisita bat antolatu zuen Irunvirekin, hango etxe-bizitzak kudeatzen dituen elkarte pu-blikoarekin, eta esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Bestalde, nagusien egoitzaren ondoko etxea erosi da (baldintza finantziero egokietan), etorkizunean egoitzaren zer-bitzuak indartzeko aukera zabalduz.

Datozen hilabeteetan gai honetan sakontzen jarraituko du Udalak, eta diagnostikoarekin eta proposamenekin aurrera egin ahala, informazio zuzena helaraziko die herritarrei.

Page 9: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

GUZURMAIKO I 9

BATZORDEAK UDALA

OGASUNA

Otxandioko Udalak askotan agertu du bere kezka Bizkaiko Foru Aldundiak azken 40 urtetan ez duelako Bizkaiko ondasun higiezinen balioa eguneratu. Horrek, jakina, ondorio garrantzitsuak dakartza ondasun horien jabeek ordain-du beharreko zergatan; eta baita udalek jasotako diru sarreratan. Orain Aldun-diak korrika eta presaka balio horiek eguneratu nahi ditu, eta Otxandioko Udalak balio horiek eguneratzerako lana patxada handiagoarekin egitea eskatu dio, aurretik hainbat alderdi kontuan hartu eta urte luzeetan zain egon den gaia laburbidetik itxi ez dezan.

Katastroa ondasun higiezinen erre-gistro administratiboa da, eta ondasun horien jabeek Katastroak egindako neurketaren araberako ekarpena egin behar izaten diote Udalari, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordainduz, hain zuzen ere.

Zergak ordaintzerakoan, proportzionaltasuna

Udaleko ordezkarien esanetan, 40 urtetan balio katastrala ez eguneratu izanak herritar desberdinen zergetan proportzioa galdu izana eragin du, hau da, herrian azken urteotan eraikitako etxeetako jabeek etxe zaharragoen jabeek baino proportzioz zerga handia-goa ordaindu behar izatea.

Aldundiak ezarritako orain arteko balio katastrala oinarri hartuta, Bizkai-ko udalek aukera izan dute kopuru horri %0,5 eta %1,5 bitarteko ehuneko jakin bat ezartzeko. Otxandioko kasuan %0,8an dago ezarrita.

>>KATASTROA

Katastroaren balioaren eguneratzea

>>OGASUN BATZORDEA

2011. urteko likidazioa

Actualizacion del catastroLa valoración sobre los bienes inmuebles por parte de la Diputación de Bizkaia no ha sido actualizada desde hace 40 años. Por esta razón, en municipios como Otxandio los dueños de las nuevas vivien-das pagan una cantidad correspondien-te al Impuesto sobre Bienes Inmuebles mucho mayor del que pagan los vecinos/as propietarias de inmuebles antiguos. El consistorio está en desacuerdo con esta desproporcionalidad y así se lo ha hecho saber al ente foral. Se debe tener en cuenta que es el Ayuntamiento el respon-sable de cobrardicho impuesto a los vecinos/as.

Ahora la Diputación prevé actualizar los valores, por lo que el Consistorio hace saber a los vecinos de que presumible-mente algunos dueños tendrán que pagar cantidades superiores a las actuales. Por ello, se quiere convocar a los vecinos a una reunión informativa.

Orain Otxandioko Udala Aldundiak zer erabakiko duen zain dago. Enpresa batek egindako ikerketa aintzat hartu-ta, Aldundia Bizkaiko etxe bakoitzak izan beharreko balioa zehazten dabil eta lehenbailehen egin nahi du; proze-suak dituen epe bakoitzaren azterketa patxadaz egin eta beharrezko zuzenke-ta proposamenak egiteko aukerarik laga barik Udalari.

Hobariak egiteko eskaeraOtxandioko Udalak uste du orain arteko balioen eguneratze ezak herritarren artean desoreka nabariak eragin ditue-la, ondasun batzuen eta beste batzuen balioak oso desberdin neurtzen ditue-lako eta zergak ordaintzerako orduan proportzionaltasunaren aldekoa da. Baita, eguneratzearekin lotuta,hau beste neurri batzuekin osatu beharko litzakeelakoan dago Udala: batetik, hutsik dauden etxebizitzen jabeei zer-ga kobratzerakoan ehuneko handiagoa ezartzea; eta bestetik, egoera ekonomi-ko txarrean daudenei Ondasun Higie-zinen gaineko Zerga eskatzerakoan hobariak eskaintzea adibidez. Baina ez dirudi, orain arteko jarrera ikusita Aldundiak horrelako neurriak bultza-tuko dituenik.

Katastro balioaren eguneratzeak aldaketak ekarriko ditu Otxandioko herritarrek ordaindu beharreko zerga-tan, eta zenbait kasutan kopuruak dezente handiagoak izango dira. Horre-gatik, Udalak, Aldundiak balio hauek publikoki erakusgai jartzerekin batera, herritarrak batzar ireki batera deituko ditu.

2011. urteko eragiketari dagokion liki-dazioa aurkeztu zen apirileko udaleko osoko bilkuran. Likidazio honen emaitza -94.083,25 eurokoa da. Aipatzea merezi du 2011 urteko aurrekontuan, lur apro-betxamenduengatik 237.000 euro jasotzea aurreikusten zuela Udalak, eta sarrera hau ez zela gauzatu eraikuntza sektoreak bizi duen egoera txarra tarteko. Gauzak horrela eta hori jakinda, likidazioa goian aipatutakoa baino okerragoa izatea aurreikusten zen arren, Udaleko beste gastu eta sarreren arteko bilakaera onak azkenean emaitza espero zena baino hobea izatea eragin du.

2012. urterako Ogasun batzordearen lehentasuna 2011. urtean gauzatu ez zen sarrera hori gauzatzea izango da. Modu horretan, negatiboa den likidazioa ore-katu eta 2011. urteko emaitza kopuru positiboan jartzea lortuz. Helburu hori lortuko ez balitz, 2013ko aurrekontuetan halabeharrez berdindu beharko litzateke egoera desorekatu hori; eta, ondorioz, 94.083,25 euro gutxiago izango lituzke Udalak gastuetarako.

Page 10: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

10 I GUZURMAIKO

UDALA BATZORDEAK

HIRIGINTZA GIZA ESKUBIDEAK>>BERDINTASUN PLANA

Berdintasun plana diseinatzenEmakumeen eskubideen inguruan sentsibilizazioa lantzearekin batera, Batzor-detik garrantzitsua ikusten da egitasmo feminista integral bat aurrera erama-tea. Horretarako, Berdintasun Plan bat diseinatzea ezinbestekoa da, batetik planak egitasmoaren iparrorratza definituko duelako eta bestetik, helburuak lortzeko eman beharreko pausuak argitzen lagunduko duelako. Gainera, Ber-dintasun Plana diseinatzeko herritarren parte hartze aktiboa ezinbestekoa da eta, horregatik, Planaren diseinua eredu parte hartzaile baten bitartez garatzea du helburu batzordeak. Horrelako Plan bat aurrera eramateak esfortzu eko-nomiko garrantzitsu bat suposatzen du eta Udalak bere baliabideekin ez du gaitasun nahikorik. Hau dela eta, beste administrazio publikoen laguntza ekonomikoa beharrezkoa da. Hala eta guztiz ere, Udalak beharrezkoa dena egingo du finantziazio ekonomikoa bilatzeko eta Otxandioko Berdintasun Plana Diseinatzeko.

Enpresa, saltoki edo etxebizitzaren bate-tik egindako isurketa oso erasokor baten ondorioz, Zelaietako araztegiko ura gar-bitzen duten mikroorganismoen galera handia eman da. Uraren analisiak egin dituen enpresaren esanetan, isurketak metal astuna edo kloro kontzentrazio oso altua zuen. Egoera oso larria da, orain dela hilabete gutxi Zelaietako araztegiak matxura handia izan zuelako; eta horrek errekari kalte nabaria eragin eta 25.000 euroko gastua sortu zuelako Udala oso arduratuta dago eta herritar guztiei deia egiten die isurbideetatik substantzia kaltegarririk bota ez dezaten; ur-honda-kin sareari kalte egiteaz gain, isurketek konponezineko kalte ekologikoak eragi-ten dituztelako. Azken ohar moduan, eskatu du kaleetako alkantariletara ur zikinak ezta zigarro-mutxikinik ez bota-tzeko, horiek araztegitik igaro gabe zuzenean errekara joaten direlako.

Recientemente se ha procedido a la lim-pieza de la red de conductos que se encar-gan de recoger y transportar las aguas residuales desde nuestras casas hasta la depuradora de Zelaieta. Dicha tarea de limpieza se ha realizado entre las zonas de Omega y Atzekolandeta, en las decenas de metros de tubo que se pueden observar en las cercanías del río. Además del tra-bajo de limpieza mencionado, mediante una cámara de vídeo, se ha procedido también a un exhaustivo análisis de los conductos referidos para conocer su esta-do de conservación, así como los posibles puntos de filtración de los mismos. En los próximos años, el Consistorio prevé des-tinar una partida de dinero concreta para poder llevar a cabo la totalidad de la lim-pieza del conducto que queda por acondi-cionar completamente entre Atzekolande-ta y la depuradora.

Ramon Aldasoro Magunazaleia: Otxandiotik 525 km-tara dago, Caste-llon II kartzelan hain zuzen. Castellon II kartzelara urrundu dute. Bisitatzeko zailtasun handiak daude ez dagoelako nola joan, norberaren kotxe pribatua-rekinez bada. Gainera kartzela 700 me-trotara dago eta neguan elurteak egote-ko arriskua dago.

Ramon Aldasoro MagunazelaiaCASTELLÓN II- Centro PenitenciarioPasaje Mascarrell, acceso CV- 129 km.512140 Albacasser (Castellón)

Iñaki Pujana Alberdi:Parot Doktrinaz ezaguna den kon-denaren luzapena aplikatu zioten 2009an. Gainera, Parot doktrina bai-no lehenagotik zeukan errekurtso baten onarpena dela medio, 2006.urtetik kalean egon behar luke. Be-raz, Iñakik, bere kondena betetzeaz gain beste sei urte gehiago egin ditu kartzelan.

Iñaki Pujana AlberdiCarretera Nacional 330, km 6603400 Villena (Alicante)

>HERRIKO PRESOEN EGOERA

Egoitz Garmendia Vera: Aspalditik ziegan bakarrik dago. Bis- Bis ak oraindik astebarrutan ditu, senideak lan orduak eskatu behar di-tuztelarik. Unibertsitateko azterketak egin ditu eta emaitza onak atera ditu.

Egoitz Garmendia VeraMADRID II- C. De CumplimientoCarretera de Meco, km 525570 Alcalá de Henares (Madrid)

Enrike Garate Galarza: Poyssy-ko kartzelan dago. Senide eta lagunak bera bisitatzeko Paristik beste tren bat hartu behar dute, honek su-posatzen duen esfortzu ekonomiko eta fisikoarekin.

Enrike Garate Galarza: PISSY- Maison Centrale17, Rue de l´Abbaye78303 Poissy Cédex

Iñaki Garces Beitia:Zuerako kartzelan jarraitzen du. Ara-zoak ditu unibertsitateko liburuak es-kuratzeko. Bestalde, bere egunerokota-sunean ez du arazorik.

Iñaki Garces BeitiaZUERA- Centro PenitenciarioCarretera Nacional 333, km 53950298 Zuera (Zaragoza)

>>ARAZTEGIA

Arazo larria araztegian

>>RED DE AGUAS RESIDUALES

Limpieza de los conductos de las aguas residuales

Page 11: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

GUZURMAIKO I 11

BATZORDEAK UDALA

BERBA GITXITAN>>SERVICIOS

Bomberos voluntarios en marchaA partir del mes de mayo, el grupo de bomberos voluntarios, constitui-do por ocho personas, empieza a trabajar de forma autónoma. Inicial-mente se han definido las funciones de este grupo y acordado un proto-colo de actuación en caso de emer-gencia. El Consistorio está en per-manente contacto con el Servicio de Bomberos de la Diputación de Bizkaia, e informará a todas aquellas personas voluntarias sobre los pro-gramas de formación que vayan a organizarse en el futuro. Durante los siguientes meses, la prioridad de estos voluntarios será adquirir práctica en el manejo de los equipos de los que dispone el Consistorio.

>>ZERBITZUAK

Anbulatorioaren proiektua diru-laguntzek baldintzatutaUdalaren asmoa da Zine Zaharra deritzon eraikina bota eta bertan anbulatorio berria eraikitzea, baina azken egunotan egitasmo hori atzeratu beharko dela jakin da. 2011ko irailean Udalak eraikin hori botatzeko eta anbulatorio berriaren proiektua idazteko diru-laguntza eskuratu zuen. Gerora, Osa-kidetzari proiektuaren berri eman zitzaion eta erakunde horrek oso positibotzat har-tu zuen ekimena bera eta kokapena ere. Are gehiago, proposatu zuen Udala 2012ko diru-laguntza deialdira aurkeztea eraiki-tze lanak finantzatzeko. Zoritxarrez, apiri-lean jakitera eman da, krisiaren ondorioz, laguntza horiek kendu dituztela. Horren aurrean, baina, Udalak erabaki du aur-tengo udazkenerako anbulatorio berriaren proiektua idatzita izatea; eta sasoi berera-ko Zine Zaharraren eraikina botatzea. Gai-nera, eraikin horren bigarren eta hiruga-rren solairuei bestelako erabilera ematea aurreikusita dago.

Ordutegia, zabalik-itxita, menua, prezioen zerrenda eta bestelako hainbat informazio ematen duten 55 idatzi aldatu berri dituzte erda-ratik euskarara herriko hainbat dendari eta tabernarik. Euskara Batzordetik adierazi dute “harri-tuta” ere badaudela merkatariek erakutsi duten gogoagaz. “Itxura batean, otxandioarrak konturatzen ari dira Otxandio udalerri euskal-duna dela eta hortaz, “logikoena” idatziak euskara hutsean jartzea dela. Bejondeizuela!

Lip-duba herriko euskaldunen gogoa adierazteko

Euskaraz bizitzearen aldeko lip-duba egingo da ekainaren 23an, Euskara Batzordearen eta Euskaldunon Amaraunaren ekimenez. Esne Beltzaren Euskaraz bizi nahi dut! kantuak Andikona plazatik udaletxera bitarteko ibilbi-dean jarriko ditu kantuan herritar ugari. “Euskaraz bizitzearen aldeko gogoa erakustea eta otxandioarren eguneroko bizimoduaren erdigunean txertatzea” da helburua. Euskeraz bizi guredu! da leloa, hainbat otxandioarren “gurot”-en batura. Elkarregaz norbere euskal-tasuna lantzeko sortu zuten Otxandioko Eus-kaldunon Amaraune. 70 lagunetik gora batzen ditu eta lip-dubaren egunean izena eman ahal izango da. Edozein herritarrek du lip-dubean parte hartzeko aukera.

>>EUSKARA

Euskarari bultzada hainbat negoziotan

Page 12: herritarra ardatz duen antolaketa€¦ · LANEAN DA BERRIRO ERE ... rraztuz, argazkiekin... Lanak maiatzaren 29a baina lehen bidali behar dira jaibatzordea@gmail.com helbidera edo

12 I GUZURMAIKO

www.otxandio.net

Astean asteko albisteak, udal batzordeen zein herriko taldeen agenda, momentuko plenoetako aktak, proposamenak burutzeko atala, iritziak plazaratzeko herritarren blogak, udal zerbitzuen informazio osoa...

Herri-ola egitasmoaren nondik norako guztiak; egitasmoaren parte diren proiektu denen azken nobedadeekin eta unean uneko gaien eztabaidak sustatuz.

facebook

Egin zaitez udalaren lagun

facebook

Egin zaitez herri-olaren lagun

bloga

Izan zaitez atariko blogari

Blog

amarauna

Egin zaitez amaraunkide

www.herri-ola.net