Fitxa-Zu ikusteko bidean - Edo!...

2
P.K. 618 - 20080 Donostia - Gipuzkoa. [email protected] www.argitaletxeaedo.org P.K. 618 - 20080 Donostia - Gipuzkoa. [email protected] - www.argitaletxeaedo.org Gari Garaialde: [email protected] - Tel.: 609 82 46 95 Kontakturako: argitaletxea Izenburua: Zu ikusteko bidean. Egilea: Gari Garaialde. Ezaugarriak: Argazki liburua. 48 orrialde. 24 x 16 cm. Tapa gogorra. Hizkuntza: Euskara Argitalpen data: 2012ko azaroa. Lizentzia: Creative Commons ISBN: 978-84-940489-1-3 Jendea. Espaloia. Jendea. Espaloi gehiago. Argi batzuk. Jendea. Eta jen- dea. Argi gehiago. Errepidea. Eta jende gehiago. Errepidea? Errepidea. Goiza. Jendea. Eta jendea. Ura, edo jendea. Goiza. Euria. Eta jendea. Jendea oraindik. Elurra ere bai. Jendea goizean. Jendea errepidean. Jendea esna. Jendea lo. Euria. Zezen bat, bakarra, urrundik handi izan ez, eta libre ez dagoena. Lainoa. Errepikapena. Itzala, edo errainua? Jendea. Jendea zain. Jendea errepidean. Arin bidean. Mantso airean. Gaua. Eta nekea. Poema eder bat idatz liteke lehengai horiekin. Are ederragoa da Gari Garaialdek argazkiz osatu duen lana, Zu ikusteko bidean. Kronika da? Erreportajea? Poema bisuala? Honezkero milaka diren baina beti bakarra den eta beti bakarra izan arren honezkero milaka diren bi- daiak erakutsi dizkigu egileak, 40 argazkitan. Zuri beltzean, behar zuen bezala, ilunetik argirako arkuari espresibitate guztia zukutuz. Errealitatea handikeriarik gabe -tarteka gordin, bere zipriztin erre- pikapen orban eta izpiekin- kontatzeko grina du Garaialdek. Inguruan gertatzen denaren berri emateko ezinegona duenaren betaurrekoekin begiratzen die egileak bazterrei eta jendeei, eta samurtasun handiz aukeratzen ditu erakutsi nahi dituenak. Irudiak kameraz hartzea arrunkeria bihurtu den honetan, argazkigintzari eta norberari buruz gogoeta egiteko bidaia eta gonbita ere bada Garaialderen bilduma hau. Hainbeste jendek asteburu oroz kartzeletara joateko hainbeste errepi- de zergatik jan behar duen ozen galdera egiteko modu bat ere bai, noski, bide batez.

Transcript of Fitxa-Zu ikusteko bidean - Edo!...

  • P.K. 618 - 20080 Donostia - [email protected]

    P.K. 618 - 20080 Donostia - Gipuzkoa. [email protected] - www.argitaletxeaedo.orgGari Garaialde: [email protected] - Tel.: 609 82 46 95

    Kontakturako:

    argitaletxea

    Izenburua: Zu ikusteko bidean.Egilea: Gari Garaialde.Ezaugarriak: Argazki liburua.48 orrialde. 24 x 16 cm. Tapa gogorra.Hizkuntza: EuskaraArgitalpen data: 2012ko azaroa.Lizentzia: Creative CommonsISBN: 978-84-940489-1-3

    Jendea. Espaloia. Jendea. Espaloi gehiago. Argi batzuk. Jendea. Eta jen-dea. Argi gehiago. Errepidea. Eta jende gehiago. Errepidea? Errepidea. Goiza. Jendea. Eta jendea. Ura, edo jendea. Goiza. Euria. Eta jendea. Jendea oraindik. Elurra ere bai. Jendea goizean. Jendea errepidean. Jendea esna. Jendea lo. Euria. Zezen bat, bakarra, urrundik handi izan ez, eta libre ez dagoena. Lainoa. Errepikapena. Itzala, edo errainua? Jendea. Jendea zain. Jendea errepidean. Arin bidean. Mantso airean. Gaua. Eta nekea.

    Poema eder bat idatz liteke lehengai horiekin. Are ederragoa da Gari Garaialdek argazkiz osatu duen lana, Zu ikusteko bidean. Kronika da? Erreportajea? Poema bisuala? Honezkero milaka diren baina beti bakarra den eta beti bakarra izan arren honezkero milaka diren bi-daiak erakutsi dizkigu egileak, 40 argazkitan. Zuri beltzean, behar zuen bezala, ilunetik argirako arkuari espresibitate guztia zukutuz. Errealitatea handikeriarik gabe -tarteka gordin, bere zipriztin erre-pikapen orban eta izpiekin- kontatzeko grina du Garaialdek. Inguruan gertatzen denaren berri emateko ezinegona duenaren betaurrekoekin begiratzen die egileak bazterrei eta jendeei, eta samurtasun handiz aukeratzen ditu erakutsi nahi dituenak. Irudiak kameraz hartzea arrunkeria bihurtu den honetan, argazkigintzari eta norberari buruz gogoeta egiteko bidaia eta gonbita ere bada Garaialderen bilduma hau. Hainbeste jendek asteburu oroz kartzeletara joateko hainbeste errepi-de zergatik jan behar duen ozen galdera egiteko modu bat ere bai, noski, bide batez.

  • argitaletxea

    Gari Garaialde

    Gure garaiko gehienok bezala, familiak oporretako argaz-kiak ateratzeko zeukan kamerarekin izan nituen argazki-laritzarekin lehen hartu emanak, argazkiak ateratzeko baino gehiago jendeari so egiteko erabiltzen banuen ere. Urte mordo bat beranduago, Ingalaterran, bertako hiz-kuntza ikasteko aitzakiaz igarotako garai batean, ikasi nuen kamera tratatzen. Bertan ezagutu nuen argi gorria-ren xarma, eta bertan liluratu ninduen, lehenengoz, poliki-poliki, paper zuri hartan irudia azaltzen ikusteak.

    Etxera bueltan, zuzenbideko irakasle aspergarriak entzu-ten nituen bitartean hartutako erabaki batek eraman ninduen zertxobait gehiago ikastera.

    Horren ondoren, argazkiekin jolasean hasi eta lehen lanak ailegatu ziren: kolaborazio bat hemen, bi argazki harentzat, beste horien diskorako irudiak... eta gero eta gehiago sartu nintzen mundutxo honetan.

    Argia aldizkarian zenbait urtez kolaboratu ondoren, Eus-kaldunon Egunkaria-n lanean hasteko aukera suertatu zitzaidan; 1998tik 2000. urtea bukatu arte izan nintzen bertan, plantillako argazkilari moduan. 2001 urte hasie-ratik, ArgazkiPress agentzia sortu zenetik, bertan nabil, parean jartzen zaidan guziari argazkiak ateratzen, orain-dik ere kamerarekin jendeari so.

    Zu ikusteko bidean, 2005. eta 2009. urteen artean Herre-ra de la Manchako kartzelara egindako bidaietan atera-tako argazkiak dira. Senide eta lagunek preso dagoen la-guna bisitatu ahal izateko bere buruari Mirentxin izena jarri dion boluntario talde batek gidatzen dituen furgo-netetan sartu eta bidaia barrutik ezagutzeko egindako saioetan. Ordu luzez furgoneta gidatzen pasatutako gauetan; gidaria ez aspertzeko, ez lokartzeko, kopiloto bezala hizketan pasatutako tarteetan; senide eta lagune-kin elkarrizketan.

    Badira oraindik ostiralero autoan edo furgonetan sartu eta urrutira bidaia egin beharra daukatenak; leihoetako lurrinaren beste aldera haien begiak bilatzen jarraitzen dutenak. Beldurren gainetik eta ametsen azpitik.