Herrira mugimenduaren mozioa

2
Zioen azalpena HERRIRA mugimenduak, Giza Eskubideen Deklarazioaren edukia aintzat harturik, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko espetxe-neurriak indarrik gabe uztea eskatzen du. Zehazki, sakabanaketa-politikari amaiera ematea eskatzen du, kartzelan dauden pertsonek eskubidea baitute zigorra etxetik hurbil betetzeko. Eskatzen du bestetik, gaixotasun larria duten hamairu presoak libre gelditu daitezela, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia bete dadila, eta beraz, aska ditzatela zigorra bete duten 67 presoak. Salbuespen neurri hauek sufrimendu handia eragiten dute gizartean, zuzenean neurri horiek jasaten dituztenei, baita gizarte osoari ere, apustu argia egin baitu bakearen eta giza eskubideen errespetuaren alde. Eta sufrimendu hau buka dadin, neurri hauek desagerrarazteko, aski litzateke legeri arrunta aplikatzea. Guzti honen adibide garbia, hain zuzen erreala, orain dela bederatzi urte gertatu zen, Karmele Solaguren Barañaingo bizilaguna trafiko istripu baten hil zenean, bere senar Jose Luis Gerrarekin batera bion seme Ekaini bisita egitera joan zirenean Madrilgo kartzela batera. HERRIAren ustez, bereziki mingarria da heriotz hura, Karmeleren heriotza eragin zuen errealitate bera sufritzen baitute gaur egun ere beste pertsona askok. Aurten, esate baterako, hamairu istriputan, presoen 40 senitarteko edo adiskideek izan dute kalteren bat, larritasun maila desberdinekoak. Pertsona haietako hiru Tafallakoak dira, istripu larria izan zuten azaroaren 17an Josu Bravo eta Ines del Rio tafallarrei bisita egitera Galizara zihoazenean. Inesen kasuan, gainera, gogorazi behar dugu 2008an bete zuela bere zigorra, 25 urte daramatzala gartzelan, eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak haren askatasuna eskatu zuela 2012ko uztaileko epai batez. Herrira mugimenduak Txus Martinezen egoeraz ohartarazi gure du bereziki, ze zer esanik ez, gaixo larrien artean, krudelkeria are nabariagoaz agertzen zaigulako kartzelaldi justifikatu ezina lez. Orain arte aipatutakoak garrantzi handia hartzen du kontuan hartzen badugu erbestean bizi diren busturritarrez gain, hainbat auzotar ditugula preso herritik ehunaka kilometrotara, haien eskubideak behin eta berriro zapalduta ikusten dituztelarik. Etorkizunean berriro gertatuko behar ez zirela uste genuen arren berri txarrez ilundu zaigu 2012ko urte bukaera hau Ibon Goieaskoetxearen egoeraren larritasunaren albisteak heldu zaizkigulako, hau da, behin eta berriro 1600 km egin ostean bisita egitea ukatzen zaizkiela lagun eta senideei, arrazoi guztiz arbitrarioak direla eta. Herrira egiaztatu du gehiengo handiak bere egiten dituela aipatuko diren eskaerak. Horregatik, proposamena egiten die busturitarrei giza eskubideen eta bakearen aldeko akordio sozial zabala egiteko, gutxienekoen taula bat presoen eta erbesteratuen problemari heltzeko, modu eraikitzailean eta egiazko konponbideak bilatu nahian betiere. Eskaera honen atzean gizartea dagoela ikustarazteko akordio zabal honen ispilu izan dadin, HERRIRA mugimenduak manifestazio handi baterako deia egin du. Mobilizazioa Bilbon izango da, urtarrilaren 12an, goiburu honekin: “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira.”

description

Herrira mugimendua aurkeztuta eta Busturiko udalak onartutako mozioa, non euskal preso politikoen eskubideak babesteko eskatzen den, bereziki Busturiko presoak, eta haien artean Villfrancheko espetxean dagoen Ibon Goieaskoetxea aipatzen da, bere eskubideak behin eta berriro zapalduta ikusten direlako.

Transcript of Herrira mugimenduaren mozioa

Page 1: Herrira mugimenduaren mozioa

Zioen azalpena HERRIRA mugimenduak, Giza Eskubideen Deklarazioaren edukia aintzat harturik, euskal presoei

aplikatzen zaizkien salbuespeneko espetxe-neurriak indarrik gabe uztea eskatzen du.

Zehazki, sakabanaketa-politikari amaiera ematea eskatzen du, kartzelan dauden pertsonek eskubidea

baitute zigorra etxetik hurbil betetzeko. Eskatzen du bestetik, gaixotasun larria duten hamairu

presoak libre gelditu daitezela, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia bete

dadila, eta beraz, aska ditzatela zigorra bete duten 67 presoak.

Salbuespen neurri hauek sufrimendu handia eragiten dute gizartean, zuzenean neurri horiek jasaten

dituztenei, baita gizarte osoari ere, apustu argia egin baitu bakearen eta giza eskubideen

errespetuaren alde. Eta sufrimendu hau buka dadin, neurri hauek desagerrarazteko, aski litzateke

legeri arrunta aplikatzea.

Guzti honen adibide garbia, hain zuzen erreala, orain dela bederatzi urte gertatu zen, Karmele

Solaguren Barañaingo bizilaguna trafiko istripu baten hil zenean, bere senar Jose Luis Gerrarekin

batera bion seme Ekaini bisita egitera joan zirenean Madrilgo kartzela batera. HERRIAren ustez,

bereziki mingarria da heriotz hura, Karmeleren heriotza eragin zuen errealitate bera sufritzen baitute

gaur egun ere beste pertsona askok.

Aurten, esate baterako, hamairu istriputan, presoen 40 senitarteko edo adiskideek izan dute kalteren

bat, larritasun maila desberdinekoak. Pertsona haietako hiru Tafallakoak dira, istripu larria izan zuten

azaroaren 17an Josu Bravo eta Ines del Rio tafallarrei bisita egitera Galizara zihoazenean. Inesen

kasuan, gainera, gogorazi behar dugu 2008an bete zuela bere zigorra, 25 urte daramatzala gartzelan,

eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak haren askatasuna eskatu zuela 2012ko uztaileko epai batez.

Herrira mugimenduak Txus Martinezen egoeraz ohartarazi gure du bereziki, ze zer esanik ez, gaixo

larrien artean, krudelkeria are nabariagoaz agertzen zaigulako kartzelaldi justifikatu ezina lez.

Orain arte aipatutakoak garrantzi handia hartzen du kontuan hartzen badugu erbestean bizi diren

busturritarrez gain, hainbat auzotar ditugula preso herritik ehunaka kilometrotara, haien

eskubideak behin eta berriro zapalduta ikusten dituztelarik. Etorkizunean berriro gertatuko behar

ez zirela uste genuen arren berri txarrez ilundu zaigu 2012ko urte bukaera hau Ibon

Goieaskoetxearen egoeraren larritasunaren albisteak heldu zaizkigulako, hau da, behin eta berriro

1600 km egin ostean bisita egitea ukatzen zaizkiela lagun eta senideei, arrazoi guztiz arbitrarioak

direla eta.

Herrira egiaztatu du gehiengo handiak bere egiten dituela aipatuko diren eskaerak. Horregatik,

proposamena egiten die busturitarrei giza eskubideen eta bakearen aldeko akordio sozial zabala

egiteko, gutxienekoen taula bat presoen eta erbesteratuen problemari heltzeko, modu eraikitzailean

eta egiazko konponbideak bilatu nahian betiere.

Eskaera honen atzean gizartea dagoela ikustarazteko akordio zabal honen ispilu izan dadin, HERRIRA

mugimenduak manifestazio handi baterako deia egin du. Mobilizazioa Bilbon izango da, urtarrilaren

12an, goiburu honekin: “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira.”

Page 2: Herrira mugimenduaren mozioa

Horregatik guztiagatik, ERABAKI hauek hartzeko eskatzen diogu Busturiko Udalari:

1. Espainiako Gobernuari eskatzea presoen eta haien hurbilekoen giza eskubideak

errespetatzen dituen espetxe politika aplikatzeko. Neurri hauek zigorra bizilekutik

hurbil betetzeko eskubidea eta osasun eskubidea bermatu behar dituzte, baita beren

zigorra bete duten presoen askatasuna eta zigorraren 3/4ak (edo2/3ak) bete

dituztenen baldintzapeko askatasuna.

2. Udalaren kezka adieraztea astebururo presoen senitarteko eta lagunek sufritzen

duten arriskua dela eta, eta elkartasuna adieraztea sakabanaketaren biktima guztiei

eta, zehazki Ibon Elorrieta, Ibon Gogeiaskoetxea, eta Eneko Goieaskoetxea

busturitarren senide eta laguneei, baita istripuz hil zen Karmela Solagurenen

hurbileekoei.

3. Txus Martinezen askatasuna eskatzea, behar bezalako tratamendua eman diezaioten

sufritzen duen gaixotasun psikiatriko larrirako, kartzelan jarraitzeak gaixotasun hori

tratatzeko ezintasuna ekartzen baitu.

4. Espainiako gobernuari eskatzea bete dezala Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

2012ko uztailean emandako epaia, ondorioz, libre utz dezala lehenbailehen Ines del

Rio, 2009ko maiatzean bere zigorra bete baitzuen (25 urte daramatza gartzelan)

5. Aditzera ematea Udala Prest dagoela herriko bizilagun presoen giza eskubideen

defentsan lan egiteko, eta haien senitarteko eta hurbileko egoera arintzeko,

Villefranche sur Saôneko gartzelan dagoen Ibon Goiaskoetxearen egoeraren

larritasuna dela eta, bertoko zuzendaria den Mr Faustiereri Busturitar guztien

izenean gure auzotarraren eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatzea, hain

zuzen ere, bisita eskubidea behin betikoz bermatzeko, besteak beste.

6. Horregatik guztiagatik, udal honek bat egiten du HERRIRA mugimenduak deiturik

urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal Presoak Euskal

Herrira” goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin, eta adierazten du prest

dagoela akordio sozial zabal horren alde lan egiteko.

7. Udal honek erabaki hauen berri emango die herritarrei, eta bakearen eta giza

eskubideen errespetuaren aldeko lanean inplikatu daitezen animatuko ditu busturitar

guztiak.

Busturiko HERRIRA mugimendua. 2012ko abenduaren 26an