herri kirolak

4
HERRI KIROLAK Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Euskal Herrian sortu eta antzinatik jokatu direnak dira herri kirolak. Horietako asko, hemen sortutakoak dira, munduko beste zenbait lurraldetan ere ezarri dira denborarekin. .Herri-kirol ezberdinak aztertuz gero, konturatuko gara nola trebetasunezko probak izateaz gain, indar fisiko handia edukitzea eskatzen dutela. Gainera, beste lurralde batzuetako aisialdiko ekintzekin alderatuz, herri-kirolak dira hain esfortzu fisiko handia eskatzen duten bakarrak. hainbat probaren ezaugarriak kontuan hartuta, erresistentzia izatea ere beharrezkoa da.jendea apustuak egiten zituzten nork irabaziko zuen esanez baina ez ziren bakarrak, kirolariak ere apostuak egiten zituzten haien artean. Hemen praktikatzen diren kirol batzuk, berriz, munduko beste herrietan jokatzen diren beste batzuen antzekoak dira. Herri kirolak hiru taldetan sailkatu daitezke funtsean: lanean oinarritutakoak, gerran oinarritutakoak, eta erlijioan eta jai-ospakizunetan oinarritutakoak. Lanean oinarritutako herri kirolak Talde honen barruan ondorengo kirolak sartzen dira: aizkolaritza , harri- jasotzea , idi-dema edo idi probak , segalariak, korrikalariak , estropadak , txingak eta lokots edo koskol bilketa Gerran oinarritutako herri kirolak Palanka jaurtitzea, korrikalariak lanean oinarritutako kiroletan bezala eta bolo jokoak dira talde honetako herri kirolak.

Transcript of herri kirolak

Page 1: herri kirolak

HERRI KIROLAKBaserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.Euskal Herrian sortu eta antzinatik jokatu direnak dira herri kirolak. Horietako asko, hemen sortutakoak dira, munduko beste zenbait lurraldetan ere ezarri dira denborarekin..Herri-kirol ezberdinak aztertuz gero, konturatuko gara nola trebetasunezko probak izateaz gain, indar fisiko handia edukitzea eskatzen dutela. Gainera, beste lurralde batzuetako aisialdiko ekintzekin alderatuz, herri-kirolak dira hain esfortzu fisiko handia eskatzen duten bakarrak. hainbat probaren ezaugarriak kontuan hartuta, erresistentzia izatea ere beharrezkoa da.jendea apustuak egiten zituzten nork irabaziko zuen esanez baina ez ziren bakarrak, kirolariak ere apostuak egiten zituzten haien artean.Hemen praktikatzen diren kirol batzuk, berriz, munduko beste herrietan jokatzen diren beste batzuen antzekoak dira.Herri kirolak hiru taldetan sailkatu daitezke funtsean: lanean oinarritutakoak, gerran oinarritutakoak, eta erlijioan eta jai-ospakizunetan oinarritutakoak.

Lanean oinarritutako herri kirolakTalde honen barruan ondorengo kirolak sartzen dira: aizkolaritza, harri-jasotzea, idi-dema edo idi probak, segalariak, korrikalariak, estropadak, txingak eta lokots edo koskol bilketa

Gerran oinarritutako herri kirolakPalanka jaurtitzea, korrikalariak lanean oinarritutako kiroletan bezala eta bolo jokoak dira talde honetako herri kirolak.

Jai-ospakizunetan oinarritutako herri kirolakPilota da Euskadiko jaiekin harreman handiena duen kirola, eta aspalditik praktikatu da euskal lurraldean. Hirietako jendea apustuak egiteko joaten baitzen partidetara.

BEROKETA

Beroketaren helburua, herri kiroletan aritzeko prest egotea izango da, parte-hartzaileen gorputza prestatzea ondoren egingo dituzten ekintzetarako. Indarra

Page 2: herri kirolak

denez herri-kirol gehienen oinarria, oso garrantzitsua da gihar kontrakzioen eraginkortasuna handitzeko beroketa egokia egitea. Beroketaren iraupenari dagokionez, jokalarien eta saioaren ezaugarrien arabera erabakiko da. Horregatik, nahiz eta orokorrean 20 minutu inguruko beroketa egitea gomendagarria izan, aldatu ahal izango da.

MOTAK18 herri-kirol mota daude:sokatira,aizkora,sega jokoa,harri jasotzea, Giza probak,Zaldi probak,Idi probak, Asto probak, Lasto altxatzea, Lasto botatzea, Lokotx biltzea, Trontza, Zaku eramatea,Orga jokoa,Ingude altxatzea, Ingude,Txinga-Ontzi eramatea, Txinga eramatea,Ontzi eramatea, Harri zulaketa

-SOKATIRA: Partaide ezberdinek osatutako bi taldeak soka baten alde bietan jarrita, sokari bakoitzak bere aldera tira egin behar diete. Kirolaren helburua adierazitako leku edo marka jakin batetik beste taldea pasaraztea da.

-AIZKORA:Helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehiatu daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke.

-SEGA:Denbora jakin batean ahalik eta belar gehien moztean oinarritzen den herri kirola da.

-HARRI JASOTZEA: Harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da.

-GIZA PROBAK: Harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datzana.

-ZALDI PROBAK: Zaldi batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen abere probada.

-IDI PROBAK: Idi batekin plaza batean zehar denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeena

-ASTO PROBAK: Asto batek, probalariek gidatuta, probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eraman behar duen abere proba da.

-LASTO BOTATZEA: Sarde bat erabiltzen duten jaurtitzailea baino altuago den barra baten gainetik botatzeko.

-LOKOTX BILKETA:Tarteka eta ilara batean jarritako lokotx edo egurrezko zatiak banan banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saski batera ahalik eta

denbora laburrenean sartzea helburua duena. Jokoa banaka nahiz taldeka joka daiteke, azken kasu honetan taldekide adina ilara eta saskiak jarriz.

Page 3: herri kirolak

-ZAKU ERAMATEA: Zaku bat bizkar gainean distantzia mugatua ahalik eta azkarren egitea helburu duena.

-ORGA JOKOA: Orga bati ahalik eta bira gehien emanaraztea da.

-INGUDEA ALTXATZEA :Errementariek ingudea bere bizkarrean eraman ohi zuten norabait lan egitera zihoazenean.

-TXINGAK: pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatean datza

-ONTZIA ERAMATEA:Esne latak eraman eta ekartzeko herri kirolari deritzo

-HARRI ZULAKETA:Denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan herri kirola da

TRONTZA:Bi helduleku dituen trontza edo arpan izeneko zerra motarekin egiten den herri kirola da.

IÑAKI PERURENAHistoriako harri-jasotzaile handienetako bat da.16 urterekin aizkolari proban txapelduna izan zen. 320 kg-ko pieza altxatzea lortu zuen 17 segundutan