HERRI KIROLAK

14
Euskal joko eta kirol nagusienak Lanean oinarritutakoak Gudan oinarritutakoak Erlijio eta jai- ospakizunetan oinarritutakoak Aizkolaritza Harrijasotzaileak Idi-demak / Gizon- probak Segalariak Korrikalariak Estropadak Txingak Lokots edo koskol biltzea Palanka Korrikalariak Bolo jokuak Pilota Lana kirolaren oinarri

description

euskara basque kirola sport

Transcript of HERRI KIROLAK

Page 2: HERRI KIROLAK

Lanean oinarritutakoak

Aizkol-apostuaAhalik eta denborarik laburrenean aizkolariak neurri

jakineko enborrak aizkoraz ebaki behar ditu.

HarrijasotzeaArautegiak dioenez, honexetan gauzatzen da joku hau,

laburbilduz: pertsona batek, bakarka edo beste batekin lehian eta txandaka, inolako tresneria edo makina laguntzailerik gabe, ahal duen adina aldiz harria bizkarreratu behar du, aldez aurretik tinkaturiko pisu eta egiturak errespetatuz. Hor dago gakoa, beraz.

Page 3: HERRI KIROLAK

Idi-demaUztarnez lotutako idi-pareak harri handia arrastaka daramate

orduerdian zehar. Hau da idi-demaren funtsa.

Idi-demaren jatorria aspaldikoa da. Euskal baserritarrek ez zituzten zaldiak edo mandoak erabiltzen, Gaztelan bezala, lurra lantzeko behi azienden trakzio-indarra erabili zuten beti horretarako. Joandako mendeetan, pilota eta palankarekin batera idi-dema izan da gure herriko kirol-ikuskizunik garrantzitsuenetakoa.

Euskal Herriko baserrietan mekanizazioa nagusitu da egun. Baina, oraindik zenbait toki urrunetan idiak soroetan goldean edo bideetan gurditik tiratzen ikus daitezke oraindik.

Page 4: HERRI KIROLAK

Gizon-probaKasu honetan gizonek eramaten dute harria arrastaka eta ez

animaliek. Denbora jakin batean distantziarik luzeena eramatea lortzen duena irabazlea da. Gizon-probak banaka zein taldeka (2, 3 edo lagun gehiago) joka daitezke. Harriaren pisua, tiraka dabiltzanen kopuruaren araberakoa da. Arinenek 500 kg inguru pisatzen dute. Handienek lau tona baino gehiago pisa dezakete. Harria, plaza eta arauak, idi-dematan daudenen antzekoak dira. Gizon-probak Bizkaian jokatzen dira batez ere.

Sega-apostua

Baserrietan dauden lan desberdinen artean belarra moztea da arruntena. Ikuiluan dagoen aziendak jatena behar du egunero. Belarra azkar moztu eta bildu behar da, ustegabeko euriak belarra hartziduraz honda dezakeelako. Belarra azkar mozteaz gain askotan aldapa handietan egin behar da lan eta baserritarrak jarrera zailak hartzen ditu sagatzerakoan.

Belarra ebaki eta hondu hondoren, meta izeneko belar-pilatanbiltzen da eta han uzten da behar den arte.

Page 5: HERRI KIROLAK

KorrikalariakEuskal Herriko herri-kirol gehienetan atleta masa muskular

handiko gizasemea da eta esfortzu bortitza egiteko gai izan behar du. Lasterketa da salbuespena. Kirolariak arina izan behar du: giharre luzeak izan behar ditu eta esfortzua denbora luces mantendu behar du.

Euskal Herriko lasterketetan fondokoa bakarrik dago. Egin behar diren distantziak gutxitan izaten dira 10 kilometro baino motzagoak.

Garai batean, 20 kilometro baino luzeagoak ziren eta batzuetan 200 kilometroraino iristen ziren.

Euskal lasterketan beste ezaugarri bat, bakarka (denbora jakin batean) edo binaka gehienez, egitea da.

Page 6: HERRI KIROLAK

EstropadakLegatzetan egiten zuten kalerak, antxua edo sardinatan

ahalegintzen ziren traineruak edo itsasertzetik gehiegi urruntzeke saiatzen ziren untzi arin eta jostarien jarraipen antzeko zerbait dira gaur egun ezagutzen ditugun arraunketa-untziak. Hobeki prestatuak, landuak, eguneratuak… Baina ez dezagun ahaztu lehenengo estropadak leen aipatu ditugun untziotan jokatu zirela beste herrietan jokatuko ziren bezalaxe.

Page 7: HERRI KIROLAK

TxingakBizkaitik heldu da kirol hau, eta probintzia honetan beste

edozein lekutan baino ezagunagoa da. Deman bezalaxe plaza edo iltzeak osatu behar dira proba honetan, esku bakoitzean 50 kilotako txingak eramanez. Orduerdian plazarik gehien egiten duenak irabaziko du apostua edo proba. Proba denboran deskantsuak egin ditzake eramaileak, baina txingatik eskuak kendu gabe.

Lokots edo koskol biltzeaLokotsak (artaburuari artoa kentzen zaionean geratzen dena)

saskian sartzen datza proba hau. Bat hartu eta saskian sartu eta ondoren hurrengoa hartu… Hileran, 25, 50, 75 edo 100 lokots+ jartzen dira 1,25 metrotako tartearekin. Erresistentzia eta agilidade handiko jokua da.

Page 8: HERRI KIROLAK

Gudan oinarritutakoak

Palanka

Palanka-jaurtiketa Euskal Herriko kirolik zabalduena izan zen garai batean. Burdinazko palanka harrobitako oinarrizko lanabesa zen. Palankaz eta kolpez-kolpe zulatzen zen harria. Zuloaren hondoan dinamitazko kartutxoa jartzen zen eta lehertaraziz harria txikitu egiten zen. Palanka jaurtitzeko modu desberdinak zeuden: "bularretik", "hankartetik" eta "buelta erdiz" izenekoak ziren arruntenak. Apostuak herritik gertu zegoen belardiren batean egiten ziren.

Palankaren pisua oso aldakorra zen eta 8-25 libra bitartekoa zen. Jaurtiketa olinpikoak (diskoa, mailua, pisua eta txabalina) zabaldu ahala, palanka-jaurtiketa desagertuz joan zen.

Page 9: HERRI KIROLAK

Bolo apostua

Jokoaren mamia oso sinplea denez (indarrez botatako objektu biribilak birla edo boloak birlatzen ditu), birla jokoa unibertsala da. Herri bakoitzean bere ezaugarriak ditu, Euskal bolaren ezaugarriak pisua eta tamaina dira. Pisua 7-9 kilo bitartekoa da eta ondorioz bolak zuloak behar ditu heltzeko.

Euskal Herrian jokatzeko bi modu nagusi daude: hirutxulo eta ezkertxulo izenekoak. Ezkertxuloko bolatokia 22-25 metro bitartekoa da. Bolaren diametroa 240 mm-koa da eta bederatzi birla jartzen dira hirunaka hiru ilaretan. Hirutxuloan, bola obalatu xamarra da eta birlak hiru dira.

Page 10: HERRI KIROLAK

Erlijiioan eta jai-ospakizunetan oinarritutakoak

 

PilotaHasiera-hasieratik pilota dibertimentua izan da jokalari eta ikusleentzat.  Joko-mota asko dago. Esku hutsez, neurri desberdinetako zurezko palaz edo xisteraz (hau ere neurri desberdinekoa izan daiteke) jo daiteke pilota. Frontoia ere desberdina izan ohi da: Luzea edo motza, ezker-paretaduna edo paretarik gabea etab.Pilota-jokoa oso ezaguna egin da mundu osoan eta herrialde askotan jokatzen da.