Henar

8
EGILEA:

Transcript of Henar

Page 1: Henar

EGILEA:

Page 2: Henar

• Nik Henar izena dut. Ile luzea eta gaztain kolorekoa dut. Betaurrekoak ditut eta begiak hostoak bezain marroiak dira. Altua eta argala naiz. Neska lotsatia naiz eta Leirerekin egotea asko gustatzen zait. Langilea eta oso jatorra naiz nire lagunekin. Arropa polita daramat edo janzten dut.

Page 3: Henar

• Eskulanak egitea gustatzen zait.

• Makarroiak gogokoak ditut.

• Morea ,urdina eta berde koloreak atsegin ditut.

• 14 eta 23 zenbakiak gustukoak ditut.

• Lagunekin ondo pasatzen dut.

Page 4: Henar

• 2001ean:Jaio nintzen.• 2003an:Aiora ahizpa jaio

zen.• 2003an:Eskolan hasi

nintzen.• 2007an:Aitona hil zen.• 2011an:Klasekoak Sarriara

gaua pasatzera joan ginen.• 2012an:Klasekoak

Lekeitiorajoan ginen gaua pasatzera.

• 2012an:Osaba hila zen.• 2012an:6.maila hasi ginen.

2013an:Eskolatik joango gara.

Page 5: Henar

• Urte bat eta erdi nuela gaueko hiruretan altxatu nintzen eta pasabideko entxufea desmontatzen hasi nintzen. Amak zarata entzun zuenez altxatu zen. Orduan ni ikusi ninduen eta galdetu zidan zer egiten ari nintzen hain goiz esnatuta. Nik altxatzeko ordua zela eta ez nengoela nekatuta esan nion.

Page 6: Henar

• Ni 26 urterekin estilista edo abokatua izango naiz. Basurin edo Bartzelonan biziko naiz nire etxean. Ez dut senarrik izango baina bai seme-alabak. Ikasketak amaituta edukiko ditudanez titulu bat izango dut , dena den ikasten segituko dut. Gidatzeko baimena atera eta oso ondo gidatuko dut. Katu bat, txakur bat eta zaldi bat izango ditut. Zaldian ibiltzea gustatuko zait.

Page 7: Henar

• Nire amak jakin zuen haurdun zegoela froga egin zuelako. Ez zuen nahierarik izan. Ondo sentitzen zen fisikoki eta bai haurdunaldi osoan. Luzea egin zitzaion haurdunaldia. 3hilabetetan behin joaten zen ginekologoarengana. Arazo bat izan zuen, likido amniotiko gutxi zuen baina ez zuen elikadura berezia hartzen. Nire gurasoek bazekiten neska izango nintzela. 2.hilabetean hasi nintzen mugitzen eta asko mugitzen nintzen. Nire amak 5 kilo loditu zuen. Ni jaiotzeko egun gutxi falta zirenean kexkatuta sentitzen zen.

Page 8: Henar

• Ni Barakaldoko ospitalean jaio nintzen eta anbulantziak eraman ninduen ospitaleraino. Ama uzkurdurak sentitzen hasi zen . Eta horrela jakin zuen erditzear zegoela. Haurdunaldia 9 hilabete iraun zuen. Erditzean etxean zegoen eta mina sentitzen hasi zen. Matronak ez zuen uste erditzear zegoela . Erditzeak 15 ordu iraun zuen eta ez zen egon arazorik. Prozesua naturala izan zen . Han amona zegoen nire amarekin. Ni oso polita eta negartia nintzen.3 kg eta 100g pisatsen nuen eta 51cm-ko luzera nuen. Ama oso nekatuta sentitzen zen eta aita ez zegoen gurekin. 2 egun egon ginen ospitalean. Etxera bueltatu ginenean ama zorabiatzen zen epiduralagatik, baina nik ez nuen arazorik izan. Titiz eta biberoiz elikatzen nintzen. Amak aukeratu zuen nire izena asko gustatzen zitzaiolako, ni horrela deitzea nahi zuen.