Hausnarketarako testua

2
ELKARBANATZEKO HAUSNARKETA Ez da lehen aldia Practicum I gidatzen dudala magisteritza eskolan, eta gogo handiarekin bizitzen dudan zerbait da. Ez dakizue zein polita den zuek entzutea, gelaren barruan bizi duzuen hori besteekin konpartitzen duzuenean! Konturatu naizenerako bukaerako hausnarketarako hainbat gauza idazten ari naiz. Suposatzen dut zuei ere azkar pasatu zaizuela denbora, baina garrantzitsuena denbora hori aprobetxatu izana eta gauzak ikasteko aukera paregabea izatea. Gure inguruan ditugun eskolak hezkuntza sistema berdin baten barruan kokatzen dira, baina jakingo zenutenez batzuk eta besteak oso desberdinak dira. Hona hemen hausnartzeko lehen galdera, zer uste duzue egiten duela praktiketan egon zareten eskola horrek desberdin inguruan dituenetatik? Ezaugarri berezirik ba al du? Eskola errealitate anitza izanik, gure bizitzan zehar hainbat eskola ezagutzeko aukera izango dugu, hau da, gauza batetik edo besteagatik eskoletara jotzen dugu gure lana burutzera eta hemendik aurrera, bisita horietatik etekina ateratzea da garrantzitsuena. Notizi gutxi izan dut zuen aldetik praktikaldi honetan, ulertzen dut honekin arazorik gabe egon zaretela eta zuen tutoreekin ondo moldatu zaretela eta aldi berean eroso egon zaretela eskolan. Bost astez egon zarete hor, zein izan da sentsazioa? Bat-batean ikusi duzue edo imajinatu duzue zuen burua eskola batean? Hau da, zuen etorkizuneko lanaren nondik norakoak ikusteko aukera izan duzue, irakasle izateko gogoekin jarraitzen duzue, edo bat edo beste desmotibatu egin da ikusi duenagatik? Esperientzia honen ondoren, gai izango zinatekete eskolaren definizio bat emateko? Zuek eskolan ikasle garaian bizi duzuenarekin identifikatzen duzue orain bizitako esperientzia? Agian gauzak ez dira asko aldatu, edo bai, hori hurrengo astean kontatuko didazue, baina jakin behar duzue, etorkizuneko irakasleak zuek izango zaretela eta zuen seme-alabak zuen generazio eta ondorengokoenek heziko dituztela. Ulertzen dut, nik unibertsitate mailan dudan

Transcript of Hausnarketarako testua

Page 1: Hausnarketarako testua

ELKARBANATZEKO HAUSNARKETA

Ez da lehen aldia Practicum I gidatzen dudala magisteritza eskolan, eta gogo handiarekin bizitzen dudan zerbait da. Ez dakizue zein polita den zuek entzutea, gelaren barruan bizi duzuen hori besteekin konpartitzen duzuenean! Konturatu naizenerako bukaerako hausnarketarako hainbat gauza idazten ari naiz. Suposatzen dut zuei ere azkar pasatu zaizuela denbora, baina garrantzitsuena denbora hori aprobetxatu izana eta gauzak ikasteko aukera paregabea izatea.

Gure inguruan ditugun eskolak hezkuntza sistema berdin baten barruan kokatzen dira, baina jakingo zenutenez batzuk eta besteak oso desberdinak dira. Hona hemen hausnartzeko lehen galdera, zer uste duzue egiten duela praktiketan egon zareten eskola horrek desberdin inguruan dituenetatik? Ezaugarri berezirik ba al du? Eskola errealitate anitza izanik, gure bizitzan zehar hainbat eskola ezagutzeko aukera izango dugu, hau da, gauza batetik edo besteagatik eskoletara jotzen dugu gure lana burutzera eta hemendik aurrera, bisita horietatik etekina ateratzea da garrantzitsuena.

Notizi gutxi izan dut zuen aldetik praktikaldi honetan, ulertzen dut honekin arazorik gabe egon zaretela eta zuen tutoreekin ondo moldatu zaretela eta aldi berean eroso egon zaretela eskolan. Bost astez egon zarete hor, zein izan da sentsazioa? Bat-batean ikusi duzue edo imajinatu duzue zuen burua eskola batean? Hau da, zuen etorkizuneko lanaren nondik norakoak ikusteko aukera izan duzue, irakasle izateko gogoekin jarraitzen duzue, edo bat edo beste desmotibatu egin da ikusi duenagatik?

Esperientzia honen ondoren, gai izango zinatekete eskolaren definizio bat emateko? Zuek eskolan ikasle garaian bizi duzuenarekin identifikatzen duzue orain bizitako esperientzia? Agian gauzak ez dira asko aldatu, edo bai, hori hurrengo astean kontatuko didazue, baina jakin behar duzue, etorkizuneko irakasleak zuek izango zaretela eta zuen seme-alabak zuen generazio eta ondorengokoenek heziko dituztela. Ulertzen dut, nik unibertsitate mailan dudan erronkaren antzera, zuek ere izan behar duzuela eta garatu behar duzuela hezkuntza sistema aldatuko duen pentsamendu bat. Gaur egun asko hitz egiten da teknologia berriek eta Eskola 2.0 proiektuak dituen helburuaz, baina oraindik garranzitsua den zerbait falta da, aldaketa metodologikorako norabidea zehaztea eta orain arte dauden paradigmak zalantzan jarriaz etorkizunean zer nahi dugun pentsatzea.

Praktikak gelaren dinamika ulertzera bideratzen dira, eta zuen lana hori jasotzea izan da. Bat edo bestek, agian, zortea izan du eta irakasle lana egin du klaseren batetan, nola ulertzen da klasearen dinamika irakasle bezala gaudenean? Hau bigarren practicumean landuko duzue, baina oinarria gelaren dinamika ulertzetik dator. Bideoan egin behar duzuen hausnarketa eta ikaskuntza prozesuan lagunduko zaituzten galdera hauek astelehenean erantzungo ditugu.

Amaitzeko:- Zer ikasi duzue?- Zein uste duzue dela zuen alderik positiboena gela bateko haurrekin lan egiterakoan?- Zein zailtasun ikusi ditut eguneroko praktikan? Zer egin horiek gainditzeko?- Zer ez dut ulertu irakasle lanaz?- Praktiketako ikasle bat izango bazenu gela barruan, zer erakutsiko zenioke?