HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal...

20
1 HAURTZARO-GAZTAROAK Federiko Belaustegigoitia Landaluze, Arabako Laudion jaio zen 1876.eko Irailaren 3an. Katolikoa bai, baina euskaltzaletasunik gabekoa zen familia batean eman zituen lehen pausoak. Laudio eta Bilbo izan ziren denboraldi horretako haren bizilekuak, aitaren maitasun-babespean. Honek, musikarako zaletasun berezia zuenez, joera bera erein zuen semearen barne-muinetan ere. Garai hartako nazionalista askok egin zuen bezala, Jesuiten Urduñako Ikastetxean eman zien hasiera Batxilergoko ikasketei. Eta, lehenengo ikasturteak aipatutako etxe horretan amaitu ondoren, Madrilera jo zuen Batxilergoko azken urteak burutu eta Zuzenbidea ikastera. Manuel Azaña eta Bonifazio Etxegarai ikaskide izan zituen hango Unibertsitatean. Jaloterritik urrun, barnean zeraman euskaltzaletasunaren suak indar hartu zion erraietan. Horrek eraginda, Deustuko Unibertsitatean eman zuen izena Madrilen hasi zituen ikaskizunei segida emateko. Horretaz aparte, Filosofia eta Letretako Lizentziaturari ekin zion, kultur-mundu zabalago eta sakonagoa bereganatzeko asmoz. Sabin Aranaren lagun egin zen, eta, hau lankide zuela, ikasle-talde bat osatu zuten, euskal arazo eta gaiak ikertzeko xedearekin. Hainbat artikulu eta lan argitara zituen «Baseritara» izeneko aldizkarian; horien artekoa da lan-programa bat eskaini eta lantzen zuen Nuestras Ideas idazpurua zeramana. 1897.eko Abuztuaren 29an kaleratu zen artikulu hori, eta berorren ondorioz astekaria debekatu egin zuten agintariek eta Federiko espetxera sartu. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza FEDERIKO BELAUSTEGIGOITIA (1876-1947) Federiko Belaustegigoitiak edo Belaustegigoitia'tar Perderika arabarrak, berak sinatu ohi zuen erara esateko, bete-betean hartu zuen Eusko Pizkundearen aroa (1876-1936); baina gerratea (1836-1937), erbestealdia eta gerraondo ankerrak ere ezagutu zituen euskaltzale fin eta eragileak.

Transcript of HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal...

Page 1: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

1

HAURTZARO-GAZTAROAK

Federiko Belaustegigoitia Landaluze,Arabako Laudion jaio zen 1876.ekoIrailaren 3an. Katolikoa bai, bainaeuskaltzaletasunik gabekoa zen familiabatean eman zituen lehen pausoak.Laudio eta Bilbo izan ziren denboraldihorretako haren bizilekuak, aitarenmaitasun-babespean. Honek,musikarako zaletasun berezia zuenez,joera bera erein zuen semearenbarne-muinetan ere.

Garai hartako nazionalista askokegin zuen bezala, Jesuiten UrduñakoIkastetxean eman zien hasieraBatxilergoko ikasketei. Eta, lehenengoikasturteak aipatutako etxe horretanamaitu ondoren, Madrilera jo zuenBatxilergoko azken urteak burutu etaZuzenbidea ikastera. Manuel Azañaeta Bonifazio Etxegarai ikaskide izanzituen hango Unibertsitatean.

Jaloterritik urrun, barnean zeramaneuskaltzaletasunaren suak indar hartuzion erraietan. Horrek eraginda,Deustuko Unibertsitatean eman zuenizena Madrilen hasi zituen ikaskizuneisegida emateko. Horretaz aparte,Filosofia eta Letretako Lizentziaturariekin zion, kultur-mundu zabalago etasakonagoa bereganatzeko asmoz.Sabin Aranaren lagun egin zen, eta,

hau lankide zuela, ikasle-talde batosatu zuten, euskal arazo eta gaiakikertzeko xedearekin. Hainbat artikulueta lan argitara zituen «Baseritara»izeneko aldizkarian; horien artekoa dalan-programa bat eskaini eta lantzenzuen Nuestras Ideas idazpuruazeramana. 1897.eko Abuztuaren 29ankaleratu zen artikulu hori, eta berorrenondorioz astekaria debekatu eginzuten agintariek eta Federikoespetxera sartu.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

FEDERIKO BELAUSTEGIGOITIA (1876-1947)Federiko Belaustegigoitiak edo Belaustegigoitia'tar Perderikaarabarrak, berak sinatu ohi zuen erara esateko, bete-beteanhartu zuen Eusko Pizkundearen aroa (1876-1936); bainagerratea (1836-1937), erbestealdia eta gerraondo ankerrak ereezagutu zituen euskaltzale fin eta eragileak.

Page 2: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

2

GIZARTE-ARAZOEKIK OARDURA

Gazte-gaztedandik abertzaletasunabere bizitzako eragile eta helburutzathartu zuenez, hainbat kargu politikobizkarreratu zioten. Haren ustetan,ardura politikoek, beren egitekoakbetetzeaz aparte, euskara eta euskalkultura hedatzea izan behar zutenegiteko nagusitzat. Hori horrela izanik,eta erizpide horien eraginez, hamaikaekintza kultural antolatu zituenDurangon: Biktor Garitaonaindia etaToribio Altzaga Jaunen antzerkiakemanez, adibidez, euskal dantzakindartuz, abesbatzak zuzpertuz, etab.

Elizaren doktrina soziala jotzen zuengizarteko arazoei irtenbidea ematekobiderik egokientzat. Horrela, JELaldizkarian, 1907. urtean argitara zenNacionalismo Social titulua zeramanhitzaldi bat, lehendik Bilboko EuskalZentruan emana. Mintzaldi honenmuina, honako honetan laburbildaiteke: Euskaldun eta nazionalistaziren nagusi eta obrero katolikoek,osatutako elkarteak sortzea izanzitekeen arazo sozialei intenbideaemateko sistema, eta, hori ezinezkoaizanez gero, ugazaba eta langilekatolikoak bilduko zituzten elkarteak.

Elkarte horiek gizartean bete beharzuten helbururik nagusiena, euskalkutsuko ideiak kideengan ereiteaizango zitzatekeen, eta, ekintzahorrekin uztartuta, erlijiozko etatradiziozko ohiturak bultzatzea. Ideiahauek, haren idazkietan behin etaberriro aipatzen dira, eta autoreakabiapuntutzat jotzen zituen beste biprintzipiorekin lotu behar dira: arrazaeta nazionalitatea, bi axioma hauekbanaezinezkoak direla nonnahi etabeti. Ezinbesteko eragilea zen arraza-kontzeptua, katolizismoak Euskadinaurrera egin zezan, eta honek,ekonomi, industri eta merkatal arlokoaurrerakuntzak ekarriko zituenondorioz. Arraza horren ezaugarri etañabardurak behin-betikoratze bideanjartzeko aukera zitekeen mediorikegokiena, Euskadiri buruzko zientziaeta arte arloko ikerketa eta lanaknazionalizatzea, indartzea etababestea izango zitzatekeen. Euskalarrazaren ezaugarri berezi horiekfinkatzeak ekarriko zukeen, asimilazio-eta sakabanaketa-arriskuak alboratzeaeta gainditzea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 3: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

3

EUSKARARENBERRESKURAPENA

Ezkondu eta seme-alabak izanzituenetik, ikaragarrizko indarra etagarra hartu zuten Federikogan euskarajakin minak eta euskarari eutsibeharraren kontzientziak. Aitakezagutu bai, baina semeari eman ezzion hizkuntza, landu eta zaindupremia guztiz erabakiorra bilakatu zenFederikorengan: betebeharbazterrezina zen honentzat bere zortziseme-alabekin euskaraz berba eginbeharra. Euskaraz mintzatubeharraren Nire etxean euskaranagusi esaldia bene-benetako goiburueta lege gertatu zen gurasoen etaseme-alaben artean. Federiko beraizan zen seme-alabentzako lehenengomaisu eta irakasle, eta, lan zail horizela medio, euskara lantzeko behar-beharrezkoa zen hainbat eratakoirakurgai erakargarri eta dibertigarrisortzen eta biltzen ahalegindu zen.lrakaskuntzarako metodo propioak erelandu zituen, eta etxean bertan erabiliseme-alabei euskara irakasteko.

Egia osoa da, seme-alabak euskarazhezitzeko eguneroko ihardunean izanzituen eragozpenak izan zirela,irakaskuntzarako metodo praktikoakidatzi eta gazteak euskara ikasterasustatuko zituzten sistemak aztertzeraeta sortzera Federiko bultzatuko zutenarrazoi eta zio nagusienak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GURASOAKF. Belaustegigoitia Landaluzeren gurasoak: Federiko BelaustegigoitiaGorostiza eta Dolores Landaluze Ikabalzeta. Aita, Laudioko semea; ama,Urduñako alaba. Familia erlijiosoa izan zuen, baina ez euskaltzalea.

Page 4: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

4

1909.eko San Balentin egunez, Porla lengua nacíonal vasca titulua zuenhitzaldia eman zuen Bilboko EuskalZentruan. Euskararen egoera, euskaragaltzearen arrazoiak eta euskaraberpizteko bideak aztertzen zituenmintzaldia izan zen. Sabin Aranarengaraiko idazki guztietan nabarmentzenzen bezalaxe, botere zentrala,Espainiako legeak eta Konstituzioaziren euskara eta euskal kulturarenhondamendi tamalgarriaren kausa.Belaustegigoitiak sarritan proposatuohi zuena da hau: Zentralismoarenaurka, arteak eta zientziaknazionalizatu behar ziren. Honelazioen JEL aldizkarian idatzi zuenartikulu batetan: Aberri kontzeptuaindartzeko, nazio-ideia garatu beharda euskaldunengan. Pentsamolde horisakondu eta landu, irudimenezko etaartezko jantzi liluragarriz homítu.Aberria, zientzia eta arte nazioarenondare gisa hartzeak Aberriamaitatzera garamatzake (1907).

Pentsamolde horren eta barne-suhorren ondorioa izango litzateke,Euskal Herriari buruzko zientzia etaarte mailako ikerketak eta lanakbultzatzea eta beroriek laguntzea.Zientziek eta arteak Aberriaren gainduten eragin abertzalea jarri behar zenikuskizun, begien bistan. Horretantxeahalegindu zen bera.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

LAUDIO (ARABA) F. Belaustegigoitia,arabarra zenjaiotzez, eta arabarguztien ondaretzatzeukan euskararenalde eman zituen bereizerdi beroenak. 1876koirailaren 3an jaio zenFederiko ArabakoLaudion.

HAURREKINFederiko bere haurrekin: Ezkerretatik eskuinetara: Lurdes,Javier, Balentin eta Iñaki. Ezkondu eta familia bat sortzearekinbatera, familiarteko bizitza euskaraz egin beharra biziki sentituzuen Federikok. Berak gurasoengandik jaso ez zuen hizkuntzatxikitatik erein nahi izan zuen seme-alabengan.

Page 5: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

5

EUSKARAREN ALDEK OESKAERAK

Etengabekoa izan zenBelaustegigoitiak euskararen alde, baipolitikan, bai hizkuntz, literatur edoakademi alorretan burutu zuen lana.Hacia una lucha verdad pro euzkeratitulupean eskaini zuen lana izan zenLaudioko idazle honen helburu guztiakbilduko zituen argitalpena. Hangoideiak honetara labur litezke: Euskara,betiko hizkuntza nazionala denez,defendatu egin behar da; gaztelania,berriz, zapalkuntza, menperaketa,jauntxokeria eta herri batensakabanaketa sozial eta politikoarenkausante den heinean baztertu eginbehar da. Helburu hau izan zen harenbizitza guztiko ekintzen eragile,abiapuntu eta helmuga.

Eskola publiko espainiarra etaikastegi pribatuetan euskaraz etaeuskara irakastea debekatzea, edoEuskal Unibertsitatea eratu ahalizateari debekua ematea kritikatzenzituen bereziki eta bortizki, izan ere,horiek bait ziren, gaztelaniariofizialtasuna emanez,deseuskalduntzea zekarten indarrak,

hiritar bakoitzaren eta gizarteareneskubideak murriztuz eta ezerrespetatuz.

Ekintza-gizona zenez eta aktibotasunhorrek eraginda, ez zen nahikoaharentzat, euskararen murriztapen-egoera ikustea eta salatzea; aurrerajoz, gerorako interbideak proposatzenzituen euskararen herio-zoriaribizibideak eskaini nahiz. Irtenbideakhainbat eratakoak izan zitezkeen, halaere, honako hau zen berak eskatzenzuena: benetako elebitasuna lortzea,horretarako botere ofiziala (Estatutua)euskal eskuetara ekarriz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

URDUÑAKO IKASTETXEANGerora sonatua izango zen ikasle askok egin zituen bereikasketak Jesuiten Urduñako lkastetxe honetan, batzukgainera, politikari ezagunak izan ziren ondoko urteetan (SabinArana Goiri, eta J. Olazabal Ramery integrista adibidez).ltxuraz, tradizio karlista, integrista eta abertzaleetako familiakatolikoetatik zihoazen ikasleak hara. Ondoko argazkian ikusdaiteke Ikastetxe hartako ikasle-talde bat.

Page 6: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

6

1909. urtean euskararen egoeragaixoak kezkatu eta mintzen bazuen,1936. urtean ez zuen Federikokbaikorrago ikusten bere burua. Biarrazoi ziren ezkortasun horren zio;alde batetik, oso gutxi ziren berenhizkuntza nazionala benetanberreskuratu nahi zuten euskotarraketa, bigarren, eskola espainiarrakherritarren gehiengoaren gain zeukaneragin handia ukaezina zen. EskolaOfizial horrek, haur euskaldunen ama-hizkuntzaren galera zekarren. Horihorrela izanik, euskara ikasteari ekineta berehala baztertzen zela ikusita,erronka batekin erasotzen zuenFederikok.

Bero-bero, edozein euskaldunekhonetan zuen hizkuntz erantzukizunagogoratu ohi zuen. Eta harago jotzenzuen bere argudioetan, zenbaitjokabide kupidagabeki salatuz:Deshonroso signo de incultura el noestar siquiera iniciado en la lengua dela raza y del país en que se vive, el nosentir el ansia de saberla y el noesforzarse por lograrlo, si no en todo,en parte. Axolagabekeriaren kalteaksalatu ondoren, bestelakoproposamenik ere egin zuen: EuskalHerriko erdaldun guztiei «zergaaberkoi» bat ezartzea proposatu zuen,hizkuntzaren ezjakintasun horretanzirauten bitartean behintzatordaintzekoa. Neurri hori, euskaraikasteko sustagarri eta euskararenaldeko propaganda bezala ikustenzuen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IKASKIDEAK: B. ETXEGARAI

Page 7: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

7

EUSKARAREN ALDEK OEKINTZAK

Belaustegigoitiaren ekintzek, herritxikietan bakoitzak bere aldetikburutzen zituen ihardunak bateratzelana ere hartzen zuten. Ildo honetan,euskararen aldeko tokian tokikoazalpenak bideratzea eta bultzatzeaxedetzat izango zuketen erakunde-zuzendariak sortzea nahi zuen;bestalde, zuzendaritza-lan hori, ikasletaldeek, mendigoizaleek, emakumeenerakundeek, gaztetxo-taldeek,langilekoak, kirolariek, abesbatzek etabeste moeta batzutako erakundeek,burutu beharko zuketen, harenasmotan.

1908. urtean, honako saio hauegiten zuen: Haurrak, baserrieuskaldunetara bidaltze-proiektua.Euskararik ez dakitenek ikas dezaten

eta ezagutzen edo erabiltzen dutenekhizkuntza hobe dezaten. Bizpahiruhilabetetako egonaldiak egingozituzketen haurrek, eta, baserritarrek,haurrari euskaraz egitearen truke,eguneko erreal bat eskuratukozuketen. Asmo honetan, geroagometodo egokitzat joko zen bide batenaintzindaritzat har daitekeBelaustegigoitia.

1912. urtean, beste proiektu batkaleratu zuen Federikok, «Herri etaeuskaltzale guztientzako egitasmoa»tituluarekin. Hona hemen, hitz gutxitan,plan horren edukina: Umeeuskaldunek, euskarazko irakurketaeta idazketa hobetzea, eta, euskarazhitz egiten ez zen herrietakohaurrentzat, ezagupenen baterakusten zutenentzako sari lehiaketaantolatzea, hain zuzen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

DEUSTUKO UNIBERTSITATEANBelaustegigoitiaren gaztaroan EuskalHerrian goi ikasketak egiteko nonaukera gutxi zegoen. Deustuko Goiikastetxe hau zen ikastegirik jasoena,urte batzuk lehenago sortua (1887),Madrileko Zuzenbide-Fakultatea utzi,eta Euskal Herriko arazoetatikhurbilago izatearren Deustukoraetorri zen laudiotar gaztea.

Page 8: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

8

Euskararen aldeko ardura herrietanereitea zen Federikoren eginkizunenxedea, beti ere euskara hedatuz etaeuskararen izenona indartuz.Horretarako, hainbat eta hainbat bideasmatzen zituen, eta aldizkari etaegunkarietan kaleratzen zituen:Familietan, elizetan, egunkarietan,aldizkarietan eta egunerokoharremanetan, euskara erabil zedila,euskararen aldeko borrokak benetakoindarra izan zezan, horixe zen harenametsa.

BIZKAIK O ALDUNDIAN,EUSKARAREN ALDE

Bizkaiko Foru Aldundiak, 1917.ekoAbenduaren 5ean, InstrukzioPublikorako Batzordea sortu zuen.Lehenago, Urriaren 4ean, EuskalKulturarako Batzordea eratzearenaldeko akordioa hartuta zuen. EuskoAlderdi Jeltzaleak, 1917.eko Maiatzekohauteskundeetan gehiengoa lortuizanaren ondoria izan zen erakundebiren sorkuntza. Irakaskuntzaren etaeuskal kulturaren gidaritza, bierakunde horien ardurapean jartzekooinarri-arauak lantzen ahalegindu zenBelaustegigoitia, eta, Ramon Sotabera ere, bi batzorde horiei indarraemateko eginahaiak eginez.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ANTZERTI-LANETANEuskal kulturaren teorikaria ezezik hizkuntzarekiko kulturekintzen eragilea izan zen Belaustegigoitia. Lan hauetako batizan ziren, Durangon (1934-35 urteetan) sakatu zituen antzerti-zaletasuna eta berorren inguruko ekintzak. Argazkia: Urtehaietako Antzokia (Astarloa etxea, Durangon).

Page 9: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

9

Instrukzio Publikorako Batzordearenbarnean maisu-maistren bidezirakaskuntzan euskara bultzatzeazgain, defendatzeaz, bi egitasmogaratu-nahia zeraman bere baitanFederikok: Alde batetik, lehenengomailako irakaskuntzan marrazketairakastearen aldekoa, eta, bigarrena,hastapen mailarako geografíaeuskarazko ikasliburu bateanlantzekoa. Testu hau ez zen argitaraeman, eta desagertu egin zen gainera.Bi proiektu horiek, tamalez, ez zirenazken bururaino eraman, izan ere,lana eskatu eta aurkeztu arte igarozen epealdian, 1919. urtearenerdialdetik hasita, galdu egin bait zutengehiengoa abertzaleek Bizkaiko ForuDiputazioan.

Kulturarako Batzordearen barruan,Euskarako Atalean kide izan zenBelaustegigoitia. Azpibatzordehorretako lagun bezala, aurrera aterazuen emaitzik garrantzitsuena, euskalliteraturaren aldeko proiektuari buruzkoakordioa izan zen (1919-Ekaina-20).Euskaltzaindia izan zen, proiektu haubere ardurapean hartu zuenerakundea; baina 1923. urtean,Diktadurapean, Aldundiak beredirulaguntza emateari utzi zionean,bertan behera gelditu zen egitasmoa.Euskal literaturarekiko laguntzaofizialen aldeko politikarengarrantzizko lekuko bat da hau noski,zoritxarrez duela gutxi arte, jarraipenikizan ez baldin badu ere.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

«NACIONALISMO SOCIAL» (1907)Jel aldizkariak kaleratu zuen Belaustegigoitiaren idazlan hau. Euskalabertzalegoaren baitan arazo sozialak ere zegokion lekua izatea nahizuen idazleak, eta langile-ugazaben arteko gatazkei erantzun teorikoeta antolamenduzkoak (sindikatu, elkarte, etab.) bilatubehar azpimarratu zuen Federikok, beti eredoktrina kristau-sozialarenildotik.

Page 10: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

10

EUSKALTZAINDIA

1918. urtean eta EuskoIkaskuntzaren eraginez, Oñatin ospatuzen Kongresuaren ondorioetariko batizan zen Euskaltzaindiaren sorrera.1919. urtearen azken aldera,Akademiako Urgazleen aukera eginzen. Federiko Belaustegigoitia izan zenBizkaiko Foru Diputazioak bereordezkaritzat izendatu zuena. Orduanere hainbat eta hainbat egitasmorenaltxorra izan zen Federikorenirudimena. Kaleratu, kaleratu ere eginzuen hamaikatxo; baina, horien arteaneta hizkuntz arloa kontutan hartuz,interesgarriena, euskararenbaterakuntzarako gauzatu zuen lanaizan zen, noski.

Lege-gizona zenez,Euskaltzaindiaren ihardueraemankorragoa izan zedin, Erakundehorren Barne-Arautegia berak landuzuen. Alderdi politikoez gainekoerakunde bat zela Euskaltzaindiadefendatzen zuen Federikok, izan ere,aldiko giroaren ondorioz, eztabaidagaibilakatu bait zen Euskaltzaindia,politikoki neutralegia zela ziotelakobatzuek eta, beste batzurentzako,bertako kideen ideologienezberdintasuna ugariegia omen zelako.Euskaitzaindiak bere helburuak lorzitzan eta aurrera jarrai,Belaustegigoitiaren ustez, euskaldunguztien erakunde honekiko adostasunaezinbesteko baldintza zen;aranatarrentzat, ordea, akats handi batzen neutralitate hori. Indibiduaikeriekxaxatzen zituzten euskaltzaleen artekoetengabeko eztabaida antzuei amaieraeman eta euskara eraberdin batenbeharrizanari erantzuteko, erabatpremiazkoa zen, Belaustegigoitiarenustetan, artekari bat izendatzea,eztabaida horiek indarrean zeudenbitartean guztiz ezinezkoa bait zeneuskararen aldeko benetako borrokaeginbidean jartzea eta arrazoizkoekintzei aurrera eragitea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKARAREN AURKAKO DEBEKUAK (1902)Madrileko Irakaskuntz Ministraritzatik kristau-ikasbideaeuskaraz ematea debekatu egin nahi izan zen. Federikok 25urte zituen hau erabaki zenean. Egia esan, erabakiarengogorrak ito zuen asmo: Gobernuak berak baztertu behar izanzuen hizkuntz politikaren modu trakets hau.

Page 11: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

11

EUSKARARENBATERAKUNTZANSUSTATZAILE

Jakina denez, Euskaitzaindia sortubaino lehenagokoak dira euskararenbaterakuntzarako lehen urratsak. Halaere, erakunde honen eraikuntzakindarberritu egin zuen arazoarekikoardura, nahiz eta ez hori aski izan, etagero berrogeitamar urte luzatueztabaida, batua deituari onarpenofiziala eman zitzaion arte (1968).Eztabaida horren aintzindari izan zenBelaustegigoitia: 1919an La unificacióndel euzkera tituluarekin azaldu zituenbere eritziak. Bere diruz kaleraturikolan hau garaiko ehun euskalariri bidalizion, adituen eritziak jasotzekoasmoarekin.

Federiko, beronen idazlanetanazaltzen denez, euskalkienoparotasunari irtenbide bat ematearenaldekoa izan zen, eta, horretarako,literaturarako eta egunerokoharremanetarako euskalki bakar batonartzea beharrezkoa zeladefendatzen zuen. Literatur arloanhedapenik handiena lortutakoeuskalkiaren indarrez, batasuna, bestegabe, lortuko zelako ustea zutenenaurka, euskalkiek, berez, gero etasakabanaketa handiagoa hartzenzutelako argudioa kontrajartzen zuenBelaustegigoitiak.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

KULTUR BALIOAK ORO«Aberria, zientzia eta artea nazioaren ondare gisa hartzeakAberria maitatzera garamatzake» idatzi zuen Belaustegigoitiak(1907). Abertzaletasuna «irudimenezko eta artezko jantzililuragarriz hornitu» beharra ikusi zuen. Hizkuntzaren ondoanarte plastikoek ere zeregin askatzailea zutela uste izan zuen.Argazkia: Euskal Pintura-Eskolako R. Arrueren «Karta-Jokua».

ESKOLA-TALDEA (1921)Hizkuntzarentzat eskola-mundua irabazi-beharra behin etaberriz aldarrikatu zuen Belaustegigoitiak eta baita horretarakoBizkaiko Aldunditik arauak eta erizpideak zabaldu etaAdministraziotik ahaleginak egin ere. Baina baliabideak betigertatzen ziren eskasak, Hegoaldeko 401.941alfabetatugabeak eskolatzeko (1916).

Page 12: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

12

1920. urtean, batasunari buruzkoarau multzo bat landu zuen, eta ArauNagusiak titulupean eman zuenargitara. Geroago, erizpide bateratzailezehatzagoak ezartzen zituenEuzkerearen batasunatzaz (1922)idazlana kaleratu zuen, aurreko bestelan hartakoak onduz. Euskalkienaniztasunak dakartzan kalteakkontutan hartuta, euskaldun guztiekikasi beharko luketen literaturhizkuntza bakarra eratu beharkolitzatekeela uste zuen Laudiokosemeak.

Baterakuntzaren beharra onartuondoren, beste pauso bat eman beharzen, hau da, euskalki bateratzailehorren aukera edo eraketa egiteaalegia. Honako erizpide hauek izanzitezkeen oinarrizkoak, bigarren urratshori eman ahal izateko: Batasun-eredua hobestean ez ziren izangoezinbesteko erizpide, hautatua onenaizatea, edo berorren antzinatasuna,ezta literatur hedapena bera ere.Bazegoen, haren eritzitan,fruitukorragoa izan zitekeen bestekriteriorik: Hautatuak izan zezakeengainerako euskalkiekiko antz edogertutasuna, izan ere hurbiltasunhonek emango bait zion euskara horribere batugarritasuna, benetakoulergarritasun amankomuna. Hara etahona jo ondoren, eta hamaika arrazoizirela medio, gipuzkera onartu zueneredu egokien bezala.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

RAMON SOTA1917ko hauteskundeen ondoren abertzaleek garrantzizkoaginteguneak irabazi zituzten; horien artean BizkaikoDiputazioan lehenengo aldiz beren nagusitasun politikoa.Ramon Sota jelkidea bilakatu zen Aldundiaren Lehendakari.Gehiengo politiko horri esker, beste zereginen artean, euskalirakaskuntzarekin ardurarik handienarekin jokatu zen.Federikok Aldundiko Batzordeetan jardun zuen lanean.

Page 13: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

13

IRAKASKUNTZ METODOEN BERRITZAILE

Mende honen lehenengo urteetaneuskarari suertatu zitzaizkion erronkaberrien aurrean, ekintza didaktiko-pedagogikoz erantzuten saiatu zenBelaustegigoitia. Eguneroko ogibidea,burdin lanean ziharduen industriabateko kontseilari izatea bazen ere,euskara irakasteko metodo berriaksortzera eman zen, pedagogi mailanaurrerabide nabarmenik ez ekarri arren.Hala ere, esan daiteke, 1936. urtea artepedagogian izan dugun maisurikaurrerazaleenetarikoa dela bera.

Bestalde, argi eta garbi esan behar da,ez zela heldu Luis Eieizalde, EduardoLandeta edo Aita Altzo-ren mailara.

Euskaldun guztiek euskara jakinbeharko zuketela baieztatzen zuenean,oso gogotan zeuzkan hizkuntza berribat ikasteak bere baitan ditueneragozpenak. Horra hor, bere ardurenoinarriak. Bestalde, behar-beharrezkoazen metodo berri eta egokia eskuarteanizatea ikasle berriei ikas-laneanlagundu ahal izateko. Haren metodoek,aktibotasuna zuten beti abiapuntutzat,eta mintza-praktika zen funtsezkoenahizkuntzaren ikasketan aurrera eginahal izateko. Ondorioz, ikasleak,oinarrizko ezagupenaz jabetu ondoren,mintza praktikari heldu behar zionlehenbaitlehen. 1912. urtean argitarazuen Euskerazko ikasbide errazaizeneko idazkian aztertzen zuenmetodoak, ikasle gazteak euskarahilabeteren buruan nola ikas, zuenhelburutzat. Euskarari zegozkionetan,beti baikortasunera jotzen zuenFederikok.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

¿QUIERE USTED HABLAR EN EUZKERA?Hizkuntzaren didaktikak leku nabarmena duBelaustegigoitiaren lanetan. Idazlan teorikoen ondoan,irakas-tresna praktikoak sortzen saiatu zen autorea,hizkuntz erabilpen sozialaren muga hertsiak gainditunahiz. Ikasketa aktibo baten aldekoa ageri zaiguFederiko: «Por el contagio de la desacreditadapedagogía social española probablemente, se abusóentre nosotros de gramáticas y métodosdesmesurados... ».

LA UNIFICACION DEL EUSKERA (1919)Belaustegigoitiak guztiz argi ikusi zuen hizkuntza estandar batenbetekizuna, ata suharki defendatu zituen hizkuntz batasunarenxedeak eta haietarainoko bide ustez onenak. Liburua hitz hauekinhasi zuen: «En la lucha que el euzkera sostiene por su vida ypropagación, hay un problema importantísimo sobre el que debeincesantemente llamarse la atención de los vascos: el problema dela diversidad dialectal y la necesidad de acabar con la actualanarquía mediante la adopción de un dialecto destinado aser el único en la literatura y en el habla».

Page 14: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

14

1919. urtean kaleratu zuen Por lalengua nacional vasca izenekoargitalpenean, metodoek, etengabekoberriztapen-prozesu batetan proba-saiotan egon behar zutela baieztatzenzuen, era honetan, ikasleak mintza-praktikara jo zezan: ¿Quiere Vd.hablar en euzkera?

Euskara praktikatu eta ikastekobeste metodo berritzaile bat erebururatu zitzaion Belaustegigoitiari.Horretarako, Euskal Loteria izena zuentresna berri eta bitxi bat kaleratu zuen,betiko zozketa-sistemaren kalko batzen, kartoi-multzo batez baliatzen zenmetodoa alegia.

Gure idazle honen nortasunadefinitzen duen ezaugarririk behinenaeuskararen aldeko berrikuntzen grinada. Hona hemen, laudiotarrak aipatuohi izan zituenetariko metodo-lagungarri batzuren aipamena: Karta-idazketa lehiaketak, euskarazkokromoak, antzerkia (R.M. Azkue-renlana hartzen zuen eredutzat),fonografo eta filmeak, egunkariak,aldizkariak, etab....

Belaustegigoitiak argitaratu,defendatu eta hedatu zituen ideia,metodo eta ihardunbideen azterketaegitean, gero gure ikastoletan metodopedagogiko berri bezala hartu direnpedagogi prozeduren aintzindari izanzela ageri zaigu, nabari.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ESKOLA-LIBURUAKHonelako eskola-liburuak sortu eta irakas-sistema berriakhedatzea izan zen Belaustegigoitiaren kezketako bat, izan erebere haurrei euskara irakatsi eta beraiek euskaraz eskolatzenegindako ahaleginek ongi erakutsi zioten haiako argitalpenenpremia. BIZKAIKO AUZO-ESKOLAK (1919-1936)

Aldundiak eta Udalek eraikitako herri-eskola hauetan babesona aurkitu zuen euskarak: 1933-34eko ikasturtean 6.321eskolatzen ziren ikastetxe hauetan. E. Landetarengidaritzapean eraikitako irakastegi hauen antolamenduanjardun zuen Belaustegigoitiak ere.

Page 15: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

15

EUSKAL ESK OLAREN BILA

Abertzaletasunak bere baitanzeraman doktrinari jatorki jarraituz,euskal eskola berriaren ereduarensustatzaile izan zen FederikoBelaustegigoitia. Eskola ofizialetanematen zen irakaskuntz moetaaztertzeak, eskola horietako maisuekeuskarareriko zuten jarrera etsaiaikusteak, maisu-maistrek euskara ezzekitela egiaztatzeak, arrazoi guztihauek, irakaskuntza ofizialetik at,euskal eskola sortu beharrazkomentzitu zuten Federiko.

Eskola publikoetara seme-alabakbidali eta eskola haren gabeziak berenaldetik betetzen ez zituzten gurasoeiegiten zien dei idazle arabarrak.Eskola publikoetan, moral- eta aberri-baloreak bazterrera uzten zirenez,behar beharrezkoa zen, gurasoek,hauen elkarteek eta erlijiosoekgidatuko zituzketen ikastetxe libreaksortzea, garaiko ikastetxe publikoekeuskara beren irakas-programetansartzen ez zuten bitartean. Ideia hauekzirela medio eta ideologia horreneraginez, Eusko-Ikastola Batza -Federación de Escuelas Vascas

erakundea sortu zen, 1932 eta 1937.urteetan antolatutako hamalau euskaleskolen baterabidea izan zena etaBizkaiko hainbat eta hainbat herrikikastetxe euskaldunak izatea ekarrizuena. Euskal eskolak izateaz gain,erlijioa irakatsiko zen ikastegi berrihorietan, izan ere II. Errepublikakeskoletan laizismoa ezarri zuenetik ezbait zen erlijiorik ematen eskolapublikoetan.

Belaustegigoitiak proposatzen zueneredu hura, zalantzarik gabe,hirurogeigarrenetan eraikiko zenIkastolen aurrekina izan ziren.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ABERRI-EGUNA (1932)Sabin Aranaren adiskidea eta lankidea izan zen Belaustegigoitia,eta mugimendu jelkidea indartzen ahalegin onak eman zituen.Lehenengo Aberri-Eguna ospatzean (1932) argitaraturiko liburutikjasotzen dugu iragarki hau (Mz. Ortiz-ena): bi Belaustegigoitiarrekdituzte idazkiak liburu honetan, Benignok (erdaraz) etaPantzeskak (euskaraz).

Page 16: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

16

EUSKARA, HA URRAK ETAGAZTERIA

Bi alde izango zituzkeen euskararenberpizte-lan horretan gazteek burutubehar zuten egitekoak: «Katez lotutadagoen hizkuntzaren» askatasunalortzea, batetik, eta, bestetik, «euskara,ikasle-taldeen ikur eta bereizgarriizatea».

1918 eta 1919. urteetan etaUmetxoentzat titulupean, ipuin sail batargitara zuen Euskal Esnaleaaldizkarian, tradiziozko baloreakhaurrengan ereiteko asmoarekin. Osoipuin ulerterrazak eta hunkigarriak zireneta garai hartan indarrean zegoenmoral katolikoak defendatzen zituenbaloreak hedatzea eta indartzea zutenxedetzat: Jainkoaren borondatea betebeharra, gurasoekiko maitasuna eta

begirunea, lagun gaiztoekin eznahastea, handikeriak uztea,ikasketekiko ardura, izadiarekikomaitasuna, etab.

Hamaika bide asmatu zituenFederikok, haurrek eta gazteek euskaraikas zezaten: Euskara irakasteko neskaeuskaldun-taldeak sortzea, edo haurrakbaserrietara bidaltzea, jolasetarakoeuskal ume-taldeak antolatzea, etab.Gazteriarentzat ere asmatu zituenikasbideak, aberriarekiko maitasun-sentimendua indartzeaz gainera,euskara ikasteko metodo pedagogikoakproposatuz. Prozesu horren azken-muga, euskararen aldeko«derrigorrezko soldadutza» ezartzeaizango zen, era honetan, hizkuntzareneta aberriaren aldeko sentimenduakbateratzea lor zitekeelakoan.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKAL-LOTERIA (1936)Hizkuntzaren didaktika laguntzeko asmatu zuen FederikokEuskal Loteria hau. Lehen edizioa berehala agortu zen, eta

bigarrena ere laster prestatu zuen (bizkaierazbata, gipuzkeraz bestea). Metodoaren

abantailak autoreak berak azaltzen zituen:atsegina zen, hizkuntz pedagogia

modernoari lotua, irakasle-beharrik gabekoa, etab.

KANBO (Lapurdi)1937ko ekainean erbesterako bidea hartu behar izan zuenFederikok; lehenengo erbestealdia Euskal Herrian egin zuenbatez ere, Kanbon eta Angelun. Argazkia: Kanboko herria.

Page 17: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

17

EUSKAL FAMILIA ETAERLIJIOA

Kristautasunak bizitzari buruz duenpentsakera ortodoxoenari jarraituz,familia da bizitzako zutaberiknagusiena eta instituzio honetanhartzen dute oinarri, bai euskarak etabai euskal gizarteak ere. Ildo honetan,honako hau esan ohi zuen: «Gauregun, euskara da, gure herriakfamilian eta gizartean dituen kristau-ohituren artean zaintzailerik jatorrena».Euskara galtzeak, familiarensakabanaketa dakar, eta, ondorioz,ohizko euskal morala, kanpotikakoideia modernoek ordezkatzen dute.

Familia, erlijio eta euskara hartubehar dira euskal gizarteareneraikuntzarako funts oinarrizkoentzat.Horiek horrela, familiak gorde beharduela bereziki euskara, esan ohi zuen,eta, pentsamolde hori garatuz,emakume eta gazteei buruzkoaipamenak egingo zituen sarritan,hizkuntza nazionalaren defendatzailenagusienak direla baieztatuz, etahizkuntza nazional hori, ama-hizkuntzagisa hartzen zuela.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

CASABLANCA (Marokko)Hitleren armadak Frantzia hartu zuenean, iparraldetik ihesiirten beharra izan zuen Belaustegigoitiak. Afrika librera joanzen: Oran, Casablanca. 1940an azkeneko hiri honetan elkartuzen beste hainbat iheslarirekin. Handik bidalitako postalik eregordetzen da oraindik familiartekoen artean.

Page 18: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

18

Gai honi zegozkionetan,etxekoandreengan ezartzen zuenaparteko erantzukizuna, izan ere, harzitzaketen jarreren arabera etaaberatsek egin ohi izan dutenarenantzera, kanpoko moden eraginarenpean jausten badira, berauek izan baitdaitezke euskararen hilobi hotz. Osogogor salatu ohi zuen heziketa-sistema: «Neskentzako kolejioek duteneragin kaltegarria», kanpotikako etaeuskararen aurkako hezkuntzaezartzen bait dute eta frantserari etaFrantziako ohiturei lehentasunaematen. Laudoriozko aipamenak eginohi zituen euskararen aldekoahaleginetan ziharduen «EmakumeAbertzale Batza» erakundeari buruz.Honako hau zen Belaustegigoitiarengogoeta-modua: «Euskararik ezdakien emakumeak, familia erdaldunaeta kanpotiarra dakar».

Ideia hauek indartzeko, Historia deuna Mujer lana argitara zuen 1916.urtean. Abertzaletasunez jositakoalegia bat da, eta, euskara zela medio,andre bat salbatu zela kontatzenduena; ondorioz, euskal arrazarenohizko baloreak gordetzea gertatzendela ematen du aditzera.

Erlijioari buruzko aipamenak,etengabekoak dira Federikorenlanetan, erlijioa eta aberria erabat

uztartuta ikusten bait zituen: «GuEuzkadirentzat eta EuzkadiJaungoikoarentzat».

Errepublikako eskola-borrokanzuzenean hartu zuen parte. EuskalHerri osoan zehar, laizismoarenkontrako protesta ugarien arteanabertzale-taldeak ere borrokatu ziren.Seme-alabentzako ikastetxeakaukeratzeko eskubidea dutelagurasoek eta Estatuari ez diola emaninortxok ere, eskolez baliatuz,proselitismo politikoa etaakonfesionala egiteko aginterik: horizen Belaustegigoitiaren tesia.Gainerako idazle abertzaleek bezala,Belaustegigoitiak ikastetxeak librekiaukeratu ahal izateko eskubideadefendatu zuen. Pentsamolde honijarraituz, Nacionalismo yConfesionalidad kaleratu zuen 1931.urtean, «B. Landa» goitizinea erabiliz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 19: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

19

ERBESTEALDIA ETAHERIOTZA

Garrantzi handikoa eta ondoriougarikoa izan zen 1936. urtea, baiBelaustegigoitiarentzat, eta baitaberonen familiarentzat ere. Unerikargienean zegoen intelektualkilaudiotarra, Euskal Loteria izenekometodo berria aldi honetan sortuizanak aditzera ematen duen bezalaeta, batez ere, Hacia una lucha verdadpro-euzkera argitalpenak begien bistanjartzen duen gisan. Azken idazki hau,bere bizitza osoan zehar euskarareneta euskal kulturaren alde kaleratuzituen argitalpen guztien laburpentzathar daiteke.

1936.eko Abenduaren l4ean EuskoJaurlaritzak sortutako Kulturaren

aldeko Kontseiluko kide izendatuzuten. Kontseilu horrek zuen «EuzkelIrakasletza» sekzioan hartu zuenparte, lana garatzeko gudateakzekartzan eragozpenez ongi jabetutabazegoen ere. Baina, egunak latzakziren eta behar larriagoen zamabizkarreratu beharra izan zuen.Presoei laguntzeari ekin zion, bestegertakari gorriagoak jausi ziren arte:Durangoko herriaren bonbaketanalaba galdu zuen. 1937.eko Ekainean,erbesterako bidea hartu zuen;lehenengo, Cap Breton-era, geroKanbora eta, azkenik, Angelura.Hemen zegoela jaso zuen seme batenheriotzaren albiste latza.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ALBISTE HOBEEN JAKIN-MINETANEgunkaria, Belaustegigoitia, irratia etaSabin Arana, eta «Licencia». Gerraondozital hartan ere albiste hobeen irrika etaitxaropena ezin ziren ito. Arana Goirikbiztutako suari eutsi nahi izan zion orduanere Federikok; Hegoaldera itzultzean,erbesteko Irratien leihatila irekia izatea ezzen samurra. Ongi ordainduta (garaiko 12pta.) eta ahal zen moduan lortu behar zirenhorretarako baimen administratibo-politikoak.Hona horren adibide bitxia: Licencia para usode aparato Radio-receptor en domicilioparticular (30 de abril de 1943).

Page 20: HAURTZARO-GAZTAROAK - core.ac.uk · Espainiako legeak eta Konstituzioa ziren euskara eta euskal kulturaren hondamendi tamalgarriaren kausa. Belaustegigoitiak sarritan proposatu ohi

20

Aldi honetan, nazionalismoarenaldeko arduraz eta musika-doinuezbetetzen zuen barnean zeramanhutsunea. Angelun bizi zela, erbestekourte haietan E.A.J.ren egoitza zen«Villa Endara»ra hurbildu zen. Erbestehonetan ezagutu zuen Orixe; baina1940. urtean, alemanak heldu zirenezgero, berriro ere ihes egin beharra:Marsella, Oran, eta azkenikCasablancara.

Federikoren emaztea etasemealabak Areetara itzuli ziren etaberen senar eta aita aberriratzekobeharrezkoak ziren baimenakeskuratzeko ahaleginak egiteari ekinzioten. 1941. urtea da. Egindakoekintza politikoak zirela medio, ezarrinahi zitzaion zigorrak hau besterik ezzioen, zorionez: «...15 años deinhabilitacion para cargos politicos ysociales».

1896.urtean, barne-irudimeneanzeraman Euskadik eta itzultzean harenbegiek ikusten zutenak ez zuteninolako antzik. Euskaltzaindiaren

etxera jotzen zuen bere barneminaarintzera, horretarako R.M. Azkuerekin(honen iloba txiki batekin zegoenezkonduta Benigno Belaustegigoitia);beste euskaltzale-abertzale zaharrekin(besteak beste, Solaun etaArruzarekin) elkartzen zenfrankismoaren garaian itxaropenabizten zuten Londres eta PariseIrratietako berriak jarraituz. 1943.urtean, gaixotasunaren hatzaparretanjausi, eta 1947.eko uztailaren 23aneman zuen azken arnasa betidanik etabarru-barrutik euskaltzale suhar etasaiatu izan zen FederikoBelaustegigoitia arabarrak.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BERRIZ ERE ETXEANAtzerritik etxera itzultzean, Euskadi garaitu bat aurkitu zuen. Kargusozial edo politikoetarako eskubiderik gabe, osasuna galduta edoeuskaltzalegoa ezkutatzera bortxaturik ikusita, azken urteetakotristezia handia izan zen Federiko Belaustegigoitiarentzat, nahizeta R.M. Azkue bezalako adiskiderik ez falta izan.