HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN EUSKARA LEHENETSITA … · Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita daude eta...

4
LEXIKOA ETA TERMINOLOGIA LANTZEKO BALIABIDEAK AURKEZTU DITU EUSKO JAURLARITZAK OSASUNAREN ZAINKETARI BURUZKO MEZUAK IPINI DITUZTE ZABALGANAKO OSASUN-ZENTROAN Eskari horixe egin zuen joan zen udan Donostialdea ESIko Errehabilitazioko Zerbi- tzuak, eta, behin Osabide Globalen egin beharreko aldaketak eginda, euskararen «e» ikurra txertatuta ageri da, besteak beste, kontsultarteko eta eboluzioko orrietan. Kultura eta Hizkun- tza Politika Sailak erreminta-sorta bat aurkeztu berri du euskararen erabilera bultza- tzen jarraitzeko: Elhuyar Hizte- giaren bertsio berria, hiztegi digital horren aplikazio be- rritua, bedera- tzi hiztegi ter- minologiko, Hiztegibar plug in-a eta Hizketa-ereduak argitalpe- naren aplikazioa gailu mugikorretarako. Hiztegi terminologiko horietako hiru osasun-arlokoak dira: Traumatologia e , Hiesa e eta Mendekotasuna e . Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta IVAPek finantzatu dituzte hiztegiak, eta UZEIk egin ditu, Eusko Jaurlaritzarekin izenpe- tutako kontratu baten bidez. Miguel Angel Vergak eta Jose Antonio Garciak, hurrenez hurren, EAEko eta Nafarroako Odol eta Ehunen bankuko zuzendariek adierazi dutenez, gazteek badute odola emateko joera, baina ez dute jarraitutasunik. Gainera, gero eta adineko gehiago dago, eta, beraz, odo- laren beharrizana duen eta eman ezin duen jende gehiago. Populazioaren piramideak, bada, eragina du horretan ere. Odol-faltarena Europa osoan gerta- tzen ari den fenomeno bat da. Aben- duan, esaterako, Kataluniako odol- emaileen elkarteak sekulako kanpaina egin behar izan zuen, odolik gabe gera- tzen hasi zirelako. Alemaniako ban- kuak ere esana du 2020tik aurrera arazo itzela izango dutela. Horregatik, orain hasi behar da konponbidea jar- tzen: emaile iraunkorrak eta konstan- teak lortu behar dira. Zentroko administrazioko, erizaintzako, familia- medikuntzako eta pediatriako profesional guztiek hartu dute parte testuen hautaketan eta horien erredakzioan, euren pazienteei kontsultara datoze- nean ematen dizkieten aholkuak jaso ondoren. Mezu errazak dira, batzuk jakinak eta oro har praktikoak eta lagungarriak, geure osasuna hobeto zaindu dezagun eta osasun-sistemarekin harrema- netan modu eraginkorragoan jar gaitezen. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita daude eta zentroaren kan- poalde zein barrualdetik ikus daitezke. HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN EUSKARA LEHENETSITA DAUKATEN PAZIENTEEN BOLANTEETAN ODOL-BANKUEK EMAILE GAZTEEN BEHARRA DUTE osatuberri buletindigitala 25. zenbakia 2018ko urtarrila

Transcript of HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN EUSKARA LEHENETSITA … · Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita daude eta...

Page 1: HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN EUSKARA LEHENETSITA … · Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita daude eta zentroaren kan-poalde zein barrualdetik ikus daitezke. HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN

osatuberribuletindigitala

25. zenbakia 2018ko iraila

LEXIKOA ETA TERMINOLOGIALANTZEKO BALIABIDEAKAURKEZTU DITU EUSKOJAURLARITZAK

OSASUNAREN ZAINKETARI BURUZKOMEZUAK IPINI DITUZTE ZABALGANAKOOSASUN-ZENTROAN

Eskari horixe egin zuen joan zen udan Donostialdea ESIko Errehabilitazioko Zerbi-tzuak, eta, behin Osabide Globalen egin beharreko aldaketak eginda, euskararen «e»ikurra txertatuta ageri da, besteak beste, kontsultarteko eta eboluzioko orrietan.

Kultura eta Hizkun-tza Politika Sailakerreminta-sortabat aurkeztu berridu euskararenerabilera bultza-tzen jarraitzeko:Elhuyar Hizte-giaren bertsioberria, hiztegidigital horrenaplikazio be-rritua, bedera-tzi hiztegi ter-minologiko, Hiztegibarplug in-a eta Hizketa-ereduak argitalpe-naren aplikazioa gailu mugikorretarako.Hiztegi terminologiko horietako hiru

osasun-arlokoak dira: Traumatologia e,Hiesa eeta Mendekotasunae. Kulturaeta Hizkuntza Politika Sailak eta IVAPekfinantzatu dituzte hiztegiak, eta UZEIkegin ditu, Eusko Jaurlaritzarekin izenpe-tutako kontratu baten bidez.

Miguel Angel Vergak eta Jose AntonioGarciak, hurrenez hurren, EAEko etaNafarroako Odol eta Ehunen bankukozuzendariek adierazi dutenez, gazteekbadute odola emateko joera, baina ezdute jarraitutasunik. Gainera, gero etaadineko gehiago dago, eta, beraz, odo-laren beharrizana duen eta eman ezinduen jende gehiago. Populazioarenpiramideak, bada, eragina du horretanere.

Odol-faltarena Europa osoan gerta-tzen ari den fenomeno bat da. Aben-duan, esaterako, Kataluniako odol-emaileen elkarteak sekulako kanpainaegin behar izan zuen, odolik gabe gera-tzen hasi zirelako. Alemaniako ban-kuak ere esana du 2020tik aurreraarazo itzela izango dutela. Horregatik,orain hasi behar da konponbidea jar-tzen: emaile iraunkorrak eta konstan-teak lortu behar dira.

Zentroko administrazioko, erizaintzako, familia-medikuntzako eta pediatriako profesional guztiekhartu dute parte testuen hautaketan eta horienerredakzioan, euren pazienteei kontsultara datoze-nean ematen dizkieten aholkuak jaso ondoren.Mezu errazak dira, batzuk jakinak eta oro har

praktikoak eta lagungarriak, geure osasuna hobetozaindu dezagun eta osasun-sistemarekin harrema-netan modu eraginkorragoan jar gaitezen. Euskarazeta gaztelaniaz idatzita daude eta zentroaren kan-poalde zein barrualdetik ikus daitezke.

HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN EUSKARA LEHENETSITA DAUKATEN PAZIENTEEN BOLANTEETAN

ODOL-BANKUEK EMAILE GAZTEEN BEHARRA DUTE

osatuberribuletindigitala

25. zenbakia 2018ko urtarrila

Page 2: HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN EUSKARA LEHENETSITA … · Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita daude eta zentroaren kan-poalde zein barrualdetik ikus daitezke. HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN

osatuberribuletindigitalaosatuberribuletindigitalaosatuberribuletindigitala

«Frogatuta dago bronkiolitis gehienetanez dela tratamendurik behar»

Bronkiolitisa, gutxiago gehiago da, zeinda kanpainaren leloarekin zabaldu nahiizan duzuen mezua?

Arnasteko zailtasunak dituzten haur txi-kien guraso askok, kezkatuta, laguntzaeske jotzen dute ospitaleetara, eta lagun-tza hori botikekin lotzen dute. Bronkioli-tis-kasuetan baina, tratamendu mediko-ek duten eragina ez dago frogatuta. Ho-rregatik, gure helburua izan da, tratamen-duak gutxitzeaz gain, familiekin osasun-heziketa bultzatzea. Bronkiolitisa etxeansenda daitekeela erakutsi nahi izan dugu,han neurri erraz batzuk hartuta. Hala, al-daketa nabarmena izanik, iruditzen zi-tzaigun ezinbestekoa zela kanpaina bategitea. Otitis- edota amigdalitis-kasuetanaldatzea lortu zen bezala, aldaketa eraantolatuan gauzatzea zen gure asmoa.

Orain arte erabilitako moduak aldatunahi dituzue, beraz.Osasun-heziketak talka egiten du orainarte egin izan diren tratamenduekin. Ur-tero hainbat haur artatzen ditugu etagehienak zerbaiten bila etortzen dira,bronkio-zabaltzaileak, kortikoideak, anti-biotikoak edo mukolitikoak. Horregatik,urte luzeetan izandako joera apurtzekobeharra ikusi genuen. Bronkiolitisa sen-datzeko hainbat tratamendu probatu

izan dira, bai tratamendu medikoak etabai medikoak ez direnak ere, eta frogatu-ta dago bronkiolitis gehienetan ez delatratamendurik behar. Are gehiago, gertadaiteke guztiz beharrezkoa ez den botikaemanda albo-ondorioak jasateko proba-bilitatea handitzea. Ziur gaude sendagai-rik hartu gabe emaitza hobeak lortzen di-rela. Gainera, haurrek hobera egin deza-kete etxean, jariakinak xurgatuta, har-tualdiak zatikatuta edo antitermikoakemanda.Tratamenduak gutxitzeko, heziketan jarriduzue arreta. Nahikoak al dira ekintza ho-riek haurrak sendatzeko?Larrialdietan bronkiolitisa dela-eta arta-tzen ditugun haurren artean % 10 ospita-leratu behar izaten da. Haur horiek ospi-taleetako sistema osagarriak behar iza-ten dituzte arnasa errazteko. Hala ere, ezdute botikarik behar izaten eta gainontze-ko % 90 etxean sendatzen da sendagilebatek behatu ostean. Aipatu beharra da-go, tratamenduarekin edo gabe, ospitale-ratzeen ehunekoa berbera dela. Horrekerakusten du lehen ematen ziren senda-gaiak eman gabe ere emaitzak berberakdirela, baina horrek ez du esan nahi larriaizan ez daitekeenik, zeren ospitaleratzendirenen artean batzuek gaizki pasatzen

dute. Arrisku handieneko pazienteak hila-bete bat edo bi dutenak dira. Hala ere, osoarraroa da gaur egun Europako mende-baldean ume bat bronkiolitisagatik hil-tzea.Zein dira bronkiolitisaren sintoma nagu-siak?Haurrek lehenengo bi urteetan jasatenduten infekzio biral bat da bronkiolitisa,epidemietan arnas birus sintzitialak sor-turikoa. Oso ohikoa izaten da hilabete ho-tzetan, hau da, azaro amaieratik otsail ha-siera bitarte. Gripearen aurretik agertzenda.Katarro arrunt batekin hasten dira; do-

ministikuak, eztula eta sukarra izaten du-te. Infekzioa bronkioetara jaisten bada,mukia sortzen da, bronkioak estutzen di-ra, eta arnasa hartzeko zailtasunak izatendituzte. Larria denean, haurrei zaila egi-ten zaie jatea eta lo egitea, eta erretxindu-ta egoten dira. Sukar handia izaten dute.

Azaro bukaeratik otsail hasiera bitarte, zero eta bi urtebitarteko 900 haur artatzen dituzte batez bestebronkiolitis-zantzuekin Ezkerraldea-Enkarterri-CrucesESIko larrialdi-zerbitzuetan. Bertako pediatra da Mintegi(Bilbo, 1962), eta, dioenez, posible da paziente gehienaktratamendu medikorik edo botikarik gabe sendatzea.Horren inguruan herritarrei berri emateko kanpaina egindute neguko hilotan.

Santi Mintegi RasoEzkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko LarrialdiPediatrikoetako Zerbitzuko pediatra

ASKOZGARRANTZITSUAGOAK

DIRA AZALPENAKSENDAGAIAK BAINO

Page 3: HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN EUSKARA LEHENETSITA … · Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita daude eta zentroaren kan-poalde zein barrualdetik ikus daitezke. HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN

alaosatuberribuletindigitala

Normalean, gaixotasunak 6-7 egun irau-ten du, baina gehiago ere luza daiteke.Egoera astuna izaten da sarri, umeekarreta handiagoa eskatzen baitute.Kanpainarekin lortu al duzue jendearen-gana iristea?Hasieran beldur izan ginen jendeak nolaerantzungo zuen, baina oso erantzun onajaso dugu; ondo ulertu da zabaldu nahigenuen mezua. Horrez gain, kanpainanjarritako kartelak irakurtzeko interesaagertu dute askok, eta bertako azalpenakulergarriak egin zaizkie. Jendeari azalpe-nak emanez gero, ulertu egiten dute, etazergatiak jakinda lasaiago joaten dira. As-koz garrantzitsuagoak dira azalpenaksendagaiak baino. Horretarako, medi-kuek ere jarrera aldatu behar izan dugu;denbora gehiago eskaini behar izan dio-gu, guretzat ere ez baita erraza izan betikoideia aldatzea. Oro har, kanpaina oso bai-korra izan da guztiontzat. Kartelak, txapak… Zer baliabide erabilidituzue kanpaina honetan?Hedabideetan kanpainaren berri emandugu eta ohikoak diren kartelak jarri ditu-gu korridoreetan. Kartelak jartzeak ososinplea dirudi, baina larrialdi pediatrikoe-tatik familia asko igarotzen dira eta sarri-tan denbora asko eman behar izaten dutebertan. Haurrek izan ditzaketen gaixota-sunez jabetu nahi izaten dute, eta karte-lak irakurtzen dituzte.Gainera, pediatrek txapa bat jarri dugu

arropetan. Atentzioa ematen duen zer-bait izanik, gurasoek galdetu egiten duteea zer den, eta aitzakia ona izaten da azal-penak emateko.Bestalde, pediatrek eta ospitaleko lan-

gileek kanpainan egindako lana azpima-rratu nahi nuke. Ospitalean gurasoekinharreman zuzena izaten dugu; urtero, 900bat haur artatzen ditugu bronkiolitisaga-tik soilik, eta zuzeneko informazioa ema-tea zalantzak uxatzeko erarik eraginko-rrena da. Horrez gain, harremana indartuegiten da.

TRATAMENDUAREKIN EDOGABE, OSPITALERATZEENEHUNEKOA BERBERA DA

osatuberribuletindigitalaoosatuberribuletindigita

Page 4: HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN EUSKARA LEHENETSITA … · Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita daude eta zentroaren kan-poalde zein barrualdetik ikus daitezke. HASI DIRA IKURRAK AGERTZEN

Osatuberriren iraileko buletinean, hain justu ere, 23. zenbakian, zalantzak argitzeko esku-eskura dauzkagun baliabide batzuk aipatu genituen (Dudanet, Jagonet…), eta haien arteanEuskara teknikoae, Zientzia.eus webguneak eskaintzen duen zerbitzua. Bertan, zientziareneta teknologiaren arloko hizkuntza-kontsultak egin daitezke eta, bidenabar, «Asteko hitzak»ataleko altxorra kontsultatu. Hona, adibide gisa, hor aspalditxoan azaldutako hitz batzueiburuzko informazioa laburtuta:

HIESHIES, hies, GIB… nola idatzi behar dira? Gure inguruko erdaretan, aids, sida, SIDA, VIH… letralarriz nahiz letra xehez idatzita, denetik ikusiko dugu.

Hies hitza, euskaraz, hitz arrunt bihurtu da, eta HIES siglan du jatorria; hain zuzen ere, «Har-tutako Immunoeskasiaren Sindromea» da sigla horren azalpena. Horrela bada, hiesaren biru-sa, hies gaitza, hiesaz kutsatua edo guraso hiesdunen seme-alabak esan eta idatz daitezke.

Hies terminoa ez da nahastu behar GIB (giza immunoeskasiaren birusaren laburtzapena)delakoarekin, ez dira eta sinonimoak. GIBa «Gizakietan hiesa eragiten duen erretrobirusa….»dela esaten da Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan; sigla izanik,maiuskulaz idaztekoa da, eta, deklinabide-atzizkiak eranstean, marrarik gabe idatzi ohi dugu(GIBak, GIBaren eta abar).

GASTROENTERITISGastrointeristis, gastroenteristis, gastroenteritis… zein da zuzena? Gastro- hori agian lotzendugu urdailarekin (gastritis, gastriko...), baina zer da -enteritis hori?

Gastroenteritisaren sintomak ezagunak zaizkigu gutako askori, baina badakigu zehazki zerden?

Hitzaren etimologia azaltzeko, grekora jo beharra dago, gastroenteritis forma zuzen etaluzearen atzean sustraia grekoan duten hiru atal baitaude: gaster (urdaila), enteron (hestea)eta -itis atzizkia (hantura).

Hain zuzen ere, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegian e datorrenari erreparatuta, «aldiberean urdailari eta heste meharrari erasaten dien hantura-prozesua» da.

«Hestearen, batez ere meharraren, hantura-prozesua»denean, enteritis deitzen zaio.

Bide batez, gogoratu Osakidetzakook ere badugula geurezalantzak argitzeko txokoa OSABARren, euskaraz lan egitekoeskura daukagun tresnaren barruan, oraingoz e-Osabide apli-kazioan bakarrik bada ere. Hona, adibide gisa, Osabarren jaso-tako galdera batzuk eta horiei emandako erantzunak:

Galdera: Gaztelerazko «cuña» hitzaren euskarazko ordainegokia zein izango litzateke testuinguru honetan?: «comocolocar la cuña» (ohepean).Erantzuna: pixontzi.

Galdera: «Orzuelo»ri txotorra edo begitxindorra esaten diogu. Nola esango genuke chala-ción?Erantzuna: txalazion.

Zalantza: Se están celebrando las jornadas...Jardunaldiak egiten ari dira???Erantzuna:…jardunaldiak egiten ari dira.

2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAEGIAZTATZEKO PROBETARAKO 2018KOLEHENENGO DEIALDIAIzena emateko epea: otsailaren 20tik martxoaren6ra.Aurreikusita dagoenez, idatzizko probak maiatzaren5ean egingo dira, Barakaldon (BEC), eta ahozkoakekainaren bigarren hamabostaldian.informazioae

ARRETA-DEFIZITAREN ETAHIPERAKTIBITATEARENNAHASMENDUARI BURUZKO III.JARDUNALDI TEKNIKOA«ADHNarekin hazten: ikasi eta aritu».Martxoaren 10ean, Bilbon, Abandoibarrean,UPV/EHUren Bizkaia aretoan.Egitarauae

IX. JOANES ETXEBERRI SARIA,OSAKIDETZAREN GIPUZKOAKOZERBITZU-ERAKUNDEETANEUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKOETA ZABALTZEKO ESPERIENTZIAONENARENTZAT.Ekimenak edo lanak martxoaren 21a baino lehenentregatu behar dira Donostia OspitalekoKomunikazioan, edo bertara postaz bidali.Informazioa: 837092.

KOLON ETA ONDESTEKO MINBIZIARENPREBENTZIOARI BURUZKO ARDUNALDIA«10 urtez herritarren osasuna hobetzen».Martxoaren 22an, Vitoria-Gasteizen, EuropaJauregianwebgunea e

GIZA ESKUBIDEEN 16. ZINEMALDIAApirilaren 20tik apirilaren 27ra.webgunea e

OEE, OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKOERAKUNDEAREN 28.OSASUN-BILT ZARRA«KOMUNIKAZIOA - INKOMUNIKAZIOA».Maiatzaren 18an eta 19an, Arantzazun (Gipuzkoa).Egitaraua e

hizkuntza-baliabideak agendaosatuberribuletin digitalaosatuberribuletindigitala osatuberribuletindigitala