Hasi da Korrika - - Aprila I... Hasi da Korrika B ediatik sartuko da gauerdian, 00:36ean, eta...

download Hasi da Korrika - - Aprila I... Hasi da Korrika B ediatik sartuko da gauerdian, 00:36ean, eta bailara

of 16

  • date post

    29-Jan-2021
  • Category

    Documents

  • view

    0
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of Hasi da Korrika - - Aprila I... Hasi da Korrika B ediatik sartuko da gauerdian, 00:36ean, eta...

  • 271

    Kolazinoko Mendi Eguna hilaren 8an

    Mendi Lasterketea, Mendi Martxea eta BTT Martxako probak jokatuko dira Kolazinoko Mendi Egunean, aprilaren 8an, Bedian, Tiritu Kultur Elkarteak antolatuta. Arrastian erromeria egongo da Jokaldi taldeagaz.

    Martxakoak urtengo dira lehenengo, gero txirrindulariak, mendi lasterketakoak ostean eta azkenik gazteen lasterketearen txandea izango da. 11. orrialdea

    Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainea martxan Dima eta Igorren

    12. orrialdea

    Vinagre de moderna taldeak bere lehen diskoa kaleratu dau

    12. orrialdea

    2017ko aprilaren 1a hamabostekaria www.begitu.org

    Kale erabilerea 20 puntu igo da 15 urtetan

    IGORRE

    Euskal Herriko gazteak Igorren

    IGORRE

    Soziolinguistikako Klusterrak Igorre- ko kale erabilerearen neurketako datuak aurkeztu ebazan martiaren 16an. Kale neurketea 2016ko urrietan egin zan eta sano datu po- sitiboak emon dauz. Kalean entzun- dako alkarrizketen %53,3 euskeraz izan ziran; 2001ean, barriz, %32,9. Beraz, 15 urtetan, 20 puntu egin dau gora euskerearen erabilereak Igorren. Gainera, euskaldunak %68 ziran 2011n, eta hortik espero eite- kean erabilerea %38,5 zan, baina erabilera erreala, hamabost puntu gehiagokoa izan da.

    Kezkagarria izan daiteken datu ia bakarra, ume eta gazteen ar- teko erabilerearen aldea da. Izan be, umeai entzundako alkarriz- keten %68,8 euskeraz zan eta gazteen kasuan %39,2 baino ez. 5. orrialdea

    Martiaren 30ean, arrastiko bostetan abiatu zan 20. Korrika Otxandiotik. Otxandio Arratiako AEKren eremuan dago eskola zein Korrikari jagokonean. Horregaitik eta Otxandiotik abiatzea Arratiako AEK-ren proposamena izan zalako, lotura berezia dauka Arratiagaz 20. Korrikak. Arratiatik, aprilaren 7ko goizaldean pasauko da.

    Ernai eta Aitzina Gazte Antolakundeak antolatuten dabezan topaketetan Euskal Herri osoko gazteak batuko dira independentziaren aldeko haus- narketea egiteko Gazte Akelarrea deitutako udabarriko ekimenean. Ber- baldi, mahai-inguru eta tailer politikoez gainera, kirol eta kultura eskeintza handia dakar Gazte Akelarreak. Aprilaren 14 eta 15ean, Igorren gazteak, Eskupelota Txapelketea, Eskalada Txapelketea, kirol eskeintza handia eta 29 talde ingururen kontzertuak izango ditue. 7. orrialdea

    Hasi da Korrika

    Bediatik sartuko da gauerdian, 00:36ean, eta bailara osoa zeharka-tuko dau iparretik hegora, euskerea- ren aldeko karrereak, lau t'erdiak aldean Ubidetik urten aurretik. 51 kilometro egingo ditu eta 64 aldiz aldatuko da eskuz lekukoa gure bailaran. Dimatik ez da pasauko aurten, baina dimoztarrak parte hartuko dabe Ko-

    rrikan. Korrika Txiki eta beste ekitaldi batzuk egiteaz gainera, 8 kilometrotan eroango dabe lekukoa.

    Aprilaren 6an, Korrika Txiki egingo dabe herri gehienetan, eta arrasti-iluntze partetik Korrika pasau arte, hainbat ekintza egite- ko aukerea egongo da herri batzuetan. 8. eta 9. orrialdeak Korrikaren hasikerea Otxandion. Argazkia: Arratiako AEK.

  • KOLOREETAN / ZERBITZUAK2 begitu 271 2017ko aprilaren 1a

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundutakoa

    Babesleak:

    Larrialdiak Galdakaoko Ospitalea 94 400 70 00 SOS DEIAK 112

    Guardiako Farmaziak 09:00etatik 22:00etara Martiaren 27tik aprilaren 2ra Goikoetxea. Dima. Ugarana 33 Tel.: 94 673 70 54 22:00etatik 09:00etara Aranburu-Guarrotxena. Amorebieta-Etxano. Aprilaren 3tik 9ra N. Arrieta Bereciartua. Lemoa. Atutxa Sailburua 1 Tel.: 94 631 30 18 22:00etatik 09:00etara Guarrotxena. Amorebieta-Etxano. Aprilaren 10etik 16ra Badiola. Artea. Herriko Plaza 7 Tel.: 94 631 73 11 22:00etatik 09:00etara Goiria-Montoya. Amorebieta-Etxano. Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten. Urte osoan 22:00etatik 09:00etara Lucia Luño. Kareaga Goikoa 16. Basauri.

    Medikuak Arantzazu: 94 631 56 89 Artea: 94 673 92 11 Areatza: 94 631 71 52 Bedia: 94 631 34 13

    Dima: 94 631 56 30 Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16 Ubide: 945 45 03 61 Zeanuri: 94 673 91 49 Zeberio: 94 648 20 79

    Udaletxeak Arantzazu: 94 631 56 89 Artea: 94 673 92 05 Areatza: 94 673 90 10 Bedia: 94 631 42 00 Dima: 94 631 57 25 Igorre: 94 631 53 84 Lemoa: 94 631 30 05 Ubide: 945 45 03 22 Zeanuri: 94 673 91 46 Zeberio: 94 648 10 79

    Udalen Mankomunitatea 94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15 Gorbeialde 94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01 Parketxea 94 673 92 79 Igorreko Kultur Etxea 94 673 62 51 Gorbeialde Irratia 94 631 52 90 Euskotren 902 543 210 Areatzako Notariotza 94 673 92 26

    Bizkaibus* 902 222 265 Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-Bilbo Lanegunetan: Lehenengoa 05:00etan. Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era. Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan. Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan. Orduro: 05:45etik 21:45era. Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.

    Bilbo-Ospitalea-Lemoa-Zeanuri Lanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro. Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.

    Durango-Lemoa-Ospitalea-Bilbo Lanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino. Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.

    Bilbo-Ospitalea-Lemoa-Durango Lanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo. Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.

    Ubide-Otxandio-Lemoa-Bilbo Ubidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Otxandiotik urteerak: Lanegun eta zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro. Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.

    Bilbo-Lemoa-Otxandio-Ubide Lanegun, zapatu eta jaiegunetan, Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro. Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

    Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik) Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro. Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

    Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik) Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro. Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

    Artea-Zeberio-Arrigorriaga Arteatik urtekerak lanegun eta zapatuetan 06:55ean eta 13:55ean. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik ez.

    Zeberio-Arrigorriaga Lanegun eta zapatuetan 07:10, 08:10, 09:10, 11:10, 14:10, 15:10, 16:10, 18:10, 19:10, 20:10

    Jai egunetan 08:10, 11:10, 14:10, 17:10, 20:10.

    Arrigorriaga-Zeberio-Artea Arrigorriagatik 12:40ean urteten dan zerbitzua Artearaino heltzean da lanegun eta zapatuetan. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

    Arrigorriaga-Zeberio Lanegun eta zapatuetan, 07:40, 08:40, 10:40, 12:40, 14:40, 15:40, 17:40, 18:40, 19:40, 20:40. Jai egunetan, 10:20, 13:20, 16:20, 19:20.

    La Union* 94 427 11 11 Bilbo-Gasteiz Lanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan. Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik. Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.

    Gasteiz-Bilbo Lanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean. Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean. Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

    Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea. Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea. Telefonoa: 94 631 73 14. Helbide elektronikoa: begitu@topagunea.com Webgunea: www.begitu.org Zuzendaria: Iñigo Iruarrizaga. Erredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112. Erredakzino taldea: Maite Arrizabalaga, Iban Gortazar eta Alvaro Rabelli. Maketazinoa: Beatriz Azpiri eta Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115. Banaketea: Marta Rodriguez, Pablo Rodriguez eta Rut Rodriguez (Lemoa eta Bedia), Ibai Milikua (Areatza), Iratxe Arribas (Zeanuri), Berbizkunde Arroita (Zeberio), Amaia Uriarte (Dima), Ines Arenas, Iker Perez eta Ismael Martinez (Igorre) eta Ainhoa Mendia eta Irati Urien (Arantzazu, Artea eta Ubide). Tiradea: 7.000 ale. Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

    Ale kopurua 7.000 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

    te le

    fo n

    o in

    te r

    es g

    a r

    r ia

    k

    Kulturari lotutako herririk bada, Areatza dogu hori! Horregaitik, be- tidanik herrian izandako ohitura musikalagaz aurrera egin guran, 1977. urtean, Agrupación Artistica Villaresa-ko kideak bultzatuta, Kaixo fanfarria sortu zan helburu argiagaz: musika akademia bat sortzeako dirua biltzea, beti be akademian egungo bandako musikariak sor- tzeako balio eian. Honeek holan, 1983.ean, egungo musika bandeak bideari ekin eutsan San Bartolome jaietako kontzertuan.

    Geroztik, ehundaka kontzertu, emonaldi eta show montau ditu Areatzako Bandak etxean zein kanpoan, bakarrik zein lagundu- ta. Arratia mailan urte amaierako kontzertua ohitura bihurtzea lortu dogu. Horretan jarraitzeko, ez jaku geure udalaren eta herritarron

    AREATZAKO BANDA

    laguntzea falta izan. Ezta ondoko herrietako udalen laguntzea be eta Igorren San Antonio eta Gabone- tako kontzertuak ohitura bihurtzea ahalbidetu deuskue. Gure partez, bihotz-bihotzez eskerrik beroenak.

    Nahiz eta Kaixoren espiritu bardinagaz jarraitu, bandeak bere helburuak egungo kon- testura moldatu ditu zeozertxo. Musikarien formakuntzea, be- rauen gozamena eta herriaren izen ona zabaltzea daukaguz helburu esanguratsuenen artean. Bandearen kudeaketan be sartu doguz aldaketak. Izan be, bandea kudeatuten dauan batzordeak eredu parte hartzailea bultzatzen dau. Bertan, edozein bandakidek parte hartu daike; beti be, ardura batzuen trukean.

    Dana dala, gurago geunke mu-

    sika banda honen energia barriz- tagarria balitz. Nahiz eta ba