Hacia la escuela 2.0 - Izaskun C

3
Hacia la Escuela 2.0 – IKT lana – Izaskun Camiñas Trebiño – HH3 – 2011/12 ikasturtea Hacia la Escuela 2.0 (web-aren doaneko baliabideak) – Jose Antonio Millán Laburpena Google Docs Erabiltzeko Google-n kontu bat izan edo sortu behar da. Gure testu prozesatzaileak bezala funtzionatzen du (formatuak, tipografiak…), desberdintasun bakarra da azken emaitza web orrialde gisa publikatu daitekela, bere helbide propioa baitu. Docs-eko dokumentuak beste erabiltzaileekin partekatu daitezke, euren e-posta zehaztuz. Wiki Ezagunena Wikipedia da. Web mota hauek edonork editatu ditzake. Orduan, erabiltzaileak zenbait kodigo bistaratzen ditu baina beti ikus dezake azken emaitza “aurreikusi” botoian sakatuz. Emaitza gustokoa bada “orrialdea grabatu” botoian klik egin behar da. Azpimarratzekoa da, wikiek ez dutela berez irudiak ostatutzen, beste webguneren batean igota egon behar dutelarik. Edozein wiki ikusgai egoteko, alta hartu behar zaio bilatzaile zabaldu eta ezaguenetan. Wikipedia Kontu bat sortu eta izena eman behar da editatu ahal izateko. Boluntarioek egin dutenez, ospea hartu du. 2009an, ia 500.000 artikulu zituen bere baitan. Kontuan sartuta, eta gainean klik eginez, web-aren erraiak ikus daitezke eta nahi izanez gero, testua osotu. Flickr Onlineko argazki biltegia da, sailkatzeko eta partekatzeko. Erabiltzeko Yahoo-ko kontua behar da. Egun, Google-rekin edo Facebook-ekin ere sar daiteke. Gure ordenagailutik argazkiak igo ditzakegu beste erabiltzaileek ikus dezaten. “Antolatu” atalean beste hainbat ezaugarri gehitu ahal zaizkie irudiei. Etiketek (tag) beste pertsonek argazkiak aurki dezatela balio dute. Albumak pribatuak dira eta bertan loteak ere sor ditzakegu. Hauek, ondoren multzoka aldagarriak dira (etiketak jartzean adb). Talde hauek izan daitezke: publikoak (edozeinek gehitu ditzake argazkiak), publikoak baina gonbidapenarekin (ikus daitezke, baina aurretik gonbidapena jasota), eta pribatuak (bakarrik gonbidapena dutenek ikus dezakete baina ezin dira publikoak bihurtu gero). Fuzzmail Testu baten sortze eta egoera pausuak erregistratzen eta aurkezten duen programa da. Idazketaren filmea egiten du, gelditasun denborak edo autorearen aurrera atzera pausoak ere. Hasteko jasotzailearen izena eta gaia idatzi behar da. Gero, mezuaren gorputza edo body-a. Beheko barrak kontsumitutako memoriaren adierazlea da, hau da, barra bete arte idazten eta zuzentzen jarraitu daitezke. Abiadura ere aukeratu daiteke: slower (astiroago) edo faster (arinago). *Netiqueta: horrela deitzen zaio idazten digun pertsonen pribatutasunarekiko ditugun betebeharrei (datu pertsonalak helburu komertzialekin ez erabiltzea, etab.) Blogger Blog bat sarrerak dituen (ttestua, irudia, bideoa…) web orria da alderantzizko orden kronologikoan. Normalean bisitariei komentarioak uztea baimentzen zaie. Doaneko programa batekin sortzen da bloga, web orrialdetik bertatik (ospetsuena Google-ko Blogger da). Blog bat sortzerako orduan, url-helbiderako izen bat eman behar da. Gero blogaren estética definituko duen txantilioi bat aukeratu (aldagarria da) eta ondoren, idaztera! Google Maps eta YourGMap

description

Liburuaren laburpena, tag-ak, galderak, ondorioak, iritzia eta zenbait proposamen

Transcript of Hacia la escuela 2.0 - Izaskun C

Page 1: Hacia la escuela 2.0 - Izaskun C

Hacia la Escuela 2.0 – IKT lana – Izaskun Camiñas Trebiño – HH3 – 2011/12 ikasturtea

Hacia la Escuela 2.0 (web-aren doaneko baliabideak) – Jose Antonio Millán

Laburpena

Google DocsErabiltzeko Google-n kontu bat izan edo sortu behar da. Gure testu prozesatzaileak bezala funtzionatzen du (formatuak, tipografiak…), desberdintasun bakarra da azken emaitza web orrialde gisa publikatu daitekela, bere helbide propioa baitu. Docs-eko dokumentuak beste erabiltzaileekin partekatu daitezke, euren e-posta zehaztuz.

WikiEzagunena Wikipedia da. Web mota hauek edonork editatu ditzake. Orduan, erabiltzaileak zenbait kodigo bistaratzen ditu baina beti ikus dezake azken emaitza “aurreikusi” botoian sakatuz. Emaitza gustokoa bada “orrialdea grabatu” botoian klik egin behar da. Azpimarratzekoa da, wikiek ez dutela berez irudiak ostatutzen, beste webguneren batean igota egon behar dutelarik. Edozein wiki ikusgai egoteko, alta hartu behar zaio bilatzaile zabaldu eta ezaguenetan.

WikipediaKontu bat sortu eta izena eman behar da editatu ahal izateko. Boluntarioek egin dutenez, ospea hartu du. 2009an, ia 500.000 artikulu zituen bere baitan. Kontuan sartuta, eta gainean klik eginez, web-aren erraiak ikus daitezke eta nahi izanez gero, testua osotu.

FlickrOnlineko argazki biltegia da, sailkatzeko eta partekatzeko. Erabiltzeko Yahoo-ko kontua behar da. Egun, Google-rekin edo Facebook-ekin ere sar daiteke. Gure ordenagailutik argazkiak igo ditzakegu beste erabiltzaileek ikus dezaten. “Antolatu” atalean beste hainbat ezaugarri gehitu ahal zaizkie irudiei. Etiketek (tag) beste pertsonek argazkiak aurki dezatela balio dute. Albumak pribatuak dira eta bertan loteak ere sor ditzakegu. Hauek, ondoren multzoka aldagarriak dira (etiketak jartzean adb). Talde hauek izan daitezke: publikoak (edozeinek gehitu ditzake argazkiak), publikoak baina gonbidapenarekin (ikus daitezke, baina aurretik gonbidapena jasota), eta pribatuak (bakarrik gonbidapena dutenek ikus dezakete baina ezin dira publikoak bihurtu gero).

FuzzmailTestu baten sortze eta egoera pausuak erregistratzen eta aurkezten duen programa da. Idazketaren filmea egiten du, gelditasun denborak edo autorearen aurrera atzera pausoak ere. Hasteko jasotzailearen izena eta gaia idatzi behar da. Gero, mezuaren gorputza edo body-a. Beheko barrak kontsumitutako memoriaren adierazlea da, hau da, barra bete arte idazten eta zuzentzen jarraitu daitezke. Abiadura ere aukeratu daiteke: slower (astiroago) edo faster (arinago). *Netiqueta: horrela deitzen zaio idazten digun pertsonen pribatutasunarekiko ditugun betebeharrei (datu pertsonalak helburu komertzialekin ez erabiltzea, etab.)

BloggerBlog bat sarrerak dituen (ttestua, irudia, bideoa…) web orria da alderantzizko orden kronologikoan. Normalean bisitariei komentarioak uztea baimentzen zaie. Doaneko programa batekin sortzen da bloga, web orrialdetik bertatik (ospetsuena Google-ko Blogger da). Blog bat sortzerako orduan, url-helbiderako izen bat eman behar da. Gero blogaren estética definituko duen txantilioi bat aukeratu (aldagarria da) eta ondoren, idaztera!

Google Maps eta YourGMapAplikazio kartografikoa da mapak sortzeko. Horietan, info-testuak, irudiak edo hiperestekak sartu daitezke. Google Maps programatzea zail egin daiteke. Lagungarria eta errazagoa izan daiteke YourGMap. Erabiltzeko izena eman beharra dago eta mapan kokapen berria zehaztu (beste aukeren artean). Bere kontrolak oso intuitiboak dira. Lana amaituta “publish map” botoia sakatu behar da. Gure web-ean mapa agertzeko “Embed the map into your website”-a eta “save changes” sakatu behar ditugu. Honek HTML kodea sortuko digu gure web orrialdean txertatzeko.

Proiektuen konbinaetaWeb-aren esentzia wikien, blogen, artxiboen biltegien eta weben konbinaketan eta loturan datza. Puzzle baten piezak dira guztiak eta aukera sorta handia uzten du gure esku. Erreminta boteretsua da web-a.

Eranskina 1: Datu pertsonalak eta HodeiaWeb batean izena ematean Erabiltze baldintza onartzea eskatzen da. Normalean inork ez ditu irakurtzen baina hauek aurretiko abisua eman gabe alda daitezke. Arriskuak: gure datuak emanda enpresek gure kontsumo ohituren berri izatea eta posta elektronikoan mezuak jasotzen hastea, besteak beste. Ardura 2: helbide eta telefonorik ez ematea, eta hirugarren pertsonen e-mailik ez ematea.

Hodeian lan egiteaMail kontu bat irekitzen dugunean edo gizarte sarera irudiak etab. igotzen ditugunean, datu horiek, hodeian daude. Munduaren edozein lekutako zerbitzarietan sartuta daude. Hala ere, ordenagailuan, artxiboen kopia gordetzea ere oso komenigarria da.

Page 2: Hacia la escuela 2.0 - Izaskun C

Hacia la Escuela 2.0 – IKT lana – Izaskun Camiñas Trebiño – HH3 – 2011/12 ikasturtea

Eranskina 2: Partekatzeko baimenaGure web-a publikoa izango bada, kontuz ibili behar da publikatzen eta erabiltzen denarekin. Bakarrik erabil beharko genituzke gure jabetza diren elementuak edo bere autoreek partekatzeko baimena eman diguten elementuak. Web bat, liburu bat etab. komentatzen denean, zatiren bat kopiatu eta erreproduzitu daiteke eta horri “aipu eskubidea” deitzen zaio.Bestetik, “Erabilpen baimenak” testuan, antoreak espreski publikoki baimentzen du noiz eta nolako baldintzetan erabil daitekeen bere obra. Oinarrizkoa da beti, berrerabiltzen den elementuaren ondoan jatorrizko baimena agertzea.Wikipediaren kasuan, beste baimen/arau motaz zuzentzen da, GNU baimenaz, dokumentu libreetarako. Horrela edonork berrerabili dezake entziklopedia honetan ageri dena.Gure lanak baimentze orduan, Creative Commons baimenak oinarritzat har ditzakegu:

egiletasunaren aitorpena (autorearen eta obraren izena eta jatorria esatea eskatzen du ez komertziala: irabazi asmorik gabe baino ezin da erreproduzitu obra eraldatu gabe: erreproduzitu daiteke baina aldaketak egin barik berdin partekatu: lana aldatzekotan, baimen berdina erabilita egin behar dute

Hitz gakoak (web-ean tag izenez ezagunagoak)1) irudia/bideoa, 2) loturak, 3) hodei-biltegiak, 4) web-a, 5) partekatze-baimenak

Galderak1) Eskola giroan baliabide hauek guztiak menperatzeko, sakontze denbora ba al dago? Era berean,

hainbeste baliabide ezagututa eta sarea hain erraldoia eta publikoa izanda, non dago muga nerabeek/gazteek publikatzen duten guztia euren pribatutasuna manten dadin?

2) Eta aurrekoari lotuta, bideragarria al da web orrialde bat sortzea non eduki guztiak jabetza pribatukoak diren? (liburuxka honek azaltzen duen lez, eta izan beharko litzatekeen lez)

Ondorioak“Hacia la escuela 2.0” liburuxka irakurri ondoren, gero eta argiago daukat gure belaunaldi gazteen oraina eta etorkizuna ezinbestez pasa behar dela teknologia berrien erabileratik. Liburuan erreminta eta baliabide ezberdinak aurkezten zaizkigu, web-ean (Interneten) eskura eta doan ditugunak (software askea deritzona).Aukerak bateraezinak dira, gu autoreak izanda edota kanpoko iturri ezberdinetatik elikatuz ( feed). Betiere, baimenekin erlazionatutako baldintza guztiak aintzat izanez eta horiek errespetatuz.

IritziaIrakurketa entretenigarria eta erraza iruditu zait. Izan ere, interneten oinarria izanda, horretan sakontzeko eta sarean harago nabigatzen jarraitzeko aukera paregabeak ematen dute proposatutako baliabideek. Erreminta bakoitzak bere nolakotasunak izanda, erabiltzaile bakoitzak aukeratu dezake bere lehentasunei edo beharrei hobekien moldatzen dena, denetariko gauzak sortu edo konpartitu daitezkeelako. Web-aren mundu birtuala gure benetako mundua garatzen eta errazten lagunduko digu hein handi batean, hainbat esparrutan: hezkuntzan, enpresan, aisialdian… Hitz joko bat eginez, buruarekin web-a erabilita eta oinak lurrean izanda, mundua gure eskuetan dago.

ProposamenakLiburuxkak hainbat baliabide azaldu ditu eta nik beste sei ekarpen egin nahiko nituzke:

1) Pinterest: Flickr-en ondorengo modernoa da. Egun, arrakastaren gailurrean dago. Gero eta enpresa komertzial gehiagok erabiltzen dute plataforma hau euren produktuak iragartzeko eta saltzeko. Hezkuntzan erabilgarria litzateke oso artean, geografian, gizartean bildumak egiteko eta irudien bitartez adibideak jartzeko. Klaseak entretenigarriagoak izango lirateke.

2) Issuu/Slideshare: Dokumentuak (batez ere diapositibak edo testuak) aurkezteko plataformak dira, oso erabiliak. Bere dinamismoa erakargarria da, mugimendua ez baitu irakurketa astuna egiten. Irakaslegoa eta ikasleria beraien lanak igo litzakete kideekin konpartitu ahal izateko.

3) Youtube (vimeo, etab): bideo plataforma da4) Scribus: liburuxkak, aldizkariak, egunkariak, liburuak etab. sortzeko eta maketatzeko software askea da

(Quark-en ordezkoa). Entretenigarria eta intuitiboa da baina bere konplexutasuna ere badauka. Ikastetxeko irakasleek edo ikasle nagusiek ikasturte amaierako aldizkari bat egiteko erreminta ezinhobea.

5) Ivoox: audio plataforma da. Honetara edozeinek grabatutako audio artxiboak igo, bilatu edo entzun daitezke. Oso erabilgarria da adb. Haur hezkuntzan (baita LHn edo DBHn ere) abestutako/sortutako kantak bertara igotzeko, gurasoek edo beste gelek entzun dezaten.

6) Google Earth: plataforma geografiko-topografikoa da. Geolokalizazioan oinarritzen da. Abiapuntua eta helmuga jarriz gero, bidai birtuala erreproduzitu dezake programak. Bitarteko puntu zehatzak ere eska dakioke Google Earth-i (hemendik edo handik pasa nahi badugu). Interesgarria LHn umeak espazioaz jabetzeko, geografia irakasteko, edota txango bat egin aurretik, bidaiaren nolakotasuna ikasleei erakusteko.