Guzan · Programa irekia

17
BERMEO AKTIBATZEKO ILUSIOA BERRESKURATU PROGRAMA IREKIA 2015-2019

description

Programa ireki eta dinamikoa osatu dugu, hiru bloke nagusitan: kultura, ekonomia eta demokrazia. Udal politika kooperatiboagaz landu, garatu eta hobetu gura ditugun proposamen zabalak dira, ez programa zarratu bat. Bermeo aktibatzeko ilusioa berreskuratzen.

Transcript of Guzan · Programa irekia

BERMEO AKTIBATZEKO ILUSIOA BERRESKURATU

PROGRAMA IREKIA

2015-2019

PROGRAMA IREKIA

2

PROGRAMA IREKIA

3

AURKEZPENA

Gure herriagaz inplikatutako herritarrak gara, gazteak, ondo prestatuak eta kreatiboak. Politika egiteko modu berriak planteatzera gatoz. Bermeok behar duelako, bermeotarrok merezi dugulako.

Bermeoko Udala desataskatu gura dugu. Azken urteetako eztabaida dinamikak aldatu gura ditugu, eta herriko politika egiteko modu berriak aktibatu.

Horretarako, programa zarratu bat defendatu beharrean, programa ireki eta dinamikoa osatu dugu, hiru bloke nagusitan: kultura, ekonomia eta demokrazia.

Udal politika kooperatiboagaz landu, garatu eta hobetu gura ditugun proposamen zabalak dira, ez programa zarratu bat.

Programa ireki eta dinamikoa, politika eta garai berrietarako.Guzan denok Bermeok berea daukan ilusioa berreskuratzera.

Ilusioa, bizitasuna eta kritika konstruktiboa.

GUZAN MUGIMENDUA

PROGRAMA IREKIA

4

DEMOKRAZIAN SAKONDU

EKONOMIA IRAUNKORRA

KULTURA ETA NORTASUN BIZIA

4

PROGRAMA IREKIA

5

DEMOKRAZIAN SAKONDU

Maioria absolutuak eduki ditugu Bermeoko Udalean azken legealdietan. Emaitza ez da batere ona izan. Biztanleen %33 ordezkatzen duen alderdi batek ez dauka beti arrazoia beste guztien gainetik.

Maioria absolutuak desataskatu eta sigla guztiak elkarlanera inplikatu gura ditugu datozen lau urteetan. Bermeorako erabaki onenak adostasun zabalagoekin hartzeko.

Hiru izango dira gure udal sistemaren hobekuntzarako ardatzak: gardentasuna, partaidetza eta adostasunak.

PROGRAMA IREKIA

6

Adostasunak

• Politika jarduna ardura eta erantzukizun osoz garatu: herri interesak aurretik.

• Ez dugu gobernu paktorik egingo, proposamenak denon ekarpenekin osatzea eta hobetzea baita gure helburua.

• Oposizio kexatiak utzi eta kritika konstruktiboak landu. Akatsak onartzeak hobetzeko aukera ematen du.

• Politika estrategikoetan ahalik eta adostasun zabalenak lortu.

• Erakunde arteko harremanak lantzeko, alderdikeriak gainditu. • Udal osoa bat eginda jardun Aldundiagaz, Jaurlaritzagaz, Espainiagaz edo

Europagaz berba egin behar denean.

• Erabaki batek herri osoaren babes zabalagoa badauka, indar handiagoz egingo du aurrera.

66

PROGRAMA IREKIA

7

“Ez dugu gobernu paktorik egingo.

Udal gobernu kooperatibo bat

proposatuko dugu”

Partaidetza

• Parte hartzeko mekanismoak hobetzeko lan egin gura dugu, herritarrei protagonismoa emanez euren ekarpenak garatu ahal izateko.

• Udala taldeen batzarretara hurreratu eta harreman horizontalagoak landu.

• Aurrekontu publikoak herritarren partaidetzagaz erabakitzeko formuletan sakondu gura dugu.

• Udal beharginen iritziek ere erabakietan pisua izan dezaten gura dugu, herritarrekin eta kaleagaz harreman zuzena dutelako.

• Lan publikoaren defentsa, langile publiko izateak daukan erantzukizuna errespetatuz eta erreferentzia-eredu positibo izatea eskatuz.

• Udaletxeko departamentuen arteko koordinazioa hobetu gura dugu. Udaletxe efikaz bat bultzatu, lanean ditugun pertsonen jardunari eta zerbitzu publikoei ahalik eta probetxu handiena ateratzeko.

• Aurrekontu handiko erabakietan, erreferenduma: herritarren iritzia eta babesa behar dute herri osoari eragiten dioten erabakiek.

• Herritarrak ondo informatzea eta komunikazioagaz asmatzea ezinbestekoa da parte hartze prozesu eraginkorrak garatzeko.

7

PROGRAMA IREKIA

8

PROGRAMA IREKIA

Gardentasuna

• Udalaren kontuak publikatzea exijituko dugu, argi eta garbi, herritarrentzako modu ulergarrian aurkeztuz.

• Udal ondasunen zerrenda osoa publikatu: zenbat eraikin publiko, lokal, garaje, etxebizitza, azpiegitura eta baliabide publiko dauden jakiteko.

• Udal pleno eta bilera publikoak audio edo bideoan grabatu eta udaleko webgunean jartzea proposatzen dugu, aktetan laburbiltzen den informazioa osatzeko eta gura duenak kontsultatu ahal izateko.

• Udal politikak azaltzeko, aldizkari digitala sortu.

• Irratia bezalako herri komunikabideak indartu nahi ditugu, herriko talde eta ekimenen berri emateko oso tresna boteretsua baita.

• Udalaren eta herriko taldeen arteko harreman zuzena bultzatu legealdi osoan zehar.

8

PROGRAMA IREKIA

9

EKONOMIA IRAUNKORRA

Bizi dugun garai ekonomiko honetan, derrigorra da indar politiko, eragile ekonomiko eta herriko taldeen artean eztabaida sakon eta lasaia. Eztabaidetatik kritika konstruktibora pasatu eta proiektu ilusionanteak adosteko denon artean.

Aldaketa prozesu inportantean murgilduta dago Bermeo. Ekonomiaren motor tradizionalak errealitate berrietara egokitzen ari dira, arrantza eta kontserba industria, esaterako.

Bermeoko gazte gehienak kanpora doaz ikastera eta inoiz baino prestatuago gaude akademikoki bermeotarrok. Potentzial horretan sinesten dugu. Proiektu kreatibo eta berritzaileekin eta daukagunari balioa emanez, ekonomia bideragarri eta iraunkor bat dugu helburu Bermeorentzako.

Lana, etxebizitza eta turismoa dira hiru ardatz nagusiak.

PROGRAMA IREKIA

1010

Lana

• Bermeon dagoen talentuari erraztasunak eman behar zaizkio. Baliabide

publikoen analisia egin eta enplegua sustatzeko aukerak bilatzea

proposatzen dugu.

• Ikasleak (arkitektura, ingurugiro zientziak, filologia, arte ederrak, soziologia,

historia, teknikariak…) herriaren azterketan, garapenean, biziberritzean,

birpentsatzean inplikatu, hurbildu.

• Bekak, sariak eta dirulaguntzak ikasketetako praktikak eskaini Bermeon

eta Bermeori begira egin ahal izateko karrera bukaerako proiektuak,

doktoradutza gaiak eta abar.

• Arlo ezberdinetako profesional independenteak elkarlanean jartzeko

espazioak gaitu lokal publikoetan (co-working).

• Eredu teknologiko berrietan oinarritutako mikroekonomiari bultzada eman

eta profesional gazteei irtenbide laboralak topatu herrian bertan.

PROGRAMA IREKIA

1111

• Langabeen poltsa sortu herriko beharrizan publikoei erantzun ahal izateko.

• Partaidetza, auzolana eta autogestioa ere proposatzen ditugu herrian

proiektuak aurrera eramateko posibilitate erreal, merke eta efektibo bezala.

Etxebizitza

• Bermeok azken urteetan izan duen etxebizitza politikaren inguruan eztabaida

sortu eta alternatiba posibleak bilatzea proposatzen dugu.

• Hasteko, etxe berriak eraiki aurretik, hutsik daudenak erabiltzea bultzatu.

• Etxebizitzak eta solarrak hutsik mantentzea penalizatu, eta erabilera berriak

topatzeko aukerak landu eta eskaini.

• Alde zaharra biziberritu. Oinezkoentzat espazioak irabazi: espaloia eta

berenganea berdindu, leku batzuetan auto trafikoa osorik kendu, solar erabili

gabeak berreskuratu: plaza, lorategi edo erabilera publikorako.…

PROGRAMA IREKIA

12

Turismoa

• Proiektu ilusionanteak pentsatu eta bultzatu, alderdiak gainditzen eta

batzen dituztenak.

• Turismo autentikoa garatu gura dugu, benetako Bermeogaz

lotutakoa, simulazio proiektu edo turismo errepresentatiboak baino

estrategikoagoa.

• Bermeogaz eta erakusten dugunagaz identifikatuta sentitu behar dugu

herritarrok. Horrela disfrutatu eta erakutsi gura dugu gure herria.

• Ondare natural eta historikoei balorea eman gura diegu, eta tradiziotik

gaur egunerako sortu ahal ditugun aukera berriak aprobetxatzen

asmatu.

• Arraina eta kontserba industria izan behar dira Bermeoren gastronomian

ardatz. Horretarako tailer, ikastaro eta proiektuak antolatu gura ditugu

ostalari, tabernari edota elkarteentzat.

• Bermeotarrok izan behar dugu geure herriaren enbajadore onenak:

bermeotarrok txukun zainduko dugun eta asko gurako dugun herri bat,

gustora disfrutatzeko eta harro erakusteko.

12

PROGRAMA IREKIA

PROGRAMA IREKIA

13

KULTURA ETA NORTASUN BIZIA

Bermeo betidanik izan da herri solidarioa, bere buruaz harro dagoena eta etorkizunari ilusioz begiratzen diona. Balio eta ezaugarri horiek dira gure proposamenen oinarria.

Kultura aberatsagoa, denonagoa eta ekonomikoki errentagarriagoa izango da geurea denari balioa ematen badiogu. Bermeon badaukagu horretarako sormena, gogoa eta potentziala.

Portuak eta azokek beti izan duten bizitasuna berreskuratuz, herri osorako.

Bermeotarrok horrelakoak garelako. Biziak, kresala legez.

Aniztasuna, koordinazioa eta elkartasuna.

PROGRAMA IREKIA

14

Elkartasuna

• Politika publiko guztietan solidaritatea landu gura dugu. Justizia soziala, gizarteko ahulenak babestuko dituena.

• Giza eskubide guztien defentsa irmoa. Bazterkeriarik ez.

• Pedagogia landu gura dugu. Denok daukagu ikasteko: parte hartze dinamiketan jarrera konstruktiboa edukitzen, ondasun eta espazio publikoak arduraz erabiltzen, eta abar.

• Zibikotasunaren aldeko apustua egiten dugu. Kaleak eta herri osoa garbi eta txukun mantentzea denon eskubide eta betebeharra delako.

• Komunikazioa eta motibazioa hobetu gura dugu. Prentsa bulegoa informazio inpartizala emateko dago. Bermeotarrok geure herriagaz inplikatzeko, ilusioa eta motibazioa pizten asmatu behar dugu.

• Sentsibilizazio kanpainen jarraipena egin behar da. Karteletan eta euskarrietan gastatutako diruak benetako eragina eduki duen neurtu eta beharrezko zuzenketak edo hobekuntzak aplikatu.

• Espazioak badauzkagu Bermeon, atarramendu handiagoa atera gura diegu, erabiltzaileen partaidetzagaz eta inplikazioagaz: Kultur Etxea, Hermanoak, Kabidxe, Nestor Basterretxea… Ormaza, Ertzilla, Kofradia Zaharra...

• Kultur ekipamendu guztiek behar dute errepaso bat: zer daukagun jakin, horietan dauden taldeek elkar ezagutu eta lekuen erabilerak birpentsatu.

14

PROGRAMA IREKIA

15

Aniztasuna

• Herriko sormenari espazioak eta ikusgarritasuna eman.

• Berritasunari garrantzia eman, aurpegi berriei, ekimen berriei, berritzaileei bidea eman.

• Kultur programazio publikoak lagundu behar du herritarrei ezezagunak eta aberasgarriak diren ideia-artelan-sorkuntza berritzaileak hurreratzen.

• Bermeoren kultur aniztasunari balioa eman gura diogu, bai migranteen eskutik eta baita kanpora doazen gure gazteen eskutik ere, herritarron kultura aberasteko.

• Euskararen erabilera berpiztu. Euskara bizia eta ulergarria, elkarbizitzarako tresna inklusiboa izango dena.

• Euskara bermeotarra da gure nortasunaren bereizgarrietako bat. Hiztegi eta kontserbazio proiektuetatik harago, eguneroko berbakera bizia erabiltzearen alde egiten dugu.

• Turismoa geure kulturagaz lotzen dugu, hori da herriari benetako balioa ematea eta daukaguna harro ezagutaraztea.

• Herriko ondarea berreskuratzeko, zaintzeko, gordetzeko ganorazko apustu bat egin gura dugu. Planifikatu, programatu eta baliabideak ipini.

• Biodibertsitatea defendatzen dugu. Balio handiko ingurua daukagu: paisajistikoa, ekonomikoa, naturala, osasuntsua, historiaz betea... Ezagutu, zaindu eta balioa eman gura diogu.

• Bermeo bizi batentzako herritarron eta herriko taldeon ekimenak bultzatu gura ditugu, elkarlanak eta koordinazioa bultzatuz.

PROGRAMA IREKIA

16

Koordinazioa

• Udalean lan egiteko era berriak bultzatu gura ditugu, herritarrek duten talentuagaz batera Bermeok aurrera egiteko.

• Herrian daukagun potentziala aprobetxatzeko, antolaketa modelo berriak bultzatzen ditugu.

• Herriko taldeen arteko elkar ezagutza sustatu. Udala eta herriko taldeen batzarrak eta gune fisikoak antolatu, elkarlana pizteko helburuagaz.

• Kalean aktibitateak antolatzeko gida lagungarria prestatu, herriko taldeei ideiak eta ekimenak aurrera ateratzen errazteko. Gida horretan, kalean zerbait antolatzeko baldintzak eta herrian dauzkagun baliabide publikoak agertuko dira.

• Kultur proposamen berrien aurrean Udalaren rola ahalik eta proaktiboena izateko erak aktibatu: traba burokratiko izatetik, konplize izatera pasatu gura dugu.

• Emakume antolatuen koordinadora sortu gura dugu. Herriko taldeetan dabiltzan emakumeak edota norbanakoak batu, Bermeoren bizimoduan genero ikuspuntua bermatzeko.

• Auzolanak berreskuratu. Herri-lan boluntarioak motibatu eta saritu, denon artean gauza handiak egiteko gaitasuna daukagulako.

• Auzo eta kale bizilagunen sarea proposatzen dugu. Lehen eskuko informazioa eta harremana herritarren eta Udalaren artean, hurreko arazoak, proposamenak eta beharrizanak efizienteago kudeatzeko.

• Komunikazio plan bat koordinatzea beharrezkoa da, Bermeoko udal departamenduak, instalazioak, enpresak, elkarteak, taldeak eta norbanakoak bere osotasunean kontuan edukiko dituena. Bakoitza bere bidetik ibili beharrean, guztien arteko sinergiak topatu eta elkar indartzeko.

16

PROGRAMA IREKIA

PROGRAMA IREKIA

17

OHARRAK

Programa ireki honetako proposamenak prestatzeko, batzar hauetan guztietan egon gara: Bermeon Erabaki parte hartze prozesua (Udala), Kafea eta Berba ekimena (Bildu), Bizkaia Go! ekimena (EAJ), Gazte Mahaia ekimena (Giz). Gainera, herriko hainbat talde eta elkartetan aktiboak gara eta gai bakoitzean prestatuta dauden pertsonekin ere batu gara.

Proposamen hauek abiapuntuak dira, ez programa zarratu bat. Herritarrok gure ekarpenak egiten jarraitzea gura dugu, iritzia ematen, urte osoan zehar, ez hauteskundeetan bakarrik. Gura baduzu, orain bertan hasi ahal zara zure ekarpena egiten: [email protected].

Proposamen hauek hobetzeko eta garatzeko daude. Horren ardura denona dela pentsatzen dugu, ez bakarrik politikariena eta teknikariena; herritar guztiona. Horretarako, parte hartze mekanismo zabalagoak eta hurrekoagoak aktibatu beharko ditugu herriko espazio, talde eta instituzioen artean.