GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! -...

12
ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA 40. zk. 2012ko apirila GUREAN HAMAIKATXO BARRI!!

Transcript of GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! -...

Page 1: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA

E U S K A R A Z E R B I T Z U A40. zk. 2012ko apirila

GUREANHAMAIKATXO

BARRI!!

Page 2: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

2 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSJAIOTZAK EUSKERAZ ERREGISTRATU ahal izango dira aurrerantzean. Gure udaletako bake epaitegi guztie-tan “Inforeg” izeneko aplikazino informatikoa jarri da eta, aurrerantzean, jaiotza, ezkontza zein heriotza inskripzinoak euskeraz egin daitekez. Orain arte, berbarako, ume jaiobarriak erdaraz erregistratu behar izaten ziran derrigor, eta ho-rrek leku askotan kexak eragiten ebazan. Daborduko, aplikazino barriari esker, umeak euskeraz inskribatu ahal izateko modua dago. Herritarrak hasita dagoz seme-alabak euskeraz erregistratzen. Animatu zaitez zeu be!

LIBURU BARRIA KALERATU DAU ASIER LEGARRETAKBizkaiko aspaldiko bertsolarien memoria berreskuratze lanetan beste urrats bat emon eta “Eustakio Eulea, ilbindu trespunte” liburua kalera-tu dau Asier Legarreta meñakarrak. Liburuan 1848an jaiotako Eulearen bertsogintzeari buruzkoak jasotzen dira bereziki. Liburuaren aurkezpe-nea Eulearen bizileku izan zan Laukizen egin zan.

OMENALDIA ANDREI ARRIETAN Arrietako Udalak eta Saramus kultur alkarteak omenaldia egin eutsien 75 urtetik gorako herriko andrazkoei martiaren 11n. Egun horretan “Uriena” txokoa antxinako argakiakaz apaindu eta luntx eder bat prestatu zan. Omenduei Miren Amuriza bertsolariak idatzitako habanera polit hau oparitu jakien:

Bularra emon zeunskuen,euskaraz mintzo oparo,beharrera joan zinien,diktadura bat igaro...Sukalde lana isileanegin dozue luzaro,

eta suari eusteaorain gure esku dago.

Zuen alabok, bilobok,gero eta ozenago,

sarritan esaten doguliluraturik zeharo: “Emakume izateaz

oso oso harro nago”ta zuek ezagututa

askoz ere harroago”

MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe, Bilbo eta Castro-Urdialeseko abesbatzetakoen abots zoragarriak entzuteko aukerea izan eben bertaratu ziran guztiek.

MARTIAREN 17AN ATHLETIC PEÑEN EGUNA ospatu eben Ga-miz-Fikan, beste behin be, bazter guztietatik etorritako jentetza batu zan he-rrian, eta giro ezin hobean eta hainbat ekitaldigaz igaro eben eguna.

FRUIZKO FUTBOL KANPUSA Igazko udan antolatu zan lehenengoz Fruizko Futbol kanpusa. Orduko eskari handia eta harrera ona ikusi-rik, gabonetan barriro antolatu zan eta orain, aste santuetan, beste taldetxo bat atera gura izan da aurrera. Fruizko Futbol Kanpusa 8-14 bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta eta apirilaren 2,3,4,10,11,12 eta 13an egingo da, 09:00etatik 14:00etara. Udalerrian erroldatuek 80 € ordaindu beharko dute eta kanpoan erroldatuek 90 €.

ZUHAITZ EGUNA ARRIETANMartxoaren 18an zuhaitz eguna ospatu eben Arrietan. Egun horretan atxurrak hartu eta hainbat ume eta nagusi zuhaitzak landatzen ibili ziran horretarako prest agertu ziran hainbat herritarren soloetan. Lan gogorraren ostean, hamaiketako gozo-gozoa egin eben guztiek herriko tabernan.

MAIATZAREN 27AN (DOMEKA) AZOKA EGINGO DA GAMIZEN. Aurreko edizi-noetan lez, aurtengoan be baserriko produktuak, artisautza eta aparteko giroa izango da herrian goiz guztian zehar.B

AR

RI

LA

BU

RR

AK

Page 3: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

3ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

HAURRESKOLA dAUKOGU ARRIETAN !!

Hogeita bost urte inguru dira Arrietako eskolak ateak itxi ebazenetik; harrezkero, inguruko udalerri txiki gehienetan bezala, bertoko ume eta gaztetxoek beste udalerri handiago batzuetako eskoletara jo behar izan dabe.

Arrietan haur eskola jarri eta familiei hezkuntza eta laguntza-zerbitzua herrian bertan eskaintzearena aspalditik datorren ametsa izan da, eta 2006an heldu zan, Uriena eraikineagaz batera, ametsa egia bihurtzeko aukerea. Udalak aukera hori aprobetxatu, eraikinea goitik behera barriztatu eta aurtengo urtarrilaren 9an zabaldu dauz ateak, azkenean, Arrietako haurreskolak bertoko hiru umetxogaz.

Arrietako haurreskolak 0-3 urteko 10 umetxorentzako dauko lekua.

Udalaren ardura izango dira aurrerantzean eskolaren garbiketa eta mantenimendua, eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko dan Haurreskolen Patzuergoarena hezitzailearen kontratazinoa, antolaketea, izen-emotea eta umeen heziketaren gaineko guztia.

Edozein informazino eta argibidetarako honeek dozuez haurreskolakoakaz harremanetan jartzeko erak:

www.haurreskolak.net Telefonoa: 943 82 19 00

e-maila: [email protected]

Page 4: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

4 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Euskera talde bat daukogu Fikan eta hori oso barri pozgarria da.Fikan, mediku kontsultategia dagoan eraikinean, alkartu eta eus-kera ikasten eta lantzen aritzen dira ASTELEHEN, EGUAZTEN ETA EGUENETAN, 20:15etatik 21:45etara.Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegia arduratzen da eskolak emoteaz. Euskera ikastera zerk animatu/motibatu dituen jakiteko galdera batzuk egin deutsieguz ikasleei:

1.- NOIZTIK BIZI ZARA GAMIZ-FIKAN?2.- ZER DALA-ETA ANIMATU ZARA EUSKERA IKASTERA?3.- ZURE USTEZ, EUSKERA IKASTEAK ZER EMONGO DEUTSU?4.- ZER ESKATUKO ZEINKIO irakasleari, ZER herriko euskaldunei, ZER herriko erdaldunei?

EUSKERA TALDEA FIKANGAMIZ-FIKA

ANIMO ETA jARRAITU HOLANTxE!!!

jOSE ARRATE, 46 urte, AUTONOMOA1.- Zortzi urte daroadaz Gamiz-Fikan.2.- Gustaten jatalako.3.- Seme-alabei eskolako lanakaz laguntzea eta herrita-

rrakaz euskeraz berba egitea.4.- Irakasleari: ikastea azkar eta ondo; herriko euskaldu-

nei: pazientzia eta lasai hitz egitea; herriko erdaldu-nei: animatzea euskera ikastera

PABLO ARRATE VIjANdI, 41 urte, LOREZAINA1.- Hiru urte daroadaz Gamiz-Fikan.2.- Nire alabari laguntzeko eta lagunakaz hitz egiteko.3.- Seme-alabei eskolako lanakaz laguntzea eta herrita-

rrakaz euskeraz hitz egitea.4.- Irakasleari: pazientzia gugaz; herriko euskaldunei: pa-

zientzia ; herriko erdaldunei: ezer ez.

ANTONIO SANTAMARIA SANTAMARIA, 66 urte, jUBILATUA1.- 22 urte daroadaz Gamiz-Fikan.2.- Gustaten jatalako.3.- Herritarrakaz euskeraz berba egitea.4.- Irakasleari: nigaz pazientzia izatea; herriko euskaldu-

nei: euskera irakastea; herriko erdaldunei: euskera ikastera animatzea.

LEITA CONES dE ACOSTA, 53 urte, ETxEKO ANdREA1.- Bost hilabete daroadaz Meñakan bizi izaten .2.- Berba egiteko.3.- Euskerazko liburuak/prentsa irakurri ahal izatea, he-

rritarrakaz euskeraz hitz egitea.4.- Irakasleari: gutaz ez nekatzea; herriko euskaldunei:

pazientzia eta euskera irakastea; herriko erdaldunei: euskera ikastera animatzea.

AMAIA AREIZAGA SANCHEZ, 42 urte, AUTONOMOA1.- Azken 11 urteak Marurin daroadaz bizi izaten.2.- Gustaten jatalako.3.- Euskerea ikasita seme-alabei eskolako lanakaz lagun-

du ahal izango deutsiet eta herritarrakaz euskeraz berba egin.

4.- Irakasleari: irakastea azkar eta ondo;herriko euskaldu-nei: pazientzia eta lasai berba egitea; herriko erdaldu-nei euskera ikastera animatzea.

ALICIA LILIANA CAMPOS, 24 urte, TABERNARIA1.- Sei urte daroadaz Gatikan bizi izaten.2.- Gustaten jatalako.3.- Euskerazko liburuak/prentsa irakurri ahal izatea, lana

aurkitzeko aukera gehiago eukitea.4.- Irakasleari: pazientzia, gutaz ez aspertzea; herriko eus-

kaldunei: pazientzia, euskera irakastea; herriko erdal-dunei: animatzea euskera ikastera.

FIKAKO jAIAKMAIATZAREN 19AN (ZAPATUA) - HERRI BAZKARIA- UMEENTZAKO

JOLASAK- HERRI KIROLAK

(EGUN BEREAN IZEN-EMATEA)

- KONTZERTUAK: 12 KM ETA NO MORE IDOLS

- ERROMERIA: TRIKIZIO

Page 5: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

5ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

LUdOTEKEA FRUIZEN Fruizko Udalak zerbitzu barria jarri dau martxan herrian: LUDOTEKEA.Aitatutako zerbitzua 5 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago eta, joan dan irailetik hasita, Fruizko udal liburutegian batu eta danatariko ekintzak egiten dabez bertaratzen diran gaztetxoek: eskulanak, jolasak, naturagaz lotuta dagozan unitate didaktikoak, plastilina, bustina eta margoakaz lotuta dagozanak... Ludotekea astelehenetik barikura dago zabalik, 17:00etatik 19:00retara.Orain ez dago aitxakiarik, ez dago etxean asper-asper eginda egon beharrik.ZATOZ FRUIZKO LUdOTEKARA ETA EdERTO BATEAN IBILIKO ZARA!!!

KIRKIÑITU MENdITALdEAHILABETEA EGUNA EKINTZA ANTOLATZAILEA

MARTXOA4 TXITXIBURDUNTZI-DERIO UNTZA Mendi Taldea

18 GR-280 BAKIO-MEÑAKA JATA-ONDO25 PLENTZIAko ibilaldia

APIRILA22 SIERRA CANTABRIA-CRUZ DEL CASTILLO - 1.432m KIRKIÑITU29 MUNGIAko ibilaldia ANDUI

APIRILA27 EGONALDIA

KIRKIÑITU-AUTOBUSA28 IZABA-IRATI-OTSAGABIA-ZUBEROA29 NAFARROA

MAIATZA

5 DEIADAR MENDIEN EGUNA: SOLLUBE KIRKIÑITU6 BIZKARGI eguna KIRKIÑITU

13 SOPELAko ibilaldia URKO20 DERIOko ibilaldia UNTZA

EKAINA3 MEÑAKAko ibilaldia SOLLUBEPE

10 FRUIZKO VIII. IBILALDIA KIRKIÑITU15-16-17 HIRU ERREGEEN MAHAIA KIRKIÑITU

ABUZTUA10 FRUIZKO ERMITAK KIRKIÑITU14 BEGOÑAra KIRKIÑITU

IRAILA2 KIRKIÑITU EGUNA: PIPAON (ARABA) KIRKIÑITU-AUTOBUSA9 MARURIko ibilaldia

16 BESAIDE. MENDIZALEEN EGUNA KIRKIÑITU-AUTOBUSA

URRIA7 GAMIZko ibilaldia

12 ALGORTAKO ibilaldia ITXARTU14 TALDEEN TXANGOA AUTOBUSA

AZAROA 11 FRUIZ-BERMEO ibilaldia + BAZKARIA KIRKIÑITU

ABENDUA16 FRUIZ-BIZKAIGANE-GERNIKA + BAZKARIA KIRKIÑITU31 GORBEA (astelena) KIRKIÑITU

FRUIZ

BAZKIdEAK 2012Aurten be kuota mantentzea erabaki dogu:NAGUSIAK: 18 urtetik gorakoak 20 €GAZTEAK: 17 urtetik beherakoak 10 €

Sarrera egiteko:EUSKADIKO KUTXA – Mungia“Kirkiñitu mendizale taldea”ren kontuanOHARRA: Ordaintzerakoan izen/abizenak ipiñi.

Page 6: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

6 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

Arrietako Otazubarri baserriko Rosa Elgezabal alka-rrizketatu dogu zenbaki honetarako. Baserrian jaio-tako andra hau baserrian eta baserritik bizi da. Eza-gunak eta estimatuak dira arrietar honek saltzen dauzan txorizoak, indabak, ortuariak…Neguko kanpainaren gogorrena igaro ostean, hasita dagoz Otazubarrin udabarri-udako sasoirakoak pres-tatzen. Gure eskerrik beroena Rosari galderatxo honeek erantzuteko eskaini euskun prestutasunagaitik.

Rosa, noiztik zabiz baserriko produktuakaz?

Gurean Arrietako beste baserri askotan lez baserritik, labrantzatik bizi izan gara. Akorduan dot zelan joaten zan gure ama bendejeagaz plazara. Nik mundu hau betidanik bizi izan dot, barru-barruan daroat eta, egia esan, asko gustetan jata. Hogei urte neukazala be Gernikara, Bermeora, Amorebietara eta Mungiara joaten nintzan jeneroa saltzen, baina honetara dedikatzen-dedikatzen 15 urte inguru daroadaz.

Zeintzuk plazatan egoten zara? Ze bezero mota daukozue?

Mungiakoan egoten gara, udan Gernikakoan be bai, Arrietan eguenetan… San Martinetan Arrietan eta beste feria ba-tzuetan be bai, eta gero enkarguak hartzen doguz eta etxera etortzen jakuz bezeroak alboko herrietatik zein Bilbotik, Algortatik…

Ze jenero eukiten dozu?

Baserriko jeneroa: sasoian sasoiko ortuaria (porrua, kipulea, kalabazea, patatea, indabak, tomateak, piperrak…), arrautzak, txorizoa, solomoa, saiheskia…

Plaza egun normal batean zenbat postu inguru egoten dira?

Mungiakoan, esaterako, gure herritik hiruk jartzen dogu postutxoa: Jonek, Crucitak eta neuk. Guztira 15 bueltan egon-go gara.

Eta danontzako egoten da? Zer da bezeroak gehien begiratzen dauana?

Egia da plazea asko aldatu dala eta lehen gehiago eros-ten zala, erosle gehiago ibilten zala. Halanda be pla-zatan gabiltzanok ezagunak gara eta geure bezeroak daukoguz. Eta bezeroak, nire ustez, zintzotasuna da eskatzen eta eskertzen dauana. Saltzaile onak frankoa izan behar dau, konfiantzea emon behar deutso be-zeroari eta gauzak diran moduan esan, engainu ba-rik. Bezeroari norberarentzako gura dana emon behar jako. Kalidadeko jeneroa. Hortxe dago giltza nire ustez. Egin ezin dana da produktua kanpotik ekarri eta ber-takotzat saldu edo aspaldikoa izan eta freskotzat saldu edo… Hori bai, saltzaile txarrak dauzan moduan esker txarreko bezeroak be agertzen jakuz noiz edo noiz.

Bertoko jeneroa euki arren, sarritan, kanpokoa ederragoa, politagoa, gozoagoa dala pentsatzen da. Tomateak etxean euki eta “Orlando” erostera joan. Zer esan horren aurrean?

Gozoagoa ez, zapore aldetik etxekoa langorik ez dago, eta kalidade aldetik be ez daukie zerikusirik. Guk plazara eroa-ten doguzan ortuariak sasoian sasoikoak izaten dira, bezperan geure ortuan batukoak; solomo, txorizo eta abarrak be

ALKARRIZKETA

Page 7: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

7ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESSgeuk egiten doguz etxean, geuk hazten doguz txarriak, txahalak…

Nik uste ohitura kontua dala, etxeko jenerora ohitu-ta dagoena ez da edozergaz konformatzen, kalidadea gura dau. Gero denporaren kontua be badago, jente as-kok ez dauko ez ohiturarik ez denporarik eta erosoagoa jakie dendako potea erosi, “ra” zabaldu eta platerera! Baina etxean egindakoanaren zaporea, usaina zein ko-lorea berezia, apartekoa da, eta, egia esan, jentea badoa apurka-apurka horretaz kontzientziatzen.

Nekazaritzari etorkizunik ikusten deutsazu?

Nekazaritzatik bizitzea ez da erraza, produktuen prezioak gero eta baxuago dagoz eta administrazinoa-ren aldetik laguntza gitxi, gogor egin behar da lan as-tegun zein astegoienetan. Jente gaztea be hasi da ani-matzen baina ez da erraza eta ez da bardin betidanik horretan ibili izana edo orain zerotik hasi eta esperimentatzen, eta probak egiten hastea. Estimatzen dira baserriko produktuak, gero eta gehiago, eta horrek emoten dau aurrera jarraitzeko indarra eta adorea.

Zein da produkturik estimatuena bezeroen artean?

Guk ondo saltzen dogu indabea, txarrikia, Arrietako patatea be oso estimatua izaten da. Laster tomatea, piperrak…Azken finean, bezeroa sasoian sasoiko jeneroaren bila etortzen da.

Geure-geure produktuak diran horrekaz guztiakaz zenbat jateko eder prestatu leitekezan pentsatzen hasi eta uste baino zerrenda luzeagoa atara leiteke:

Indabak, porru saldea, patatak saltsa berdean zein errioxar erara, kalabaza purea, gaztaia, menbri-lloa, intxaurrak, urrak, etxeko arrautzakaz eginiko pastel gozoak, era askotariko mermeladak (kala-baza, tipula, tomate, okan, sagar), postreak…

Hona hemen Rosak berak emon deuskuna:

Otazubarri entsaladeaLetxugea

Patata barriaZebolletea

TomateaAtune

Ardi-gaztaiaArtoa

AzenarioaIntxaurrak

MahaspasakOlioa

Modena-ozpinaGatza

Eta hori guztiori laguntzeko zer hobeagorik bertoko txakolintxo bat baino?

Page 8: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

8 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

XIV. IpuIn lehIaketeaArrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñakako Udalek antolatutako XIV. Ipuin Lehiaketeari Meñakako Bekoabadene txokoan emon jakon amaierea joan dan abenduan. Egun horretan, orain arteko ohiturari jarraituz, parte hartzaile guzti-guztientzat banatu ziran sariak. Batetik parte hartzea bera be saritzeko moduko nahiko arrazoi dala uste dogulako; eta bestetik, argi dagoalako bakoitzak bere neurrian ipuin bat sortzeko egindako ahalegina zelanbait saritu beharra dagoala.

Aurtengo edizinoan hamazortzi lan aurkeztu dira, aurrekoetara baino lan gitxiago baina ziur datorren urtean jente gehiago animatu !!

Aipamen berezia merezidu dabe epaimahaikideek. Musutruk, ezeren truke, kategoria bakoitze-ko lehenengo hiru saridunak erabakitzeko urtero-urtero hartzen daben lan handiagaitik. Honeek izan dira aurtengo edi-zinoan epaimahaikide lanetan aritu izan diranak: Pilare Baraiazarra (Meñakatik), Aitzbea Yarto (Arrietatik), Igone Menika (Gamiz-Fikatik), Saioa Larrabeiti (Fruiztik). Eskerrik asko lauroi!

Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sarituak ipuin liburuxka batean bildu dira. Aldizkari honegaz batera ipuin-liburuxka-ren ale bat helarazoko da etxe guztietara. Irakurri eta animatu datorren edizinoan parte hartzera.

Page 9: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

9ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

GIDaBaIMena euSkeRaZ !!!Bai, ondo irakurri dozu, daborduko, aukerea dago B motako gidabaimena euskeraz ateratzeko !!!

Hemen dozu zerbitzu hau euskeraz eskaintzen daben Bizkaiko autoeskolen zerrendea. Guztiotan euskeraz jasoko dozu prestakuntza teorikoa eta praktikoa eta azkerketea euskeraz egin ahal izando dozu. Gidabaime-na ateratzeko asmoa badozu, informatu zaitez.

Animatu eta egin bidea euskereari !!!!

Page 10: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

10 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

MEÑAKAMeñakako udal liburutegikoek ez dabe atsedenik hartzen. Betidanik egin da ahalegin handia liburutegi zerbitzua indartzeko eta ezagutzera emoteko, eta horren emoitzea igarri egiten: erabiltzaile kopurua gorantz doa eta bertaratzen direnek liburutegiak antolatutako ekintza guztiak oso gogo onez hartzen dabez.Esandakoaren adierazgarri bezala, hemen doatsue Meñakako liburutegian egin izan diran ekintza batzuen laburpentxoa. Gainerako guztiak Meñakako liburutegiaren blogean dozuez ikusgai: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/menaka/

Ipuinakaz jolasean3-5 urte bitarteko umeentzako egindako ipuin kontaketa izan zan, eta 16 umeek parte hartu eben. SIC kultur zerbitzuek eskainitako animazino-saio horretan etxeko txikienek ipuinakaz jolasteko eta ipuinak hurbil-hurbiletik bizitzeko aukerea euki eben. Edurnezuri bera arduratu zan txikiei ongietorria emoteaz eta bere ipuina bere ahots propioaz kontatzeaz. Ipuin kontaketaren ostean, haurrek Erdunezuriren irudia margotu eben.

Liburu markatzaileak egitenMeñakako liburutegiak liburu markatzaileak egiten ikasteko tailertxoa antolatu eban. Ekintza horregaz Topagunea Euskara Elkarteen federazioko begirale bat arduratu zan. Tailerrean 6 eta 12 bitarteko 10 haurrek parte hartu eben eta material desbardinak erabiliz mota askotariko markatzaileak egin ebezan. Tailerra goizeko 11:00etatik13:00etara egin zan. Ostean, liburuak maileguan hartu eta markagailuak estreinatzeko aukerea emon jakien.

BirziklatzenBirziklatzen ikasteko tailerra egin zan liburutegian. Tailerra emoteaz Topagunea Euskara Alkarteen federazioko begirale bat arduratu zan, eta 6 eta 12 bitarteko 10 umek parte hartu eben. Birziklatutako materialakaz itsulapikoak eta txotxongiloak egin ebezan. Tailerra goizez egin zan, 11:00etatik13:00etara burutu zen. Ostean, liburuak maileguan hartzeko aukerea eskaini zan.

ZORIONAK ETA ANIMO, HOLANTxE SEGIdU !!!

Page 11: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

Gure herrietako liburutegiak:1- Zer da zuretzako liburutegi bat? Eta zertarako balio dau?2- Ohitura daukozu liburutegira joateko? Ze liburutegitara joaten zara? Zenbatero?

Liburutegiko txartelik badaukozu?3- Ezagutzen dituzun liburutegiak gustukoak dituzu? Zer gustatzen jatzu eta zer ez.

11ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUAERDU PRESS

NEKANE CIRIERO OTAZUA, 7 URTE, ARRIETA 1.- Liburutegia liburuz beteta dagoen leku bat da. Irakurtzeko eta lanak egiteko balio dau..2.- Bai, Arrietakora eta eskolakora. Eskolakora barikuro eta Arrietakora arratsaldero. Ez daukogu txar-

telik baina, denon artean egingo doguz.3.- Bai, liburutegiak gustoko dodaz, bertan liburu asko dagozalako, txarrena zarata asko dagoela.

ANE LAPITZ KALTZADA, 9 URTE, MEÑAKA

1.- Niretzako liburutegia lasai egoteko leku bat da, eta istorio asko ezagutzeko balio dauena.2.- Bai ohitura daukot liburutegira joateko. Nire herriko liburutegiara joaten naz, Meñakako Udal Li-

burutegira. Astero joaten naz eta liburutegiko txartela badaukot.3.- Bai, gustokoak dodaz, gehienbat Meñakakoa.

Liburutegiatik gustatzen jatana lagunakaz joan ahal dala eta liburu asko aurkitu ahal dirala. Ez jatana gustatzen batzutan ixilik egon behar dala.

IRATI LEGARRETAETXEBARRIA GEZURAGA, 8 URTE, FRUIZ

1.- Liburuz betetako leku bat da, eta handik liburuak ateratzen dira irakurtzeko, bertan be irakurri daiteke.

2.- Bai, eskolako liburutegira joaten naz. Astero joaten naz. Badaukot liburutegiko txartela.3.- Bai, gustukoak dodaz.

Liburutegietatik gustatzen jatana da bertan mota askotako liburuak dagozala.

UMEEN TXOKOA

dENPORA-PASAK

ITURRIA: AUZOKA ALDIZKARIA(www.EUSKARAZ.NET )

ZERI ESATEN JAKO…..AZKORDINAK ??

ZIURTASUNAEZ BADA,ZER DA ?

IEROGLIFIKOAKZER APURTU DAU ?

Page 12: GUREAN HAMAIKATXO BARRI!! - xn--meaka-pta.eusñaka.eus/es-ES/Recursos/Publicaciones/Documents/26_2012_erdu... · MARTIAREN 31N UDABARRIKO KONTZERTUAK GAMIZKO SAN ANDRES ELIZAN. Sodupe,

12 ARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESSARRIETA • FRUIZ • GAMIZ-FIKA • MEÑAKA EUSKARA ZERBITZUA ERDU PRESS

EUSKARA ZERBITZUAZURE ESKU

ARRIETA • FRUIZGAMIZ-FIKA • MEÑAKA

HIZKUNTZ POLITIKARAKO SAILORDETZA

Entretenigarriak Emilio (Emiliñ) herriko lagun barregarri bat zan eta gaixotasun larri bategaz egoan. Orduan, abadea eroan eutsen.

- Emilio, errezatu egin behar dozu –esan eutson abadeak.

- E? Errezatu ala arnasea hartu, ze izango da beharrezkoago?

“Fruiztarrak berbetan”, Jon Uriarte

ESAERA ZAHARRAK- Mila urte igarota, ura bere bidean.- Urdaia, gaztaia eta ardoa, urtekoa; adiskidea, urteetakoa.- Bene-benetan txakurrak berbetan.

(Esaera zaharrak, Gotzon Garate)

TxISTEAKMutua, itsua eta herrena Mutu batek esan eban, itsu batek ikusi ebala, herren bat dantzan.

Handia da, gero!! Futbol zelai batean 100.000 ikusle, 22 jokalari, arbitro bat, bi marrazain eta txoritxo honek neuri egin behar kaka.

(www.euskaraz.net)

ZENBAKI HONETAN PARTE HARTU dABE:

OLATZ AxPEASIER LEGARRETA

ELIxABETE URIARTENEREA MALLONA

SAIOA LARRABEITIZURIÑE GOTI

NON dAGOATARATA ARGAZKI

HAU? ARRIETAN, FRUIZEN,

GAMIZ-FIKANALA MEÑAKAN?

BAIETZ IGARRI !!!!

(Aurreko zenbakiko argazkia Fikan atarakoa izan zan)

Euskereak egiten gaitu euskaldun