GUDU IZPIRITUALA · tuak direla imayinatzen dire, noiz eta ere usantza bat hartu baitute, mihiz...

40
GUDU IZPIRITUALA Joanes Haraneder 3 Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978. Klasikoen Gordailuan: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/H/HaranederGudu.htm Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira, eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.

Transcript of GUDU IZPIRITUALA · tuak direla imayinatzen dire, noiz eta ere usantza bat hartu baitute, mihiz...

GUDU IZPIRITUALA

Joanes Haraneder

3

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978.

Klasikoen Gordailuan:http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/H/HaranederGudu.htm

Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira,eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 2

5

GUDU IZPIRITUALAzeinetan aurkhitzen baitdire

pasioneen bantzutzeko eta bizioen garaitzeko moyenik hoberenak eta segurenak

N.I.D. Donibane Lohitxuko Jaun Aphezak berriro Eskuararat itzulia.

Saltzen da Bayonan,L.-M. Cluzeau, liburu eta paper marxantaren baithan,

Kathedraleko Plazan, N. 13.1827

Toulouse, Imprimerie de J.-M. Corne, rue Pargaminières, n. 84

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 4

Joanes Haraneder

7

ordukoan ez ziren hogoi eta hamahirur Kapitulu baizen; huntan arkhitu-ko ditutzu bietan hainbertze.

Balia zaite beraz Liburu guziz on, ordean, ene parthetik ahal xumeenaraberako Obra aphur huntaz; hemengo erregelek markatzen darotzutenbezala gudukatu ondoan lurraren gainean, ardiets dezazun Jesu-KristorenSoldado egiazkoentzat preparatua den Khoroa Dohatsuen egoitzan. Horiizatu da ene trabailuaren xedea, zeinaren saritzat errekeritzen baitzaitut nizure Othoitzetan partaler egitea.

IRAKURTZAILEARI ABISUA

Gudu izpiritualaren Liburuak bere izenarekin dakharke bereLaudorioa. Bizitze saindu eta Yainkozko bati dagozkon gauza guziak hitzgutitan zerratzen ditu, Ebanyelioko Maxima handien, eta guziz nork bereburuaren mesprezatzeko eta zehatzeko moyenak irakhasten ditustenenBilduma labur bat da. Ezin irakur deiteke edifikatua izan gabe. Huntazbaliatzen yakinen duena laster errendatuko da presuna izpirituak, eta den-bora gutiz ikhasiko du kreaturetarik urruntzen, Kreatzailearekin yosiaegoiteko.

Efetu haukien hainitz exenplu banituzke ekhartzeko; bainan kon-tentatzen naiz San Franses Saleskoarenaz, zeinak Liburutto hau berekin,hogoi urtheren inguruaz, erabili baitzuen, eta hau irakhurriaren fortxazigan baitzen eta heldu perfekzionerik gorenera. Hau deitzen zuen berediretora; eta maiz irakhurtzea gomendatzen zaroten gidatzen zituen pre-suna guziei. Ez zuen Jesu-Kristoren Imitazionearen Liburua baino gutia-go estimatzen: haren gainean zerbeitetan emaiten ere zioen preferentziaeta garaia; zeren bi Liburu hauk xede berekoak izan arren, (zeina baitdaYainkoa ez den guzietarik laxatuak izaitera Arimak erakhartzea) moldeakdiferentak baitdituzte. Imitazionea, elkharrekin aria sobrarik bethi ezduten Septenzia hainitzezko mulzo bat da: ordean Gudu izpiritualak pro-pos segituak, eta materiak funtseraino tratatzen ditu. Dena dela, SanFransesek liburu hau eskuetan zuen maiz, eta egunik ez zuen pasatzerausten zenbeit Kapitulu, edo bederen zenbeit plama irakurri gabe. Halahala, erran daiteke bere bizi guzian huntako izpiritua hartu beharrez, the-matu dela; eta hemen hartu zituela Erregela hek, zeinetaz bethi, berepasioneen eta bere bihotzeko mobimenduen gainean zuen nausitasun osoharen ardiesteko, baliatu dela.

Liburu, Nazione guziez estimatu hunek famak eta merezimenduakaltxa arazi du ihardukitze handi bat hainitz Ordenetako Fraiden artean,hunen Egile egiazkoa nor denaren gainean. Ordean huntaz izanen da,Imitazioneaz dena: yakin gabe nor duen egiazko Autora, eta zeinLengoayetan egina izatu den, azken mendeetaraino irakurria izanen da,eta guzietan fruituak ekharriko eta progotxuak eraginen ditu.

Lehen itzulia izatu da Eskuarara; ordean Eskualduna ez zen itzul-tzaile batek egin ohi zezaken Eskuara gaits eta arrañu gabeko batera; eta

GUDU IZPIRITUALA

6

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 6

LEHENBIZIKO KAPITULUA

Zertan datzan giristiñoaren prefekzionea: hunen ardiesteko, gudu-katu behar dela; eta Gudu huntan bitoria eramatekotzat, lau

gauza nezesario direla.

Baldin, o Ene Arima! desiratzen baduzu Ebanyelioko perfekzionea-ren gorenera igaitea, eta zure burua Jaiñkoarekiñ haiñ hertsiki yuntatzea,non ez baitzare harekiñ, ispiritu-bat bera baizen, izanen; erran eta imayi-na ahal deiteken deseiñu guzietarik, handiena eta nobleena den hau kon-plitzeko, yakin behar duzu berehala, zer den, segurki eta perfetki,Izpiritual izatea.

Nola batzuek izpiritualtasunari ez baitdiote kanpotik baizen beha-tzen, uste dute, izpiritual izatea datzala penitenzia agerietan eta kanpoko-etan, hera, izifriña, barur eta gaubeilletan, eta bertze hunelako mortifika-zioneetan.

Haiñitzak, (eta bereziki emakumeak), bertutean fiñkatuak eta ahi-tuak direla imayinatzen dire, noiz eta ere usantza bat hartu baitute, mihizothoitz luzeak egitekoa, haiñitz Meza entzutekoa, Elizan denbora haiñitzegotekoa, maiz Komuniatzekoa.

Batzuek, (bai eta komentuetan Jaiñkoa zerbitzatzen dutenek ere),uste dute, perfet izateko asko dela, khoroara goatetik ez behiñere falta-tzea, erretretan, eta hitzik egiñ gabe egoten lakhetzea, eta OrdenakoErregela ongi gardatzea. Horlatan perfekzionea batzuek ezartzen dutepratika edo debozione batzuetan, eta bertzeek bertze bertzeek batzuetan:baiñan segur da guziak tronpatzen direla. Ezen nola kanpoko pratikahoriek ez baitdire, edo saiñdu perfet izateko disposizione batzu baizen,edo saiñdutasun perfet baten fruitu batzu baizen; eziñ erran deiteke,horietan datzala giristiño baten perfekzionea, eta egiazki izpiritual izatea.

Horiek dire, egia da, funski izpiritual eta egiazki perfet errendatzengaituzten moian balios batzu: eta, behar den ponturañokoan pratikatzendirenean, haiñitz zerbitzatzen dire, naturaleza, ungira bethi uzkur eta gaiz-kira bethi lehiatsu denaren, borthitzteko, gure etsai bethikoaren borrokakedo atakadak apartatzeko eta erreferatzeko, eta haren arte gaxtoei ihesegiteko; eta fiñean, yustu guzientzat, eta beregainki izpiritualtasunarenhastean direnentzat, nezesario diren, laguntza bereziak MiserikordienAita ganik ardietsteko.

Joanes Haraneder

9

GUDU IZPIRITUALA

Nihor ez da khoroatua izanen, ongi gudukatu daitena baizen.(II Tim, 2.)

GUDU IZPIRITUALA

8

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 8

gauza guzietan, handietan nola tipietan, bertzeen gaiñeko eta nausi izannahi dute; ez dute yuiatzen bere yuiamendu propialaz baizen; eta bereidatxeizkoten gauzen gaiñean itsuak, bethi begiak idekiak daduzkate, ber-tzeen akzioneei goardia emateko, ondoan hetaz, gaizki errateko,Baldiñetaria munduan dutelako fama on funtsgabeko horri, (zeiñarengaiñean yelos agertzen baitdire) norbeitek daiñu den xumeena egitenbadio, baldin usatzen duten debozionearen edozeiñ pratika kitatzeamanatzen bazaiote, guziak nahasiak eta estraniozki khexatuak edo inkie-tatuak dire. Baldiñ Jaiñkoak berak ere markatzen badu, nahi diotela haiñeibere buruak ezagut-arazi, eta perfekzionerako bide egiazkoa irakhatsi;hortakotz egortzen badiozte trabesiak, eritasunak, pertsekuzionerik kru-delenak, (zeiñak baitdire Jaiñkoaren zerbitzarien fidelitatearen frogariksegurenak, eta haren ordenarik, edo permisionerik gabe gerthatzen ezdirenak) orduan agertzen da hekien barrena, urguilleriaz hondoraiñokoanpozoiñatua.

Bizitze huntako gerthakari guzietan, nahiz onetan, nahiz gaxtoetan,ez dakite zer den Jaiñkoaren borondatearekiñ berea konformu atxikitzea;haren beso guziz puxantaren azpian behetituak eta humiliatuak izatea;haren yuiamendu, yustu bezain, gorde eta eziñ zundatuzkoei sumetituakegotea; Jesus humiliatuaren eta zauriztatuaren etsenplutan, kreaturaguzien azpian bere buruak ematea; bere pertsekutatzaillen maitatzea;orhoiturik Ontasun dibinoa, erran nahi da Jaiñkoa, gure etsaiez baliatzendela, gu nahigabetan kostumatzeko, eta biak elkharrekiñ trabaillatzeko, ezxoillki gure salbamendua egiten, baiñan oraiño gu perfekzionera igan-arazten. Hortik heldu da, galduak izateko hirrisku hurbill batean bizi bai-tire. Ezen amodio propialaz illhunduak eta goibelduak diren begiez, begi-raturik, eta bere buruei eta egiten ditutzten akzione berenez onak direnei,berehala urguillos errendatzen dire; bere buruak Zeruko bidetan haiñitzaiñtziñatuak baidauzkate; eta maiz urguillutasun hunek haiñ handizki itsu-tzen ditu, non Jaiñkoaren Grazia guzien gaiñeko extraordinario bat beharbaita, haiñen konbertitzeko.

Non ez den hala, egun oroz frogatzen dugu pena haiñitz gutiagobehar dela bekatore eskandalos, eta deklaratu baten konberti-arazteko,ezen ez, bertutearen kaparen azpian, bere buruari ere gordea eta boron-datezki gerizatua dagoen bekhatore bat bihur-arazteko. Orai ungi kon-prenitzen bide duzu, bizitze izpirituala ez datzala aiphatu ditugun gauzahorietan guzietan, baldiñ ageri diren partetik baizen, ez baditugu konsi-deratzen. Huna bada propialki zertan datzan izpiritual izatea: JaiñkoarenOntasun eta Handitasun infinitua, ezagutzean, eta denbora berean gure

Joanes Haraneder

11

Horiek dire oraiño, presuna osoki saiñdu eta izpiritual direnen bai-tan, bertute ohitu eta kontsumitu baten fruitu exselentak. Ezen haiñekbere gorphutzak dorpheki tratatzen dituzte edo bere huts iraganen puni-tzeko, edo bere Kreatzaillearen aiñtziñean humiliatuak eta sumetituakegoteko.

Egoten dire bakhartasunean eta ixiltasunean mundupetik urrhun-duak, bere buruak huts den xumeenetarik goardatzeko; eta ez izatekogehiago konbersazionerik Zeruan Aiñgeruekiñ baizen: Obra onetan etaJaiñkoaren zerbitzuan okupatuak dire; bethi othoitzean daude;Salbatzallearen Biziaren eta Pasionearen: gaiñean Meditazionean egotendire, ez kuriostasunaren ispiritu batez, ez zeren hortik bere sensuetanzenbeit gozo hartzen duten; baiñan zeren handizki desiratzen baitdutehobeki ezagutzea, alde batetik, Miserikordia dibinoaren handitasuna, etaberze aldetik, bere eskergabetasunaren hedadura; zeren lehiatu nahi bait-dute geroago eta gehiago Jainkoa maitatzera, eta bere buruak higuiñtzera, etabereziki Jesus maitea segitzera: garraiatzen dutelarik haren Gurutzea;ukho egiten diotelarik bere amodio propialari; errezibitzen dituztelarikmaizago Sakramenduak, eta hau, bertze xederik gabe, Jaiñkoa ohoratzea,harekiñ hertsikiago yuntatua egotea baizen; Ifernuko atakaden kontraborthitzago errendatzea baizen.

Kontrarioa gerthatzen zaie yende xehe grosierei eta inperfetei,zeiñek bere debozionea ezarten baitute pratika kanpokoetan: eta maiz,bekhatu ageriek eta eskandalosek baiño, kalte gehiago egiten daroe; ez,bere baitarik onak ez izanez, baiñan zeren horietz gaizki baliatzen diren.Halako gisaz horiei lotzen zaizte, non, bere bihotzen gaiñean atzarriakegotaz negliaturik, libertate osoa ematen baitdiote bere bihotzari; uztenbaitdute bere pendurak segitzera; eta libratzen Satanen tronperien mene-ra. Eta orduan izpiritu Enganiatzaille hunek, ikhusirik bide xuxenetikurhunduak dabilzala, ez xoillki gonbidatzen ditu, kanpoko pratika hekgozturekiñ kontinoatzera, baiñan oraiño bethetzen diote imayinazioneaParabisuko gozoen idea falso batez, non uste baitdute, ya Aiñgeruenartean direla, eta Jaiñkoaren presenziaz gozatzen direla. Bere othoitzeandaudezenean, malezioski inzpiratzen daroe Jaiñkozko pensamendu halto-ak, kuriosak, agradagarriak; nolazbaitere munduarekiñ eta munduko gau-zekiñ hautsirik, hirurgarren Zeruraño altxatuak direla uste izan dezaten-tzat.

Baiñan aski da, hekiñ bizitzeko moldearen gaiñean, atenzione, dengutiena egitea; ikusten da hekien errebelamendua: eta ageri da, galdegitendugun perfekzione halto hartarik, zeiñ apartatuak eta urhun diren. Ezen

GUDU IZPIRITUALA

10

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 10

Orai beraz horra non badakizun, zer den giriztiñozko perfekzionea;eta, hartara igateko, deliberatu behar duzula zure buruaren kontra gerlakontino bat egitea. Has zaite lau gauzez, arma batzuez bezala, probisioneedo billkoi egiten: Gudu izpiritual huntarik, hek gabe, bitorios illkhitzeainposible izanen da zuretzat. Lau gauza hek dire: 1. zure indarren eta aha-len gaiñean batere ez fidatzea; 2. Jaiñkoa baitan zure fidantzia osoa ema-tea; 3. zure gorphutzeko eta zure arimako puxantza guziez enplegu onaegitea, eta 4. othoitza maitatzea. Horietaz edarki eta laburzki, Jaiñkoarengraziarekiñ batean, mintzatuko gare, heldu diren kapituluetan.

Joanes Haraneder

13

aphaltasuna eta gaizkirako pendura sentitzean; Jaiñkoa maitatzean, etagure burua gaitzestean; garen guziak, ez xoillki Jaiñkoari, baiñan oraiñokreatura guziei haren gatik sumetitzean; gure borondate propialari osokiukho egitean, harena segitzekotzat; eta guzien gaiñetik, hauk guziak egi-tean, haren Izen saiñduaren gloria xoillaren amoreak gatik; hari atsegiñegiteaz landan, bertze deseiñurik gabe; xoillki zeren hark horrela nahiduen; eta zeren merezitzen baitu kreatura guziez maitatua eta zerbitzatuaizatea.

Hori da, yustuen bihotzetan Izpiritu saiñduak ezarri duen, amodioz-ko Legeak ordenatzen duena; hortan konplitzen da bakhotxak bereburuaz egin behar duen ukhoa, Salbatzailleak Ebanyelioan hanbatgomendatzen duena; horrek endatzen du Jesusen ustarria haiñ ezti etahunen karga haiñ arin; hortan datza, hitzez eta etsenpluz Nausi dibinohark bethi irakhatsi darokun, obedienzia perfeta. Bada perfekzionearengradurik gorenera igateko lehia duzunaz geroz, egiñ behar diozu zueureburuari gerla bethiereko bat, eta zure indar guziak enplegatu behar ditu-tzu, zure baitan diren afekzione biziotsu guziak destruitzen, den xumee-nak badire ere. Hortarakotz baitezpada preparatu behar duzu guduanharitzera, ahalik deliberazione eta Khar handienarekiñ zeren nihork ezbaitu khoroa eramanen, non ez den yeneroski gudukatzen.

Ordean yakiñ zazu, nola ez baita gerla hau baiño borthitzagorik,huntan geroni gure buruen kontra altxatzen garenaz geroz, orobat ez delabitoriarik hau baiño Jainkoarentzat agradagarriagorik, eta garaitzaillearen-tzat gloriosagorik. Ezen nork ere baitdu kuraierik asko bere pasioneenmortifikatzeko, bere borondate propialaren mobimendu den xumeenakere, zebatzeko eta ithotzeko, haiñak Jaiñkoaren begietan merezimendugehiago duen obra bat egiten duela, ezen ez, hauk gabe, izifriña zorro-tzenez bere burua zathika lezakenak; lehenbiziko Ermitauek baiño barurgarratzagoak egiñ letzakenak; bai eta oraiño hainitz milla bekhatore kon-berti-araz letzakenak baino ere.

Eta egiaz, funtsean egia den arren, Jaiñkoak Arima baten konbersio-neaz kontu gehiago egiten duela, egiten duen baiño zenbeit mobimendu,deserregelatuen mortifikatzen ikhusteaz; hala ere bakhotxak bere arthaprinzipala eman behar du, Jaiñkoak partikularrean galdegiten diotzan gau-zen konplitzen. Bada gauza guzien aiñtziñean, Jaiñkoak galdegiten duenada, bakhotxa bere pasioneak ziñ-ziñez mortifikatzen trabailla dadiñ: etahunek plazer gehiago egiten dio, zenbeit zerbitzu premia edo inportanziahandiagokoak, bihotza korrunpitua den denboran, errendatzeak baiño.

GUDU IZPIRITUALA

12

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 12

igurkitzen badugu, eta baldiñ ez bagare gelditzen othoitz egitetik eta erre-keritzetik haren probidenziak nahi izanen duen bezanbat denbora luzean.

Hirurgarrena da, behar dugula baratxe-baratxe kostumatu gureburuaz ez fidatzen, gure yuiamendu propialaren tronperiez beldurtzen,gure naturalezak bekhatura duen pendura borthitzak izitzen, eta gureetsaien oste eta nonbre ikharagarriaz trantzituak izaten: etsai batzu, zei-nek alde guzietarik atakatzen baitgaituzte, zeiñak, konparazionerik gabe,gu baiño siñeziosagoak, yakintsunagoak eta hazkarragoak baitdire, zeiñekbaitdakite Aiñgeru onen figuraz estaliak agertzen, eta finean zeiñek,Zerurako bide guzian, behaztapatzeko harteak, eta arrastatzeko edo atra-patzeko segadak hedatzen baitderauzkigute.

Laugarren moiena da, zenbeit hutsetan erortzen garen aldi guzian,sarthu behar dugula gure barrenera, atenzionerekiñ konsideratzeko, nora-raño dohan gure flakotasuna; zeren Jaiñkoak ez baitditu permetitzen gureerorikoak, haukiñ medioz berri-berritan argituak, lehen baiño hobeki gureburuak ezagut detzaguntzat baizen gure buruak, kreatura herbal batzubezala, mesprezatzen ikhas dezaguntzat baizen, eta bertzeez ere mespre-zatua izan nahizko desira ziñ-ziñezko bat konzebi dezaguntzat baizen.Hori gabe, ez dugu esparantzarik izan behar gure buruazko ezfidantziahura niholere badugula: ezen bertute, hau humilltasunaren gaiñean etagure miserien ezagutza egunorozkoaren gainean fundatua da.

Eta egiaz, nork ere nahi baitu hurbilldu Egia BerebaitarikakoaJaiñkoa gana, argien Ithurburura, baitezpada ezagutu behar du funski bereburua, eta ez du izan behar superbiosak bezalakoa, zeiñak, bekhatutaneroriz, yakintsun errendatzen baitdire, eta ez baitdituzte begiak idekitzenzenbeit huts ahalkagarritan erori direnean baizen; Jaiñkoak hola permeti-tzenez, bere flakotasuna senti dezatentzat, eta froga ondikozko horrela-koez, has deitezentzat bere indarren gaiñean batere ez kondatzen. OrdeanJaiñkoa komunzki ez da baliatzen erremedio haiñ dorpheaz bertze erre-medio errexagoek eta eztiagoek, hark galdegiten zuen, efetua izan ezdutenean baizen.

Gaiñerakoan permetitzen du, gizona maizago, edo bakhanago erordadiñ, urguilleria gehiago edo gutiago duenaren arabera. Eta baldin aurk-hi ahal baledi kreatura bat, Biryina Maria bezala, bizio huntaz khutsatzenez litekenik, ausartatzen naiz erratera, haiña huts batetan ere ez litekelaeror. Beraz zenbeit hutsetan erortzea gerthatzen zaitzunean, duzun bere-hala errekorsu zure buruaren ezagutzera. Errekeri zazu Jesus Kristo gureJauna berak eman dietzakitzula argi egiazkoak; berak ezagutzen zaituenbezalakoa, zuk ere zure burua ezagut dezazuntzat, eta zure bertuteez pre-

Joanes Haraneder

15

II. KAPITULUA

Nihork ez duela behar fidatu bere ahalen eta indarren gaiñean.

Gudu izpiritualean nork bere baitan fidantziarik ez izatea haiñ neze-sario da, non, bertute hau gabe, ez xoillki gure etsai guziak eziñ garai bait-detzakegu, baiñan oraiño ez baitgare gai pasione den xumeena ere ben-tzutzeko. Gure izpirituan barna ungi fiñkatu eta zigillatu behar dugu egiahau, zeren, ez deus phuru batzu baizeñ ez garen arren, hala ere gureburuazko stimu bat hartzera lerratzen baitgare, eta arrozoiñik batere gabesinhesten baitdugu zerbeit bagarela. Bizio hau gure naturalezaren phozo-aduratik heldu den efetu bat da: ordean, zeren den naturala, hargatik daezagutzeko gaitzagoa. Gauza guziak perfetki ezagutzen dituen Jaiñkoak,huni aborrentziarekin behatzen dio, zeren nahi baitu, ziñki seguratuakizan gaitezen, ez dela gure baitan ez bertuterik, ez graziarik, haren gañikbaizen, (zeiña baitda ungi eta on guzien ithurburua), ilkhitzen denik; eta yakiñdezagun, ez garela, hura gabe, gai, haren gogarako izan deiteken, pensa-mendu bakhar bat izateko ere.

Ordean gure buruazko ezfidantzia hau, den arren Zeruko dohaiñbat, Jaiñkoak bere maiteei ematen daroena, batzuetan bere inspirazionesaiñduez, bertze batzuetan nahi gabe dorphenez, orai tentazione hurreneziñ garaituzkoez, gero kanporatzen ez diren, bertze moienez; halaerenahi du, ezfidantzia hau izateko, egin ahal gauza guziak gure partetik egiñdetzagun. Faltatu gabe ardietsiko dugu, baldiñ, orai mentzatzera noan laumoienez, haren graziarekiñ batean, ungi baliatzen bagare.

Lehena da, bethi begien aiñtziñean izan behar dugula gure aphalta-suna eta ezdeustasuna, ezagutzen eta aithortzen dugula, eziñ, gure ahal etaindar xoillez, egiñ dezakegula ungi bat ere, ez eta deus Zerukotz merezi-mendu batere izan dezakenik.

Bigarrena da, humilltasun eta debozione handirekin Jaiñkoari, harenganik baizen, ezin izan dezakegun, berthute premiatsu edo inportant horigaldetu behar diogula khartsuki. Hortarakotz berehala aithortuko dugu,bertute hori, ez xoillki ez dugula, baiñan oraiño, gure baitarik, niholereeziñ izan dezakegula. Ondoan emanen gare ahuspez Jaunaren oiñetan, etahaiñitz aldiz berari galdetuko diogu, esperantza fermu batekiñ entzunakizanen garela, baldin gure othoitzaren efetua astiroki eta pazienziarekiñ

GUDU IZPIRITUALA

14

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 14

III. KAPITULUAJainkoa baitan izan behar den fidantziaz.

Gure buruez ez fida izatea, orai irakutxi dugun bezala, baitezpadakobertute bat den arren gudu Izpiritualean; hau bakharrik bada eta bertzelaguntzarik gabe, ihes lauster egiñen dugu, edo etsaiak armak eskuetarikarrapatuko darozkigu, eta bentzutuak izanen gare. Bertute huni berazyuntatu behar diogu, Jainkoa baitango fidanzia handi bat: ezen Jainkoa daungi guzien Autora eta hark bakharrik ardiets-araz diezakegu bitoria.Baldiñ egia bada, gure funtsetik deus ez garela, bekhatu handietan, ondi-kozkoetan, eta maiz eroriko garela, eziñ gaudezke beldurtu gabe. Baduguere arrazoiñik asko, gure indar propialen gaiñean batere ez fidatzeko.Baiñan baldiñ gure flakotasunaz osoki seguratuak bagare, abantaill etabitoria haiñitz, dudarik gabe, ardietsiko dugu gure etsaien gaiñean,Jaiñkoaren laguntzarekiñ batean: Ezen Zeruko graziak gureganatzeko,deus ez da botheretsuagorik, nola baita Jaiñkoa baitan fidantzia yenerosbat izatea. Bertute exselent hau ardietsteko, baditugu halaber lau moian.Lehena da, bertute hau Jaiñkoari humillki galdetzea. Bigarrena da,Fedearen begiez atenzionerekiñ konsideratzea, zenbatetarañokoan Izatesoberano hau den Guziz botheretsua eta infinituzki zuhurra; harenOntasunak ez du eta, ez neurririk ez mugarririk; eta hura zerbitzatzen haridirenentzat duen amodioaren gaiñdidura batez, bethi eta momentoguziez prest dagoela, gizon izpiritualak bezala bizitzeko, eta osoki bereburuen nausi izateko, behar dituzten grazia guzien ematera.

Jaiñkoak hortarakotz gureganik galdetzen duen gauza bakharra da,izan dezagun haren gana fidantziarekiñ errekorsu. Eta zer yustuagorik?Nola liteke posible, Artzaiñ amulsu hunek, hogoi eta hama hirur urthez,ardi errebelatuaren bilha, bere odol guzia, eta bere Bizia gostatzerañoko-an, bide nekhagarriez eta aranzez estaliez, nekhatua ibilli ondoan, nola,diot, liteke posible, haiñ Artzaiñ onak, ardi maite hura orai ikhusten due-nean bere gana bihurtzen zaioela, maxima sainduen arabera bethi bizitze-ko deseiñuarekiñ, ordean menturaz borondate, oraiño flakoxkoa, baiñanziñ-ziñezkoa den batekiñ, ez dioela begi onez begiratu nahiko, harenoihuei ez diotela beharria paratu nahiko, edo ez duela eraman nahiko, sor-balden gaiñean harturik, bere heiara. Ez, ez da dudatzeko, Artzaiñ mansohunek ez duela sentitzen bozkario eziñ gehiagoko bat, hunelako ardi bat

Joanes Haraneder

17

somzione hartzetik edo hanpurutzetik geldi zaitekontzat. Non ez; berrizhuts beretan eroriko zare, eta menturaz handiagoetan ere, zeiñek zure ari-maren damnazionea eta kalte eternala kausatuko baitderautzute.

GUDU IZPIRITUALA

16

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 16

IV. KAPITULUA

Zertarik yuia ahal dezakegun gure buruazko ezfidantzia etaJainkoa baitan behar den fidantzia egiazki baditugula.

Gizon hantpurutsu, edo presomzionez bethea den batek, uste du,bere buruazko ezfidantzia eta Jainkoa baitan fidantza oso bat ardietsiduela; ordean hau da enganio bat, nihoiz-ere haiñ klarki ezagutzen ezdena, nola zenbeit bekhatutan erorzea gertatzen zaioenean. Ezen baldiñorduan trublatzen, nahasten eta afliyitzen bada, eta bertutean aiñtzinagoateko esparantza guziak galtzen baditu; marka da, bere fidantzia, ezJaiñkoa baitan, baiñan bere baitan ezarri zuela. Eta zenbatenaz baitdu tris-tezia eta esperantza eskas handiagoa, hanbatenaz yuia daiteke, pontuhunen gaiñean, hobendunago dela.

Ezen bere indarren eta ahalen gaiñean batere fidatzen ez den gizonbat, eta Jaiñkoaren gaiñean fidatzen den bat, ez da suprenitzen, ez inkie-tatzen, ez xagriñatzen, zenbeit hutsetan erortzen denean; zeren segurkiikhusten baitu hori dela, bere flakotasunaren, eta Jaiñkoa baitan berefidantzia ezarteko atzartasun eskasaren efetu bat. Kontrara, bere eroriko-ak eta bekhatuak irakhasten dio, bere indarren gaiñean gutiago fidatzen,eta Bothere guzia duenaren laguntzaren gaiñean bere fidantzia guzia ema-ten. Gaitz guzien gaiñetik higuintzen eta abhorritzen du bere bekhatua:kondenatzen du, haren kausa izatu den, pasionea edo habituda gaxtoa etahiziorakoa: dolore miñ-miñ bat sentitzen du bere Jaiñkoa ofensatu izanaz;baiñan, bethi trankill loseguan, eta khexagunerik gabe dagoelarik, damuhunek ez du, bere lehenbiziko obra onetara, bihurtzetik, gibelatzen, ez etabere etsaiak, bentzutu dituen arterañokoan, perxegitzetik arrastatzen.

Oxala, orai erranik heldu naizena, ungi meditatua eta gogoan hartuabalitz yende suerte batzuez, zeiñek nahi baitdute izpiritualak direla sin-hets-arazi, eta Zeiñek zenbeit hutsetan erori diren ondoan, ez baitdutenahi, eta eziñ baitdukete nion errepausurik: aitzitik, khexagune estranioe-tan baitdire, bere Diretora gana goan nahiz; eta ondoan ez dute bertzexederik, baizen lasterago libratuak izan nahi bailukete bere amodio pro-pialak kausatzen daroen, pena huntarik; hekiñ xede eta artha prinzipalakizan behar luken arren, Penitenziazko Sakramenduaz, bere buruak garbi-tu nahi izatea, eta Komunione saiñduaz, berriz ez erortzeko indarrak aiñ-tziñetik hartzea.

Joanes Haraneder

19

arthaldean errezibitzen duenean; gonbidatzen ere ditu Zeruko Aiñgeruakalegeratzera, eta bere bozkarioan parte hartzera.

Ezen baldiñ hanbat artharekiñ eta hanbat khexagunerekiñ bithatzenbadu Ebanyelioko (Dragma) edo diru peza, zeiña baita bekhatorearenfigura; baldiñ etxe guzia itzulikatzen badu hunen aurkhitzeko, nola arbuiaothe dezake, bera, Artzaiña ikhusi gabe, sobra egonaz urrikitua den ardibat bezala, heiara bihurtzeko egin-bidetan ematen denean? Zer aparan-tzia, gure arimen Espos, bethi eta bethi gure bihotzeko atheari edo bort-hari yoka hari zaioena, bihotz hartan sarthu nahiz, hiratzen hari dena,gurekin yuntatua izatea, eta gu bere ontasunez bethetzea baiño, atseginhandiagorik ez duena, zer aparantzia, athea idekia aurkhitzen duenean,bere bisitaz ohora gaitzala, gutaz othoiztua dela ikhusten duenean, lehia-rekiñ desiratzen eta galdetzen dugun faborea errefusatuko darokula?

Hirurgarren moiana Jaiñkoa baitan behar dugun fidantzia hauardiesteko, da, maiz gogora erakhartzea Eskritura saiñduko hitzak etapensamenduak; hauk dire egiaren Orakle segurak, milla lekhutan klarkiseguratzen gaituztenak (Jaiñkoa baitan esparantza duena, ez dela nihoiz-ereahalkerian eroriko): erran nahi da, Jaiñkoa baitan esparantza duenak, senti-tuko duela bere baitan, bai eta erakhutxiko kanpora ere, ez dela harenfidantzia banoa, baiñan bai efetuzkoa eta segura.

Fiñean laugarren moiana, nor bere buruaz ez fidatzea, eta Jaiñkoaxoillaren gaiñean behar den fidantzia, batean eta elkharrekiñ guregana-tzeko, hauxe da. Zenbeit obra on egiteko, edo zenbeit pasione bentzutze-ko dugunean, begiak itzuli behar ditugu gure flakotsunaren gainera aldebatetik, eta bertze aldetik, Jaiñkoaren Botherearen, zuhurtziaren etaMiserikordia infinituaren gaiñera. Ikharatuko gaitu, egia da, gure buruakonsideratzeak; ordean Jaiñkoaz beraz seguratuak, faltatu behar dugukuraioski trabaillu nekhagarri guzietara, eta gudu borthitzenetara etadorphenetara. Horra lau arma, zeinei yuntaturik othoitz khartsuak, gaiizanen baitgare, segidan ikhustera goazen bezala, deseiñu handiak exeku-tatzeko edo obretaratzeko, eta bitoria seiñalatuenak irabazteko.

Baldiñetaria erregela hauk segitzea faltatzen badugu, Jaiñkoa baitandugulako esparantza egiazko baten prinzipioz trabaillatzen garela iduritu-ko zaikun arren, guxienean enganioan izanen gare; zeren presomzioneaedo hantpurutasuna haiñ natural baita gizonarentzat, non, sentitu gabe,nahastekatzen baita, Jaiñkoa baitan duelako, fidantziarekiñ. Hortarakotz,presomzionetik, urhun ahal bezanbat, urhuntzekotzat, eta obra guzietansar-araztekotzat, bizio huni kontra egiten dioten, bi bertuteak, nezesarioda, Jaiñkoaren Bothere guzizkoa konsideratu baiño lehen, konsideradezagun gure herbaltasuna; eta gure obra hasi baiño lehen bi konsidera-zione horiek gogora erakhar detzagun.

GUDU IZPIRITUALA

18

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 18

VI. KAPITULUA

Bertze zenbeit abisu guziz probetxosak, gure buruazko ezfidan-tzia eta Jaiñkoa baitan behar dugun fidantzia ardiets dezakegun-

tzat.

Nola gure etsaiaren bentzutzeko ditugun indar guziak, gure ahalengainean batere ez fidatzetik, eta Jainkoa baitan gure fidantzia guzia ema-tetik ilkhitzen bait dire; bertute hauk ardietstekotzat oraino nezesario direzenbeit abisu, zeiñak uste baitut eman behar darozkitzudala.

Lehenbizikoa da, bakhotxak izpirituan ungi fiñkatzea, ez thalenduguziek, nahiz naturalek nahiz billduek, nolanahizkoak izan deitezen; ezgure proximoaren salba-arazteko gai diren grazia guziek; ez Eskriturasaiñdu guzia gogoz yakiteak eta haren sensua konprenitzeak; ez eta urthehaiñitzez Jaiñkoari errendatu diotzogun zerbitzu guziek hautarik deusekere eziñ gai errenda gaitzaketela Jainkoaren borondatea konplitzeko, etagure egiñbideak bethetzeko. Baiki! Bothere guziak dituenak, aldi bakho-txean, bere eskuko indarraz borthiztu behar gaitu, nahiz obra on zenbeitegiteko dugunean, nahiz zenbeit tentamendu garaitu behar dugunean,nahiz zenbeit hirriskutarik athera behar dugunean, nahiz fineanProbidenziak egortzen darokun zenbeit gurutze yasateko dugunean.

Egia hori beraz gizonak behar dio bere buruari, egun guziez, orenguziez, momentu guziez proposatu, eta ez behiñere ahantzi: bide hortaz,urrunduko da hantpurutasunezko edo presumzionezko biziotik, eta ez danihoiz atrebituko bere indarren gainean, haiñ arrazoin gabe, fidatzera.

Ordean Jaiñkoa baitan esparantza are fermubago bat izan dezagun-tzat, segurantzarekiñ sinhetsi behar dugu, etsai suerte guziak, errextasunberarekin, bentzutuko ditugula; nahiz nonbre ttipian, nahiz handian izandeitezen; flakoak eta tontoak bezain aiseki borthitzak eta sineziosak ere.Fundamen hunen arabera; Arima bat bekhatuz kargatua balitz ere; imayi-na edo asma ahal deitezken bizio eta pasione guziak balitu ere; bertuteakpratikatzera eta bere bizioetarik korreyitzerat, orai arterano alferrikentsaiatu balitz ere; perfekzionean aiñtzina goan behar bidean, gaizkirapendura are gehiago egunetik egunera bere buruari sentitzen balio ere; ezluke hargatik Jainkoa baitan fidantzia izatetik gelditu behar, ez eta kuraieagaldu: aitzitik, nihoiz baiño are gehiago behar luke Jainkoa gana bere

Joanes Haraneder

21

V. KAPITULUA

Nola enganatzen diren haiñitz presuna, zeiñek gogo urritasunahartzen baitute bertute batentzat.

Enganio komun bat da oraiño bekhatu egiñ ondoan sentitzen denbeldurtasun eta truble hori, bertute bat dela uste izatea. Ezen bekhatuariondotik daraion khexagunea, nolazpaitere dolore eta damu zenbeitekiñyuntatua den arren, ez da halarik ere sortzen urguilleriaren eta hantpuru-tasun gorde baten funtsetik baizen, zeñaren kausa baita, gure indarrengaiñean dugun, fidantzia sobraniazkoa. Noiz eta ere beraz, bertutean fiñ-katua dela uste izanez, norbeitek tentazioneak mespresatzen baiditu, etaezagutzen baitu experientziaz, bertzeak bezala, hutskorra eta bekhatoreadela; berehala bere bekhatuaz, gauza espantagarri batez bezala, supreni-tzen da; eta nola bere sustengu guziak, erran nahi da, bere indarrak, iha-rrosiak eta egotziak ikhusten baitditu, orduan abandonatzen dio bereburua xagriñari, eta galtzen ditu esparantza guziak.

Ez zaiote ordean behiñere ondiko edo malhur hau gerthatzen, bereburuaz hantpurutzen, eta Jaiñkoa baitan baizen, fidatzen ez diren Arimaonei eta humillei. Ezen bekhatu egiten dutenean ez dire, ez suprenitzen,ez eta trublatzen; zeren Egiaren klaritateaz argituak, ikhusten baitute, bereinkonstanziaren eta bere flakotasunaren efetu bat arribatu zaiela.

GUDU IZPIRITUALA

20

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 20

VII. KAPITULUA

Gure indarrez eta gure ahalez egin behar dugun enplegu onaz; etalehenik, gure izpirituak izan behar duela libro iñoranziatik eta

kuriostasunetik.

Baldinetaria Gudu izpiritualean, ez bagindu bertze armarik, gureburuez ez fidatzea, eta Jaiñkoa baitan fidantzia izatea baizen; ez xoillkigure pasioneak eziñ bentzu giñetzake, baiñan oraiño maiz eror giñtezkehuts eta bekhatu handietan. Hargatik haukiei yuntatu behar diotegu guregorphutzeko eta gure arimako ahal guzien enplegu ona; zeiña baita, per-fekzionera arribatzekotzat, proposatu ditugun moien nezesarioetarikhirurgarrena.

Has gaitezen beraz gure izpiritua eta gure borondatea erregelatzetik.Izpirituak garbi izan behar du bi bizio handitarik, eta ez da errex haukingainean gardian egotea. Bata da iñorantzia; Hunek debekatzen gaitu egiaezagutzetik. Egia, gure izpirituaren objeta da. Beraz, gure izpiritua oku-patuaren fortsaz, argitu behar dugu, eta hango illhunbeak khasatu; halakomaneraz bai, non ikhusi behar baitugu, zer egiñ behar den, gure arimabere pasione deserregelatuetarik garbitzekotzat, eta bertutez berregiñtze-kotzat. Bada hau bi moienez egiten da.

Lehenbizikoa eta prinzipalena da Othoitza; zeiñetaz galdetzen bai-tzaizko Izpiritu Sainduari bere argiak: eta Izpiritu Sainduak ez diotzatebehiñere errefusatzen, ziñ-ziñez Jaiñkoa billhatzen dutenei, haren Legeakonplitzera entsaiatzen direnei, eta okasione guzietan, bere nausien yuia-menduari, bere yuiamendu propiala sumetitzen diotenei.

Bigarrena da, atenzione bethiereko bat, arthoski eta fede onez etsa-minatzekoa, ea, presentatzen zaizkigun gauzak, onak, ala gaixtoak diren;eta hetaz yuiatzeko, ez itxuraren arabera, ez gure sensuen edo munduarenarabera, baiñan Jaiñkoaren Izpirituak fornitzen darokun, opinionearenarabera. Bide hortaz klarki ezagutuko dugu, Munduak hanbat pasionere-kiñ maitatzen eta hanbat khexagunerekiñ billhatzen duena, ez dela bano-keria eta enganioa baizen; ohoreak eta atseginak, amets bat bezala iragai-ten direla, eta iragan ondoan, arima urrikiz eta bihotzmiñez bethetzendutela; laidoak, loriatzeko suiet batzu, eta nahigabeak, bozkariatzeko fur-tsa batzu direla; ez dela deus, nobleagorik, yenerosagorik Jainkoaren idu-riko hobeki errendatzen gaituenik, nola baita, gure etsaiei barkhatzea, eta

Joanes Haraneder

23

burua animatu eta sustatu, eta eseiu berriak eta doblatuak egiñ etsaia apar-tatzeko.

Ezen gudu suerte huntan, bethi bitoria eramaten da, armak eskueta-rik ez uzteko bihotzik aski gelditzen denean, eta Jaiñkoa ganik gauzaguziak igurikitzen direnean; zeiñaren laguntza ez baitzaie behiñere falta-tzen, haren alde gudukatzen direnei: aski maiz permetitzen du bada, etsaipean zenbeit zauri errezibi dezagun. Gudukatu behar dugu beraz azkenhatseraiño: ezen hortik dependitzen da bitoria. Gaiñerakoan, Jaiñkoarenzerbitzuan gudukatzen denak, bere fidantzia guzia hura xoilla baitan ema-ten duenak, erremedia lausterrak eta efetuzkoak aurkhitzen ditu errezibi-tzen dituen zaurientzat; eta noizetaere gutieñik uste baitu, eta orduanikhusten du etsaia bere oiñera eroria.

GUDU IZPIRITUALA

22

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 22

VIII. KAPITULUA

Zerk gibela ahal gaitzaken, gauzez, behar bezala, yuiatzetik: zerbidez, hek ungi ezagut detzakegun.

Orai mintzatu garen gauzez, eta bertze haiñitzez ere, behar bezala,yuiatzetik gibelatzen gaituena da hauxe: Gauzak izpiritura presentatzenzaizkigun bezaiñ sarri, berehala hekiñtzat hartzen dugu edo amodia edohiguiñtza. Eta horlatan gure arrazoiña baiño lehen aditzen ditugu gurepasione itsuak; eta hauk halako maneraz gure begietan gauzak ganbiatzenbadituzte, non, bere baitan direnez, osoki bertzelakoak iduritzen baitzaiz-kigu. Nork ere, beraz, nahi baitu bere burua gardatu, enganio haiñ komuneta haiñ perillosetik, haiñak atzarria egon behar du bere bihotzarengaiñean artha haiñ handiarekiñ, non gauza edo objet batentzat ere, ezbaitu bere bihotzean, afekzione ungi erregelaturik baizen, sofritu behar.

Baldin zenbeit gauza edo objet, begien aiñtziñera edo gogora ofrei-tzen bazaio, izpirituak hura behar du astiroki konsideratu eta etsamiñatu,borondateak bere partida hartu baiño lehen, edo hura maitatzeko, baldiñagradagarria bada; edo hura higuintzeko eta apartatzeko, baldiñ itsusia etagaxtoa bada. Ezen izpiritua, pasioneaz oraiño nausitua ez denean, gai da,trabarik batere gabe, gezurra ganik egia berezteko, eta itxurazko onarenkaparen azpian gordea den, gaitza, gaitz egiazkoaren aparantziarekiñagertzen den onaren aldean, distiñgatzeko.

Baiñan borondatea edo bihotza, objetaz ukitua, haren maitatzen edohiguiñtzen hasten den instant berean, izpiritua ez da gehiago gai, objethura, den bezalakotzat, ezagutzeko; zeren pasioneaz estalia, eziñ baitdukehartaz pareza falsorik baizen; eta huna orduan zer gerthatzen den:Izpirituak objet hau, oraiño berriz, guzia bertze bat egiña, borondatearipresentatzen dio, eta borondate, ia huntaz mobituak, hunentzako afek-zionea edo higuiñtza doblatzen du; neurririk eziñ gehiago garda dezake;ez da gai ondoan arrazoiña aditzeko.

Desordena eta nahaskeria haiñ estranioaren erdian, izpiritua geroa-go eta gehiago illhuntzen eta goibeltzen da, eta bihotzari aiñtziñean, ema-ten dio objet hura, lehen baiño higuingarriotzat edo maitagarriagotzat.Horlatan, nik eman dudan erregela non ez den segitzen hagitz arthoski,okasione hunelakoetan primia edo inportant den bezala, gure arimaren bipuxantza nobleenak, ustai batean bezala, bira-bira dabitza, eta badoaz

Joanes Haraneder

25

ungi egitea; hobeago dela mundua arbuiatzea, ezen ez munduaren nausiizatea; probetxosago dela, Jaiñkoaren amorea gatik, gizonetarik azkene-koari obeditzea, ezen ez Erregeei eta Printzeei manatzea, zuhurtzia argi-tuenaz gorago eta hautatzekoago dela, nork bere burua, ixilltasunean etagorderik, ungi ezagutzea; Fiñean laudorio gehiago merezi duela, gauzaxumeetan bere gutiziak mortifikatzen edo matutzen dituenak, ezen ezHiri hañitz hartzen, armada handiak desegiten, mirakuilluak obratzen, etahilak ere pixten dituenak.

GUDU IZPIRITUALA

24

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 24

IX. KAPITULUA

Bigarren gauza bat, izpirituak nezesario duena, ungi ezagutzeko-tzat zer duen probetxosena.

Bigarren bizioa, zeiñetarik gure izpirituak libro izan behar baitu, dakuriostasun sobraniazkoa. Ezen gure izpiritua bethetzen dugunean pen-samendu funts gabekoez, berez timioez, edo gaxtoez khentzen diotzogu,gutizia deserregelatuen zebatzeko edo mortifikatzeko propien diren gau-zei lotzeko ahalak. Izan gaitezen beraz osoki hillak lurreko gauzentzat, etaez detzagula billha, debekatuak ez izan arren, non ez diren baitezpadanezesarioak; Ez diozogula eman libertate guti-guti baizen gure izpirituari;ez diozogula permeti, banoki heda eta barbana dadiñ objet edo ikhusgu-ne hainitzetara; errenda dezagun hurren tontoa ezagutza mundano edoJaiñkozkoa ez den guzientzat; ez diotzogutela behiñere beharriak idek,dabilltzan berriei eta habarrotsei; ihes egioguten, munduko gauzez miñ-tzatzeaz, bere atsegiña egiten dutenei; ametsak edo elheak balire baiñogehiago, ez gaitezela ukituak izan mundu huntan arribatzen diren gora-behera diferentez. Zeruko gauzez ere ximenki zerbitza gaitezen; ez detza-gula goregi altxa gure pensamenduak; kontenta gaitezen, bethi eta bethiJesus Gurutzefikatua begien aiñtziñean izateaz, haren Bizia eta harenHeriotzea yakiteaz, gure ganik zer nahi duen ezagutzeaz. Utz zatzigungaiñerako guziak, eta gure buruak errenda tzatzigun agradagarri Nausidibino haren begietan: ezen haren Diszipulu egiazko direnek, ez diotebertzerik galdetzen, baizen eman diozoten zenbeit laguntza, bera ungizerbitzatzeko, eta haren borondatea konplitzeko. Eta egiaz, huntaz lan-dan, bertze desirkunde, bertze billhatze guziak, ez dire amodio propialabaizen, izpirituko urguilleria baizen, Deabruaren fiñezia eta arthea baizen.

Gisa huntan gobernatzen denak, gardatuko du bere burua Sugezaharraren maleziatik eta artifizioetarik, zeiñak ikhusten duenean, bizitzeizpiritualari kharrekin lotzen zaizten presunetan, borondate fermu etairauteko bat, atakatzen baitu izpirituaren partetik; izpirituak bihotzakorronpi dezantzat: ondoan bien nausi errenda dadiñtzat. Nola ez baitu,hunelako presunen tronpatzea baizen, billhatzen; Satanek gogora ematendiotzote, Othoitzean daudezenean, pensamendu haltoak, sentimendunobleak eta gizonez goragokoak: bereziki baldin badire izpiritu kuriosak,

Joanes Haraneder

27

enganiotik enganiora, illhunbetik illhunbera, erortzen dire lezetik lezera.Ala beraz dohatsuak baitire, kreatura batekiñ ere estekatuak ez direnak,eta mundu huntan gauza bat maitatu baiño lehen, maitagarria dirurienarren, aiñtziñetik nolakoa den ezagutzera entsaiatzen direnak; arrazoiña-ren arabera hartaz yuiatzen dutenak, eta beregaiñki, yuiatzen dutenakIzpiritu sainduak ematen diotzoten naturaz goragoko argien arabera,nahiz Izpiritu saiñdua bere inspirazioneez miñtza dakioten, nahiz miñtzadadiñ, bere plazan ezarri dituen, Nausiez eta Buruzagiez.

Baiñan gardia emazu ungi: abisu hori zenbeit aldiz nezesarioago da,obra, bereganik onak diren, ageri batzuetan, ezen ez bertze gutiago lau-dagarri direnetan; zeren hetan errexkiago tronpatzen baitgare, eta zerenhetara, khar sobrarekiñ eta diskrezionerik gabe, maiz goaten baitgare. Ezda beraz hautan itsuan engaiatu behar: Denboraren edo lekhuaren zirz-konstanzia bakhar bat negliyatu izanak, guziak kaltekor errenda detzake-naz geroz, eta aski denaz geroz, gauza, edo zeiñ maneraz edo ez obe-dienziaren arabera, egitea, huts handietan erortzeko. Hori gauza frogatuada presuna haiñitzen etsenpluaz, zeiñak galdu izan baitdire, pratika sain-duetan bizi eta Ministerio sakratuetan enplegatuak zirelarik.

GUDU IZPIRITUALA

26

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 26

X. KAPITULUA

Borondatearen edo bihotzaren mobimenduez eta akzionez, eta zerxedez egin behar ditugun gure obra barnekoak eta kanpokoak.

Izpirituko bizioetarik korreyitu garen ondoan, nezesario da korreyigaitezen bihotzekoetarik, gure borondatea, bere pendura edo inklinazio-ne propialari ukho egiñik, osoki molda edo konforma dadintzatJaiñkoaren borondatearen gaiñean.

Beraz gardia emozu, ez dela aski, Jaiñkoari gehienik agradatzen zaio-ena nahi izatea, ez eta hura egitea ere; baiñan oraino, hunelako gauzak erenahi eta egiñ behar direla. Graziaren mobimenduz, eta Jaiñkoari plazeregiteko lehiaz. Huntan dugu bereziki gudukatzeko naturalezaren kontra,zeiñak bere nahiak haiñ borthizki billatzen baitditu, non gauza guzietan,eta zenbeit aldiz Jaiñkozkoetan bertzetan baiño are gehiago, bere plazerabillhatzen baitu: eta hanbatenaz eskrupula edo kontzienziako har gutia-gorekiñ, bere kontentamendua hautan aurkhitzen du, zenbatenaz ikhus-ten baitu, gaizkirik gabeak direla. Hortik heldu da, zenbeit obra onilotzeaz kestione denean, berehala prest baitgare; ez Jaiñkoa obeditzekoxede bakharra gatik, baiñan Jainkoak manatzen dituen gauzak egitean,batzuetan hartzen dugun plazer zenbeit dela kausa.

Enganio hau hanbatenaz da sotillagoa eta perillosagoa, zenbatenazgure afekzionearen eta gure gutizien objeta, hobeagoa baita. Nork sinhetslezake; amodio propialak, bera guzia phozoatua eta biziotsua den arren,engatzen gaituela Jaiñkoarekin gure buruak yuntatu nahi izatera? etaJaiñkoaz gozatzea desiratzen dugun denboran, maiz gure intresak billha-tzenago ditugula, haren gloria eta haren nahia, plazera, edo borondateabaino? Bizkitartean Jaiñkoa maitatzen, Jaiñkoa billhatzen, Jaiñkoarenlegea, haltoki eta ageriki gardatzen dutenek, bere akzionetan ez dute ber-tze xederik batere izan behar, haren Gloria eta haren Borondate saiñduakonpli dadin baizen. Galtoki haiñ perillosetik urhun ibiltzeko, eta IzpirituDibinoaren araberako gauzarik baizen ez nahi izateko eta ez egiteko, etahauk ere bertze xederik gabe, baizen ohoratzeko Majestate Soberanoa,zeiñan gure akzione guzien hastapena bezala, guzien azken fina ere izannahi baitu. Hortarakotz huna zeri gardia eman behar zaioen.

Zenbeit obra on egiteko okasionea agertzen zaikunean, ez diozogu-la gure bihotzari permeti hura desiratzea, hari afekzionez lotzea; non ez

Joanes Haraneder

29

xorrotxak, urguillusteko errexak, eta berehartuen gaiñean, bere ametsengaiñean buru-gogortzeko gai direnak.

Etsaiaren deseiñua da arrazoinamendu funtsgabekoetan luzero trikadaitezen; eta errepausu falso batean sarthuak; Jaiñkoaz gozatzen direlauste izanez; ez dezaten pensa bere bihotzak garbitu, bere buruak ezagu-tu, eta egiazko mortifikazionea bilhatu eta ardietsi behar dutela. Manerahortan urguilleria hanpatuak inspiratzen diote bere izpirituaz Jaiñko falsobat egitea, eta azkenean, bere sentimendu propiala baizen ez konsultatze-ko kostuma hartuaren fortsaz, goaten dire imayinatzeraño, ez dutelagehiago behar ez nihoren konseillurik, ez nihoren gobernurik.

Hau, da eritasun bat, hagitz perillosa eta eziñ sendatuzkoa; zerenbihotzeko urguilleria baiño izpirituko urguilleria sendatzeko haiñitzez gai-tzago baita: ezen gure Buruzagien ordenei borondatezki sumetiturik erre-medio eman dakioke bihotzeko urguilleriari, izpirituak ezagutzen due-nean. Bainan baldiñ norbeitek buruan gogorki hartzen badu, bere senti-menduak, buruzagienak baiño hobeak dituela: nor izanen da gai eta kapa-ble haiña enganiotik atheratzeko? nola ezagutuko du tronpatzen dela?nola sumetituko da bertzeren manua egitera; bere burua, bertze guziakbaiño, argituagoa eta zuhurragoa daukanaz geroz? Baldiñ izpiritua, zeiñabaita gure arimaren begia, eta zeiñak bihotzeko hanpagunea bakharrikikhus eta senda baitdezake; baldin, diot, izpiritua eri bada, bera itsua etaurguilleriaz bethea bada; nork khausi dezake erremedio batere hunen eri-tasunarentzat? baldiñ egina gai billakatzen bada eta erregelatzat zerbitzatubehar zuen gauza, falsoa eta enganiosa bada, zer izanen da gaiñerakoez?

Beraz entsaia gaitezen, gure buruak bizio haiñ gaxto batetik, ahaliklausterrena, libratzera; ezdezagula permeti phozoa dezan gure arimarenbarrena; har-tzagun usantza, bertzeren yuiamenduari gure yuiamenduasumetitzekoa, Jaiñkozko gauzetan sobra zorrozki ez sartzekoa, Apostoluhandiak hanbat gomendatzen duen sinpletasuna eta erhokeria maitatze-koa. Bide hortaz segurki, Salomon Errege zuhurra baño, konparazionerikgabe, are zuhurrago eta yakintsunago gure buruak errendatuko ditugu.

GUDU IZPIRITUALA

28

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 28

Gizon galant batek, ordean bere gardien gaiñean egoteko artharikaski ez duen batek, hasiko du gehieñean bere akzionea, Jaiñkoari plazeregiteko baizen, bertze xederik gabe; baiñan segidan, baratxe-baratxe etapensatu gabe, uzten dio bere burua gloria banoari hartzera. Eta horranola, lehentxeago xedetzat zuen, Jaiñkoaren borondatea ahanztera utzirik,estekatzen zaion akzionean hartzen duen, plazer xoillari, eta ez dioenbehatzen bere lanari, handik heldu zaion probetxuaren eta gloriaren par-tetik baizen.

Baldiñetaria, noizere uste baitu bere obra hobekienik akhabatzeradohala, Jaiñkoak trabatzen badu hasi duena kontinoatzetik, nahiz zenbeiteritasun egorririk, edo permetiturik norbeitek lan hura utz-araz diozan;orduan guzia miñtzen eta inkietatzen da, marmaratzerañokoan, oraihunen kontra, gero haren kontra, eta batzuetan Jaiñkoa beraren kontraere. Hortik ageri da klarki, haren intenzionea ez zela behar bezalakoa, etafunts gaxtotik ilkhitzen zela, Ezen Graziaren mobibenduz, eta Jaiñko xoi-llari plazer egiteko deseiñuz dohanak, ez du lan batentzat amarra edoafekzione gehiago bertze batentzat baiño; eta baldiñ zerbeit desiratzenbadu, ez du pretenitzen hura izatea, Jainkoak nahi duen moldean eta harknahi duen denboran baizen, bethi da haren Probidienziaren ordeneisumetitua, bethi kontent eta deskansuan, nolanahi burutara dakizkonbere deseiñuak; zeren gauza bat baizen ezbaitu billhatzen, zeiña baita:Konpli dadilla Jaiñkoaren Borondatea.

Sar bedi beraz bakhotxa bere baitan, eta izan beza artha bere akzio-ne guziak bihurtzeko xede haiñ noblearen eta haiñ perfetaren aldera. Etabaldiñ batzuetan bihotzak hunela galdetzenez, sentitzen baditugu gureburuak obra onak egitera ekharriak Ifernuko penei ihes egiteko edoZeruko gloria merezitzeko motiboz; haukietan ere, har dezakegu, gureazken xedetzat, Jaiñkoari obeditzea: ezen Jaiñkoak nahi du Zerua irabazdezagun eta Ifernuari ihes egiñ diozogun. Eziñ sinhetsi bezain handia damotibo edo intenzione hunen bertutea; zeren gure obra xumeenek, likhi-tsenak balire ere, phuruki Jaiñkoa gatik egiñak direnean, haiñitzez gehia-go balio baitute, ezen ez bertze xedez egiten diren akzione haiñitz mere-zimendu handitakoek eta hobeagoek. Arrazoin hau dela kausa, Amoiñaxume bat, Jaiñkoaren Gloria xoillagatik pobre bati emana, MajestateDibinoari, konparazionerik gabe, agradagarriago zaio, ezen ez, bertzezenbeit motiboz, uzten eta abandonatzen bagiñtu gure on eta ontasunguziak: hau egiten bagindu ere Zeruko dohatsutasunaren esparantza delakausa; motibo hau den arren bere baitan laudagarria, eta hunek mereziduen arren, nork bere buruari proposa diozon.

Joanes Haraneder

31

dugun aiñtziñetik gure izpiritua Jaiñkoa gana altxatzen; yakitekotzat, betinahi duen hura egiñ dezagun; eta ikhustekotzat, ea xoillki, zeren denJaiñkoari agradatzen zaioena, desiratzen dugun. Eta horra nola gureborondatea, Jaiñkoaren borondatea aiñtziñean eta erregelatzat harturik,lehiatuko den maitatzera hark berak maitatzen duena, xede xoill huntaz:haren Borondatea osoki konpli, eta haren Gloria handi edo berrethdadiñtzat. Orobat egiñ behar da, Jaiñkoak nahi ez dituen gauzetan ere:ezen hunelakoak arbuiatu eta utzi baiño lehen, gisa berean gure izpirituaharen gana alxatu behar dugu; haren nahia ezagutzeko, eta nolazpaiteresegur izateko, hek arbuiatzean, Jaiñkoari plazer egiten diogula.

On da ordean yakitea, gaitz dela deskobritzea gure naturaleza gax-toaren artheak; zeren hunek, aitzekia edo estakuru ederren azpian, ezbaitu behinere bere nahia baizen billhatzen, sinhets-arazten baitdaroku,ez dugula bertze xederik, gure akzione guzietan Jaiñkoari plazer egiñ dio-zeken zerbeit, egitea baizen. Hortik heldu da gure buruak kontentatzekodeseiñu xoillarekiñ maitatzen, edo higuiñtzen dugun gauza bat, uste bai-tugu maitatzen, edo higuiñtzen dugula, Jaiñkoari agradagarri izanen zaio-elako desiraz, edo hari pena eta damu egiñen dioelako beldurrez. Gaitzhunen erremedio segurena eta nezesarioena da bihotza garbi atxikitzea.Hau da, Gudu izpiritualean engaiatzen direnek, xedetzat eta motibotzatbere buruei proposatu behar diotena, Gizon zaharraz (bekhatuaz) billuzi-rik, Gizon berriaz (inozenziaz) bestitzekotzat.

Huna gure buruei haiñ erremedio soberanoa aplikatzeko moldea:Gure akzioneak hasten ditugunean, entsaiatu behar dugu, naturalezak etagizakeriak hartan sar-araz dezaken xede guziak apartatzera eta khentzera,eta deus ez maitatzera, deus ez higuiñtzera, Jaiñkoaren orhoitzapen xoillagatik baizen. Baldiñetaria ez badugu sentitzen, bethi ordu berean, xedehau badugula, egiten ditugun obretan, bereziki bihotzeko mobimendu etaakzione berehalakoetan, entsaia gaitezen, nolazpaitere aurkhi-arazteraguzietan, eta kontserba zagun gure arimaren barrenean Jaiñko xoillari pla-zer egiteko deseiñu egiazko bat. Baiñan luze irauten duten akzioneetan, ezda aski gure intenzionea xede huntaz alxatzea, oraño xede bera maiz erre-berritu behar da eta entretenitu edo xut atxik-arazi bere garbitasunean etabere berotasunean. Hori gabe, hirrisku handitan giñtezke, amodio pro-pialaz gure buruak itsutzera uzteko, zeiñak, Kreatzaillearen gainean krea-turari gauza guzietan hautua emanik, komunzki llilluratzen baigaitu; hala-ko gisaz non, denbora laburrik artean eta hurren sentitu gabe, ganbiatzenbaitugu intenzionea eta objeta.

GUDU IZPIRITUALA

30

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 30

XI. KAPITULUA

Zenbeit konsiderazione, gure bihotzak hertxa detzaketenak deusez nahi izatera, Jaiñkoak nahi duena baizen.

Gure bihotza errexkiago obliga-araztekotzat, deus ez nahi izatera,Jainkoak nahi duena baizen, eta haren gloriarentzat diren gauzarik baizen;orhoit gaitezen, milla manera suertez, bera lehenik ekharria izatu dela, gumaitatzera eta ohoratzera, eta hori efetuz agertu duela. Berak ezdeusetikathera gaitu, bere iduriko egiñ eta kreatu gaitu, eta egiñ ditu bertze krea-tura guziak gure zerbitzuko. Berak, egorri nahi izan duenean Erredemtoreedo Arrerostzaille bat egorri daroku, ez Aiñgeru bat, baiñan bere Semebakhotxa, zeiñak arrerosi edo erresketatu baitu mundua, ez urrea eta zill-harra emanaren fortsaz, zeiñak baitdire gauza iragankorrak; baiñan bere Odol pre-ziatuaren gostuz, eta bere Heriotze, ez gutiago laidotsuaz, nola doloretsuazeta krudelaz. Bera da fiñean orai ere instant guziez gure etsaien errabiatikgardatzen gaituena; gure orde bere graziaz gudukatzen dena; gu naurri-tzekotzat, eta denbora berean defendatzekotzat, bethi prest dagoenaMahaiñ saiñduan guri ematera bere Semearen Gorphutza.

Ez othe dire bada horiek, lekukotasun segurak, Jaiñko amulsu harkhandizki prezatzen, eta bihotz guziaz maitatzen gaituela? Nork konprenidezake noraraño dohan gu garen bezaiñ kreatura erromes eta ezdeusen-tzat duen amodio sobraniazkoa; eta beraz, izan ahal daiteken Ungi-egille-rik frankoenarentzat behar dugun ezagutzak, norarano ordaiñez goanbehar duen? Baldinetaria Yende handiek, bere buruak ohoratuak ikhustendituztenean, berak baiño beherago edo sortzeak edo fortunak ezarridituen presunez, baldiñ, diot, haiñek uste badute obligatuak direla berakere haiñen ohoratzera; zer ohore ez diote Lurreko har ezdeusek errenda-tu behar mundu guziaren Yabe soberanoari, bere afekzionearen eta bereestimuaren markak, hanbat moldez ematen dioztenari? Bertze gauzaguzien gaiñetik, ez dugu behiñere ahanztera utzi behar, Majestate hunekmerezitzen duela zerbitzatua izatea, xede prinzipaltzat eta lehenbizikotzathartzen dugularik Amodio phuruena, zeiña baitatza deus ez billhatzean,Jainko xoillari plazer egitea baizen.

Joanes Haraneder

33

Xede huntaz, erran nahi da, phuruki Jaiñkoari plazer egitekotzat,gure akzione guziak egiteko usantza saiñdu hau, lehenbizian aphur batgaitza idurituko zaiku; baiñan denborarekiñ errex, eta gozo ere, errenda-tuko dugu, baldiñ gure bihotz guziaz Jaiñkoa billhatzeko usantza hartzenbadugu; baldiñ bethi eta bethi suspiraz egoten bagare, haren gana beha-rrez, gure ontasun bakharraren eta soberanoaren gana bezala, zeiñak,bere baitarik, merezitzen baitu, gauza guzien gaiñetik, kreatura guziez bill-hatua, prezatua, eta maitatua izatea. Zenbatenaz yarriko baitgare konside-ratzen, zeiñ handia eta gozoa den gure Jaiñkoa, hanbatenaz gure bihotze-ko afekzioneak objet dibino harentzat izanen dire husuagoak eta amul-suagoak edo amodio handiagokoak. Manera hortan errexkiago eta laus-terrago ardietsiko dugu, haren gloria gatik, gure akzione guziak egitekousantza egunorozkoa.

Orai arterañoko moienei yuntatzen diotet azkeneko moien bat, xedeguziz exselent eta yaiñkozko hunekiñ baizen deus ez egiteko: eta moienhau da, Jaiñko berari grazia hau, othoitz humillez eta khartsuez galdetzea;eta maiz konsideratzea haren, gure alderako, ungi egiñ nonbre gabekoak,eta momento guziez, amodio phuru eta osoki desintresatu batez, oraiñoegiten darozkigunak.

GUDU IZPIRITUALA

32

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 32

ukho egitean aurkhitzen den gaiztasuna bentzutzea; ala plazer hek izandeitezen handiak, ala izan deitezen ttipiak, Jaiñkoa mortalki ofensatze-rañoko amodio bat haiñentzat baldiñ izatu badu.

Hortik heldu da, haiñ gutiak baitdire, perfekzioneko gradu goraraigaten direnak: ezen bizio handienak garaitu ondoan, nekherik handienakyasan ondoan, bihotza eskasten zaie, eta bere buruak bentzutzen bethiezin iraun dezakete; asaldu xumerik baizen, ez duten arren yasateko, ukhoegitekotzat bere amodio propialaren zenbeit hondar flakori, eta bere bai-tan ithotzekotzat haiñitz pasione xume, zeiñak, egunetik egunera bort-hiztuak goatenez, azkenean osoki errendatzen baitire gure bihotzen nausi.

Hunelako presunetarik haiñitzek ez dute, konparazionera, bertzerenontasuna ebasten; baiñan berea pasionerekiñ, itsutuki, zikhinki maitedute. Munduko ohoreak ardietstekotzat ez dituzte enplegatzen zilhegiedo permis ez diren bideak, baiñan ohore baño hei, egiñ behar lioketenbezala, ukho egitetik urhun, maiz ohore hek desiratzen dituzte, entsaia-tzen ere dire hek beretzera, zilhegi zaizkoten moienez. Lohikeria edo pai-llardiza guzietarik apartatuak eta garbi dire; baiñan badatxaizko bertzezenbeit plazeri, zeiñak haiñitz trabatzen baitditu bizitze izpiritualeko egin-bidetarik, eta Jaiñkoarekin hertsiki yuntatuak izatetik.

Nola ordean gauza hauk danyerosak baitire presuna suerte guzien-tzat, eta beregainki haukien ondore tristen beldur ez direnentzat, bakho-txak asma dezaken ahal guzia enplegatu behar du, haukiei ihes egiteko-tzat: non ez, inposible da gure obra on gehienak ez detzagun egiñ ephel-ki, eta ez detzagun haiñitz nahasteka amodio propialarekiñ, Munduarenbeldurrarekin, hainitz inperfekzione gordekin, gure buruazko gloriarekin,ikhusiak eta Munduaz laudatuak izateko desirarekiñ. Pontu hunengaiñean atzarriak ez direnak, ez xoillki bere salbamenduko bidean ez direbatere aintziñatzen, baiñan oraiño gibela dohaz; eta hirriskutan dire, berebizio zaharretara erortzeko: zeren ez baitdatxezko bertute solido edosegurari, guti sentitzen baitute, Deabruaren gathetarik libratzean,Jaiñkoak egiñ dioten Grazia; ez baitute sentitzen ere bere estatu gaxoa; etaberaz bethi lokhartuak baitdaudez bake falso, eta sosegu enganios batean.

Hemen aproposki miñtza gaitezke enganio hanbatenaz beldurtzekobatez, zenbatenaz baita deskobritzeko gaitzagoa. Bizitze izpiritualari etaJaiñkozkoari lotzen zaizten giristiño haiñitzek bere buruak sobera maiteizanez, (gezurra den arren hainek bere buruak maite dituztela), plazerikgehiena egiten diozten pratikak edo debozioneak hautatzen dituzte, utzi-rik bere gogarako ez zaizkotenak, bere inklinazione naturalei kontra egi-ten diotenak, bere pasione itsusiak mortifika-araz liotzoketenak; pasione

Joanes Haraneder

35

XII. KAPITULUA

Gizonaren baitan badirela borondate bat baiño gehiago, bata ber-tzearekiñ gerlan hari direnak.

Badire gizonaren baitan bi borondate, bat da borondate gaiñekoaedo nausia deitzen dena; bertzea da deithua borondate azpikoa edo sehia:explikatzen naiz. Lehenbizikoa komunzki deitzen da Arrazoiña.Bigarrenari haiñitz izen ematen zaizko; hala nola Gutizia, haragia, sensuali-tatea, Pasionea. Guziarekiñ nola, yustuki mintzatzera, ez baitgare Gizonak,Arrazoiñaren medioz baizen, gauza bat nahi dugula eziñ erran diteke,sensuen penduraren mobimendu berehaleko batez, gauza hura nahidugunean; non ez duen borondate nausiak edo Arrazoiñak ondoan,gauza hura bera nahi izaten, edo laudatzen, edo beretsten.

Horren gatik ere gure Gudu izpiritual guzia datza huntanxe: GureArrazoinaren borondateak, badu Nausitzat Jaiñkoaren Borondatea, etaSehitzat edo bere azpikotzat, sensuen pendurak edo gutiziak: bien arteanbezala ezarria, bi aldetarik hurren higualki gudukatua da; zeren Jaiñkoakalde batetik, eta haragiak bertzetik, erlaxarik eta sosegurik gabe, premia-tzen baitdute; eta bere ahal guziak egiten baitituzte, hura bakhotxak beresentimendura eror-araztekotzat. Horra zerk pena eziñ konzebituzkoaksofri-arazten diotzoten haiñei, zeiñek, bizioaren hazkuntza edo habitudagaxtoak gaztetasunean bere baitan ohitu ondoan, noizbait hartzen baitu-te borondate fermu bat Jaiñkoaren zerbitzuari, osoki eta ziñ-ziñez lotze-koa; bere bizia ganbiatzekoa; bere haragia hezitzekoa edo zebatzekoa; etafiñean Munduarekiñ haustekoa. Orduan hekiñ bihotza hagitz borthizkiatakatua da denbora berean, Jaiñkoaren Borondateaz eta Manuez, etasensuen gutiziez eta plazerez: eta noranahi itzul dadiñ, haiñ asaldu mut-hiriei eziñ, nekhez baizen, buruegiñ diozokete.

Gudu edo gonbat hori ez zaiote gerthatzen, ya denbora duela ber-tute pean edo bizio pean egun oroz bizi ondoan, bere partida hartuak,ordu arterañokoan bezala, bethi bizi nahi dutenei. Ezen batzuek, errannahi dut, Arima onak, Jaiñkoaren Borondatearen arabera bethi bizitzendire; eta bizioz phozoatuak direnek uzten dituzte bere buruak sensuenarabera goatera. Baiñan ez beza nihork ere uste izan bertute egiazkorikardiets dezakela, eta Jainkoa behar bezala zerbitzatuko duela, non ez duenfiñki deliberatzen, bere buruari bortxa egitea, eta munduko plazer guziei

GUDU IZPIRITUALA

34

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 34

XIII. KAPITULUA

Nola behar diren gudukatu eta zebatu gure sensuen pendura gax-toak: eta nolako akzioneak egiñ behar dituen gure borondateak

edo bihotzak, bertuten habitudak eta usantzak beretzeko.

Sentitzen dugunean Jaiñkoa eta Haragia, gure bihotzean elkharrekinborroka hari direla, bietarik zeiñ nausituko den; huna, bitoria Jaiñkoarenaldera eror-arazteko, hartu behar ditugun moienak.

1. Gure sensuetako lehenbiziko mobimenduak, adimenduaren edoArrazoiñaren kontra altxatzen diren instant berean, hek apartzeko etaithotzeko artha izan behar da, borondateak edo bihotzak bere konsenti-mendua eman diozoten beldurrez.

2. Mobimendu hek itho eta phazegatu direnean, utz daitezke berrizpixtera, lehenbizian baiño are indar gehiagorekin hek gudukatzeko oka-sionea bigarren aldi batez izatekotzat.

3. On da oraiño, hirurgarren aldi batez, mobimendu hek kolpekaraekhar-araztea; mesprezio yeneros batekin hek hastantzeko kostuma har-tzekotzat. Gardia emogun ordean, bere pasione propialak nork bere bai-tan tarritatzeko bi molde hauk, ez direla behinere frogan eman behar pai-llardizaren mobimenduetan zeiñetaz Liburu huntan beregaiñ mintzatukobaitgare bertze lekhu batean.

4. Finean baitezpada inportant da, utzi eta khasatu nahi ditugunhabituda gaxtoei kontra dohazen bertuten akzioneak egitea. Huna etsen-plu bat egia hau klarki frogatuko duena.

Txartasunezko edo inpazienziazko mobimenduez higitua eta tenta-tua bazare, sar zaite zure baitan, eta konsidera zazu zure barrenean iraga-ten den guzia. Dudarik gabe ikhusiko duzu, zure sensuetan sortzen hasiden txartasuna, bihotzeraño igatera entsaiatzen dela, eta zure arimarenparterik gorena, zeiña baita konsentimendua, beretu nahi lukela. Orduan,orai eman darotzudan lehenbiziko konseilluaren arabera, egizu egiñ ahala,aiñtziña goatera ez uzteko, eta ez dadiñ bihotza lerra. Ez detzatzula, gar-dia huni, armak eskutik utz, non ez duzun zure etsaia (erran nahi da txar-tasuna) ostikatua eta ithoa, obliga-arazten sumetitua egoteraArrazoiñaren azpian.

Ordean erremarka zazu Izpiritu gaxtoaren fiñezia eta artifizio kalte-korra! Zenbeit pasione suharri kuraioski kontra-egiten diozula Satanek

Joanes Haraneder

37

batzu, zeiñen kontra bere indar guziak enplegatu behar bailituzkete Guduizpiritualean. Hunelako presunak ezin asko exhorta daitezke, maita deza-tela, arren, pasione hekien garaitzean hartzen duten pena edo nekhea,zeren hekien on guzia hortarik baitdoha: eta zenbatenaz irakhutxiko bai-tute kuraie gehiago, bertutea pratikatzean edireten diren traba lehenbizi-koak bentzutzekotzat, hanbatenaz izanen baita hekien bitoria seguragoaeta lausterragoa. Baldiñetaria hauxe gogoan xoillki hartzen badute: Gerlahuntan ziñki eta fiñki trabaillatu nahi dutela; baldiñ yeneroski eta azkarkilotzen bazaizko lanari, eta ez badiote, bitoriari eta bitoriaren fruituei,zeiñak baitire Bertuteak; lausterregi behatzen, gogoan duten deseiñu oneta saiñdua are segurkiago eta errexkiago haiñek konplituko dute.

GUDU IZPIRITUALA

36

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 36

nezko bizioaren azkeneko erroa, baldiñ bizio hori zure baitan altxatzenbada munduaz mesprezatua zarelako beldurtasun sobraniazko batetik, etamunduaz estimatua izan nahizko desira mugarrigabe batetik. Eta egiaz,zure ariman erro madarikatu hori dagoeiño, aldaska bethi aurthikiko ditu,eta zure bertutea flako eta illhaun egonen da; eta menturaz denborarekiñbertute guziaz gabetua aurkhituko zare, eta hirrisku kontino batean, zureinpazienziazko desordena iraganetara, berriz dohakabeki erortzeko.

Ez dezazula beraz esparantzarik izan, behinere ardiets dezakezulabertute solidorik, baldiñ bertute hek berak, husu eta maiz, zure akzione-tan agertuz, hekien kontrako bizioak ez baditutzu urratzen. Erran dut,husu eta maiz: ezen nola, biziozko habituda bat badugula seguratzekotzbekhatu berean erori behar baita; orobat bertute batetik haiñitz akzioneegin behar ditugu, gure baitan formatzekotzat bertute haren usantza edohabituda saindu bat, berenez perfeta dena, eta bizioarekin ezin konpuntdaitekena: eta oraiño bertutezko akzionetarik nonbre handiago bat beharda habituda saindu bat formatzeko, ezen ez bekhatuetarik hazkuntzabiziotsu baten egiteko; zeren natura korrunpituaren indarrak bethi bort-hizten baitu gaizkirako usantza, eta bethi flakatzen ungirakoa.

Atenzione egiozu oraiño huni: Baldinetaria pratikatu nahi duzunbertutea eziñ ardiets baditeke non ez duzun bihotzeko sentimenduen ara-berako zenbeit akzione kanpora agertzen, hala nola gerthatzen baitapazienziazko bertutean; behar duzu, gaizki tratatu zaituen presunaz, zernahi den maneraz gaizki tratatu zaituen, behar duzu, haiñaz ez xoillki kari-taterekin eta estimurekin mintzatu, baiñan oraiño behar diotzotzu haiña-ri egin ahal zerbitzuak errendatu. Eta bihotzean ditutzun sentimendu onhauk, edo kanpora agertzen ditutzun akzione hauk aphurrak direla iduri-tzen bazaizkitzu ere, eta herabetasunekin, uzkurki, eta osoki gogo-gaxtozegiten ditutzula; begirautzu halere ez detzatzun negliya; zeren, guzizaphurrak diren arren, Guduan borthiztuko baitzaituzte, eta moien bothe-retsu batzu izanen baitditutzu bitoria eramatekotzat.

Zaren beraz atzarria zure bihotzeko mobimenduen gainean, eta ezzaitezela kontenta pasionen mobimendu borthizenak ithotzeaz; itho etza-tzu ttipienetarañokoak ere; zeren komunzki xumek handietara baitgara-matzate, eta ondoan handiek sor-arazten bait dituzte gure baitan bizioenusantzak edo habitudak. Gauza frogatu bat dela badakigu, haiñitz presu-nek, okasione xumexkoetan bere pasioneak mortifikatu eskasez, (hekhandienetan mortifikatzeko kuraiea izatu zuten arren), badakigu, diot,gutien pensatzen zutenean, egundaiño baiño borthizkiago atakatuak izatudirela erdi garaituak ziren etsaiez.

Joanes Haraneder

39

ikhusten duenean, ez xoillki gelditzen da haren mobimendurik zure biho-tzean altxa-araztetik; baiñan oraino hek nolazpait pixtuak aurkhitzendituenean, bera entsaiatzen da bere ahal guziaz mobimendu hek zure bai-tan, denbora guti batentzat ithotzera eta arrastatzera. Orduan ez du ber-tze deseiñurik, baizen zu gibelatzea, bizio hari kontra egiten dioen bertu-tea, bitoria husuez, ardietstetik, ondoan banitatezko sentimenduak zurebihotzean sor-araztea, sinhets-arazten darotzularik, soldadu kuraios batekbezala, denbora laburrik artean zure etsaia bentzutu duzula. Behar duzuberaz bigarren aldi batez borroka hari: hortarakotz izpiritura erakharribehar ditutzu inkietatu zaituzten pensamenduak; eta noizetere zenbeitmobimendu altxa-arazi baitute zure sensuetan, berehala zureArrazoiñaren indar guziak enplegatu behar ditutzu hauk berriz urhuntze-ko eta ithotzeko.

Baiñan nola maiz gerthatzen baita, ustez obligatuak garela eta Jaiñkoariagradatzen zaiola gure ahal guziak egiñ ondoan etsaia urhuntzeko, nola maiz,diot, gertatzen baita, hirurgarren gonbat batean bentzutuak izateko hirris-kutik ez baitgare kanpoan; oraiño berriz ere gudura bihurtu behar dugugure bihotza bethikotz garbitu nahi dugun bizio haren kontra; harenzatez xoillki herra saiñdu bat konzebi dezaguntzat, baiñan oraiño hura mes-presatzekotzat, eta hartaz latzdurarekin orhoitzekotzat.

Fiñean zure arima bertute haiñitzez berregiñtzeko, eta bertutehekien usantza saiñduak zure baitan fiñkatzeko, ageriki egiñ behar ditutzuhaiñitz akzione, zure pasione deserregelatuei kontra dohazkotenak;Konparazionera: Baldiñ nahi baduzu ardietsi egiazko eztitasun perfet bat,zu mesprezatuz ematen darozkitzuten txartzeko edo koleratzeko okasio-netan, ez dezazula uste izan askiko dela, orai mintzatu garen hirur armasuerteak enplegatzea tentazionea garaitzeko; behar duzu oraiño onetsi,zutaz egiten duten, mesprezioa; behar duzu oraiño desiratu orobat etayende berez mesprezatua izatea; behar duzu fermuki deliberatu afruntueta laido handiagoak oraiño sofritzera.

Huna zergatik eziñ bertutean perfet izan gaitezken, korreyitu nahiditugun bizioen kontrako akzioneak non ez ditugun egiten: Zeren bertzeobra on guziek indar eta efetu hagitz handiak dituzten arren eta nonbrehandian egiñik ere, ez baitdezakete gaitza erroetarik athera. Hala nola,ekharri dugun etsenplua ez ganbiatzeko, mesprezatua zarenean heldu zaizki-tzun kolerazko mobimenduei konsentitzen ez diozuten arren, aitzitik,erran dugun maneran hek gudukatzen ditutzun arren; yakin zazu halaere,baldin ez baduzu usantza hartzen, hiroiak eta laidoak maitatzekoa, hetazbozkariatzekoa, ez duzula niholere zure bihotzetik khenduko, txartasu-

GUDU IZPIRITUALA

38

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 38

XIV. KAPITULUA

Zer egiñ behar dugun gure borondatea edo bihotza garaitua izatekomenean denean, eta gai ez denean sensuen biolenziari kontra-egite-

ko.

Baldiñ zenbeit aldiz iduritzen baizazu zure borondatea flakoegiadela, zure sensuen suliari, eta zure bihotzaren gaiñean nausitu nahi dutenbertze etsaiei kontra-egiteko; eta baldiñ, ordu hartan, ez badiozu zureburuari sentitzen kuraierik eta tiesotasunik asko, hekin atakadei buru-emateko: halarik ere zaude tiñko zure lekhuan, hari zaite bethi borroka,ez zohazela gibela, seguratua bitoria eraman duzula, non ez zaitzun iduri-tzen osoki benzutua zarela. Eta egiaz, nola zure bihotzak ez baitu neze-sario, sensuen gutiziak kontentatzea, nahi duen aldera itzultzeko; halaber,berekin dakharken etsai hunen partetik zer nahi den yasan dezan, bethioso-osoa konserbatzen du bere libertateaz baliatzeko ahala. EzenKreatzailleak eman dio gure bihotzari bothere eta nausitasun haiñ osoa,non sensu eta menbro guziak, Deabru guziak, gauza kreatu guziak elkha-rrekiñ yuntaturik haren kontra altxatzen balire ere, deusek ez bailezaketraba, nahi duena egitetik, edo nahi ez duena egin gabe uztetik: eta hori,nahi duen aldi guzian, eta nahi duen bezaiñ denbora luzean, bai eta oraiñoon iduritzen zaion xedea gatik, eta plazer duen moldean.

Baldin batzuetan tentazioneak hersten bazaitu huntarañokoan, nonflakatua eta hurren bentzutua, zure borondateak baitdirudi ez duela beharden indarra, hari kontra-egiteko; begirautzu halere animoa gal, edo armakeskuetarik utz. Egizu bederen deihagora; eta defenda zaite Tentatzailleariedo Satani erraten diozularik: Satan aparta hakit; ezen hire linburkeriainfamei konsentituko diotedan baino lehen, milletan neure burua hilltze-ra utziko diat. Egizu bihotz handitako gizon batek, ezpatan hari deneanetsai borthitz batekiñ, elkhar gana sobera hurbildu izanez, bata bertzearilephotik lotzen zaizkonean, egiten duen bezala: eziñ haren gorphutzeanezpataren punta sartuz, ahal duen parte guzietan yotzen du ezpatareneskutokiaz: ikhus zazu nola hari den borroka, bere burua libratu beharrez;nola goaten den zenbeit pausuz gibela eta gero nola yauzi egiten duenbere etsaiaren gaiñera, huni heriotzeko kolpea ematekotzat. Ikhas azu zukere orobat maiz zure baitan sartzen; konsideratzekotzat zure funtsetik ezzarela deus, eta deus ez daikezula; ondoan zure burua kuraiatzekotzat

Joanes Haraneder

41

Badut oraiño zuri emateko premia handitako abisu bat: zure gutiziakmortifikatu edo itho behar ditutzu, permis diren gauzetan ere baitezpa-dakoak ez badire. Hortarik haiñitz irabaziko duzu; geiago izanen zarezure burua gauza debekatuetan bentzutzeko; tentazionen kontra borthi-tzago, atzarriago, fiñago errendatuko duzu zure burua, eta denboraberean agradagarriago Jainkoaren aintziñean. Ziñ-ziñez mintzo natzaitzu:ez zaitezela, arren, unha obretan ematen, orai irakhatsi darozkitzudanpratika saindu hauk, zeiñen beharra baituzu zure bihotz korronpituaonera ganbiatzeko. Bitoria glorios eta konpli bat zure pasionen gaineaneramanen duzu; Bertutean haiñitz aiñtziña goanen zare denbora laburrikartean, eta zure burua Jainkotar eta izpiritual errendatuko duzu, ez xoillkiizenez eta munduaren mihietan, baiñan oraiño izanez, egia eta Jainkoarenbegietan.

Baldin bertze biderik hartzen baduzu, exselentak eta hoberenakdirela iduritzen zaizkitzun arren, hetan Jainkozko delizio handiak har-tzen baziñtu ere; Jaiñkoarekiñ hertsiki yuntatzen zaituztela uste baduzuere: zaren osoki seguratua, ez duzula sekulan ardietsiko bertute solidorikez duzula yakiñen ere, zer den egiazki Izpiritual izatea, zeiña, lehenbizi-ko Kapituluan erran izan dugun bezala, ez baitdatza pratika edo obra eztieta naturaleza lausengatzen dutenean, baiñan bai gure bihotza eta guregorphutza, bere pasionekin eta bere gutizia arrazoiña kanpokoekiñ,gurutzefikatzean.

Horra nola Giristino bat bere barrenean erreberritua beretu dituenbertutez, nola azkenean yuntatzen den bihotzez edo barrenki bereKreatzaillearekin eta bere Salbatzaille Gurutzean itzatua izatu denarekin.Horra zergatik ezin duda daiteken, gure bihotzak, hainitz aldi diferentez,gorphutzari eta sensuei amor emanik, biziozko usantzak edo habitudakgure baitan formatzen diren bezala; gisa berean gure borondateaJaiñkoaren Borondatearen gaiñean, haiñitz aldi diferentez, moldaturik,ardietsten eta geuretzen ditugun guristiñozko bertuteak. Ezen JaiñkoarenGraziak edo Borondateak intzitatzen eta gonbidatzen du gure Arima, oraibertute batera, gero bertze batera. Ordean nola borondateak edo biho-tzak bekhaturik eziñ egiñ baitdezake (gaxta-arazteko zer nahi den gorp-hutzak edo sensuek egiñ dezaten), non ez dioen gaizkiari konsentimen-dua ematen; orobat eziñ izan daiteke saindu eta Jaiñkoarekin bat-egiña(hura Jainkoa gana tiratzeko, Graziak bere indar guziak enplegatzen bali-tu ere), non ez den Grazia berarekin konsentimendu oso batez yuntatzen,ez xoillki bihotzeko mobimenduetan, baiñan oraiño, behar bada, kanpo-ko akzione ageri direnetan ere.

GUDU IZPIRITUALA

40

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 40

5. Baiñan, huntan, eta gauza guzietan, beregainki behatu behar dio-zuna da Jaiñkoaren Nahia: ezen haiñ maite bazaitu, non plazer handi bathartuko baitu, ikhusteaz bertutezko akzione distiantenak egiten ditutzula,eta zuretzat duen amodio isuriari, zure kuraiearen eta zure leialtasunarenfrogez, ihardesten diozula. Gaiñerakoan yakiñ zazu; zenbatenaz izanenbaita sofritzen duzun pertsekuzionea, sofri-arazten darotzunaren parte-tik, inyustuagoa, eta beraz zuretzat, gutiago yasan kidina, hanbatenazJaiñkoak estimatuko duela zure konstanzia, haren Probidentziari sumeti-tzen zaizkola, zeiñak onera itzul-arazten baitditu gerthakari ondikozkoe-nak, eta gure salbamenduarentzat balia-arazten baitu gure etsaien herraere.

Joanes Haraneder

43

Jainkoaren Bothere guzizkoan fidantzia oso bat ematera; eta finean, harengraziarekin batean, atakatzekotzat eta garaitzekotzat nausitu zaitzunpasionea. Orduan erran behar duzu: Lagun nazazu, ene Jaiñko Jauna,lagun nazazu: Iesus eta Maria hel zakizkitet, ez nazazuela, ni zuen zerbi-tzaria, abandona edo ene menera utz, eta ez dezazuela permeti tenta-mendu gaxto hautan eror nadin.

Ordean etsaiak astia uzten badarotzu, oihu egiozu zure Arrazoiñariedo Adimenduari, arren, dathorrela zure bihotzaren edo borondatearenlaguntzera; borthitz zazu zure burua haiñitz konsiderazione, kuraiea pitx-arazteko eta gonbatara animatzeko, gai eta propi direnez. Baldiñ, konpa-razionera, inyustuki pertsekutatua, edo bertze zenbait maneraz afliyituabazare, eta baldiñ, tristezian hondoatua sentitzen baduzu zure burua han-dizki tentatua inpazienziara, huntarañokoan, non ezin deus gehiago sofribaitdezakezu, edo ez baituzu deus sofritu nahi: entsaia zaite halere kuraieberri-berritan hartzera, erreflexione seriosak egiten ditutzularik ondokopontu haukien, edo bertze zenbait hunelakoen gaiñean.

1. Ikhus azu, ea, pairatzen duzun gaitza, ez duzun merezitu, eta eaez duzun zeronek zueure buruaren gaiñera eror-arazi. Ezen zure faltazsofritzen baduzu, zer yustuagorik pazienziarekin sofri dezazun baiñozauri-bat, zure eskuz zeuere buruari egiñ diozuna.

2. Horren gaiñean ez baduzu deus zure buruari erreportxatzekorik,itzul etzatzu zure begiak zure bekhatu iraganen gainera, zeiñetaz ez bai-tzaitu Iustizia dibinoak oraiño punitu, edo zeiñak ez baititutzu zeronekpenitenzia asko den batez urrhatu. Eta ikhusirik, Jaiñkoak, bereMiserikordiaz, ganbiatu duela, zuk merezi zinduen pena, zeinak izanbehar bailuke, edo haiñitz luzea Purgatorioan, edo bethikoa Ifernuan,ganbiatu diot, duela bertze pena ariñago eta laburrago batera; har zazupena hau, ez xoillki pazientki, baiñan oraiño alegeraki eta eskerronezkoakzionekiñ.

3. Baldin uste baduzu, egia ez den arren, ez duzula egiñ bekhatu gutibaizen, eta egiñ duzula penitenzia haiñitz, seguratua izan zaite ZerukoErresuman eziñ sar zaitezkela, nahigaben eta hertsduren athe hertsitikbaizen.

4. Orhoit zaite oraiño, baldiñ aflikzionen bideaz, bertze batetikZeruan sar ahal baziñte ere, Jainkoarentzat behar duzun, amodio phuruakematen darotzun lege xoillak khendu behar larotzukela, errexki Gloriaeternala irabazteko desira eta pensamendua; zeren Jaiñkoaren Semea, etahunen ondotik Saindu guziak, bere Gurutzeak bizkarrean eta arantzezestalia den bide batetik Zeruan sartu bait dire.

GUDU IZPIRITUALA

42

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 42

oraiño, zurekin batean hekien kontra gudukatuko da, eta goiz edo berant,bitoria eraman-araziren darotzu zure probetxu handitan: goait edo gar-dian egon behar balu ero zure biziaren azkeneko eguneraiño.

Zure ganik galde egiten duen guzia da, defenda zaitezen kuraioski;eta, zenbait aldiz zauriak egiten baderautskitzute ere, ez detzatzunhorrengatik armak eskuetarik utz, eta ihesi goan. Gaiñerakoan zure egin-bidea ungi egitera anima zaitezentzat, orhoit zaite gerla hau eziñ itzuriz-koa dela, eta baitezpada edo gudukatu edo hill behar dela. Ezen ez daharatik eta hunatik: Baduzu egiteko etsai batzuekiñ, zeiñak haiñ furiosaketa hain muthiriak baitire, non ez baita behiñere posible haukiekiñ ezbakerik, ez astirik izatea.

Joanes Haraneder

45

XV. KAPITULUA

Bertzen zenbait abisu haiñitz probetxosak, yakitekotzat zeiñ denungi gudukatzeko moldea; zeiñ etsai atakatu behar den; eta zeiñ

bertuteren medioz bentzu daitezken.

Ikhusi duzu, nork bere burua garaitzeko ahala eta indarra eta egiaz-ko bertuteak ardietstekotzat, nola gudukatu behar den. Ordean bitoriaerrexkiago eta lausterrago eramateko, ez dezazula uste izan asko dela gon-batazea, eta aldi bakhar batez nork bere kuraiea agertzea edo señalatzea:behar da oraiño gudura berriz ere bihurtu, beregaiñki amodio propialarenkontra, afrunturik miñenak eta odoldagarrienak egiñ darozkiguten presu-nak, gure adiskidetzat har detzakegun arterañokoan. Maiz eta maiz gert-hatzen da, ia erran dudan bezala, gudu suerte hau negliyatu izanez, gurebitoriak izaten baitdire gaitzak, ez konpliak, noizean behingoak, eta irau-pen gutitakoak. Hari zaite beraz borroka gogotik eta kuraie handi bate-kiñ; eta ez dezazula errezelutzat eta aitzekiatzat ekhar zure flakotasunnaturala. Ezen indarrak eskasten bazaizkitzu, galde diotzotzu Iesus gureSalbatzailleari: eta segurki emanen darozkitzu.

Orhoit zaite oraino, baldiñ zure etsaien furia ezin gehiagokoa, hekinnonbrea eziñ kondatuzkoa bada, Jaiñkoaren zure alderako amodioa infi-nituki are handiagoa dela; zu gardatzen eta defendatzen zaituzten ZerukoAingeruak, zuretzat othoitzean daudezen Sainduak haiñitzez nonbre arehandiagoan direla.

Orhoitzapen hunelakoek, hanbat borthiztu eta animatu dituzteemazteki sinpleak ere, non bentzutu izan baitute Munduaren zuhurtziaguzia; buru-egin baitiote haragiaren tentamendu serragarri guziei; etabitoria eraman baitute Deabruaren errabia guziaren gaiñean. Horra zer-gatik ez duzun izitu behar; iduritzen zaitzun arren, hanbat etsaien bor-txagunei ez dela errex kontra-egitea; gerla hau ez dela fiñatuko zure bizia-rekiñ baizen; eta haiñitz partetarik mehatxatua zarela, hurren segurki zureArimaren galtzeaz. Ezen hau ere oraiño yakiñ behar duzu: ez zure etsaienindarrek, ez hekien maliziak eziñ kalterik egiñ diezazukete, non ez diotenpermetitzen Iaiñkoak, eta Iaiñko hark, zeiñaren ohorearen sustengatzekogonbatatzen baitzare. Eta nola Gudu suerte hau guziz maite baitu; nolahuntara Mundu guzia hertxaten baitu; ez xoillki ez du sofrituko, zu gal-tzea billhatzen dutenek, konpli dezaten bere deseiñu gaxtoa, baiñan

GUDU IZPIRITUALA

44

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 44

nak baiño nonbre handiagoan dire. Zu kreatu eta erresketatu zaituenJaiñkoa, Bothere guziak dituena da. Maite zaitu; defendatzen eta lagun-tzen zaitu; eta desira edo lehia, konparazionerik gabe, gehiago du, zu sal-batzeko, Deabruak duen baiño, zu gal-arazitzeko.

Borroka hari zaite beraz kuraioski: ez zaitezela behinere unha zueu-re burua mortifikatzen; zeren zure inklinazione gaxtoei, zure usantzabiziotsuei bethi gerla egiñik, azkenean bitoria eramanen baituzu, eta bidehortaz sarthuko baitzare Zeruko Erresuman, zure Arima Jaiñkoarekiñ,eternitate guzian, yuntatua egonen den Lekhuan. Has zaite orai beretikJaunaren izenean gudukatzen; ezpatatzat eta erredola edo bukliertzat har-turik, zure buruazko mezfidantzia, Jaiñkoa baitango fidantzia, Othoitza,eta zure Arimako eta zure izpirituko ahal eta puxantza guzien enplegusaiñdua.

Arma haukiekiñ, atakatuko duzu zure etsaia, erran nahi da, zurepasione nausiena edo dominanta: hura bentzutzeaz egizu, edo yeneroskihura mesprezaturik, edo hari fiñki kontra-egiñik, edo hari oposatzen zaio-en bertutearen obrak, husu eta maiz, eginik, eta fiñean Zeruak inspiratu-ko eta fornituko darozkitzun moienez, hura zure bihotzetik urhun apar-taturik eta suntsiturik. Non ez duzun osoki garaitua ikhusten, ez zaiteze-la pausa: zure konstanziaz merezituko duzu Khoroa errezibitzea Yuiesoberanoaren eskutik, zeiña Zeruko Gorthe guziarekiñ, zure gonbataribeha egonen baitzaio.

Berriz ere oraiño erraten darotzut: gerla huntan ez duzu behiñerefastikatu behar. Konsidera zazu xoilki, gizon guziak Jaiñkoa zerbitzatzera,eta hari plazer egitera obligatuak direla: bertze alde, nahi edo ez, guduka-tu behar dela; ihesi goaten dena kolpatua izateko, eta bizia galtzeko erehirriskuan denaz geroz; eta guzien ondoan, nahi bagiñdu ere, Jaiñkoarenkontra erreboltatu, eta munduaren partida besarkatu, gure buruak plazer-pean igerika erabilli nahi bagiñtu ere, ez giñtezke guziarekiñ penarik gabe,bethi, nahi edo ez, balitekenaz geroz, hainitz sofritzeko eta gorphutzeaneta ariman, gure sensuen gutizien eta gure anbizionearen kontentatzeko-tzat. Othe da erhokeria, hauxe baiño, handiagorik: Mundu huntan ez gai-tuzte izitzen pena eta nekhe dorphenek, zeiñen ondoreak izanen baitiresuplizio eta tormenta eternalak; eta ikharatzen gare, kestione denean zen-bait mortifikazione eta pena ariñez, zeiñek gidatuko baitgaituzte zorio-nezko Eternitate batera, eta Jainkoaz, menderen mende, gozatuko garenerrepausu perfetera.

Joanes Haraneder

47

XVI. KAPITULUA

Goiz-goizetik gonbatara preparatu behar du Kristoren Soldaduak.

Iratzarri zaren bezain sarri, egiñ behar duzun lehenbiziko gauza da,zure Arimako begien idekitzea, eta zure burua konsideratzea, batailla batematera dohan, kanpo handi batean baziñe bezala zure etsaia aiñtziñean;eta bortxatua, edo gonbatatzera, edo sekulakotz galdua izatera. Har zazuberaz begien aintziñean etsai hura, zeiña ez baita deus bertzerik, bizio batbaizen, pasione deserregelatu bat baizen, aspaldion zure gañik khendunahi ziñdukena. Presenta diozozu, diot, zure izpirituari Monstro furioshura, zure iresteko, bere astaparrak zure gainean landatzeko meneandagoena. Presenta diozozu denbora berean zure burua zure izpirituari,Jesus-Kristo zure Kapitaiñ ezin garaituzkoaren eskuñean baziñe bezala,konpaiñian dituela Biryina Maria eta Ioseph saindua, Aiñgeru etaDohatsuezko tropela handiak, eta beregainki Jon Doni Mikhel Arkanyelugloriosa; eta zure ezkerrean duzula Luzifer, bere Lagun eta ministre gax-toekiñ: hauk deliberatuak, gudukatzeko duzun bizio edo pasione hurazure baitan finkatzera, eta bere ahal guziak obretan ematera zu hartaneror-araztekotzat.

Arte hortan imayina zaite, zure bihotzaren barrenean aditzen duzu-la zure Aingeru Gardianoaren boza, hunelaxe mintzo zaitzuna: Bai! egunegin behar ditutzu azken efortak garaitzeko etsai hori, eta bertze etsai,zure kontra altxatu diren, guziak: Duzun, arren, kuraie on: ez dezazula utzbihotza erortzera izialdura funts gabeko batez, ez eta bertze zein nahi denarrozoinez; zeren Jesus, zure Kapitaiña, hor baituzu aldean, ZerukoArmada handi batekiñ, gerla egiten darotzuten guzien kontra, zu defen-datzeko deseiñuarekin ethorriak, eta behiñere ez permetitzeko, ez bor-txaz, ez amorez, hekiñ menera eror zaitezen. Zaude fermu: eta zer nahiden paira dezazun, bortxa egiozu zure buruari; zure bihotzaren barne-barnetik oihu egiozu Jaiñkoari; errekeri-tzatzu kontino Jesus eta Maria:othoitz-tzatzu Saindu guziak, alde dakizkitzula. Hori egiñ ondoan, ezdezazula batere duda, bitoria ez duzula eramanen.

Nahi den bezanbat flako izan zaitezen, nahi den bezaiñ ikharaga-rriak iduri dakizkitzun zure etsaiak, eta bere nonbrean, eta bere indarre-tan; ez halere izi batere: ezen zure laguntzera Zerutik yausten diren tro-pela sainduak, Ifernuak Graziaren bizia arrapatzeko egortzen darozkitzu-

GUDU IZPIRITUALA

46

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 46

XVIII. KAPITULUA

Zein maneraz behar diren itho Pasionen mobimendu ezagutzekogaitzenak.

Baldin ez bazare oraiño kostumatu, pasienki sofritzen hitz-minak,afruntuak, eta bertze mundu huntako, penak kostuma hau ardiets deza-kezu, hek guziak, arribatu baiño lehen, zure izpirituari presentaturik, zureburua urrhundik eta aiñtziñkar preparatzen duzula, hauk errezibitzera.Noiz eta ere beraz etsaminatu baitukezu, nolakoa den, zu gehienik tor-mentzen zaituen pasionea; goardia eman behar diozu, nolako presunekiñduzun egiteko, zeiñ lekhutan, zeiñ okasionetan maizenik aurkhitzenzaren: horra nola ezagutuko ditutzun, gerta ahal dakizketzun gaitz guziak.

Baldin arribatzen bazaitzu ustekabeko malhurik edo gerthakaririk,zure prekosioneak hartu izana aiñtziñetik, hunelako mortifikazionen etasofrikarien kontra, handizki baliatuko zaitzunaz. Bertze alde, huna oraiñomoien bat hunelako akzidentak ariñduko darozkitzuna. Stropuz errandarotzuten hitz min batez: edo iguriki gabeko sofrikari batez, zure buruamobituxea sentitzen duzun pontutik; zaude erne eta atzarria: ez utz zureburua xagrinatzera: duzun artha zure bihotza berehala Jaiñkoa gana altxa-tzeaz, eta konsidera zazu malhur hura dela Zerutikako ontasun bat,Jainkoak berak, haiñ ona den Aita hark, zu hobeki garbitzekotzat, etaberekiñ hertsikiago yuntatzekotzat, moien bat bezala, egortzen darotzu-na: eta orhoitz zaite, Jainkoak har dezaken plazer handienetarik dela,haren amorea gatik, nahigabe dorphenak bozkariorekin sofritzen zuikhustea.

Itzul zaite ondoan zure buruaren kontra, eta egiñ diotzotzu mereziditutzun erreportxuak. Haizen bezalako gogo urria eta laxoa! haiñ kuraieguti duk bada, non eziñ yasan baitdezakek Gurutze bat, zeina heldu bai-tzaik, ez presuna horren ganik, baiñan hire aita zerukoa ganik? Gero behadiozozu gurutze hari berari; eta errezibi zazu, ez xoillki humilltasunekin,baiñan oraiño alegeraki, diotsozula: o Gurutze, Probidenzia dibinoak, nimundura gabe enetzat preparatua zadukana! Gurutze! Jesus gurutzefika-tuarentzat dudan amodiak, sensuen plazer guziak baino, gozoago erren-datzen darotana! Zuri bihotzez lotzen natzaitzu; Zure medioz yunta ahalnadintzat, zure besoetan Bizia galdurik, erosi izan nauen, Jesus berarekin.

Joanes Haraneder

49

XVII. KAPITULUA

Zeiñ diren lehenik gudukatu behar ditugun pasioneak eta bizioak.

Gauza konsekuentzia handitako bat da yakin dezazun, pasioneak etabizioak gudukatzean, zeintarik hasi behar duzun lehenik; itsuan hari ezzaitezentzat, eta zure kolpeak, alferrik eta aireari, eman ez diotzatzuntzat,haiñitz yendek bezala, zeiñek, hola egiñez, galtzen baitituzte bere peneneta nekhen fruitu khasik guziak.

Has zaite beraz ungi eta arthoski, zure bihotzaren barnean zarratu-rik, etsaminatzen, nolakoak diren maizenik, zure pensamenduak eta zureafekzioneak; zeiñ den zure baitan gehienik erregiñatzen duen pasionea.Hura da beregaiñki, zure etsayik handienari bezala, gerla deklaratu behardiozuna. Baldiñ ordean Etsai gaxtoak, armak bertzetara zuri itzul-arazte-kotzat, bertze zenbait aldetarik atakatzen bazaitu, goan behar duzuorduan hirrisku handiena den lekhura: eta gero bihurtu behar duzu bere-hala, lehen bezala, zure pasione nausitu hura gudukatzera.

GUDU IZPIRITUALA

48

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 48

XIX. KAPITULUA

Zer moldez behar den gudukatu, eta garaitu lohikeriazko bekha-tua.

Bizio hau bere-gisa behar duzu gudukatu, eta bertzeak baiño animoeta indar gehiagorekin. Huni ungi lotzeko, yakin eta orhoitu behar duzu,Pasione hunek badituela hirur ordo edo zirkonstanzia diferent.Lehenbizikoa, tentatua izan baino aintziñagokoa. Bigarrena, tentazioneberaren denbora edo iraupena. Hirurgarrena, tentazionea iragan denekoa.

Tentazionea ethorri baiño lehen, gure ahal eta artha guzia enplegatubehar dugu, den okasionerik xumenari ere ihes egiteko, eta urhuntzekohirriskuzkoak diren presuna guzietarik. Baldin malhuruski, gure estatuz,obligatuak bagare, hunelakoekiñ solhas-egitera, behar dugu ahalik laburz-kiena akhabatu, modestiarekiñ eta begiak beheititurik mintzatu; zerbitza-tzen garela hitz honestez grabes, eta agertzen dugula aire serios bat, fami-llertasunik eta ergelkeriarik batere, urhundik ere, ez duena.

Ez dezazula zure buruaren gaiñean haiñitz konda; zeren, (haiñitzurthez mundupean bizi izan ondoan), ez duzun hurren batere sentituHaragiaren kilikadurarik edo mobimendurik. Ezen lohikeriaren Deabruakegiten du oren batez, urthek haiñitzez egiñ ez duena. Badago batzuetandenbora haiñitz, gauzen hobekiago preperatzen: ordean ematen dituenkolpeak hanbatenaz dire borthitzagoak, egiten dituen zauriak hanbatenazperillosagoak, zenbatenaz baitaki, ungia eskarniatzen, eta ferekatuz herio-tzeko kolpea ematen.

Erremarkatzeko ere da, eta egun orozko experienziak erakutsten du,ez dela nihoiz hirriskua handiago, nola baita, egiten eta entrenitzen dugu-nean zenbait adiskidetasun, zeiñetan, iduriz, ez baita deus gaxtorik, fun-datuak zeren diren arrazoiñ ederren gaiñean; hala nola ahaidetasunaren,ungi-egiñentzako bihurkundearen, edo bertze zenbait obligazione izana-ren gaiñean, edo bederen, maitatzen dugun presunak dituen bertutenmerezimenduaren gaiñean. Amodio likhitsa edo amurusia, adiskidetasunsuerte hautara, sentitu gabe, lerratzen da bisita husuez, solhas luzez, fami-llertasun sobraniazkoez: sar-arazten du fiñean pozoiña bihotzeraiño, arra-zoiña edo adimendua itsutzerañokoan. Orduan ezdeuskeria batzuentzatkondatzen dire modestiaren kontrako begi kolpeak, hitz eztiak solhas

Joanes Haraneder

51

Ordean baldiñ pasioneak bere-hala hartarañokoan nahasten bazaitunon ematen baitzare, zure izpiritua Jaiñkoa gana altxatzeko estatutik kan-poan eta baldin zure bihotza kolpatuxea sentitzen baduzu ere, begirau-tzu, ez utz urhunago goatera: eta zure barenean zeiñ nahi den kalte egiñdarotzun; ez zaitezela geldi zure ahal guziak egitetik, hura garaitzekotzat,hortakotz galdetzen ditutzularik, su eta karrekiñ, zeruko laguntzat. Ezengoardia ungi: pasionen lehenbiziko saltoak arrastatzeko moienik segure-nak, hekin kausa khentzera goizdanik entsaiatzean datza. Ezagutzenbaduzu, konparazioñera, zenbait gauzari sobra yosia izanez, koleran sar-tzen zarela, zure inklinazioneak trabatzen dauzkizuten, aldi guzietan,hauts azu amodio hori, eta izanen zare bethi sosegu perfet batean.

Baiñan baldin zure bihotza khexatua sentitzen baduzu, ez zenbaitobjet agradarrientzat duzun amodioa dela kausa, baiñan zeren duzuneziñbertzezko higuintza bat presuna batentzat, zeiñaren baitan ez baituzudeus onik, ez ungirik aurkhitzen; zeiñaren obra guziek bihotza gaxtatzenedo erreboltatzen baitarotzute: gaitz hunen erremedia da, (eziñbertzezkoherra hunen despit) presuna hura maitatzeko, zure ahalen egitea; ez xoill-ki zeren den, zu bezaiñ ungi, Jainkoak bere eskuz formatua, eta Jesus-Kristok bere Odolaz erosia; baiñan zeren, haren eskasak eztitasunekiñyasunez, zure burua errenda ahal baitezakezu Zeruko Aitaren iduriko,zeiñak guziak maite baigaitu, eta guziei ungi egiten baitaroku, berez gune-rik edo diztinzionerik gabe.

GUDU IZPIRITUALA

50

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 50

Baiñan flakeza ahalkagarri hetarik zure burua gardatzen bazindu ere,yakiñ zazu, baldiñ yuiamendu ariñen egiteko, eta xuxpitxa ariñen hartze-ko usantzan bazare, galtzeko hirrisku handian zeroni bethi izanen zarela.

5. Zure bihotza baldin sentitzen baduzu, gozo eta konsolazione izpi-ritualez bethea, ez dezazula zure barnean izan ixillikako konplazenziarik;ez dezazula gogoan har, perfekzioneko gorenera igana zarela eta Etsaia,zuri kalte egiteko estatutik kanpoan dela; zeren iduritzen zaitzun, ez duzu-la harentzat mespreziorik, hodiorik, eta abhorrimendurik baizen. Izanzaite seguratua, atzartasun oso bat gabe, hagitz gaitz izanen zaitzula, erorigabe egotea.

Mintza gaitezen orai, tentazionearen ordu bereko gauzez. Berehalaikhusi behar da, ea hura altxa-arazi duen kausa, barnekoa, ala kanpokoaden.

Erraten dudanean Kanpokoa aditzen dut, gauza guti honesten gai-nean den kuriostasun, ala begiezkoa, ala beharriezkoa: aditzen dut, arro-pen edertasuna, fintasuna, magnifizenzia; aditzen ditut, adiskidetasunJaiñkozko ez direnak, eta munduzkogiak; aditzen ditut solhas libroegiak.Gaitz huni erremedioa ematen zaio, modestia oso batez, eta gorritzekoerrextasun honest batez, zeinak atxik-arazten baititu begiak eta beharriakzarratuak, izpiritua lohi dezaketen, objet guzientzat. Ordean erremediosoberanoa eta hoberena da, ya erran dugun bezala, ihes-egitea.

Barneko kausa heldu da, indarren, osasunaren, hazkartasunarensobraniatik, edo izpiritura tropelaka ethortzen diren gogoeta gaxtoetarik.Eta hauk dire, bekhatuzko gure usantza gaxtoen efetuak, edo Satanenasmuak eta linbuzteriak.

Gorphutzak, asepean eta gurikerian kostumatuak, behar du izanmatutua, flakatua, eta hebaindua barurez, izifriñez, zilizioez, gaubellez,eta bertze mortifikazione suertez: ordean hunelakoetan ere, ez dire behiñere iragan behar dizkrezionearen eta obedienziaren mugarriak.

Gogoeta lizunez denaz bezanbatean, nondik nahi ethor daitezenkhasa eta aparta detzakegu. 1. gure estatuko lanei serioski aplikatzen gaiz-kotela; 2. Othoitzaren eta Meditazionearen medioz: (Meditazionea da,mihia eta ezpainak erabilli gabe, Relijioneko zenbait Ponturen edo miste-rioren gaiñean, gure izpiritua eta pensamenduak, ahal bada, guziak, edobederen ahalik gehiena eta luzena, erabilltzea).

Othoitza hunelaxe egin behar da. Pensamendu lohi zenbait, izpiritu-ra ethortzen zaitzunekotz, eta haren markak zure baitan sentitzen hastenzarenekotz, sar zaite zure bihotzaren barreneraiño, eta JesusGurutzefikatuari adrezatzen zaizkola, errozu: O ene Jesus on eta miseri-

Joanes Haraneder

53

dostatzekoak, ergelak eta libroak, zeiñetarik sortzen batire tentazioneborthitzak, eta hurren ezin-garaituzkoak.

Bertze moien guziak enplegatu baiño lehen, egiozu beraz ihes beka-tuko okasioneari: ezen, gardia ungi, su handi baten hurbillean lasto pixkabat bezala zare. Ez zakizkola fida zure bertuteari, ez eta Jainkoa ofensatubaiño lehen hilltzeko hartu duzun borondateari: ezen zeiñ nahi denborondate on izan dezazun, konbersazione ezti eta husu horietan pixtenden amodio lohiaren sua, hartaranokoan kharretan emanen da, non ezbaita deus gai izanen zu hunen iraungizeko. Gure pasionea kontentatunahizko lehia itsuak, debekatuko zaitu entzutetik zure adiskiden konseilluonak; galduko duzu Jainkoaren beldurkundea; ohoreaz eta biziaz ez duzuaxolarik izanen; Iferñuko Suak berak ez du iraungiren, zu erretzen zaituenlohikeriaren kharra.

1. Ihesi egiñez, billa zazu beraz zure salbamendua; non ez, ustegaberik hartua izanen zare, eta fidantzia presunzionetsu hortaz punituaizan zaitezentzat, eroriko zare heriotze eternalera.

2. Egiozu gerla alferkeriari; duzun bethi gogoan zer egiñ beharduzun, eta konpli-tzatzu, deus ahantzi gabe, zure estatuko egiñbide inpor-tant guziak.

3. Gogo onez eta uzkurkeriarik gabe obedi diozozute zureBuruzagiei. Hitza aditu bezain lauster, egizu manatzen darotzutena: etagauzarik humiliagarrienei, eta zure nahiei gehien kontra-egiten diotenei,lehia eta enpresamendu handienarekin bethi lot zakizkote.

4. Begirautzu ungi, zure proximo lagunaz yuiamendu ariñik emate-tik; bere gainki lohikeriaz kestione denean. Baldinetaria, bere ondiko han-ditan, bekhatu huntan erori bada, eta haren bekhatua publik errendatubada; ez dezazula hargatik mespreza; ez zaitezela haren kontra kolera etaalarma: baiñan urrikal bekizu haren flakeza; eta zure ahalean progotxazaite haren hutsaz, Jainkoaren aintzinean zeroni humiliatzen zarela.Aithor zazu ez zarela basa eta herrautsa baizen; ezdeus phuru bat baizen:berre-tzatzu zure othoitzak: lehen baiño, artha gehiagorekin ihes egiozu-te ezagutza perillos guziei, den gutiena xuxpitxatzekoak badire. Ezen bal-din zure anaia giristiñoez gaizki yuiatzera ekharria, eta lausterregia baza-re, Jaiñkoak permetituko du, zu punitzeko eta denbora berean zu korre-yitzeko, zeroni, kondenatzen ditutzun flakeza beretan eror zaitezen; etaahalkeria hortaz ezaguturik zure urguillua eta zure prudenzia eskasa, billa-tuko ditutzu, batarentzat eta bertzearentzat, behar diren erremedioak.

GUDU IZPIRITUALA

52

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 52

erakhartzea, urrundu nahi duzun, bizioa; zeren haren orhoitzapenikxumena ere orduan perillos baitzinduke. Gardia emozu beregainki, ezdezazun denbora gal, arrazoiñatzen zure buruarekiñ yakiteko, ea tenta-zioneari konsentitu diozun, ala ez diozun konsentitu. Ezen etsamen suer-te hau, Etsaiaren imintzione bat da, zeiñak, itsurazko ungi baten, etafunts-gabeko eginbide baten aitzekian, inkietatu eta nahasi nahi baitzaitu;edo bederen esparantza baitu, zenbait plazer har-araziren darotzula,gogora erakhartzen darozkitzun, objet itsusi eta lohi hekietan.

Beraz, klarki ageri ez denean, bekhatuari konsentitu diozula; kon-tentatu behar duzu, zure Aita izpiritualari fede-onez errateaz, tentazioneharen gaiñean, dakizun guzia; eta hark erraten darotzunaren arabera, atxikzazu zure izpiritua errepausuan, eta ez hartaz gehiago orhoit. Baiñan agerdiozozu garbiki zure bihotzaren funts guzia, behiñere deus gorde gabe,edo ahalkeria triste eta damnagarri batez, edo bertze zeiñnahi den arra-zoiñez. Ezen baldiñ humilitatea nezesario baduzu, yeneralean zure etsaiguzien garaitzeko; zenbatetarañokoan ez othe duzu humiliatu behar, zurebihotza libro atxikitzeko bizio huntarik, zeiña baita, khasik bethi, urgui-lluaren punizionea.

Fiñean tentazionea iragan ondoan, huna zer egiñ behar duzun.Errepausu oso batean zaudezen arren, eta segurean zarela uste duzunarren, guziarekin ihes egiozute, zure ahal guziaz, tentazione hura sor-arazidarotzuten, gauzei eta objetei; eta ez dezazula sofri berriz zure izpirituansar daitezen, nahiz bertutearen, nahiz hetarik ardiets dezakezun zenbaitbertze on delakoen kolorearen azpian, ethor dakizkitzun. Ezen aitzekiasuerte horiek, haragi korrunpituaren falseriak dire, eta Satanen artifizioak,zeiñak hagitz ungi eskarniatzen baitu Aiñgeru onaren figura, zu berekintraiñatzekotzat Kanpoko illunbetara: hauk dire Ifernuko illunbeak.

Joanes Haraneder

55

kordosa! lauster egizu ni laguntzera; ene Etsaien eskuetara erortzekomenean naiz. Bertze aldi batzuez, Jesus itzatua izan den Gurutzea besar-katzen duzula, haren Oiñetako zauri sakratuei milla musu eman diotzo-tzute, amodiorekin eta fidantziarekin erraten duzularik: O zauri adoratze-koak! o zauri guzizko sainduak! zuen markak inprima-tzatzue ene biho-tzean krimez eta itsuskeriez bethea den biotz huntan; eta garda-nazazuebekhatu egitetik.

Meditazioneaz denaz bezanbatean, ez darotzut konseillatzen, tenta-zioneak borthizkienik hersteñ eta tormentatzen zaituen denboran, egitea,lohikeria abhorri-arazteko, zenbeit Liburuk irakhasten dutena: hala nolakonsideratzea bizio hau ahalkagarria dela; eziñ sasia daitekela; bere ondo-tik darraizkola milla desgostu, milla nahigabe, milla khexagune edoxagriñ, eta batzuetan, ontasunen, osasunaren, biziaren, ohorearen, etc,kaltea ere. Huna ene sentimenduaren arrazoiña: hunelako konsiderazio-neak ez dire moien aski botheretsuak, hirriskutik zu atheratzeko edolibratzeko: aitzitik, maiz gehiago baizen ez gaituzte barna sar-arazitzen;zeren, baldiñ alde batetik izpirituak khasatzen baditu pensamendu gaxto-ak, bertze partetik bereganatzen baititu, eta bethi ematen baitute bihotzakonsentitzeko hirriskuan.

Beraz biderik segurena, hunelako gogoetarik lauster libratua, izatekoda, ez xoillki gure izpiritutik objet likhitsen urruntzea, baiñan oraiño hau-kiei kontra-egiten diotenez ere ez orrhoitzea; zeren kontrakoen medioz,hek urruntzera entsaiatzen garen denboran, hetan, nahi edo ez, pensatzenbaitugu, eta hekien imayinak gogoan erabilltzen baititugu. Kontenta zaiteberaz orduan Meditazione egiteaz salbatzaillearen biziaren eta pasionea-ren gaiñean; eta baldin meditazione saindu horren denboran, gogoetaberak heldu bazaizkitzu, aintzinago baiño pena gehiago, gertha daitekenbezala, egiten badarotzute; ez dezazula horrengatik animoa gal, ez eta utzMeditazionea. Hekien kontra efort handiak enplegatu gabe, mesprezatzatzitzu, ez zure ganik, baiñan Deabruaren ganik heldu diren tentazionebatzuek bezala; zohaz bethi aintzina, ahalik atenzionerik gehienarekiñ,Jesus Kristoren Heriotzearen gaiñean hasi duzun Meditazionea. Ezen ezda deus geiagorik eta puxantagorik, lohikeriazko Izpirituaren desterratze-ko eta khasatzeko, nola baitire Pasioneko Misterioak: Satan deliberatuabalitz ere, behiñere gelditu gabe, zuri gerla egitera.

Akhabatuko duzu zure Meditazionea Othoitz huntaz, edo bertzehunelako zenbaitez: o Ene Kreatzaillea eta ene Redenptorea! zure miseri-kordia infinituaz, eta zure Pasionearen merezimenduez libra nazazu eneEtsaietarik. Ordean, hori erratean, duzun atenzione, ez niholere gogora

GUDU IZPIRITUALA

54

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 54

zios batena, manatuak zaizkigun lanak, ahalik fitetzena egitea; penetaneman gabe, ea ungi egiñak izanen diren: kontent eta alegera, ahalik laus-terrena libro izateaz, eta alfer egoteko denbora gehiago ardiesteaz.Desordena hau heldu da huntarik: ez baitugu aski konsideratzen zer balioduen obra on batek, bere mugan ez giña denean, eta alferkeriak, bizioeigerla egiten hasten diren presunei, aitzinean ematen diotzten traba guziakkhentzen eta bentzutzen ditugunean.

Maiz orhoit zaite beraz, hasgorapen bakhar bat, othoitz labur,ordean bizi bat, belhaunikatze bat, Majestate dibinoarentzako errespetuz-ko seinale xume bat, gehiago direla prezatzekoak eta estimatzekoak, lurre-ko tresor guziak baiño; eta zerbaitetan mortifikatzen zaren aldi guzietan,Zerutik Aiñgeruek ekhartzen darotzutela khoroa bat, zure gainean era-man duzun bitoria errekonpentzatzeo, edo saristatzeko. Kontrara; orhoitzaite, Jainkoak erretiratzen dituela Graziak, negliyatzen dituzten arimaephelen ganik; eta bethetzen dituela, hetaz baliatzeñ diren arima leialaketa khartsuak; egun batez zerbitzari fidelak, sar ahal daitezentzat bere Jaunarenbozkarioan.

Baldiñ ordean ez badiozu lehenbizian senti zure buruari indarrikasko, perfekzioneko biean aurkhituko ditutzun pena, eta nekhe guziensofritzeko, balia zaite fiñezia huntaz: Nekhe eta trabaillu hauk gorde dio-tzotzu zure buruari, halako gisaz, non alferrek uste duten baiño errexa-goak eta ariñagoak aurkhituko baititutzu. Baldiñetaria, beraz, bertutebaten ardietstekotzat, nezesario bada bertute haren obra haiñitz egiñdezazun; egun haiñitzez hartan okupa zaitezen; zure deseiñu onak tre-bestatzen dituzten, etsai borthitzen nonbre handi bati gerla egin diozozunobra hek has zaizitzu, guti baizen, egiteko ez bazintu bezala; lot zakizkolanari, zure trabailluak luze iraun behar ez balu bezala; ataka-tzatzu zureetsaiak bata bertzearen ondoan, bat baizen bentzutzeko ez bazindu beza-la. Eta izan zaite seguratua, hek guziak baiño, Jainkoaren graziarekiñbatean, borthitzago izanen zarela. Moian hortaz garaituko duzu alferke-riaren bizioa, eta ardietsiko duzu, huni kontra egiten dioen, bertutea.

Gauza bera egizu Othoitzean. Baldiñ zure Othoitzak iraun beharbadu oren bat, eta oren hura luzegi iduritzen bazaitzu; har zazu xedea,oren-laurden erdi batez xoillki, Othoitzean egonen zarela; eta oren laur-den erdi huntarik, bertze oren laurden erdi batera luzatuz, ez da gaitz iza-nen, oren osoa azkenean bethetzen. Baldin ordean bigarren edo hirurga-rren orenerdian herabetasun eta desgustu handiegi bat sentitzen badiozuzure buruari Othoitzarentzat, ez segi, hartaz osoki fastikatzerañokoan;

Joanes Haraneder

57

XX. KAPITULUA

Nola behar den gudukatu Alferkeriaren bizioa.

Handizki da nezesario alferkeriari gerla egitea; zeren bizio hunek, ezxoilki perfekzioneko bidean gibelatzen baitgatu, bainan oraiño zerenlibratzen baitgaitu, hunela errateko, gure salbamenduaren etsaien eskue-tara. Baldin beraz nahi baduzu, bizio hau ziñ-ziñez gudukatu, haiz zaiteberehala, kuriostasun eta dosteta inutill guziei ihes egitetik: munduko gau-zetarik lexa zazu zure bihotza: zure estatuari ez dauzkon okupazioneguziak kita-tzatzu. Entseia zaite gero, fite eta luzatu gabe, Zeruko inspi-razionei ihardestera; zure Buruzagien ordenak konplitzera; eta gauzaguziak egitera, hek nahi duten, mugan eta moldea manatzen dautzutenaegitea, ez gibela instant bat ere. Orhoitz zaite luzamendu bati, bertzeluzamendu bat darraiola, eta huni, hirurgarren bat; eta horlatan, bethiluzatuz goatea dela; zeren trabailluak ematen darotzun izialdura geroagoeta gehiago emendatuaz baitdoha, eta pausuarentzako edo alferkeriaren-tzako amodioa bethi borthiztuaz hunen eztitasuna gustatzen dugunareneredura. Hortik heldu da, lanean hari behar denean, ahalik berantenalotzen baitgaizko, edo behiñere lothu gabe gelditen baitgare: hortarañodoha trabailluarentzat dugun higuintza.

Horra nola alferkeriaren habitudak gure baitan erroak egiten dituen,zeiñen atheratzea hagitz gaitz baita; non ez dugun noizbait, osoki balho-rerik gabe bizi izan garela, ahalkaturik, ethorkizunean arthosago eta lan-gilleago izatera deliberatzen.

Ordean gardia ungi: alferkeria da pozoin bat, gure arimako fakulta-te eta ahal guzietara hedatzen dena, korrunpitzen duen ez xoilki gurebihotza, trabaillua higuiñ arazten darokularik, baiñan oraiño gure adi-mendua eta izpiritua pozoatzen dituena, itsutzen gaituelarik halako gisaz,non ez baitugu ikhusten, alferren erresoluzione gehienak efetu gabeakdirela, eta ordu berean egin behar litezken lanak, edo ez dituztela nihoizegiten, edo bertze denbora batera egortzen dituztela.

Gardia emozu bertzealde, ez dela asko, lauster eta luzatu gabe, egi-teko den gauza egitea; baiñan lanak berak galdetzen duen muga, horta-kotz berezi behar dela, eta, gauza hura egitean, artha eta atenzione oso bateman behar dela, gauza hari, gai den, perfekzione guzia ematekotzat.Ezen egiaz, ez da langille onaren marka, baiñan bai alferkeria fiñ eta mali-

GUDU IZPIRITUALA

56

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 56

Jainkoari, egin darozkitzun ungiez, eskerrak errendatu, eta beregainki,Bizia zuretzat ematean egiñ darotzun grazia seiñalatuaz, alferrak direoraiño zure obra guziak; baldiñ ez baditutzu, haren esku miserikordiaz-koaren fabore batzu bezala, hartu, Aita guziz On hark, zure bekhatuakurratzekotzat, egorri darozkitzun nahigabe eta punizione guziak.

Joanes Haraneder

59

baiñan othoitzak erratetik geldi zaite aphur bat; gelditze horrek ez daro-tzu kalterik ekharriko; baldiñ handik lauster, berriz lotzen bazaizko.

Orobat konporta zaite, esku-lanen eta gorphutzeko nekhen aldera.Iduritzen bazaizkitzu, egiteko gaitzegiak eta luzegiak direla, eta, gogo-urritasun soberaz, khexatzen zaituztela; has zaite bethi baten egiten, ber-tzez orhoitu gabe: egizu hura atzartasun ahal guziarekin; ezen bat horiungi egin eta, ez da izanen bertzerik bat ere, uste baiño pena gutiagore-kiñ, egiñen ez duzunik. Ikhusten baduzu trabarik, zohazkote aitziña, etaez behienere ihes egiñ lanari: izan zaite xoillki beldur, alferkeria zure bai-tan yaun dadiñ huntaranokoan, non idurituko baitzaikitzu eziñ yasanez-koak irela bertutearen pratika lehenbizikoei dairraizten penak, eta konze-bituko baituzu haukientzat latzdura hañdi bat,a gertu diren baiño lehen.

Horra zer arribatzen zaioten arima bihotz gabetakoei eta gogo-urriei. Bethi etsaiaren beldur dire, zeiñ nahi den flakoa, eta zeiñ nahi denurrun izan dadiñ. Imayinatzen dire, instant guziaz gauza fastikagarriakmanatzera dohazkotela: eta funts gabeko izialdura horrek trublatzen ditu,errepausuaren erdian ere. Yakin zazu beraz, alferkeriaren bizioan badelapozoiñ gorde bat, ez xoillki bertutearen lehenbiziko eraiñza ithotzen etagaltzen duena, bainan, oraiño bertute ohituak ere destruitzen eta khasa-tzen dituena. Yakiñ zazu, harrek zurari egiten diotena, alferkeriak bizitzespiritualari egiten dioela, eta bizio huntaz Deabrua, bere saretan gizongehienak eror-arazteko usantzan dela; eta beregainki perfekzionera igannahi luketenak.

Zaude beraz zure buruaren gaiñean erne eta atzarria. ZarraizkoOthoitzari: zarrizkote obra onei: Espos arroparen eragiteko, ez egon,Espos dibinoaren aiñtziñera goateko menean, yauntzi behar duzun muga-raiño. Egun oroz orhoit zaite, goizeraiño konzerbatu nahi izan zaituenJainkoak, ez darotzula promes eman, arratserano konzerbatuko zaituela:eta baldiñ aski ona izatu bada zu arratseraño bizi-arazteko, ez zaituelaseguratzen, biharamun goiza ardietsiko duzula. Enplega zazu beraz egu-naren ordu bakhotxa, azkenekoa balitz bezala: ez dezazula deus gogoanerabill, Jaiñkoari plazer egitea baizen; eta izan zaite bethi ikharatua, zurebiziaren moment guziez errendatu behar duzun, kontu hertsi eta garratzhartaz.

Ez dut orai hitz bat baizen hunen gaiñean zuri errateko. Haiñitz nek-hatean bazare ere; egiteko haiñitz xuritzen eta eskuetarik pasatzen badu-zu ere, uste izan behar duzu guziarekin, egun guzia galdu duzula, zurenekhe guziak inutillak direla; baldiñ ez baduzu, zure pasionen, eta zureamodio propialaren gaiñean bitoria haiñitz eraman; baldin ez badiotzotzu

GUDU IZPIRITUALA

58

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 58

eman diotzala. Ondoan bozkaria zaite ikhusteaz, izate soberano eta Berenausi den hura, kreaturetan llilluratzen eta xarmatzen zaituzten hanbatKalitate on eta ederren Autora eta surtsa dela, Majestate dibino hark, izanahal daiteken perfekzionerik gorenean, kalitate raro hek guziak posedi-tzen dituela; eta kreaturarik perfetenak, ez duela deus hurbiltzekorik,haren perfekzione infinituen aldean.

Kreatzaillearen obra eder zenbait kontenplatzen arrastatzen zare-nean, orhoit zaite, gauza hura ez dela deus bere baitarik. Erakhar zazuzure izpiritura hura egin duen Obraria: bakharrik haren baitan emazuzure gozo guzia, eta errozu. O Ene Jaingoikoa! o ene desirkunde guzienobjeta! o ene Dohatsutasun bakharra! ala bozkariatzen bainaiz, konside-ratzen dudanean ez direla, kreaturetan diren perfekzione guziak, zurePerfekzioneen imayinak baizen; eta Zu zarela hek guzien surtsa etaAutora.

Ikhusten ditutzunean arbolak, landareak, loreak, eta bertze hunela-ko gauzak; pensa zazu hauk duten bizitzea ez dutela bere baitarik: baiñanbai ikhusten ez dugun Izpiritu guziz botheretsua ganik, zeiñari erranbehar baitiozu: O Jainko bizia! o ene arimaren Bozkario guzia! o Bizitzesoberanoa! baiki: zure ganik, zure baitan, eta zutaz bizi eta handitzen diregauza guziak lurraren gaiñean.

Abereak ikhustean, altxa zazu halaber zure izpiritua eta zure bihotza,haukiei mobimendua eta sentimenduak ematen diozkanaren aldera: erro-zu errespeturekin eta amodiorekin: Jaiñko handia! Munduan gauza guziakmobitzen ditutzuna, zeroni bethi mobitu gabe eta berbera zaudezen den-boran: bozkariatzen naiz; zeren, Eternitate guzian, baitzaude estatuberean, mudantza batere ezin sofrituzko manera batean.

Presunen edertasunaz llilluratua eta xarmatua, zure burua sentitzenduzunean, separa zazu berehala, ikhusten duzuna ganik, ikhusten ezduzuna; utz zazu gorphutza, eta zatxeizko izpirituari: konsidera zazu, zurebegiei eder iduritzen zaioten guzia, ageri ez den surtsa batetik ilkhitzendela, zeiña baita Edertasun kreatua izan gabea, edo Jaiñkoa: Errazu zurebaitan: Horra eziñ ahituzko Ithurri hartarikako, Itsaso, nonbre gabekoontasunak ixurtzen dituen, handi hartarikako, xirripa xumeak. O! ala eneArima alegeratzen baita, Edertasun bethiereko haren baitan pensatzendudanean, zeren hura baita edertasun kreatu guzien surtsa eta ithurburua.

Ikhusten duzunean norbait, zuhurtziaz, zuzentasunez, mansotasu-nez, edo bertze zenbait bertutez berregindua; separa zazu halaber, berebaitarik duena, Zerutik errezibitu duena ganik: eta errozu Jaiñkoari: Obertuteen Jaiñkoa! eziñ explika diezazuket ene bozkarioa, konsideratzean,

Joanes Haraneder

61

XXI. KAPITULUA

Nola ungi balia gaitezken gure gorphutzeko sensuez eta zer mane-raz sensu hek berak zerbitza-araz ahal detzakegun, Jaiñkozko

gauzen kontenplatzekotzat.

Ez da posible, artha handi bat eta atzartasun bethiereko bat gabe,behar den bezala, erregelatzea gorphutzeko sensuak; zeren sensuek gurebihotzean altxara-arazten dituzten mobimendu gaxtoek, traiñatzen beza-la baitgaituzte, atseginak eta plazerak itsutuki maitatzera. Eta nola gurebihotza ezin bere baitarik sasia baitditeke halako mobimenduetan; sen-suen objetak bereganatzeko, sensu bakotxa enplegatzen du, eta igan-araz-ten ditu izpirituraiño, objet haukien ideak edo imayinak. Hortik heldu da,(izpirituak eta gorphutzak, batak bertzearekin duten aria hertsia delakausa), Munduko plazerek berehala objektari propi zaizkon sensuetarahedaturik lauster pozoatzen baitituzte, izurri gaxto batek bezala, Arimakopuxantza edo parte guziak; eta azkenean korrunpitzen baitute Gizonguzia barnean eta kanpoan.

Huna zer erremedio eman ahal dakien hain gaitz handiari. Ez dio-zozutela sobera libertate utz zure sensuei. Ez detzatzula behiñere enple-ga xede onentzat baizen, zenbait gauza abantaillos edo baitezpadakoen-tzat baizen; eta ez behiñere atsegiñ xoillarentzat. Baldiñ ordean, ustegaberik, zure sensuak itzurtzen bazaizkitzu, eta goaten badire Arrazoiñakezarri dituen mugarriez urrunago, izan tzazu artha, ahalik lausterrena,bihur-arazitzeko: erregela-tzatzu halako maneraz, non atsegin falsoakaurkhitzekotzat, objet inutillei yosiak egoteko usantzan zirenei sensuek,usantza har-arazi behar baitzaiote, objet beretarik, salbamenduarentzateta arimako perfekzionearentzat, laguntza haiñitz tiratzekoa; eta Arima,bere baitan zarraturik, kreaturak ezagutzearen medioz altxa dadiñtzatberehala Jaiñkoaren handitasunak kontenplatzera. Huna ordean zermaneraz usantza hori ardiets dezakegun.

Zure sensuetarik bati agertzen zaionean objet agradagarri bat; ezdiozozula objet hari beha kanpora agertzen duen aldetik; baiñan konsi-dera zazu zure izpirituko begiez. Eta baldiñ ikhusten badiozu zerbait,zure sensuei atsegiñ egiten dioenik; orhoit zaite ez duela edertasun hurabere baitarik, baiñan bai Jainkoa ganik: Hunek, esku ikhus ez daitekenbatez, kreatu duela, eta espantatzen zaituzten haren on eta ungi guziak

GUDU IZPIRITUALA

60

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 60

XXII. KAPITULUA

Sensuez ikhusten eta sentitzen ditugun gauzek, nola lagun gaitza-keten Meditazionea egiten, Jesus Kristoren Biziaren eta Pasioneko

Misterioen gaiñean.

Irakhatsi darotzut, nola altxa ahal zaitezken, kreaturak konsidera-tzean, Jainkoaren Handitasunaren kontenplazionera: Ikhas azu orai, sal-batzaillearen Bizia eta Pasioneko Misterio sakratuak izpiritura erakhartze-ko, kreatura hetaz berez baliatzen. Ez da deus zeruaren azpian, harenorhoitzapena zure gogoan erreberritzeko, gai ez denik.

Konsidera zazu beraz xoillki, Jainkoa dela, erran dugun bezala,gauza guzien hastapena edo prinzipioa; hark eman diotela kreaturei,nobleeni ere, izatea, edertasuna, eta dituzten perfekzione guziak. Yar zaitegero espanturekin konsideratzen Munduaren Nausi soberano hunenOntasun eta Miserikordia neurri gabekoak; jautsi eta beheratu nahi izanduenaz geroz, Gizon egiteraiño, eta Heriotze laidotsu bat, gu salbatzeagatik, pairatzeraño; hortakotz permetitu duela, berak kreatu dituen gizoneskergabeak yunta eta bat egiñ zaitezen Kreatzaille beraren kontra, huraGurutzefikatzekotzat. Baiñan nahi baduzu xeheki sartu Jesusen sofrika-rien konsideratzen, zein nahi den aldetara beha dezazun, guzietan ikhusi-ko ditutzu sofrikari heien figurak eta orhoitzapenak.

Baldiñ, konpazionera, ikhusten baditutzu armak, azoteak sokak edokhordak, aranzeak edo elhorriak, seskak, itzeak, martiluak; gogora erak-harriko ditutzu haren Heriotzean eta Pasionean zerbitzatu ziren hunelakoerrementak. Etxola batek orhoit araziren zaitu hura sortu zen Establiazeta Manyateraz. Zerutik erortzen, eta lurraren gainean hedatzen denuriak, begien aintziñean emanen darozkitzu Odolezko ibaiak, zeiñetazOlibeteko Baratzea busti eta trenpatu baitzuen. Harri eta arroka guziak,haren Heriotzean arraillatu ziren harrien eta arroken hanbat imayinabezala, baliatuko zaikitzu. Iguzkiari edo Lurrari begiratzean, pensatukoduzu, Jesus hill zenean, lurra ikharatu eta Iguzkia illundu zela. Ura ikhus-tean, orhoitu zare haren Saihets sakratutik ilkhi zen Uraz: eta gisa hortanbertze milla gauza, zure begiei presentatuko zaiztenez.

Baldin edaten hari bazare arnoa edo bertze zenbait edari; zureburuari proposatuko diozu, Salbatzaille amulsu huni, Burrebuek edateraeman zioten, biñagrea eta khelderra. Zenbait urguenturen urriñ onak pla-

Joanes Haraneder

63

ez dela onik, ez ungirik, zu ganik heldu ez denik; eta gizonen eta kreatu-ren perfekzione guziak ez direla deus zure perfekzionen aldean. Eskeronezko milla akzione errendatzen darozkitzut, Jauna, ikhusten dudan kali-tate on hortaz; eta yeneralean, ene proximoari eta niri, egin darozkigutzunon eta ungi guziez. Urrikal bekizu ene pobrezia: Orhoit zaite, baitezpadabehar ditudala hunelako edo halako bertute, zeiñen eskasean bainago.

Zenbait obra on egiten duzunean, izan zaite seguratua, Jainkoa delaharen lehenbiziko Kausa, eta zu ez zarela, lanaren egiteko hura zerbitza-tzen den, errement bat baizen. Altxa-tzatzu beraz haren gana zure begiak,erraten diozularik: O Munduaren Nausi soberanoa! bozkariorik handie-narekin ezagutzen dut, zu gabe, eziñ deus egin dezakedala, eta Zu zarelagauza guzien Autor eta Obrarik lehenbizikoa eta prinzipala.

Zure gogarako zenbait yanari yaten duzunean, egizu erreflexionehau: Ez dela Kreatzaillea baizen, gauza hari aurkhitzen diozun, eta haiñgozo zaitzun gostua eman ahal diozokenik. Ematzitzu beraz kreatzailleharen baitan zure gozo eta gostu guziak; eta errozu zure buruari: O eneArima! bozkaria hadi, ikhusteaz, Jainkoaz landan kontentamendu solido-rik ezin izan daiteken bezala segurki, haren baitan aurkhitzen dela doha-tsutasun osoa eta perfeta.

Zenbait urriñ on eta ezti sentitzen duzunean, begirau-tzu, ez zatxeiz-kon hartzen duzun plazerari: igan zaite pensamenduz Zerura; eta segura-tua, urriñ on haren Autora, Jaiñkoa dela, hortaz bozkaria zaiteJainkoarekin: othoitz zazu, eztitasun guzien prinzipioa den bezala, egiñdezala, arren, zure arima sensuen plazer guzietarik gabetua, deusek ezdezan gibela, haren gana igatetik, insensu on eta ezti baten khea bezala.

Finean zenbait boz eder, edo musikako aire xarmagarri aditzenduzunean, orhoit zaite Jainkoaz, eta errozu: O ene Jaungoikoa! bihotzaalegranziaz bethetzen zait, zure Perfekzione dibinoetan pensatzen duda-nean. Guziak elkharrekin yuntatuak, ala harmonia guziz eder bat egitenbaitute, ez xoillki zure baitan, baiñan oraiño Aingeruetan; Zeruko Izarguzietan; eta kreatura guzietan ere.

GUDU IZPIRITUALA

62

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 62

XXIII. KAPITULUA

Bertze zenbait moian eta bide, okasionetan Gorphutzeko sensuezungi baliatzeko.

Irakhatsi darotzudan ondoan, nola gauza sensibletarik behar duzunzure izpiritua alxatu Jainkozko gauzetara eta Jesusen Biziaren Misteriosakratuetara: irakhatsi nahi darozkizut oraiño bertze zenbait moien,Meditazioneak kreatura beretarik egiteko materiak har detzazuntzat. Ezennola gostuak diferentak baitire, nahi nuke, Liburu huntan bakhotxak aurkibaleza, bere Debozionea kontentatzeko, gai den guzia. Eta hori gauzahandizki probetxos bat liteke, ez xoillki yende xehentzat eta sinplentzat,baiñan oraiño izpiritu-dunentzat eta Jaiñkotiarrentzat ere, zeiñak ez bai-tohaz guziak bide beraz perfekzionera, eta zeiñak ez baitire orobat gai,Misterioetan haltoki eta hainitz barna sartzeko. Gainerakoan ez duzulabeldurrik, Debozionezko pratika mulzu handi batek kausa diezazunnahaskeriarik edo enbarrasurik. Xoillki entsaia zaite zure eredurakoezbaliatzera: har zazu Konfesor zuhur eta prudent baten konseillua: emazuzure burua, oso-osoa, haren eskuetan humilitasunekiñ eta fidantziarekin,ez xoillki orai erretara nohan gauzen gaiñean, baiñan gero erranen ditu-dan guzien gaiñean ere.

Beraz behatzen diozunean, atsegiñ egiten darotzun, eta Munduakestimatzen duen, zenbait gauzari; gogoan finki har zazu, gauza hura berebaitan basa eta herrautsa bezaiñ mespresagarria dela: Zeruko onen etaedertasunen aldean, ez dela deus onik, ez ederrik: Hara behar ditutzulazure ahal eta xede guziak edatu, gaiñerako gauza guziak hemen oiñenazpian ostikaturik.

Begiratzen diozunean Iguzkiari, orhoit zaite zure Arima, Graziazberegiñdua, Zeruko Argizagi guziak elkharrekiñ baiño, are ederragoa etadiztiantagoa dela: eta kontrara, Graziaz gabetua, Ifernuko illhunbe lodiakbaiño are beltzago eta latzgarriago dela. Zure gaiñean den Zerua konsi-deratzean, igan zaite izpirituz, Aiñguruak, eta Jañkoa bera dagoenZeruraño; eta zaude han, garbiki eta saiñduski mundu huntan bizi baza-re, bethiere erregiñatu beharko duzun, Egoitza dohatsuan bezala.

Xoriak kantatzen aditzen ditutzunean, gogora zazu Parabisua, zeiñe-tan laudoriozko kantikoak Jaiñkoari kantatzetik, ez baitire behinere geldi-

Joanes Haraneder

65

zer sobra egiten baderautzu; Salbatzailleak, Kalbarioko Mendiarengaiñean, sentitu zituen gorphutz urkhatu ustelduen usaiñ gaxtoa gogoraerakhar zazu. Bestitzen zarenean; konsidera zazu, Jaiñkoaren Semea zenarren, Jesus gure haragiaz estali dela; bere Jaiñkotasunaz gu bestitzekotzat.Billuzten zarenean, imayina zaite Jesus ikhusten duzula billuzia eta larruhaso burrebuen eskuetan, zure amorea gatik azotatua eta Gurutze batiitzatua izateko menean. Zenbait abarrots handi eta mulzutikako aditzenduzunean, uste izan zazu aditzen ditutzula, yende ozte edo tropela mut-hiritu batek orduan egin izan zituen, deihadar izigarriak; ziotsotelarik:Khen! Khen! Gurutzefika zazu gurutzefika zazu.

Orenak yotzen duen aldi guziez, orhoit zaite Jesusek Baratzean sen-titu zuen bihotzeko olha hartaz, noiz eta ere izatu baizen hillzeko ikharabatez sasitua, ikhusteaz, preparatzen ziotzoten tormenten iraupena etakrudelitatea: Edo ezperen orhoit zaite, Jesus Gurutzeari itzatzean,Soldaduek eman zituzten martillu kolpez. Fiñean zer nahi den sofrikari,zer nahi den dolore yasan dezazun, eta bertzek yasaten dituztela ikhusdezazun; yakin zazu segur dela, ez direla eredura deus, zure Salbatzailleak,bere pasioneko denbora guzian, nahiz gorphutzean, nahiz ariman, parai-tu dituen tormenten aldean.

GUDU IZPIRITUALA

64

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 64

ordenatu baitu egun sofri dezadan pena eta nekhe hau: izan bedi eterni-tate guzian benedikatua. Zenbait pensamendu on heldu zaitzunean, fer-muki sinhets zazu Jainkoa ganik ethorri zaitzula; eta on eta ungi guzienAita liberal hari esker onezko akzione errespetuzkoenak errenda diotzo-tzu. Zenbait debozionezko Liburu irakurtzen duzunean, iduri bekizuIzpiritu saindua mintzo zaitzula, eta Liburu hura hark berak egin izanduela.

Gurutzefikari begiratzen diozunean, konsidera zazu hura, Jesus-Kristo zure Kapitainaren Bandera bezala; eta yakiñ zazu, hartarik dengutiena urruntzen bazare, zure etsayik kruelenen eskuetara eroriko zare-la: eta baldiñ segitzen baduzu, egun batez Zeruan, triunfan eta bitoriarenmarkak eskuan, sartzeko digne errendatuko zarela.

Ama Biryinaren imayina bat ikhusten duzunean, ofrei diozozu zurebihotza miserikordien Ama huni: Zure bozkarioa marka diozozu, zerenartha eta leialtasun oso batekin, Jaiñkoaren nahia bethi konplitu duen;zeren zure Salbatzaillea mundura eman eta bere esneaz hazi izan duen.Fiñean eskerrak errenda diotzotzu Deabruaren kontrako Guduetan, huraerrekeritzen dutenei, ematen diozten laguntza handi eta bereziez.Saiñduen imayina guziek orhoit-araziko zaituzte Jesus-Kristoren Soldaduyeneros hetaz, zeiñek heriotzerañokoan kuraioski gudukaturik, pasatu etaegiñ baitute, Gloriaren ardietsteko, zuk segitu behar duzun bidea.

Zeiñ nahi den mugaz adi dezazun ezkilla yotzen, Angelus edoBiryinaren othoitza hiruretan erran dadiñzat; zenbait Meditazione labureta erreflexione xume egin dezakezu Agur-Maria bakhotxaren aiñtziñeanerraten diren hitzen gainean. Lehenbiziko ezkilla kolpean, Maria ganabidaldu izan zen Mezu edo Enbaxada handiaz, (zeiña izatu baita gureErresketamenduaren hastapena), eskerrak humillki Jaiñkoari bihur dio-tzotzu. Bigarren kolpean: Bozkaria zaite Mariarekin; zeren Jaiñkoak, berehumilltasun perfeta gatik, Jainkoaren Amaren dignitatera altxatu duen.Hirurgarren kolpean: Adora zazu Jaiñkoa Seme, Gizon egina: eta bihurdiozozute halaber haren ama sainduari eta Gabriel Arkanyeluari mereziduten ohorea. Kolpe bakhotxean on da buruaz agur egitea errespetuzkoseñaletzat, eta beregaiñki azkeneko kolpean.

Ama Biryinaren alderako debozionezko pratika hauk, muga guziezorobat egiñ daitezkenak dire. Baiñan, huna bertze batzu egunaren mugasuerte batzuetako: arratseko, goizeko, eguerdiko propiagoak, Jesus-Kristoren pasioneko Misterioari darraizkonak. Ezen behar dugu maizorhoitu Ama guziz samur hark orduan pairatu zuen Martirio dorpheaz;eta eskergabetasun ahalkagarri bat liteke, orhoitzapen huni huts-egitea.

Joanes Haraneder

67

tzen: Denbora berean othoitz zazu zure Jaiñkoa, errenda zaitzan, arren,digne, bera, eternitate guzian Izpiritu dohatsuen konpainian, laudatzeko.

Presuna baten edertasunak xarmatzen zaitunean, imagina zaiteikhusten duzula Ifernuko Suge ikharragarria, zeiña, kanpo llilluragarrihorren azpian gordea, heldu baita zu irestera, eta zuri Graziaren biziaarrapatzera. Errozu aierkunde eta mespresio saindu batekin: Oha; apar-ta adi, Suge madarikatua; alferrik ni gal-arazteko gordetzen haiz. GeroJaiñkoa gana itzulirik: Zaren benedikatua, erranen diozu, zeren eneEtsaia deskobritu nahi izan baitarotazu, eta haren arte gaxtoetarik libra-tu izan bainauzu. Ondoan zure Salbatzaillearen Zaurietan barna sarzaite, ihes lekhu segur batean bezala, eta han okupa zazu zure izpiritua,bere Gorphutz sakratuan, zu bekhatutik garbitzea gatik, eta zuri plazerkriminelak latzdurarekiñ higuiñ-araztea gatik, yasan dituen dolore eziñkonprenituzkoez.

Huna orai o bertze moien bat kreatura ederren xarma borthizeneiihes egiteko. Pensa zazu, orai haiñ xarmagarri zaizkitzun objet horiek, zerizanen diren hill ondoan. Bidean zahoazenean, yakin zazu, egiten duzunhurrats bezanbat Heriora hurbilltzen hari zarela. Xori baten hegal kol-peak, arribera baten goaiak edo superna biolentak abisatzen zaituztela,behiñtzat zure bizia are lausterrago dohala. Gauza guziak iharrosten etaegotzen dituen xirimola batek, guziak trantzitzen ituen ihurtzuria batek,begien antziñean ematen darotzute Azken Juiamenduko egun latzagarria;eta badirurite erraten derauzutela, emateaz, belhauniko zure Juiearen ain-tzinean, hura adoratzeaz, eta othoizteaz, arren hel dakizun, goizdanik pre-para zaitezentzat, haren aintziñean segurantzarekin agertzeko.

Baldin ordean bizitze huntan gerthatzen diren, haiñitz akzidentezprogotxatu nahi baduzu, huna zer egitea konseillatzen darotzudan.Baldin, konparazionera, nekhatua bazare beroaz edo hotzaz, edo bertzehunelako zenbait inkomoditatez edo faxeriez; baldin dolorez eta tristeziazhondatua eta lehertua bazare: berehala bistan har zazu Probidenzia dibi-noaren ordean ezin ganbiatuzkoa, zeiñak nahi izan baitu, zure ona gatik,orai pena hori yasan dezazun; eta zeiñek baitdaki, gaitza zure indarreneredura neurtzen. Moien hortaz zure bihurkundea bozkariorekin marka-tuko diozu Jainkoak zuretzat duen, amodio ezti eta aita-karakoari.Amodio horren froga ageri eta segur bat ematen darotzu, hura bere goga-ra zerbitzatzekotzat, egortzen darozkitzun okasione horietan.

Ikhusirik beraz, egundaiño baiño gehiago estatutan zarela, Jaiñkoariplazer egiteko, erranen diozu: Orainxe ene baitan konplitzen da Aita onharen borondatea, zeiñak bere Miserikordiaz, mende guziak baiño lehen,

GUDU IZPIRITUALA

66

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 66

XXIV. KAPITULUA

Mihia nola ungi goberna eta erregela daiteken.

Bridatik borthizki atxikia izan behar du gizonaren Mihiak; zerennaturalki guziek plazer hartzen baitugu, sensuei atsegiñ egiten dioten gau-zez mintzatzeaz. Mihiaren abiadura komunzki heldu da banitate suertebatetik, zeiñak sinhets arazten baitaroku, garen baiño, argituagoak garela;eta banitate hura da kausa gure pensamendu propialez espantituak, plazerhandirekiñ hauk kondatzen baititugu aurkhitzen garen lekhuetan; guziezgorago solhasa egiten baitugu; eta oraiño pretenitzen baitugu munduguziaz entzunak izatea.

Hitz gutitan eziñ zarra daitezke bizio higuiñ huntarik sortzen direnkalte eta gaitz guziak. Xehadurarik gabe yeneralean erran ditekena da,hunek kausatzen duela alferkeria; agertzen gure baitan iñorantzia eta err-hokeria handi bat; berekiñ dakharzkela medisenzia eta gezurra; iraungi-tzen duela Debozionearen Kharra; borthitzten dituela pasione muthiriak;eta mihiari usantza ematen dioela, ez errateko hitz inutillik eta banorikbaizen.

Bizio hunen korreyitzeko, huna zer egitea konseillatzen darotzudan:ez hitz sobra egiñ; eta beldurrez nekha detzatzun gogotik entzuten ez zai-tuzten presunak, ez zaitezela mintza hekien aiñtziñean; ez eta gogotik adi-tzen zaituztenen aiñtziñean ere; beldurrez, solhasa segitzean, zerbaitbehar ez den itzur dakizun. Begirauztu miñtza goregi eta nausikara: ezenhunelako thonuak ez diho plazer egiten aditzailleari; eta agertzen du min-tzatzaillea bere buruaz hainitz hartua eta urguillutsua dela.

Ez zaitezela behiñere miñtza, ez zure buruaz, ez zure ahaideez, ezzuk egiñikako gauzez; non ez zaren hortara eziñ bertzez bortxatua: etanezesario iduritzen zaitzunean ere, mintza zaite horietaz hitz gutitan etamodestiarekiñ. Baldiñ ordean bere buruaz haiñitz mintzo den norbaitaurkhitzen baduzu, ez dezazula horrengatik mespresa; baiñan begirau-tzuhark bezala egiñ, deus erraten ez balu ere, bere hutsen ezagut-arazteko gaiden gauzarik baizen, eta bere burua ahalkerian eror-arazitzekorik baizen.Ez zaitezela ahalik gutiena baizen mintza zure lagun proximoaz, eta haridaozkon gauzez; non ez duzun hartaz ungiak errateko okasionea. Lakhetbekizu Jaiñkoaz mintzatzen, beregaiñki haren, gizonen alderako karitateazedo amodiaz: ordean huntaz ere behar bezala mintza ez zaitezen beldu-

Joanes Haraneder

69

Arratsean, gogora erakhar azu, Ama on hark sentitu zuen dolorea,ikhustean, Jesus Olibeteko Baratzean, odolezko izerdi batez trenpatua,eta handik preso eramana ta nolakoak izatu ziren gau hartan guzianMariaren bihotzeko Khexaguneak. Goizean, sar zaite haren dolorean;ikhusteaz Seme maite hura, laido eta hiroiekiñ eramana, Pilatusen etaHerodesen aiñtzinera; hilltzera kondenatua; eta suplizioko lekhura goa-tean, Gurutzea garraiatzera, azote kolpeka, bortxatua. Eguerdian, iduribekizu ikhusten duzula, Ama doloratu huneñ bihotza erdiratu zuen,Ezpata kruela; hunen presenzian, Gurutzefikatu zutenean Jesus adora-tzekoa, eta hunek azken hatsa etxatu zuenean; eta oraiño, hill zenean ere,lantza batez saihetsa ideki ziotenean.

Erreflexione on hauk egiñ detzaketzu, Biryina saiñduaren doloreengaiñean, ortzegun arratsetik, larunbat eguerdiraiño: eta bertze hek egiñenditutzu gaiñerako egunetan. Guziarekiñ segi zazu, on zaitzun debozionea;bihotza, ikhusten duzun gauzez mobitua, sentitzen duzunaren arabera.

Fiñean hitz gutiz zuri errateko, nola behar duzun zure sensuez balia-tu: manaia tzatzitzu halako gisaz, non, ez baitiozu behiñere utziko zurebihotzean entradarik, ez eta amodio sobrarik, ez eziñ garaituzko herrarikikhusten ditutzun gauzentzat. Aitzitik, erregelatuko baititutzu zure nahiguziak, Jainkoaren borondatearen gainean; deus maitatzen eta higuiñtzenez duzula, Jaiñkoak maita dezazun eta higui dezazun nahi duenik baizen.

Hauk guzien ondoan abisatzen zaitut zure sensuen erregelatzekoemanik heldu natzaitzun pratika diferent haukien nonbre handi huntan,ez dela ene deseiñua, hautaz zure okupazione prinzipala egitera, zu obli-gatzea. Ezen behar duzu hurren bethi zure baitan zarratua etaJaiñkoarekin yosia egon: behar duzu okupatua izan, barnean ditutzunbiziorako inklinazioen gudukatzen, eta kanpoan bizio hei kontra dohaz-koten bertutezko akzionen egiten. Ez dut beraz bertzerik igurikitzen, bai-zen hautaz balia zaitezen, baitezpadako okasionetan. Ezen nork bereburua obligatzea, onak diren arren, hanbat pratika kanpokoen konplitze-ra; ez da hori Bizitze izpiritualean haiñitz aiñtziña goateko moiena.Pratika hauk aproposki eta pheituz enplegatuak ez direnean, ez dire balia-tzen izpirituaren nahasteko, amodio propialaren entretenitzeko, ariñtasu-naren emendatzeko, eta munduko tentamendu gaxtoei bide emateko bai-zen.

GUDU IZPIRITUALA

68

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 68

XXV. KAPITULUA

Bere Etsaiak gudukatzea eta bentzutzea deliberatu duen, Jesus-Kristoren Soldaduak, ahalik gehiena ihes egiñ behar diote, bere

bihotzeko Bakea nahas edo altara diozoketen gauza guziei.

Barneko bakea galdu dukegunean, hunen kobratzeko indar eta ahalguziak enplegutan eman behar ditugu: baiñan zer nahi den mundu hun-tan gertha dakigun, ez da deus gai, hura guri arrapatzeko, edo nahasteko,gerorrek nahi ez badugu. Konzebitu eta sentitu behar dugu, egia da, gurebekhatuez eta gure hutsez dolore handi bat: ordean dolore hunek izanbehar du, haiñitzetan erran dudan bezala khexagabea eta neurthua.Orobat: urrikaldu behar zaizkigu bekhatoreak, eta bederen bihotzez, hekgaltzeaz, nigar egiñ behar dugu; ordean gure urrikaltasunak behar du izanbihotzekoa, khexagunerik eta trublerik gabea, Karitate phuru baten efe-tua bezala.

Mundu huntan suiet garen gaitz infinitu batzuez denaz bezanbatean,hala-nola eritasunak, zauriak, heriotzea, adiskiden eta hurkoen galtzea,izurritea, gerla, su-ha-lama, eta bertze hainitz akzident triste, (zeiñeiguziek ikhararekin behatzen baitiote, gorphutza, bethi sofritzetik ihesidabillana, zaurtzen duten gauza batzuei bezala) horiek guziak, Graziarenlaguntzarekin batean, ez xoillki Jainkoaren eskutik bihotzez topa edoakzepta detzakegu, baiñan oraino horietaz bozkariatzeko suietak egitekogai gare; konsideraturik, direla, edo bekhatoren garbitzeko eta salbatzeko,punizione arinak; edo yustuek merezimendu gehiago egiteko, okasionesegurak.

Bi arrazoiñ haukien gatik loriatzen da Jainkoa bera ere gure gaiñeraegortzean: baiñan gauza segura da, gure borondatea JainkoarenBorondateari sumetitua dagoeiño; aflikzionerik eta nahigaberik handie-nen erdian, bethi fermu egonen garela, eta izpiritua soseguan eta pausuankonserbatuko dugula. Yakiñ behar duzu, alabainan khexagune suerteguziak, Jainkoaren desgogarako direla; zeren nolanahikoak izan daitezen,eziñ baititezke bekhatugabeak, eta sortzen baitire bethi funts gaxto bate-tarik, zeiña baita Amodio propiala. Urrundik ikhustera entsaia zaite beraz,khexa edo inkieta ahal zaitzaketen gauza guziak, eta zaude aiñtziñkar pre-paratua hek pazienziarekiñ yasatera. Konsidera zazu, presenteko gaitzak,zenbat ikharagarriak agertzen baitire ere, funtsean eta bere baitan ez dire-

Joanes Haraneder

71

rrez, adi-tzatzu bertzek erraten dituztenak, eta hek bethikotz gogoan fiñ-katzera ensaia zaite.

Munduko egitekoez eta erran-merranez denaz bezanbatean: beha-rritaraiño heldu bazaizkitzu, ez diozozutela permeti, sar daitezen biho-tzeraño. Bihotzak oso-osoa Jaiñkoarena eta Jaiñkoarekiñ izan behar du.Baldiñ ordean obligatua bazare, ihardestekotzat, mintzo zaitzun presunaentzutera; bethi zenbait begiratze altxa zazu Zerura: Han erregiñatzen duzure Jaiñkoak; eta handik Majestate guziz on hark ez du errefusatzen, zu,herbal eta ezdeusaren gaiñera, bere begi miserikordiazkoak itzultzera.Errepasa-tzatzu ungi erran nahi ditutzun hitzak, bihotzetik mihira iganbaiño lehen: ahalik obekiena guziak pisa-tzatzu; zergatik bethi aurkhitukobaituzu haiñitz, gutitu behar denik. Eta erran behar direla uste ditutzunak,berezi ditutzun ondoan ere; khen zazu oraiño hautarik parte bat: ezenguzien burua aurkhituko duzu sobra mintzatu zarela.

Ixilltasuna Gudu izpiritualean laguntza handi bat da eta hau garda-tzen dutenek bere buruei agiñ diozokete bitoria eramanen dutela. Ezensegur da, haiñek komunzki badutela bere buruentzako mezfidantzia,Jaiñkoa baitan behar den fidantzia, Othoitzarentzako gustu ageri bat, etabertutezko pratikentzat errextasun handi bat.

Ixilltasuna maita ahal dezazuntzat, konsidera-tzatzu hartarik heldudiren on eta abantaill handiak, eta mintzatzeko frankiatik sortzen direngaitz eta kalte nonbre gabekoak. Diot gehiago: Nahi baduzu guti mintza-tzeko usantza hartu, zaude ixillik, mintzatzeko suieta duzunean ere; bal-diñ zure ixiltasunak ez badio, ez zuri, ez lagun proximoari kalterik ekhar-tzen. Ihes egiozute beregaiñki Mundutarren solhas guziei: gizonen kon-pañiak utzirik, hauta zazu Aiñgeruen, Sainduen, Jaiñko Beraren konpañia.Fiñean Orhoit zaite, nolako gerla hasi duzun; eta segurki, solhas inutille-tan doztatzeko astia izatetik urrun, doi-doia izanen duzu hatsaren hartze-ko denbora.

GUDU IZPIRITUALA

70

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 70

zienziak zeren erreporxu egiten darokun), baiñan funtsean Izpiritu gax-tuak sor-arazten dituenak, ondoa agertzen diren bezala. Baldiñ konzien-ziako errenkura hek baliatzen bazaizkigu, gu beheititzeko eta humiliatze-ko baldin obra onak egiteko khartsuago errendatzen bagaituzte; baldinJaiñkoaren Miserikordian behar den fidantzia gutitzen ez baderaukuteorduan erremesiaturik errezibitu behar ditugu, Zeruko fagore batzu beza-la. Baiñan baldiñ konzienziako erreporxu hek kausatzen badaituzte gurebaitan xagrinak eta trubleak, kuraiea gal-arazten badarokute, gure eginbi-deak konplitzeko uzkur, gogo urri eta berantiar errendatzen bagaituzte,sinhetsi behar dugu Etsaiaren artifizioak direla, eta hek entzuteaz khasuguti egiñik, konportatu behar gare ordinarioan bezala.

Ordean khexagune suerte hautaz bertze alde, nola gure xagrinakethortzen baitire gehienean mundu huntako kaltetarik eta gaitzetarik:haukien gaiñean gardian egoteko, bi gauza egiñ behar ditugu.

Bata da konsideratzea, gaitz hauk gure bitan zer efetu egiten duten,eta zertaz gabe ahal gaitzaketen: ea khentzen eta gutitzen darokuten per-fet izateko dugun lehia, ala khentzen eta iraungitzen duten gure Amodiopropiala. Baldiñ ez badiote miñik egiten gure amodio propialari baizen,zeiña baita gure Etsai guzien Buruzagia, ez dugu behar errenkuratu: aitzi-tik, bozkariorekiñ, eta ezagutzazko sentimenduetan sarthurik, errezibitubehar ditugu, Jaiñkoak egortzen darozkigun Grazia egiazkoak bezala,ematen darozkigun laguntza handiak bezala. Baldiñ ordea perfekzionekobidetik gu makhur-arazteko gai badire, eta bertutea higuiñ-araz badieza-gukete, ez dugu horrengatik kuraie gutiago izan behar, ez eta barnekososegua eta bakea galdu behar: geroxeago ikhusiko dugun bezala.

Bigarrena da, Jaiñkoa gana gure izpiritua altxatzen dugula, ez axola-ki edo kantitu gabe errezibitzea haren eskutik heldu zaikun guzia: segura-tuak, egorriko darozkigun gurutzeak berak ere, baliatuko zaizkigula infi-nitu bat ontasunen surtsatzat, zeiñ ontasun negliyatzen baititugu, ezagu-tu faltaz.

Joanes Haraneder

73

la gaitzak; on egiazkoez eziñ gabe gaitzaketela; Jaiñkoak edo egortzen,edo permetitzen dituela, erran ditugun arrazoiñak direla kausa, edo ber-tze zenbait arrazoiñen gatik, zeiñak, guretzat diren arren gordeak, eziñizan baititezke haiñitz yustuak baizen.

Manera hortan, izpiritua bethi higoala eta orobata konzerbatzenduzula, bertutean haiñitz progotxatuko duzu, bizi huntako akzident dife-renten erdian. Non ez: zure nekhe eta trabaillu guziak inutillak izanendire, eta ez zaizkitzu Zerukotz deusentzat baliatuko. Gehiago dena:Izpiritua tehar eta inkiet izanen duzuiño, Etsaiaren atakadei pharatua ego-nen zare ezagutzeko ahalik gabe zeiñ den bertuterako biderik segurena,xuxenena eta laburrena. Sathanek bere ahal guziak egiten ditu, gure bai-tarik arimako Bakea khasatzekotzat; zeren baitdaki, Bakea den lekhuanJaiñkoa edireiten dela, eta Miserikordiaren efetu miragarrienak obratzendirela bakea dutenen fagoretan. Arrazoiñ hunengatik, bere fiñezia etamalezia guzia enplegatzen du guri bake hura arrapatzeko: eta gu tranpaneror-araztekotzat, denaz bertzelakoa agertzen da; sor-arazten eta inzpira-tzen darozkigu deseiñu, iduriz onak eta funtsean gaxtoak direnak: ordeanhauien gaxtotasuna hainitz maneraz deskobri daiteke, eta guziz, zerengure barneko sosegua eta bakea nahasten baitute.

Gaitz hain perillos bati erremedio ematekotzat, etsaia zenbait mobi-mendu fresko, eta desirkunde berri gure baitan alxatzera ensaiatzendenean, ez dizogutela berehala mobimendu eta gutizia haui bihotza zabal;lehenik ukho egioguten amodio propiala lausenga dezaketen afekzioneguziei; ofrei diozogun Jaiñkoari desira berri hura: errekeri zagun, arrenezagut-araz diezagun, ea harenganikakoa den, ala Sathanenganikakoa; etaizan dezagun artha horren gaiñean konseillu hartzeaz gure Diretoraganik. Segur garenean ere, gure bihotzean sortzen den desirkunde batJaiñkoaganik heldu den mobimendu bat dela; ez dugu hura konplitzekoeginbidetan eman behar, non ez dugun aiñtziñetik gutitzen eta mortifika-tzen, hura konplitua ikhusteaz, dugun lehia sobraniazkoa: ezen obra onbat, hunelako mortifikazione batez aiñtziñatua, Jaiñkoari haiñitzez agra-dagarriago zaio, lehia eta Khar berelako batekiñ egiten litekena baiño; etamaiz obra onak hañitzez gutiago plazer egiten dio, ezen-ez aiñtziñekomortifikazioneak. Manera hortan gutizia gaxtoak khendurik eta hastan-durik, nahi onak ere konplitzen ez ditugula naturaren mobimendu guziakitho ondoan baizen, sosegu oso eta perfet batean konzerbatuko dugugure bihotza.

Hortarakotzat mesprezatu behar dire konzienziako har suerte batzuJaiñkoa ganik heldu direla diruritenak, (egiazko defauten gaiñean kon-

GUDU IZPIRITUALA

72

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 72

ziko aldian bezala, bigarren, hirurgarren,eta duzula zure buruarentzataierkunde eta mespresio handiago bat, eta bekhatuarentzat herra etahodio borthitzago bat: eta egon zaite ethorkizunean hobeki zure gardiengaiñean. Sathani handizki miñ egiten dio haren kontra gudukatzekomolde hunek; zeren baitaki hunek Jaiñkoari plazer egiten dioela, eta lehe-nago berak garaitzen zuen presuna beraz bentzutua izateaz ahalkatua etagorritua, bethi gibela erretiratzen baita. Horra zergatik bere artifizioguziak enplegatzen dituen, gudukatzeko molde hau utz-arazteko: eta maizardiesten du nahi duena, gure bihotzen gaiñean atzarriak egoteko dugunartha eskasa dela kausa.

Gaiñerakoan zenbatenaz metoda hau aurkhitu baituzu gaitzagoa,hanbatenaz egiñ behar ditutzu eseiu handiagoak zure burua bortxatzeko,eta difikultateak garaitzeko: Eta ez zaitezela kontenta aldi batez xoillki pra-tika on hau enplegatzeaz; bainan maiz eta maiz berriz lot zakizko; bekha-tu bakhar batez baizen, zure konzienzia kargatua aurkitzen ez bazindu ere.Baldiñetaria beraz bekhatu batek, (zeiñetan erortzeko zorigaitza izatu bai-tuzu), kuraiea gal-arazterañokoan khexatzen bazaitu; egiñ behar ditutzungauzetarik lehenbizikoa da, zure Arimako bakea eta Jaiñkoa baitangofidantzia kobratzea. Ondoan behar duzu Zerura bihotza altxatu, eta fer-muki sinhetsi, huts-egiñaz batzuetan sentitzen den khexaguneak, ez duelabere xede eta objetzat Jainko ofensatua; baiñan bai merezi ditugun penaketa gastiguak, zeiñen beldurrago baitgare, bertze gaiñerako guzien baiño.

Haiñ desiratzekoa eta haiñ nezesarioa den sosegu hau kobratzekomoiana, da, ondoan ez niholere zure hutsa gogora erakhartzea: bainanbegiratzea Jaiñkoaren Ontasun infinituari, zeiña bethi prest baitago bark-hatzera, eta zeiñak desiratzen baitu miserikordia egitea krimarik itsusienaketa beltzenak egiñ dituen bekhatorerik handienari, eta ahal guziak enple-gatzen baititu, hunelakoak bere egiñbidera bihur-arazitzeko, berekiñ her-siki yunta-arazteko, mundu huntan bide onean ibill-arazi ondoan, ber-tzean bethikotz dohatsu errendatzeko. Reflekzione hauk, edo hunelakobertze zenbaitek zure izpiritua sosegatu duten ondoan, bihur zaitekuraioski orduan, zure bekhatua konsideratzera, eta erran ditugun guziakponturen pontu garda-tzatzu.

Fiñean Penitenziazko Sakramenduan, (zeiñetara maiz hurbiltzeakonseillatzen baitarotzut) erakhar atzu zure begien aiñtziñera zure hutseta falta guziak, eta diren bezalakoak garbiki deklara diotzotzu zure Aitaizpiritualari, berri-berritan, sentitzen duzularik dolore min bat, hetan eroriizanaz; eta hartzen duzula borondate berri eta fermu bat, ez zarela gehia-go hetan behinere eroriko.

Joanes Haraneder

75

XXVI. KAPITULUA

Zer egiñ behar den, zenbait zauri errezibitzen denean Gudu izpi-ritualean.

Gure burua kolpatua sentitzen duzunean, erran nahi da: zenbaithutsetan erori zarela ikhusten duzunean ala flakotasun phuruz ala bera-riaz eta maleziaz, ez zaitezela horrengatik sobra dolora; ez zaitezela txareta khexa: baiñan zakizko bere Jaiñkoari, eta errozu fidanzia oso etahumill batekiñ. O Ene Jauna, eta ene Jaiñkoa! Orai, bai orai, naizena, ager-tu naiz: ezen zer igurik daiteken ni bezalako kreatura herbal eta istu batganik, errebelatzea eta erortzea baizen?... Trika zaite aphur-bat pensa-mendu hortan; zure baitan gorri eta ahalkatzekotzat, eta zure hutsazdolorea eta urrikia konzebitzekotzat.

Gero, trublatu eta nahasi gabe, zure kolera guzia, itzul azu zurepasione nausituen kontra.

Jauna! erranen duzu, ala krima are handiagoetan eroriko bainintzenzure Miserikordia infinituak lagundu eta atxiki ez banindu.

Errenda diotzotzu ondoan esker-onezko milla akzioneMiserikordien Aita huni: maita zazu egundaiño baiño gehiago ikhusteaz,egiñik heldu zaizkon afruntuaz zure kontra sentikor eta herratsu izatetikurrhun, berak oraiño eskua hedatzen darotzula; beldurrez zenbait halakodesordenetan berriz ere eror zaitezen.

Fiñean segurantza oso batekiñ errozu: Erakhuts zazu, o EneJaiñkoa, nor eta zer zaren: ager zazu, ni bekhatore gaxoaren eta humilia-tuaren gaiñean, zure Miserikordia dibinoa: barkha dietzadatzu ene hobenguziak: ez dezazula permeti zu ganik, den gutiena ere, aparta eta separanadiñ: zure Graziaz borthitz nazazu hartaraiño, non ez baitzaitut gehiagobehiñere ofensatuko.

Hunela mintzatu ondoan, ez zohazela zundatzera, ea zure hutsaJaiñkoak barkhatu darotzun bai ala ez: ezen hori denbora galtzea eta inu-tilki khexatzea liteke. Holako zundatzen suertean, bada haiñitz superbio-tasun eta Deabruaren artifizio, zeinak, alegia ederren azpian, zuri penaegitea billatzen baitu. Horlatan larga zazu zure burua JaiñkoarenMiserikordia gana, eta segi-tzatzu zure obra onak eta Debozionezko pra-tikak, hutsik egiñ ez bazindu bezanbat sosegurekiñ eta trankilitaterekin.Egun berean haiñitz aldiz Jaiñkoa ofensatu baziñdu ere, ez behiñere gal,haren baitan duzun fidantzia. Egizu nik orai erran darotzudana, lehenbi-

GUDU IZPIRITUALA

74

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 74

XXVIII. KAPITULUA

Deabruak zenbat arte gaxto enplegatzen dituen, bekhatuan eror-arazi dituenak, behiñ-bethikotz gal-arazteko eta ostiñatzeko.

Satanek behin arima bat bekhatuan eror-arazi duenean, ez da male-ziarik, enplegatzen ez duenik, hura are gehiago itsutzeko, eta haren izpi-ritutik urhuntzeko bere estatu ondikozkoa ezagut-araz diozoken guzia.Oraiño kontentatzen balitz, Jaiñkoak egortzen diotzan, pensamenduonak haren baitan ithotzeaz; eta hunelakoen lekhuan, gaxtoak inspira-tzeaz! Baiñan urrhunago goaten da. Hirriskua den okasionetan barna sar-araztera enzaiatzen da; segadak hedatzen diotza, berriz ere eror dadiñtzatedo bekhatu berean edo bertze bekhatu itsusiagoetan. Hortik heldu da,Zeruko argiez billuzia, geroago eta gehiago berretzen eta emendatzenbaititu bere krimak eta desordeak, eta gaxtakerian gogortzen baita.Horlatan uztai baten barnean balitz bezala, gelditu gabe, bira-birada billa,eta buruz behera badoha illhunbetarik illhunbetara, lezetik lezera, bethiurrhuntzen dela hanbatenaz salbamenduko bidetik, eta emendatzen duelabere bekhatuen nonbrea; non ez duen Jaiñkoak, laguntza berezi eta nihoizez bezalako batez atxikitzen eta sustengatzen.

Gaitz huni eman behar zaion erremedio berehalakoa da, hunelakoarima gaxo batek errezibi detzan, kontra egiñ gabe, Jaiñkoaren inspira-zioneak, zeiñek illhunbetarik ilkhi-araziko baitute argi handira, eta bizio-tik bertutera: eta su eta khar handirekin berehala oihu egiñ dezan: Ah,Jauna! hel zakizkit; ethor zaite, arren, lauster, ni laguntzera; ez dezazulapermeti, nagoen gehiago ehortzia herioaren eta bekhatuaren thonba bel-tzean. Haiñitz aldiz erran behar ditu hitz hauk berak, edo bertze hunela-koak: eta ahal badegi, goanen da berehala bere Aita izpirituala gana, yaki-tera zer egiñen duen, eta hersten duen etsaiaren kontra hari armak galde-gitera. Baldiñ ordu berean ezin goan baditeke: izan behar du errekortsuGurutzefika gana, bekhokia lurrarekin yosirik, ahuspez haren oinetanematen dela. Othoitztuko du oraiño aldartez Zeruko Erregiña, eta erre-keritu beharko du urrikal dakion: ezen den bezalako dohakabeak segurkiyakiñ ahal dezake diliyenzia huntarik dohala eta dependitzen dela, harkbitoria eramatea; ikhustera goazen bezala heldu den Kapituluan.

Joanes Haraneder

77

XXVII. KAPITULUA

Nola duen Satanek, bertuteari lothu nahi zaizten presunak, baieta bizioan oraiño ehortziak daudezenak, tentatzeko eta engana-

tzeko antzea eta usantza.

Gauza segur bat da, Deabruak ez duela bertze pensamendurik, gizo-nen gal-araztea baizen; eta ez dituela guziak manera berean atakatzen.Zuri beraz erakhasteko haren fiñezia eta artifizioetarik zenbait, markatu-ko darozkitzut yende suerte diferentak estatu eta disposizione diferente-tan aurkhitzen direnak. Batzuek bekhatuaren esklabo dire, eta ez dutebere gatheak haustera pensatzen ere. Bertze batzuek nahi lukete bada,esklabotasun hartarik ilkhi: baiñan deus ez dute egiten bere buruak libra-tzeko. Bertze batzuek uste dute bide onean direla; noiz-etere baitire urr-hunduenak eta markhurtuenak. Bertzeak fiñean, bertutearen gradurikgorena ardietsi ondoan, erortzen dire egundaiño baiño tristekiago etaperilloskiago. Ondotikako Kapituluetan mintzatzera goaz yende suertehautaz guziez.

GUDU IZPIRITUALA

76

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 76

rren gaiñean dugun fidantzia, Jaiñkoaren Graziaren gaiñean behar dugunfidantziari lotzeko; eta billuz gaitezentzat, hurren ezagutzen ez dugun,gure urguilleriaz, gure buruen ezdeustasuna humillki ezagutzeko eta ait-hortzeko. Beraz gure deliberazione on guziak eziñ daitezke efetuzkoak,non ez dire fermuak eta iraupenezkoak: eta eziñ izan daitezke fermuak etairaupenezkoak, non ez diren funtski pausatuak gure buruazko mesfidan-tziaren, eta Jaiñko baitango fidantziaren gaiñean.

Bigarren arrazoiña da: Zenbait desirkunde on heldu zaikunean, ezdiogu gure buruari proposatzen bertutearen edertasuna eta exselenziabaizen, hunek bere baitarik duen arren nahikirik flakoenak bereganatze-ko indarra, eta ez gare batere Orhoitzen, bertute hura ardiesteko nezesa-rio diren nekhez eta trabailluez. Horra zergatik arima putrun eta xotal bat,den trabarik xumenak arrestatzen eta izitzen duen, eta hasi duen obrazerk utz-arazten dioen. Har zazu beraz usantza, bertuteak ardiestean edi-reten diren trabak, bertuteak baiño lehen, gogora erakhartzekoa: trabahaukiñ gaiñean zure izpiritua maiz okupa zazu, eta okasionearen edo ati-zaren arabera, hek garaitzera prepara zaite. yakiñ zazu gaiñerakoan, edozure buruaren bentzutzeko, edo zure etsaiei kontra egiteko zenbatenazizanen baituzu animo gehiago, hanbatenaz agertuko zaizkitzula trabahauk ariñagoak eta bentzutzeko errexagoak.

Hirurgarren arrazoiña. Gure deseiñu onetan ez dugu hanbat konsi-deratzen bertutea eta Jaiñkoaren nahia, nola gure intres propiala: eta haumiazenik gerthatzen da, konsolazione handiak, beregaiñki nahigabetan,errezibitzen ditugunean. Ezen gure gaitzentzat solayimendurik bateremundu huntan aurkhitzen ez dugun orduan, hartzen dugu, behinbethi-kotz Jainkoarekiñ bat egiñak egoteko deseiñua, eta bertutezko obrei bai-zen, ez aplikatzeko deliberazionea. Parte huntarik hutsik ez egitekotzat,Zeruko Graziez usaia gaxtoa egitetik ungi begira gaitezen: izan behardugu humill eta erne gure deseiñu onetan: ez gakizkola libra debozionea-ren zelo indiferent bati, zeiñak, eziñ konpli detzakegun botuak egitera,funtsgabeki engaia ahal baitgaitzake.

Baiñan nahigabeak ditugunean, izan tzagun xedea eta borondateaxoillki, garraiatuko dugula ungi gure Gurutzea Jaiñkoak manatzen derau-kun moldean; eta Gurutze hartan emanen dugula gure gloria, errefusa-tzeraiño gizonen partetikako solayimendu guziak, eta batzuetanJaiñkoarenganikakoak ere. Ez dezagula galde, ez desira bertzerik, baizenGuziz botheretsuaren eskuak gure atsekabetan sustenga gaitzan; etaharen Graziarekiñ batean, pazienziarekiñ eta ixillik, yasan detzagun, berakegorri nahiko darozkigun, pena eta nahigabe guziak.

Joanes Haraneder

79

XXIX. KAPITULUA

Izpiritu gaxtoa baliatzen den imintzionez, konbertitzetik osokigibelatzeko yende batzu, zeiñak, bere konzienziaren estatu tristeasentiturik eta ezaguturik, konbertitzeko zenbait nahiki baitute:

Eta nondik heldu den, haukien borondate onak gehienean baitireefetu gabeak, edo obretan ez emanak.

Bere konzienziako estatu gaxtoa ezagutzen dutenek, eta hartarik ilkhinahi luketenak, usten dituzte bere buruak enganatzera Satanez, zeiñakbere ahal guziak egiten baititu, haiñak seguratzeko badutela oraiño den-bora eta ephe luze bat bizitzeko; eta hala, bere konbersionea segurki luzaahal dezaketela. Malizioski begien aintzinean ematen diote, hunelakohauzi, bertze gauza guziak baiño lehen, xuritu behar dutela; duten enba-razu handi batetik libratuak izan behar dutela: non ez, eziñ lot dakizkoke-la ziñ-ziñez bizitze izpiritualari, ez eta soseguan konpli Jaiñkozko pratikak.

Hauxe da tranpa bat, zeiñetan haiñitz yende uzten baitituzte bereburuak hartzera, eta egunoroz hartuak aurkhitzen baitire. Baiñan ez danihor hunen kausa billa dezakenik nork bere lazotasunean baizen: etahau, egiteko batean, zeiñetan kestione baita salbamenduaz eta JaiñkoarenGloriaz. Bakhotxak beraz, utzirik hitz hauk: Bihar, bihar, erran beza:Gaurdanik, orai beretik. Eta! zertako Bihar? Nondik dakit biharko egunaikhusiko dudala? Eta hortaz osoki seguratua banintz ere: salbatu nahi iza-tea othe da bada ene penitenzia eta konbersionea luzatzea? Bitoria ardie-tsi nahi izatea othe liteke, nork bere buruari zauri berriak egitea?

Beraz eziñ dudatuzko gauza bat da, aintzineko Kapituluan markatudugunari bezala, enganio huni ere ihes egiteko, Zeruko inspirazionei bere-hala obeditu behar zaiela. Berehalatasun mintzo naizenean, ez dezazulauste izan mintzo naizela nahiki ariñez: borondate flako eta agorrez.Hunelako nahikiek hainitz presuna tronpatzen dituzte haiñitz arrazoiñez.Lehena da, zeren hunelako borondatexkiak ez baitire funts onezkoak, etaez baitire heldu nork bere buruaz duen Mesfidantziatik, eta Jaiñkoa bai-tan den Fidantziatik. Gero zer gerthatzen da? Arima, urguilleria gordebatez bethea, itsutzen da hartaraiñokoan, non bertutearen itxura baizenez dituzten pratikak hartzen baitditu bertute segur eta solido batentzat.Gaitz hunen erremedioak, eta hau ezagutzeko moianak heldu dire, Jaiñkoberaren Miserikordiatik, zeiñak permetitzen baitu eror gaitezen; gure ero-rikoen medioz xuhurtuak eta argituak, utz eta gal dezaguntzat gure inda-

GUDU IZPIRITUALA

78

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 78

obretan gure buruak trebatu bagintu ere, eta bertutean haiñitz gora iganbagiñe ere. Egon gaiten bethi humilltasunean: gaizki guziak igurik atzigungure flakotasunaren partetik: mesfida gaiten geure buruaz: eman tzagungure fidantzia guzia Jaiñko xoilla baitan: maiz othoitz zagun, guduanborthitz gaitzala, hirrisku guzietarik begira gaitzala; gure bihotzetan bere-gaiñki itho detzala urguilluaren, presumzionearen, eta gure indarrengaiñean dugun fidantziaren sentimendu guziak. Horra zein medioz usteizan dezakegun perfekzionerik gorenera igan ahal gaitezkela; bertze alde-tik zenbait defaut xumetarik korreyitzea pena handi bat dugun arren.Jainkoak maiz hunelakoak uzten darozkigu gu humiliatzekotzat; etamoien hortaz, gure obra onez ardietsi ditugun merezimendu ttipi etaaphurrak konzerba detzaguntzat.

Joanes Haraneder

81

XXX. KAPITULUA

Perfekzioneko bidean dabilltzala uste duten Giristiño batzuek,nola tronpatzen diren.

Behiñ eta bietan etsaia garaitua den ondoan, ez da horrengatik gel-ditzen, hirurgarren asaldu eta atakhada bat eman gabe. Bere ahalaz,ahantz arazten darozkigu, oraietan gudukaturik heldu garen pasioneak etabizioak; eta burura ematen daroku, perfekzione halto eta gure ahalezgoragoko bati lotzeko borondate eta deseiñu banhoa; zeren seguratuabaita, behiñere harataraiño eziñ iganen garela. Horra zergatik oren guzianerrezibitzen ditugun heriotzeko kolpeak, eta ez baitugu pensatzen ere,hauki erremedio ematea: ezen deseiñu eta borondate llilluragarri horiekiduritzen zaizkigu egiazko obrak eta efetuak direla; eta superbiostasungorde batez, uste dugu, ya saiñdutasunik gorenera iganak garela. Gisahuntan: eziñ yasan dezakegu nahigaberik eta afrunturik xumena: etaguziarekiñ egoten gare luze Meditazionean, deseiñu handiak formatzen,tormenta latzgarrienak eta Purgatorioko penak ere yasanen ditugula,Jaiñkoaren amorea gatik.

Gu tronpatzen gaituena hauxe da: nola gure gorphutza ez baita hai-nitz ikharatzen urrundikako sofrikariez; pena handienak, pazienzia han-diago batekin, efetuzki eta bere baitan, paraitzen dituztenekien, gureguruak berdiñean emateko ausartia hartzen dugu. Etsaiaren artifizio haiñdanyerosari ihes egiñ nahi badiogu, fermuki delibera-zagun gonbatatzea,eta hitzak utzirik, obraz guduka zagun, inguratzen eta hurbilldik atakatzengaituzten etsaien, nonbre handia. Hortik ezagutuko dugu, ea guredeseiñuak eta gure proposak flakoak ala yenerosak ziren, itxurazkoak alaziñ-ziñezkoak; eta iganen gare perfekzionera, Saiñduek erakhartsi daro-kuten bide egiazkoaz.

Maiz eta ardura atakatzen ez gaituzten etsaiez denaz bezanbatean, ezgaitezela hauk gudukatzeaz hainitz penetan eman, non ez dugun aiñtzi-netik ikhusten, zenbait okasionetan eta zenbait orduz, gure kontra altxa-tuko direla. Ezen hunelakoen atakadak sustengatzeko estatutan aurkhigaitezentzat, goizdanik aiñtziñkar hartu behar dugu, haukien garaitzekodeliberazione fermu bat.

Ordean zein nahi den fermua izan dadiñ hartzen dugun deliberazio-nea, ez dezagula hau har bitoria batentzat; zenbait denboraz bertutezko

GUDU IZPIRITUALA

80

Haraneder J, Gudu izpirituala.qxd 05/11/2006 11:41 PÆgina 80