Gure ohitura zaharrak

7
KANDELARIO (Otsailak, 2) Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramango dituzte elizara. Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela: Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko. Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko. Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko. Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean kandelerio abesten zen: GURE OHITURA ZAHARRAK

Transcript of Gure ohitura zaharrak

Page 1: Gure ohitura zaharrak

KANDELARIO (Otsailak, 2)  

Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramango dituzte elizara.Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen

kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko.Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean kandelerio abesten zen:

GURE OHITURA ZAHARRAK

Page 2: Gure ohitura zaharrak

Kandelerio lerioatzari ura dario

sagarrari madarieutsi Peru adarrari.Euria dakar menditikOndarroaren gainetik

Eztaukat zapatarikbanoa Lekeitiotik

Kandelerioz eguzki,Negua dago aurreti,kandelerioz edurra,joan da neguaren

bildurra

Page 3: Gure ohitura zaharrak

SAN BLAS (Otsailak, 3)

Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da.Eztarrian arrain-hezur bat trabatuta zuela itolarrian zegoen haur baten bizitza salbatu zuen San Blasek, eta horrexegatik mirariz sendatzeko dohaineko alegia egin zen ezagun.Egun horretan bedeinkazio bereziak egiten ziren, eta oraindik ere egiten dira toki askotan. Ohitura hauxe da: erositako hari berezi batzuk, kolore askotakoak, gozoki, opila eta erroskila batzuekin batera elizara eramaten dira apaizaren bedeinkazioak jasotzeko.Apaizaren bedeinkazioaren ostean, San Blas haria eta jateko gauzak eztarriko minak eta gaixotasunak uxatzeko erabiltzen dira.Hariak erabiliz gero, ezin dira edozein tokitan bota, derrigorrez erre egin behar dira bederatzi egun pasa ondoren.Kandelario egunean hasi eta inauteriak amaitu artean, etxe askotan tostadak egiten dira, bai ogizkoak, baita ahiezkoak ere.

 

Page 4: Gure ohitura zaharrak

AGATE DEUNA (Otsailak, 4)

 

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa.

Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean.

Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari

eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta

bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokatua ere bada zenbait herritan. Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura

desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, Barakaldon adibidez, erromeriak. Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.

Page 5: Gure ohitura zaharrak

Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen

etxez etxe oles egiten ibiltzea Agate Deuna egunaren bezperan. Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.AINTZALDU DAIGUN AGATE

DEUNABIHAR DA, BA, DEUN AGATEETXE HONETAN ZORION HUTSABETIKO EUKO AL DABE.

DEUN AGATENA BATZEKO GATOZAURTEN BE IGAZKO BERBERAK,IGAZ LEZ HARTU GAGIZUZ ETAZABALDU ZUEN SAKELAK.

OPA DEUTZUGUZ OSASUNA TAJANGOIKOAREN ESKERRAZUEN BITARTEZ TXIRO TA UMIAKEZ DABE IZANGO BEHARRA.

ORAIN BAGOAZ ALDE EGITERAAGUR DEUTZUGU GOGOTIKAGATE DEUNA BITARTE DALAEZ EUZUE IZAN DONGERIK. (bis)

EUP !!!

Page 6: Gure ohitura zaharrak

INAUTERIAK (Otsailak,12)

Urteko zikloen arabera inauteriak negukoan kokatzen ditugu, garai batean etxean egoteko aroa, lurra eta animaliak babesean lo egoten zirenekoa. Udaberriarekin esnatzen ziren hartza eta lurra eta ateratzen zen gizakia etxetik. Eta inauteriak ospatzen ziren urte berriari agurra emateko.Historian zehar, bere ibilbidean hainbat elementu jaso eta gorde ditu, eta halaber, denbora zeharkatuz gaurdaino, aldakuntza, fusio eta esanahi aldaketak jasaten joan da (ziurrenik biharkoak ere ezberdinak izango dira).Egia esan, leku askotan ihauteria mozorro festa soil bat bihurtu da.Baina... noiz dira inauteriak? Inauteriak, Korpus egun eta bestelako zenbait jai-egun, aste santuarekin batera, eliza katolikoaren egutegi liturgikoaren arabera ezartzen dira urtero.Egutegi liturgiko horren berezitasuna da ilargiaren zikloak kontuan hartuta ezartzen dela. Pazko-igandearen arabera ezartzen dira egutegi liturgikoko datak. Eta, noiz da Pazko-igandea? Ba, udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi da.Inauterietako Hausterre-eguna, asteazkena, eta Pazko-igandearen artean 40 eguneko Garizuma izaten denez, Pazko egunetik 40 egun atzera egin eta inauterien bukaera izango dugu, eta ondorioz inauterietako jai egun guztiak ezar daitezke.AURREKO IGANDEABizkaiko aratuste zein inauteri asteko lehen ekintza aurreko igandean ospatzen den landa-merienda da. Ohitura hau lurraldeko hainbat lekutan mantentzen da oraindik.

 

 

       

       

Page 7: Gure ohitura zaharrak