Gure ipuinak

17
Neguko egun batean, herri txiki batean, herensuge bat eta gerlari bat bizi ziren. Herensugeak 5000 urte zituen eta kobazulo batean bizi zen. Bere kolorea belarra bezain berdea zen eta belarriak oso handiak zituen. Begiak kanikak bezain txikiak ziren eta bere buztana oso luzea. Oso gaiztoa zen. Gerlaria oso ona zen ezpata maneiatzen. Indartsua eta lorea bezain polita zen. Bestalde oso petrala zen eta beti zegoen haserre herensugeak dirua kentzen ziolako. Gerlaria eta herensugea lagunak ziren eta azkenean maitemindu eta ezkondu egin ziren. Diru asko zeukaten eta gerlariarentzat zaldi bat erosi zuten. Bere zaldia, Trumoi deitu zen eta gaztaina kolorekoa zen. Baina egun batean, bat-batean, dirua desagertu egin zen. Herensugea eta gerlaria haserretu egin ziren. - Nork hartu ote du dirua?- pentsatzen zuen gerlariak. -Nire maitea izan ote da? Ez da posible!- gerlaria oso minduta zegoen.

description

3. mailakoen ipuinak.

Transcript of Gure ipuinak

Page 1: Gure ipuinak

Neguko egun batean, herri txiki batean, herensuge bat eta gerlari bat bizi ziren. Herensugeak 5000 urte zituen eta kobazulo batean bizi zen. Bere kolorea belarra bezain berdea zen eta belarriak oso handiak zituen. Begiak kanikak bezain txikiak ziren eta bere buztana oso luzea. Oso gaiztoa zen. Gerlaria oso ona zen ezpata maneiatzen. Indartsua eta lorea bezain polita zen. Bestalde oso petrala zen eta beti zegoen haserre herensugeak dirua kentzen ziolako. Gerlaria eta herensugea lagunak ziren eta azkenean maitemindu eta ezkondu egin ziren. Diru asko zeukaten eta gerlariarentzat zaldi bat erosi zuten. Bere zaldia, Trumoi deitu zen eta gaztaina kolorekoa zen. Baina egun batean, bat-batean, dirua desagertu egin zen. Herensugea eta gerlaria haserretu egin ziren. - Nork hartu ote du dirua?- pentsatzen zuen gerlariak. -Nire maitea izan ote da? Ez da posible!- gerlaria oso minduta zegoen.

Page 2: Gure ipuinak

Egun batean, herensugea urrezko betaurrekoekin agertu zen. Dotore- dotore zegoen. Gerlariak ikusi zuenean asko haserretu zen eta galdetu zion: -Nondik atera dituzu urrezko betaurreko horiek? - Denda batean erosi ditut- esan zion gezurretan. -Zein dendetan?-berriro gerlariak. -Saja Zaharra izeneko herri txiki batean. -Baina herri horretan ez dago dendarik?- esan zion gerlariak. Orduan, herensugea lotsatu zen gerlaria konturatu zelako gezurretan ari zela eta egia esan zuen. Guztia kontatu zion, betaurrekoak beraien urre kutxatik hartu zituela eta diru asko lapurtu eta gorde zuela. Gerlaria sutan jarri zen, gorri-gorria, erabat haserretuta eta zigor eder bat ipini zion: diru guztia itzuli eta aste bete jan gabe egon beharko zen. Poliki-poliki gerlaria barkatzen joan zen herensugeari eta berriro maitemindu egin ziren. Handik aurrera herensugea zintzo-zintzo ibili zen. Ume eder bat izan zuten Jon izenekoa, eta oso zoriontsu bizi izan ziren. HAIEK ONDO BIZI IZAN BAZIREN, GU ERE ONDO BIZI IZAN GAITEZEN. Mikel Idiaquez eta Asier Valle

Page 3: Gure ipuinak

Bazen behin Jonson Baby izeneko estralurtar bat. Jonson baby estralurtar oso jatorra eta trebea zen . Berdea, txikia eta lodia zen. Munstro baten antza zeukan . Bihotz onekoa zen ere, aingeru bat bezain ona . Laura, Jonsonen lagun mina zen. Bera oso argala eta altua zen. Espazioan bizi zen. Jonson babyk Lur planetara joan nahi zuen, baina bere plater hegalaria apurtuta zeukan. Orduan deitu zion espazioko mekanikariari konpontzeko, baina honek ez zeukan erremintarik hor eta esan zion bila joateko. Lauraren lagun minak bazituen eta eskatu egin zizkion. Eraman zizkion erremintak eta azken momentuan Laurak Lur planetara joan nahi zuela erabaki zuen, Jonson baby laguntzera.

Page 4: Gure ipuinak

Heldu zirenean, sartu ziren baso ilun – ilun batean. Bat-batean atera zen basoko erregea. Esan zien lana eta lana egin behar zutela oso gaiztoa zelako. Beraiek oso beldurtuta zeuden. Jonson babyk esan zion ezetz eta erregeak sartu zituen biak kartzelan. Beldurraren kartzela oso polita zen. Ipini zizkien sokak, baino hostoz eginak ziren eta laban bat zeukatenez ezkutatuta, apurtu egin zituen. Atera zirenean, korrika eta korrika egin zuten. Plater hegalarira joan ziren. Espaziora bueltatu ziren eta azkenean, han ezkondu egin ziren eta oso zoriontsu izan ziren.

ETA... FINI.

AITOR MUÑOZ ETA LILI SAN VICENTE

Page 5: Gure ipuinak

Egun batean Marten, bazen Flip izeneko estralurtar bat. 8urte zituen eta ikaragarri ikusten zuen, belatz bat zirudien. Flipek ez zeukan ilerik, 12 begi zituen, 4 belarri, 9 atzamar eta 48 hortz. Lepo luze bat zeukan. Bere gorputza gelatinazkoa zen. Biluzik joaten zen. Ona, jatorra, bihotz onekoa eta lagun ona zen. Lur planetan, Jon izeneko mutil txiki-txiki bat bizi zen. Jonek 6 urte zituen. Lur planetan bizi zen eta oso ondo zekien monopatinean ibiltzen. Jon mutiko altua zen. Ilea eguzkia bezain horia eta motza zuen, azala berriz oso beltzarana. Begiak handiak eta marroiak zituen. Lagun ona, alaia eta jostalaria zen. Jonen ametsa Martera joatea zen. Eta egunero Marten zegoela imajinatzen zuen. Flipek aldiz Lur planetara joan nahi zuen eta Lur planetan zegoela imajinatzen zuen. Baina egun batean, Flipek bere plater hegalaria hartu zuen eta Lur planetara joan zen. Flip Lur planetara iritsi zenean, Jonen monopatina apurtu zuen plater hegalariarekin eta orduan biak elkar aurkitu ziren. Jon flipatuta geratu zen eta beldur pixka bat izan zuen izaki arraro hura ikusi zuenean. Flip berriz, korrika hasi zen bere plater hegalarira. Azkenean Flip hurbildu zitzaion eta: -Nire laguna izan nahi duzu?- galdetu zion. -Bai, zure laguna izan nahi dut - erantzun zion Jonek.

Page 6: Gure ipuinak

Monopatinen denda guztiak itxita zeudenez plater hegalaria hartu eta Martera joan zen.Bere laguna zenez ,Flipek Jon eraman zuen eta Marte osoa erakutsi zion: Liburutegia, ikastola, dendak… Eta...Joni asko gustatu zitzaion Marte oso handia zen eta dena txokolatezkoa zen. Liburuak karamelozkoak ziren. Lurra gomazkoa zen eta ura zukua. Bere monopatina eman zionean Jon eta Flip monopatinean ibiltzera joan ziren. Ama iritsi zenean eta Flip ikusi zuenean Korrika hasi zen. Biak oso pozik bizi izan ziren handik aurrera. EGIA BADA SINETS EGIA EZ BADA EZ SINETS. Eneko Lopez eta Edurne Esteban

Page 7: Gure ipuinak

Bazen behin, Drug izeneko munstro bat. 13.000 urte zituen eta Langraitz herrian bizi zen. Bere begiak farolak bezain argitsuak ziren. Ilea oso kizkurra zuen. Lau beso zituen sugeak bezalakoak. Oso serioa zen, jenio txarrekoa eta pixka bat maltzurra. Drug oso aspertuta bizi zen beti gauza berdinak egiten zituelako: hilerritik basora eta basotik hilerrira joaten zen. Baina egun batean gauza desberdin bat egin zuen. Besaulki magiko bat aurkitu zuen eta esan zuen : -Nik hemen eseri nahi dut! Eta hor eseri zen, baina bat-batean eseri zenean besaulkia hegan egiten hasi zen. Drugek besaulkian idatzita zeuden hitz magiko batzuk ikusi zituen. Ipintzen zuen : Faran farin, Nire lagun mina Agertu dadin! Eta bat-batean Jordi, 10.000 urte ikusi gabe zeukan laguna, atera zen eta besarkada handi bat eman zuten. Druj eta Jordi hilerrira joan ziren gorde-gordekara jolastera eta handik haurrera Druj ez zen gehiago aspertu. ETA EGIA ALA GEZURRA BEGI BIEN HARTEAN SUDURRA.

Andrea Otero eta Urko Mtz. De Aguirre

Page 8: Gure ipuinak

Bazen behin, udako egun batean, pingüino bat Ipar poloan bizi zena. Kuku zuen izena eta 54 urte zituen. Bere begiak pilota bezain haundiak ziren. Pingüinoa oso indartsua zen.Bere sudurra polita zen eta pixka bat potoloa . Bere hegalak oso haundiak ziren. Pingüinoa oso jostalaria zen eta azkarra. Pepi fokak 100 urte zituen.Ere ipar poloan bizi zen.Bere biboteak espagetiak bezain argalak zituen. Hiru hegal zituen oso handiak. Foka nahiko kokoloa zen eta pixka bat alferra. Garai hartan Ipar poloan bero haundia egiten zuen. Ezin zuten bero ikaragarri hura aguantatu. Zer egin pentsatzen egon ziren denbora luzez. Azkenik kohete bat egitea erabaki zuten eguzkira joateko.Koetea erremintarekin egin zuten. Muturra gorria zen, hiru motor zituen, urdinak ziren eta gainontzeko hegazkin gorputza berdea zen. Bidaian extralurtarrak ikusi zituzten eta metioritoak. Ailegatzean eguzkiari itzaltzeko eskatu zioten: -Bueno, itzaliko naiz -esan zuen eguzkiak eta itzali egin zen. Minutu batzuk geroago, berriro joan ziren Ipar polora eta hor dutsa bat ematera joan ziren. Gero, dena itzali zen eta ez zuten ikusten ezer. Horregaitik joan ziren eguzkira pizteko esatera.

Page 9: Gure ipuinak

Ailegatzean, pingüinoak esan zuen: -Piztu faborez!-. Eta eguzkiak erantzun zuen: -Ea esan, piztu edo itzali, eh? Eta pingüinoak: -Ba piztu baina ez egin bero gehiegi. Azkenik ipar polora bueltatu ziren bere kohetearekin. Handik aurrera, oso ondo bizi izan ziren. ETA FINI.

Unai Sanchez eta Rubén Bellido.

Page 10: Gure ipuinak

Bazen behin, Erdi Aroko egun batean, Jon izeneko printze bat eta Andrea izeneko printzesa bat. Jonek 25 urte zeukan oso azkarra eta indartsua zen. Andrea, ederra eta polita zen. Biak ezkonduta zeuden. Oso ondo bizi ziren gaztelu eder batean. Egun batean, Andrea bakarrik zegoenean, momia bat atera zen hormatik eta printzesa Andrea harrapatu zuen eta eraman zuen kobazulo batetara.

Printzea enteratu zenean., harrituta , haserre eta kezkatuta geratu zen .Bere zaldi zuriarekin tximista bezain azkarra joan zen kobazuloz – kobazulo eta azkenean, aurkitu zuen. Andrea izkina batean lotuta zegoen oihuka eta oihuka . Borroka bat egon zen eta Jonek irabazi zuen. Momiak Jon eta Andreari esan zien eraman zuela berarekin jolasteko. Bera kobazuloan bakarrik eta triste bizi zelako.

Page 11: Gure ipuinak

Jon eta Andreak, momia triste eta bakarrik bizi zenez, bere gaztelura bizitzera gonbidatu zuten, bere gazteluan denetarik zegoelako. Momia saltoka hasi zen eta esan zuen: -Iupiiii!!! gaztelura gonbidatu naute ! lagun oso onak izango ditut ! Eta hortik aurrera zoriontsu bizi izan ziren eta batzuetan hondartzara joaten ziren. ETA FLIN ETA FLAN IPUIN HAU BUKATU DA.

Alejandro Garcia eta Elisabeth Criado

Page 12: Gure ipuinak

Bazen behin, udako gau batean, jainko bat VIRSO izenekoa.Suaren jainkoa zen.25 urte zituen eta kobazulo batean bizi zen. Burua sandia bezain handia zuen. Besoak luzeak zeuzkan, hankak berriz motzak. Bihotz onekoa zen. SUAK 23 urte zituen eta neska bat zen. Begiak etzanak zituen eta hortz distiratsuak. Gorputza suzkoa zuen. Oso kirolaria zen. Kirola egitea asko gustatzen zitzaionez, entrenatzen aritzen zen egun osoan pesekin gimnasioan eta oso indartsua jarri zen. Gero,VIRSO joan zen sua egitera eta erre zen. Medikura joan zen eta osatu zioten eskua. Bere kobazulora joan zen eta sua ikusi zuen. Suak neska baten itxura hartu zuen eta jainkoa maitemindu egin zen. Lorea oparitu zion baina sua ez zen maitemindu. Beste gauza batzuk oparitu zizkion, baina jarraitzen zuen kasurik egin gabe. Orduan jainkoa mendekatu egin zen.

VIRSOk mago bati deitu zion eta honek sorginkeria bat egin zuen. Oparitu zion pozoi magiko bat: sagar zuku kolorea zeukan pozoiak. Suak gustukoa zuenez sagar zukua, dena edan zuen eta horrekin Sua berarekin maitemintzea lortu zuen.

EGIA EDO GEZURRA BEGI BIEN ARTEAN SUDURRA

Unai Mendia eta Irati Arcaute

Page 13: Gure ipuinak

Udako egun baten, bazen neska bat Aitziber deitzen zena eta 8 urte zituena. Anuzita izeneko herri txiki batean bizi zen. Ertaina eta farola bat bezain argala zen. Jostalaria, langilea zen. Kizkur txakurrak 8urte zituen eta Aitziber bezala Anuzitan bizi zen. Txikia eta elurra bezain zuria zen. Azkarra, langilea eta alaia zen. Ikerrek 10 urte zituen. Iker ere Anuzitan bizi zen. Altua, gihartsua eta txakurra bezain iletsua zen. Izaeraz alferra, kokoloa eta serioa zen.

Txakurra eta Aitziber lagunak ziren. Jolasten egoten ziren: Nintendora, futbolera, harrapaketan... Iker berriz... maltzurra zen eta ez zituen lagunik, gaiztakeriak egiten zituelako beti.

Egun batean, Ikerrek Kizkur harrapatu zuen beldurtu egin nahi zuelako. Neska bere etxera joan zenean oihu egin zuen : -Non zaude Kizkur!!! Txakurrak erantzun zuen: -UAU, UAU, UAU!!! Neskak pentsatu zuen arriskuan zegoela. Aurkitzen saiatu zen baina alferrik. Neska oso triste jarri zen. Etxera joan zenean negarrez hasi zen. Bere amak esan zuen:

Page 14: Gure ipuinak

-Zer pasatzen zaizu? -Kizkur harrapatu egin dutela eta ez dut aurkitzen. -Ba zeinek hartuko zuen ba ?-esan zuen amak - Badakit ! Ikerrek hartuko zuen!. Beti bihurrikeriak egiten ari da eta. -Bai ama ba noa bere etxera- esan zuen Aitziberrek. -Baina ezagutu egingo zaitu- esan zion amak kezkaturik. -Nire ahizpa joango da, egon lasai ama.Ahizpa ez du ezagutuko. Ni ezagutuko egingo nau eta ez dit emango txakurra. Eta Julene, bere ahizpa, Ikerren etxera joan zen. Atea jo zuenean Ikerrek ireki zuen. Honek honela esan zuen: -Nor zara? -Aitziberren ahizpa naiz. IKer oso harrituta geratu zen. -Zertara etorri zara?- galdetu zion Ikerrek. -txakurra nire lagun handia da eta Aitziberrena gehiago.Txakurra askatu egin behar duzu? -Ez daukat txakurrik. -Ba nik entzuten dut. -Ez daukadala. -Poliziari deituko diot. -Bale emango dizut. Eman egin zion eta esan zion: -Nola duzu izena? -Ni Maria deitzen naiz. 9urte ditut...beno joan beharra dut. Agur beste baten ikusiko gara. Azkenean lagunak egin ziren. Etxera itzuli eta Aitziber oso pozik jarri zen.Txakurra eta neska munduko lagunik onenak izan ziren. Arrez geroztik familiakoa izan zen eta Ikerrek ez zuen gehiago txakurrik lapurtu. EGIA EDO GEZURRA BEGI BIEN ARTEAN SUDURRA Idazleak:LIBE GALDOS ETA JULEN DIAZ

Page 15: Gure ipuinak

Antzina – aitzinean, baserri txiki- txiki batean bizi ziren Antonio izeneko txerritxo bat eta Ilargi izeneko baserritarra. Antonio txerriak 100 urte zituen eta beti berdin jantzita ibiltzen zen. Matematikan oso ona zen. Gure txerria oso arrosa zen eta gorbata dotore bat jantzita zeraman. Oso bihotz onekoa zen. Bere jabea Ilargi deitzen zen eta oso neska gaztea eta langilea zen. Hau gainera oso azkarra zen eta lagun asko zituen . Ilargik etxe handi-handi bat zuen eta beti urdinez janzten zen. Beraien baserri ondoko iturri batean dirua bota eta desioak egi bihurtzen ziren. Baina beraiek ez zeukaten txanpon bat ere ez hara botatzeko. Ilargik txerriari patinetean ibiltzen erakutsi zion. Ilargik Antonio txerria goizero-goizero herrira bidaltzen zuen patinetean ibiltzera. Baina alferrik! naiz eta goizero bidali ez zuen lortzen txanponik ere ez. Egun batean, herrira jaitsi zenean neska batekin topo egin zuen. Hitz egiten hasi ziren. Azkenean Antonio txerriak esan zion: -Noski. Da zuk, nahi al duzu zerbait egitea zuregatik? Antoniok baietz esan zion.Txerria kontatzen hasi zen: -Nire etxe ondoan iturri bat dago. Txanpon bat bota eta zure desioak bete egiten dira. Orduan neskak hiru txanpon eman zizkion. Bere lehenengo desioa patinete berria izatea, bigarren desioa baserri berri handiago bat izatea eta hirugarren desioa arropa berria izatea izan zen.

Page 16: Gure ipuinak

Baserrira iritsi zenean Ilargiri esan zion, neska batekin topo egin zuela eta hiru txanpon eman zizkiola. Ilargik galdetu zion: -Eta… zer, desioak eskatu al dituzu?- Antoniok baietz erantzun zion. Ilargik berriz: -Zer, eta zeintzuk izan dira?. Antoniok esan eta gero, neskatxak sukaldeko atea jo zuen eta Antoniori galdetu zion: -Nahi al duzu parkera jolastera joan ?. Antoniok baietz esan zion. Jolasten ibili ondoren, Antoniok galdetu zion : -Nirekin ezkondu nahi al duzu ?. neskak erantzun zion: -Noskiiiiiii! Bukatzeko Parisera joan, eta hor, ezkondu egin ziren. OHEAREN AZPIAN TXERRIA

Jone Zaldunbide eta Olaia Arias

Page 17: Gure ipuinak

Duela milioika urte, Gasteizko hilerri batean Zonbito izeneko zonbi bat bizi zen. Honek 115 urte zituen. Nahiko lodia eta ertaina zen. Burua ertaina eta begi txikiak zituen. Sudurrik ez zeukan eta aho txiki bat zeukan. Sabela krokodiloarena bezain luzea zuen. Besoak ertainak zituen eta ez zeukan azkazalik. Hankak nahiko luzeak zituen. Lehendabizi gaiztoa zen eta geroago alaia zen. Grapagailu batek Grapi zuen izena, 44 urte zituen eta zakarrontzi batean bizi zen. Grapi txikia eta baxua zen. Lodia eta itsusia zen baita gihartsua ere. Ilea argia eta kizkurra zeukan. Begi txiki-txikiak zituen eta Sudurrik ez zeukan. Aho txiki -txiki bat zuen. Grapi oso gaizki bizi zen ze paperontzi batean bizi zen eta ez zeukan lagunik. Zonbia ere oso gustura bizi zen hor arkakusoak zeudelako jateko. Baina egun ilun batean, ilargi betea zegoen. Bat-batean zonbia eraldatu egin zen eta hilerritik atera eta pertsonei koska egiten hasi zen. Minutu bat pasa eta pertsonak zonbiak bihurtu ziren, baina umeei ez zien ezer egiten hozkadek. Grapagailua grapak botatzen hasi zen. Baina, zelako sorpresa!!. Bat-batean, tximista handi bat erori zen bien gainera eta grapagailua eta zonbia katutxoak bezain alaiak eta zintzoak bihurtu ziren. EGIA EDO GEZURRA BI BEGIEN ARTEAN SUDURRA.

LEIRE GARAI ETA PEDRO ALBADALEJO.