GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure...

11
1 Egun onak LH 2019-2020 kanpaina Astelehena, azaroaren 18a GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI Aitaren,… EBANJELIOA: Lukas 18, 40-43 «Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion: “Zer nahi duzu niregandik?”. Hark erantzun: “Berriro ikustea, Jauna!”. Jesusek esan zion: “Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu”. Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen». IRAKURGAIA Bazen behin oso herrialde pobrea… Egun batean turista-talde bat iritsi zen herrialde hartako herrixka batera. Mupy izeneko mutikoa lagunekin jolasean ari zen turistak hurbildu zitzaizkionean. Turista bati bihotza hunkitu zitzaion mutikoak ikustean. Zeukanetik zerbait eman nahi izan zien. Esan zion Mupyri: “Joko berri bat pentsatu dut zuretzat eta zure lagunentzat”. Txutxe batzuk ditut eta etxe hartara arineketan lehenengo iristen denari emango dizkiot”. Mupyk, gogoeta egin ondoren, esan zuen: “Oso ondo. Gauza erraza izango da”. Lagunekin hitz egin zuen, elkarri eskutik heldu zioten eta denak batera arineketan hasi ziren… Jakina, denak aldi berean heldu ziren. Turistak, harrituta, zera galdetu zion Mupyri: “Zergatik egin duzu hori? Zuetako batek bakarrik irabazi behar zuen!” Mutikoak: “Bai, badakit. Baina nik ezingo nituzke txutxeak pozik jan, lagunek triste begiratzen didaten bitartean. Ez dakit zure herrialdeko umeak nolakoak izango diren, baina hemen, txikitatik, denok batasunean eta elkartasunean bizitzen ikasi dugu. Gutxi eduki arren, daukaguna denon artean banatzen dugu eta hala hobeto sentitzen gara”.

Transcript of GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure...

Page 1: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

1 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Astelehena, azaroaren 18a

GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI

Aitaren,… EBANJELIOA: Lukas 18, 40-43 «Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion: “Zer nahi duzu niregandik?”. Hark erantzun: “Berriro ikustea, Jauna!”. Jesusek esan zion: “Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu”. Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen». IRAKURGAIA Bazen behin oso herrialde pobrea… Egun batean turista-talde bat iritsi zen herrialde hartako herrixka batera. Mupy izeneko mutikoa lagunekin jolasean ari zen turistak hurbildu zitzaizkionean. Turista bati bihotza hunkitu zitzaion mutikoak ikustean. Zeukanetik zerbait eman nahi izan zien. Esan zion Mupyri: “Joko berri bat pentsatu dut zuretzat eta zure lagunentzat”. Txutxe batzuk ditut eta etxe hartara arineketan lehenengo iristen denari emango dizkiot”. Mupyk, gogoeta egin ondoren, esan zuen: “Oso ondo. Gauza erraza izango da”. Lagunekin hitz egin zuen, elkarri eskutik heldu zioten eta denak batera arineketan hasi ziren… Jakina, denak aldi berean heldu ziren. Turistak, harrituta, zera galdetu zion Mupyri: “Zergatik egin duzu hori? Zuetako batek bakarrik irabazi behar zuen!” Mutikoak: “Bai, badakit. Baina nik ezingo nituzke txutxeak pozik jan, lagunek triste begiratzen didaten bitartean. Ez dakit zure herrialdeko umeak nolakoak izango diren, baina hemen, txikitatik, denok batasunean eta elkartasunean bizitzen ikasi dugu. Gutxi eduki arren, daukaguna denon artean banatzen dugu eta hala hobeto sentitzen gara”.

Page 2: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

2 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

GOGOETARAKO Nolakoa da gure jarrera? Ume hauena bezalakoa? Zerk eragiten digu zoriontasuna guri? Noiz eragin digu partekatzeak zoriontasuna azkenekoz? Partekatzearen aldeko gara? Maiz partekatzeko asmoa dugu? BIDEOAK + Ubuntu: https://youtu.be/Rn1pW0Kc9Tg + Ubuntu: https://youtu.be/1QOoPlSlYsQ IRUDIA

OTOITZA Aita ona, eskerrik asko gure behar guztiei erantzun eman ahal diegulako. Beharrean dauden guztien alde eskatzen dizugu, bidean laguna aurki dezaten. Amen. Gure Aita,… ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE. Aitaren,…

Page 3: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

3 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteartea, azaroaren 19a

GURE INGURURA BEGIRA: GU EGOERA PRIBILEGIATUAN BIZI GARA

Aitaren,… BIBLIAKO IRAKURGAIA: Efesoarrei 1, 3 «Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena!» IRAKURGAIA Etxalde txiki baten jabeak mesede bat eskatu zion egun batean lagun zuen poeta bati: «Etxaldea saldu behar dut. Zuk ondo ezagutzen duzu, idatziko al didazu, beraz, egunkarian jartzeko salmenta-iragarkia?». Poetak, lapitza eta papera hartuta, honako hau idatzi zuen: «Etxalde zoragarria salgai: Arboladi ederrak, eguna argitzen duenean txori-kantuz betetzen direnak. Errekatxo polita, ur gardenak daramatzana. Eta etxeak, goizean eguzkiaren argitan dagoenak, gerizpe gozoa eskaintzen digu arratsaldean. Oso giro atsegina eta garbia, lasai, pozik eta bakean bizitzeko ezin hobea». Handik hilabete batzuetara, poeta eta laguna berriz elkartu ziren. Poetak ea etxaldea saldu zuen galdetu zion. «Ezta pentsatu ere!», erantzun zion lagunak. «Azkenean ez nuen salgai jarri, iragarkia irakurri ondoren, etxalde zoragarria neukala konturatu bainintzen».

Page 4: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

4 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

GOGOETARAKO Batzuetan ez gara ohartzen gauza onak ditugula… eta sasialtxorren bila abiatzen gara. Bihotzez baloratu behar dugu daukaguna, bizitzak eman diguna: familia eta lagunak, irakasleak, maite gaituzten guztiak, osasuna, ikasi eta ikusi duguna,… Horiek dira egiazko eta benetako altxorrak. BIDEOA: Las cosas que tienen realmente valor: https://youtu.be/H-H0xdZDsdo IRUDIA

OTOITZA Jesus maitea: Eskerrak ematen dizkizut, eskolara etorri naitekeelako, eta eskolara joan ezin diren ume guztien alde eskatzen dizut. Nahi dut ikaskide ona izan, besteez arduratu, denei lagundu, nire denbora, nire poza eta maitasuna eskaini eta zabaldu. Emaguzu zure indarra, Jauna, denek ikasteko aukera izango duten mundua eraikitzeko. Amen.

Gure Aita,… ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE. Aitaren,…

Page 5: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

5 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteazkena, azaroaren 20a

BIHOTZAZ JUZGATZEN DUGU: UMEEN ESKUBIDEEN EGUNA

Aitaren,… EBANJELIOA: Markos 10, 43 «Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari». IRAKURGAIA

Izan ziren behin oso ume azkar eta argi bi. Harrigarriak ziren benetan. Txiki-txikitatik trebetasun eta abilezia apartekoak eta bereziak erakutsi zituzten. Umetan jabetu ziren horretaz biak, eta egunen batean denek euren balioa aitortu eta aintzatestea nahi zuten. Biak modu desberdinean hazi ziren, ordea. Lehenengoak bere adimena eta abilezia karrera bikaina eta azkarra egiteko, guztiei bere nagusitasuna erakusteko, erabili zituen. Lehiaketa guztietan hartzen zuen parte, denetan ateratzen zen irabazle; pertsona garrantzitsuekin zen ibiltzen, leku nabarmenetara joaten, eta oso bizkorra zen eragin handiko eta beso luzeko lagunak egiten. Gaztea zen eta guztiek uste zuten, zalantzarik gabe, egunen batean herrialdeko pertsonarik jakintsuena eta garrantzitsuena izango zela. Bigarrenak, bere trebetasunen jakitun zela, ardura handia sentitzen zuen. Dena egiten zuen ingurukoek baino hobeto eta, hortaz, etengabean sentitzen zuen horiei laguntzeko beharra. Beraz, ez zuen handinahietarako astirik. Beti zegoen konponbideak eta irtenbideak asmatzen, beti ari zen laguntza-bideak bilatzen. Oso maite zuten, ospetsua zen, baina bere eskualdean baino ez. Halabeharrak zorigaitza ekarri zuen herrialde hartara; arazoak eta miseria gorria nonahi ziren. Lehenengo gazteak ez zuen ordura arte halako egoerarik ezagutu, baina mutilaren ideia bikainak arrakastaz aplikatu ziren eta egoera nolabait hobetzea lortu zuten. Bigarren gaztea, ordea, ohituta zegoen mota guztietako arazoak konpontzera eta, asko zekienez, zorigaitzari aurreak hartzeko prest zegoen; ezbeharrak, beraz, ez zuen eskualde hartan kalte handirik eragin. Etsenplu harrigarri hari

Page 6: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

6 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

jarraituz, leku orotan aplikatu zituzten konponbide arrakastatsu berberak; laster zabaldu zen mutil gaztearen izen ona, jakintsu eta zintzoaren ospea. Lehenengo gaztearena baino zabalago hedatu zen haren omena, askoz urrutirago iritsi. Denbora gutxian herrialdea gobernatzeko proposatu eta hautatu zuten. Adimen argiko gizon bi haietako lehenengoak ulertu zuen, orduan, osperik onena besteen alde zerbait egitetik, gure burua hobetzetik, datorrela. Aurrerantzean ez omen zuen lehiaketetan parte hartu, ez omen zen bere jakituria erakusten ibili; bere liburuak lagun zituela, beti ahalegindu zen jendeari laguntzen, besteen alde jarduten. GOGOETARAKO Gure talentu edo trebetasunak dohain eta ardura dira aldi berean. Besteen onerako erabili behar ditugu, ez bakarrik geure mesederako. Denok ditugu eskubideak, baina arduraz erabili behar ditugu. Beti. BIDEOAK Haurren eskubideak: https://www.youtube.com/watch?v=dY5hxzPjy9k (euskaraz) Haurren eskubideak haurrei azalduta: https://www.youtube.com/watch?v=9UIwQKHYXT4 (euskaraz) Derechos de los niños: https://youtu.be/bRgj-Hz8dWQ Canción de los derechos de los niños: https://youtu.be/kSD_Vs6TaG0 Derechos de los niños: https://youtu.be/hC89Psnv5II IRUDIA

OTOITZA Aita, eskerrak ematen dizkizugu gure gurasoengatik, guri ezer falta ez dakigun arduratzen direlako. Eskatzen dizugu bidegabekeriak eta injustizia jasan behar dituzten ume guztien alde. Lagun iezaiezu. Amen. Gure Aita, ...

ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE. Aitaren,…

Page 7: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

7 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Osteguna, azaroaren 21a

MUNDUA TRANSFORMATZEN: ARDURAK ERE BADITUT AGURRAREN EGUNA

Aitaren,… BIBLIAKO IRAKURGAIA: Kolosarrei 3, 20 «Seme-alabok, izan beti gurasoen esaneko, hori baitu Jaunak gogoko». IRAKURGAIA Jakin nahi duzu nola iritsi zen Tom Buruts pirata izatera? Hara, Tomek oso gorroto zuen eskolara joan, gaiak ikasi eta etxeko lanak egin behar izatea. Hortaz, pirata izan nahi zuten gaztetxoen bila zebilen Sasibizar kapitain ospetsua mutikoaren herritik igaro zenean, Tom lehenengo izan zen izena emateko orduan. Kontua da Sasibizar kapitainaren itsasontzian denbora guztia altxorrak bilatzen eman behar zutela eta, inor ikasten edo irakurtzen aurkitzen bazuten, arratoien gelara eramaten zuten, arratoiek jan zezaten. Halaxe hasi zen Tom piraten bizimodua egiten. Bizimodu latza zen. Gogor egiten zuten lan, itsasontzia garbitzen eta mantentzen. Gainera, beti altxor txikiak aurkitzen zituzten. Behin altxorra banatu ondoren, justu jateko eta janzteko lain baino ez zuten lortzen. Pobre ziren aberats baino areago. Hala ere, Sasibizarrek etengabe animatzen zituen, altxor handiak aurkituko zituzten promesaz eta ikasteko eta irakurtzeko beharrik ez zegoela kantatuz. Baina, egun batean, itsasontziko norbaitek janaria lapurtu zion Tomi… eta janari eskas hura baino ez zuen gure Tomek. Egun bian ezertxo jan gabe egon ondoren, gosez ,arratoien gelara sartzea eta bat jatea erabaki zuen. Inor ez zen ausartzen hara hurbiltzen, eta Tom gauean, ilunetan eta ezkutuan abiatu zen… Baina sartu zenean, ez zuen arratoirik ikusi, bat bera ere ez. Gela sekretu hura garbi eta txukun zegoen… eta liburuz bete-betea. Halakorik! Harri-harrituta zegoela, ahotsak entzun zituen, gero eta hurbilago. Tom berehala ezkutatu zen eta, ezkututik, ahotsek ziotena entzun zuen…

Page 8: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

8 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Arratoien gela faltsutik irten zenean, Tom sutan zegoen. Sasibizar eta bere kontramaisua engainatzaile eta gezurti galantak ziren. Antzinako altxor zoragarriei buruzko idazkiak irakurri eta aztertu ondoren, ezkutuan bilatu eta berentzat gordetzen zituzten altxorrok. Marinelei altxor txiki eta eskasak uzten zizkieten, eurek ezkutatu ondoren. Baina ez zen hori txarrena. Sasibizarrek, gainera, barre egiten zuen marinelen lepotik, eskolagabeak eta ezjakinak zirelako, burua hutsik zutelako, ziria oso erraz sartzen zitzaielako. Lelo eta gaixo galantak izango ziren beti, ikasketak utzita pirata batekin joanak zirelako. Pasadizo haren ondoren, erabat bizkortu zen gure Tom. Aurrerantzean, gauero, denak lotan zeudenean, arratoien gelara joaten zen, irakurtzera, ikastera eta gauzak jakitera. Mota guztietako liburuak irakurtzen zituen. Laster ohartu zen zenbat eta gehiago ikasi, zenbat eta gehiago jakin, orduan eta ideia hobeak bururatzen zitzaizkiola. Dena hobeto eta azkarrago egiteko moduak aurkitzen zituen, marinel lerdoa balitz bezala jokatzen zuen arren. Urte batzuen buruan, altxorrak non ezkutatzen ziren jakiteko gauza izan zen; Sasibizarrek berak baino arinago asmatzen zuen altxorrok non zeuden… Orduan, itsasontzitik alde egitea erabaki zuen… Eta justu astebete barru, inork imajinatzen ez zuena gertatu zen: norbaitek Sasibizarrek baino lehenago aurkitu zuen altxorra. Kapitain ospetsua iritsi zenerako, ez zegoen altxorrik. Altxorrak egon behar zuen lekuan garezur irribarretsu bat zegoen. Besterik ez. Eta maleziaz begiratzen zien hark kapitainari eta kontramaisuari, liburu-pilo baten gainetik. Geroztik, Tomen ikurra horixe izan zen. Bere lehenengo altxorraz itsasontzi bat erosi eta tripulazioa bilatu zuen. Baina Sasibizarrek ez bezala, berak jende ikastuna bakarrik onartzen zuen. Eta, engainatu ordez, berekin altxorrak bilatzera animatzen zituen eta lortzen zutenaren parterik handiena eurekin partekatzen zuen. Emaitza oso ona izan zen. Hainbeste lagun jakintsuk inork baino arinago aurkitzen zituzten altxorrak, eta Sasibizar gaiztoa justu garezur irribarretsu burlariak aurkitzeko iristen zen. Eta kanturik errazenek eta promesik hanpatuenek ez zioten balio marinelak atxikitzeko. Denek utzi zuten Sasibizarren itsasontzia, ikasketei heltzeko eta Tom Buruts ospetsuaren itsasontzian lekua lortzen saiatzeko. GOGOETARAKO Ikasteko zaletasuna garatzeak bizimodu interesgarriagoa eta aukerez betea eskainiko dizu. Beharbada, orain zure ikasketak zama astuna iruditzen zaizkizu, baina etorkizuneko atea ireki eta nahi duzun bezain urruti iristeko aukera emango dizute. BIDEOA: Derechos y deberes de los niños: https://youtu.be/sAPR7Wcu6j0

Page 9: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

9 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

IRUDIA

OTOITZA Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez arduratzeko gai izan gaitezen. Amen. Gure Aita… ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE. Aitaren,…

Page 10: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

10 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Ostirala, azaroaren 22a

SANTA ZEZILIA, MUSIKAREN ZAINDARIA

Aitaren,… BIBLIAKO IRAKURGAIA: Salmoak 149, 3

«Gorets bezate haren izena dantzan eginez, danbolina eta zitara berarentzat joz». IRAKURGAIA Bazen behin sikate luze batek gogor jotako herrialde txiki-txikia. Aspaldian euririk egin gabe, uztak eskasak ziren eta jendea gosea pasatzen hasia zen. Aldi horretan, musikari-taldetxo bat zebilen herrialde hartatik zehar. Txanpon batzuk irabazi nahi zituen bere kontzertuen truk, baina jendeak ez zuen musika entzuteko gogorik.

- Baina musikak edozein arazo gainditzen lagun dezake! –esaten zuten musikariek. Inork ez zien jaramonik egiten. Hortaz, artistak sikatearen kausak bilatzen hasi ziren. Zergatik ez zuen euririk egiten? Fenomeno arraroa zen hura, zerua lainoz estalita agertzen baitzen… Hango jendeak ez zuen erantzunik: “Hilabete osoak daramatzagu horrela, baino laino horietatik ez zaigu euririk etorri, ez da tantarik erori”.

- Ez kezkatu! Geuk ekarriko dizuegu euria! –esan zuten musikariek. Eta berehala hasi ziren, mendirik altuenaren tontorrean, kontzertu bat prestatzen. Kontzertuaren berri izan zuten guztiak igo ziren mendi-tontorrera. Denek jakin nahi zuten zer gertatuko zen. Eta orkestra bitxi haren zuzendariak hasteko agindua eman zuenean, musikariak beren musika-tresnak jotzen hasi ziren. Tresna haietatik nota arin, alai eta jostariak atera ziren… eta gora eta gora egin zuten. Lainoetarantz zihoazen. Hain zen musika saltari, kokin eta alaia, ezen nota sinpatiko eta atsegin haiek laino potolo eta tripaundiekin

Page 11: GURE INGURURA BEGIRA: UME GUZTIAK EZ DIRA BERDIN BIZI · Aita Ona, Eskerrak ematen dizkizugu gure inguruko jendea gutaz arduratzen delako. Emaguzu indarra gu ere gure beharrean daudenez

11 Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

jostatzen hasi baitziren. Goitik behera, alde batetik bestera, zeharkatu zituzten lainook, behin eta berriz… eta jakina, kili-kiliak sentitzean, laino handiak barre eta barre hasi ziren. Zenbat barre-trumoi entzun ziren! Musikariek jotzen jarraitu zuten eta, handik minutu batzuetara, lainoak, barrearen barreaz, negarrean lehertu ziren; hala, euri gozagarria jario zitzaien, herrialde txikiko herritar guztien onerako eta pozerako. Eta musika-euri haren oroigarri, herritarrek musika-tresna bana jotzen ikasi zuten eta, txandaka, egunero igotzen dira mendiaren tontorrera, lainoak musikaz eta kantuz alaitzera. GOGOETARAKO Nola izango litzateke zure bizimodua musikarik gabe? Gehienok ezin dugu imajinatu musikarik gabe, abesti eder eta doinu liluragarririk gabe, bizitzea. Ia denontzat, musika elementu funtsezkoa da gure bizitzan. Film eder bati soinu-banda liluragarri batek laguntzen dion bezala, musikak lagun egiten digu bizitza osoan. Bizitzako gorabeheretan musikak beti egingo digu lagun. Triste edo nahigabeturik gaudenean, abesti eta doinu batzuek animatu eta motibatu egingo gaituzte, itxaropena piztu eta aurrera egiten lagunduko digute. Musika, berez, magikoa da. Arimaren pozgarri. BIDEOA: Baile con Rozalén y David Otero: https://youtu.be/xO210BPCUQk IRUDIA

OTOITZA Jesus maitea, eskerrak, musikagatik. Ume guztiek ezagut dezatela musikaren indarra. Eskerrak, egun lainotsuetan musika-notek eguzkia erakusten digutelako eta, hala, gure bihotza pozez betetzen delako. Amen.

Gure Aita… ANDRE MARIA, KRISTAUEN LAGUNTZAILEA, EGIN OTOITZ GURE ALDE. Aitaren,…