GUEÑES KONTZEJUKO UDALAREN GIZA BALIABIDEEN PLAN Baliabideen plan... · PDF file...

Click here to load reader

  • date post

    14-Jun-2020
  • Category

    Documents

  • view

    2
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of GUEÑES KONTZEJUKO UDALAREN GIZA BALIABIDEEN PLAN Baliabideen plan... · PDF file...

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALAREN GIZA BALIABIDEEN PLAN ESTRATEGIKOA

    2015-07-24 Orrialdea: 1

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

    AURKIBIDEA

    Orrialdea

    AURKEZPENA 03

    SARRERA 04

    IKUSPUNTUA ETA PREMISAK 06

    MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK 08

    PRINTZIPIOAK ETA EKINTZA ESPARRUAK 11

    GIZA BALIABIDEEI BURUZKO POLITIKA 13

    HELBURUAK 19

    PROIEKTU ESTRATEGIKOAK 21

    PLAN ESTRATEGIKOA GAUZATZEA 26

    2015-07-24 Orrialdea: 2

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

    Gueñes kontzejuko Udalaren giza baliabideei buruzko politika

    » Giza baliabideak kudeatzeko sistema modernoa, berritzailea, eraginkorra eta profesionala ezartzea, herritarrei behar duten arreta ematera bideratuta dagoena. » » Gueñesko Udalean lan egiten duten pertsona guztiak ezinbesteko piezak dira Udalaren jardueran eta administrazioan. » Ezinbestekoa da Udaleko langile bakoitzak dagozkion ardurak bere gain hartzea helburuak eta emaitzak lortzeko. » Gure erakundearen egiturak herritarren beharrak modu eraginkorrean asetzea izan behar du helburu. » Funtzio publikoa bermatu behar du. Horretarako, ezinbestekoa da lan- baldintzak udalerriaren beharretara egokitzea. » Zenbat langile beharko diren aurreikustea. » Langileen prestakuntzan eta garapenean inbertitzea. » Motibazioak garrantzi handiko estrategia izan behar du. » Laneko bizi-kalitatea hobetzea. » Laneko arriskuak ebaluatzea eta beharrezko neurriak hartzea, arrisku horiek prebenitu ahal izateko. » Barneko komunikazioa eta parte-hartzea ahalbidetzeko konpromisoa.

    Imanol Zuluaga Gueñes kontzejuko Udaleko alkatea.

    2015-07-24 Orrialdea: 3

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

    Sarrera

    Aldaketak datoz zientzian, teknologian eta gizartean; hori ikusirik, gure Udalak langile motibatuak eta gaitasun handikoak izan behar ditu, bai eta herritarren espektatibei eta beharrei erantzuteko gai den administrazio-egitura bat ere.

    Egun, zerbitzu publikoak etengabe aldatzen eta hobetzen ari dira. Testuinguru

    horretan, udal-administrazio honetako langileak ezinbesteko eta funtsezko faktore dira herritarren beharrei erantzun ahal izateko.

    Hori dela eta, Giza Baliabideen Plan Estrategiko hau egin dugu. Bertan,

    datozen urteetarako (2015-2019) langileen arloan ezarri ditugun helburuak eta proiektuak biltzen dira.

    Plana dokumentu dinamikoa da, eta urtero berrikusi beharko da, hurrengo

    urterako ekintzen programazioa zehazterakoan. Horrez gain, lau urtetik behin behar bezala eguneratuko da; izan ere, hala erakundea nola haren ardura den gizartea etengabe aldatzen dira, eta Plana sortu zen unean zeuden baldintzak ere aldatu egiten dira.

    Hausnarketa estrategikoa egin bitartean, Gueñes kontzejuko Udalaren Barne

    Araubideko Zinegotzigoaren misioa, ikuspegia eta balioak zehaztu dira. Ondoren, Planaren ekintza guztien oinarrian egongo diren printzipioak ezarri

    dira: berdintasuna, parte-hartzea, komunikazioa, plangintza, deszentralizazioa, elkarlana, konpromisoa eta ardura. Horrez gain, ekintza-esparruak ere zehaztu dira: langileak, administrazio-unitateen arduradunak, zinegotzigoak, sindikatuak eta, azkenik, herritarrak.

    2015-07-24 Orrialdea: 4

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

    Bestalde, giza baliabideei buruzko politika ere ezarri da, langileen arloan hartuko diren erabakien bideratzaile gisa.

    Hona hemen 6 helburu estrategiko, labur azalduta:

     Giza baliabideak estrategikoki kudeatzeko eredu bat ezartzea.  Giza baliabideak planifikatzea, eskuratzea eta egokitzea, bai eta langileen

    promozio- eta garapen-nahiei erantzutea ere.  Prestakuntza-prozesuak sustatzea.  Erakunde barruko komunikazio- eta informazio-sistemak ezartzea.  Laneko osasun eta segurtasunari buruzko planak garatzea.  Apurka-apurka zerbitzuen kalitatea bermatzeko teknikak eta tresnak

    ezartzea.

    Bukatzeko, Plan Estrategikoa gauzatzeko mekanismoak artikulatu dira: proiektuak kudeatzeko metodologia proposatu da, erantzukizun mailak ezarri dira, urteko programa eta plangintzaren beharra azpimarratu da eta Jarraipen eta Ebaluazio Batzordea sortu da.

    2015-07-24 Orrialdea: 5

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

    Gueñes kontzejuko Udala modernizatzeko prozesua 2014ko urtarrilean abiatu zen, tokiko gobernua gidari eta Tokiko Berrikuntza Agendaren onespenarekin. Bilakaera prozesu hori 2015 eta 2019 bitartean gauzatuko da, eta honako hau du helburu: tokiko antolakuntza eta kudeaketa eraldatzea, Gueñes kontzejuko herritar guztiei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen kalitatea etengabe hobetzen jarraitzeko.

    Ukaezina da herritarrei ematen diegun zerbitzua etengabe hobetu ahal izateko,

    langile publikoak, hau da, Gueñesko Udalarentzat lan egiten duten pertsona guztiak, elementu gakoa eta ezinbestekoa direla; horien laguntzarekin baino ez dugu lortuko etengabe hobetzen eta kalitatea eskaintzen jarraitzeko helburu anbiziotsua erdiestea.

    1.1. IKUSPUNTUA

    Ikuspuntu hau erabili dugu Gueñesko Udaleko giza baliabideak nola kudeatu

    zehazteko: posiblea eta ezinbestekoa da herritarrei zuzenduriko zerbitzu publikoak behar bezala ematea eta, aldi berean, gure administrazioko langileen lan-baldintzak hobetzea.

    1.2. PREMISAK

    Ideia hori da gure testuinguru orokorra giza baliabideen politika gauzatzeko. Hori kontuan hartuta, Gobernu Taldeak honako premisa hauek izango ditu oinarri ekintza- ildoa zehazteko:

     Lehenik eta behin, uste dugu Gueñes kontzejuko Udaleko langile publikoak

    elementu gako eta erabakigarria direla zerbitzu publikoa behar bezala eskaini eta garatzeko.

    IKUSPUNTUA ETA PREMISAK

    2015-07-24 Orrialdea: 6

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

     Bigarrenik, uste dugu elkar ulertzean eta gizarte-elkarrizketan oinarritutako harremanak sortu eta mantendu behar ditugula sindikatuekin, eta etengabe akordioak bilatu behar ditugula desadostasunak sortzen dituzten egoeretan.

     Hirugarrenik, uste dugu laneko bizi-kalitatea etengabe hobetu behar dela.

    Horretarako, lanarekin loturiko baldintza guztiak hartu beharko dira kontuan, besteak beste, lan-ingurunea, ibilbide profesionalean aurrera egiteko edo mailaz igotzeko aukerak ematea eta laneko osasuna hobetzea.

     Laugarrenik, ezinbestekoa da giza baliabideak kudeatzeko modua

    modernizatzea eta eraldatzea. Horretarako, kalitatea bermatzeko tresnak eta teknikak ezarri behar dira, eta komunikabide zein teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak erabili eta haiei etekina atera behar diegu.

    2015-07-24 Orrialdea: 7

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

    Giza baliabideak kudeatzeko plan estrategiko bat gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da gure udal-administrazioko Barne Araubideko Zinegotzigoaren misioaren, ikuspegiaren eta balioen inguruan hausnartzea.

    2.1. MISIOA

    Misioak edo izateko arrazoiak justifikatzen du administrazio-unitate hau egotea Udaleko antolakuntza-egiturako zuzendaritza-unitateen artean.

    Gueñes kontzejuko Udaleko Barne Araubideko Zinegotzigoaren Misioa honako

    hau da:

    2.1. IKUSPEGIA

    Misioa izateko arrazoia den heinean, Ikuspegia izan nahi dena da, hau da, lortu nahi den errealitatea, jarraitu beharreko norabidea zuzenduko duena. Hori dela eta, ikuspegiak azaltzen du nolakoa izan nahi duen Barne Araubideko Zinegotzigoak eta etorkizunean eman nahi duen itxura nolakoa izango den.

    MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

    2015-07-24 Orrialdea: 8

  • BARNE ARAUBIDEKO ZINEGOTZIGOA 2015eko uztaila

    Giza Baliabideen Plan Estrategikoa EDIZIOA: PERH 1 -15/07 ARLOA: BARNE ARAUBIDEA GIZA BALIABIDEAK

    GUEÑES KONTZEJUKO UDALA BERRIKUSPENA:1

    Gueñes kontzejuko Udaleko Barne Araubideko Zinegotzigoaren Ikuspegia honako hau da:

    2.3. BALIOAK

    Gueñes kontzejuko