Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek...

32
Irudiak: Svetlin Greziar mitoak Maria Angelidou Egokitzapena: Miguel Tristán

Transcript of Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek...

Page 1: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

Irudiak: Svetlin

Greziar mitoakMaria AngelidouEgokitzapena: Miguel Tristán

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 1 11/04/13 16:30

Page 2: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 2 11/04/13 16:30

Page 3: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

Greziar mitoak

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 3 11/04/13 16:30

Page 4: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

Bildumaren zuzendaria

Francisco Antón

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 4 11/04/13 16:30

Page 5: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

icensVivesV

Maria Angelidou

Greziar mitoakEgokitzapena eta oharrak

Miguel Tristán

Irudiak

Svetlin

Itzulpena

Manu López Gaseni

Jarduerak

Santiago Muras

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 5 15/04/13 12:24

Page 6: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

Papadopoulos Publishing eta Vicens Vives argitaletxeek, elkarlanean, hogeita bat mito greziarrez osatutakoliburu bat ekoitzi dute. Liburuko testua Maria Angelidou-rena da, eta irudiak Svetlin-enak.

Edizio honetarako, jatorrizko liburuko hogeita bat mitoetatik hamalau hautatu dira, eta Miguel Tristán-ekegokitu, luzatu eta eraberritu du Maria Angelidou-ren testua, hezkuntzaren alorrean zabaldua izateko.

Ezin salduzko edizioa, 2013

ISBN: 978-84-682-1621-8V.V agindu zka.: FQ04

© MARIA ANGELIDOUJatorrizko testurako.

© SVETLINIrudietarako.

© MIGUEL TRISTÁNJatorrizko testuaren egokitzapenerako eta oharretarako.

© SANTIAGO MURASJardueretarako.

© MANU LÓPEZ GASENIItzulpenarena.

© PAPADOPOULOS PUBLISHINGJatorrizko liburuaren koprodukziorako.

© VICENS VIVES PRIMARIA, S.A.Argitalpen honena, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera.

Apirilaren 12ko 1/1996 ELDak, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onestenduenak, eta uztailaren 7ko 23/2006 Legeak babesten dute lana. Copyrightaren titularraren edo

onuradunen alde aitortutako eskubideak urratzen dituztenak auziperatuak izan daitezkeaipatu legearen 138.etik eta 141.era bitarteko artikuluen arabera eta Zigor Kodearen 270., 271.

eta 272. artikuluetan zehaztutako zigorrak jaso ditzakete. Erabat debekatua dago lan hau,zatika nahiz osorik, bikoiztea edozein bitarte erabilita, biltzeko zein erreproduzitzeko sistema

elektronikoak barne, baita tratamendu informatikoa ere. Editorearen esku dago lan honenmailegu publikoa egitea, lana alokatzea edo beste era batera lagatzea.

ESPAINIAN INPRIMATUA. PRINTED IN SPAIN

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 6 11/04/13 16:30

Page 7: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

Aurkibidea

Greziar mitoak

Prometeo, su-lapurra 9

Pandoraren kutxa 15

Deukalion eta Pirra 23

Apolo eta Dafne 29

Herkules eta Lernako hidra 36

Europaren bahiketa 42

Teseo eta Kretako labirintoa 47

Ikaroren hegaldia 54

Edipo eta Esfingearen enigma 59

Arakneren erronka 65

Midasen urrea 72

Pertseo eta Medusaren burua 77

Orfeo infernuan 86

Ulises eta Troiako zaldia 91

Jarduerak 99

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 7 15/04/13 12:24

Page 8: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 8 11/04/13 16:31

Page 9: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

GREZIAR MITOAK

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 9 11/04/13 16:31

Page 10: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 10 11/04/13 16:31

Page 11: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

11

Prometeo, su-lapurra

Garaien hasieran, jainkoek Olinpo1 mendiaren tontorrean finka-

tu zuten beren bizilekua, izarretatik hurbil. Toki idiliko hartan,

bizimodu guztiz laketgarria2 egiten zuten: ibilaldi lasaiak egiten

zituzten hango lorategi atsegin koloretsuetatik, otoruntza han-

diak antolatzen zituzten beren marmolezko jauregietan, eta nek-

tarra eta anbrosia hartzen zuten etengabe, hilezkortasuna ziur-

tatzen zieten edari eta janari ezin goxoagoak baitziren.

Bizkitartean,3 gizonek beren bizitza egiten zuten han behean,

Lurrean. Buztinez sortuak izan ziren, eta soroak lantzen eta abe-

reak hazten ematen zituzten egunak. Ataka4 zailetan, jainkoei

otoitz egiten zieten laguntza bila, eta gero jasotako laguntza es-

kertu, haiei eskaintzak5 eginez. Gizonek jasotzen zuten uzta

bakoitzetik eta hiltzen zuten abere bakoitzetik, erdia tenpluetan

erretzen zuten, halaxe eskaintza, ke bihurturik, Olinporen tonto-

rreraino helarazteko.

Dena ongi zihoan, harik eta, egun batean, idi sendo bat hil eta

gero, gizonak eztabaidatzen hasi ziren arte: aberearen zein zati

jan zezaketen eta zein eskaini behar zieten jainkoei.

1 Olinpo benetako mendia da, Greziakoen arteko garaienetarikoa.2 laketgarri: gustagarria, atsegina.3 bizkitartean: bitartean.4 ataka: estuasuna, une larria.5 eskaintza: jainko bati egiten zaion oparia, egindako mesederen batengatik es-

ker ona adierazteko edo laguntza eskatzeko.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 11 11/04/13 16:31

Page 12: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

greziar mitoak

12

—Haragia guretzat gorde dezagun eta hezurrak erre —propo-

satu zuten batzuek.

—Ez esan erokeriarik! —oihukatzen zuten beste batzuek—.

Jainkoei zatirik txarrena emanez gero, kupidarik gabe zigortuko

gaituzte.

—Baina, zer jango dugu haragia eskaintzen badiegu?

Jainkoen aita bera ere, Zeus, eztabaidan sartu zen.

—Idiaren haragiak guretzat izan behar du —esan zuen.

Gizonek, hala ere, uko egin zioten idi-haragia eskaintzeari, eta

denbora luzez segitu zuten eztabaidatzen. Azkenean, Zeusek pro-

posatu zuen Prometeo izatea idia nola banatu erabakiko zuena.

—Prometeo jakintsua eta zuzena da —esan zuen—, eta ir-

tenbiderik egokiena aurkituko du. Besteok onartu egingo dugu

haren erabakia eta, aurrerantzean, abere guztiak banatuko dira

Prometeok agindutakoaren arabera.

Prometeo titanen arrazakoa zen, eta titanak jainkoak baino

lehenago ere sortuak izan ziren. Denek miresten zuten Prome-

teoren jakinduria eta zuhurtzia. Etorkizuna aurreikusi ez ezik,

zientzia eta arte guztietan aditua ere bazen: medikuntza eta ma-

tematika, musika eta poesia… Adimen argia zuen, eta zaldiaren

lauhazka bezain azkarra. Zeusek idia banatzeko dilema azaldu

zionean, Prometeo gogoeta egitera eseri zen eta bere buruarekiko

elkarrizketa luzea abiatu zuen.

—Gauza naturala da gizonek haragia eskaintzeari uko egitea

—esan zuen bere baitan hasieran—. Haiek baitira idia hazi dute-

nak, eta zatirik onena gordetzeko eskubidea dute.

—Bai, Prometeo —erantzun zion bere buruari—, baina ahan-

tzi duzu jainkoak gutiziatsu eta berekoiak direla. Ez dute onar-

tuko gizonek haragia gordetzea…

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 12 15/04/13 12:24

Page 13: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

13

prometeo, su-lapurra

—Baina jainkoek ez dute haragirik behar… Nektarra edaten

dute etengabe, eta anbrosia jaten dute sabela betetzeko. Gizonek,

aldiz, jan egin behar dute bizirik irauteko…

—Haragia gizonei ematen badiezu, Zeus haserretu egingo da.

—Orduan, Zeusi pentsarazi behar diogu berak hartu duela

hezurrak onartzeko erabakia…

Prometeok berehala asmatu zuen behar zuen amarrua. Ge-

ro, idia larrutu, zatikatu eta hondakinak bi meta handitan bana-

tu zituen. Dena prest izan zuenean, Zeusi deitu eta nahiago zuen

multzoa aukeratzeko esan zion.

—Ongi aukeratu —ohartarazi zion—; izan ere, badakizu au-

rrerantzean gizonek hiltzen dituzten animalia guztiak idi hau be-

zalaxe banatuko direla.

Prometeok burua apaldurik esan zituen hitz haiek, Zeusek

amarruaren distira izukorra begietan ez antzemateko. Zeusek bi

metei begiratu zien. Bata grisa eta nazkagarria iruditu zitzaion;

bestea, ordea, distiragarria eta gustagarria. Beraz, ez zuen lu-

zaz pentsatu beharrik izan. Meta erakargarria seinalatu eta esan

zuen:

—Horixe izango da gurea.

Hermes, Zeusen semea,6 aurrean zegoen. Amarruak asmatzen

trebea zenez gero, ez zen erraza hari iruzur egitea. Zeusen bela-

rrira hurbildu eta esan zion ahapeka:

—Ez erabaki arinegi, aita. Banaketa honetan bada zerbait

arraroa… Ez zara ohartu Prometeok burua apaldu duela hitz

egin dizunean? Hark aurpegira begiratu ohi du beti…

6 Hermes jainkoa beste jainkoen mezulari-lanean ibili ohi da; bidaiari etamerkatarien babeslea da; lapurrak eta gezurtiak ere babestu ohi ditu.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 13 11/04/13 16:31

Page 14: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 14 11/04/13 16:31

Page 15: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

15

prometeo, su-lapurra

—Ni jainkoen aita naiz —erantzun zuen Zeusek—; beraz,

ulertzekoa da Prometeo nire beldur izatea. Ez da niri begira-

tzean burua apaltzen duen lehena. Eta ziur egon azkena ere ez de-

la izango.

Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina-

latu eta esan zion:

—Hori eramango dugu!

Laster ohartuko zen Zeus egindako hanka-sartzeaz. Izan ere,

Prometeok meta batean idiaren haragia eta erraiak jarri zituen

eta, gero, urdailaz estali zituen, hau da, animaliaren atalik mo-

telenaz. Beste metan, berriz, hezurrak eta zurdak ipini zituen,

baina koipeaz estalita, hots, jateko gogoa pizten duen gai disti-

ratsuaz. Zeusek, noski, horixe aukeratu zuen eta, Olinporen ton-

torrera heldu eta amarruaz ohartu zenean, amorrazioz erotu zen.

—Prometeok adarra jo dit! —esan zuen garrasika, eta Lu-

rreraino iritsi zen haren sumindura, zerua tximistez bete bai-

tzen—. Baina mendeku hartuko dut, bai horixe! Aurrerantzean,

jainkook abereen azal-hezurrak jasoko ditugu, bai, baina gizonek

gordinik jan beharko dute haragia!

Halaxe, egun hartan berean, Zeusek sua lapurtu zien gizonei,

jakiak gordinik jan zitzaten. Surik gabe, ordea, Lurreko bizitza

jasanezin bihurtu zitzaien gizonei. Ezin zuten ezer egin eskuak

izozten zizkien hotz handiaren aurka, ezta gauez ikaran jartzen

zituen iluntasun beldurgarriaren aurka ere. Prometeo, gizonak

hainbeste sufritzen ikustean, hunkitu egin zen.

«Gaixoak», esan zuen bere baitan, «nola edo hala lagundu be-

har diet».

Hurrengo egunean, Prometeo Olinpo mendira igo zen eta,

isilpean, Zeusek gizonei lapurtutako sutara ezpaltxo bat hurbil-

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 15 11/04/13 16:31

Page 16: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

16

du eta intxaur-oskol batean gorde

zuen. Lurrera itzulita, ezpal hare-

kin zuzi bat piztu eta gizonei opa-

ritu zien, berriro berotu ahal izate-

ko. Baina Zeusek Olinpotik Lurrean

sua berriz ere piztua zegoela ikusi zue-

nean, ikaragarri sumindu zen.

—Prometeok berriro engainatu gaitu!

—esan zuen orroka—. Irrigarri utzi gaitu

gizon guztien aurrean!

Zeusek, orduan, mendeku bikoitza har-

tu zuen. Lehenbizi, gizonak zigortu zituen

Pandora izeneko emakume bat bidaliz, zei-

nari buruz aurrerago hitz egingo baitizuet. Gero,

Prometeo Kaukasoko mendi batean kateatzeko

agindu zuen, Itsaso Beltzetik hurbil. Han titanak

milaka urte eman zituen mugitu ezinik, zeru-

pean, gaueko hotz ikaragarria eta eguneko bero

itogarria pairatzen. Goizero, Zeusek arrano bel-

durgarri bat igortzen zuen Prometeoren gibela

jatera, eta gauero gibela berez birsortzen zitzaion, hu-

rrengo egunean arranoak berriro irentsi ahal izateko. Pro-

meteoren bizitza, bistan denez, infernu bizia izan zen, baina

Zeusek zuzena iritzi zion beti zigor hari, jainkoak engainatzea

baino huts larriagorik ez baitago.

greziar mitoak

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 16 11/04/13 16:31

Page 17: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

17

Pandoraren kutxa

Egun batean, Prometeo Kaukasora bidali baino lehentxeago,

Zeus Olinpotik jaitsi zen bere seme Hefesto bisitatzera. Hefes-

to errementaria zen, eta Lemnos uharte eguzkitsuan kokatuta

zegoen lurrazpiko kobazulo ilun batean lan egiten zuen.1 Haren

sutegia2 infernuaren guztiz antzekoa zen. Sua etengabe zegoen

piztuta, eta burdina goriak bero kiskalgarria hedatzen zuen. Eta,

hala ere, Hefesto oso gustura bizi zen toki hartan, lanean atsede-

nik hartu gabe, egunez eta gauez, presoentzako kateak, zaldien-

tzako ferrak, gerlarientzako kasko eta ezpatak eta beste gauza

asko lantzen. Egia esanda, Hefestok beste jainkoengandik bakar-

tzeko erabiltzen zuen lana, besteek iseka egiten baitzioten itsusia

eta herrena zelako. Inoiz ez zuen bisitarik hartzen eta, beraz, oso

harrituta geratu zen Zeus sutegira sartzen ikusi zuen egunean.

—Nolatan hemendik, aita? —galdetu zion.

Zeusek begirada besteratua zeukan. Atsekabe larriren batek

aztoratua zegoela zirudien.

—Prometeok berriro engainatu gaitu —esan zuen—. Lehen-

bizi, haragirik gabe utzi gintuen, eta orain isilpean igo da Olin-

1 Hefesto suaren eta errementaritzaren greziar jainkoa zen; Lemnos Egeo itsa-soko uhartea da, Turkiatik hurbil kokatua.

2 sutegi: errementariaren lantegia; bertan, metalak berotzen dira forma emate-ko.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 17 15/04/13 12:24

Page 18: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

18

pora eta sua itzuli die gizonei… Barregarri utzi gaitu! Baina

erakutsiko diot gure boterea noraino iristeko gauza den. Inoiz

ahaztuko ez duten zentzagarri3 bat emango diet gizonei. Lagun-

du nahi didazu, Hefesto?

—Bai, noski, aita. Esadazu, zer egin behar dut?

—Emakume bat sortu behar duzu.

—Emakume bat?

Garai hartan, jainkosak baziren, izan, baina Lurrean ema-

kumerik ez zen.

—Gizonez mendekatzeko erabiliko dut —azaldu zuen Zeu-

sek.

—Eta nolakoa nahi duzu?

—Oso ederra behar du. Afroditari ongi begiratu eta hura be-

zalakoa egizu.

Afrodita, maitasunaren jainkosa, guztiz ederra zen. Begi-bis-

takoa zen haren antzeko edozein emakumek maite-grina han-

dia piztuko zuela gizonen artean. Hefestok, beraz, buztina hartu

eta Afroditaren irudi eta antzerako forma eman zion. Bere esku

handien indar osoa erabili zuen burua, enborra eta gorputz-ata-

lak modelatzeko, eta gero forma eman zien ezpain meheei, lepo

luzeari, adats sarriari… Izakiaren edertasuna hain zen liluraga-

rria, Zeusi berari ere, itzalpe hartan eserita, zirrara izugarria era-

gin baitzion.

—Pandora izena izango du —esan zion Hefestori—, imajina

daitezkeen dohain guztiak bere baitan izango dituelako.4

3 zentzagarri: gaizki egindako zerbaitengatik emandako zigorra.4 Pandora hitzak, grekoz, ‘dohainez betea’ esan nahi du.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 18 11/04/13 16:31

Page 19: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 19 11/04/13 16:31

Page 20: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

20

Orduan, Hefesto Pandorarengana makurtu zen haren ahoan

putz egiteko asmoz, halaxe ematen baitzitzaien gizonei bizi-ar-

nasa. Baina Zeusek geldiarazi zuen.

—Itxaron, Hefesto —esan zuen—: gizaki perfektuak putz

perfektua merezi du.

Orduan, Zeusek lau haizeei dei egin zien: iparraldekoa, hotz-

ekarlea; hegoaldekoa, bero-ekarlea; ekialdekoa, penak eta pozak

ekartzen zituena; eta mendebalekoa, hitzak, hitzak gogotik ekar-

tzen zituena. Haizeek Pandorari putz egin bezain laster, Pando-

ra mugitzen hasi zen. Gero, Zeusek jainkoei deitu eta esan zien:

—Emakume honi gizakiak izan ditzakeen dohain guztiak ema-

tea nahi dut.

Egun oso batez, jainkoak Hefestoren sutegian ibili ziren, Pan-

dora era guztietako dohainez janztera: samurtasuna eta xarma,

buru-argitasuna eta zuhurtzia, ehuntzeko eta lurra lantzeko tre-

betasuna, seme-alaba ugariz erditzeko emankortasuna, kantatze-

ko ahots ona, konfiantza eragiten zuen irribarre adeitsua… Pan-

dorak dohain guztiak jaso zituenean, Zeusek esan zion:

—Dagoeneko prest zaude gizonengana joateko. Baina lehena-

go neure oparia eman behar dizut… Begira.

Zeusek urrezko kutxa eder bat atera eta Pandorari eman zion.

—Oso polita da… —esan zuen gazteak—. Zer dauka barruan?

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 20 11/04/13 16:31

Page 21: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

21

pandoraren kutxa

—Hobe duzu inoiz ez jakitea, Pandora. Orain, hitzemadazu

inoiz, inola ere ez duzula kutxa hau zabalduko.

—Hitzematen dut.

—Nire bedeinkazioa daukazu, Pandora —esan zuen Zeu-

sek, emakumearen burua eztiki ukituz—. Oi, ahaztuta nengoen!

Azken opari bat egin nahi dizut…

Orduan, Zeusek birikak arnasaz bete eta Pandoraren gorpu-

tzaren gainera putz egin zuen. Halaxe, azken dohain bat eragin

zion, guztien arteko arriskutsuena: jakin-mina.

Gero Hermes jainkoen mezulariak Pandora Lurrera eraman

zuen, eta Epimeteo titanaren etxearen aurrean utzi zuen. Epime-

teo Prometeoren anaia zen, baina ez zuen haren antzik batere.

Prometeo trebea eta zuhurra zen; Epimeteo, aldiz, baldartasun

eta xalotasunagatik nabarmentzen zen. Epimeteok Pandora iku-

si zuenean, hain harrituta geratu zen haren edertasunagatik, be-

rehala emaztetzat hartzea erabaki baitzuen.

—Ez zaitez ezkondu —esan zion Prometeok.

—Zergatik ez? —galdetu zuen Epimeteok—. Zergatik ez da

ideia ona emakume batekin ezkontzea? Bakardadea, anaia, oso

zama astuna da, eta ziur nago Pandorak bizitza alaituko didala…

—Neska hori jainkoen oparia da, eta jainkoek gorroto digute

nik sua lapurtu nuenez geroztik.

—Esan nahi duzu Pandora zigor bat dela? Nolako burugabe-

keria! Txoriek bezala kantatu eta halako eztitasunez begiratzen

didan emakume eder hori ezin da zigor bat izan!

—Ez ahaztu etorkizuna ikusteko gauza naizela —amaitu zuen

Prometeok—, eta badakit Pandorak ezer onik ez digula ekarriko.

Hala ere, Epimeteo hain zegoen maiteminduta, ez baitzen iri-

tziz aldarazteko aukerarik izan. Handik egun gutxira Pandora-

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 21 11/04/13 16:31

Page 22: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

greziar mitoak

22

rekin ezkondu zen, eta denboraldi batez zoriontsuak izan ziren.

Jainkoengandik jasotako dohainei esker, Pandorak ehun ederrez

bete zuen etxea eta lorerik ederrenak landatu zituen lorategian.

Zorioneko etxe hartan barreak eta kantuak entzuten ziren eten-

gabe. Pandorak edozein egokiera baliatzen zuen senarrari laztan

egiteko eta begirada ederrak zuzentzeko; Epimeteok, beraz, ezin

zion bizitzari gehiago eskatu. Pandorak, ordea, ez zuen lortzen

guztiz zoriontsua izatea; izan ere, gau eta egun, bere barneko

ahots bat entzuten zuen, hauxe zioela:

—Zer ote dago urrezko kutxaren barruan? Zer ote dago urrez-

ko kutxaren barruan?

Jakin-minaren liztor ikusezina Pandoraren arimaren jabe zen,

eta burrunba zitala egiten zion belarrietan:

—Zer ote dago urrezko kutxaren barruan? Zer ote dago urrezko

kutxaren barruan?

Joaten utzi baino lehen, Zeusek urrezko kate bat zintzilika-

tu zion Pandorari lepotik. Gazteak etengabe begiratzen zion,

irrikaz, kateari lotuta zegoen urre-koloreko giltzatxoari, urrezko

kutxa zabaltzeko balio baitzuen. Behin baino gehiagotan, Pan-

dora giltza lepotik kendu eta kutxa irekitzeko zorian egon zen,

baina azkenean beti esaten zion bere buruari: «Ez, ezin dut hori

egin. Zeusi hitzeman nion kutxa hau ez nuela sekula zabalduko».

Hala ere, egun batean Pandorak ezin izan zion gehiago eu-

tsi. Haren jakin-mina hain zen indartsua, ezin baitzuen lorik ere

egin; beraz, tentazioari amore eman zion azkenik, eta kutxa za-

baldu zuen. Istantean, burrunba gorgarri bat entzun zen, erotu-

tako milaka erleren erlauntzarena bezalakoa. Pandora konturatu

zen berebiziko hutsegitea egin zuela. Izan ere, gizakien bizitza-

ren porrota eragiten duten zorigaitz guztiak sartu zituen Zeu-

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 22 11/04/13 16:31

Page 23: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 23 11/04/13 16:31

Page 24: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

greziar mitoak

24

sek kutxa hartan: itsustasuna eta gezurra, tristezia eta larritasuna,

gorroto amorratua, akitzeko5 beste ezertarako balio ez duen al-

ferrikako lana, gizon-abereak hiltzen dituen izurritea… Pando-

rak doi bat besterik ez zuen kutxaren estalkia jaso, baina nahikoa

izan zen hura zorigaitz guztiak munduratzeko. Haizeek bultzatu-

ta, gaiztotasuna, gezurra eta gaixotasuna Lurreko etxe guztieta-

ra iritsi ziren, eta berehala entzuten hasi ziren min-intziriak eta

erruki-lantuak.

Horixe zen Zeusek nahi zuena: mendekua bete berria zen.

Olinporen gailurretatik, jainkoak irribarre egin zuen eta hauxe

esan zuen hotsandiz:6

—Orain gizonek behin betiko ulertuko dute zein den jainkoak

engainatzearen ordaina.

Lurra erabat suntsituta geratuko zen, kutxatik atera zen azken

gauzagatik izan ez balitz: hats mehe bat, bedeinkapen bat. Hefes-

tok isilpean jarria zuen kutxaren hondoan, Pandora, bere sorka-

ria, maite baitzuen, eta ez zuen hiltzen ikusi nahi. Bedeinkapen

hura itxaropena zen. Eta haren eraginez gizonek aurrera egi-

tea erabaki zuten, zorigaitz guztiak gorabehera. Berdin zitzaien

zenbat sufritu beharko zuten: minik eta penarik gabeko, gerrarik

eta heriotzarik gabeko bizimodu hobe baten itxaropenari eutsiko

zioten beti.

5 akitu: nekatu, leher egin.6 hotsandi: seriotasun handia, solemnitatea.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 24 11/04/13 16:31

Page 25: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

25

Deukalion eta Pirra

Pandorak bere kutxa zabaldu zuelarik, gizakiak elkarren kon-

tra borrokatzen hasi ziren. Zelai eta hirietan gudaldiak egin zi-

ren, eta Lurreko bazter guztietan geratu ziren isuritako odolaren

arrastoak. Zeusek, gaitzituta, ehunka pertsona hil zuen bere txi-

mistekin, bortizkeria erabat alde batera utzi behar zutela ohar-

tarazteko. Baina gizakiek ez zuten kasurik egin. Orduan, Zeusek

zerua ilundu eta orro egin zuen:

—Animaliak bezain basatiak zaretenez gero, ezabatuko zai-

tuztet Lurraren gainaldetik! Urak mundua ito dezala denak hi-

lik egon arte!

Lurra ilunpetan geratu zen, eta bederatzi egun eta bederatzi

gauez etengabe egin zuen euria. Ordu arte, urak bare egon ziren:

itsaso zabala poliki mugitzen zen, aintziretako urak lozorroan

zeudela zirudien eta ibaiak eztiki isurtzen ziren ozeano neurri-

gabera. Uholdearekin, ordea, itsasoa zakar eta arriskutsu bihurtu

zen, ibaiek herri eta hiriak suntsitu zituzten, eta Lur osoa urezko

geruza sakon baten azpian murgilduta geratu zen.

Bi pertsonak bakarrik lortu zuten bizirik irautea: Deuka-

lion eta Pirra senar-emazteak. Deukalion Prometeo titanaren se-

mea zen. Egun batez, Kaukasora joan zen aita bisitatzera, eta ne-

gar egin zuen ikusi zuenean, kateatuta, gibela jateko saihetsean

mokoka egingo zion arranoaren zain. Etorkizuna aurreikuste-

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 25 11/04/13 16:31

Page 26: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 26 11/04/13 16:31

Page 27: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

27

ko gauza zenez gero, Prometeok aldez aurretik izan zuen Zeusen

asmo ikaragarrien berri, eta Deukalion jakinaren gainean jarri

zuen iristear zegoen hondamendiaz.

—Zeusek Lurra urperatuko du —esan zion—, eta gizateria

osoa desagertuko da, baina zu salbatu ahal izango zara nire ahol-

kuei kasu eginez gero… Ontzi handi bat eraiki behar duzu eta,

uholdea hasi bezain laster, bertan ontziratuko zara emaztearekin

batera.

Deukalionek aitaren jarraibideak bete zituen. Ontzia egin

zuen, elikagaiez bete eta uholdea hasi orduko emaztearekin ba-

tera ontziratua zegoen. Bederatzi egun eta bederatzi gauez na-

bigatu zuten euri gogorraren pean, erabateko ilunpearen erdian.

Zenbaitetan, haizeak zirimola handiak eragiten zituen uretan, eta

Deukalionek eta Pirrak ontziaren brankari1 eutsi behar zioten,

kareletik2 ez erortzeko.

Atertu zuen azkenik, ibaiak beren ibilguetara itzuli ziren eta

itsasoa berriro baretu zen. Orduan, zerumugan Athos3 mendia-

ren tontorra agertu zen, eta hantxe hartu zuen portua Deuka-

lionek, eta gainezka egindako urak lurrundu arte asteetan zehar

itxaron zuen. Lurra berriro ikusgai egon zenean, Deukalion eta

Pirra Athos menditik jaitsi ziren gizakiren baten bila, baina ez

zuten inor aurkitu. Mundua hutsik zegoela ikusirik, Pirra nega-

rrez hasi zen.

—Lasai —esan zion senarrak—. Jainkoei otoitz egingo diegu

eta babesa emango digute.

1 branka: ontziaren aurreko aldea.2 karel: ontziaren alboetako goiko ertza.3 Athos Greziako ipar-mendebaleko lurralde menditsua da.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 27 11/04/13 16:31

Page 28: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

greziar mitoak

28

Athosen oinean Temis zuzenbidearen jainkosari eskainitako

tenplu bat zegoen. Espero zitekeenez, hutsik zegoen: lokatzez eta

adar bustiez estalita zegoen lurra. Baina artean toki sakratua zen,

eta Deukalion eta Pirra aldarearen aurrean belaunikatu ziren.

Ahots apalez, Deukalionek galdetu zuen:

—Esaguzu, Temis, betiereko legeak eman dituzun horrek, gi-

zon-emakumeak izango dira munduan berriro?

Erantzuna ez zen berehala etorri, jainkosak berak ere galdera

larri haren erantzuna jakingo ez balu bezala. Itxaronaldi luze ba-

ten ondoren, berriz, Temisen hotsandiko ahotsa indarrez entzun

zen santutegian, hauxe esateko:

—Mundua berriz populatu nahi baduzue, zuen amaren hezu-

rrak bizkarraren gainetik jaurti behar dituzue. Zuk botatzen di-

tuzun hezurretatik, Deukalion, gizonak jaioko dira, eta zuk jaur-

tirikoetatik, Pirra, emakumeak. Baina begiak estalita bota behar

dituzue hezurrak, ez baitagokizue halako mirari harrigarririk ikus-

tea…

Temis isildu zenean, Pirrak esan zuen, asaldaturik:

—Gure amaren hezurrak botatzeko esan ez du ba!

Deukalion zurbilduta zegoen.

—Hala da, bai —esan zuen, emaztea bezain nahasirik.

—Baina ezin dugu gure amen hilobia profanatu!4 —ohartara-

zi zuen Pirrak—. Sakrilegioa5 da!

—Eta zer egin dezakegu? —erantzun zuen Deukalionek ahots

ezin tristeagoaz—. Gure betebeharra jainkoei men egitea da…

—Ez esan erokeriarik, Deukalion! Gure arbasoak lurpetik ate-

ratzen baditugu, betiko nahigabetuko gaitu hildakoen espirituak!

4 profanatu: errespetagarria edo sakratua den zerbaitekin begirunerik gabe jokatu.5 sakrilegio: pertsona edo leku errespetagarri edo sakratu bat profanatzea.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 28 11/04/13 16:31

Page 29: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

29

dekalion eta pirra

Deukalion eta Pirra burumakur eta nahasirik atera ziren ten-

plutik. Zer egin zezaketen? Temisi men egiten ez bazioten, jain-

koak haserretu egingo ziren, eta hari men eginez gero, hildakoak

haserretuko zituzten. Egiten zutena egiten zutela, huts egingo zu-

tela ematen zuen. Lur jota, Deukalion eta Pirra ibiltzen hasi zi-

ren. Norabiderik gabe zihoazen, orkatiletaraino iristen zitzaien

lokatz-geruza zapalduz. Deukalion, Temisen hitzekin nahastuta,

ozenki pentsatuz zihoan, begirada lurrean iltzatuta:

—Ezinezkoa da jainkoek krimen bat egitea aholkatu izana

—esaten zuen berekiko—. Hildakoen errautsak sakratuak dira,

eta gerretan ere bakealdiak eskaintzen zaizkio etsaiari, hildakoak

lurpera ditzan. Ez, ziur nago Temisek ulertu ez dugun zerbait

esan nahi zigula… Gure amaren hezurrek…

Bat-batean, Deukalionek dena ulertu zuen.

—Badakit zer esan nahi izan duen Temisek! —oihu egin zuen,

pozaren pozez, eta bere tunikari piltzar6 bat erauzi eta bi zati egin

zizkion—. Tori, estali begiak honekin —esan zion emazteari—,

eta gero makur zaitez, jaso harri bat eta bota ezazu atzerantz zu-

re bizkarraren gainetik.

Pirrak ulertu gabe obeditu zuen. Begiak estali zituen, makur-

tu zen eta lurra haztatzen hasi zen itsu-itsuan. Deukalionek gau-

za bera egin zuen, eta berehala ukabil baten neurriko harri bat

haztatu zuen. Orduan zutik jarri zen eta harria atzerantz bota

zuen, bizkarraren gainetik.

Mirakulua berehalakoa izan zen. Lokatzetan hondoratu ze-

nean, harria bigundu egin zen eta berezko bizia izango balu be-

6 tunika: Grezia, Erroma eta antzinako beste zibilizazioetako gizon-emaku-meen gorputza janzteko erabiltzen zen jantzi luze zabala; piltzar: ehun zatia.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 29 11/04/13 16:31

Page 30: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

greziar mitoak

30

zala hazten hasi zen, harritik sortutako eskultura bat bezala. Gi-

zon baten altuerara iritsi zenean, itxura hartzen hasi zen: agertu

ziren enborra eta burua, besoak eta hankak, ahoa eta begiak.

Deukalionek ezin izan zuen ikusi, baina asko poztu zen jaio be-

rria zela bere atzean mundu berriko lehen gizona pentsatuz.

Bata bestearen atzetik, Deukalionek eta Pirrak ehunka ha-

rri atzerantz botatzen jarraitu zuten. Jasotzen zituzten harriak,

izan ere, Lurraren hezurrak ziren, gizaki guztien ama baita Lurra.

Deukalionek botatzen zituen harrietatik gizonezkoak jaiotzen zi-

ren, eta Pirrak jaurtitzen zituenetatik, berriz, emakumezkoak.

Harri zuriek gizaki zuriak sorrarazten zituzten, eta beltzek, oste-

ra, gizaki beltzak; harri astunak pertsona sendoak bihurtzen zi-

ren, eta harri arinak pertsona argalak. Denbora gutxian, bada,

hondartza gizon-emakumeez eta haurrez bete zen, batzuk itsu-

siak eta beste batzuk ederrak, batzuk alaiak eta beste batzuk ma-

lenkoniatsuak. Halaxe, Deukalionek eta Pirrak bigarren gizateria

sortu, eta gizateria hark mundua oso azkar populatu, eta poz eta

tristeziez, herra eta adiskidetasunez, itxaropen eta porrotez be-

te zuen.

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 30 11/04/13 16:32

Page 31: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 31 11/04/13 16:32

Page 32: Greziar mitoak - Editorial Vicens Vives · Eta ziur egon azkena ere ez de-la izango. Gero, Zeusek Prometeori begiratu, gustuko zuen meta seina- ... Haizeek Pandorari putz egin bezain

Greziar mitoak

Antzinateko grekoek mitologia izenez ezagutzendugun elezahar liluragarrien sailaren bidezazaltzen zuten munduaren zentzua. Istoriozahar haiek, gertakari gogoangarriak hats poetiko handiz kon-tatzen baitzituzten, jainko ahalguztidunez, bihotz adoretsukoheroiez eta izaera ahularen erruz zorigaitzean erortzen zirenpertsonez mintzatzen ziren. Liburu hau greziar mitologiarenerrepertorio zabalaren erakusgarri bikaina da. Orrialdeotanazaltzen zaizkigu, besteak beste, zer gertatu zen Pandorarenkutxarekin eta Troiako zaldiarekin, zergatik Midas erregeakurre bihurtzen zuen ukitzen zuen guztia, nor izan ziren Prome-teo eta Minotauro, zer gertatu zitzaion Orfeori infernuetara jai-tsi zenean eta zergatik Ikaro gaztea tematu zen txoriek bezalahegan egiten, kanabera eta argizariz egindako hegoez. Bildu-ma hain da askotarikoa eta bizia, azken batean oso erraz uler-tzen baita zergatik mitoek iraun duten bizirik hogeita hamarmendez: zeren, egun orduan bezala, ezin hobeki betetzen bai-tute beren helburua, hots, giza bizitzaren gorabeherei buruzkoirakaspenak ematea, emozioaren eta ezustearen bidez.

Liburuki hau mitologiaren unibertsorako sarrera ezin hobeada. Hamalau mito greziar biltzen ditu, famatuenen eta erakar-

garrienen artean hautatuak, era atsegin eta soilez,baina baita ere literatura-asmo nabarmenaz konta-tuak. Liburuak, gainera, Svetlin artista bulgariarrakegindako ilustrazio bikainak dauzka.

C100655

01-Montaje Greziar Mitoak-SEPARATA.indd 32 17/04/13 12:08