Gorbeia, Turismoa Euskal Mendietan

144
Gorbeia TURISMOA EUSKAL MENDIETAN BIDAIA GIDA PRAKTIKOA ‘Top’ lekuak - Ezinbestekoa - Esperientziak Mapak - Ibilbideak - Gastronomia - Kultura www.gorbeiaeuskadi.com Planik onenak aurkitu eta zure bisita planifikatu:

description

Egun pasa joateko nahiz astebete igarotzeko, poltsiko-gida erakargarri honetako atalei esker, bertaratutako bisitariak esku-eskura izango ditu Gorbeiari loturiko aukera guztiak, egonaldia are aberasgarriagoa gerta dakion. Informazio praktikoez gain, aukera asko eskaintzen ditu, bisitaldia errazteko eta ahal bezain emankorra izateko. Horrenbestez, bisitarientzako ezinbesteko 16 jarduera iradokitzen dira, eta aldi berean, ohiko ibilbideetatik harago, Gorbeiako leku gomendagarrienak sakon ezagutzeko aukera eskaintzen da, txangoak eta mendi-ibiliak direla medio. Hala bada, ingurune bukoliko hau urratsez urrats ezagutu ahalko du bidaiariak, pasiera baino gehiago abentura izango den bidaian. Espazioan modu praktikoan kokatu ahal izateko planoak dakartza, baita pertsonaia ospetsuen iritziak ere. Ekitaldi garrantzitsuenen agenda ere badakar, hala nola aholku erabilgarri asko, hainbeste gehiagotan itzuli beharko duela bisitariak, paraje hau barren-barrenetik ezagutzeko. Bidaiari txikientzat sekretu handiak gordetzen dituen gida baita.

Transcript of Gorbeia, Turismoa Euskal Mendietan

  • 1. GorbeiaTURISMOA EUSKAL MENDIETAN BIDAIA GIDA PRAKTIKOA Top lekuak - Ezinbestekoa - Esperientziak Mapak - Ibilbideak - Gastronomia - Kultura www.gorbeiaeuskadi.com Planik onenak aurkitu eta zure bisita planifikatu:

2. Argitaratzen du: Zuiako Kuadrilla Gorbeialde LGA 2013. urteko edizioa Testuak Oskar Anzuola Agurtzane Salazar Artxiboa Argazkiak Edorta Sanz Quintas Lorenzo Ugarte (azala) Zuiako Kuadrilla Gorbeialde LGA Artxiboa Diseinu eta maketazioa Dalvez Inprimaketa Graficas Irudi L.G.: VI 103-2014 Edizio honetan aurki daitezkeen akatsen berri ematea eskertuko genuke: [email protected] [email protected] 3. GorbeiaTURISMOA EUSKAL MENDIETAN Zuiako Kuadrilla Cuadrilla de Zuia 4. Gorbeiako iparrladea eta Arratiako harana Gorbeiako hegoaldea Itzina eta Nerbioi Harana Urtegien eremua Urkiolako inguruak Gorbeiako iparraldea eta Arratiako harana Ezinbestekoa 48 Gorbeiako Parke Naturala Areatzako alde zaharra Saldropoko hezegunea Zeanuri Andra Mari eliza erromanikoa, Galdakao. Artzain egun batez Gorbeiako hegoaldea Ezinbestekoa 66 Goiuriko ur-jauzia Oroko Andra Mariaren santutegia Ezti museoa Gorbeiako Parke Naturaleko interpretazio-zentroa Muruako harrobiak Bizkaia Araba Gipuzkoa Gasteiz Bilbo 5. Itzina eta Nerbioi harana Ezinbestekoa 82 Sarrera 6 Gorbeiako mapa 8 16 iradokizun onenak 12 Agenda 28 Gorbeiako Parke Naturala 34 Gorbeiako iparraldea eta Arratiako harana 45 Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak Gorbeiako hegoaldea 63 Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak Itzina eta Nerbioi harana 79 Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak Urtegien eremua 99 Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak Urkiolako inguruak 115 Ezinbestekoa | Onena Txangoak | Mendi-ibiliak Udalerriak Gorbeiatik oso hurbil: Euskadi, kostaldea, barnealdea eta bere hiriburuak. 130 Aurkibidea Itzinako biotopoa Museo etnografikoak eta histo- riakoak (Orozko eta Ugao) Txakolina Zollo-Ganekogorta Nerbioi ibaiaren ibilbidea (Bilbotik Urduara) Urkiolako inguruak Ezinbestekoa 118 Urtegien eremua Ezinbestekoa 102 Otxandio hiribildu monumentala Baltzolako haitzuloak Urkiolako santutegia Ibarrako alde zaharra Oleta Ullibarri-Ganboako urtegia Urrunagako urtegia Legutioko alde zaharra Ollerietako museoa Bide berdea eta GR-38 bidea 6. 6 Sarrera Hiritik gertu baino gertuago natura sentitzeko aukerarik onena aurkez- ten dizugu, Bilbo eta Gasteiztik 20 minutura besterik ez. Gorbeia Euskadiko bihotz berdearen erdi-erdian dago. Gune natural horrek Bizkaiko eta Arabako lur ikus- garriak hartzen ditu, Gorbeiako Parke Naturala Euskadiko handiena, Urkiolako Parke Naturala, Ullibarri-Ganboako eta Urrunagako urtegiak, Baltzolako eta Mairuelegorretako haitzuloak, Itzinako biotopoa, Goiuriko ur-jauzia Aire garbiaz eta paisaia ederrez gain, gastronomia-, aisialdi- edo kirol- aukera amaigabeak aurkituko dituzu. Zuhaitzez betetako eremu zabaletatik eta zelai berdeetatik ibili ostean indarberritzeko... ez dago parkeko oasi txikietan atseden hartzea bezalakorik: xarma handiko etxeak Gorbeiaren atarian, ingurune paregabean. Goizean, hartu egun berri bati aurre egiteko indarrak tokiko produktuz osatutako go- sariaren bidez, eta prestatu abentura berri bati hasiera emateko. Hori, adrenalina nahi baduzu; hirian hainbat hilabetez lanean aritu ondoren lasaitasunaren bila bazabiltza, murgildu zaitez gure ostatuen erosotasun eta detaileetan, edo har ezazu babesa, zeu- retzako bakarrik izango diren parkeko bazterretako isiltasun naturalagoan. Tradizioa da Gorbeiako Parke Naturalak duen beste balioetako bat. Euskadiko bizimodu tradizionala sakonago ezagutu ahal izango duzu Euskadiko historia zaharrenaren aztarnak eta sustrai sakonak dituen bizi-estiloaren bi- tartez: mila urtetik gora dituzten lanbideak, erromeriak, bertako gastronomia, hizkuntza propioa Gorbeiak harrapatu egingo zaitu, zentzu guztietan... 7. 7 8. 8 9. 9 Mencin Especial Premio Turismo Vasco 2012 10. 10 Mur Manurga Zarate Letona Olano Sarria Markina Goiuri Cascada de Gujuli Gopegi Ondona Jugo Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala Ganalto 897 m. Oteros 1.031 m. Berretin 1.221 m. Jesuri 750 m. Untzeta 762 m. Mandoia 637 m. Ganekogorta 992 m. Belatxikieta 666 m. Montemayor 1.104 m. Repiko 1.190 m. Arando 943 m. Txarlazo 932 m. Perigaa 628 m. Dubaltza 693 m. Nacedero Ro Nervin Baltzola Itzina Zollo Ugao-Miraballes Arrigorriaga Mairuelegorreta Lukiano Aperregi Domaikia Bitoriano Berrik E ONDATEGI Ametzaga (Zuia) Guillerna/ Gilierna Centro de Intrepretacin PARKETXEA Etxaguen Acosta Apodaka Ca de Zaitegi Oiardo Uzkiano Altube Ziorraga Inoso Apregindana IZARRA Unza Beluntza Larrazketa Abornikano Ordua Zeanuri Areatza Artea Arantzazu Igorre Dima Orozko Zeberio MURGIA 1 2 3 4 5 10 14 4 5 9 9 10 14 1 11. 11 rua LEGUTIO Landa Arroiabe Ullibarri- Gamboa Mendibil Orixol 1.130m. Nanclares de Gamboa Parque Natural de URKIOLA Parke Naturala Anboto 1.328 m. Udalaitz 1.118 m. a P Elosu Urrunaga DURANA Nafarrate kano Zestafe Eribe Mendarozketa Buruaga Urbina Betolaza Luko Etxabarri-Ibia Ziriano Goiain Arzubiaga Zurbano aseros San Pedro Ollerias Ubide Eskoriatza Oleta Otxandio IBARRA (Aramaio) Barajuen Azkoaga Untzilla Zabola Gantzaga Arexola Etxaguen Uribarri Arraga Arriola Leintz-Gatzaga Puerto de Kurtzeta Elgeamendi 942 m. P 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 Gorbeiako Parke Naturala Urkiolako Parke Naturala Itzinako biotopo babestua Goiuriko ur-jauzia Baltzolako haitzuloak Mairuelegorretako haitzuloak Sagardoa, txakolina, garagardoa Feria eta azoka onenak (Gorbeia osoan) Euskal txuleta eta babarrun gorriak (Gorbeia osoan) Gorbeiako artzainak eta gazta (Gorbeia osoan) Erdi Aroko hiribilduak eta alde zaharrak Oroko Andra Mariaren santutegia, Zuian Andra Mari eliza, Galdakaon Ondare etnografikoa eta landa-eremukoa (En todo Gorbeia) Euskara eta euskal identitatea (Gorbeia osoan) Mendi-ibiliak (Gorbeia osoan) Golfa eta hipika Ur-kirolak Gorbeia Central Park (Gorbeia osoan) 16iradokizun onenak 9 15 5 14 15 1 9 14 12. 12 16iradokizun onenak 13. 13 14. Gorbeiako eta Urkiolako parke naturalak Gorbeiak paraje zoragarriak gordetzen ditu oraindik ere. Esaterako, Gorbeiako Parke Naturala (lurralde babestuko 20.000 hektarea baino gehiagokoa) eta Urkiolakoa (5.768 hektareakoa). Gorbeia (1.481 m) ehunka urteko gurutzea duena eta Anboto (1.331 m) ospetsua dira, hurrenez hurren, haren gailurrik altuenak. Kareharrizko mendilerroekin, sarri laino artean ezkutatuta geratzen diren basoen artean, ezaugarri paregabeak dituzte eremuok, eta pro- tagonista diren euskal mitologiako kondaira ugarien agertoki aproposak dirudite. Hala ere, errealitateak erakusten digu ekosistema horiek mendien, haitzulo misteriotsuen eta oraindik ere artzain-txakurrak ardiak gidatzen ikus ditzakegun herri xarmangarrien konbinazio harri- garria direla. Askatasuna nagusi den bi oasi, eta hondoko zarata bakar gisa natura; bertan, mendiaren edertasun klasikoaz gainera, flora eta fauna oparoa aurkituko ditugu, baita zenbait espezie enblematiko esaterako, oreina eta mehatxatutako beste batzuk igaraba kasu ere. Gaua mendi tontorrean igaro, erreka baten alboan yoga praktikatu, gaueko safari bat egin... Hamaika jarduera egin daitezke lurralde paregabe horretan; zerbaitengatik dago eskualdeko postal ederrenetakoen artean... 1 14 15. Gorbeiako gurutzea Euskal mendizaletasunaren sinboloetako bat Gorbeian dago. Bizkaia eta Araba banatzen duten 1.481 metroak igo ostean, ezinbestekoa da Gorbeia mendiko gurutzean argazki bat ateratzea. Garaiko dokumentu idatziek diotenez, Leon XIII.a aita santuak, XX. mendearen hasiera ospatzeko, kristandadeko gailur altuenetan gurutzeak eraikitzea agindu zuen. Zeanuriko parroko Juan Bartolome de Alcbarrek propo- samen hori jaso, eta batzorde bat antolatu zuen, Zigoitiako artzapez Jose Maria de Urratxa buru gisa hartuta eta Castro de Zavala Elorrioko arkitektoaren proiektua jarraituz. 1901eko uztailaren 16an lehenengo gurutzearen zimenduak hondeatu zituzten. Lau hilabete geroago bedeinkatu zuten: 33 metro zituen, Kristoren urteak adina. Inaugurazioan agintariak eta artzainak izan baziren ere, hilabete geroago erori egin zen. Antza, lur-oinarri txikiegia hartu zuten berau eraikitzeko. Tontorrak 1903ko urriaren 1ean hartu zuen bigarren gurutzea; zortzi metro gutxiago zituen, hau da, 25. Hala ere, 28 hilabete igarotakoan, haizete batek lurrera bota zuen. Gaur egungoa arinagoa da, Eiffel dorrearen antza duen metalezko egitura du; baxuagoa da, 17,23 metro neurtzen baititu. 1907ko udaberrian ezarri zuten, bedeinkapenik eta hotsandiko ekitaldirik gabe. 15 16. Itzinako biotopo babestua Orozkok ondare natural ikaragarria du, eta Euskadiko leku eder, basati eta berezienetako bat da. Itzinako mendigunea kareharrizko paisaia izugarri eta babesgabea da. Bertan, deigarri egiten dira lur azpiko haitzulo, leize eta ibai ugariak, haize bortitzak eragindako higaduraren eta eurien efektuaren ondorioz sorturikoak. Haitzulo nagusia Supelegor deitutakoa da, eta kondaira ugari eragin ditu; aipagarrienak, Mari Anbotoko damaren aldi baterako egoitzarekin lotutakoak. Lurralde babestuko 571 hektareek kasu askotan ehunka urte dituzten pagoak bil- tzen dituzte, garai bateko ikazkinek urte luzez inausi izan dituztenak. Zuhaitzen alboan, beste ekosistema batzuk nabarmentzen dira, hauskortasun handikoak eta mendigunearen garaiera handira egokitutakoak. Horien ondorioz, 1995eko uztailaren 11n eremu babestu izendatu zuten. Florari dagokionez, goroldioek garrantzi handia dute: goroldio eta gibel-belarren 175 espezie baino gehiago daude katalogatuta. Aberastasun horrekin zerikusi handia duen alder- dietako bat deskonposizio-egoeran dagoen egurraren oparotasuna da, Euskadiko beste leku batzuetan aurkitzeko zaila dena. Era berean, aipatu beharra dago gutxienez zortzi saguzar mota bizi direla biotopoan. 2 17. Goiuriko ur-jauzia Gorbeiako Parke Naturalean nagusi den izadi basatiak irudi txundi- garriak eskaintzen dizkigu bere hegoaldeko isurialdean. Horietako batzuek Kantauriko ibaien higadura-ekintza etengabean dute jato- rria. Milurtekoetan zehar, uraren indarrak landu egin ditu arrokak, malkarrek atzera egitea eraginez eta ur-jauzi ikaragarriak osatuz. Nabarmenenak Goiurikoa eta Nerbioikoa dira. Azken horren sor- lekua ez dago Araban, baina, hala ere, Urkabustaizko mendietatik datozen erreka-adar ugari ditu, eta, 250 metrorekin, penintsu- lako iparraldeko ur-jauzirik handiena da. Ikaragarria da, halaber, Goiuriko ur-jauzia: ehun metro baino gehiagoko garaiera-aldea du, ibaiak dakarren urari esker. Jaundia eta Basabe erreken emariek Oiardo ibaiarekin egiten dute bat, zeina, herria bi auzotan banatu ondoren, jauzi burrunbatsu horretan amiltzen den. Hura ikusteko begiratoki bat dago; handik ere, eremu horretan balio ekologiko handienetakoa duten pagadietako bat ikusteko aukera izango duzue. Gutizia natural hori inguruko paisaia multzo bikainenetako baten zati da, eta ezinbestekoa da berau bisitatzea. Horretarako unerik onena euri- edo urtze-garaia da. Museo onenak Bere paisaia izugarriei eta antzinako lanbideei esker, Gorbeia aire libreko museo bat dela esan dezakegu; hala ere, ezin dituzu galdu bere historiaren berri ematen duten guneak. Adibidez, Orozkoko (Zubiaur plaza) eta Ugaoko (Udiarraga, 38) museo etno- grafikoak, jauregi paregabetan kokatutakoak, Legorburun eta Janen, hurrenez hurren. Irubidaurreko museoa (Izarra) edota Euskal Baserriaren Ekomuseoa (Artea), berriz, eraikin tradizional batean daude ezarrita. Bertan landa- eremuan eta etxean erabiltzen zituzten tresna interesgarriak daude ikusgai. Era berean, Ortiz de Zarate familiaren garai bateko zeramika-tailerra bisitatu ahal izango duzu, gaur egun Ollerietako (Elosua) Euskal Buztingintza Museoa dena. Errotarien lana ezagutu nahi baduzu, Olabarrikoa duzu Zeanurin (Arratian aktibo dauden gutxienetako bat da), edo Zamakolakoa (Dima), hori ere jardunean. Zapore ona utziko dizute Oiardoko Baias garagardotegiak, Gorbeiako mendigunearen ura erabiltzen duena ekoizpenean, eta Ezti museoak, Murgiako Oregi ba- serrian dagoena. Are gehiago, Gorbeia mendi mitikoa sakona- go ezagutzeko parada izango duzu, 1.481 metroak igo behar izan gabe, Areatzan eta Sarrian kokatutako Gorbeiako Parke Naturaleko Interpretazio Zentroei esker. Urkiolakoa, bestalde, Abadioko Toki Alai zentroan dago. 3 17 18. Baltzolako eta Mairuelegorretako haitzuloak Gorbeiaren kanpoaldeko paisaia ederra bada, are gehiago lur azpian ikus dezakeguna. Gorbeiaren mendigunea, Bizkaiko eta Arabako lurraldeen arteko muga osatzen duena, parke naturala da egun, eta bertan eskualdeko lur azpiko leize-zulo adieraz- garrienetako batzuk daude. Horien artean, daude Baltzolakoa eta Mairuelegorretakoa, eta biek ala biek, egitura ikaragarriz osatutako paradisu natural bikaina gordetzen duten beren baitan, estalagmita eta estalaktita ederrez jositako galeria anitzetan ba- natzen direnak. Gorbeiaren lur azpian sartu eta haitzuloan barrena ibiliko zara; han mundu natural paregabea deskubrituko duzu, eta historiari, arkeologiari eta mitologiari buruzko mendetako gorabeherak ezagutuko. Baltzolako haitzuloei (Dima) dagokienez, Sugoi suge-gizakiaren bizitokia direla esaten dute, eta urtean milaka eskalatzaile erakartzen dituzte. Leize-zuloaren paretak behatu besterik ez dugu kirolari horiek erabiltzen duten materiala aurkitzeko. Abentura eta misterioa konbinatzen dituen beste paseo interesgarri bat Mairuelegorretako (Zigoitia) haitzuloena da, 12 kilometroko galeriak dituena. Bere izenak Mairu edo Mari euskal mitologiako emakume jainkosari egiten dio erreferentzia. Mendi altuenen haitzuloetan bizi da, eta batetik bestera ibiltzen da, suzko bola handi baten itxura hartuta. Zenbait kondairak diotenez, altxor handi bat dago gordeta bertan, idi-larru batean bilduta. Bisita gidatu onenak Euskadiko bihotz berdean dauden toki magikoek bisi- taria harrituta utziko dute, bai eta bere irudimena piztu ere. Inoiz aurkitu ez zituzten altxorrak gordetzen dituzten kobazuloak, hotzikarak era- giten dituzten kondairak, eta naturaren indarrek eratutako paraje ederrak. Esaten dutenez, lamiek zubiak eraikitzen zituzten, sorginak mendi batetik bestera pa- satzen ziren, leku ederrenak betetzen dituzten baseliza ederrak eraikitzea erabaki zuten arte, duela hainbat eta hainbat urte gure baso guztietan otsoak ehizatzen zituzten, eremu honetako estilo erromanikoa herrietako biztanleek eraikitakoa da, erleek inoiz egindako eztirik gozoena egiten da bertan, baserriek ia ez dute iparralde- rako leihorik Hori guztia Gorbeiak proposat- zen dizkizun bisita gidatuen bitartez deskubritu dezakezu, artea, historia eta natura biltzen dituztenak. Hauek dira proposamenak: Araban: -Urtegia: Duela 50 urte -Gazteluak eta jauregiak. -Erromanikoa Zuian eta Urka- bustaizen. -Ibilbide etnogra- fikoa. -Mitologia Zuian. -Alde zaharrak. -Zigoitiako erromanikoa. Bizkaian: -Erromanikoa Galdakaon eta Behe Arratia. -Nerbioi harana historikoa. -Arratia: Gorbeiaren magalean. -Araba eta Bizkaia arteko mugan. Bisitak urte osoan zehar egiten dira, eta telefonoz kontratatu behar dira: 945 24 38 28 / 645 84 40 87. 4 18 19. 19 Sagardoa, txakolina eta garagardoa Bere gastronomiaren lehengaiak hainbeste zaintzen dituen lur honek kalitate goreneko antzinako edariak ere ekoizten ditu. Horie- tako bat sagardoa da; bere zuhaitza, saga- rrondoa, labore ugariena zen Erdi Aroan. Hain ondo zegoen babestuta, non ekoizpenean egiten ziren akatsetako batzuk heriotzarekin zigortzen baitziren. Gaur egun, arau bakarra jarraitu beharra dago: txotxean kontsumitzea (sagardotegietako kupel edo barriketatik zuzenean), edo botilan. Oso aspaldiko garaietatik euskal herriko kulturarekin lotuta dagoen beste ardo bat txakolina da. Ardo berezi horrek gure eskualdean du jatorria zapore garratz samarra, freskoa eta orekatua du ahoan. Gorbeian, Orozko, Arrankudiaga eta Urduako paraje ederretan kokatutako familia-upategietan egiten dute, eta horrek zapore berezia ematen dio, kostaldeko txakolinarekin alderatuta. Eskualde horretan ere Gorbeiako garagardoa egiten dute. Baias markakoak horrela du izena hura ekoizteko Gorbeiaren mendiguneko Baias ibaiaren ura erabiltzen dutelako. Artisau-moduan egiten dute Oiardon (Urkabustaiz), eta ez diote ez gehigarririk ez iraunarazlerik gaineratzen. Feria eta azoka onenak Hurbildu nekazaritza- eta abeltzaintza-feria tradizionaletara edo herri askotan egiten diren azoketara. Landa-munduak eta hirikoak bat egiten duten lekuak dira, eta horietan lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzu Gorbeiako baserrietako produktu, animalia eta landareen usaiak eta zaporeak. Martxoaren 10ean emakume ekoizleen nekazaritza-azoka egiten da Ugaon. San Isidro aurreko igandean, nekazaritza-, artisautza- eta abeltzaintza-azoka Diman. Eta nekazarien pa- troien egunean maiatzak 15, Zeanuriko azoka antolatzen dute. Maiatzaren 19an, Arranku- diagako azoka, eta ekainaren 16an, Bediako elikagai- eta artisautza-azoka izaten dira. Ezin dituzu galdu Txakolin Eguna, edo ekaineko azken igandean egiten den Zaldiaren Azoka (Onda- tegi). Irailean, bestalde, hirugarren larunba- tean Merkartea egiten dute Artean, eta azken igandean, Txirritola Eguna Aramaion; azken horretan bertan egindako sagardoa dastatzeko aukera izango duzu. Urriko lehenengo igandean Zuiako abeltzaintza- eta nekazaritza-azoka izaten da Murgian; San Fausto eguna dela-eta, 19an eta 20an nekazaritza- eta artisautza-feria antolatzen dute Basaurin, Uribarri kalean. Urriko azken larunbatean Aramaioko azoka antolatzen dute, eta azken igandean, aldiz, Urkabustai- zko abeltzaintza-azoka Izarran. Azaroaren 11n Sanmartinak ospatzen dituzte Zollon, odolki-das- tatzea eta guzti. Abenduaren 13an: Santa Luzia abere-azoka (Orozko) eta abenduko hirugarren igandean, Otxandioko feria. 6 5 20. Euskal txuleta eta babarrun gorriak Euskal haragia terminoak inplizituki Euskadin haragia- ri tradizioz eskatzen zaion kalitatea badakar berekin, Gorbeiako txuleta haragi gorriaren plater nagusitzat jo genezake. Haren loditasuna eta kolorea kalitatearen sinonimo dira. Gorri iluna izaten da, eta horrek zapore eta urtsutasun handiak dituela esan nahi du. Gastronomia- aberastasun horrekin aho-finenak asetzeko, ekoizleek kontrol oso zorrotzak aplikatzen dituzte animaliak hazte- ko prozesu osoan (elikadura zaindua, animalien ongizate- baldintza onenak), teknologiarik modernoena baliatuta eta animalien hilketa ahal adina zainduta. Banketeari hasiera emateko, koilaraz jateko platerik onena: Eusko Labela duten Arabako indaba nabarrez egindako eltzekoa. Txikia, obalatua eta bere orban arrosa adieraz- garriekin, Arabako indaba nabarrak harrituta uzten zaitu lehendabiziko aldiz jaten duzunean, bere azal leuna eta ahoan nabaritzen den fintasuna direla eta. Gorbeiako artzainak eta gazta Ingurune naturalarekiko harremanari dagokionez, Gorbeiako herritarrek modu arduratsuan eta orekatuan erabili dituzte baliabideak. Horregatik daukagu gaur egun inguru paregabe hau. Sinbiosi horren adibideak abeltzaintzako jardunbideak dira; horien arten ardi latxen artzaintza. Gorbeiako bi isurialdeetako herri gehienetan eta Urkiolako magaletan egiten dute, haien larre berde eta elikagarriak baliatuta. Funtsean aldatu ez diren praktika horien bidez, Idiazabal jatorri deitura duen gazta egiten da. Neguaren amaieran, ardi latxa, baserrietako ukuiluetan hazia, jetzi egiten da, eta abendutik uztailera bitartean gazta egiten dute, kontsumitzaileari kalitatea bermatzen dion produktua izateagatik aintzatespen hura jaso duen artisau-prozedura jarraituta. Horren merkaturatzea arrakastaz zabaldu da feria eta azoketan, eta bere esparrua gainditzera ere iritsi da, duen gastronomia-ospe handia dela eta. Gorbeiako gaztaren ekoiz- pen-mapa Orozkotik Ubidera doa, Areatza, Zeanuri eta Otxandio zeharkatuta, eta Aramaio eta Legutiotik jarraitzen du, Zigoitia, Zuia eta Urkabustaizko baserrietan eta artisau-lantegietan zirkulua itxi arte. 7 20 8 21. Alde zahar onenak Gorbeiako hiribildu asko Erdi Aroan sortu zituzten; ondorioz, luxu handia da euren alde zaharretako kale harriztatue- tatik paseatzea, higiezinen ondarearen benetako harribi- txiak baitira. Balio handia dute eta horregatik monumentu multzo izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak horietako asko. Horietako bat Areatzakoa da, landa- eta hiri-arkitekturako eraikinak konbinatzen dituena, eta horien arten Bekokaleko 7. zenbakiko XV. mendeko etxea dago, baita Mudejar Etxea ere. Urduako alde zaharra 1997tik dago babestuta. Bizkaiko handiena da, eta bertan, Santa Maria eliza-gotorlekua nabar- mentzen da, hiriko defentsa- multzoa osatzen duena harresiarekin batera. Otxan- dion ere ikaragarrizko balioa duen alde zaharra aurkituko dugu: udaletxea monumentu nazional izendatutakoa, Santa Marina parrokia (XIX), kultura- etxea eta Vulkano iturria. Legution, hegoaldeko ate gotiko apartaren bidez sartuko gara hiribilduko alde zaha- rrera, oraindik ere hesiaren hondakinak dituena. Orozkoko alde zaharreko (Zubiaur) kaleak galtzada-harrizkoak dira oraindik, eta Aramaioko hiriburu den Ibarrak eraikuntza entzutetsuak hartzen ditu, adibidez, Vicente Goikoetxea musikagilearen jaiotetxea eta bere omenezko plaza. Erdi Aroko hiribilduak eta alde zaharrak Gorbeiako edozein herritan, Erdi Aroko historia gogoko dutenek herri eta auzoen hiri-osaera baldintzatu duten aztarna ukigarriak aurki ditzakete. Erdi Aroko arrastoa nobleek eraikitako dorretxe eta jauregietan antzeman daiteke; lurraldea eta Gasteiztik Kantauri Itsasorainoko merkataritza-bideak mendean hartzen saiatu ziren haiek, eta leinuen osaera eragin zuten. Familia handiak ziren, mendozatarrena eta gebaratarrena kasu, eta toki mailako nagu- sitasuna zuten beste batzuekin batera, garai horretan lurraldean kokatutako oinaztarren eta ganboatarren arteko etengabeko borroka ezarri zuten. Eta, botere horren aurka, Gaztelako eta Nafarroako erregeen ekintza, besteak beste, Legutio eta Murgia foru-hiribilduak sortu zituztenak. Herri horien eta beste batzuen hiri-diseinuan sarrera-arkuak, eraikin garrantzitsuak eta Erdi Aroko eszenak birsortzeko aukera emango dizuten kale-bilbadura aurkituko dituzu. Hiri multzoak dira, eta batzuk, Arratiako herriak, esaterako, arkitektura erlijioso eta zibileko beste monumentu ba- tzuk gaineratuz joan dira beren harrizko bideetako harri-koskorren artean. Areatzaren kasuan, gainera, Monumentu Multzo izendape- na jaso du haiei esker. Zaharberritze-lan handiak izan dituzten hiri- bilduek eta alde zaharrek (adibidez, Legutio eta Aramaioko Ibarra), eremua denboraren bitartez ezagutzeko aukera ematen dizute. 9 21 22. Zuiako Oroko santutegia eta Galdakaoko Andra Mari eliza Ondare erlijioso-arkitektonikoak garrantzi handiko adierazgarriak ditu Gorbeian, eta horien barruan, bi erreferentziazko eraikin na- barmentzen dira, bai beren interes historiko-artistikoarengatik, bai Andra Mariren antzeko irudiak gurtzen dituztelako: Oroko Andre Mariaren santutegia, Zuian, eta Andra Mari eliza, Galdakaon. Oroko Santutegia Zuiako harana menderatzen duen gain batean dago, hareharri gainean finkatuta. Eraikuntza itzel hori tenplu erroma- nikoa izan zen jatorrian, eta haren gainean eliza gotikoa eraiki zuten; azken eraikin hori hainbat aldiz zabaldu zuten XVI. mendera arte, eta azkenik, eraikin zibila erantsi zioten, XX. mendean. Gurtza-leku gisa, Oroko Andre Maria bizantziar irudi eta guzti oso errotuta dago Araban eta Bizkaian. Hangoak dira anaidi horretako 2.000 bazkideetatik gehienak. Galdakaon, Andra Mari eliza, XIII. mendean Elexalden eraikitakoa, Monumentu Nazional izendatu dute. Erdi Aroan eraiki zuten eta 1516an handitu; nahasketa erromaniko-gotikoa du, Errenazimentuko berreraikuntza-elemen- tuekin. Elementu nabarmenena portalea da: erromanikoa berez, baina gotikorako trantsizio-ezaugarriekin. Hasierako eraikuntzaren arrastoak kanpandorrean antzeman ditzakegu, XII. mendean da- taturikoak. Barrualdean nabarmentzekoak dira, batetik, erretaula platereskoa hantxe agertzen da Andre Mariaren tailla, eta, bes- tetik, hilobi bat (biak XIII. mendekoak). Kanpoaldean gurutze-bide bat dago, Errenazimenduko amaiera-gurutze eder batekin. Paisaia onenak Mendi-turismoa gustuko baduzu, Gorbeiako paisaiek liluratu egingo zaituzte. Hemen toki babesgabeak aurkituko dituzu, adibidez, Itzinako harri ikaragarria (Orozko), Oroko Santutegia Zuiako bista apar- tak dituen mendian kokatu- takoa edo Muruako harrobien eremu magikoa. Bere tontor mitikoek garaiera handia dute: Gorbeia mendiak, adibidez, 1.481 metro ditu, eta Anboto harrigarriak, 1.331 metro; azken horretan horma-eskala- dako eskola ospetsuenetako bat dago. Beren oinaldean, Gorbeiako eta Urkiolako parke naturaletako inguru babestuak ditugu. Eremu horietan fauna eta flora behatzeko gune jakin batzuk daude; hala nola Saldropoko hezegunea (Zea- nuri) eta Ullibarri-Ganboako, Urrunagako eta Albinako urte- giak, freskatzeko ezin hobeak. Mendi-zonaldeek, era berean, lur azpiko ibilbideetan espe- leologia egiteko tartea utzi dute Orozko, Supelegor eta Urratxako haitzuloetan, bai eta Baltzola (Dima) eta Mairuele- gorretakoetan (Zigoitia) ere. Hunkigarria izango da, halaber, iberiar penintsulako ur-jauzi handienak ikustea; esaterako Nerbioikoa (Urduan dago eta 222 metro ditu), eta Goiurikoa, 100 metro baino gehiagokoa. Eta, gainera, bakeaz gozatu ahal izango duzu baserriz be- tetako larre berdeko ingurune bukolikoetan; besteak beste, Aramaion eta Diman, Arabako Suitza eta Bizkaiko Suitza izenez ezagutzen direnak. 10 22 23. 23 Ondare etnografikoa eta landa-eremukoa Gorbeiako landa-geografiaren bazter askotan bere ondare etnografikoaren zati diren edo euskarri izandako arrastoak aurki ditzakezu. Oinarrizko elementu gisa, euskal baserria, neka- zaritzan eta abeltzaintzan oinarritu- riko euskal familiaren eta ekonomia tradizionalaren funtsezko atala. Horietako asko XV. mendean eraiki zituzten, aurretik bertan zeuden eraikinak baliatuta; esaterako, dorretxeak. Beste asko, ordea, modernoak dira, eta aberastasuna sortzeko oinarrizko funtzioari eusten diete. Jatetxeak edo sagardotegiak dira erabilera berri horietako batzuk. Euskal gastronomiaren produktu tipikoak eskaintzeko tradi- zioari eusten diete, eta horien multzo bat euskal etxe tradizionalean daude eskuragarri. XIX. mendera bitarteko euskal gizon eta emakumeen historia eta ohiturak ezagutzeaz gain, gure arbasoen tresnak eta makineriak martxan ikus ditzakegu, adibidez, burdinolak, Otxandion edo Aramaion oso hedatuta zeudenak. Beste batzuk, errotak, karobiak edo harrobiak, berritu egin dituzte, eta turismo-baliabide gisa aurkituko dituzu ibilbidean zehar. Euskara eta euskal identitatea Euskara, hizkuntza zaharra izanagatik, gazte mantentzen da gure herrietan. Euskal mundu ekonomiko tradizionalak, abeltzaintzaren eta nekazaritzaren bidez, pisu erlatibo handia du hiri-munduari dagokionez. Hori dela-eta, euskara bizi-bizi dago Gorbeiako herrietan. Biztanle-belaunaldi guztien hizkuntza da, eta eguneroko bizitzan erabiltzen dute. Historian zehar, euskal herriaren hizkuntza zaharrak gorabehera handiak izan baditu ere, gaur egun indarberrituta dago eta gora egiten ari da, euskaldunen identitate-zeinu garrantzitsuena izanik. Kaleetatik eta aisialdi-guneetatik ibil- tzen bazara, oraindik ahaide ezagunik ez duen eta Europako hizkuntza-familiekin lotuta ez dagoen hizkuntza hori entzun ahal izango duzu: tabernetako abestietan, herrietako jaietako kontzertuetan, biztanleen eguneroko bizitzan... Euren eskutik ezagutu nahi baduzu, tabernatik tabernara joan behar duzu, txikitoak edo poteak (baso erdi ardo), eta zuritoak (baso erdi garagardo) edaten. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. 11 12 23 24. 13 Mendi-ibiliak Gorbeia pausoz pauso ezagutzeko hainbat ibilbide daude. Mendi-ibiliak egiteko prestatuta daudenetan naturaz gozatuko dugu, ibiltzea bezain kirol osasuntsua egiten dugun bitartean, bai eta ikusiko ditugun lekuetako kultura, tradizioak eta biztanleak ezagutuko ere, gure erritmoan, hori bai. Larre berdeetatik eta aintzira gardenetatik paseatzea, artzainen garai bateko etxolak eta trikuharriak behatzea, baso trinkoetatik ibiltzea eta gain mitikoetara adibidez, Gorbeiara igo- tzea dira horietako batzuk. Beren ezaugarriak (irisgarritasuna, distantzia, zailtasuna...) eta lotuta dituzten balio naturalak eta kulturalak direla-eta, aisialdiko eta turismoko baliabide interesgarriak dira guztiak, eta oinez deskubritzeko moduko paisaia erakargarriak ezagutaraziko dizkigute. Ibilbide motzak dira, ezin hobeak familiarekin egiteko. Zeharkatuko duzuen herri bakoitzaren ondare natural eta arkitektoniko interesgarrian gelditu ahal izango zarete, eta bidean aurkituko dituzuen altxorrek zoratuta utziko zaituztete. Bideak erosoak dira eta ongi balizatuta daude, eta ibilbide gastronomikoekin osatzen dira. Ondo jatea gustuko dutenentzat, ezinbestekoa izango da zonaldeko taberna eta jatetxe famatu eta adierazgarrienetatik ibilbide bat egitea. Golfa eta hipika Gorbeiako Parke Naturalak aire zabaleko kirolak egiteko ingurune paregabea eskaintzen du, eta horien artean, oso garrantzitsuak dira golfa eta hipika. Gorbeiaren magalean kokatuta eta Urkabustaiz eta Zuiako haranak mendean hartuta, Zuia Golf Klubak golfaz gozatzeko elementu guztiak ditu. Erabat laua da, bederatzi zulo ditu eta haritzak, pinuak eta pagoak dituzten basoez inguratuta dago. Aintzira naturalak ere baditu, edozer kirol egiteko beharrezkoa den zailtasun- ukitua ematen diotenak. Beste aukera bat Larrabea Golf Kluba da. Legutiotik gertu kokatuta dago, leku paregabean, Albertia mendiak iparraldeko haizetik babesten duen lursail batean, eta hurbil dituen Urrunagako eta Ullibarri-Ganboako urtegien bista ederrak ditu. Bere 18 zuloei, kokapen pribilegiatuari eta instalazio apartei esker, inguruko golf-zelai erakargarrienetako bat da. Hipika nahiago baduzu, zentro-sare zabala duzu eskuragarri. Adierazitako bideetatik zaldi baten gainean ibiltzeko aukera izango duzu, eta une ederrak biziko dituzu. Era berean, klubek eta instalazioek eskaintzen dituzten zerbitzu osagarriak ere erabili ahal izango dituzu (apopi- lotza, ferratzailea, bezatzea, irakasleak, zaldiz ibiltzea eta haiek heztea). Araban, Gopegin edo Etxabarri Ibian aurkituko dituzu zentroak, eta Bizkaian, Igorren edo Bedian. 14 24 25. Ur-kirolak Zadorra ibaiaren sistemaren urtegiak gaitu dira, eta horri es- ker, beren bazterretan edo uretan aisialdia eta denbora librea programatzeko aukera ugari dituzu gaur egun. Izan ere, ur-kirolen eskaintza oso handia eta askotarikoa da, aukeraz beteta dagoen barne-itsaso horren perimetroa bezainbeste. Hala, Albinako urtegia, adibidez, piraguismoa ur geldoetan egiteko egokia da. Urruna- gakoan arraunketako, windsurfeko, bela arineko eta kirol-arrantzako lehiaketak egiten dira. Ullibarri-Ganboan ere azken modalitate hori egin daiteke. Horretaz aparte, bere sakontasuna dela-eta, 12 metrora arteko bela-ontziak hartzen ditu, eta uretako eskian ere aritzen dira bertan. Urtegi horretan aurkituko dituzu kirol mota horietarako baldintza onenak. Are gehiago, Landako zonaldean kayakak alokatu ahalko dituzu, eta halaber, beren egutegi propioak dituzten bi klub nautiko ere badaude, Vitoria eta Aldaieta. Zuhatza uhartean, bestalde, jarduera horietarako berariaz prestatutako eremu bat dago, eta egonaldi eta jarduera monitorizatuak progra- matzen dituzte bertan. Urtegiko leku jakin batzuetan bainatzeko aukera dago, eta horren eta aisialdi- eta jolas-arloen kudeaketaz Arabako Foru Aldundia arduratzen da. Hala, salbamendu-, laguntza- eta erreskate-zerbitzuetara ere zabaldu da estaldura. 15 Kirola eta abentura Gorbeia natura-ingurune aparta da abentura-kiroletarako; esate- rako, eskalada eta espeleologia egiteko. Dimako Baltzolako leizearen sarreran, muturreko eskalada bideak daude, guztiak ere 8ko zailtasunetik gorakoak. Anboto-Alluitz mendilerroan, aldiz, maila guztietakoak daude. Lehen ahaleginetarako, Oroko Harrietako eskoletara jo dezake bidaiariak. Mungiatik hurbil dago, Oroko santutegian. Kareharrizko paretak dira, eta hegoaldetik ekiten zaie. Baltzola da, halaber, Gorbeiako espeleologiaren tenpluetako bat. Bestela, Itzinako mendigu- ne geologikoan lurpeko ibilbide sorta handia dago. Betiere adituen laguntzaz, bakarka edo taldean joan zaitezke, familia- rekin, leize hauetako batean barrena. Zigoitian kokatutako Mairulegorreta kobazuloa ere bisita dezakezu. Abentura- enpresek ibilbideak eskaintzen dituzte. Hontza Extrem abentura-parkera ere joan zaitezkete egun-pasa, taldean edo familiarekin. Otxan- diotik kilometro batera dago, Oletako errepidetik joanda. Euskadiko handiena da eta hiru jarduera mota eskaintzen ditu: zuhaitz gaineko parkeak (zubi tibetarrak, tirolinak, lianak, enbor kulunkariak, sare-zubiak, zubi nepaldarrak, tximu-zubiak, etab.); arku-tiroa; eta, azkenik, zuhaitz-eskalada. Aurrekoez gain, Otxandioko Bicigune aukera dezakezu. Bizikletak daude alokagai, Gorbeiako Parke Naturalean eta Urkiolan zehar ibiltzeko, ibilbide eta xenda ezkutuetan edota mendi-bide lasaietan barrena, paisaia ederrak miretsiz. 25 26. Esperiantzak onenak Safari itsu-itsuan Bodymind-a naturaren erdian Eskola bertikala G-astronomia Ongizatea mendietan Zaintza naturala Siestodromoak Piknik gurpil gainean Artzain egun batez Eskuz esku Drukuren mundua Gorbeiako garagardoa Mendi arteko golfa Kayak gaineko piknika Erlezaina egun batez Zuhaitz arteko akrobaziak Artez beteriko zaporea Bizipoteoa Zizklohistoria +info: www.gorbeiaeuskadi.com Gorbeia Central Park Bizi ezazu Gorbeia Central Park esperientzia! Gozatu egunsentiaz goietatik, parke naturaleko mendi-aterpetxee- tako batean gosaltzen duzun bitartean, gure mendi-adituak lagun. Animalien soinuak gauez antzeman ditzakegu batez ere. Parkeko gauetan Gorbeiako faunari buruzko bitxikeriak ezagutzera gonbi- datu nahi zaitugu. Pilates, yoga, tai-txia aire zabalean egiten di- tugunean ateratzen diegu etekinik handiena. Haran batera begira dagoen muin batetik, baso baten sakontasunean, ibai txiki batetik gertu Barnera zaitez Euskadiko leku isilenetako batzuetan eta egin bat naturarekin. Atxabal mendia bakez eta isiltasunez bete- tako leku bat da. Bertatik Euskadiko bihotz berdea ikus dezakezu, eta eskalatzen ikasi. Abenturazaleentzat, Baltzola ibaiak baso eta larre berdeak zeharkatzen ditu, izen berbera duten haitzuloetara iritsi arte. Gorbeia Central Park zerutik oso gertu dago. Horregatik, hauxe gure proposamena: afari bat egitea astronomia-saioa egiten dugun bitartean. Zenbat aldiz amets egin dugu bizikleta hartu eta piknik bat egitea- rekin, zuhaitzez inguratuta, mendira eta freskatzeko aintzira eta ibaietara begira? Sekula ahaztuko ez duzun plan bat proposatzen dizugu. Ikertu eragile naturalen propietateak eta aplikazioak landa-saio batean eta, ondoren, lan-tailer batean, zure osasuna mantendu eta berreskuratzeko helburuarekin. 16 26 27. Antzina, hirietako biztanleak ur- eta lohi-bainuak hartzera eta iturburu-ura edatera joaten ziren mendietara, helburu terapeutikoak jarraituta. Berreskuratu dezagun tradizioa eta goza dezagun bainuetxe, spa eta terapia lasaigarriez Gorbeia Central Parken. Ibili baso, aintzira eta mendietan barrena hainbat etapatan, tokiko gastronomia apartaz gozatzen duzun bitartean. Guk bide bat deskubritzea proposatzen dizugu, non pintxoak, plater tradizionalak eta postre harrigarrienak uneoro lagun izango dituzun. Gure naturguneak lasaiak dira oso, eta zuhaitzez eta larre zabalez inguratuta egongo zara. Horregatik, Gorbeia leku paregabea da lagunekin edo familiarekin egun bat pasatzeko bazkari gozo bat eta siesta eder bat partekatzen. Gozatu golf egun batez euskal mendien erdi-erdian. Gorbeiak gure golf-zelaietan zure ki- rolik gogokoenean aritzeko zerbitzu osoa eskaintzen dizu. Bilbotik eta Gasteiztik oso hurbil, ingurune natural ezezaguna duzu zain. Artisautza bizibidea izan da pertsona askorentzat, eta oraindik ere bada, batez ere landa- eremuan. Gorbeian hainbat artisau-lanbide ezagutu ahalko dituzu, beren lana maite duten profesionalen eskutik. Ezagutu Gorbeian oraindik mantentzen den lanbide bat. Artalde bat gidatzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berezia egiteko erabiltzen den esnea ematen duten ardiak, eta hain garrantzitsua den tradizio hori hiltzen utzi nahi ez duten pertsonak. Ezagutu Gorbeiako garagardoaren sekretuak. Gure gailurraren bihotzean du jatorria eta gure jendearen jakintza baliatuta egina dago; presta zaitez bisita zeharo freskagarri bat egiteko. Gorbeiak familia osoari animalien mundura hurbiltzeko aukera ematen dion bazter harri- garri bat ezkutatzen du. Ikasi haiek errespetatzen, eta sortu inoiz ahaztuko ez duzun lotura berezi bat. Gozatu inoiz ez bezalako piknik batez. Murgildu zure kayakarekin urtegian, eta berau zeharkatu, mendiz inguratutako ingurune naturalaz gozatzen duzun aldi berean. 28. 28 AGENDA Gorbeia hilabetez hilabete OTSAILA San Blas Legutio Udalerriko zaindariaren festak. San Balentineko erromeria Zeanuri Erromeria herrikoia Pietatearen ermitan, Andra Mari parrokiaren aurrean. Meza, prozesioa, barauskarria eta herritarrek ermitaren ondoan dagoen pagoa neurt- zen dute, aurreko urtetik zenbat hazi den ikusteko. MARTXOA Babarrun lehiaketa Ugao-Miraballes Ugao-Miraballesko herriaren funda- zioaren urteurrena ospatzeko, babarrun lehiaketa bat egiten da, herritar guztiek parte hartu eta goza dezaten. APIRILA Ubideko bira Ubide Mendi martxa. Bukatzean: sagardoa, txorizoa, gazta eta bertako produktuekin osatutako otzararen zozketa. MAIATZA Erroten martxa Zeanuri Maiatzeko lehenengo igandean (beti ere, igande hori maiatzaren 1a ez bada). 18 kilometroko martxa, 11 errota hidrau- likoren ondotik pasatzen dena, horie- tako bi -Ibargutxi eta Olabarri- bisitatu egin daitezke, eta martxan jartzen dira. Umeentzako ibilbide bat ere badago, 10 kilometrokoa (www.ipizki.com) 29. 29 San Isidro Zeanuri Udalerriko zaindariaren festa. Nekaza- ritza, abeltzaintza eta artisau-azoka eta erakusketa. Herriko Plazan. EKAINA Zuia Euskaraz Murgia Euskararen aldeko festa, egun osoa betetzen duen egitarauarekin. Zaldiaren feria Ondategi (Zigoitia) Hilabetearen azkeneko igandean egiten da, urtero. Zaldiak, behiak, ardiak eta ahuntzak erakusgai dituen azoka. Zaldie- kin lotutako erakustaldi eta jarduerak, haragi-dastaketak Orozkoko San Juan feria Orozko Orozkon egiten diren produktuak dastatu eta saltzeko helburua duen eguna. Gazta, ogia, txakolina, txorizoa, marmeladak Bi Haundiak, Hiru Haundiak eta Uren Jaitsiera Otxandio Bi urtean behin, ekainean. Bi urtean behin, eta Hiru Handiak izena duen mendi-martxaren (hiru handiak Gorbeia, Anboto eta Aizkorri dira) aurretik, Bi Handiak martxa egiten da: Otxandiotik atera, eta Gorbeia eta Anboto lotzen ditu. Bi Handiak egiten ez den urteetan beste martxa bat egiten da: Uren Jaitsiera. 30. UZTAILA San Martn Ibarra (Aramaio) Hileko lehenengo asteburua. Udalerriko zaindariaren festa. Ardien lekualdatzea Zeanuri Lehenengo igandea. Ipizki taldeak Enrike Etxebarria eta bere artaldeari laguntzeko aukera eskaintzen du, bere baserritik Arrabako landan (Gorbeian) duen txabo- lara egiten duten bidean zehar. (www. ipizki.com) Zuia-Bira Murgia (Zuia) Hilabeteko lehenengo larunbata. Iraupe- neko ibilaldia da, Atzabal mendi taldeak antolatua, kirolarekin eta kulturarekin lotutako helburuak dituena, eta mendi- zaletasuna bultzatu eta gure bailarako mendiak, lekuak eta ibilbideak ezaguta- razteko asmoa duena. Urkabustaizko Duatloia Izarra (Urkabustaiz) Hilabeteko lehenengo larunbatean egiten den mendiko proba. Eguzki Jaia Ondategi/Gopegi (Zigoitia) Hileko azkeneko asteburua. Udalerriko festa. San Inazio Arratia-Nerbioi Gorbeiako gurutzera egiten den igoera tradizionala, parkera egun horretan bisita egiten duten guztien bilgune dena. AGENDA Gorbeia hilabetez hilabete 30 31. ABUZTUA San Justoko karobia piztea Zeanuri Karobia pizteko ekitaldia. 11.00etatik aurrerakarobia egurrez betetzen da, gainean kareharria jartzen zaio eta piztu egiten da. Bertara hurbiltzen den jendeak prestaketa lanetan parte hartzeko aukera izaten du. Karobia piztu ondoren, San Jus- tora hurbildu direnen artean haiketakoa banatuko da. (www.ipizki.com) Piztiaren ehiza Domaikia (Zuia) Abuztuaren 24aren (San Bartolome) inguruko larunbatean. Piztiaren ehiza izena daraman folklore, antzerki eta dantza ikuskizuna. Piztia kondaira bateko pertsonaia bat da, herri honetan bizirik mantendu dena, eta ikuskizunaren abiapuntu eta oinarri dena. Dantza eta antzerki ikuskizun xumea da, baina, era berean, argitsua eta alaia. Herria izututa duen Piztia ehizatzeak sortutako poza erakustea du helburu. IRAILA Ermiten martxa Zeanuri Lehenengo edo bigarren larunbata. Joko Alai elkarteak antolatutako mendi mar- txa, Zeanuriko erlijio-ondarea ezagutzeko aukera ematen duena - 2 eliza eta 18 ermita-. Hiru ibilbide: luzea, 35 kilome- trokoa; ertaina, 23koa; laburra, 13koa. BTT Martxa Urkabustaiz Izarra (Urkabustaiz) Bigarren igandea Zigoitia Euskaraz Zigoitia Bigarren asteburua. Euskararen aldeko jaia, egun osoa betetzen duen egitaraua- rekin. Txirritola Eguna Aramaioko Ibarra Iraileko laugarren igandea. Aramaion egindako sagardoa dastatzeko aukera. 31 32. IRAILA San Miguel Murgia Udalerriko zaindariaren festa. Zigoitia Euskaraz Zigoitia Bigarren asteburua. Euskararen aldeko jaia, egun osoa betetzen duen egitarauarekin. MerkArtea Artea Iraileko hirugarren asteburua. Euskal produktuak eta artisautza: dastaketa, erakusketa eta salmenta. Postu onenaren lehiaketa. Aitor Arana Mendi Ibilbidea Aramaio Azkeneko larunbata. Mendi martxa herrikoia. URRIA Abere-Azoka Murgia Lehenengo igandea. Pintura lehiaketa Aramaio 12an. Kalean egiten den pintura lehiake- ta herrikoia. 32 33. 33 Errosarioaren Ama Birjina Izarra Lehenengo igandea. Udalerriaren zainda- riaren festa. Martxa BTT Legutio Legutio Bigarren larunbata. Mendi-bizikletekin egiten den martxa herrikoia. Euskal Jaia Areatza Urtero gai ezberdin baten gainean. Ba- zkaria frontoian, eta herriko eta Arratiako produktoreen azoka-tailerra. Artisau, abeltzaintza eta nekazaritza azoka Aramaioko Ibarra Azkeneko larunbata. Jubilatuen eguna. Produktuen erakusketa eta salmenta. Urkabustaizko feria Izarra (Urkabustaiz) Azkeneko igandea. Abeltzaintza eta nekazaritza feria. Behiak, zaldiak, ardiak, ahuntzak ikusgai. Artisautza eta neka- zaritza produktuak. Gaztainaren eguna Orozko Azkeneko igandea. Mendi-ibilaldia kirikiausiek bisitatzeko: garai batean egiten ziren eraikin bereziak, gaztaina jaso, bildu eta animaliengandik babesteko. AGENDA Gorbeia hilabetez hilabete ABENDUA Santa Luzia feria Otxandio Terrea arrazakoen Euskadiko txapelke- ta, eta artisautza-produktuen feria. Orozko Terrea arrazaren monografikoa, eta nekazaritza-feria. Sarriako gabon bideko taldea Sarria (Zuia) Abenduak 25. 30 baino gehiago dituen tradizioa. 1974tik, zuiarrek jaiotzaren inguruko hainbat pertsonaia biziarazten dituzte, era horretan Kristoren jaiotza gogoratzeko. Urtearen agurra Gorbeia Gorbeiako gurutzera igotzeko ohitura oso zabaldua da, urte zaharrari agur esan edo berriari ongietorria emateko. 34. Gorbeiako Parke Naturalak Euskadin topa ditzakegun esperientzia atsegingarrienetako bat eskaintzen du. 1994ko ekainaren 21ean jaso zuen izendapen hori. Bere xarma zentzumen guztien bidez senti dezakegu: paisaiaren edertasuna behatzea, txorien txioak entzutea, ura nola jariatzen den eta erortzean sortzen duen xuxurla sentitzea, edo bere gailur askotariko batera igotzea. Adibidez, Gorbeia mendira (1.481 m). Hortik hartzen du izena Arabaren eta Bizkaiaren artean kokatutako 20.016 hektareako leku paregabe honek. Bere inguruan barneratzea Europako bitxikeria natural apartenetarako bat ezagutzea da. Ohiz kanpoko parajeak deskubrituko dituzu, esaterako, Itzinako mendigunea (pareta ia bertikalak dituen hareharri izugarria, Orozkon), Mairuelegorretako haitzuloak, Zigoitian bere 12.340 me- troko galeriak Euskal Herriko sakonenetakoen artean daude, eta Goiuriko ur-jauzia (Urkabus- taiz) 100 metro baino gehiagoko erorialdi askeko ur-jauzi ederra. Baina Arabako eta Bizkaiko gailurrik altuena den Gorbeia mendi (1.481 m) mitikoa da parkearen zerumuga definitzen Gorbeiako Parke Naturala 34 35. duena. Euskal mendizaletasunaren erreferentziazko puntua izateaz gainera, euskal kantu ospetsuenetako bat ere badu. Horregatik, tontorrera iristean, ehun urteko burdinazko gu- rutzearekin argazki bat atera beharra dago. 18 metro ditu eta 1907an eraiki zuten, kristandadeko gailurrik altuenetan gurutzeak jasotzeko Leon XIII.a aita santuak emandako agin- dua betez. Hala ere, lana ez zen batere erraza izan. Gaur egungoa hirugarrena da. Bi haizete bortitzek lehenengoa, 33 metrokoa, eta bigarrena, 23 metrokoa, behera bota zituzten. Lur karedunarekin batera, pago, haritz eta ametzez bete- tako baso hostotsuen mosaiko batek aberastasun biologiko handieneko ekosistemetako bat behatzeko aukera ematen du. Bere zeruetan, sai zuria, aztorea edo gabiraia ikusiko ditugu hegan egiten. Bere basoetan, lepahoriaren edo basakatuaren presentzia sumatuko dugu, baina litekeena da biztanle uga- rienarekin topo egitea, oreinarekin, hain zuzen; parkeko espezierik adierazgarriena. Erreketan igaraba eta Pirinioetako desman iheskorrak ezkutatzen dira. Habitata anfibio askorekin parte- katzen dute, hala nola baso-igel iberiarrarekin edo gailurretako uhandrearekin, biak espezie mehatxatuak. Baina, zalantzarik gabe, larre zabalak dira protagonista. Duela milaka urtetik hona Gorbeiaren identitate-zeinu diren abeltzaintza-azienda eta artzain-kultura elikatzen di- hardute: bertako arrazetako zaldiak, behiak eta ardiak; esaterako, ardi latxak, behi terreak eta Pirinioetakoak, pottokak edo ahuntz azpigorriak. Azken horiek parkeko bazkalekuen jaun eta jabe bihurtu dira. Oraindik ere, eremuan artzain-saroiak eta -etxolak ikus ditzakegu beste jarduera batzuen arrastoen alboan, ondare kultural aberatsa kontserbatzeko aukera eman duen giza eta natura- ingurunearen arteko orekari esker: monumentu megalitikoak edo garai bateko kare-labeak, oraindik bizirik dirauten elezahar eta mitoekin batera, gune magiko honen gorputzaren eta ari- maren adierazgarri dira. Horregatik, Gorbeia ezagutzeko, bere kondairez, arteaz, gastronomiaz, landa-eremuaz eta tradizioez gozatu beharra dago. Norberaren lehentasunen arabera, bisitariak parkeak eskaintzen dituen museoak, natura, on- darea edota mendi-ibiliak aukeratuko ditu. Baina parkea ezagutzen hasteko, gomendagarriena Parketxe deitutako abegi-zentroetara jotzea da. Horietan, bisitariek arreta eta informazio ego- kia jasoko dute. Hurrengo orrialdetan Gorbeia mendia igotzeko dauden ibilbide batzuk aurkeztuko dizkizuegu. PARKETXEA (Interpretazio zentroa) ARABA: Baiako zentrala. Sarria. 945 43 07 09 [email protected] PARKETXEA (Interpretazio zentroa) BIZKAIA: Gudarien Plaza (Areatza) 946 739 279 [email protected] 35 36. 36 Areatzako erdigunera joango gara, eta San Bartolome elizaren parean Pagomakurrera era- mango gaituen bide asfaltatua hartuko dugu. Arraba 40 izeneko pistatik joango gara, eta igoera erraza egingo dugu, Lekandako magalen ertzetik. 30 minututan Arrabakoaten izango gara. Hortik Arrabako landetan barrena jarraituko dugu, eta saihesbide baten albotik pasako gara. Ezkerrekoa hartuko dugu, Egiriao 20, ngel Sopea aterpetxera eramango gaituena; ondoren beste bide bat hartuko dugu, ezkerrera. Orain igoera txiki bat egingo dugu, eta, ostean, ezkerreko bidexkatik jarraitu eta Aldapeko igarobidera helduko gara. Pixka bat jaitsi ondoren, bideak haitz harritsu bat inguratzen du eskuinetik, eta pagadi bat zeharkatzen, Egiriaoko babes-etxea eskuinera utziz. Jarraian, Lekuotzeko iturriaren albotik igaroko gara. Bertatik, malda igotzen hasiko gara Aldamioste muinoraino, eta han, Barazarretik igotzen den bidearekin bat egingo dugu. Muinoan, bideko azken aldapara joaten bagara (eskuinera), Gorbeiako gurutzera helduko gara. Gorbeiara ibilbideak, Bizkaitik Pagomakurretik D- 12 km D- 3 ordu M- Erraza 37. 37 Barazarren, Saldropora daraman pista hartuko dugu. Arteaneko aterpetxera (624 m) iritsiko gara. Hura igaro eta berehala, eskuineko bidea hartu beharra dago. Aurrerago dagoen bide- gurutzean ezkerretik, gora egiten jarraituko dugu. Bideak eskuinetik jarraitzen du (Atxuripeko parajea), harrien azpitik, eta Atxuriko igarobidea (917 m) baino lehen dagoen makurgune oso adierazgarri batetik igaro behar da. Bide txiki batek Agialdeko zonaldera (903 m) darama, Arimekortako lepoaren alboan. Orain zuzen igoko gara, gailurra eskuinera utziz. Dulauko pa- sabidearen (1.136 m) bila gabiltza, Dulau haitz (1.149 m) bereziaren eskuinera gelditzen dena. Hurrengo sakanera pasatu, eta haren eskuinetik gora joango gara, malda handi batetik (Dulauko bidea) Aldamioste muinoraino. Gorbeiaren tontorrera ezkerretik iritsiko gara (1.481 m). Gorbeiara iristeko beste ibilbide zoragarri bat dago: Ubidetik, Undabe errekaren bidez. Ibilbide hori Zubizola Errekako sakan luzean gora doa, Agialderaino (903 m). Ondoren, Dulau mendixkaraino (1.136 m) igo behar dugu, eta hortik Aldamiosteraino (1.321 m), harik eta Gorbeiako gurutzera heldu arte. Saldropo edo Ubidetik D- 15 km D- 5 ordu M- ertaina D- 20 km D- 5 ordu 30 min M- erraza 38. 38 Usabeletik, pista bat jarraitu eta parkera sartuko gara Ba- leriagatik. Autoz, Belaustegiraino iritsi gaitezke. Igoerak Austigarmineko muinoraino jarraitzen du. Handik, eta Ipergortako mendixkaraino, belardiz eta bordaz lepo dagoen paisaiaz gozatuko dugu. Ondoren, eta Urratxaraino jaitsitakoan, Zastegi zehar- katzen badugu Egiriaora iritsiko gara aldapan gorako bide batetik. Hainbat etxola eta aterpe ikusiko ditugu han-hemenka, pagadi itzaltsu, haitz malkartsu eta larre berdeen artean. Txilardiek, otadiek eta iralekuek, bai eta zohikatz-eremu txikiek ere, ibilbidean oro har nagusi den landaredia osatzen dute. Beste aukera batzuk. Belaustegira iritsi baino lehen, seinale batek Aldabideraino iristen den bidea adieraz- ten du. Ordubete ibili beharra dago, eta paraje izugarri horretan Axkorrigango orratz arrokatsuak ikus daitezke. Era berean, 40 minututan Oderiaga mendiraino (1.243 m) igo gaitezke. Horretarako, Austigarmineko muinoan eskuineko bidea hartu beharko dugu. Muino horretatik Baia ibairaino jaitsi gaitezke, Arlobiko zubien eremuan. Zastegi D- 8,3 km D- 2 h. 40 M- medio/bajo 39. 39 Itzina biotopo babestu bat da, eta oinez bisitatu beharra dago, Urigoititik igoz (Orozko). Hainbat bidetatik heldu gaitezke gutxi bisitatutako Gorbeiako eskualde malkartsu honen barnealde- ra. Itzinan barneratzeko sarrera ohikoenak Atxulargo Begiaren igarobide naturala mendigunearen ipar-ekialdean kokatuta eta Kargaleku muinoa Arrabako mendebaldean dira. Orozkotik 8 kilometrora dagoen Urgoiti auzotik abiatu nahi ba- dugu, karobi aparkalekuaren alboan hasten den bidea hartuko dugu, Egalasaburu eta bere iturriraino eramango gaituena. Han- dik, eskuinera Itzina eta ezkerrera abeltzaintza-itxitura zahar bat utziz, 20 minututan begira iritsiko gara, pagadi eta elorrien artean igoera leuna egin ondoren. Aldiz, Arrabako sarbidera iristeko, gida honen 34. orrialdeko Pa- gomakurreko bidea hartuko dugu, Arrabakoaten amaituko dena. Horren lepoan seinale-tantai bat dago, eta ezkerrera, amildegia- ren ertzean, orientazio-mahai bat. Horrek Kargalekuko muino- raino jarraitu behar dugun bidea adieraziko digu. Oharra: lainorik badago, oso erraza da Itzinan galtzea Itzina (Orozko edo Areatzatik) Gorbeiara ibilbideak, Bizkaitik Orzoko- D- 13,4 km D- 4 ordu M- ertaina Pagomakurre- D- 7 km D- 2 ordu M- erraza 40. 40 Gorbeiara ibilbideak, Arabatik Paseo hau parkeko mugen barruan egiten da, eta gurutzeraino modu zuzenagoan iristen diren beste bide batzuekin lotzeko aukera dago. Altubeko mendatetik abiatzen da ibilbidea aldapan gora, Txintxularra mendiaren (845 m) inguruetarantz. Handik, kota leundu egiten da, eta pagadi bat zeharkatuko dugu. 40 minututan Lekandaiko muinoan izango gara, zeinetik Baia ibaira jaisten den bidea ikusiko baitugu. Jarraian, Astaizko mendi-buzoia (923 m) eskui- nera utziko dugu, eta pagadian Burbonaren bi tontor ageri diren kartel bat aurkitu beharko dugu. Marka horiak dituena aukeratuko dugu. Hauxe adierazi beharko du: Burbona, 1,1 kilo- metrora. Bidexka markatzen duten zirkulu horiak jarraituz jaitsiko gara; pagadia zeharkatuko dugu, Garrastatxu bidera iritsi arte. Horren ordez, beste bi ibilbide egin ditzakegu: bata luzeagoa da, eta bestearekin, gurutzera iritsiko gara. Lekandin 2 bat kilometroko bidea adierazten duen seinalea aurkituko dugu. Hark Parkeko Interpretazio Zentroarekin egiten du bat, eta hortik Baia-Gorbeia bidea har daiteke. Bigarrena Burbonatik Aldarroraino jaisten den bidea da (2,7 km). Han, gurutzera daraman bidea hartuko dugu. Altubetik Burbonaraino D- 7,2 km D- 2 ordu M- erraza 41. 41 Bide ezagunenetako bat da, Gorbeiako Interpretazio Zentrotik (Sarria) ateratzen baita, Murgia- tik 3,5 kilometrora. Baia ibaiarekiko paraleloan apurka gora egiten duen pista hartuko dugu, Arlobiko zubietaraino. Bertan, bidea zeharo aldatuko da, eta garaiera hartuko du, txilardi, otadi, iraleku eta larreen artean. Lehenik eta behin Gorrostianon kokatutako artzain-etxoletara helduko gara, eta handik gutxira, Menoioko txabolara. Hala, igoeraren azken zatira iritsiko gara. Horretan, 1.000 metrotik gora dagoeneko, panoramika ikusgarriak irekitzen dira, eta beste formazio harritsuen artean, Itzinako mendigune karstikoa ikusiko dugu. Gorbeiako gurutzea aurrean dugu jada. Beste ibilbide bat egin nahi badugu, Parkeko Etxera iritsi baino pixka bat lehenago, Altube bidearekin lotzen den baso-pista bat har dezakegu. Era berean, Aldarro etxearen ezkerreko pista jarraitzen badugu, Burbonara (935 m) igoko gara. Gorrostianora ordu laurden batean igotzeko, bide horren hasieran 4,9 kilometroko bidezidorra dago. Eta iristeko errazagoak diren bi paraje: Indusi, Arlobiko zubietatik Garrastatxu bideraino (30 m), eta Austirgamin, Arlobitik Zastegi bidera iritsi arte. Baias bidea D- 12,4 km D- 3 ordu 15 M- ertaina 42. 42 Aldapak direla-eta zertxobait zailagoa den arren, Gorbeiaren tontorrera iristeko beste modu bat Pagazurirekin bat egiten duen bidea hartzea da. Zaratetik Maurgara doan errepideko aparkalekua du abiapuntu. Landarediari dagokionez, ibilbidean zehar ameztia da nagu- si (ametz arrunta), eta gune irekietan, larreak eta txilardiak. Guk hartuko dugun pista La Llanaraino (866 m) igotzen da. Puntu horretan, pixka bat jaitsiko gara horrela, Gorbeiaren tontorra ikusiko dugu atzealdean eta, jarraian, igotzeari ekingo diogu berriro, Lezaldi gainera eta ondoren Errentigaran muinora heltzeko. Muinoan bidegurutze bat aurkituko dugu, baina kasurik ez, gure bideak maldan gora jarraitzen baitu, zuhaiztia utzi eta Iturrikiano mugarriaren lepora iritsi arte. Dagoeneko Aozaratza (1.138 m) mendian gaude; gailurrera iritsi gaitezke, edo eskuineko ertzetik joan. Bideak Pagazuri muinoraino jarraitzen du. Bertan Murua bideare- kin bat egingo dugu, eta hark Gorbeiako gurutzera eramango gaitu. Zailtasun maila ertainekoa da, nahiz eta 5 kilometrokoa baino ez izan, igoeraren amaierako zatia kenduta. Ordubete eta 25 minututan egin daiteke, gutxi gorabehera, baina Murua bide- tik gailurrera iritsi nahi izanez gero, beste ordubete beharko dugu. Iturrikiano eta Aozaratza mendia lotu nahi baditugu, 50 minutuz ibili beharko dugu. Zarate bidea Gorbeiara ibilbideak, Arabatik D- 5 km D- ordu 1 eta 25 M- ertaina Araza: 2 ordu 10 Gorbeia: 2 ordu 40 43. 43 Arabatik, eta zehazki, Murua herritik abiatuta, Gorbeiaren tontorrera iritsi nahi diren mendi- zaleek gehien erabiltzen duten bideetako bat da. Harrobien jolas-eremurako errepidearen alboan kokatuta dagoen Parratxi aparkalekuan hasten den baso-pistan du hasiera. Hasi eta metro gutxi batzuetara dagoen bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu, ehunka urteko haritzen artean aldapan gora doana. Abian jarri eta 20 minutu igarotakoan hesi bat zeharka- tuko dugu. Hortik aurrera, paisaia erabat aldatuko da, eta belardi eta txilardiz beteko. Igoeran, bideak laugune bat izango du Baltzolagan, ondoren Gonga izenez ezagutzen den zonaldetik jarraitzeko. Hortik, ordu erdi inguruan Zarate bidearekin bat egingo dugu. Orain igoera jarrai- tua egin behar dugu, eta pagadi-eremu batean kokatutako bidegurutze bat aurkitu. Hantxe, ezkerreko bidea hartu eta Pagazuriko buzoiaren ingurura iritsiko gara, Arroianoren tontorrera, alegia. Eta, azkenean, Gorbeiaren gailurrera iritsiko gara. Bideak erdi mailako zailtasuna du, eta igoera jarraitua ezaugarri nagusi. 8,1 kilometroko luzera du Muruatik, eta batez beste, 2 ordu eta 40 minututan egin daiteke. Ibilbideari ekin eta 20 minutura, hesi metalikoa zeharkatu ondoren, Zubialde bidearekin bat egin eta Muruako errotara iristeko aukera dugu, zaharberrituta dagoena. Gainera, Pea Rota barrutian, garai bateko harrobietako jolas-eremutik gertu, Zubialde-Egillolarra bidearekin bat egiten duen bidexka bat hasten da. Murua bidea D- 8,1 km D- 2 ordu 40 M- ertaina 44. 44 45. 45 Gorbeiako iparraldea eta Arratiako bailara Bizkaiko hegoaldean, Gorbeiaren magalean, mendiz inguratutako bailara zabala daukagu, sakabanatu- tako baserri atseginez, nekazarien auzo txikiz eta biztanle gutxiko herri xarmagarriz osatua. Bi mendi dotoreren artean kokatua dago: Gorbeia du alde batean, eta Anboto bestean. Eskualde eder hau osorik ezagutzeko, bizpahiru ibilaldi egin behar genituzke. Paisaia beti dago berde, eta txangoak egiteko hamaika aukera ematen ditu. Adibidez, Lemoa inguruko haltzadiak bisita ditzakegu. Desagertzeko arriskuan egon arren, tinko diraute, bailara zeharkatzen duten ibai eta erreka ugariei esker. Arratia aberastasun handikoa da paisaiaren, artearen eta monumentuen aldetik; toki bikaina da, beraz, gozatzeko eta atseden hartzeko, bazter idilikoetan barna paseatzen ibiltzeko, baserrien historia hobeto ezagutzeko, ondo jateko, naturan kirolak egiteko eta familiarekin edo lagunekin bertaratzeko. 45 46. 46 47. 47 Murua Manurga Zarate Sarria Markina Cascada de Gujuli Gopegi a Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala P Berretin 1.221 m. Untzeta 762 m. Mandoia 637 m. Belatxikieta 666 m. Baltzola Itzina lo balles a Mairuelegorreta Elosu Nafarrate Zestafe Centro de Intrepretacin PARKETXEA Etxaguen Acosta Caseros de San Pedro Olleria Altube Ziorraga Ubide Zeanuri Areatza Artea Arantzazu Igorre Dima Orozko Zeberio Gorbeiako iparraldea eta Arratiako bailara 1 3 2 4 5 Murua ManurgaManurga Zarate GopegiGopegiGopegiGopegi Berretin 1.221 m. ElosuElosu NafarrateNafarrate ZestafeZestafe Centro de Intrepretacin PARKETXEA EtxaguenEtxaguenEtxaguen AcostaAcostaAcosta Caseros de San Pedro Olleria 1 3 2 4 5 Gorbeiako Parke Naturala Areatzako alde zaharra Saldropoko hezegunea Zeanuri Andra Mari eliza erromanikoa, Galdakao Egun batez artzain 48. 48 Ezinbestekoa Iparraldeko sarbideak Gorbeiako Parke Naturala - Areatzatik (eliza aurretik): Pagomakurre, Larreder eta Upokomakatza atseden lekuetara eramango gaituen pista. - Barazar gainetik (Zeanuri): Saldropoko atsedenlekura doan pista. - Lanbreabe auzotik (Zeanuri): Iondegortako aparkalekura heltzen den bidea. - Arteatik (Orozkorako noranzkoan): Pagomakurreko atsedenlekura garamatzan pista. - Ubidetik: ibilbide hori Zubizabala errekaren sakan luzean gora doa, Agialderaino (903 m). Ondoren, Dulau mendixkara (1.136 m) igoko gara, hortik Aldamiostera (1.321 m), eta ondoren Gorbeiako gurutzera (1.481 m). 1 48 49. 49 Parketxea Arratiako haranaren bihotzean, Areat- zako plazan, Bizkaiko zatiari dagokion Gorbeiako Parke Naturalaren interpreta- zio-zentroa dago. Hiru solairu ditu, eta bakoitza tonto- rreko gurutzerainoko altuera-tarte bati dagokio. - Beheko solairua (0-500 m). Lur-azpia eta beheko gunea: ibaiak eta ibaiertzak, uraren indarra, populazioak, uztako larreak... - Lehen solairua (500-1.000 m): basoak eta horietako biztanleak. Baso-ustiape- nak, egitura geologikoak... - Bigarren solairua (1.000-1.481 m): Harkaitzak eta haien forma bereziak, haitzuloak eta gurutzeraino hedatzen den mendiko larredia. Areatzako alde zaharra 2 Arratia ibarrean sortutako lehen hiribildua da Areatza, eta me- rezi du bertako alde zaharra bisitatzea. 1996an multzo historiko-monumental izen- datu zuten. Oraindik ere badu Erdi Aroko egituraren aztar- narik: bi kantoik zeharkatzen dituzten bi kale paralelo nagusi ditu (Bekokalea eta Goikokalea). Alde zaharrean, balio handiko zenbait eraikin ikusiko ditugu; adibidez, XV. mendearen amaierako etxe bat Bekokaleko 7.ean eta XVI. mendeko mudejar estiloko etxe bat Errukie kalean. Herriko eraikin aristokratikoena Gortazar jauregia da (XV. mendekoa). Gudarien plazan dago, eta fatxadan dituen margoengatik nabarmentzen da. Aipagarriak dira, halaber, estilo neoklasikoko udaletxea eta XIV. mende- ko San Bartolome eliza. 50. 50 Barazarreko mendatetik gertu, Atxuri mendiaren magalean, Saldropoko hezegunea dago. Interpretazio-zentro bat dago han, bertako flora eta fauna ezagutzeko, eta garai batean hezegunean zegoen zohikaztegia nolakoa zen jakiteko, hain zuzen ere horrek eman baitzion Saldropori hain balio ekologiko handia. Urmaelak eta uretako landaredia biotopo ezin egokiagoak dira anfibioak hazteko. Orain arte, hamar espezie katalogatu dituzte hezegu- nean, eta batzuek populazio zabala dute; ur-igel arruntak eta baso-igel gorriak, adibidez. Tximeleta ikusgarrien espezie ugari daude Saldropon (Papilio machaon, Inachis io), bai eta urarekin lotura daukaten bestelako intsektuen hainbat espezie ere (sorgin-orratzak eta kolore deigarrietako txitxi-burruntziak). Babestutako espazio hau hegazti migratzaileen pasaleku ere bada. Gainera, estazio biologikoa denez, interes ornitologiko handiko gunea da Saldropoko lautada osoa. 3 Elexaldeko Andra Mari eliza Bizkaiko tenplu garrantzitsuene- tako bat da, probintzian urriak diren aztarna erromanikoak baititu. Portada ikusgarria du, XIII. mendearen amaierakoa, aurreneko gotiko estilokoa, bai- na erromanikoaren kutsua ere baduela. Bestalde, kapera nagu- sian dagoen erretaula nagusia Bizkaiko bitxi platereskoetako zaharrenetako bat da. Saldropoko hezegunea, Zeanuri Andra Mari eliza erromanikoa, Galdakao 50 4 51. 51 Zer uste du... Ipizki Taldeak? Egun batez artzain Ezagutu Gorbeian oraindik bizirik dagoen lanbide bat. Artaldea bideratzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berdin- gabea egiteko esnea ematen duten ardiak, eta tradizio garrantzitsu hori hiltzen uzteko asmorik ez duten pertsonak. Artzainak eta transhumantzia: Gorbeian barna artzainaz eta txakurraz lagunduta ibiltzeko, eta artaldea zaintzeko. Iraupe- na: 4-5 ordu. Informazio gehiago www. gorbeiaeuskadi.com helbidean. Gaztandegia, artaldea eta artzain-txaku- rra: gaztandegira bisitaldi gidatua egiteko eta, nahi izanez gero, gazta egiteko eta/ edo dastatzeko. Artaldea zaintzen ikasteko eta artzain-txakurraren trebetasunak ikusteko. Iraupena: 1-2 ordu. Informazio ge- hiago www.gorbeiaeuskadi.com helbidean. Galdetu prezioa. 5 Lurralde baten ondarea ez da iraga- naren lekukotza eta herriaren sustraia bakarrik; oraina eta geroa elikatzen dituen hazia ere bada. Jon Urutxurtuk eta Igor Intxaurragak ondo dakite hori. 1995etik hona, Ipizki Taldea zuzentzen dute, Gorbeiako baliabide naturalak eta historiko-kulturalak ezagutarazteko, eta, bide batez, eskualdeari garatzen laguntzeko. Hainbat jarduera antolatzen dituzte, herritarren partaidetza eskerga- rekin. Horien artean, aipatzeko modukoa da San Justoko karobiaren kasua. Karobi hori, Zeanuriko ondare industrialaren erakusgarri, erabat narrastuta zegoen 1950ean erabiltzeari utzi ziotenetik. Ipi- zki Taldeko kideak, orduan, Juan eta Ju- lin Aranarekin harremanetan jarri ziren, garai batean karobian lanean ibiliak, eta zaharberritu egin zuten, jatorrian zuen itxura errespetatuz. Urtero-urtero, abuztuko lehen asteburuan martxan jartzen dute. Herritarren partaidetza ezinbestekoa izan da, halaber, gaur egun udalerrian ohiko diren beste ekimen batzuk bultzatzeko: Zeanuriko erroten ibilaldia, Enrique Etxebarria artzainari ardiak bere baserritik Gor- beiako etxolaraino transhumantzian eramaten laguntzea, Ubiden egur- ikatza egitea eta Areatzako guardia zibil izeneko bizkotxoak prestatzeko ohitura berreskuratzea. Informazio gehiago:www.ipizki.com. 52. 52 Onena Baserriak eta landako bizimodua Arratian, landa-paisaiak behatuko ditugu. Baserri ugari daudenez bai- laran, euskal arkitektura tradizionala ezagutzeko inguru paregabea da. Aipagarriak dira Zeanuriko baserriak, Bizkaiko zaharrenak: egurrezkoak dira eta ez dute tximiniarik. Base- rrietako bizimodua ezagutzeko modu egokia eskualdeko auzoetara joatea da, baserri tradizionalez beteta baitaude. Merezi du Arteako Euskal Baserriaren Ekomuseoa bisitatzea. Eraikinak XVII. mendeko euskal etxe tradizionalaren itxura bera du. Infor- mazio gehiago: www.euskalbaserria. com. Ondare industriala Bailara honetan, landa-inguruetan garrantzi handia izan duten lanbideak gauzatzeko gizakiek utzitako arrastoak ikus daitezke: - Karobiak: Gorbeian ohikoak ziren, karea oso erabilgarria baitzen; besteak beste, hormak eta paretak egiteko, edota baserriak zuritzeko. Bisita ditzagun Zeanuriko San Justoko karobia eta Le- moan dagoena, ia Igorreko mugan. - Errotak: arto-aleekin irina egiteko. Zeanurin, garai batean burdinola izandako Olabarri errota berritua bisita daiteke, lanabesak ezagutzeko. -Lemoako harrobiak: Lemoan egiten dituzte Arra- tian baimendutako erauzketa-jarduera bakarrak. Harrobietako bi (Murgia mendikoa eta Apariokoa) martxan daude gaur egun; Lemoatxakoa geldituta dago. 53. 53 Pamintxa. Opil-itxurako ogi biribil laua da. Garai batean, baserrietako egur-labean prestatzen zuten, ogiaren ore berberaz, labea prest zegoen egiaztatzeko. Egunean bertan jaten zuten, prestatu berritan. Areatzako guardia zibilak euskal gozoki berezie- netakoak ditugu. Jatorriz, XIX. mende amaierakoak dira. Herriko gozogile batek egiten zituen bizkotxoek trikornioaren antz handia zutelako hartu zuten gozokiek halako ezizena. Ospe handia hartu zutenez, beste go- zotegietan ere halakoak egiten hasi ziren, eta herriaren ikur bihurtu ziren azkenerako. Gozoki tradizional horren osagaiak arrautzak, azukrea, irina eta gantza dira. Gaur egun, Areatzako Zamakona okindegian baino ez dituzte prestatzen. Goikokale, 5. Morrokota edo Mokotsa. Aitabitxiek eta amabitxiek besoetakoei Pazko igandean oparitzen dieten opila da, gainean arrautza bat edo batzuk izaten dituena. Gatzatua edo mamia. Gaur egun postre gisa jaten den jakia ardien ugaltze-garaian egiten da bereziki (neguaren bukaeratik udaberriaren erdialdera), orduan izaten baititu esneak gatzatzeko baldintzarik onenak. Arratiako saltoki askotan aurkituko dugu etxean egin- dako gatzatua. Igorreko tigreak. Herriaren izena hartzen duen mokadua da. Tomate-saltsa minez lagundutako muskuiluei tigre deitzen zaie, eta Igorrekoak dira ezagunenak. Sukaldaritzako ohiturak Bailarako baserriek antzinako sukaldaritzako ohiturak gorde dituzte. Fauna eta flora Areatzako plazan, Bizkaiko zatiari dagokion Gorbeiako Parke Naturalaren inter- pretazio-zentroa dago. Egunero izaten da irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta parkearen 20.000 hektareek biltzen dituzten fauna eta floraren sekre- tuak ezagutzeko aukera paregabea ematen du. Dasta itzazu 53 54. 54 Artea > Areatza > Zeanuri > Barazar mendatea > Saldropo > Ubide Arratiako bailarako ibilbide honetan, Gorbeia mendia- ren (1.481 m) magalean dauden baserri ederrene- tako batzuk ikusiko ditugu. BI-3513 errepidetik, Ar- teara iritsiko gara. Bertan, San Migel eliza bisitatuko dugu (XVI. mendekoa). Handik oso gertu, Areatza dago, bailaran sortutako lehen hiribildua; San Bar- tolome eliza (XIV. mendekoa) eta Gortazar jauregia nabarmentzen dira udalerrian. Ondoren, N-240 errepidea hartu, eta Zeanurira joko dugu, hango baserriak ikustera, Bizkaiko zaharrenak baitira. Otze- rinmendi auzoan, Otzerin baserria aurkituko dugu, eta Zulaibarren Ugarka baserria; XVI. mendekoak dira biak. Apur batean, Txoko Sagarna saltokian geldituko gara (San Isidro, z.g.), bazkaltzeko edota bertako produktuak erosteko. Ondoren, Barazar mendatera (606 m) doan errepidea hartuko dugu, Saldropo hezegunean atseden hartzeko. Mendatea- ren jaitsieran, Arabako mugan, Ubide dago. Berant Erdi Aroko galtzadan ibiliaz, hirigunea ezagutuko dugu. Txangoak Bizkaia Araba Gipuzkoa ARTEA AREATZA ZEANURI BARAZAR SALDROPO UBIDEA IGORRE LEMOA MANDOIA BEDIA USANSOLO GALDAKAO Kotxez- 20 km. D- 30 (gelditu gabe) Kotxez- 15 km D- 25 (gelditu gabe). 55. 55 Igorre > Lemoa (harrobiak) > Mandoia > Bedia > Usansolo (baserriak eta dorretxeak) > Galdakao Ibilbide honetan, Arratiako alderdirik nobleena ikusiko dugu. Dorretxeetan lehena Igorren dago; Gasteizera doan N-240 errepidetik iritsiko gara bertara. Urkizu dorrea, 1085ekoa, abendaotarrek eraiki zuten; XVII. mendera arte Arratia bailara menderatu zuten leinukoek, alegia. Handik gertu, Santa Maria eliza (1208. urtekoa) eta Vildosola jauregia (XVIII. mende- koa) ikusiko ditugu. Ondoren, Lemoara joango gara. Kareharria erauzteko harrobi ugari daude herriaren inguruetan. Ezagunenetakoa Andra Mari elizaren (XVI. mendekoa) atzealdean dago, Lemoatxa mendian (368 m), baina gaur egun ez du jarduerarik. Beste harrobi bat Apario mendian (406 m) dago. Handik, Mandoia mendira (637 m) igotzeko pista bat abiatzen da; hots, Arratia eta Zeberio bailaren arteko tontorrik altuenera. Bidean aurrera eginez, Bediara iritsiko gara. San Joan Bataiatzailearen eliza (1750. urtekoa) eta Tosubando dorretxea ikusi ondoren, batzokian bazkalduko dugu (Elexalde kalea, 77). Usansolora joango gara gero, eta han baserriak, Areizaga jauregia (XVIII. mendekoa) eta Lekue dorre ederra (XVI. mendekoa) ikusiko ditugu. Ibilbidea Galdakaon amaituko dugu. Bertan, Elexaldeko Santa Maria elizara hurbilduko gara: XIII. mendean eraiki zuten, Gangurengo Santa Marina eliza zaharraren or- dezko izan zedin, eta XVI. mendean zabaldu eta berritu egin zuten. Hori dela eta, Andra Mari elizak estilo arkitektonikoen nahasketa bitxia du, oinplano erromanikoari elementu errena- zentistak eta gotikoak gehitu zizkiotelako. 56. 56 Areatzako elizatik abiatuko gara. Frontoia eskuinera utzi, eta errekaren albotik hilerriaren ondoko Txamarrama bidegurutzera iritsiko gara. Martxondi Bekoa auzora doan bide asfaltatutik jarraituko dugu, hilerria atzean utziz. Martxondi Bekoa baserrira iritsi aurretik, gure ezkerretara mendian sartzen den bidea hartuko dugu. Hhesi bat zeharkatu ondoren, estolda batera helduko gara. Pinudi batetik, beherantz egingo dugu; bidexka txiki batetik hasieran, eta zabalago batetik ondoren. Azken horretatik, eskuinerantz, Oilagorta baserrira iritsiko gara. Asfaltatutako bidetik jaitsiko gara, eskuinerantz egiten duen beste bateraino. Azken horretatik jarraituko dugu, ezkerrean pare bat baserri utziz. Bigarren baserritik pasatzean, ezkerreko aldean, ibairaino doan bidexka bat hartuko dugu. Ibaiaren ondoan, garai bateko karobiak aurkituko ditugu. Upo ibaiaren gaineko zubia gurutzatu, eta pista batetik gorantz egingo dugu. Aurrerago, pinudi bat zeharkatu ondoren, Elorribi ingurura iritsiko gara. Ezkerrerantz jarraituz, Birgun mendiaren lepora helduko gara. Hasieran harrizkoa eta lurrezkoa, eta ondoren zementuzkoa den pista hartu, eta ezkerrerantz joko dugu. Mendia inguratuz, Larraskitutik Areatzara iritsiko gara, Launtzain auzoa atzean utzita. Mendi-ibiliak Areatza. PR-BI-8 Areatza > Martxondi > Oilagorta > Uparan > Karabialde > Elorribi > Birgun > Larraskitu > Launtzain > Areatza 1 D- 8 km D- 2 ordu 30 M- erraza 57. 57 Ibilbide honetan, Zeanuriko errotak ezagutuko ditugu. Zeanuriko frontoiaren atzealdetik abiatuko gara. Arrikibar zubia zeharkatu ondoren, Zeanuri eta Ipiaburu lotzen dituen errepidea hartuko dugu. Hamar minutuz ibili ondoren, Undu- rraga urtegitik gertu, Errotaberri errota aurkituko dugu. Markei jarraituz, pista maldatsu batera iritsiko gara, eta handik Goioagako baserrietara. Berehala, San Joan ermita ikusiko dugu, ibilbidearen punturik altuenean. Erdi Aroko nekropoli baten gainean eraiki zuten eliza, X. men- dean. Hortik Lanbreabe auzora jaitsiko gara; hango baserrien artean, duela gutxi berritu duten errota bat aurkituko dugu. Markei jarraituz, kilometro batera gutxi gorabehera, Ibargutxiko errotara iritsiko gara. Argi eta garbi daude ikusgai ibaiko ura errotara daraman kanala, ur-biltegia eta errotaren ardatza mugiarazten duten harriak babesten dituen arkua. Ibilbi- dearen azken kilometroak Undurraga urtegiaren ertzean egingo ditugu, eta Zeanuriko plazara helduko gara. 2 Zeanuri. PR-BI-1 ERROTEN IBILBIDEA D- 11 km D- 3 ordu M- ertaina 58. 58 Udalerriak Galdakao Biztanleria: 29.130 biztanle. Ibaizabal ibaiaren beheko bailaran dago. Uda- lerri industriala izan arren, Bizkaiko baserrien ezaugarriak dituzten hainbat etxe aipagarri ditu landa-inguruetan. Bisitatu beharrekoak: Andra Mari eliza (XIII. mendekoa): Elexal- den dago. Bizkaiko tenplu garrantzitsuenetako bat da, probintzian oso ohikoak ez diren aztar- na erromaniko esanguratsuak dituelako. Udaletxea: Gurutzeko plazan dago. Estilo barrokoko eraikina da, XVIII. mendearen biga- rren erdikoa. Zubiak: Bengoetxe-Aperribai auzoko Merka- diloko zubia (XVIII. mendekoa) estilo erroma- nikokoa da. Arratiar estilokoak dira baserri gehienak, arkuperik gabeak, horixe baita halakoen ezau- garri nagusia. Gumuzioko Zenikazelaia-Uriarte baserria eta Laminiarretako 17. zenbakian da- goena (XVII. mendekoa). Bengoetxe-Aperribai auzoko Aperribai jau- regia: lau solairuko bolumen kubiko zabala du, eta ateburudun baoen erretikula. Info+: Udala. Kurtzeko Plaza, 1 www.galdakao.net Tel.: 944 010 500 Bedia Landaren eta industriaren ezaugarriak dituen elizatea da. Bi motako baserriak dira bertan, izaera propioa duten Bizkaiko bi eremuren artean baitago: Durangaldearen eta Arratiako bailararen tartean. Bisitatu beharrekoak: San Joan Bataiatzailearen parrokia (1749. urtekoa): Elexalde-Bedia auzoan dago, eta estilo barroko lerden apaina du. Ez da ohikoa Bizkaian halakorik ikustea. Ermitak: Murtatzako San Lorentzo, Eroso- Ugarteko San Tomas eta Ereoko San Martin. Tosubando dorretxea: berant Erdi Aroko aztarnak ditu, eta baserri baten egituraren ba- rruan dago. Ibarrako Bediakolea jauregia XVIII. mendea- ren lehen erdian eraiki zuten. Astietxeko errota: harlangaitzezko eraikin laukizuzena da. Zati handi bat etxebizitza da gaur egun. Bediakoleako presa harlanduzkoa da, XVIII. mendearen lehen erdian eraikia. Info+: Udala. Agirre Lehendakaria enparantza, 1. [email protected] www.bedia.biz Tel.: 946 314 200 59. 59 Gorbeiako iparraldea eta Arratiako bailara Lemoa Biztanleria: 3.451 biztanle. Bizkaiko erdi-hegoaldeko elizate honetan, zementua egitera bideratuta daude jarduera gehienak. Herriaren zatirik handiena Arraibiko auzoan dago. Bisitatu beharrekoak: Santa Maria eliza (1558. urtekoa): barroko estilokoa da, apaingarri gutxikoa. Udaletxea: Erdi Aroko dorre gotortuen no- labaiteko itxura du. Elementu neobarrokoak ditu; adibidez, lerromakurreko frontoi irekiak, moldurak eta arkuak. Baserriak: Lemoakoak XVII. mendearen amaierakoak eta XVIII. mendekoak dira, oro har. Gehienak arkuperik gabeak dira, baina teilatu-hegal zabalekoak. Eroso auzoko Arta- bane baserria izango da, ziurrenik, denetan zaharrena (XVI. mendearen erdialdekoa). Arraibi presa: Arratia ibaian dago. Zabala eta zuzena da, eta harlanduz sortuta dago. Ibai berean, Txiribuketa presa ere badago, aurre- koaren oso antzekoa. Harrobiak: Lemoatxa mendikoa (368 m), jada erabiltzen ez dena, eta Apario mendian dagoena (406 m) nabarmentzen dira. Udala. Arraibi, 2 www.lemoa.net Tel.: 946 312 064. Igorre Biztanleria: 4.235 biztanle. Elizate industrial hau Bizkaiko erdi-hegoaldean dago, eta Gasteizerako errepide nagusiak ze- harkatzen du. Alde zaharrena parrokiaren in- guruan dago. Bisitatu beharrekoak: Santa Maria eliza (1208. urtekoa): jatorrizko nabea gotikoa da; gurutzadura eta burualdea, berriz, barrokoak eta neoklasikoak ditu. San Andres baseliza: VIII. mendearen amaieran eraikia. Garai horretako bataiarria eta hilobi-harri batzuk ditu oraindik. Alcal Galiano eta Aldecoa Pastor jauregiak. Zumeltza etxea: Sancho Diaz Noreakoak VII. mendean eraikia. 1055eko gatazketan, Aben- dao leinuko kideek eraso egin zioten etxeari. Urkizu dorrea: Pedro Ortiz Abendaok 1085ean eraikiarazia. Info+: Udala. Kultur Etxea. Elexalde, 8. Tel: 946 736 251 - [email protected] Udala. Elexalde,1. www.igorre.net Tel: 946 315 384 Artea Biztanleria: 783 biztanle. Artea edo Gaztelu-Elexabeitia Mendiguren mendiaren babesean dago, Arratia ibaiak bus- titzen duen lur gorabeheratsu emankorrean. 60. 60 Bisitatu beharrekoak: Elexabeitiko San Migel (XVI. mendekoa): Bizkaiko elizarik ezagunenetakoa da. Zu- rezkoak ditu fatxada, dorrea eta teilatua. Udaletxea: 1876an birgaitua. Hiru solairu ditu, eta erdi-puntuko bost arkuz osatutako elizatea. Dorretxeak: Gaztelu dorrea estilo gotikokoa eta oinazpi karratukoa da. Ugarte dorrea erai- kin militarra izan zen hasieran, eta etxebizitza gero. Beste horrenbeste esan liteke Galiano dorretxeaz. Del Barrio jauregia XIX. mendeko erai- kin neoklasiko ederra da. Fatxadako inskri- pzioaren arabera, 1879an eraiki zuten. Arratiar estiloko baserriak nonahi ikusi dai- tezke; batez ere, Esparta auzoan. Ia eraikin guztiek dituzte halako ezaugarriak. Udala, Herriko plaza, 1 www.artea-udala.org Tel.: 946 739 205 / 946 739 217 Areatza Biztanleria: 1.250 biztanle. Garai bateko Villa de Haro edo Villaro gaur egun, Areatza Joanes Nuez Larakoa Biz- kaiko jaunak sortu zuen 1338. urtean, estrate- giko-tzat jo zuen Arratiako lautada mendera- tu zuenean. Maria Diaz Harokoa emaztearen abizenaren omenez izendatu zuen herria. Bisitatu beharrekoak: Alde zaharra, kultura-ondasun izendatua: balio handiko eraikin ugari dira bertan; esate- rako, Bekokaleko 7.eko etxea, XV. mendekoa, bi solairu eta ganbara dituela. Gortazar jauregia, Gudarien plazan: beheko solairua XVI. mendearen amaierakoa da, eta goikoak XVII. mendekoak. Etxe-aurrea apain- tzen duten pintura alegorikoak XVIII. mende- koak dira. Aska iturria: Bizkaiko aipagarrienetako bat da. Martin Sarazibarrek diseinatu zuen 1851. urtean, estilo neoklasikoan. Pinakulu-itxurako landare-begia du ezaugarri nagusi. Udaletxea: Luis Bengoetxeak diseinatu zuen, 1862an, estilo neoklasikoan. Herriko es- kola izan zen hasieran. San Bartolome eliza (XIV. mendekoa): hainbat estilo uztartzen ditu. Bi atariak ditu bereizgarri. Arku errenazentistakoa 1563koa da, eta eskuinaldekoa XV. mendekoa. Udala. Gudarien plaza, 7. [email protected] www.areatza.net Tel.: 946 739 010 61. 61 Zeanuri Biztanleria: 1.312 biztanle. Gorbeia mendi ederraren magalean, Zeanuriko udalerri zabala dago, zazpi auzotan banatuta. Hirigunean baserri gehien dituen Bizkaiko he- rrietako bat da. Bisitatu beharrekoak: San Justoko karobia, estilo frantsesekoa: Ot- zerinmendi auzoan dago. 1950ean, utzi egin zioten karobia erabiltzeari, baina, Ipizki Taldea- ri esker, 1996. urteaz geroztik, abuztuko lehen asteburuan piztu egiten dute, urtero. Saldropoko hezegunea: Atxuri mendiaren magalean, hezeguneko faunari, florari eta iraganari buruzko interpretazio-zentroa dago. Barazar mendatetik iritsiko gara Saldropora. Ibargurengo Santa Maria eliza (XVIII. men- dekoa): hiru nabe ditu, lau zutabez eutsitako gangak, bost aldare, korua eta aurrealdeko dorrea. Olabarriko errota: erabat berritua dago, errotariek garai batean erabiltzen zituzten lanabesak eta baliabideak erakusteko. Bisita egiteko, ordua aldez aurretik hitzartzea kome- ni da. Sarrera ordaindu behar da. Zulaibar baserria (XVIII. mendekoa): harri- zko ardatz-gidari bitxia ez ezik, armarria ere badu. Udala. Arregia Auzoa, 1 www.zeanuri-udala.org Tel.: 946 317 270 Ubide Biztanleria: 184 biztanle. Arabaren ondoan dagoen udalerri hau Bizkaiko altuena da, eta Arratian biztanle gutxien ditue- na. Bi auzotan dago banatuta: Magdalena eta San Juan. Bisitatu beharrekoak: San Joan Bataiatzailearen parrokia (1540. urtekoa): nabe bat, hiru aldare, urre-koloreko erretaulak eta ataria ditu. Magdalenako ermita: jatorriz Erdi Arokoa den arren, 1771n berreraiki egin zuten. XVIII. mendean birgaitutako berant Erdi Aroko galtzadaren aztarnak: udaletxean hasi, eta San Joan elizako atariraino iristen da. Hiriko ondasunik zaharrena da. Aretxaga txaleta (XX. mendekoa), Bizkaiko ondare katalogatua: hirigunearen irteeran dago, Gasteizerako noranzkoan. Estilo ingelesa eta fatxadako zurezko egitura gorria ditu be- reizgarri. Eneabe mendia (781 m): toki berezia da oso. Ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, eta lasaitasuna arnasten da bertan. Eneabera iristeko, hirigunetik abiatu eta Olaldera doan errepidea hartuko dugu, tontorrera heldu arte. Udala. San Joan kalea, 4 www.ayuntamiento.es/ubide Tel.: 945 450 322 Gorbeiako iparraldea eta Arratiako bailara 62. 62 63. 63 Gorbeiako hegoaldea Gorbeiaren magaleko eremu zabal honetan, Kantau- riko eta Mediterraneoko isurialdeek bat egiten dute. Mendiaren alde honetan, tontorrera igotzeko bide ugari daude, bai eta lurraldearen aberastasuna ezagutzeko aukera ematen duen Sarriako parketxe edo interpretazio-zentroa ere. Zuia, Zigoitia eta Urkabustaiz herrietan, askotariko baliabideak aurkituko ditugu, eta edertasun handiko izadia: nabarmentzeko modukoak dira Goiuriko ur-jauzia eta Mairuelegorreta haitzuloa, naturaren indarraren erakus- garri. Iraganaren lekuko ditugu, halaber, aspaldiko ohiturak, elezaha- rrak, Erdi Aroko arkitektura, landa-inguruko erromanikoa nahiz baserri sendoak. Hori guztia ezagutzeko, eta lurraldeak eskaintzen dizkigun aukerez gozatzeko, hainbat jarduera ditugu gure esku. Ezin aipatu gabe utzi Gorbeia hegoaldeko baserrietan egiten dituzten produktuak; adibidez, txilar-eztia, euskal pastela eta Idiazabal gazta. 63 64. 64 65. 65 Murua Manurga Zarate Letona Olano Sarria Markina Goiuri Cascada de Gujuli Gopegi Ondona Jugo Parque Natural de GORBEIA Parke Naturala Ganalto 897 m. Oteros 1.031 m. Berretin 1.221 m. suri 750 m. Untzeta 762 m. Montemayor 1.104 m. dero rvin Baltzola Itzina Mairuelegorreta Elosu Urrun Lukiano Aperregi Domaikia Bitoriano Nafarrate Berrikano Zestafe Eribe Menda Buruaga Etxabarri-Ibia Ziriano ONDATEGI Ametzaga (Zuia) Guillerna/ Gilierna Centro de Intrepretacin PARKETXEA Etxaguen Acosta Apodaka Caseros de San Pedro Zaitegi Oiardo iano Altube Ziorraga Inoso pregindana IZARRA Beluntza Larrazketa Abornikano Ubide Zeanuri Areatza Artea Arantzazu Dima Orozko Zeberio MURGIA Untzeta 762 m. ArteaArtea ArantzazuArantzazu DimaDima ZeberioZeberio Gorbeiako hegoaldea 1 3 2 4 5 Etxabarri-IbiaEtxabarri-IbiaEtxabarri-IbiaEtxabarri-IbiaEtxabarri-IbiaEtxabarri-IbiaEtxabarri-Ibia 1 3 2 4 5 Goiuriko ur-jauzia Oroko Andra Mariaren santutegia Ezti museoa Parketxea Muruako harrobiak 66. 66 Ezinbestekoa Goiuriko ur-jauzia Urkabustaizko lekurik ezagunena da, eta Gorbeia hegoaldera joanez gero bisitatzea merezi duen ikuskizun naturala. Jaundia eta Basande errekek bat egitean sortzen duten Altube ibaiak bi auzotan banatzen du Goiuri. Ura ehun metro baino gehiagoko malkar batetik jausten da, eta irudi ederra ikusgarria sortzen du. Ibaien higadurak limatu egin ditu haitzak, eta malkarra atzerarazi, ur-jauzia sortzeraino. Behatoki bat dago, ondo ikusteko. Paraje berezi hau bisitatzeko, zuzenean joan gaitezke Goiurira, Murgiatik, N-622 eta A-2521 errepideak hartuta, edota Izarratik abiatuta mendian lau kilometroko buelta eginez, La Calzada inguruan, belardi goxoz eta haritz zein pago zoragarriz osatutako paisaia bukolikoaz gozatuz. 1 66 67. 67 Oroko Andra Mariaren santutegia Zuian eta eskualde osoan balio natural zein kultural handia du toki honek. Muin batean dago santutegia, Bitorianotik hiru kilometrora. Egun argietan, Zuiako haran osoa eta Gorbeia ikus daitezke bertatik, baita Badaia zein Arrato mendilerroak ere. Haritzak eta pagoak topatuko ditugu han, eta diapirismo-fenomenoei lotutako egitura geologikoa behatuko. Kareharrizkoa da ingurua, eta eskalatzeko aukera ematen du. Santutegia dagoen lekuan, eraikin erromanikoko bat altxatu zuten XII. mendean, eta, ondoren, eliza gotiko bat. Eraikin hori zabaltzen joan da pixkanaka. Santutegian, Oroko Andra Mariaren irudi bizantziarra dago, eskualdean eta eskualdetik kanpo oso maitatua. Kofradiak 2.000 kide inguru ditu, eta Jasokundearen egunean, Igokundearen egunean eta iraileko lehen igandean egiten dituzte topaketa nagusiak. 2 Zuiako kuadrilla osoan barna, Gorbeia hegoal- dean, XI. mendetik aurrera lau gizaldi baino gehiagoz luzatu ziren gatazken aztarnak to- patuko ditugu, bertan jazo baitziren ahaide nagusien arteko borrokak, Nafarroako eta Gaztelako erreinuen arteko lurraldea men- dean hartzeko. Eskualde honetan, mendo- zatarrek oinaztarren Gaztelaren aldeko joera defendatzen zuten, eta gebaratarrek zein beste leinu batzuek ganboatarren Nafarroaren aldeko joera. Liskar horien ondorioz, etsaien inbasioetatik eta gehiegikerietatik defenda- tzeko eraikinak altxatu zituzten. Kondairaren arabera, ahaideen arteko gatazka XII. men- dean piztu zen, Muruan (oinaztarrena) eta Ullibarri-Gamboan (ganboatarrak), eta handik gainerako lurraldeetara zabaldu zen. Gor- beiako hegaletako dorrerik zaharrena Zaitegi gaztelua da (XII. mendekoa); haren ondoren, beste hainbat dorretxe eraiki zituzten, herriak eta bideak defendatzeko: Murgian, Gopegin, Zaraten, Markinan, Olanon, Muruan eta Maur- gan, besteak beste. Bi leinuen arteko borroka- rik odoltsuenen lekuko izan zen, beraz, Zuiako kuadrilla. Gatazka horien artean, nabarmen- tzekoak dira Arratoko mendilerroko bataila, eta Aramaion zein Legution butroitarren eta abendaotarren artean izandakoak. Azken horiek Aramaioko kanta famatuan kontatu zituzten. Ganboatarrak eta oinaztarrak. Lurraldea menderatzearren, Erdi Aroko borrokak 68. 68 Murgiako Oregi etxean dago museoa; estilo neoklasikoko baserri bat da, XIX. men- dean eraikia. Etxearen bi solairu hartzen ditu museoak, bisitariei Gorbeiako eztia non eta nola ekoizten den azaltzeko. Bertan, gure arbasoek erlauntzak erabiltzeko eta eztia zein eratorriak egiteko (erregina-jelea, propolia, argizaria eta polena) erabiltzen zituzten tresnak eta lanabesak ikusiko ditugu. Bisitaldi etnografikoaren hasieran, eztigintzaren nondik norakoak ezagutaraziko dizkigute, eta bideo bat jarriko digute gero, Euskal Herrian Andre Ederra izenez ezagutzen den erleari buruz; mitologiaren arabera, hildakoen arimak jasotzen zituen. Beheko solairuan, eskualdeko ekoizleek eztia ateratzeko erabiltzen duten gela dago. Ezti gehiena txilardietakoa da. Erakusketa iraunkorra larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan bisita daiteke. Ordutegiak 945 430 167 eta 945 430 440 telefono-zenbakietan baieztatzea komeni da. 3 Ezti museoa Zer uste du... Carlos Ortiz de Zaratek? Arabarrak eta bizkaitarrak bat egiten dituen Gorbeia dotorearen magalean, hamaika on- dasun aurkituko ditugu amildegietan eta mendi-hegaletan. Horiek guztiak xeheta- sunez deskribatu ditu Carlos Ortiz de Zarate idazleak Gorbeia: Paisajes y Leyendas libu- ruan. Haren esanetan, Gorbeialdean harmo- nia betean lotzen dira iragana eta oraina, modu miresgarrian. Azken belaunaldiko eraikinetatik oso gertu, artzainen etxolak ikus ditzakegu; etxeetako segurtasun-alarmak eta eguzki-lore zaindariak elkarren ondoan dira; komunikazio-teknologia puntakoenek ez dute inolako eragozpenik sutondoan kon- tatzen diren elezaharrekin bizitzeko. Ortiz de Zarataren ustez, Gorbeian bada leku magiko bat: Itzina. Eremu horretan barneratzeko, no- labaiteko abentura-espiritua eduki behar da, bidezidorrek labirinto korapilatsuaren itxura baitute. Naturak ezusteko formak erakus- ten dizkigu, urak eta denborak kareharrizko lurrean landu dituztenak. Paisaiak, isiltasu- nean, urteen poderioz indartzen joan diren kondairak xuxurlatzen dizkie ibiltariei; gure arbasoen pentsamoldea jasotzen duten le- gendak. Egun lainotsuetan, ingurua aldatu egiten da erabat, eta mendizale ausartak nora ezean gelditzen dira. Orduantxe sentitu ohi dute Mariren presentzia paradisu zoraga- rri horretan. 68 69. 69 Muruako harrobiak Garai bateko ustiategia aisialdi-gunea eta Gorbeiako paisaiaz gozatzeko behatoki zoragarria da gaur egun. Muruatik Gorbeiara igotzeko bidea Arabako mendizaleen artean ohikoenetakoa eta ederrenetakoa da, zalantzarik gabe. Ondo seinaleztatutako bi pista daude. Lehenak pagadi eder bat eta txilardi zabalak ze- harkatzen ditu, eta Pagazurira eta Arrorianora eramaten gaitu, eta, handik, pagadi zabal batean barna, Gorbeia tontorrera. Bi- garren pistak Zubialde ibaian gora egiten du. Ibilbide horretan, Gorbeiako urtegietatik gertu, garai bateko Muruako harrobien aisialdi-gunea eta aparkalekua daude. Handik, zuzenean ton- torrera jo dezakegu, Arrorianotik pasatuz, edo Mairuelegorreta haitzulora joateko desbidera gaitezke. Haitzulo horiek 12 kilometro baino gehiagoko luzera dute, eta ur fosilaren iturburu izan ziren garai batean. Barruan, labirinto ikusgarriak eta kondaira ugari gordetzen ditu. Sarrian, Zuiako udalerrian, Gorbeiaren Araba aldeko parke natu- ralaren interpretazio-zentroa edo parketxea dago. Gorbeia ondo ezagutzeko, oinarrizkoa da bertako kondairak, artea, gastronomia, landa eta ohiturak nolakoak diren jakitea; orduan ulertuko dugu zergatik babesten den hain kontu handiz orotara 20.016 hektarea dituen naturgunea. Eremuaren % 68 besarkatzen du eskualde honek. Hori guztia eta gehiago azalduko digute Parketxeko interpretazio-zentroan: instalazioak, aparkalekuak, bisitaldi kultu- ralak, hezkuntza-programak, zaldi-ibilaldiak, bizikleta-ibilaldiak, mendi-ibilaldiak, Gorbeiara eta beste mendi batzuetara joateko bideak, eta abar. Parkearen ondasunak eta baliabideak diapo- rama baten bidez azaltzen dituzte (gaztelaniazko emanaldiak: 12:00etan, 13:00etan eta 16:00etan. Euskarazko emanaldiak: 12:30ean, 13:30ean eta 16:30ean). Gainera, jokoak, mahaiak eta bankuak dituen eremu bat dago bertan. Neguko ordutegia: Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik). Lanegunetan: 10:00etatik 14:30era eta 15:30etik 17:00etara; jaiegunetan eta asteburuetan: 10:00etatik 14:30era eta 15:30etik 18:00etara. Udako ordutegia (ekainaren 1etik Pilarreko zubiaren ostera arte): Astelehenetan itxita (jaiegunetan izan ezik). Gaine- rako egunetan: 10:00etatik 19:00etara. 4 Interpretazio-zentroa. Parketxea 5 70. 70 Onena Erromanikoa Zuiako kuadrillaren mende- baldean, Araba osoko arte erromanikoaren aldaera ikusgarrienetakoa dugu: land