Turismoa Goierrin

32
GOIERRI, ATEAK ZABALIK Turismo gehigarria, 2016ko ekaina AIMAR MAIZ

description

Goierriko Hitzaren turismo gehigarria

Transcript of Turismoa Goierrin

Page 1: Turismoa Goierrin

GOIERRI,ATEAKZABALIK

Turismo gehigarria, 2016ko ekaina

AIMARMAIZ

Page 2: Turismoa Goierrin
Page 3: Turismoa Goierrin

3Goierri, ateak zabalik

Parez pare ditu ateak zabalik Goierrik,Gipuzkoaren eta Euskal Herriarenbihotzean. Eskualdea osatzen duten22 herriek –laster 23 izango dira, Ez-kio eta Itsaso banatzen direnean–eskaintza zabala dute prest, eta gertudaude uda partean bisitariak hartze-ko. Natura, kultura, gastronomia, arki-tektura, etnografia, festak, dendak,azokak... aukera zabala da.

Goierri eskualde bat da, baina ad-ministratiboki bi eremutan dago ba-

natuta. Alde batetik, Goierri beheadago, eta Goitur Turismo Agentzia ar-duratzen da bertan biltzen diren 18herrien turismo baliabideen kudea-ketaz. Altzaga, Arama, Ataun, Bea-sain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsa-sondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa,Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segu-ra, Zaldibia, Zegama eta Zerain dira18 herriak. Basque Highlands izenpe-an elkartu dituzte guztiak. Bestetik,Goierri garaia dago, Urola Garaia izen

administratiboaren inguruan bilduta-ko Ezkio-Itsasok, Legazpik, Urretxuketa Zumarragak osatuta. Urola Ga-raia Turismoa da zonalde horren tu-rismoa kudeatzen duen agentzia.

Umeekin ihesaldiak egiteko, kirolaegiteko, naturaz gozatzeko, gastro-nomia esperientza ahaztezinak egu-kitzeko, Euskal Herriaren historian sa-kontzeko edo erosketak egiteko planugari eskaintzen dute Goierriko 22 he-rriek. Zatoz!

GOIERRI:EUSKALHERRIARENBIHOTZEAN

1. Altzaga2. Arama3. Ataun4. Beasain5. Ezkio-Itsaso6. Gabiria7. Gaintza8. Idiazabal9. Itsasondo10. Lazkao11. Legazpi12. Legorreta13. Mutiloa14. Olaberria15. Ordizia16. Ormaiztegi17. Segura18. Urretxu19. Zaldibia20. Zegama21. Zerain22. Zumarraga

Page 4: Turismoa Goierrin

Basque Highlands izenburupean bil-tzen dira Goierri behea osatzen duten18 udalerriak. Ezagunenak eta biz-tanle gehienak dituztenak Beasain,Ordizia eta Lazkao dira, hirurak N-1errepidearen alboan kokatuta. Gai-nerako udalerriak landa inguruneandaude, baina denek komunikazio osoonak dituzte.

Hiru eta bost egun arteko egonal-diak egiteko leku aproposa da Goierribehea, hainbat arrazoi tarteko. Aldebatetik, Euskal Herriko bihotzeandago kokatuta, hiri garrantzitsuene-tatik gertu. Bestetik, kalitatezko jate-txe eta alojamendu eskaintza handiadauka. Azkenik, Basque Highlands-eko eskaintza turistikoa oso zabalaeta anitza da.

Eskaintza turistiko hori hiru arda-

tzetan oinarritzen da: gastronomian,naturan eta kulturan. Kalitate turisti-koaren hainbat eta hainbat zigiluerantsi behar zaizkio horri, baita ingu-ruak bisitariei edo turistei eskaintzendien lasaitasuna ere. Goierri behealeku paregabea da euskal benetako-tasuna ezagutu nahi dutenentzat.

Idiazabal lurraldeaGastronomia goierritarren bizimodu-rako atal garrantzitsua da. Horrenerakusle, ospatzen diren azoka gas-tronomiko ugariak, udazkenean aste-bururo ia. Baina Goierri beheko gas-tronomiaren nortasunaren ezauga-rriak Idiazabal eta Ordizia herriak dira.

Idiazabal da Cheese World Awardslehiaketan urtero sariak jasotzen di-tuen gazta bikainari izena ematen

dion herria, inguruko larre eta men-dietan bazkatzen duten ardi latxarenesne gordinaz ekoitzitako gazta. Herrihorretan dago Idiazabal Gaztaren In-terpretazio Zentroa.

Ordizian, bestalde, duela 500 urtebaino gehiagotik Euskal Herriko mer-katurik garrantzitsuenetarikoa ospa-tzen da asteazken guztietan. Base-rrietako ekoizleak plazara etortzendira lurrak ematen dituen produktuaksaltzera, eta bertan jartzen dituztenprezioak izaten dira gainerako sal-tzaileentzako erreferentzia. Ordizia-ko kasko historikoan Gastronomiaeta Elikaduraren Interpretazio Zen-troa bisita daiteke, D´elikatuz. Zentrohori Goierri beheko 18 herrien infor-mazioa biltzen duen interpretaziozentroa ere bada.

GOIERRI BEHEA, ‘BASQUE HIGHLANDS’Gastronomian, naturan eta kulturan oinarritutako turismo eskaintzaosatzen du Goitur agentziak, 18 herrietako altxorrak ezagutarazteko.

4 Goierri, ateak zabalik GOIERRI BEHEA

CARLOS MEDIAVILLA

Page 5: Turismoa Goierrin

Gastronomiak aukera zabala es-kaintzen die bisitariei. Goierri beheandauden zortzi gaztandegietako bate-an esneki hori nola egiten den ezagu-tu daiteke, Idiazabal gazta egitenduen artzain baten eskutik. EuskalAutonomia Erkidegoko lehen agroal-dea ere bisita daiteke Zaldibian, Txin-doki mendi kusgarriaren magalean.Bertako produktuak saltzen dituzte.Sagardotegietara bisita gidatuak ereegin daitezke, baita artzain txabolakezagutzeko irteerak egin ere.Baina Goierri beheko jakiak eta

bere sukalde ona probatzeko, 31 jate-txe eta 6 sagardotegi daude, guztiakkalitate zigiluarekin bereiztuta.Eta gaztaz, sagardoaz eta baserri-

tarrek ekoitzitako barazki eta fruituezgain, badira beste produktu gastro-nomiko batzuk, izen eta ospe handiadutenak gainera: Beasaingo odolkia,Zaldibiako mondejua, Olaberriko txa-kolina edo eztia.

‘Basque Higlands’Goierri behea Aizkorri-Aratz eta Ara-lar Parke Naturalen artean dago ko-

katuta, eta natura hurbil-hurbil dau-ka. Hori dela eta, Basque Highlandsedo Lurralde garaiak izenarekin ba-taiatu dute.Inguru natural horretara lehen hur-

bilketa egiteko, Zegaman dagoenAizkorri-Aratzeko Interpretazio Zen-troa eta Lizarrustin (Ataun) dagoenAralarreko Interpretazio Zentroa bisi-tatu daitezke. Bi parke natural horie-tara iristeko, mendi ibilaldiak egiteko,eskalada edo BTT-a praktikatzeko,

bidegorrietan paseatzeko edo pai-saiaz disfrutatzeko soilik abiapuntuezinhobeak dira. Parke horietara ibil-gailuz edo helikopteroz hurbiltzekoaukera ere eskaintzen dute.Ezin dira ahaztu Aizkorri-Aratzen

eta Aralaren ospatzen diren bi kirolproba garrantzitsuenak: Zegama-Aizkorri mendi maratoia, maiatzeanegindakoa; eta aurten uztailaren8etik 10era bitartean, eta Beasaindikabiatuta, egingo diren Ehunmillak Ul-

Arriarango urtegiko Nestor Basterretxearen eskultura. CARLOS MEDIAVILLA

DatuakParke naturalak. Bi daude Goierri behe-ko eremuan: Aralarko Parke Naturala etaAizkorri-Aratzeko Parke Naturala. Lehe-nak Ataungo Lizarrustin du interpretaziozentroa eta bigarrenak, Zegamako An-duetza etxean.Hedadura eta biztanlegoa.Eskualdearenhedadura 340 kilometro koadrokoa da,eta bertan 43.000 goierritar bizi dira. Distantziak.Donostiatik 30 minuturadago, Gasteiz eta Iruñetik 45 minutura,Bilbotik ordu betera, Baionatik ordu eta10 minutura, Donibane Garazitik ordueta 50 minutura eta Mauletik bi ordura.Komunikazioa.Iparretik Hegora Madril-Irun N-1 autobiak zeharkatzen du, baitaRenferen Madril-Irun tren sareak ere.Udalerriak. Goierri behea 18 herrik osa-tzen dute. Handienak Beasain, Ordiziaeta Lazkao dira, baina gehienak landaeremuetan daude kokatuta.

5Goierri, ateak zabalik

Page 6: Turismoa Goierrin

tra-traila (167 kilometrokoa), Goierri-ko bi Handiak (88 kilometrokoa) etaMarimurumendi maratoia. Baina Goierri beheak baditu hain

kirol gogorra praktikatu nahi ez dute-nentzat alternatibak ere. Horietakobat GR-283 edo Gaztaren Ibilbideada, 100 kilometro dituen ibilbidea etaAralar eta Aizkorri-Aratzeko parkenaturaletako mendi eta herri txikieta-tik etapatan banatuta igarotzendena. Mutiloa eta Ormaiztegi elkar-tzen dituen Bide Berdea da beste au-

kera bat, 4,2 kilometrokoa hori, etameatzaritzarekin lotuta dagoenez,Zeraingo Aizpea meatze-barrutiareningurunera egindako bisitarekin uz-tartu daitekeena.Bestalde, Goierri behean, Tolosal-

dearekin elkarlanean, estatuko lehenTrail Estazioa jarri da martxan. Trailestazio bat mendian maila guztieta-ko jendeak korrika egiteko egokituta-ko gunea da, beharrezkoak diren zer-bitzu eta seinalitika eta guzti.

Lurraldea jatorrizko bertsioanGoierri Euskal Herriko bihotza da,Euskal Herria jatorrizko bertsioan.Museoak, pertsonaia historikoak, Do-nejakue Bidea, Errege Bidea, InteresKulturaleko Ondasun izendatutakomonumentuak, Ordizia eta SegurakoErdi Aroko herriak... Goierriko kultura-ren parte aktibo dira, naturarekin etagastronomiarekin batera.Bost gune nagusi nabarmendu be-

har dira kulturaren alorrean. Lehenik,Ataungo Jose Miguel BarandiaranMuseoa aipatu behar da, mitologiarieskainitakoa. Bigarrenik, BeasaingoIgartza Monumentua, Erdi Aroko jau-

regia, errota, burdinola eta zubia. Se-gurako Erdi Aroko Interpretazio Zen-troa da hirugarrena, garai hartako bi-zimodua ezagutzeko aukera ematenduena. Ormaiztegiko ZumalakarregiMuseoa da laugarren gunea, Tomasde Zumalakarregi jeneral karlistarenbizitza eta XIX. mendeko historia era-kusten duena. Zeraingo Paisaia Kul-turalak osatzen du nabarmendu be-harreko azken gunea, bertako Aizpe-ako Meatze Gunearekin batera. Santiago Bidea ere aipatu behar

da, Goierri behetik pasatzerakoanErrege Bidea bihurtzen baita, men-diak eta San Adriango tunel ikusga-rria zeharkatuz.Tradizioak ez dira ahaztu behar:

herri kirola, Segura eta Zeraingo bolajokoak, Segurako Aste Santua etaurriko Euskal Herriko dantza txapel-keta, eta herrietako festa guztietanospatzen diren erromeriak. Baserrizahar, eliza eta eraikin bereziak ereondare garrantzitsuak dira Goierri be-heko kulturaren barruan.

Informazio gehiago: www.goierriturismo.com

6 Goierri, ateak zabalik

Zerbitzuak31 jatetxe.2 erretegi.6 sagardotegi.6 hotel.13 nekazalturismo eta landetxe.2 apartamentu turistiko.3 aterpetxe.4 pentsio.8 Idiazabal gaztandegi.1 behi gaztarako gaztandegia.10 Gourmet denda.3 obradore, eskualdeko gozo tipikoenekoizle.

CARLOS MEDIAVILLA

Page 7: Turismoa Goierrin

Urola ibarraren goiburuan daudenhiru herriek –Legazpi, Urretxu eta Zu-marraga– eta Ezkio-Itsasok osatzenduten Goierri garaiko eremuak UrolaGaraia izena jasotzen du administra-tiboki. 26.300 biztanle inguru ditu,eta oso ondo komunikatuta dagoIrun-Madrll trenbideak zeharkatzenbaitu, Beasain-Durango autobideaalboan duelako eta N-1 errepidea eregertu dagoelako.Lurralde txikia da Urola Garaia, eta

Aizkorri-Aratzeko parke naturalarenmagalean kokatuta, txoko xarman-garriz beteta dago. Oso zabala da lauherri horiek duten turismo baliabide-en eskaintza, naturan, kulturan etagastronomian oinarritzen dena. Adie-razle nagusienak ondare industrialak,artistikoak eta erlijiosoak, eta pai-saiaren kostrasteak eskaintzen diz-tuztenak dira. Antioko ermita, Miran-daolako burdinola, Igartubeiti base-rri-museoa... galdu behar ez direnaltxorrak dira. Horiek eta beste balia-bideak ikustera, urtean 75.000 bisi-tari hurbiltzen dira eskualdera.

Ondare industrialaBurdinak eta industriak berebizikogarrantzia izan du Urola Garaia osa-tzen duten herrien garapenean, Le-gazpin, Urretxun eta Zumarragan be-reziki. Burdin Harana deitzen diotehorregatik. Ondare garrantzitsua utziduen jarduera izan da, eta horren ba-rruan nabarmentzekoa da Mirandao-lako burdinola. Gipuzkoako ondaregarrantzitsuenetariko bat izateazgain, bertan Euskal Herri osoan dago-en ikuskizun bakarra ezagutzeko au-kera dago: XVI. mendeko jantziekinolagizonek makineria martxan jar-tzen dute, hauspo erraldoiak mugi-tzen du ura eta mailuak gori-gori da-goen burdina lantzen du.

UROLA GARAIA: BARNEALDEKO XARMAAizkorri-Aratzeko parke naturaletik gertu eta Urola ibaiaren ondoan,bada zer ikusi, zer entzun, zer dastatu eta zer usaindu.

7Goierri, ateak zabalikGOIERRI GARAIA

Page 8: Turismoa Goierrin

Burdinola martxan ikustea ikuski-zun paregabea da, are gehiago koka-tuta dagoen inguruneaz gozatzekoaukera ere eskaintzen duelako. Parkeberde eta zaindu baten erdian dago,Aizkorri-Aratz mendilerrotik gertu.

Parke horretan bertan dago EuskalHerrian burdinak izan duen garrantziaazaltzen duen Euskal Burdinaren Mu-seoa eta baita eskualdeko turismobulegoetako bat ere. Handik abiatutaegin daitezke eskualdeko burdingin-tzaren eta industrializazioaren bila-kaera ezagutu ahal izateko hainbatibilbide.

Ignaziotar BideaBaina Urola Garaia eskualde admi-nistratiboko turismo bulegoa Antiondago, Euskal Herriko baselizen kate-dralaren ondoan.

Antioko ermitak, Azpeitiko Loiola-ko Santutegiarekin eta Oñatiko Aran-tzazuko Santutegiarekin batera, Hirutenpluen ibilbidea osatzen du. Horre-taz gain, Ignaziotar bidearen parte erebada.

Ignaziotar Bideak 1522an LoiolakoIgnaziok egindako bidaia errepika-tzen du, hasi bere jaioterritik, eta Man-resaraino (Katalunia). Ibilbidearenaurreneko etapak Urola Garaitik iga-rotzen dira, eta malda handiko mendibideak, basoak eta espazio naturalakzeharkatu behar dira tartean.

Ez da Ignaziotar Bidea Urola ibarre-ko goi parteko naturaz gozatzeko au-kera bakarra, Bide Berdeak ere es-

kaintzen duelako horretarako para-da. Zumarraga eta Urretxutik abiatu-ta, garai batean Zumaiaraino zijoanUrolako trenak erabiltzen zuen tren-bidea baliatu dute Bide Berdea egite-ko, eta oinezko zein txirrindularien-tzako oso aproposa da.

Bestalde, hainbat eta hainbat ibil-bide gehiago daude lurralde horre-tan: Trashumantzia bidea ItsasokoMandubia gainean, Gaztaren bidea,Legazpin Brinkola eta Telleriarte au-zoak elkartzen dituena, Urretxun Iri-mo mendiaren magalean egin dai-tezkeenak...

‘Bertatik bertara’ egitasmoaGastronomia da Goierriko eremu ho-rren beste baliabide bat. Ehundikgora jatetxe, taberna eta kafetegi di-tuzte lau herriren artean eta eskain-tza anitza da. Gainera, artzainekekoizten duten Idiazabal gazta ere ai-patu behar da, eta baita Bertatik Ber-tara egitasmoa ere, Goierriko baserri-tarren produkzioaren alde egin denapostua.

Ezkioko herrigunearen ikuspegia. CARLOS MEDIAVILLA

Zerbitzuak69 taberna, jatetxe eta kafetegi5 hotel eta pentsio.1 nekazalturismo.1 landa eremuko kanpin.2 aterpetxe.1 autokarabanentzako gune.3 Idiazabal gaztandegi.2 turismo bulego: Antioko intepretaziozentroan, Zumarragan (943 72 20 42),eta Mirandaola parkean, Legazpin (94373 04 28).

8 Goierri, ateak zabalik

Page 9: Turismoa Goierrin

9Goierri, ateak zabalik

Museoak eta bisitakIgartubeiti baserri museoa eta interpre-tazio zentroa. Euskal baserriaren histo-ria, bilakaera eta bizimodua ezagutzeko.Ezkion.Antioko baseliza eta interpretazio zen-troa.Arkitektura erlijiosoaren altxorraeta baselizen katedrala. Zumarragakohistoria eta bilakaera ezagutzeko gunea,Zumarragan.Euskal Burdinaren Museoa Euskal He-rrian burdinak izan duen garrantzia etahistoria ulertzeko ezinbestekoa, Legaz-piko Mirandaola parkean.Aikur Erle Museoa. Erleei eta eztigintza-ri buruzko guztia ikasteko, Urretxun.Urrelur mineral eta fosilen museoa. Ka-talogatutako 1.000 mineraletatik goraeta munduko bost kontinenteetako fosi-len bilduma, Urretxun.Ogiaren Txokoa eta errota. Baserrietanogia nola egiten zen eta errotaren fun-tzionamendua ezagutzeko aukera, Le-gazpin.Artzaintzaren ekomuseoa.Artzaintzaeta Idiazabal gazta hobeto ezagutzekoparada, Legazpin.Chillida Lantokia. Industria eta artearenarteko harremana bertatik bertara eza-gutu ahal izateko, Eduardo Chillidak Le-gazpirekin izan zuen harremanean sa-konduz, Legazpin.Pott zeramika tailerra.Maite Salutregieta Ione Urain artistek gidatuta, euskalzeramika garaikidean murgiltzeko auke-ra, Itsason.1950eko eskola.Arbelak, ikasmahaiak,liburuak... Denboran bidaia egiteko pro-posamena, Legazpin. Langileen etxebizitza. Legazpiren ger-tuko historia ezagutzeko aukera, Patri-zio Etxeberriaren lantegian lan egitenzutenen bizimoduan murgilduta, Legaz-pin.

Goian, Mirandaolako burdinola eta ermita; erdian, Igartubeiti baserria;

behean, Antioko baseliza. CARLOSMEDIAVILLA ETA ARKAITZ APALATEGI

Page 10: Turismoa Goierrin

10 Goierri, ateak zabalik ARAMA

Arama Goierriko eta Gipuzkoako herritxikiena da. Arrikutz mendiaren hega-letan kokatuta, ltsasondotik eta Ordi-ziatik oso gertu dago.

Herriko plaza da Aramako tokirikesanguratsuena. Plaza koloretsuada. Paretak horiz margotuta dituenelizak hartzen du toki nagusia. SanMartini eskainitako eliza da, herrikoparrokia. Behin eta berriz berrituta

HERRI TXIKIA, BAINAPARAJE ZORAGARRIA

erabilera anitzeko gela, KZgunea etasoinketa aretoa ere jasotzen ditu. He-rri bizia denaren seinale!

Plazan, gainera, herritarren bilguneden Toki-Alai taberna-jatetxea dago,kanpoko bisitariak ere gustura askohartzen dituena. Azkenaldian Iker Irri-barriari esker hain ezagun egin denfrontoi estalia ere plazan da.

Umeentzako parke bat ere badagogertu. Zelai zabal eta eroso bateandago kokatuta, helduek asko estima-tzen dituzten mahaiez inguratuta.

Herrigunetik kanpo, aipagarriakdira Ibares errota, eta zubia eta saka-banatuta dauden baserriak.

eta handituta dago. Antzinako ga-raietatik gordetzen duen elementubakarra Ama Birjinaren taila da.

San Martingo elizarekin batera,Apaizetxea eta Iriarte etxea dira herri-gune bildu horretako eraikuntza na-gusiak. Iriarten 2013an inauguratuzen udaletxe berritua dago kokatuta.Eraikin modernoa da, eta udal bule-goez gain, haur-txokoa, liburutegia,

Page 11: Turismoa Goierrin

Uztailaren 2an, hasteko, Santa Isa-bel jaiak ospatuko dira Aia auzoan,eta handik astebetera, uztailaren9an, Jentilbaratza elkarteak antola-tuta, ibilaldi mitologikoa egingo dailuntzean, Agauntza ibaiaren ertzean. Organo kontzertuek osatuko dute

hurrengo hitzordua. San Martin eliza-ko koruan dagoen organo barrokoiberiarraren inguruan antolatutakomusika zikloak hamargarren edizioabeteko du aurten, uztailaren 16an ha-sita. Abuztuaren 7an ere izango dabeste kontzertu bat, Donostiako Mu-sika Hamabostaldiaren barruan ko-katukoa. Hurrengo egunean, organoikasleak joango dira Ataunera, herriaeta organoa ezagutzera.Ataun bisitatzeko aitzakiarik baze-

goen, jai eta ekitaldi horiekin aregehiago.

HERRI LUZEA, ONDAREKULTURAL OPARODUNAAralarko parke naturalak eta mitologiakberealdiko garrantzia badute ere, herritarrekosatzen dute Ataungo ondare nagusia.

troa, eta bertatik antolatzen dira in-guruak ezagutzeko ibilaldiak. Ibilbide horietako batzuek mitolo-

gia eta natura uztartzen dituzte. Izanere, Aralar, Ataun eta mitologia batdira. Joxe Migel Barandiaranek lanhandia egin zuen alor horretan, etaharen izenean egindako museoanbere ikerlana ezagutzeko aukera es-kaintzen da bisita gidatuen bitartez.Bisita horiek ondoan dagoen Larrun-tza errotara luzatzen dira.Barandiaran bezain ezaguna ez da

Don Juan Arin Dorronsoro apaiza,baina horrek ere lan handia egin zuenantropologia alorrean, Ataunera mu-gatu bazen ere. Don Juan TxikiAtaun-go ondare kulturalaren parte da.

Udarako egitarau zabalaAtaun oparoa eta bizia da kultura al-detik. Elkarteek eta herritarrek lanasko egiten dute eta horren adibidedira duela gutxi herriko sei auzunetanospatu diren San Joan jaiak, auzola-nean antolatuak eta ondo gozatuak.Baina udari begira festa eta ekitaldigehiago ere.

Gipuzkoako herri luzeena da Ataun,bere 14 kilometrorekin, eta ezagunamitologiarekin duen loturagatik etaJoxe Migel Barandiaran antropologoezagunaren jaioterria izateagatik.Aralarren magalean dago, Agauntzaibaiaren inguruan, Nafarroarekin mu-ga eginez. Hiru auzotan dago banatu-ta: San Martin, San Gregorio eta Aia.Bakoitzean bada eliza bana, Tourse-ko San Martinena eta organo barrokogarrantzitsua duena lehena; San Gre-gorio Magnori eskainia bigarrena etaSanta Isabelena hirugarrena. Hiruekmerezi dute bisita bana, San Marti-nen dagoen udaletxeak eta Zubikoe-ta eta Zelabear jauregiek bezala.Barandiaran eta Aralar dira, hala

ere, bisitariak Ataunera hurbiltzekoaitzakia nagusiak.

Natura eta mitologiaSaroiak, karobiak, kobak, trikuharriak,baserriak, domoa... guztiek osatzendute Ataungo paisaia. Eta guztiakdaude kokatuta Aralarko parke natu-ralean. Lizarrustiko Parketxean dagoparke naturaleko interpretazio zen-

Ataun San Martingo organo barrokoa.

11Goierri, ateak zabalikATAUN

Page 12: Turismoa Goierrin

Beasain da Goierri eskualdeko burua.Oria ibaiaren ertzean dago, Usurbemendiaren magalean, eta zerbitzu,komertzio eta industria aldetik herrigarrantzitsua bada ere, bere ondarekulturala eta inguruan duen paisaiaberdeak ere nabarmentzekoak dira.Tabernaz, dendaz eta zerbitzuz jo-

sita dago erdigunea; aisialdirako, gas-tronomiaz gozatzeko eta erosketara-ko aproposak dira oinezkoentzakoprestatutako kaleak. Bertan gozadaitekeen giro apartaz gain, erloju-dun dorrea duen udaletxea da gunehorretako eraikuntza aipagarriena,Loinazko San Martin plazan. Gertudago Andre Maria Zeruratuaren pa-rrokia. Badira beste bi eliza aipagarri:Loinazko San Martinen baseliza eta

Loinazko Andre Mariaren ermita, biakere erdigunetik aparte.Beasaingo altxor nagusia Igartza

da, Euskal Herrian zutik dirauen mo-numentu multzo garrantzitsua. Igar-tza auzoan dago, eta bertara, Oriaibaiaren gaineko XII. mendeko zubitiksartzen da. Zubia igarota Igartza jau-regia –XV. mendekoa– dago, egu-rrezko arkitekturaren adibidea etaegun kongresu eta ekitaldi jauregibihurtuta. XIII. mendeko burdinola,oraindik martxan dagoen XIII. men-deko errota eta gurutzea ere badau-de. Burdinolaren jatorrizko presa ere,1568koa, gordeta dago. Egur ingenie-ritzaren lekuko bakarra da, eta horre-lako gehiagorik ez dago ikusgai Euro-pa osoan.

Zubiaren beste aldean gelditzenda XVII. mendeko dolarea (aintzina-ko ostatua eta ospitalea), gaur egunDolarea jatetxe eta hotelaren egoi-tza.Igartza irekita dago uztailaren1etik irailaren 15era (943 98 77 98 [email protected]). Beasainen, bestalde, merkataritza

eta ostalaritza zerbitzuak prest dau-de bisitariak hartzeko, eta erraza daherrira iristea. Tren geltokia erdi-er-dian dago, autobus zerbitzu ugaridaude eta bi parking ditu, Bernedoe-nen eta Gipuzkoa plazan, non ibilgai-lua aise aparkatzeko aukera dagoen.

Herrigunetik haragoHerrigunetik kanpo badira intereshandiko tokiak ere: Arriarango urte-gia, Astigarretako lixiba-tokia, Muru-mendiko Mariren kobazuloa eta garaibateko herrixka, eta Katea auzoa. Ai-patzekoak dira euskal estilo tradizio-naleko Agirrezabal baserria eta bistazoragarriko Sagastigutia udal parkea.

HERRIA, KULTUR ONDAREAETA NATURA BAT EGINDA

12 Goierri, ateak zabalik BEASAIN

Page 13: Turismoa Goierrin

13Goierri, ateak zabalikGABIRIA

«Gabiri, leku guztietatik agiri» dioesaera zaharrak eta ez da okerrik ho-rretan, Goierriko hainbat tokitatikikusten delako herria, mendi tontorbaten gainean. Aldi berean, handikere bista paregabeak daude, eta ezGoierrikoak bakarrik, Aralar eta Aiz-korri mendi lerroetaraino irits baitai-tezke handik luzatutako begiradak.

Herri txikia da, nekazal girokoa, Ai-zeleku eta Trapalata mendiez ingura-tutakoa. Berdea da nagusi herri kas-koaren ondoan ere, inguruko zelaieketa basoek tonalitate ezberdinetaneskaintzen duten koloreari esker.

Altueran dago kokatuta herri kas-koa, eta bertara bide aldapatsuetatikiristen da. Han biltzen dira herri batiherri sena ematen dioten zerbitzuak:udaletxea, eliza, eskola, frontoia, el-kartea, ostatua., haur parkea... Zuhai-tzez inguratutako plaza osatzen duteeraikuntza horietako batzuk.

Elizak eta festakHerri kaskoan Andra Maria Jasokun-dearen parrokia gailentzen da. Behinbaino gehiagotan berritua izan daXVII. eta XIX. mende artean. Jatorriz-ko elizatik atari erromanikoa gorde-tzen du, baita absideko ganga ere. Al-darea eta sarrerako atea, berriz, goti-

koak dira, eta zaindariari eskainitakotailua, XV. mendekoa da. Andra MariJasokundearen omenez ospatzendira, hain zuzen, Gabiriako festakabuztuan zehar.

Festa gehiago ere izaten dira udapartean, uztailean, herrigunetik apar-te dagoen Aztiria auzoan, Santa Ma-rina jaiak, alegia. Amabirjina horri es-kainia da bertako eliza.

Bi eliza horiek dira Gabiriako ele-mentu arkitektoniko esanguratsue-nak, baina badira gehiago ere: jato-

rrian dorretxea zen Eguzkitza base-rria, Jauregi baserria, Alegi auzoko ur-kabea, Agirre-Enea edo SimoneneaEtxea, Ardantzako estela, Ostatua...Azken horren fatxadan dago herrikoarmarria.

Egun pasa zoragarria eta lasaiaegiteko aukerak eskaintzen dituzteGabiriak eta bere inguruak. Lagunga-rri dira horretarako herrian daudenhiru jatetxeak: Ostatua, herri kaskoanbertan; Korta, herriko bidean; eta Az-tiria erretegia, Aztiria auzoan.

‘GABIRI, LEKU GUZTIETATIK AGIRI’Goierriko leku askotatik ikusten da Gabiria, eta leku asko ikusten diraGabiriatik. Kokapen pribilegiatuaz gain, lasaitasuna du ezaugarri.

Gabiriako herrigunea, atzean Aizkorri mendikatea duela. GABIRIAKO UDALA

Page 14: Turismoa Goierrin

14 Goierri, ateak zabalik MUTILOA

Mutiloak, Goierriren bihotzean koka-tutako 265 biztanleko herriak erebadu zer erakutsia. Nekazaritzarekinloturik egon da betidanik, lau auzo-tan banatutako 75 baserrirekin. Pa-rez-pare, ordea, meatzaritzak berebi-ziko garrantzia izan du eta horrenarrastoak herriko toponimian ereaurki daitezke, Troi, esaterako. Erro-matarren garaiarekin lotu izan duteinguru horretako meatzaritza. Paisaian ere izan du eragina mea-

tzaritzak, baina denborak eta natura-ren indarrak ezkutatu egin dituzte az-tarna asko. Azken urteotan, ordea,Mutiloak apostu tinkoa egin du ezku-tuan zeuden bideak, eraikinak, aztar-nak, mea arrastoak... pixkanaka bis-taratzeko. Herrigunetik, Troi bidea hartuta, bi

kilometrora dago meatze barrutia,Barnaola baserriaren inguruan. Hor-tik abiatzen da Mutiloatik Ormaizte-gira garraiorako erabiltzen zen tren-bidea. Gaur egun Bide Berde bihurtu-ta dago, oinezko nahiz txirrindu-zaleentzat, joan-etorrian 9 kilome-troko ibilbide laua osatuz. Barnaola-tik gora, minerala tratatu eta atera-tzen zen gunea dago, Peatza ingurua.Bidea, aztarnak eta garai bateko bizi-modua ulertzen laguntzen duten pa-nel interpretatiboz hornituta dago.

Mutiloak, Ormaiztegi eta Zeraine-kin batera Goierriko meatze barrutiaosatzen du.

Mutiloak badu gehiagoBaina Mutiloak badu gehiago. Lasai-tasunak, patxadak, paisaia berdeakedo ardien txintxarri hotsak entzute-agatik bakarrik, merezi du bisitatzea. Herrira Seguratik etorriz gero, erdi-

gunera iritsiko da bisitaria. Han dau-de Errotatxo errota, Mikel Goiainge-ruaren eliza eta, horren aurrean, he-rriko plaza, Ostatua, frontoia eta

jolas-parkea. Atseden hartzeko guneederra osatzen dute.Errotatxo inguruan Ormaiztegirako

bidea hartuta, Lierni gainera iristenda. Izen bereko ermita dago bertan,eta gaintxo horretatik ikusten denpaisaia izugarria da. Herriguneko Ostatua eta Lierniko

Mujika jatetxea informazio gune iza-teaz gain, bertako gastronomia das-tatzeko edota loleku ere badira. Herriko festak ere aipatu behar

dira: ekainaren 29an San Pedro jaiakdira, eta irailaren 8an, Lierniko eguna.

ABERASTASUN NATURALEN SORBURUMeatzaritzak markatu du Mutiloako paisajea, berdearekin nahastuz.

Meatzaritzak arrasto ugari utzi ditu Mutiloan. MUTILOAKO UDALA

Page 15: Turismoa Goierrin

15Goierri, ateak zabalik

Page 16: Turismoa Goierrin

16 Goierri, ateak zabalik

Page 17: Turismoa Goierrin

17Goierri, ateak zabalik

Page 18: Turismoa Goierrin

18 Goierri, ateak zabalik

Page 19: Turismoa Goierrin

19Goierri, ateak zabalikOLABERRIA

Olaberriak Aralartik Aizkorrirainokoikuspegi ederrez gozatzeko aukeraeskaintzen du. Horregatik da Goierri-ko balkoia. Toki lasaia da, trafiko han-diko errepideetatik urruti dago. Ho-rregatik, aproposa da atsedenerakoeta baita inguruan paseoak ematekoere. Baina herriak badu zer ikusia ere.Eraikin nabarmenen artean, San

Joan Bataiatzailearen parrokia dago,herri kaskoan bertan. Jatorriz txikia-goa zen, eta XVII. eta XVIII. mendeenartean handitu zuten. XVIII. mende-koak dira ganga, korua eta leihoak,baita altare nagusia ere. Lehenago-koa da, XVI. mendekoa, bataiarria. Gaintxo batean dagoen parrokia

honetatik gertu dago udaletxea. Hori

duela urte gutxi berrituta dago. Disei-nu modernoa du eta kontrastea egi-ten du inguruarekin. Barruko itxuraeta banaketa bereziak dira.Historia eta artea gustuko dutenek,

Santa Kruz ermita ere bisitatu behardute. Herrigunetik oinez abiatu etapaseo eder bat egiteko aukera izangodute, gainera. Aranguren auzoan, Agi-rre baserritik gertu dago, Pagoetamendiaren magalean. Santa Kruz er-mitaren inguruko lehen erreferen-tziak 1552. urtekoak dira, baina eraiki-naren ezaugarri arkitektonikoak XVIII.mendekoak dirudite. Aipagarria daaltarearen gaineko egurrezko ganga.Badu Olaberriak beste era bateko

ondarea ere, naturari estuki lotuta-

koa: pago erraldoi bat. Zuhaitzak 24metroko altuera eta forma bereziaduen 30 metroko zabalerako enborraditu. Herrigunetik abiatuz, tiro zelaiaeskubira utzita, aurrera joan eta pinu-di baten atzealdean aurki daiteke.

Beste interesgune batzuk Errazagoak dira aurkitzeko eta ikuste-ko herriko beste toki interesgarri ba-tzuk. Karting-Olaberria auto txikienzirkuitua da horietako bat, herri kas-kora iristeko aldapan eskubira geldi-tzen dena. Beherago dago Ihurre au-zoa, herri horretako lantegi handiene-ko –Arcelor Mittal–, langileentzat1960an eraikia. Eta auzo horretanbertan, N-1 errepidearen beste alde-an dago Ihurreko gasolindegia,1940eko hamarkadan eraikia.Olaberrian, gainera, Etxe-Zuri sa-

gardotegia, Bengoetxe txakolinde-gia, Castillo hotela, Borda nekazaltu-rismoa eta Zezilionea jatetxe eta os-tatua ere aipatu behar dira.

GOIERRIKO BALKOIASan Joan eta Santa Kruz elizez gain, karting-a,Ihurre auzoa eta gasolindegia dira aipagarri.

Olaberriko erdigunearen panoramika. CARLOS MEDIAVILLA

Page 20: Turismoa Goierrin

20 Goierri, ateak zabalik ORDIZIA

Aurretik herri asentamenturik baze-goen ere, Ordiziari herri izendapenaAlfonso X.a Jakintsuak, Gaztelakoerregeak, eman zion XIII. mendeandefentsa plan estrategiko bati jarrai-ki. 1268. urtean Villafrancari (orainOrdizia) Vitoriako Forua eman zioten,Bertan, biztanleentzat hainbat esku-bide eta pribilejio jasotzen ziren, esa-terako, urtero alkatea hautatzeko es-kubidea, komertzio askatasuna, labeeta errotak erabiltzeko eskubidea…1512ko martxoaren 18an Villafran-

cak ia herri guztia suntsitu zuen suteikaragarria jasan zuen. Hura zela eta,Zumaiako Batzarrek eta Juana LaLoca erreginak herria berreskuratze-ko laguntza ekonomikoa eman zuten,eta urtean zehar, asteazkenero, mer-katu librea, zergarik gabea, egitekoerrege baimena. Hura izan zen Ordi-ziako Azoka ospetsu eta tradiziona-laren bultzagarri nagusienetarikoa. Horrela arautu zenetik, gora behe-

rak gora behera, mendeetan aurreraegin eta XVIII. mendean erabat asen-tatu zen. Trenaren etorrerak, 1860kohamarkadan, bultzada handia emanzion azokari eta herriari. 1925. urtean,berriz, hainbat behar eta eskakizunierantzunez, egun ikus dezakegun es-talkia eraiki zitzaion Plaza Nagusiari.Ordiziako Azoka erreferente bihur-

tu da nekazal munduko produktuen-tzat, besteak beste, baserriko fruta

eta barazkientzat, bertako IdiazabalGaztarentzat edota arkumearentzat.Ordizian giro berezia bizi da asteaz-

ken goizetan. Hemen elkartzen dira,bertakoak, eskualdeko herritarrak etakanpotik datozen bisitariak. Berezia-goa da Azoka Berezietan bizi den gi-roa eta zabalagoa, noski, produktueskaintza. Garrantzitsuena EuskalJaietako Azoka Berezia izan ohi da,2016an irailaren 7an ospatuko dena.Bertan protagonismo berezia hartzendu latxa ardiaren esnez eginiko artzai-nen Idiazabal Gaztak, Beti Alai pilota-lekuan egiten den lehiaketa garrantzi-tsuan. Sari banaketa garaian bizi den

giroa ekitaldi bakanetan bizitzen denhorietakoa da, eta bizitzan behinbehintzat bizitzea merezi duena.Ordiziara zatozenean asteazkena

ez bada, beti izango duzu gure azoka-ren berri izateko aukera, alde zaharra-ren bihotzean, Barretxe eraikin histo-rikoan kokaturik dagoen D´elikatuzZentroan. Maketa, ikus-entzunezko,material erreal, argazki, euskarri infor-matiko eta abarren bidez, Goierri etabertako elikadura eta gastronomiariburuzko erakusketa aurkituko duzuebertan. Izan ere, Ordizia abiapuntuparegabea da, Goierrik eskaintzen di-tuen aukera apartak ezagutzeko.

AZOKA, ZENTZUMENENTZAKO OPARIA

Asteazkenoroko azoka nekazal produktuen erreferente da. CARLOS MEDIAVILLA

Page 21: Turismoa Goierrin

21Goierri, ateak zabalikORMAIZTEGI

Ormaiztegi tradizioa eta modernita-tearen artean mugitzen den herriada. XIX. eta XX. mendeetan Goierrinizan zen garapen industrialak bereizaera markatu zuen, eta haren arras-toek ondare historiko aberatsa osa-tzen dute: bainuetxea eta Urbeltzerrekaren jaiolekua, trenzubia, BideBerdea, meategietako kargaderoak…Gainera, bertako familia batzuek

bultzatuta sortu ziren enpresen bila-kaerari esker, Euskal Herriko indus-triagunerik garrantzitsuenen arteanjartzen dute Ormazitegi. Imeguisaedo Irizar dira enpresa horietako bi.Ormaiztegin ezinbestekoa da Zu-

malakarregi Museoa bisitatzea, kar-listadei, general ospetsuari eta XIX.mendeari eskainia. Horrez gain, herri-

gunean badira ere ikustekoak direneraikuntzak: Casadevante arkitekto-ak diseinatutako udaletxea, Iriarte,Lizarralde edo Agerre baserriak, Kul-tur Etxea edo Antiguas Escuelaserai-kina eta San Andres eliza, VIII. men-deko bataiarria duena.

Aipamen bereziak1854. urtean, ur sulfurosoaren iturriaaprobetxatuz, bainuetxea eraiki zu-ten. Urtean 500 gaixo inguru trata-tzen ziren. Oraindik martxan da itu-rria, eta askok edaten dute bere ura. Trenzubia 1863an Alexander Lava-

lley ingeniari frantziarrak Batignolleslantegietan eraiki zuen, Parisen. Pa-ris-Madril burdinbidearen azken za-tiaren bukaerako lana izan zen. Zubia

289 metro luze da, 34 metro altu eta18.000 tona burdin erabili zituzten.Leku estrategikoan kokatuta, hainba-tetan kaltetu dute, eta berreraikiaizan da. 1995ean zubia erabiltzeariutzi zitzaion eta ondoan egin zen hor-migoizkotik igarotzen dira orain tre-nak. 2003an, Eusko Jaurlaritzak mo-numentu izendatu zuen, Sailkatuta-ko Kultura Ondasuna.Aipatzekoa da, baita ere, Mutiloa-

Ormaiztegi Bide Berdea, erabili gabegelditu den trenbide azpiegitura, bizi-kleta edo senderismorako errekupe-ratu dela, 4,5 km-ko luzera du eta Ze-raingo Aizpeako meategietatik Or-maiztegiko tren geltokira doa.Aizpeak inguruko burdinolak horni-tzen zituen eta ibilbide honek mine-ralak egiten zuen bidea erakusten du.Tren-geltokiaren ondoan kontserba-tzen dira minerala trenetara pasatze-ko erabiltzen ziren kargaderoak. Ho-rien lekuko da herriaren erdiguneanikus daitekeen bagoneta.

Egun pasarako aproposaBisitarientzat atsegina, kotxez zeintrenez ondo komunikatuta dago, etaegun edo asteburu ederra pasatzekoplan aproposa eskaintzen du. Baz-kaltzeko leku gomendagarriak badi-tu, Goierriko jatetxe interesgarriene-takoa den Kuko, edo eguneko menu-tan espezializatu berri den Murua.Bertan gaua pasatzeko aukerak erebadaude, Gabiriako igoeran eta Or-maiztegiren aldamenean, Beko Erro-ta apartamenduak, esaterako.

TRENZUBIAREN MAGALEAN

Page 22: Turismoa Goierrin

22 Goierri, ateak zabalik SEGURA

Segura, Multzo Monumental Histori-ko Artistikoa izendaturik dagoen he-rria da, eta Erdi Aroko xarma manten-tzen du. XV. mende bukaeratik aurre-rako etxe eta jauregiak ikus daitezkeherrigunean. Ama JasokundearenEliza (XVI. mendeko Euskal Gotikoada, katedral itxurakoa, eta erretaula,XVIII. mendeko barrokoa) eta Sor-kundetarren Komentua ere aipaga-rriak dira. Kaleko artea ere ikustekoada: Nestor Basterretxearen eskultu-rak, Joxemari Telleriaren muralak, he-rri sarrerako murala… Bisitariari herrira etortzean, Turis-

mo bulegora joatea gomendatzenzaio. Kale Nagusiko 12. zenbakian, Ar-dixarra Etxean, dago. Bertan, bisitagidatuak antolatzeaz gain, EuskalHerrian bakarra den Erdi Aroko Inter-pretazio Zentroa dago. Uztailean etaabuztuan egunero irekita dago ondo-rengo ordutegian: 11:30-13:30 eta16:30-19:30. Bisita gidatuetan, Ardixarra

Etxea –XVI. mendeko egurrezko egi-tura duen hiri etxea da–, kasko histo-rikoa, Ama Jasokundearen Eliza, Kar-kaba… ikus daitezke.Baina herriaren inguruneak ema-

ten dio benetako nortasuna Segurari.Natura paregabeaz inguratua dago,

eta ibilbide ezberdinak egin daitezkegainera. Aizkorri eta Txindoki men-diak ere oso gertu ditu. Kultur ekital-diak ere oso ezagunak dira, esate ba-terako, aurten 40 urte beteko dituenEuskal Herriko Dantza Txapelketa.Aisiaren ikuspegitik, ekainaren er-

ditik aurrera kokapen ederrean dago-en udal igerilekua irekita egoten da.Gainera, haurrentzat parkea, futbolzelaia, pilotaleku estalia eta irekia etainguruko herrietara bidegorria dago. Bertako produktu gastronomiko

esanguratsuenak, berriz, honakohauek dira: Idiazabal gazta (Ondarrenekazalturismoan egiten ikustekoaukera dago), Segurako tarta eta ba-serriko produktuak. Jatetxe aldetik biditu, eta bertako tabernetan ere ogi-tartekoak-eta jan daitezke. Aloja-mendu aldetik, Ondarre Nekazaltu-rismoa, Imaz hotela eta GipuzkoakoForu Aldundiaren Aterpetxea ditu.Informazio gehiago: 943 80 17 49;

[email protected]; eta www.se-gura.eus.

HIRIBILDU GUZTIA MUSEO BATErdi Aroko xarma mantentzen duen herria da Segura. Ardixarra etxeanegiten diete harrera bisitariei.Herriguneaz gain, inguruak ere merezi du.

Segurako hiribildua airetik ikusita. SEGURAKO UDALA

Page 23: Turismoa Goierrin

23Goierri, ateak zabalikZALDIBIA

Landa turismorako aukera parega-beak eskaintzen ditu Zaldibiak. Ara-larko parke naturalaren sarbidea da,eta herriak dituen zerbitzu ugariak etalasaitasuna eta gertutasuna dira bereeskaintza nagusiak. Horregatik, fami-lian, bikotean edo lagunartean egunpasa edo oporretara joateko tokiaproposa da.

Adinekoek nahiz gazteek ez duteaitzaikiarik Zaldibiara hurbiltzeko etabere altxorretaz gozatzeko. Izan ere,herri bizia da Zaldibia, noiznahi ekin-tzak eta festak izaten dituena. Udan,uztail hasieran, Gazte Festak antola-tzen dituzte, herritar guztiei eta bisi-tariei festarako gonbita eginez. Bes-talde, herriko jai nagusiak, Santa Fe

jaiak, urriaren 6tik aurrera ospatzendira, eta urriko azken igandean, berriz,Ardiki Eguna egiten da. Egun horre-tan, Zaldibiako produktu gastrono-miko nagusia den mondejuari omenegiten zaio, prestatze erakustaldi,dastatze eta lehiaketen bitartez.

Bisitarientzako amuakIngurune berde batean eta Amunda-rain errekaren ertzean kokatuta,1.500 biztanle pasako herria da Zaldi-bia. Herrigunea XIII. mendeko SantaFe parrokiaren inguruan gorpuztenda, eta plaza inguruan eraikin aipaga-rri gehiago daude: Albisu, Zubiaurre,Kanpain, Karreranea, Bikarioetxe,Txamarretxe eta Ermentari, besteakbeste. Bestalde, Larraitz bidean, Sa-turdi auzoan izen bereko ermita aipa-tu behar da, Gipuzkoako lehen elize-takoa baita. Ermita horrek eta atzeanaltxatzen den Larrunarri –Txindokieta Nañarri izenez ere ezagutzen da–mendiaren siluetak irudi ikusgarriaosatzen dute. Osinberderako ibilbidea ere oso in-

teresgarria da, Amundarain erreka-ren sorbururaino. Aralarko zenbait ze-lai eta tontorretara daraman milakaurteko galtzada ere ikusgarria da, bai-ta parke natural horretarako sarbideaden Olakosaroiko gunea ere. Herriko seme ezagunena ere aipa-

tu behar da: Juan Ignazio Iztueta(1767-1845). Idazle eta koreografoizan zen, eta euskal dantzak galzo-rian zeudenean, haiek berreskuratzenlan sutsua egin zuen.

LARRUNARRI MENDIRAKOSARBIDE NATURALAZaldibiak zerbitzu eskaintza zabala dubisitariak hartzeko prest. Natura, lasaitasunaeta gertutasuna dira bere altxorrik nagusienak.

IÑAKI GOLMAIO

Page 24: Turismoa Goierrin

24 Goierri, ateak zabalik ZERAIN

Aizkorri-Aratz parke naturalarenbihotzean galtzea da Zerainen mur-giltzea; baina, gainera, natura egarrizdatorrenak kultura dastatzeko para-da ere badu bertan.

Zerain paisaia kulturala irakurgaiduen kartelak ematen dio ongietorriabisitariari, eta, zinez, halaxe, primeranlaburtzen dio aurkituko duena. Mendiartean, historia oparoa kontatuko dio

Zerainek behin herrira iritsita. Bisita-riak museo etnografikoa har dezakeabiapuntu herria ezagutzeko. Bertan,herriaren esentzia hobeto ulertzeko,diaporama bat dago ikusgai, eta, eraberean, kultur etxeko goiko solairuanherriko ondarea dute gordeta. Berta-ko objektuen artean, 1711ko kartzelanizandako zepoa nabarmen daiteke.Izan ere, museotik atera, eta Ostatutabernara gerturatuz gero, oraindikikus daiteke Zeraingo ziega txikia.Alabaina, herrigunetik aldentzea

ere gomendagarria da, izan ere, herri-tik kilometro gutxira XIX. mendeko ze-rrategi hidraulikoa dute erakusgai.1890. urtean Larraondoko Alustizaanaiek eraikia, garaiko ingeniaritza hi-draulikoaren erakusgarri aparta daZeraingo zerrategia. Bere historia en-tzuteko modukoa da, eta gainera,gaur egun, oraindik martxan jartzendira bertako tramankuluak uraren in-darra baliatuta. Larraondo baino apur bat urrunxe-

ago, Zeraingo beste altxorretako bataurkituko du bisitariak, Aizpeako me-ategiak. Azpitta adieraztegian, tokiazbehar adina ikasteko nahikoa infor-mazio izango du, eta, jarraian, inguruhartako paisaia berezia ezagutzekolabeen eta gainontzeko azpiegituraikusgarrien ingurutik pasako da. Az-kenik, meatzariek antzina egiten zu-ten moduan, galeria bat bisitatzekoaukera ere badago. Bi toki horiek bisi-ta gidatu bidez egin daitezke astebu-ruro 12:00etan, Zeraingo turismo bu-legotik abiatuta.

PAISAIA KULTURALAMendi artean, historia oparoa kontatzen duZerainek bere museo, zerrategi eta meategiekin.

Page 25: Turismoa Goierrin

25Goierri, ateak zabalikZUMARRAGA

da. Ermitaren lehen aipamenak1366koak dira. Eraikuntzaren ba-rruan, harriaren eta egurraren nahas-ketak txundituta uzten ditu bisita-riak, baita Ama Birjinaren eskulturagotikoak ere. Kanpoaldeak gotorlekuitxura du, eta XIV. mendeko atea etaXV. mendeko kalbarioa ditu nagusi. Eliza honetan uztailaren 2an Zu-

marragako ezpata-dantza dantza-tzen da. Urtean bi aldiz bakarrik egi-ten du dantza hori Irrintzi taldeak, etaabuztuaren 15ean Andre Mari Jaso-kundearen parrokian eskaitnzen duberriz ere. Antio, gainera, Hiru tenpluen ibilbi-

deko parte da. San Ignazioren erro-mesaldi luzearen lehenengo etapaerrepikatzen duen ibilbidea da, Loio-latik Arantzazuraino doana, eta An-tiotik igarotzen dena. Herrialde Kata-lanetako Manresa hiriraino doan Ina-ziotar Bidearen lehen zatia osatzendu ibilbide horrek.

Interpretazio zentroaErmita naturaz inguraturik dago, etaherriko bista paregabeak ikusten dirabertatik. Ondoan Antioko interpreta-zio zentroa dauka, eskualdeko turis-mo bulegoaren egoitza. Eraikin modernoa da, erakusketa

finko zein ibiltarientzako espazioezosatutakoa. Taberna-jatetxe bat erebadu. Bertan, Zumarragaren eta An-tioko baselizaren bilakaera histori-koa ematen da ezagutzera. Aipatze-koa da Urolako Tren zaharraren bagoibaten erreplika duen gunea.

ANTIOKO AMAK ISILIKZAINDUTAKO HERRIAGipuzkoaren bihotz-bihotzean dagoZumarraga, Urola ibaiaren ertzeaneta Urretxuren ondoan. Herri jende-tsua da, eta industriak bere urratsautzi badio ere, naturaz inguraturikagertzen da, Argixao, Beloki, Hirumu-garrieta, Oleta eta Izazpi mendienmagalean. Herriguneak kutsu komertzial na-

barmena du, eta aipagarria da udale-txea kokatzen den arkupedun Euska-

di plaza. Herriko semea den Migel Lo-pez de Legazpiri eskainitako estatuadu erdian. Horren oinetxeak ere, Le-gazpi dorretxeak, merezi du bisitabat.Baina Zumarragan zerbait bisitatu

behar bada, hori Antioko baseliza da.

Antio, baselizen katedralaAntioko eliza herriaren zaintzaile isilada. Baselizen katedrala dela esan ohi

Antioko eliza ikusgarriaren barnealdea. CARLOS MEDIAVILLA

Page 26: Turismoa Goierrin

26 Goierri, ateak zabalik ITSASONDO

Itsasondo ez dago itsasoaren ondo-an, lehorrean baizik, Goierrin. Muru-mendi mendiaren azpialdean dagoeta Oria ibaiak zeharkatzen du.

Herria bi gune nagusitan banatzenda: batetik, Oria ibaiaren eta errepidenagusiaren inguruan sortutako herri-gunea dago eta, bestetik, jatorrizkokaskoa, Murumendi mendiaren he-galean mailakatuta agertzen dena.Behe aldean, udaletxea da eraikin

garrantzitsuena, 1969an eraikia eta40 urte geroago guztiz berritua.2012ko irailean inauguratu zuten.Jatorrizko Itsasondok, goi aldean

dagoen kaskoak, Erdi Aroko iragana-ren lekukotzak ditu. Horren adibideda Jasokundeko Andre Mari eliza. ErdiArokoa da eta XVI. mendean egin zi-

ren berrikuntza eta zabaltze lanenondorio da egun duen itxura. Gunehonetan ikusgarriak dira, baita ere, pi-lotalekua, Beitia baserria eta izen be-reko iturrian dagoen udal garbilekuaeta Otamendiko oinetxea.Aipatzekoa da, baita ere, Letrango

San Joan baseliza. San Joan auzoandago, 1860an berreraikita. Garai ba-tean ospe handiko ospitalea izan zeneta, Donejakue bidean egonik, erro-mes eta ibiltari ugariren geralekuaizan zen. Baselizaren hormatan mas-korrak ikus daitezke, garai haien leku-ko adierazgarriak.Urkia auzoan ere, herrigunetik urru-

ti, bada beste baseliza bat: GurutzeSantuaren baseliza.Deigarria da, bestalde, herri hone-

tako eraikinen teilatuetako arbela.Itsasondoko jarduera ekonomiko na-gusia izan zen 1970era arte arbel ha-rrobien ustiaketa, eta haren aztarnakdira arbelezko teilatu horiek.

ITSASORIK GABEKOHERRIA, LEHORREKOA

ARKAITZ APALATEGI

LEGORRETA

Oria ibaiaren ertzean kokatutako he-rri euskalduna da Legorreta. Goierrieskualdearen mugan dago, Tolosal-dearen ondoan. Herri kaskoa bereziki zaindua du

Legorretak, eta udaletxeak, frontoiestaliak eta parrokiak osatzen duten

plazan ibilgailurik sartzerik ez duenez,leku lasai eta herritarren bilgune bila-katu da.Udaletxeak itxura modernoa du,

eta kontrastea egiten du parean duenSalbatore deunaren elizarekin. Elizahori da herriko arkitektura osagai in-

teresgarriena. XVI. mendekoa da etahiru arkuk eutsitako koru ikusgarriadu. Urre koloreko erretaula ere aipa-garria da. Inguruetako eliza ederrene-takoa da, eta hormen altuera handia-gatik bereizten da. Bere erlojudun do-rre hexagonala ere ikusgarria da.

Eraikin aipagarri gehiagoLegorretan, bestalde, bada SantaKruz izeneko santutxoa, herriaren sa-rreran. Barroko estilokoa da, XVIII.mendekoa. Beste hiru ermita ere ai-patu behar dira: Oiart baserriaren on-doan, Koate mendian dagoen SantaAna, XVI. mendeko irudi bat duena;ibaiaren ondoan, herrian bertan da-goen Guadalupe, XIX. mendearen er-dialdera eraikia; eta Berostegi auzokoSanta Marina izenekoa. Legorretan bisitatu behar diren

beste bi eraikin ere badaude, bi zubi:Zubizaharra eta Torreauzoko Zubia.Biak herriko irteerak dira, lehena Ordi-zia aldera eta bestea Tolosara.

BI ZUBIREN ARTEAN

ARKAITZ APALATEGI

Page 27: Turismoa Goierrin

27Goierri, ateak zabalikLEGAZPI

Legazpi, Natura eta Burdina hitzen in-guruan osatu du Lenbur FundazioakUrola ibaiaren goiburuan dagoen he-rri horren diskurtso turistikoa. Aizko-rri-Aratz Parke Naturalaren magale-an kokatuta, nekazal kutsuko herriaizan da betidanik. Hala ere, burdina-ren lanketak berebiziko garrantziaizan du bere bilakaeran.Mirandaola parkea har daiteke Le-

gazpi ezagutzeko abiapuntutzat. Ai-sialdirako gune hau zerbitzu ugarizhornituta dago: berdegunea, hau-rrentzako parkea, frontoia, mahaiaketa parrilak, autokarabanentzako gu-nea, taberna-jatetxea, turismo bule-goa eta denda, Euskal BurdinarenMuseoa eta Legazpiko altxor nagusiaden Mirandaola burdinola.

Euskal Burdinaren Museoa EuskalHerrian burdinak izandako garrantziaeta historia ulertzeko abiapuntua da.Burdinolan, berriz, burdina XVI. men-dean nola lantzen zuten ikusteko au-kera dago. Uda partean, urrira arte,igandero jartzen dute martxan olagi-zonek.Mirandaolatik abiatuta, burdinolen

ibilbidea hartu eta Artzaintzaren eko-museoaren egoitza den Erraizabalbaserria bisitatu daiteke Telleriarteauzoan, eta Ogiaren Txokoa eta erro-

ta Brinkolako Igeralde baserrian.Legazpiko herrigunean, burdina-

ren gertuagoko historia ezagutzeko,langileen ibilbidea egin daiteke, hirugeldialdi nagusirekin: langileen etxe-bizitza, 1950eko hamarkadako esko-la eta kapera, eta Chillida lantokia.Lehenengo biek Legazpiko pai-

saian eta bizitzan hainbeste eraginzuen Patricio Echeverria lantegiareninguruko bizimodua erakusten dute.Chillida lantokiak industria eta artea-ren arteko harremana erakusten du.

NATURA ETABURDINA

JOSU ALTZELAI. LENBUR FUNDAZIOA

URRETXU

Irimo mendiaren magalean dago ko-katuta Urretxu, Zumarragarekin he-rrigune bakarra osatuz. Urola ibaiakegiten du bi herrien arteko muga.

Urretxuko alde zaharrean errazantzeman daitezke Erdi Arokoaztar-nak hainbat eraikuntzatan: Faktore-koa, Galdosenea, Bikariokoa, Barre-

netxea edo gaur udaletxea den Ko-rral-Ipeñarrieta Jauregi Etxea. Hori,Iparragirre plazan dago, baita Tourse-ko Martin deunaren parrokia eta Aiz-purunea kultur etxea ere. Ibilbide etabisita gidatu interesgarriak egin dai-tezke gune horretan.Herriko seme ezagunena den Jose

Maria Iparragirreren jaiotetxea ere bi-sita daiteke kanpotik: Alzola. Kopla-riaren arrastoa oparoa da Urretxun:kaleak eta plazak bere izena dute, es-kultura dauka plaza horretan, kulturetxean diaporama dago ikusgai, etahilerrian mausoleoa dauka. Baina Urretxuk badu beste errefe-

rente bat ere: Urrelur museoa. Kulturetxean kokatuta, estatuko mineraleta fosilen erakusketa garrantzitsueta handienetakoa da. Aikur da herri-ko beste museoa. Euskal Herriko erle-en lehen museoa da.Santa Barbaran dago Aikur, Ipeña-

rrieta jauregitik gertu. Auzo horretandago Urretxuko aterpetxea ere, San-ta Barbara ermitari atxikita. Irimorabidean, Gorbeia, Anboto, Udalaitz,Aizkorri eta Txindoki ditu begi bistan.Jatetxea ere badu eta aisialdirakogune baten erdian dago kokatuta.Ibilbide ugari egin daitezke bertatik.Santa Anastasiak dira Urretxuko

festa nagusiak. Irailean ospatzen diraeta ospe handia du bere Euskal Jaiak.

IPARRAGIRRERENSORTERRIA LUIS ANGEL TELLEZ

Page 28: Turismoa Goierrin

28 Goierri, ateak zabalik IDIAZABAL

ZEGAMA

Zegama, Aizkorri-Aratz Parke Natu-ralaren babesean dago. Oria ibaiarengoi ibarrean kokatua, eta ondare kul-turalez eta historikoz betetako herriada . Hala ere, natura eta bere balioekologikoa dira nabarmentzekoak.Aizkorri-Aratz hain gertu izanda,

bertara iristeko sarrera nagusietakobat da Zegama . Horregatik da ezagu-

na Aizkorriko Ataria bezala. Gainera,parke naturalaren interpretazio zen-troaren egoitza ere bada. AnduetzaParketxean dago, eta bertan barne-ratzea Aizkorri-Aratzen bertan barne-ratzea da, parkea ikusteko, sentitzekoeta interpretatzeko tresna ugari jar-tzen dituelako bisitariaren eskura.Garai batean herriko ospitalea izan

zen eraikin horretan, gainera, munduosoko 173 zuhaitz espezie ezberdinezosatutako enbor bilduma dago ikus-gai, 1.500 bat egur lagin dituen xilote-karekin batera.Parketxea da, bestalde, Aizkorri-

Aratz bertatik bertara ezagutzekohainbat ibilbideren abiapuntu. Horie-tako batek San Adriango tunela edopasabidea du helmuga, Gipuzkoakobailaretara sartzeko pasabide natu-rala. Erromatarren garaiko galtzadabatek gurutzatzen du tunela, eta ba-rruan ermita bat dago. Beste hiru er-mita daude herrirako bidean: SanctiSpiritu, Iruetxeta eta San Pedro. Zegamak baditu interesgune

gehiago, San Martin parrokia, horrenbarruan dauden Zumalakarregirenmausoleoa eta Aizkorriko gurutzea,udaletxea eta Arakama errota, adibi-dez. Herria, gainera, gastronomiazeta inguruaz gozatzeko jatetxe, osta-tu eta zerbitzu ugariz dago hornituta.Jai nagusiak abuztuan ospatzen dira.

AIZKORRIKOATARIA

Gaztari izena ematen dion herria daIdiazabal. Aizkorriko mendizerrarenmagalean aurkitzen da, eta betidanikizan du bertan garrantzi handia ar-tzaintzak, baita ospea ere artzainekegiten duten gaztak. Goierriko larree-tan maiz ikusten den ardi latxarenesne gordinez egindakoa da. 1987anIdiazabal jatorri izendapena sortu zu-ten eta izen horrenpean bildu zituztenmota horretako gaztak.Idiazabalek, Izal bailarako jendea-

rentzat, gaztari izena emateaz gain,gazta horren interpretazio zentroaere jasotzen du. San Migel enparan-tzan dago kokatuta, artzainarenomenez jasotako eskulturaren ondo-an. Bertan, Idiazabal gaztaren histo-

ria, egiteko modua eta sekretuak eza-gutu daitezke. Bisitariek, gainera,gazta egiteko prozesua bertatik ber-tara ezagutu dezakete gaztandegibatean, baita gazta probatu ere. Baina Idiazabal ez da gazta soilik,

eta herrian bada zer ikusi eta gozatu,herriko monumentu ikusgarriena denMikel Goiangeruaren parrokia, esate-rako. Gipuzkoako ate sarrera erroma-niko-gotiko ederrenetakoa du XII. etaXIII. mendeen arteko eliza horrek. He-rriko erdigunean dago eliza, Plaza Na-gusitik eta udaletxetik gertu.Plaza horren parean dago Idiaza-

balgo beste ezaugarri bat diren india-noen etxeen adierazlerik nagusiena:Txomenarenea. Floreaga, Arraizenea,

Zubialde, Pilarrenea, Jauregialzore-nea, Lardizabalenea eta Toki Alai dirabeste batzuk, gehienak beste erabile-ra batekin gaur egun.

GAZTA ZAPOREA DUENHERRIA, AUKERAZ BETEA

ARKAITZ APALATEGI

Page 29: Turismoa Goierrin

29Goierri, ateak zabalikGAINTZA

Mendi eta zelai berdez inguratutadago Altzaga eta Gipuzkoako udalerritxikienetakoa da tamainaz. Herrigu-nea bera ere txikia da eta eraikuntzagutxik osatzen dute: udaletxea etafrontoi estalia, Altzagarate auzoradoan errepidearen albo batean eta,bestean, plaza. Han biltzen dira garaibateko erretoretxea, eliza eta artea.

Ehun urtetik gorako zuhaitza daarte hori. Aurretik 300 urte bizi izan-dakoaren lekua hartzen du. Arteak3,60 metroko zirkunferentzia du, eta16 metroko altuera. Ondoan duenSan Migel parrokia baino altuagoada. Gipuzkoako elizak gehienak beza-la, XVI. mendean handitu zela usteda. Barruan, San Migel santuaren iru-dia nabarmentzen da. Herriko festak

santu horren egunean ospatzen dira,irailaren 29an. Baserri ugariko herriada Altzaga, e, Sarasola jauretxea etaMendiola baserria dira aipagarrienak.Lehenengoak armarri ederra ageri du,eta bigarrenak egurrez egindako fa-txada dotorea dauka.

Altzagareteko bistakHerri kaskoaz gain, Altzagak badubeste gune aipagarri bat: Altzagarate

auzoa. Herritik gora joanda, 5 minutu-tan irits daiteke kotxez. Inguruakederki asko ikusten dira bertatik.

Altzagaraten Gure Amaren baseli-za dago, XVI. mendekoa. Auzoko jate-txe-tabernak ere ospea du sukaldari-tza tradizionalaren lanketan. Herrigu-neko Olagi sagardotegia ere ezagunada. Gainera, Altzagara egindako bisi-ta luzatzeko aukera eskaintzen du,nekazalturismoa ere badelako.

ARTEARENITZALPEAN

ARKAITZ APALATEGI

ALTZAGA

Aralar mendizerrak babestuta ager-tzen da begibistan Gaintza, Txindoki-tik gertu. Kokapenak berak xarma be-rezia ematen dio herriari, inguruetakobista paregabeetaz gozatzeko auke-ra eskaintzen duelako.

Herriak ere badu zer ikusi. Kaskoan,

San Migel parrokia da nagusi, XVI.mendekoa, barruan errenazimendugaraiko erretaula daukana. Elizareninguruan daude kokatuta herrigune-ko gainerako etxeak. Etxe multzo ho-rren barruan Kale-Txiki ostatua dago,eta zerbait apartexeago Oteñe. Egu-

neroko martxan herritarren topalekudira batez ere, baina asteburu eta jaiegunetan kanpoko jende ugari era-kartzen dute.

Izan ere, Gaintza gune lasaia da etamendi inguruan egon arren nahikolaua denez, eskualdeko jende ugarikaukeratzen du oinez ibiltzera joateko.Bizikleta zaleek ere gustuko dituztebertako errepideak.

Herrigunetik aldenduta, Elizmen-din bada paraje ikusgarri bat, SanMartin ermitaren inguruan. Elormen-di baserriaren ondoan dago eliza,erretaula barrokoa eta 1673ko Tour-seko San Martinen egurrezko irudiaduena. Kanpoan, Gaintza etaTxindo-ki ikusgarri agertzen dira.

Jai nagusiak irailaren 29an ospa-tzen dira Gaintzan, San Migelen ome-nez. Eta azaroaren 11n erromeria egi-ten dute San Martin ermitan.

PAISAJE PAREGABEAK

ARKAITZ APALATEGI

Page 30: Turismoa Goierrin

30 Goierri, ateak zabalik EZKIO-ITSASO

Oraindik udalerri bakarra bada ere,Ezkio-Itsaso bi herrik osatzen dute:Ezkiok eta Itsasok. Bi herri, bi herrigu-ne, bi parrokia, bi izaera eta bi eskain-tza, bisitariak hartzeko prest.Ezkion dago Igartubeiti baserri mu-

seoa. XVI. mendeko baserria da, jato-rrizko egurrezko egitura gordetzenduena, eta baita dolarea ere, antzi-nan euskal baserrietan sagardoa egi-teko ohituraren lekuko bizia. Urteanbehin, urrian ospatzen den SagardoAstean, martxan ikusteko aukeradago. Igartubeitik interpretazio zen-troa dauka, Bertan, Euskal Herrikobaserri mota ezberdinak eta garai ba-teko bizimodua ezagutzeko aukeradago. Ezkioko herrigunean, San Migel eli-

za nabarmendu behar da. XVI. men-

dekoa da, eta San Migelen erretaulada nagusi. Ondoan dagoen apaize-txea eta ur putzua ere ikusgarriak dira.Eta gertu dago Ezkioko gurutzea,Apaiztegi baserriaren ondoan. Kas-kotik urrutiago, hilerriaren ondoan,Santa Marina baseliza dago, parkeatsegin batez inguratuta. Ezkiok badubeste eliza bat, Santa Lutzia, SantaLutzia-Anduaga auzoan. Hemendago udaletxea ere, eta honen aurre-an, Anduagako pikota ikusgarria.Itsasoko herrigunea San Bartolo-

me parrokiaren inguruan elkartutakoetxeek osatzen dute. Eliza bera da ai-pagarriena, XVI. mendekoa. Portada,ataria, kanpandorrea eta 1572ko erre-taula nabarmendu behar dira bertan.Herrigunean, Pott Zeramika lantegiabisitatzeko aukera dago.

San Lorentzo ermita, Alegi auzokoMagadalena eliza, mendian dagoenKizkitzako eliza eta Mandubiko gai-netik gertu dagoen Mandubizelai me-galito-gunea aipatu behar dira.

BI HERRI, BI ESKAINTZA

MIKEL ALBISU

LAZKAO

Mendi txikiz inguratuta agertzen daLazkao. Aralarretik gertu, Agauntzaibaiaren ertzean kokatuta dago, lau-tada batean. Horrek, paseorako tokiaproposa bihurtzen du.Zerbitzuz, komertzioz eta bizitzaz

beteriko herrigunean interes histori-ko-artistikodun hainbat eraikin dau-de. Lazkao jauregia, adibidez, XVII.mendean eraikia da, eta lorategi han-di batez inguratuta dago. 1640an Ma-ria Lazkaoren aginduz eraikitako Be-

neditarren komentua eta bere aurre-aldean dagoen moja Zistertarren ko-mentua ere nabarmendu behar dira,baita San Migel parrokia gotikoa ere.Eraikin horiek Gipuzkoa osoan dago-en XVII. mendeko monumentu-mul-tzo ederrenetakoa osatzen dute. Hirigunetik kanpo, San Prudentzio,

eta San Joan Bataiatzailearen edoSan Juan Txiki baselizak dira aipaga-rri. Herrigunetik kilometro pare batera,

tontor batean, Lazkaomendi auzoadago, Lazkaoko altxor ezkutua. Hau-xe da herriko tokirik ederrenetako bat,inguruan dauden Aralar, Aizkori, Er-nio, Murumendi eta Goierriko herriakikusteko toki paregabea baita. Auzohorretan dago San Joan Ante Por-tam-Latinam ermita. Lazkaomendin jaio zen, Abalin ba-

serrian, herriko seme ezagunena denJose Migel Iztueta Lazkao-Txiki ber-tsolaria. Hari eskainitako estatuadago San Migel parrokiaren aurrean.

LAZKAO TXIKIREN HERRIA

MIKEL ALBISU

Page 31: Turismoa Goierrin

31Goierri, ateak zabalik

Page 32: Turismoa Goierrin