GOI ARGI 9. ALEA

12
1 Badator (dagoeneko iritsi zaigu) Garizuma -Pazkoa aldia. Kristau garenontzat eta Kristau Elkartea osatzen dugunontzat aldiri esanguratsuena, zentzuz betea eta gure sinesmena berritzeko aproposena. Behar izaten baitugu denok gure bizitza aztertzea, berritzea eta egarria kentzen digun uraren iturrietara itzultzea: Jesusengana, bere Hitzarengana, bere Berri Onarengana itzultzea, alegia. Egunen batean hartu genuen Bataioa berritzea, gogoratzea eta baieztatzea ez zaigu gaizki etorriko Jesus jarraitu nahi badugu. Gure sinesmenaren koherentzia zaintza eta bizitzea indartu egiten du gure sinesmenak. Bai gizarte mailan, baita eliza mailan ere, une zailak bizitzea egokitu zaigu. Batetik krisialdia dela eta, bestetik elizarekiko lotura, atxikia gero eta murritzagoa izateak, etsipenean erortzeko arriskua gero eta handiago dugu. Munduan dagoen desoreka eta honek dakarren nazioen arteko desadostasuna, istilu eta liskarrek ere beldurtu egiten gaitu. Nor bere biziaren gorabeherak, familiako arazoak e.a. ere askotan eragina izaten du gure fede bizitzan. Beharrezkoa dugu, beraz, basamortura joan, isilunea egin, geure buruari begiratu, aztertu eta aurrera jarraitzeko gure fedea indartu, bizkortu. Otoitza, igandeetako irakurgaiak, adiskidetzearen elkarteko ospakizunak, gogo jardunak, egiten ditugun sakrifizioekin gorputzari ematen diogun atsedena e.a. lagundu egiten digute Pazkoaren zentzua, alaitasuna eta poza bizi ahal izateko. Gero eta behar handiago baitugu gure bizitzan Pazkoa ospatzeko; honek guztiak bukaera ona izango duela, maitasunak gorrotoaren gainetik iraungo duela. Goi Argi 556. ZENBAKIA 2011KO MARTXOA LV.URTEA Necesitamos los cristianos hacer una re- novación de nuestra fe cada cierto tiem- po. La iglesia nos propone el camino de la Cuaresma-Pascua cada año. Un ca- mino que nos da la oportunidad de vol- ver a las fuentes. Un camino que podemos aprovechar para recordar los momentos importantes de nuestra vida en los que, como el pue- blo de Israel, hemos renovado nuestra alianza con Dios, con el Dios de Jesu- cristo. Los momentos que a modo de bautismo consciente hemos decidido ser discípulos seguidores de Jesús de Naza- ret, el Cristo. Un camino que nos lleva a beber el agua que sacia nuestra sed de justicia, de fra- ternidad, de felicidad. Es el camino de la Cuaresma-Pascua el que nos infunde esa alegría que necesita- mos cuando nos encontramos un tanto deprimidos por los avatares de esta vida, por nuestra mediocridad o incoherencia. La Pascua nos hace levantar la mirada al horizonte infinito y nos colma de espe- ranza. Más que los elixires, medicinas, y demás remedios es quien nos asegura la verdadera eterna juventud que el ser hu- mano anida en su interior insaciable. La Pascua es la garantía que el Dios de Jesús concede a los que han hecho una verdadera apuesta por las víctimas del sistema económico-político-social que margina a quienes no pueden mantener el ritmo de vida que ellos marcan., la ale- gría de la recompensa del triunfo final del Amor y la Justicia. Apuesta por todos los que sufren las de- sigualdades entre los seres humanos fru- to de nuestro egoísmo. La Pascua, hermanas y hermanos, es nuestra verdadera alegría. FELIZ CUA- RESMA-PASCUA EDUKIA: Garizuma eta Pazkoa 1 Pastoral de la Salud: Entrevista 2-3 Erantzukizunez jokatu. ¿Por el ca- mino de la pacifica- ción? 4-6 Izar Taupadak 6-7 Parrokiako Eko- nomia Txostena Informe Económico de la Parroquia 8-9 Jerardo Elortza: “Salomonen irudia” 10 La Unción de los Enfermos Gaixoen Oliadura 11 Hildakoak, Bataioak eta Ezkontzak 12

description

GOI ARGI 9. ALEA

Transcript of GOI ARGI 9. ALEA

Page 1: GOI ARGI 9. ALEA

1

Badator (dagoeneko iritsi zaigu) Garizuma-Pazkoa aldia. Kristau garenontzat eta Kristau Elkartea osatzen dugunontzat aldiri esanguratsuena, zentzuz betea eta gure sinesmena berritzeko aproposena.

Behar izaten baitugu denok gure bizitza aztertzea, berritzea eta egarria kentzen digun uraren iturrietara itzultzea: Jesusengana, bere Hitzarengana, bere Berri Onarengana itzultzea, alegia.

Egunen batean hartu genuen Bataioa berritzea, gogoratzea eta baieztatzea ez zaigu gaizki etorriko Jesus jarraitu nahi badugu. Gure sinesmenaren koherentzia zaintza eta bizitzea indartu egiten du gure sinesmenak.

Bai gizarte mailan, baita eliza mailan ere, une zailak bizitzea egokitu zaigu. Batetik krisialdia dela eta, bestetik elizarekiko lotura, atxikia gero eta murritzagoa izateak, etsipenean erortzeko arriskua gero eta handiago dugu.

Munduan dagoen desoreka eta honek dakarren nazioen arteko desadostasuna, istilu eta liskarrek ere beldurtu egiten gaitu.

Nor bere biziaren gorabeherak, familiako arazoak e.a. ere askotan eragina izaten du gure fede bizitzan.

Beharrezkoa dugu, beraz, basamortura joan, isilunea egin, geure buruari begiratu, aztertu eta aurrera jarraitzeko gure fedea indartu, bizkortu.

Otoitza, igandeetako irakurgaiak, adiskidetzearen elkarteko ospakizunak, gogo jardunak, egi ten di tugun sakrifizioekin gorputzari ematen diogun atsedena e.a. lagundu egiten digute Pazkoaren zentzua, alaitasuna eta poza bizi ahal izateko.

Gero eta behar handiago baitugu gure bizitzan Pazkoa ospatzeko; honek guztiak bukaera ona izango duela, maitasunak gorrotoaren gainetik iraungo duela.

Goi Argi 5 5 6 . Z E N B A K I A 2 0 1 1 K O M A R T X O A

L V . U R T E A

Necesitamos los cristianos hacer una re-novación de nuestra fe cada cierto tiem-po. La iglesia nos propone el camino de la Cuaresma-Pascua cada año. Un ca-mino que nos da la oportunidad de vol-ver a las fuentes. Un camino que podemos aprovechar para recordar los momentos importantes de nuestra vida en los que, como el pue-blo de Israel, hemos renovado nuestra alianza con Dios, con el Dios de Jesu-cristo. Los momentos que a modo de bautismo consciente hemos decidido ser discípulos seguidores de Jesús de Naza-ret, el Cristo. Un camino que nos lleva a beber el agua que sacia nuestra sed de justicia, de fra-ternidad, de felicidad. Es el camino de la Cuaresma-Pascua el que nos infunde esa alegría que necesita-mos cuando nos encontramos un tanto deprimidos por los avatares de esta vida, por nuestra mediocridad o incoherencia. La Pascua nos hace levantar la mirada al horizonte infinito y nos colma de espe-ranza. Más que los elixires, medicinas, y demás remedios es quien nos asegura la verdadera eterna juventud que el ser hu-mano anida en su interior insaciable. La Pascua es la garantía que el Dios de Jesús concede a los que han hecho una verdadera apuesta por las víctimas del sistema económico-político-social que margina a quienes no pueden mantener el ritmo de vida que ellos marcan., la ale-gría de la recompensa del triunfo final del Amor y la Justicia. Apuesta por todos los que sufren las de-sigualdades entre los seres humanos fru-to de nuestro egoísmo. La Pascua, hermanas y hermanos, es nuestra verdadera alegría. FELIZ CUA-RESMA-PASCUA

E D U K I A :

Garizuma eta Pazkoa

1

Pastoral de la Salud: Entrevista

2-3

Erantzukizunez jokatu. ¿Por el ca-mino de la pacifica-ción?

4-6

Izar Taupadak 6-7

Parrokiako Eko-nomia Txostena Informe Económico de la Parroquia

8-9

Jerardo Elortza: “Salomonen irudia”

10

La Unción de los Enfermos Gaixoen Oliadura

11

Hildakoak, Bataioak eta Ezkontzak

12

Page 2: GOI ARGI 9. ALEA

2

Pastoral de la salud: entrevista Goi-Argi (G.A.) ¿En qué consiste esto de la Pastoral de los enfermos?

Pastoral de los enfermos (P.E.) Se trata de transmitir a la parroquia, Comunidad Cristiana, el interés y la preocupación por los enfermos, los que sufren, los ancianos que viven solos, etc. Acompañarles, hacerles visitas, intentar darles ánimos, y hacerles sentir que no están olvidados.

Se trata de vivir una actitud de servicio para con los enfermos.

También procuramos acercar a la Comunidad Cristiana la realidad de los enfermos.

Consiste, también, en realizar visitas a los en-fermos y mayores de las resi-dencias: San Martín, de Oñati; Aita Meni y San Juan de Dios en Santa Águeda.

Se colabora también con la Fraternidad de Lourdes partici-pando en la organización de la peregrinación, cuestación, y comida del día del enfermo.

GA: ¿Cuál es la labor de los voluntarios de la P.E.?

P.E.: Acompañamos al médico a los residentes de la Residencia S.Martín que carecen de familiares o acompañantes.

Visitamos a ancianos que viven solos en sus casas

Repartimos la Comunión a quienes nos lo soli-citan

Hacemos un se-guimiento de los enfermos que asistimos cuando son ingresados,

interesándonos y preguntando por ellos a la familia.

G.A. ¿Cómo comenzasteis en el grupo; que motivaciones tuvisteis?

P.E. Alguna al tener en la familia una persona discapacitada te vas sensibilizando con el pro-blema y entiendes mejor la situación, te pones en su lugar.

El grupo se formó hace ya unos 25 años. Dn. Juan Bautista, párroco de Oñati, fue uno de los impulsores de la Pastoral de enfermos..

Nosotras fuimos invitadas por otros miembros que ya pertenecían al grupo.

También influyó el grupo que organizaba la pe-regrinación a Lourdes que comenza-ron ya años anteriores. Como con-tinuación en la relación con los en-fermos de Lourdes durante el año manteniendo así la relación con ellos y organizando diversas activi-dades. Así fue surgiendo el grupo de la Pastoral de Enfermos.

Otra motivación para algunas, ha sido el sentirse bien en el trato con las personas mayores.

También hay quien habiendo sufrido en propia carne la enfermedad, ha derivado en una mayor sensibilidad ante el problema sin-tiéndose más solidaria.

G.A. ¿Qué os aporta esta dedicación, esta experiencia con los enfermos? P.E. Por ejemplo, la presencia en la residencia de S. Martín nos aporta gran alegría. La rela-ción con los residentes, el juego de las cartas, los ratos que pasamos con ellos nos aporta gran alegría y nos compensa mucho. Nos reímos un montón. Nosotras solemos estar desean para ir y ellos también de que vayamos.

“Gaixoen egoera

Kristau Elkarteari

eramatea eta

Kristau Elkartearen

gorabeherak

gaixoei eraman”

Page 3: GOI ARGI 9. ALEA

3

“Atseginez eta pozez betetzen

gaitu gaixoei laguntzeak eta

gure Jauna eramateak.

Zorionez betetzen nau”

La verdad es que recibimos más de lo que da-mos. La relación con ellos, te llena y te produ-ce alegría y satisfac-ción con una misma.

Valoras más lo que tienes al ver el estado en el que están algu-nos enfermos.

Al repartir la comu-nión nos reciben con los brazos abiertos y nos lo agradecen mu-cho. Esto para noso-tras es edificador y altamente gratificante.

El llevar el Señor a los enfermos me llena de felicidad. Sin hacer grandes cosas, nuestra acti-vidad, a veces, se reduce a la escucha de la per-

sona a la que visitamos. Personas que necesitan comunicarse y saber de las cosas del pueblo, la parroquia, etc.

Tratamos de aportar cariño y cercanía

G.A. Llevar la Comunión a los enfermos: ¿Cómo se organiza?

P.E. Se lleva a las personas que no pueden acu-dir a las celebraciones de la iglesia y que, bien por propia iniciativa o por iniciativa de la fami-lia, vecindad etc. solicitan que se les lleve.

La parroquia designa a estas personas, que ha-bitualmente son del grupo de la Pastoral de los Enfermos. Cada persona acude a unas 4 o 5 casas.

Sería interesante, también, que los familiares de alguna persona que se encuentre incapacitada, que habitualmente participa en la Eucaristía do-minical, les llevaran al Señor. Quien participa en

la mesa del Señor, hace participe a quien no ha podido acu-dir.

Animamos a todas las fami-lias en las que haya alguna persona dis-capacitada o impedida para acudir a la Eucaristía do-minical, que

desee recibir la Comunión, a que nos lo comu-nique a nosotras, o a algún sacerdote.

“Zatozte, nire Aitaren bedeinka-tuok; hartzazue munduaren sor-tzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta ja-ten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nen-

goen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta

ikustera etorri”. Mt 25,34-36

Page 4: GOI ARGI 9. ALEA

4

1. Urtarril honen 10ean, aspalditxoan espero zen Agiria kaleratu zuen ETAk, aurrez berak iragarritako indarke-riaren etena gai hartuta. Testuak honako hau zioen, hitzez hitz: “Nazioarteko ko-munitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk. Horixe da behin betiko kon-ponbiderako prozesuarekin eta konfronta-zio ar-matuaren amaierarekin ETAk duen konpromiso irmoa”. Pentsatzekoa zen bezala, kolore guztietako erreakzioak etorri dira esan-dako Agiriaren ondoren, Euskal Herri ba-rruko eta kanpoko posizio politiko desber-dinetatik eta sortu diren itxaropenen eta interesen arabera. Egia esan, ez zegoen horretaz zertan harriturik. Baina harriga-rriagoa da eta, era berean, kezkatzekoa, postura horien pluraltasunak nahasmena ekartzea ETAren adierazpenaren aurrean, egindako iruzkinetatik ondorioztatzen den bezala. Nola hartu, errealitate horren au-rrean, postura pertsonala eta argia, norbe-

raren iritzi eta sinesteekin bat datorrena? Hona, ondoren, zenbait gogoeta, ba-liagarri izango zaizkizuen itxaropenean. 2. a) ETAri ustez ordaindu beharreko prezioa indarkeria amaitzeagatik Garrantzi bereziko puntua da hau. Zilegi da galdetzea ETAk prezio politiko bat ordaintzea eskatzen ote duen ala ez, in-darkeria armatuaren erabilerari behin betiko uko egitearen truke. Prezio hori honako hau litzateke: prozesu demokratiko bat abian jartzea, behin betiko euskal gatazka kon-ponduko lukeena, euskal herritarren eraba-kitzeko eskubidearen errekonozimenduan oinarrituta. Independentzia alboratu gabe, jakina, esandako Agirian ETAk esaten baitu “prozesu demokratikoa sustatzeko eta bu-rura eramateko ahaleginean eta borrokan etsi gabe jardungo duela, Euskal Herrian egiazko egoera demokratikoa erdietsi ar-te”.

Baina, era berean, ETAk dio “nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraz-

Elizbarrutiko Idazkaritza Soziala – Justizia eta Bakea. C / Narrika 1, 3º- 20.003 Donostia. Telefono 943 431811–627 627 185

email: [email protected] - Urtarrila 2011 -

¿POR EL CAMINO DE LA PACIFICACIÓN?

Hacer una reflexión acerca de la paz siempre es pertinente, más aún para los cristianos, pues nos corresponde de manera preeminente. Paz y bien. Por ello, hemos traído aquí una reflexión efectuada desde la Secretaría Social de la Diócesis que pretende iluminar este tema tan complicado y lleno de aristas como es la consecución de la paz y la convivencia nor-malizada en nuestro pueblo. El articulo completo en castellano se puede solicitar a la misma Secretaría o también a GOI ARGI. Mediante el mismo no se pretende sentar cáte-dra, sino aportar una serie de criterios que ayuden a la reflexión personal más allá de esló-ganes partidistas.

Page 5: GOI ARGI 9. ALEA

5

tea erabaki duela”, su-eten iraunkorra, oroko-rra eta egiaztagarria. Azpimarratzen da, hortik abiatuta, bere erabakia alde bakarrekoa dela, baldintzarik gabea. Hala, ETAk izaera poli-tikoko prozesu demokratiko bat aurrera eramatea onartuko luke, Euskal Herriaren askatasunaren zerbitzuan, eta aurrera era-mate horretan ez luke parte hartuko bere indarkeriarekin hura baldintzatuz, alde ba-karretik hari uko eginda bailegoke.

Ematen du azkeneko hori dela ETA-

ren hitzen arrazoizko interpretazio bakarra. Horrela izan ezean, Agiria kokatzen den testuinguruak, nazioartean hartu duen di-mentsioa barne dela, ez luke inolako oina-rririk eta egiazkotasunik izango: “txantxa” astunegia litzateke eta oso leku txarrean utziko luke, ETA bera ez ezik, baita Ezker Abertzalea ere, betiko “markatua” geratuko bailitzateke talde politiko gisa, nolaz eta, errealitate horren aurrean, ez duen postura argia eta behin betikoa hartzen.

b) Demokrazia politikoa ETArik ga-beko Euskal Herrian Euskal Herriko biztanleriaren parte garrantzitsu baten iritzian “gatazka” poli-tiko bat dago gure herrian, ETArekin nola-baiteko lotura duena baina haren existen-tziarekin inola ere identifikatzen ez dena. Gatazka horrek bi dimentsio lituzke, bata Herri barrukoa eta bestea kanpokoa, Euskal Herriak espainiar Estatuarekin duen erlazio moduan gauzatzen dena. Gatazka hori guz-tiz konpontzetik letorke gure Herriaren “normalizazio” politiko osoa. Baina egia da ere, bestalde, gatazka hori, bai Euskal He-rrian eta bai hemendik kanpo, ETAren in-teresen zerbitzuan ipinitako sorkuntza arti-fizial gisa hartu izan dela. Hori hala balitz, behin ETA desagertuz gero, Euskal He-rrian gatazka politikoa dagoela dioten plan-teamenduek ez lukete inolako zentzurik.

Pluraltasun politiko hori Euskal He-rriaren errealitate historikoa denez, Herri honen baketze demokratikoa ETAren desa-gertzearekin lotu nahi izateak ez luke ino-

lako oinarririk. Arazoak bere horretan jarrai-tuko du pentsaera desberdina dutenengan, hain zuzen ere, pentsamendu askatasunerako duten eskubide politikoaren indarrez. Esku-bide hori, ETA desagertzearekin, pertsona guztientzat bermatua egon behar luke. ETA desagertzeak, besterik gabe, ez du esan na-hiko, euskal herritar guztientzat, demokra-zian daudenik. Horregatik, euskal arazo edo gatazkaren konponbidea ez da nahastu behar ETAren desagertzearekin, beste gabe. Aldiz, desagertze horixe izan liteke biderik egoki-ena arazoaren planteamendu zuzen eta ego-kia egiteko. Hori ere kontuan hartu beha-rreko arazoaren dimentsioa baita. c) Euskal Herriaren normalizazio politikoa eta pluralismo politiko-soziala ETAren indarkeria amaitzeak, hortaz, Euskal Herriaren normalizazioan aurrera egi-tea esan nahi du, bere eskubide sozio-politikoen egikaritze askearen bitartez. Ikus-pegi horretatik, Euskal Herri osoa aterako da irabazten bakea sendotuta geratzetik. Baina Herri honen berezitasuna dela-eta –bere di-bertsitate sozio-kulturala, hain zuzen– nor-malizazio politikorako funtsezko eskaeretako bat, ezinbestean, bere pluraltasun politikoa-ren errekonozimendua izan beharko du. Plu-raltasunerako eskubidearen aitortza horrek aukera kultural eta politiko-sozial jakin bat Euskal Herriaren errealizaziorako benetako aukera bakartzat hartzea eragotzi beharko du. Euskal Herriaren normalizazioa, be-raz, ez da nahastu behar aukera ideologiko-politiko jakin baten helburuak lortzearekin, non gauzatuko litzatekeen, ustez, Euskal He-rriaren benetako errealizazio demokratiko osoa. Kontu handia izan beharko da aukera politiko-sozial alderdikoi eta baztertzaileen zerbitzuan jarritako zilegi usteko “jabetzeak” eragozteko. 3. Askatasun politikoa eta parte-hartze zibila

Page 6: GOI ARGI 9. ALEA

6

Normalizazio politikoaren elementu ezaugarrietako bat kudeaketa publikoan askatasunez parte hartzeko eskubidearen errekonozimendua izan behar du, botoa emateko esku-bidearen egikaritze askearen bitartez. Herritarren oinarrizko eskubidee-tako bat izanik, Estatu demokratikoek al-dezten eta arautzen dute eskubide horren egikaritza lege egokien bitartez. Hala, Zu-zenbide Estatuaren osagai funtsezkotzat hartzen da oinarrizko eskubide horren egi-karitza eta, horregatik, benetako demokra-ziaren adierazletzat. Eskubide pertsonala da, herritarrari ezin kendu liezaiokeena, ez baldin bada pertsonalki ezarritako zigor baten indarrez. Horregatik, ez da ulertzen jada exis-

titzen ez den alderdi batekoa izatea, beste gabe -herritar bakoitzari alderdi hartakoa iza-teagatik zigorrik ezarri ez zitzaionean–, na-hiko arrazoi izan daitekeenik herritarrari, bai banaka eta bai talde gisa, botoa emateko es-kubidea ukatzeko. Nola baiezta daiteke Zu-zenbide Estatua indarrean dagoela alderdi sortu berri batekin bat egitea -zeinaren estatu-tuak legezkoak diren eta, ondorioz, “zilegi” direnak– nahiko arrazoi jotzen bada pertsonei kudeaketa publikoan askatasunez parte har-tzeko eskubidea ukatzeko? Ez al da berori nahiko arrazoi esateko horrela sortutako ego-era politiko berriak ez duela herritarren bo-rondateak berretsitako Zuzenbide Estatuak eduki behar lukeen sendotasunik?

Arrasateko Sahararen Lagunen elkarteak, hau da, Nubi elkarteak, 1.900 euroko txekea jaso zuen abenduaren 23an Olentzeroren eskutik. Diru hori Elkar Hezi ikastetxeko kideek lortu zuten asteburuan Oñatiko plazan egindako 9. elkartasun azokan. 1.900 euro horiek Saharan Gerra eta Minen Zentrora bideratu ziren eta bertan sukalde bat muntatzeko erabiliko dute.

Isma Zubia ELKAR HEZIren izenean txekea emanez

Page 7: GOI ARGI 9. ALEA

7

Ohi legez, Eguberriaren atarian, ezin-

besteko balio ebanjelikoa den beharrean daudenekiko ELKARTASUNA ardatz, Elkar Hezi ikastetxekoek ‘Izar Taupadak’ ize-neko ekimen sortak egin zituzten astebe-tean, eta amaiera emateko, 9. urtez jarraian, elkartasun azoka egin zuten plazan.

Azoka horretan Elkar Hezikoek salda

eta taloa, eta goxokien postuak jarri zituz-ten, eta bertan ateratako 1.900 euroak Nubi elkarteari eman zioten.

Egungo gertakari batzuek gure arreta

beste toki batzuetara bideratzea ekarri ba-dute ere, Saharako auzia zoritxarrez puri-purian dago oraindik eta Nubi elkarteko Jul-dainek esan zuenez, egoera hori hobetzeko beharrezkoa ikusten dute herritarrek Saha-rari laguntza ematea.

Aurrekoaz gain, azokan bertan, 14 GKE

izan ziren aurrera eramaten dituzten proiek-tuen berri ematen eta baita produktuak sal-tzen ere. Gabonetan oparitzeko moduko produktu asko egon ziren, eta gainera, pro-duktu hauek erostearekin batera, GKEak aurrera eramaten dituen proiektuetan la-guntzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.

Beste behin ere, Elkar Heziko guraso,

ikasle, irakasle eta GKEetako boluntarioen arteko elkarlanari esker antolatu eta garatu zen azoka (guztira 50 laun inguru ibili dira azoka antolatzen) , eguraldia lagun, oso

arrakastatsua izan zen, bai giroaren alde-tik, eta, GKEetakoek esan zigutenez, baita abian dituzten solidaritate proiektuak au-rrera eraman ahal izateko beharrezkoa de-n finantzazioan laguntzeko ere.

Azkenik, alderdi pedagogikotik begira-tuta, ekimenaren koordinatzailea den Mar-tin Jauregialtzok esan zigunez, oso interes-garria eta baliagarria izan zen “mikroelkartasuna”ren ideia eta balorea ikasleekin era praktiko batez lantzeko: "Askotan pentsatzen dugu elkartasuna adi-eraztea Indiara edo Afrikara joatea dela, baina ez bakarrik. Elkartasuna etxetik, es-kolatik, herritik adierazi daiteke, herritar aktibo izaten eta partaidetza zuzena izaten, eta horixe da azoka honekin zabaldu gura izan dugun helburu pedagogikoa", azaldu zigun Jaltzok, Elkar Heziko irakasleak.

Besteak beste, Nikaragua, Peru, Sahara, Boli Kosta edo Ukranian dituzten proiek-tuak eta hainbat herrialdeetako beste mila produktu ekarri zituzten GKEk Oñatira. Ho-rrela, Ukraniako kabiarra edo matriuskak, Sahararen aldeko nikiak eta tea, Indiatik ekarritako oihalak, bidezko merkataritza azokako txokolatea, mermelada eta gaile-tak eta Peruko haziekin egindako lepo-koak saldu dituzte, adibidez. Banoia Txer-nobileko lagunei, adibidez, amaitu egin zitzaizkien Ukraniatik ekarritako pastak. Azokaren gaineko bideoa ikusteko: http://www.youtube.com-en, ELKAR HEZI Izar Taupadak idatzita.

Page 8: GOI ARGI 9. ALEA

8

Page 9: GOI ARGI 9. ALEA

9

ESKERRIK

ASKO!

Gutun-azal bat erabiliz, Goi Argi argitaratzen jarraitzeko nahi duenak bere laguntza eman dezake. (También se pueden hacer donativos a Goi Argi utilizan-do un simple sobre y depositándolo en la Parroquia). MILA ESKER!

Page 10: GOI ARGI 9. ALEA

10

Sarritan en-tzun edo irakurri izan dugu, tama-lez, gure k u l t u r a -o n d a r e k o e lementu -ren bat galdu edo h o n d a t u

egin dela edota, agian, ostu egin dutela: jauregi dotore, ermita xume, margolan edo eskultura eder, galtzada zahar, aspaldiko zubi, baso ba-kan, lantegi historiko, antzinako liburu nahiz do-kumentu garrantzitsuren bat, adibidez. Orain-goan, ordea, ustekabeko atsegina eman digu albiste pozgarri batek: duela ia ehun urte Oñatin desagertu zen irudi baliotsua bat-batean azaldu dela, alegia.

Orain dela gutxi gertatu da mirari txiki hori

eta honezkero horren berri izango zenuten ziurre-nik, asko zabaldu baita hainbat komunikabidetan: Sebastian Agirretxe ingeniari eta arte-adituak Pizkunde garaiko euskal erretaulei buruzko hi-tzaldi bat eman zuen Donostian eta bere jardu-naldian, jakina, maiz adieraziko zuen Oñatin gor-detzen ditugula aldi eta era horretako aberasta-sun apartak Bidaurretako monasterioan, San Mi-gel parrokian zein Sancti Spiritus unibertsitatean, besteak beste. Hitzaldia amaitzean, pertsona bat hurreratu eta zera esan omen zion: “nik daukat zuk hitzaldian aipatu duzun irudietako bat”.

Zein ote zen, ba, irudi bitxi hori? Agirre-

txek sorpresa ikaragarria izan zuen handik egun batzuetara, bere nortasunik argitu nahi ez zuen pertsona misteriotsuak estatua txiki bat erakutsi zionean: 60 bat zentimetroko zurezko iruditxo bat zen, Errenazimendu garaikoa, Oñatiko parro-kiako R. M. Zuazola apezpikuaren kaperako erre-taulari zegokiona. Izan ere, erretaula bikain ho-rren oinean, banku edo predela deritzan beheko alde horretan, sei profeten irudiak zeuden hasi-erako aldarean, Jesukristoren Pasioko bost ba-xuerliebe espresionistak bereizteko. Baina ja-torrizko seietatik lau bakarrik ezagutu ditugu ha-markada askotan: Jeremias, Isaias, Elias eta Za-karias profetak, beste biren lekuan hutsune na-barmena besterik ez baita ageri.

Zergatik? Nolatan? Ez dago erantzun gar-

birik. Ahozko tradizioak dioenez, irudietako bata 1918ko irailaren lehen egunetan ezkutatu omen zen (edo zuten), Eusko Ikaskuntzaren I.

Batzar entzutetsua Oñatin os-patzen ari zen bitartean, hain zuzen ere. Letraduen artean ere denetik egon izan da beti. Biga-rren irudia ez dakigu noiztik falta den, baina badirudi lehena-gotik izan zela, haren desager-penaren albisterik ez zaigu iritsi-eta. Kontua da horrela ezagutu dugula beti gehienok Zuazola mezenas oñatiarrak eginarazi zuen erretaula ikusgarria (1533-1536). Gaspar Tordesillasek moldatu zuen arte-lan honen diseinua; Andres Mendiguren, Martin Iragorri eta Juan Ola-zaran artista oñatiarrek nahiz Juan Aiala arabarrak mamitu zuten Tordesillasen egitasmoa.

Kaperako mausoleoan eta hilobian beste artista famatu batzuek ere parte hartu zuten, hala nola, Diego Siloé eta Pierres Picart eskultore ezagu-nek.

Agertu berri den irudiak zati batzuk falta

ditu: eskuineko eskua eta ezkerraren puska bat. Polikromia eta urreztatuko gune batzuk ere honda-tuak ditu. Horregatik, Gipuzkoako Aldundiaren Ar-teleku tailerrean eraberritzen ari dira Xabier Mar-tiarenaren ardurapean. Azken honek ez du zalan-tzan jartzen imajina erretaula honetako predelakoa denik, hemengo beste profeten antz handia baitu. Gainontzeko igarleek bezala, izena idatzia darama zinta bihurri batean, eta badirudi Salomon hitza irakurtzen dela bertan. Salomon gehienetan errege gisa azaldu arren historian zehar, inoiz pro-feta moduan ere aipatua izan da. Irudiaren erabe-rritze-lanak Donostian bukatu ondoren, Salomon Oñatira ekarriko dute. Hartara, Javier Latorreren zuzendaritzapean, 1999an Artelan taldeak parro-kiako kapera horretan burutu zuen eraberritze oro-kor eta sakona areagotzera etorriko zaigu ezku-tuko errege eta profeta.

Page 11: GOI ARGI 9. ALEA

11

El óleo que da fuerza y vida, El óleo que es signo del amor de Dios

En el Evangelio vemos como los enfermos se acercaban a Jesús, y Él les hacía recobrar las ganas de vi-vir, les infundía confianza y fe, los curaba. Jesús mismo, por amor a todos los hombres y especialmente por amor a los que sufren, sufrió él mismo hasta la muerte, hasta la cruz, y con su cruz hizo brillar para nosotros un rayo de luminosa espe-ranza, abrió ante nosotros un ca-mino de esperanza sin fin.

El apóstol Santiago, años después de Jesús, escribe a los cristianos: “¿Está enfermo alguno de vosotros? Llame a los presbíteros de la Iglesia, y que recen sobre él, des-pués de ungirlo con óleo, en el nombre del Señor lo curará y si ha cometido peca-do, lo perdonará”. El amor de Dios está siempre muy cercano a los que sufren, muy cercano a los toca-dos por el dolor y la debilidad, muy cercano a los enfermos y los ancianos. Y el amor de la Comunidad Cristiana también: la Comunidad Cristiana, como Jesús, tie-ne que vivir muy cercana a sus hermanos más débiles. No es precisamente necesa-rio que la Unción de Enfermos se administre únicamente a los que padecen una en-fermedad física concreta. Es también para los que estén en “el atardecer de la vida” y quieran renovar su espíritu y tener ánimo para vivir con la alegría y la esperanza de nuestra fe en Cristo Jesús. Por eso, con fe, con esperanza, con confianza, celebramos la unción de los enfer-mos: porque Dios les quiere dar su vigor y su fuerza, les quiere confortar, les quiere llenar de su vida.

Gaixoen Oliadura Jesukristo ahulenak eta horregatik maitatuenak diren bere senideei adierazten dien gertutasunaren sakramentua da. Oliadurak

Jesusek gurekiko duen gertutasun, goxotasun hau adierazten du.

Maiatzak 22 de mayo

TÍTULO DEL ANUNCIO Gaixoen oliadura Oñatiko parrokian

Unción de los enfermos en la parroquia

Gaixoen Oliadura ez da (lehen uste zen bezala) hil zorian edo konor-terik gabe daudenentzat. Oliadura gaixoaldia eta zahartzaroaren ahul-

dadeari aurre egiteko indarra ematen digun sakramentua da.

Page 12: GOI ARGI 9. ALEA

12

Pie de imagen o gráfico.

ALAN HERNANDEZ SANCHEZ LEIRE ALTUBE GUEDE EUKEN-NURLAN MUGARZA IBARRONDO JULEN KORTABARRIA BERASTEGI ELENE ODRIOZOLA ARREGI NAHIA BARRENA UNZUETA LANDER BIAIN GRAÑA MIKEL GONZALEZ LOITI MAIALEN URIGOEN OSA JARE GAZTAÑAGA UGARTE ENZO ELIZBURU PEREZ ENAITZ TELLERIA ALDASORO OÑATZ DIEDHION BELOKI IÑIGO GURIDI ISASISASMENDI UNAX INZA GALDOS DANEL DIAZ DE GEREÑU LARRAÑAGA EKAIN DOMINGUEZ RODRIGUEZ IZARO TELLERIA GARDOKI

BATAIOAK BAUTIZOS HILDAKOAK DIFUNTOS OSE ANTONIO ZUBIA GAZTAÑAGA PASCUALA LANZ ONDARRA FELIPE ANTONIO IGARTUA ZUMALDE PETRA KORTABARRIA KORTABARRIA DAMASO FERNANDEZ SUERO JESUS MARI URIBETXEBERRIA MAIZTEGI MARIA UGARTE AYASTUY TOMAS TXINTXURRETA JAUREGI JUAN MARIA ANDUEZA APAOLAZA HIPOLITO REGUERO RODRIGUEZ MARIA ANGELES MURUA AGIRRE ANTONIA MUGARZA ARANBURU JULIANA AZKARGORTA AKIZU MARIA LUISA CORTABARRIA LECETA PAULINO ARRAZOLA ARRAZOLA FELISA PEREZ BARRERA MANUAL GUERETA MUGARZA FELIX UMEREZ AGUIRRE ALEJANDRO ANDUAGA LETAMENDI PRUDENCIA UGARTE ARREGUI ALBERTO ALTUNA ONDARZA IGNACIO BEITIA IBARGUREN LORENZA LARRAÑAGA LARRAÑAGA TXOMIN MARTINEZ DE ALBENIZ URIARTE VICENTE MARKULETA AZURMENDI

EZKONTZAK BODAS DANIEL AYASTUI BERECIBAR - MIRIAN AZEVEDO RIGHI BADARO

CARLOS ALBERTO LEON MURIEL –ZULEMA BUENDIA LUENGO XABIER ALTUBE ARAMBURUZABALA –AINHOA URIBE OCON

2010eko abendua-2011ko otsaila

Garizumako Otoitz—Hitzaldiak Apirilaren 4,5,eta 6 arratsaldeko 7:30ean Beneitarretan Charlas-oracion de Cuaresma: 4,5 y 6 de abril a las 19:30 en las Benedictinas

Adiskidetzearen Elkarteko Ospakizuna: apirilaren 18,19 eta 20an 20:00etan

Agustinotan, Parrokian eta Bidaurretan Celebración Comunitaria de la Penitencia: 18, 19 y 20 de abril a las 20:00 en los Agustinos, la

Parroquia y Bidaurreta respectivamente

oharrak