Goazen kirofanora !

24
Goazen kirofanora!

Transcript of Goazen kirofanora !

Page 1: Goazen kirofanora !

Goazen kirofanora!

Page 2: Goazen kirofanora !

Unitate didaktiko hau zuei zuzendua da, ebakuntza bat jasan behar duzuen neska eta mutil guztiei. Elkarrekin eginen dugu 4. solairuko gela batetik ebakuntza-gelarako joan-etorri

bidea, eta erakutsiko dizuegu nolakoa den ebakuntza-gela hori. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, laguntza emanen dizue

beldurrak uxatzeko, beldur horiek sarritan ezezaguna denarekin zerikusia daukatelako.

Page 3: Goazen kirofanora !

Ebakuntza-gelan pertsonei ebakuntzak egiten zaizkie. Ebakuntzari “interbentzio kirurgiko” ere deitzen zaio. “Bideko Ama Birjina” Ospitalean haurrendako bi ebakuntza-gela daude, amendako eraikinaren bigarren solairuan.

Ebakuntza-gela germenez libre mantentzeko, bertako langileek ondokoak janzten dituzte: txanoa, sudurra eta ahoa estaltzen

dizkieten maskarak (barbijo izenarekin ere ezagutzen direnak), binilozko eskularruak, pijama, mantal luzeak eta oinetakoak

babesteko estalkiak.

Page 4: Goazen kirofanora !

Ebakuntza baino lehen ezin da ezer jan edo edan, honen arrazoia da anestesiarako ez dela

ona urdailean janaririk edo likidorik izatea. Garrantzitsua da ere garbi eta txukun egotea.

Page 5: Goazen kirofanora !

ETA ORAINGONBIDATZEN ZAITUZTEGU NAROA EZAGUTU ETA LAGUNTZERA, EBAKUNTZA-GELAN IZANEN DUEN ESPERIENTZIAN

Page 6: Goazen kirofanora !

Kaixo, Naroa naiz eta 10 urte ditut. Hemen nago nire familiarekin ospitaleko gelan.

Gaur ebakuntza eginen ditate.

Page 7: Goazen kirofanora !

Ebakuntza egin baino lehen ospitaleko maistrak bisita egin eta beren klasera gonbidatu naute. Eskola bat badago eta bertan ikasi, irakurri, marraztu eta tailerretan parte hartzen ahal duzu ebakuntza egiteko itxaroten duzun bitartean, horrela lasaitzen zara eta denbora azkarrago igarotzen da.

Bestalde, ebakuntza izan duten beste neska eta mutilekin egoteak laguntzen du, beren esperientzia

kontatzen digutelako.

Page 8: Goazen kirofanora !

Ordua iritsi da!, zeladorea nire bila heldu da eta korridoretik barna igogailura eraman

nau.

Page 9: Goazen kirofanora !

Pixka bat urduri nago baina normala da… dena ongi joanen da!

Page 10: Goazen kirofanora !

Igogailuz jaitsi gara ebakuntza gela dagoen solairura.

Page 11: Goazen kirofanora !

Ebakuntza-gelaren atean musu bat eman eta laster arte esanda agur egin diet

gurasoei!

Page 12: Goazen kirofanora !

Zeladoreak gela handi eta argitsu batera eraman nau ABU (Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatea) izenekoaHemen erizainek eskuan ziztadatxoa eman eta “bide” bat jarri didate, medikazioa sartzeko balio duen hodi txikia. Txanoa jarri didate ere.

Lasai geratu naiz hizketan, zalantzak galdetzen, marrazten, itxoiten…

Page 13: Goazen kirofanora !

Zeladoreak ebakuntza-gelara eramanen nau. Iritsi da ordua!

Page 14: Goazen kirofanora !

Hau da ebakuntza gela, eta ni hemen nago! Osasun-langileak nire zain daude: zirujaua, anestesista,

erizaina, laguntzaileak… eta ohetik operazio-mahairako bidean lagundu didate.

Page 15: Goazen kirofanora !

Orain ebakuntza—gelan aurkituko ditugun elementu eta aparatu batzuk aurkeztuko dizkizuet:

EBAKUNTZA-MAHAIA gelaren erdian dago, igo,

jaitsi edo edozein norabidean jarri daiteke.

LANPARAK Mahaiaren gainean daude argi

distiratsua emateko, itzalik gabe, ebakuntza egiten den

bitartean.

Page 16: Goazen kirofanora !

ANESTESIAREN MAKINAK pazienteari lotzen zaizkion hodi batzuk ditu arnasketa kontrolatzeko, horretarako behatzean pintza bat jartzen dizute, eta Bihotzaren eta zirkulazio aparatuaren funtzionamendua kontrolatzeko.

ANESTESIAREN GURDIAN anestesistak behar dituen botikak eta bestelako elementuak daude.

Page 17: Goazen kirofanora !

Orain ebakuntza gelara itzuntzen gara, guztia prest dago ebakuntzarekin hasteko. Anestesistak esan dit berehala lokartuko naizela, eta hala da, ia ohartu gabe lokartu naiz!

Page 18: Goazen kirofanora !

Berehala esnatu naiz. Hau poza! Berriro gela handi eta argitsuan. Erizainak zaintzen nau, nire marrazkia itzuli

dit, eta dena ongi joan dela esan dit. Eta ni ez naiz ezertaz

ohartu!

Page 19: Goazen kirofanora !

Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatean denbora eman eta gero zeladorea etorri da, baina orain ni gelara eramateko.

Page 20: Goazen kirofanora !

Nire familia operazio-gelaren sarreran zain egon da denbora honetan guztian zehar eta hor bertan irriz hartu naute.

Page 21: Goazen kirofanora !

Igogailuan sartu gara ospitaleko gelara itzultzeko.

Page 22: Goazen kirofanora !

Zeladoreak agur esan dit. Hemendik aurrerasolairuko langileek zainduko naute. Nola

eskertzen ditudan amaren eta amonaren laztanak!

Gelan nago berriro, a ze gogoa nuen!

Page 23: Goazen kirofanora !

Dena bukatu da eta orain atseden hartzea egokitzen zait. Lo seko geratu naiz. Ebakuntza

ongi atera da.Eskerrik asko ospitaleko langile guztiei!

Page 24: Goazen kirofanora !

Gure esker ona unitate didaktiko honen prestakuntzan parte hartu duten profesional guztiei, operazio-gelan sartzen uzteagatik. Batez ere,  irudi hauen egileari, Mª Paz Jaurrieta,  oso ongi isladatu baitu gure protagonistak kirofanotik egindako ibilaldia.

NHBBZNafarroako Hezkuntza Bereziko

Baliabide Zentroa.

Ospitaleetan eskola-laguntza emateko programa.