Gizarte historia erromanikoa gotikoa

download Gizarte historia erromanikoa gotikoa

If you can't read please download the document

Transcript of Gizarte historia erromanikoa gotikoa

1. Erromanikoaren garaia Kristandadea Europan gehienen erlijioa kristautasuna zen, horixe izan zen europarrek zibilizazio komuna izan zezaten eragin zuen elementuetako bat. Horregaitik kristandade esaten zitzaien lurralde horiei. XI. eta XIII. mendeen bitartean, Europa kristauaren mugak hedatzen joan ziren. Elizak bizitzaren ia alderdi guztietan esku hartzen zuen. Erritu nagusiak klerikoek egiten zituzten ( bataioak, hiletak...).Kristauek igandero mezara joan;egunero otoitz egin; garizuman barau egin; konfesatu urtero; jauna hartu urtero; leku santuetara erromes egin... Elizetako kanpaiek nekazarien eguneroko lanak erregulatzen zituzten, lanorduak... egutegiak ere erlijio-jaietan oinarrituta zeuden. Urteek Jesu Kristoren jaiotzan zuten abiapuntua. Elizak botere handia zuen gizartean eta ekonomian, lurralde asko monasterio eta gotzaindegienak ziren; jopuei errentak kobratzen zizkieten , nekazariek hamarrena ordaintzen zuten. Elizak politikan ere boterea zuen Gerretan ere parte hartzen zuen, Jainkoaren treguak eta gurutadak ezarriz. Erlijio artea XI. mendetik aurrera, arte-estilo berria hedatu zen Mendebaldeko Europa osoan zehar: Erromanikoa. Horrela deritzo erromatar artea gogoratzen duelako. Ezaugarriak: XI.-XIII. mendeetan hedatu zen Mendebaldeko Europan eta Konpostelako Santiagoko bide inguruan. Erlijiozkotasuna da ezaugarri nagusiena. Fededunak jainkoarengana hurbiltzea zen helburua. Sinboloak erabili zituzten: Eraikinen formak, erabilitako materialak, dekorazio-motiboak. Artistak ezezagunak ziren eta lana leku batean bukatutakoan beste batera joaten ziren. Arkitektura Ezaugarriak: Eraikuntza garrantzitsuenak elizak, katedralak, monasterioak, gazteluak... ziren. Oinplanoak latindar formakoak zituzten eta harriz eta harlanduz eraikitzen zituzten. Estaltzeko kanoi-gangak eta kupulak erabiltzen zituzten eta hauei erdi-puntuko arkuek eta zutabe eta pilareek eusten zieten. Estalkiak astunak zirenez horma oso lodiak egiten zituzten eta kanpoan kontrahormak jartzen zituzten eusteko. Leiho gutxi eta txikiak zituzten: barruan argi gutxiago zegoen. Eskultura Ezaugarriak: Eskulturak eraikinen kanpoaldea eta barrualdea apaintzeko erabiltzen ziren. Helburua didaktiko eta erlijiosoa zen. Arkitekturara moldatzen ziren eta giza irudiek ez dute naturalismorik eta modu eskematikoan adierazten zituzten, gainera pertsonaiek jantzi zurrunak zituzten eta ia gorputz guztia estalita. Kolore biziz margotzen zituzten. 2. Eskultura motak: Elizetako portadetan tinpanoa apaintzen zen, eta bertan Kristo Pantokratorra eta Azken Judizioa agertzen ziren. Kapitelak hainbat motiboz apaintzen zituzten: animalia errealak edo alegiazkoak, landare elkartuak, bizio eta bertuteen sinboloak, Bibliako eszenak, santuen bizitzako eszenak eta eguneroko bizitzako eszenak. Portadako eta kapiteletako eskulturak harriz zizelkatzen zituzten. Zurezko tailuak ere egiten zituzten: Andre Maria Jesus haurrarekin, Kristo gurutziltzatua... Pintura Ezaugarriak: Eraikin erromaniko gehienak margotuta zeuden. Pintura garrantzitsuenak tenpluen barruko aldean egoten ziren. Pinturek ez zuten errealismorik. Irudiak forma eskematikoz eta jarrera zurrunetan adierazten ziren. Pertsona batzuk beste batzuk baino askoz tamaina handiagoan margotzen zituzten nabarmentzeko. Erlijio-gaiak margotzen zituzten. Kolore biziak erabiltzen zituzten eta lerro lodi beltz batez nabarmentzen ziren. Pinturetan ez da paisaiarik agertzen atzealdean. Pintura Motak: -Horma pintura: Hormetan landua, nagusienak abside nagusian zeuden aldarearen ondoan, freskoaren teknika erabiltzen zuten. -Ohol pintura: Aldareen aurreko aldea dekoratzeko erabilia, erretauletako ere bai. Tenplearen- teknika erabiltzen zuten. -Miniaturak: Pintura txikiak ziren, liburuak irudiz hornitzeko ( bibliak, kodizeak...). Gotikoa Hiriko kultura XI. eta XIII. mendeen bitartean, hirien eta hirietako bizimoduaren berpizkundea izan zen. Aldaketak: -Europan. Hirien hazkundeak arkitektura garatzeko grina ekarri zuen. Hainbat eraikin behar ziren: elizak, katedralak, lonjak, hirietako udaletxeak... -Burgesek bertan bizitzeko jauregiak eraikitzeko erabili zuten dirua, baita ere pinturak eta eskulturak eraikitzeko ere. Landan bakartutako monasterioak ez ziren egokiak errealitate berrirako, hortaz beste erlijio- 3. ordena batzuk eratu ziren, hirietako komentuetan bizi ziren fraidez osaturik. Garrantzitsuenak franziskotarrak eta domingotarrak izan ziren. Unibertsitateen sorrera XI. eta XII. mendeen bitartean, lehen hiriko eskolak eta unibertsitateak sortu ziren errege- erreginek ondo prestatutako langileak nahi baitzituzten. Hirietako eskolak gotzainen edo udalen mende zeuden: kapitularrak gotzainen mende eta udal- eskolak burgesentzat ziren. Unibertsitate bakoitzak bere unibertsitate antolatzea zuen. Arkitektura gotikoa Gotikoa hirien boterearen eta aberastasunaren sinboloa zen. Katedralak eraikin adierazgarrienak ziren. Katedrala hirien erdigune bilakatu zen. Ezaugarriak: Teknika arkitektoniko berriak sortu ziren. Ojiba-arkuak erabili zituzten eta egitura bertikala duenez eraikin garaiagoak egin zitezkeen. Gurutze-gangarekin estaltzen zuten eta honi zutabeek eta kanpokaldeko arbotante eta kontrahormek eusten zien. Horma ez oso lodiak eta leiho handiak, kolore ederreko beirate eta arrosa-leihoak, arte gotikoa garaiago eta argitsuagoa zen. Gurutze latindarreko oinplanoa zuen eta burualdeak poligonalak eta erdiko nabea alboetakoa baino askoz zabalago eta garaiagoa zen. Eskultura gotikoa Ezaugarriak: Erlijio-gaiak ziren eta helburu-didaktikoa zuten. Eskulturak ez zeuden arkitekturaren menpe hortaz mukulu biribileko eskulturak sortu ziren. Irudiek forma errealista eta naturala zuten, errealismo horrek nobleen eta burgesen lehen erretratuak egiteko bidea eman zuen. Lerro kurbatua nagusitu eta mugimendua adierazten zuten. Irudietan sentimenduak adierazten ziren. Eskultura motak: Harria eta zura erabili zituzten. Erliebeek elizetako eta katedraletako portadak dekoratzen zituzten. Erretaula handiak zizelkatu zituzten eta aulkiteriak dekoratzen zituzten. Hilobi- eskulturek garrantzia hartu zuten hildakoaren erretratuz dekoratuz. Gargolak garrantzitsuak ziren: izaki fantastikoen itxurako eskulturak. Pintura gotikoa Horma-pinturak garrantzia galdu zuen ia Europa osoan. Hormen ordez leihateak jarri eta ez baitzegoen lekurik. 4. Hasieran pintura adierazgarrienak liburuak apaintzen zituzten miniaturak eta katedraletako beirateak ziren. Geroago, zuraren gaineko pintura bihurtuz, pintura-erretaulak sortu ziren: hasieran ohol batean, ondoren gehiagotan. Erlijio-gaiak margotzen zituzten eta erretratuak egiten hasi ziren. Ezaugarri nagusi batzuk zituen: Koloreen aberastasuna, urreztatua erabiltzea, hondoko paisaia egitea, errealismoa adieraztea eta irudien mugimendua.